180 ap

Page 1

udal aldizkaria

2017ko AZAROA • 180. ZENBAKIA

Udalak batzarrak antolatu ditu auzo guztietan, auzotarrekin zuzenean hitz egiteko

Euskararen mila ertzak, hizketagai

Udalaren egoera eta erronkak, 2018ko aurrekontua eta auzoen egoera izango dira hizpide Udalak eta herritarrek urteroko zita berrituko dute azaroaren 20tik 28ra auzo batzarretan. Udalaren egoera eta aurrera begirako erronkak azaltzea; 2018ko udal aurrekontuen berri ematea eta auzoen egoeraren errepasoa, beharrak jasotzea eta lehentasunak finkatzea izango dira batzar hauen helburua. Auzo batzarren garrantzia Oiartzungo Udalak oso aintzat hartzen ditu auzo batzarretan ateratzen diren kezkak eta eskaerak, izan ere, auzoetako diagnostikoa egiteko oso baliagarriak dira. Auzotarren artean iritzi trukaketa izaten denez, Udalak informazio baliotsua ateratzen du lehentasun eta kezkei buruz. Hurrengo urteko aurrekontuak itxi aurretik direnez bilerak, partidetan isla izaten dute aipatzen diren kontuek.

EGUTEGIA: Altzibar: Azaroak 22, asteazkena (eskolan). Arragua: Azaroak 20, astelehena (elizako lokalean). Elizalde: Azaroak 28, asteartea (Manuel Lekuona bibliotekan). Ergoien: Azaroak 22, asteazkena (Auzokalte elkartean). Gurutze: Azaroak 28, asteartea (Bizardia elkartean). Iturriotz: Azaroak 20, astelehena (auzo lokalean). Karrika: Azaroak 23, osteguna (Artaso elkartean). Ugaldetxo: Azaroak 23, osteguna (Atamitxen). Saio guztiak 19:30ean izango dira.

Konpromisotik aD/Ritzera-ren baitan, euskararen egoerari buruzko hitzaldi sorta martxan da hizkuntz eskubideak eta, euskara eta feminismoa izan dira orain arte hizpide. Hurrengoa hilaren 22an izango da, Pako Aristi eta Lutxo Egiarekin.

Eskola Agenda 21, ikasturte berrian

Eskola Agenda 21eko ikasturte hasierako udalbatzar berezia egin dute Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasle ordezkariek Jexux Leonet alkatearekin eta Ander Santesteban Ingurumen teknikariarekin.

Auzoetan egiten diren lan eta hobekuntzak auzo batzarretan ateratako kezketatik abiatzen dira, Udalak erantzuna bilatzen baitu. Hori dela eta, Oiartzungo Udalak auzo batzar hauetan parte hartzeak duen garrantziaz jabetua- Gobernu Taldeak herritarrak auzo batzarretan parte razi nahi ditu herritarrak. hartzera gonbidatu ditu.

Madalensoro berritzen hasi da

Madalensoro pilotalekua berritzeko lanak hasi dira. Fatxada berritu, aldagelak mugikortasun murriztua dutenentzako egokitu, igogailua jarri eta instalazio elektrikoa berrituko dira hiru hilabeteko aurreikuspena duten lan hauen baitan.

Atsolorraren prestaketa hasi da

2017an jaio(ko) diren oiartzuarrentzako ongietorri kolektiboa, atsolorra, prestatzeko lehenengo bilera egin dute Udalak eta gurasoek. Atsolorraren esanahia kokatu eta ongietorrirako ideiak lantzen hasi dira elkarrrekin.

Izar Etxeberriaren eskaintza herriari

Izar Etxeberriak, Euskal Herriko Soinu Zahar txapeldunak, bosgarren urtez bere herriari eskaini dio Koldobika Jauregik egindako oroigarria. Urtebetez, udaletxean gordeko dugu.

Konpromisoa hartzeko garaia da oiartzuarrentzat

Udala eta Itturri elkarlanean ari dira

Konpromisotik aD/Ritzera egitasmoan parte hartuko duten Ahobizi eta Belarriprestak hasi dira txapak eta informazioa jasotzen. Datorren astean, ostegunean eta ostiralean (hilak 23 eta 24) FermiĂąenen izena emateko eta txapak jasotzeko mahaia egongo da, 18:00etatik 20:00etara. Horrez gain, datorren asteazkena arte (hilak 22) TELP ikastaroan izena emateko aukera dago (www.oiartzuarrak.org/konpromisotik webgunearen bidez). Euskaraz hitz egiten duten eta ulertzen duten herritar guztiei irekitako ekimena da.

Udala eta Itturri Merkatarien Elkartea herriko merkataritza ttikia sustatzeko elkarlanean ari dira, eta horretarako, hitzarmenaren berri eman dute. Aurten, 5.000 â‚Źko laguntza eman dio Udalak Itturriri, elkartea biziberritzeko eta merkataritza ttikia sustatzeko ekimenak gauzatu ahal izateko. Bi aldeen borondatea da datorren urtean ere elkarlanean jarraitzea, merkataritza ttikia baduen herria, herri bizia baita. Gaur-gaurkoz, herriko 27 komertzio eta zerbitzu daude egituratuak Itturri elkartearen baitan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
180 ap by Oiartzungo Udala - Issuu