udal aldizkaria
2017ko ABENDUA • 182. ZENBAKIA
Prosa eta Poesia lehiaketaren XXX. edizioan herriko luma gazte onenak saritu dira
Arditurriko meatzariak gogoan
Arditurriko meategietan lan egin zuten meatzarien memoria berreskuratzeko asmoz, argazki zaharren eta jantzi erakusketa dago ikusgai Arditurriko Interpretazio Zentroan, dohainik.
Jokin Mitxelena ilustratzaileak parte hartu du sari banaketan 30. urteurrena bete du aurten herriko ikasleen artean euskarazko literatur sormena sustatzea helburu duen Prosa eta Poesia lehiaketak. Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak Jokin Mitxelena ilustratzailearen laguntza izan dute aurten sari-banaketan. Bukaeran, herriko idazleen liburuak zozkatu dituzte.
Epaimahaia literatura, hezkuntza eta euskararekin harremana duten herritar eta eragile hauetako ordezkariek osatu dute: Nerea Aizpuru; Pello Añorga; Sohalge Arbelaitz; Izar Azpiroz; Imanol Irigoien; Goiatz Labandibar; Aingeru Palomo; Intxixu AEK euskaltegia Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea.
Prosa eta Poesia lehiaketako sarituak.
SARITUAK: Prosa: 1. saila: Kattalin Arabolaza Palomo eta Arlene Larrainzar Ilundain. 2. saila: Lorea Kortajarena Mujika eta Nara Susperregi Barroso. 3. saila: Hua Elizetxea Castineyra eta Malen Etxebeste Lekuona. 4. saila: Lur Lopez Fraile eta Ane Garmendia Irastorza. 5. saila: Eñaut Romero Lekuona eta Lohizune Telletxea Delgado. Poesia: 3. saila: Peru Marin Ureta eta Malen Etxebeste Lekuona. 4. saila: Aintzane Flamarique Martinez eta Elhorri Tolosa Zabala. 5. saila: Malen Elizasu Manterola eta Laiene Aranburu Gorrotxategi. 6. saila: Leire Ugartemendia Arruabarrena eta Josu Ibarguren Elosegi.
Beloaga hobeto ezagutzeko
Frutu lehorrak sanikolasetan
Beloagako gazteluari buruzko Beloaga: Arkaleko haitzak dokumentala ikustera gonbidatu dute Udalak, Beloaga Bizirik, Nabarraldek eta Azmarrinek. Saioa hilaren 22an (ostirala) izango da, 19:00etan udaletxeko areto nagusian.
Herriko ttikienek San Nikolasi abestearen ohitura bizirik mantendu dute aurten ere. Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako umeek udaletxera bisita ere egin zuten. Udal ordezkariek frutu lehorrak eta mandarinak bota zizkieten.
2.000! ‘ahobizi’ eta ‘belarriprest’
Konpromisotik aD/Ritzera ekimena bukatu da: 2.000 oiartzuar baino gehiagok egin du bere euskararekiko konpromiso aktiboa. Hasiera Euskararen II. Maratoiarekin eman zitzaion eta brindisarekin bukatu.
Tren berdea Arditurrira
Abendu hasierako jai egunetan tren berdea hartu eta Arditurriko meategiak ezagutzeko aukera aprobetxatu dute 192 lagunek. Gehienak, familiak izan ziren.
Oporretako Abaraxka ibiltariaren egutegia
Anje Duhalde aditzeko sarrerak salgai daude
‘Euskal Herria’ mapa turismo zerbitzuen eskura
Comète sareari buruzko erakusketa, udaletxean
Pilotari buruzko ‘Mugarri’-rako laguntza eskaera
Hilaren 26tik aurrera Abaraxka ibiltariak egunero -jai egun berezietan izan ezik- herriko ttikienentzako aisialdi eskaintza prestatu du: talo jatea eta erromeria (hilak 26); zirko jolasak (hilak 27); irisgarritasuna lantzen (hilak 28); Txantxariak ikuskizuna (hilak 29); Nepal ezagutzen, Garazi Morenoren bidez (urtarrilak 2); kantu-merienda (urtarrilak 3) eta puzgarriak (urtarrilak 4). Ekintza gehienak 17:00etan izango dira, Doneztebe plazan edo Abaraxka ludotekan. Salbuespena, puzgarriak izango dira: Elorsoron egun osoz.
Anje Duhalde eta Remy Gachisen kontzertu akustikoa izango da hilaren 29an (ostirala) udaletxeko areto nagusian, 22:00etan. Sarrerak aldez aurretik salgai daude 8 €tan Amazkar eta Potte tabernetan, eta Elorsoro kiroldegian. Egunean bertan, 10 €tan izango dira sarrerak. Urte bukaerako eskaintza kulturalaren parte izango da. Ez da Udalak antolatutako eskaintza musikal bakarra izango, Evening Prayer bikotearen gospel kontzertua ere izango baita hilaren 23an (San Esteban elizan, 12:00etan): gospel kantak euskaraz entzuteko aukera izango da.
Gaindegiak argitaratu duen Euskal Herria mapa banatu du Oiartzungo Udalak nahi izan duten herriko alojamendu eta turismo zerbitzuetan. Euskal Herria ezagutzera datorren turistari dohainik eskaintzeko mapa da, Euskal Herri osoa batera agertzen duena, banaketa administratiborik gabe. Mapa honetan, Euskal Herriko herri guztiak ageri dira, turistak Euskal Herria naturaltasunez ezagutu dezan. Herriko turismo zerbitzuek Euskal Herria ezagutzera emateko egiten duten lana garrantzitsua denez, mapa hau haien eskura jarri da.
Comète Sareari buruzko erakusketa dago ikusgai udaletxeko areto nagusian, hilaren 21a arte. Astelehenetik igandera, goiz eta arratsaldez egongo da aretoa irekita, Errenteriako Urdaburu Mendi Elkartearen erakusketa ikusteko (09:00-14:00 eta 17:00-20:00). Comète II. Mundu Gerran pilotu aliatuei ihes egiten laguntzeko sortu zen sarea izan zen, Oiartzundik ere pasatzen zena. Erakusketak bi zati ditu: batetik, azalpen historikoarena eta, bestetik, Urdaburuk 2000. urtetik Comète Sarean egiten dituen ibilbideena.
Hurrengo Mugarri zenbakia Oiartzungo pilotaren eta pilotarien historiari buruzkoa izango da. Pilotako edozein modalitatetan aritu diren oiartzuarren historia bilduko da bertan. Hori dela eta, herritarrei informazioa biltzeko laguntza eskatu nahi zaie: etxean pilotariren bat izan badute, horren berri emateko eskatzen dute egileek, pilotari oiartzuarrik ez ahaztutzeko Mugarri bilduma honetan (ahal izanez gero, argazkiarekin). Informazioa emateko edo izan daitezken zalantzak argitzeko, mitxelena.i@euskalnet.net-era idatzi edo 670 40 76 01 telefonora deitu daiteke (Joxe Mari Mitxelena).