183 ap

Page 1

udal aldizkaria

Aurrekontuen ildo nagusia, herritarren ongizatea

2018ko URTARRILA • 183. ZENBAKIA

ABARAXKA

Prozesuan herritarrek eta oposizioko taldeak parte hartzeko aukera izan dute Aurten 16.754.405 €ko aurrekontua izango du Oiartzungo Udalak herritarren ongizatea bermatzeko eta, herriko azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzen jarraitzeko. Iaz baino %1,3 gehiago izango da. Aurrekontuak diseinatzeko orduan, Gobernu Taldeak herriko zortzi auzoetan batzarrak egin ditu, baita saio berezi bat ere gazteekin. Guztira, 143 lagunen iritzia eta ekarpenak zuzenean jaso dira. Horrez gain, EAJrekin ere bildu da gaia lantzeko. Herritarrek zein udaletxean ordezkaritza duen beste taldearekin trukatutako iritzi eta ekarpenekin osatu dira aurrekontuak. Gobernu Taldearentzako garrantzitsua da aurrekontuak egiteko orduan parte-hartzea bermatzea.

Eragileekin elkarlana eta egitasmoen jarraipena Euskara, Kultura, Kirola eta Gazteria arloetako eragileekin elkarlanean jarraitzea da Udalaren asmoa: Konpromisotik aD/Ritzera; kirol-taldeei diru-laguntzak; gazteen proiektuak babesteko laguntzak; Beloagako gazteluaren biziberritzea... Legintzaldi honetan martxan jarri diren egitasmoek segida izango dute aurten ere: Etxebizitza Bulegoa (etxe hutsak alokairu duinera bideratzea helburu duena); Lurbizi; Larre Plana eta merkataritza ttikia sustatzeko egitasmoa. Ongizatea bermatzea helburu Herritar guztien ongizatea bermatzea da Udalaren egiteko nagusietako bat. Horregatik, Gizarte-Ongizate arloa indartzeko neurriak hartuko dira eta politika feministak garatzeko Berdintasun saila sortu da. Sail hau baliabide ekonomiko eta pertsonalez hornitzea onartu da 2018rako. Udal ekipamenduak Hirigintza arloan, udal eraikinetara bideratuko da inbertsioaren erdia: Arizmendi-enea eta Mendiburu 14 eremuko erabilera anitzeko ekipamendura.

Bestela, mantenu lanak izango dira nagusi: herribideak konpondu; ur-hoditeria berritu; argiteria beMendiburu 14ko erabilera anitzeko udal eraikina gara- rritu; auzoetan ateratako beharrak bideratu; poligonoak biziberritu; Altzibar-Karrika bidegorria... tzera bideratuko da aurrekontu zati bat.

Ikasleak eta euskara elkartzen

DBH 3. eta 4. mailako ikasle oiartzuarrekin euskararen motibazio saioak martxan daude, Udala eta Ttur-Tturren elkarlanari esker. Haurtzaro Ikastolan saioak abenduan egin ziren, eta hilabete honetan Elizalde Institituko ikasleen txanda izango da.

Olaldeko lokala, egokituta

Altzibarko auzotarren erabilerarako izango den Olaldeko lokala egokitzeko lanak bukatu ditu Udalak, altzibartarrek azaldutako beharrak islatuz. Auzotarrak dagoeneko hasi dira erabilera adosteko bilerak egiten.

KAFE TERTULIAK Azken urte hauetan, Adin Txikikoen Mahaiaren laguntzaz, Abaraxka ludotekan gai ezberdinak lantzeko eta adin-tarte ezberdinetako haurren gurasoei zuzenduta hainbat hitzaldi antolatu izan ditugu: gatazkak, mugak… Asmo honekin jarraituz, 2018ko urtarrilaren 22an eta 29an Kafe Tertuliak egingo ditugu, bereziki 0-3 urte arteko haurren gurasoei zuzenduta (17:00etan). Bietan gai orokorra jolasa izango da: jolasa eta honen garrantzia adin tarte hauetako haurren garapenean. Jolasaren bitartez haurrek nola interaktuatzen duten bizi duten errealitatearekin, inguruarekin, adin berekoekin eta baita helduekin ere. Jolas librearen beharrezkotasunaz ere arituko gara. Lehenengoan, hau da 22an, gai guzti hauen inguruan hausnartu eta hitz egingo dugu, bereziki arlo praktikotik abiatuz. Zein jolas edo jostailu mota izan daitezkeen aproposak adin tarte bakoitzean ikusiko dugu, jostailu hauek nola sor ditzakegun etxean… Jostailuak ikusi, ukitu eta jolasteko aukera ere izango dugu: altxorraren saskiak, kuku jolasak, poltsa sentsorialak, eraikuntzako jostailuak, oihalak… Bigarren egunean, hau da 29an, teoriarekin lotuko dugu aurreko Kafe Tertulian bizitutakoa. Saio honetan jolasak aukeratzeko irizpideak baloratuko ditugu, jolas motak identifikatuko ditugu, jolas sinbolikoaren ezaugarriak zein diren azalduko dugu, helduen rolak nolakoa izan behar duen… Bi kafe tertulien helburua teoriaz haratago doa, praktikotasunarekin lortuko baitugu gure seme-alabekin jolastu eta gozatzea.

‘Konpromisotik aD/Ritzera’ mintzodromoa

Hobariak eta salbuespenak eskatzeko epea, martxan

Ttikienentzako ipuin kontaketa, ostegunean

Konpromisotik aD/Ritzera ekimena borobiltzeko, egun horietan izandako bizipenak elkarbanatzeko mintzodromoa antolatu du hilaren 26rako (ostirala) Euskararen Arnasguneen Lantaldeak, 18:30ean udaletxeko areto nagusian. Saioak helburu bikoitza du: batetik, esan bezala, esperientziak partekatzea eta bestetik, aurrera begira jar-tzea. Saio berean, Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen Pakean dagona pakean utzi bakarrizketak entzuteko aukera ere izango da. Ordu eta erdiko iraupena izango du mintzodromoak.

2018ko tasen eta zergen hobariak edo salbuespenak eskatzeko epea otsailaren 28a arte irekita dagoela jakinarazi nahi du Udalak. Hobarien kasuan, tasa eta zerga jakin batzuetan baldintza zehatzak betetzen dituztenek gutxiago ordaindu beharko dute. Salbuespenak, berriz, tasa eta zergak ez ordaindu beharra dakar berarekin. Hemen ere, zenbait ezaugarri bete beharko dira lortzeko. Eskaerak udaletxeko harreran aurkeztu behar dira. Epeekin tentuz ibiltzeko eskatu nahi dugu, epez kanpoko eskaerarik ez baita onartuko.

Urteko lehenengo ipuin kontaketa saioa izango da datorren ostegunean (hilak 18) Manuel Lekuona bibliotekan, 17:30ean. Ttikienentzako (2-3 urte) ipuinak kontatuko ditu Lur Kortak. Kontaketa saioak atseginak izateko eta irakurzaletasuna sustatzeko helburua betetzeko aholkuak gogorarazi nahi ditu bibliotekak: saiora garaiz heltzea; atea itxita baldin badago ez sartzea; kontaketa bideratua dagoen adin-tartea errespetatzea eta gurasoek espazioa errespetatzea (ttikienekin, haur bakoitzarekin heldu bakarra sartuko eta 4 urtez goitikoen kasuan, helduak kanpoan geratuko dira zain).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.