udal aldizkaria
‘Konpromisotik aD/Ritzera’ kanpaina aurkeztu da Abenduan bi astez euskararekiko konpromiso aktiboak hartzera deitu dituzte herritarrak Udalak, Ttur-Tturrek eta herriko euskaltzaleek Konpromisotik aD/Ritzera kanpaina jarriko dute martxan, herritarrak euskararen aldeko konpromisora bultzatuz. Abenduaren 2tik 17ra, herritarrei euskararekiko konpromiso aktiboa hartzeko eskatuko zaie: euskaraz aritzekoa edo aditzekoa. Azken urteetan Oiartzunen euskararen erabilerak izan duen atzerako bilakaerarekin kezkatuta abiatu da lanketa. Iazko euskararen arnasguneen tailerretan, gaiarekin kezkatutako lan-talde bat osatu zen, eta hortik dator ekimen hau Oiartzunen gauzatzeko proposamena. Aurretik Euskal Herriko beste zenbait herritan (Egia, Lasarte-Oria, Agurain, Errenteria…) egin izan diren kanpainak Oiartzunera moldatu dira.
euskalduna erdaraz aritzera behartu gabe. Euskaraz dakiten hori erabiltzeko konpromisoa ere euren egingo dute.
2017ko URRIA • 178. ZENBAKIA
Artikutzako trena, ondare ezezaguna
Mugarri bildumako Artikutzako trena liburuaren aurkezpen ofiziala egin zuten Anton Mendizabal eta Suberri Matelo egileek. Biharamunean, Artikutza Trenaren Egunarekin osatu zen egitarua, trenbidea izan zenetik bisita gidatuarekin.
Ahobizi eta belarriprest diren herritarrek identifikatzeko txapak eramango dituzte ekimenak iraungo duen egun horietan. Parte hartu nahi duten oiartzuarrek formulario bat bete beharko dute. Gaurtik aurrera izango dute horretarako aukera www.oiartzuarrak.org/konpromisotik helbidean. Girotzeko, hitzaldiak azaroan Egitasmoa martxan jarri aurretik, euskalgintzak eta Azmarrin taldeak hiru hitzaldi antolatu dituzte azaroak 8, 16 eta 22rako, goi mailako hizlariekin. TELP ikastaro bat ere egingo da azaroaren 25ean.
Parte hartzeko bi modu Egitasmoan parte hartzeko bi modu izango dituzte oiartzuarrek: ahobizi edo belarriprest izanez. Herritar euskaldunak ahobizi izatera animatu nahi ditugu. Lagunarteko euskaldunekin euskaraz aritzeko konpromisoa eta, ezezagunekin, lehenengo hitza euskaraz egiteko konpromisoa bere egingo dituzte ahobiziek.
Energia iraunkorraz hausnarrean
Eskualde mailan, energiaren eraldaketa iraunkorrari buruzko hausnarketa saioa antolatu berri du Oarsoaldea Garapen Agentziak Laboren. Taldetxo polita elkartu zen saioan eta emankorra izan zen.
Euskaraz hitz egin ez baina ulertzen duten herritarrek ere izango dute kanpainan parte hartzeko aukera, belarriprest izanez. Hauek euskaldunekin elkarrizketa elebidunak izaten ahaleginduko dira, Kanpaina aurkezpena jendetsua izan da.
Erribereneko parkeko lanak
Erribereneko haurren jolas-parkeko hesitura berritu da. Lehen zegoen zaharra kendu eta koloretazko eta material iraunkorragoa duen hesitura jarri da. Inguruko haurrez gain, aurten, Arri Gain haur eskolako haurrek ere erabiliko dute.
Nasak eta kitxuak Oiartzunen
Hego Ameriketako jatorrizko hizkuntza diren nasa eta kitxua hiztunen errealitatea ezagutzeko aukera izan dugu Garabideren dokumentalari esker eta Paulina Morales eta Adolfo Ramos lider indigenen zuzeneko testigantzaren bidez.
