udal aldizkaria
Zenbat dakizu Oiartzuni eta oiartzuerari buruz?
2017ko AZAROA • 179. ZENBAKIA
ABARAXKA
‘Paeta zarrak erantzun’ mahai-jolasa osatu dute Ttur-Tturrek eta Udalak Oiartzungo Udalak eta Ttur-Tturrek Paeta zarrak erantzun mahai-jolasa aurkeztu dute. Oiartzuarren Baitan egitasmoko informaziotik eta hainbat arlotan ezagutza duten herritarrek osatutako lantalde baten laguntzarekin osatu da Oiartzuni eta oiartzuareri buruzko trivial moduko hau.
Sei gairi buruzko 1.500 galdera Jokoak 1.500 galdera ditu, sei gairi buruzkoak: historia (horia); baserria, natura eta ekonomia (berdea); geografia eta toponimia (urdina); hizkera (morea); kultura (arrosa) eta, gizartea eta kirola (laranja).
Iosu Mitxelenaren ilustrazioek apaintzen dute mahai-jolasa eta 28 lagunez osatutako kontrastemahai baten laguntza ere jaso da.
GAU BELTZA Aurten laugarren urtez Gau Beltza izan dugu Oiartzunen. Sua, beldurra, desioa, irrika, akerra….eta hau dena uxatzeko karraka eta kalakekin sortutako zarata. Kontsumismoa, amerikanismoa, uxatzeko aldez aurretik lanketa egiten dugu, mozorroak nolakoak izan behar duten eta festaren helburua zein den azaltzeko. Ahalegin berezia egiten jarraitzen dugu Gau Beltzeko euskal kutsua ongi azaleratu dadin hain garrantzitsuak diren jantzi zein ezaugarriak guztiz errespetatzeko, izan ere festaren oinarri nagusietako bat da.
Eskaerak lau tokitan egin daitezke Jolasak 20 € balioko du eta agortu arte salduko dira (800 aleko labealdia egin da). Haurtzaro Ikastolan, Elizalde Herri Eskolan, www.oiartzuarrenbaitan. eus eta Urratsen egin daitezke eskaerak, baita jaso ere. Iosu Mitxelenak azala nola sortu duen azaldu zuen.
Euskal Herrian aspaldian bazegoen ohitura hau: kalabaza eta arbiak hustu eta kandelak sartzen ziren barruan, herritarrak beldurtzeko asmoz. Baita Oiartzunen ere. Ergoiengo batek kontatu digu gogoan duela nola zelai batean txorimalo erraldoi bat ikusi zuen buruan kalabaza handi bat zuela. Ohitura hauek berreskuratzeko asmoz sortu dugu Gau Beltza. Aurtengoan, suaren inguruan afaldu ondoren sorpresaz beteriko ibilbidea hasi genuen. Herritar batek herriko errealitatean oinarritutako gidoia idatzi du eta hauxe da antzerki taldekoek azaleratu dutena. Herriko txoko ezberdinak ikusi, entzun, sentitu eta bizitu genituen: Ibargain parkea, labadero zaharra, Arizmendi etxea, Zementeyo zaharra eta Doneztebe plaza.
Ttur-Tturreko Aintzane Toledo eta Aintzane Lertxundi, Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziarekin, aurkezpenean.
Kontraste lanetan aritu dira 28 herritar.
Teknologia berriak eta nerabeak AISAn 16 ikasle euskara ikasten Oiartzungo adin txikikoek teknologia berriekin dituzten harremanak aztertu dira Adingabeko Mahaiak sustatuta. Joan den astean Arkaitz Lareki EHUko irakasleak emaitzak aurkeztu zituen LH eta DBHko gurasoen aurrean.
AISA, etorriberriek euskarara oinarrizko hurbilpena egiteko ikastaroa, martxan da. Bi talde osatu dira, jatorri ezberdinetako 16 ikaslerekin. Intxixu AEK-ko Ane Hormaza irakaslearekin ari dira lanean bi taldeak.
Herriko eragile eta norbanako askok hartu dute parte bertan. Ikaragarrizko jendetza hurbildu da, herrikoak eta baita ingurukoak ere. Bukatzeko, suzko malabareei ere egin genien lekua eta nola ez Suzko akerrari. Gora Gau Beltzak!!! Gora aker suzkoa!!! Uxatu beldurrak!!
Gurutzen piboteak jarri dira espaloia babesteko
2017ko oiartzuarren atsolorraren prestaketa
Elektrizitate-kontsumo datuak ulertzeko tailerra
50 urte baino gehiagoko eraikinek EIT pasa behar dute
Gurutze auzoan, Bizardia plazako pilotaleku estaliaren ondoko espaloian piboteak jarri dira. Pibote hauek jartzearen helburua espaloi gainean autoek aparkatzea galaraztea eta oinezkoentzako bide seguruak babestea izan da. Gurutzeko auzotarrek egindako eskaera zen eremu horretan neurriak hartzea. Udalak, honela, auzotik jasotako eskaerari bide eman dio eta Gurutzeko mugikortasunaren aldeko pauso bat ere bada. Gaizki aparkatutako autoek bizilagunen artean sortzen dituzten ondoezak konponduko dira honela.
2017an jaiotako oiartzuarren atsolorra prestatzeko saioak hasiko dira. Hilaren 9an -osteguna- izango da lehenengo bilera, 17:00etan udaletxeko areto nagusian. Lehenengo saio honetan atsolorra zer den azaldu eta aurreko esperientziak azaltzeaz gain, datorren urtekoa prestatzen hastea da asmoa. 2017an jaio(ko) diren oiartzuarren guraso guztientzako irekita dago taldea. Helburua atsolorra auzolanean -Udala eta gurasoek- antolatzea da, herriko komunitatera ongietorria emateko gure haurrei.
Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailak argindarraren kontsumoaren datuak ulertzeko tailer praktikoa antolatu dute hilaren 17rako (18:30ean udaletxeko pleno aretoan). Tailerra etxejabe, merkatari eta enpresari txikiei eskainiko zaie. Herritarren eskubidea da datu hauek interpretatzen jakitea eta eskubide hori praktikan jarri ahal izateko oinarrizko nozioak emango dira. Hilaren 13a baino lehen izena eman behar da edurne@izadi21.eus-era idatzita edo 628 532 303 telefonora deituta.
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren 03/2015 legearen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 50 urte baino gehiago dituzten bizitoki erabilerarako eraikin guztiak eraikinen inspekzio teknikoa (EIT) pasatzera derrigortuak daude. Oiartzungo 400 eraikini eragingo die lege honek. 2018ko ekainaren 27a baino lehen, udaletxeko Hirigintza sailean txostena aurkeztu beharko dute jabe hauek. Arkitekto edo aparajedore tekniko batek egin behar du inspekzioa, norberak erabakitzen duenak. Datozen urteetan, 50 urte bete ahala, eraikin guztiek pasatu beharko dute 10 urterako iraupena duen EIT-a.