udal aldizkaria
“ASAP alokairu sozialeko programan eskaintzen diren bermeek konpentsatzen dute” ASAP bidez alokairu sozialean dauden jabe eta maizter banak esperientzia kontatu digute Oiartzungo Etxebizitza Bulegoaren bidez, ASAP ari zarete bata bestearekin? programan sartu dira Josune Santesteban etxejabea eta Amaiur Martinez maizterra. JOSUNE: Maizterrak edozein gauza behar izan duenean harremanetan jarri izan gara; ordainagiriak Nola jakin zenuten etxebizitzak alokatzeko eguneratzeko, posta helbideratzeko... Orokorrean aukera honen berri? primeran moldatu gara. JOSUNE SANTESTEBAN: Etxebizitza hutsik zegoen AMAIUR: Erlazioa ona da. Arazoren bat egon deeta noizean behin postontziko mezuak jasotzera nean jabearekin hitz egin eta konpondu du. Eranpasa ohi nintzen. Oiartzungo Udaletik alokairu so- tzunak egokiak izan dira. zialaren programari buruzko informazioa iritsi zela ikusi nuen eta interesgarria iruditu zitzaidan. Zein dira kontratua sinatzearekin batera hartuAMAIUR MARTINEZ: Udaletxean lan egiten duen la- tako konpromisoak eta zein berme eskaintzen gun batek informatu ninduen aukera honi buruz. zaizue? Zergatik erabaki zenuten alokairu soziala izatea? JOSUNE: Kuriositatea sortu zitzaidan eta Oarsoaldea Garapen Agentziako bulegoetara joan nintzen. Ez nuen asmorik etxebizitza alokairuan jartzeko, baina jende gaztea independizatu ahal izateko aukera ona iruditu zitzaidan. Gainera, eskaintzen diren bermeek konpentsatzen zutela ikusi nuen. AMAIUR: Alde ekonomikoagatik, batez ere. Beste alokairu mota bat baino errentagarriagoa delako. Zein baldintza bete behar zituen etxebizitzak programan parte hartu ahal izateko? JOSUNE: Sukalde eta komunaren aldetik minimo batzuk eskatu zizkidaten. Hala ere, etxebizitza berria zen eta ez zuen konponketa beharrik, eskatutako baldintzak betetzen zituen. Jabe eta maizter moduan nolako erlazioa izaten
JOSUNE: Etxebizitza baldintza onetan egotea eta matxurei erantzutea eskatzen zidaten. Bermeei dagokionez, errenta ordainduko ez balitz edo edozein kalteren aurrean Alokabidek erantzungo lukeela eta kontratua amaitutakoan egoera berean jasoko nuenaren ziurtasuna transmititu zidaten. Oiartzungo Udalak OHZ-n %50eko deskontua eta ematen dizkigun diru laguntzak eskertzekoak dira. AMAIUR: Alokairuko asegurua kontratatu behar nuen. 1-3 urte bitarteko kontratua sinatzeko aukera nuen eta oraingoz urtebeteko konpromisoa hartu dut, baina luzatzeko aukera dut.
2018ko URTARRILA • 184. ZENBAKIA
Comète sarea ezagutzen
Comète sarearen erakusketa ikusgai dago udaletxean, Urdaburu Elkarteak antolatuta. Udalak gonbidatuta, Torri Gukineko erretiratuak, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Institutuko ikasleak gure herriarena ere baden historia ezagutzera etorri dira.
Gaztañegi-Uharte herribidea, berrituta
Ergoiengo Gaztañegi baserria eta Altzibarko Uharte lotzen dituen herribidea konpondu du udaletxeko brigadak. Aurten ere herribideak konpontzen jarraitzeko konpromisoa bere egina da Udalak.
Prozesua erraza iruditu zaizue? JOSUNE: Bai. Oarsoaldeako bulegoaren bitartez jasotako dokumentazioa eta informazioa egokia izan da. Edozein informazio behar nuenean laguntza eskaini didate bertan. Lehenengo aldia zen zerbait alokairuan jartzen nuena eta jaso dudan laguntzarekin erraza iruditu zait. AMAIUR: Prozesua erraza iruditu zait, nahiz eta lanean jai eguna hartu behar izan nuen Eusko Jaurlaritzarekin kontratua sinatzeko.
