udal aldizkaria
Auzo batzarrak emankorrak izan dira
2017ko ABENDUA • 181. ZENBAKIA
ABARAXKA
Udalak auzotarren ekarpen positiboak eta tonu egokia azpimarratu ditu Lehenengoz, Gazte batzarra Aurten, lehenengo aldiz Gazte Batzarra antolatu du Udalak, gazteen kezkak zuzenean jaso eta udalaren funtzionamendua haiei hurbiltzeko. Saioaren balorazio positiboa egin du Udalak, elkartutako Udalaren eginbeharra da herriaren ikuspegi osoa gazteak ekarpenak gogoz egin baitituzte. mantentzea, eta auzo guztien egoera ez dela berdina kontuan hartuta, lan-ildoak zehaztea. Auzoe- Batzar guztietako aktak oiartzun.eus/auzoak atatan herriaren egoera orokorra eta datorren urteko lean daude publiko jarrita. aurrekontuen planteamendu nagusia ongi ulertu izana garrantzitsua da Udalarentzat. Oiartzungo Udalak auzo guztietan batzarrak egin ondoren, auzotarrekin izan duen harremanaren tonu egokia eta jasotako ekarpen positiboak azpimarratu nahi ditu.
Guztira, 136 herritarrek parte hartu dute auzo batzarretan. Kopurua iazkoa baino pixka bat altuagoa da. Auzo gehienetan mantendu edo igo da partehartzaile kopurua. Hala ere, auzotarrek eurek uste dute herritar gehiagok parte hartu behar lutekeela batzarretan.
Gazte batzarra, Kataxulon.
Hilabetero badugu zertxobait gure erletxoekin jorratzeko. Azaroa ez da gutxiago izan eta hainbat gai landu ditugu Abaraxka ludotekan haurrekin, gurasoekin eta herritarrekin. Batetik, azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna. Bestetik, azaroaren 25ean, Emakumearenganako Indarkeriaren aurkako Eguna. Haurren eskubideen inguruan, ikus-entzunezko eta jolasen bitartez aritu gara modu parte-hartzailean: haurren eskubideak zein diren, betetzen diren, non eta nola… Ikus-entzunezkoak ikusi eta, ondoren, oso giza-mural politak egin ditugu. Neskamutil, mutil-neska, edo bakoitza sentitzen dena. Zein beharrezkoa den norbanakoaren sentitzea besteok onartzea! Gurasoekin, berriz, aniztasunaren inguruan aritu gara eta hitzaldi bat antolatu dugu aniztasuna, sexu eta generoaren ninguruan. Gaur egunean pil-pilean dagoen gai potoloa hauxe. Hurbildutakoak bi orduz aritu ginen hainbat ideiaren inguruan hausnartzen, ideiak partekatzen eta hiz egiten. Azaroaren 25ean aldiz, Abaraxka Tratu Onaren Txokoa izendatzea erabaki genuen. Gure kanpoko zuhaitza, eskaparatea eta ludotekako sarrera esku eta borobil morez apaintzeaz gain, tratu onaren inguruko mezu borobilez ere osatu genuen. Gure Abaraxkan ez dugu tratu txarrik onartzen eta horixe da TRATU ONAREN TXOKOA izendatzearen arrazoia.
Karrika, parte-hartze altuena izan duen auzoa.
Altzibarko auzo bilera.
Arditurri, zuri-beltzean
Argituz tailerra
XX. mende hasieran Arditurriko meategietan ateratako argazkien erakusketa ikusgai dago Arditurriko Interpretazio Zentroan. Inaugurazioa meategietako artxibo zaharren inguruko jardunaldi batekin osatu da.
Argindarraren kontsumoaren faktura ulertzeko Argitu tailerra izan da Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Herritar gutxik hartu zuten parte, baina parte-hartzaileek interes handiz jarraitu zuten saioa.
Hilabetea bukatzeko euskal abestien kantaldia izan dugu. Adin tarte ezberdineko jendea bildu gara gitarra soinuen magalean euskal abestiak abestuz: Araban bagare, Euskararen txantxangorria, Ilargia, Sorgina Pirulina, Ala kinkirrinera… eta, nola ez, MAITE ZAITUT abestia.
Ugaldetxon semaforoak jartzeko lanak hasi dira
Lintzirinen, zerbitzu bidea eraikitzeko lanak
San Markoseko 2014ko aurrekontuen epaia
Feminismo saila du Oiartzungo Udalak
Ugaldetxon, Intxixu parean, bertako bide-segurtasuna hobetzeko, semaforoak eta zebra-bidea jartzeko lanak hasi dira. Ugaldetxoko auzotarren eskaera honi bide eman dio Udalak, errepidea Gipuzkoako Foru Aldundiarena bada ere, erakunde honekin adostasunera helduta. Oiartzungo Udalak bere gain hartuko du egitasmo hau eta 41.500 €ko inbertsioa egingo du lan hauetan. Honez gain, Ugaldetxoko futbol-zelaiaren aparkalekuan, ibilgailuen sartu-irteerak xamurtzeko asmoz, kroska kendu eta arrapala egingo da.
Lintzirin eremuko azpiegituren biziberritze urbanistikoaren azken faseko lanak hasi dira. Besteak beste, GI-636 errepidean zerbitzu-bide bat eraikiko da lan hauen baitan, baita oinezkoentzako espaloia eta argiteria ere jarriko da. Helburua, Gipuzkoan trafiko gehien duen puntu honetako segurtasuna hobetzea eta bertako enpresetara sartu-irteerak erraztea izango da. Lanek hiru hilabeteko iraupena izango dute eta 919.000 € pasatxoko inbertsioa egingo dute lan hauetan Udalak eta Foru Aldundiak.
San Markos Mankomunitateak 2014eko aurrekontuetan tarifak gaizki kalkulatu zirelako arrazoi eman digu Espainiako Auzitegi Gorenak Hernani, Lezo, Usurbil, Pasaia eta Astigarragako Udalei. Jasotzen ez zituzten bilketa zerbitzuengatik kobratu zigutelako jo genuen epaitegietara: oiartzuarren kasuan, 60.000 € gehiago ordainarazi ziguten. Azkeneko batzarrean, Oiartzunen kontra San Markosek aurkeztuta zuen Kasazio errekurtsoa bertan behera uztea erabaki zuen eta, ondorioz, Oiartzunek auzia irabazi du.
Udalak Feminismo saila martxan jarri du. Gizon-emakumeen aukeren berdintasunean urratsak emateko eta norabideak markatzeko lagungarria izango da gaian aditua den teknikari bat aritzea Udalean lanean. Udaleko sail guztietan generoaren gaia transbertsalki lantzea da helburua, politika gizonen lehentasunak erdigunean jarrita egin izan baita tradizionalki. Honez gain, Berdintasun Legediak betetzeko ezinbesteko neurriak hartzeko balioko du Sail berri honek. Feminismo sailarekin harremanetan jartzeko feminismoa@oiartzun.org helbidea erabili dezakete herritarrek.