Eskalada Eskola, berriz ere martxan
Eskalada Eskolan 24 lagunek izena eman dute. Haurren eta Nerabeen taldeak osatu dira. Gipuzkoako Mendi Federazioko Aitor Rufo da arduraduna.
Oiartzungo Turismo Bulegoak iazko bisitari kopurua izan du
Elorsoroko laguntzak eskatzeko epea martxan
‘Gaztetxoak eta teknologia ‘Iragana, lahar eta larrosa’ berriak’, aurkezpen irekia antzezlana izango da
Ergoienen ur-hoditeria berritzeko bigarren fasea
Oiartzungo Turismo Bulegoak 2017an iazko bisitari kopurua mantendu du. Guztira, 1.172 lagun pasatu dira informazio bila Aste Santuan eta udan (uztaila eta abuztuan egon da irekita). Gehienak, bertakoak izan dira eta jarraian, jatorri aldetik Oiartzunera gehien etorri direnak Frantziatik (%13,40) eta Kataluniatik (%11,86) jaso ditugu. Atzerritik etorri diren bisitarien kopurua mantendu egin da, baina Espainiako estatukoak pixka bat jaitsi, EAEko bisitarien mesedetan. Gehien eskatu duten informazio foiletoak eta planoak, eta interes turistikoki guneei eta natur guneei buruzko informazioa izan da.
Elorsoro kiroldegian 2018an bazkide izateko laguntzak jasotzeko eskaerak egiteko epea martxan dago. Azaroaren 10a arte ordenantza fiskalean prezioa murriztua egiteko eskaerak egiteko aukera izango da. Udaletxeko informazio bulegoan entregatu behar dira beharrezko orri eta ziurtagiriak. Elorsoro kiroldegiko bazkide izateko diru-laguntzen onuradun izango dira %33tik gorako ezintasunak dituztenak edota baldintza ekonomiko jakin batzuk betetzen dituzten herritarrak. Guztientzako nahitaezko baldintza izango da Oiartzunen erroldatua egotea.
Gaztetxoek teknologia berrien erabileraren (sare sozialak, mugikorra...) inguruan dituzten ohiturak ikertzeko herrian egin den azterketaren emaitzak aurkeztuko ditu Udalak eta Adingabeko Mahaiak datorren astean, hilak 26, 17:00etan bibliotekan. Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako LH 5. eta 6. mailako, eta DBH osoko ikasle eta gurasoekin egindako lanaren emaitza da Arkaitz Lareki EHUko irakasleak eta Javi Bravo AGIPADeko hezitzaileak aurkeztuko dutena.
Ergoienen ur-hoditeria berritzeko lanen bigarren fasea hasi da aste honetan. Killimo eta Olatxe arteko sarea berrituko da fase honetan, hiru hilabeteko iraupena izango duten lanetan. Udalak 276.000 € pasatxoko inbertsioa egingo du lan hauetan, Ergoiengo auzotarren bizi-kalitatea hobetzeko. Lanek irauten duten bitartean, bidegorrian mozketak izango dira. Esaterako, momentu honetan Olaizola eta Ordozelaiko bidegurutze arteko zatia itxita dago. Erabiltzaileei eragozpenekin ulerkorrak izateko eskatzen die Udalak.
Hilaren 28an, larunbata, Iragana, lahar eta larrosa herri-antzerkia ikusteko aukera izango da, Udalak eta Oiartzungo Gure Esku Dagok antolatuta (19etan, udaletxean). Lourdes Imazek idatzi eta zuzendutako lana Segurako antzerki-talde amateur batek taularatuko du. 1923tik 1936ra bitarteko gertaera historikoak ditu hizpide, Goierrin kokatuta: Primo de Riveraren diktadura, II. Errepublikan euskal errepublikaren aldarrikapena, 36ko altxamendu frankista... Sarrerak 6 €tan daude salgai Amazkarren eta txokolategian.