Anerreko zubia, kamioi batek botata
Gipuzkoako Foru Aldundiko errepidean konponketa lanak egiten ari zen kamioi bat Anerreko zubian (Iturriotz) sartu eta zubia erori da. Udaleko eta Urako teknikariek zubiaren erabilera baloratu ondoren, eremu honetan zer egin erabakiko da.
Errepikatuko al duzue esperientzia? JOSUNE: Oso gustura nago. Inongo arazorik ez badago, kontratua luzatzeko aukera egongo da. Gaur egun, gazteak independizatzeko etxebizitzak garesti daude. Etxebizitza ez da oso handia, baina bakarrik edo bikotearekin lehen etxebizitza izateko aukera egokia iruditzen zait alokairu soziala. Herriko edozein auzotako etxebizitzek parte hartu de- AMAIUR: Denak horrela jarraituz, kontratua luzazakete ASAP programan. tzeko eskatuko dut.
Liztor beltzaren 50 habiaren abisu, iaz
Kirol Sarirako proposamen eske
Autodefentsa feministako tailerrean izen-ematea
Haurren irakurzaletasuna sustatzeko tailerra
Herriko ganaduzaleekin batzar irekia egingo da
Liztor beltzen (Asiako liztorra) 50 habiari buruzko abisuak jaso zituen Udalak iaz. Behemendirekin elkarlanean jarduten du Udalak kasu hauetan. Behemendiri abisua pasatu ondoren, brigada bereziak 45 habia inaktibatu zituen. Beste hiru ezin izan zituen inaktibatu, kokapena zela eta. Azkenik, abisua jasotako habietako bi ez ziren liztor beltzarenak, beraz, bere horretan utzi ziren. Guztira, 1.230 € bideratu zituen Udalak iaz liztor beltzaren kontrako kanpainan. Aurreko urtean baino habia bat gutxiagoren abisua jaso da.
Hirugarren aldiz, Oiartzungo Udalak Kirol Saria banatuko du. Otsailaren 4a arte proposamenak egiteko eskatu nahi zaie herritarrei. Kirolarengatik egindako lanarengatik, izandako kirol ibilbidearengatik edo lortutako emaitzengatik gailendu diren oiartzuarrak errekonozitzea da Kirol Sariaren helburua. www. oiartzun.eus, Elorsoro kiroldegiko kutxan edo eskolakirola@gmail. com helbidera bidali daitezke proposamenak. Herriko kirol elkarteen kontseiluak -UKABE- erabakiko du nor saritu. Saria Kirol Astearen baitan banatuko da, martxoan.
Udalak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak autodefentsa feminista tailerra antolatu dute elkarlanean otsailaren 17rako. Egun guztiko saioa izango da (goizez, 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 15:30etik 19:30era) Elorsoro kiroldegian, Emagineko dinamizatzaileen eskutik. Tailer honetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da udaletxeko harreran edo feminismoiartzun@gmail.com helbidera idatzita. Izena emateko azkeneko eguna otsailaren 9a, ostirala, izango da. Tailerra doakoa izango da parte-hartzaileentzat.
Otsailean, zero eta sei urte arteko haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko tailer irekia izango da Pello Añorga ipuin-kontalari, idazle eta irakasleak dinamizatuta. Bi ordu eta erdiko lau saio izango dira guztira (hilaren 14, 15, 21 eta 22an, 17:30etik 20:00etara), Manuel Lekuona bibliotekan. Tailerra, batik bat gurasoei bideratua dago, baina interesa duen guztiak parte hartu ahal izango du: irakasle, hezitzaile... Ez da aldez aurretik izenik eman beharko. Tailerrari bukaera emateko, Añorgaren ipuin-kontaketa izango da.
Larre Planaren baitan, Oiartzungo mendi publikoak garbitzeko elkarlanean ari dira Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Oiartzungo Ganaduzaleen Elkartea. Orain arte lantalde ttikian aritu ondoren, otsailaren 3an (larunbata) batzar irekia egingo dute herriko ganaduzaleekin, 2017an egindakoaren berri eman eta 2018rako proposamena aurkezteko. Iaz, Pagolarre, Urmendi eta Pikoketa eremuetan iratzea garbitu zen (hirurak, Ergoienen). Urmendi eta Pikoketan mantenu lanak egin ziren, aurretik garbitu baitziren. Batzarrak 11:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.