185 ap

Page 1

udal aldizkaria

Zazpi herribide konpontzeko lanak hasi dira

2018ko OTSAILA • 185. ZENBAKIA

ABARAXKA

Elizalde, Ergoien, Gurutze, Iturriotz, Karrika eta Ugaldetxon egingo dira konponketak Zazpi herribide konponduko ditu Udalak datozen hiru hilabeteetan, herriko sei auzotan. Bata bestearen segidan egingo dira lanak eta dagoeneko lehenengoa konpontzeko lanak egin dira (Elizalde auzoan, Urkabe inguruan Itturburura doan herribidean).

ABESTI HERRIKOIA SORTZEN Haziak eta Abaraxka ludotekak antolatuta, herriarentzako oso berezia izango den abesti bat sortzeko elkartu ginen urtarrilaren 31n ludotekan. Adin ezberdinekoak topatu ginen bertan: Torri Gukin-eko jubilatuak, ludotekako erletxoak, bertako hezitzaileak, abestian parte hartzeko espreski bertaratu zirenak…

Lan hauen baitan konponduko diren beste sei herribideak Luberri-berri eta Elorrondo (Ergoien), Andrearriaga (Gurutze), Gainzabal (Karrika), Otsakane (Iturriotz) eta Larraburu (Ugaldetxo) izango dira.

Dinamizatzaile lanetan Abaraxkako eta Haziak egitasmoko Nekane Martiarena eta Nora Barrosoz gain, Jon Martin bertsolaria izan genuen. Jolas moduan eta oso modu parte-hartzailean abiatu zen abestiaren sorkuntzaren lehen prozesua. Hitzekin jolasean aritu ginen, hitzak bata bestearekin josten, harremantzen eta esaldiak lotzen lortu genuen abestiaren lehen zirriborroa.

Herribide hauetan hondatuta dauden zatiak konponduko dira, gehienak baserrietara doazen bideak baitira. Lan hauetan 120.000 € inguruko inbertsioa egingo du Udalak.

Herria, irria, jolasak, lagunartea, ametsak, eskua, sortu, ahoa… bezalako hitzek adin ezberdineko herritarren artean duten esanahia eta lotura ikustea oso aberatsa izan zen.

Elorrondon Kooperatiba ingurua konponduko da.

Otsakane eta Andrearriaga izango dira konponduko diren herribideetako bi.

Konpromisotik tertuliara

Larre Planaren batzarra

Euskararen Arnasgune Lantaldeak antolatuta, tertulian ahobizi eta belarriprestek Konpromisotik aD/Ritzera-tik orain arteko bizipenak partekatu zituzten. Gingila Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen bakarrizketak jarri zion.

Larre Planaren 2017ko errepasoa eta 2018ko plangintza adosteko batzar irekia egin dute Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oiartzungo Ganaduzaleen Elkarteak. Aurten garbituko diren eremuak zehaztea izan da puntu garrantzitsuetako bat.

Jon Martinek abilezia osoz lotu zituen esan ziren hitzak eta esaldiak, parte-hartzaile guztiak abestiaren zati ginela sentiaraziz. Lehen sorkuntza honi forma eta errima ematea du orain helburu bertsolari eta abeslariak. Ondoren, Ibargain Musika Eskolaren eta Herri Musikaren Txokoaren lana etorriko da, prozesuaren bigarren zatia. Beraien esku egongo da letra honi musika jartzea. Bakoitzak bere ekarpenak egingo ditu eta bere ukitua emango dio abestiari. Honela, Oiartzunen, bertako herritar eta eragileen artean sortutako abestia izango dugu! Prozesuak eta sorkuntzak denbora eskatzen du eta horretan hasiak gara. Berandu baino lehen estudioan sartu eta grabatzea espero dugu.

Beheko Errotako zubian sarea jarri da, Karrikan

Atsolorra martxoaren 18an izango da

Urmendi Haur Eskolan, aurrematrikulazio garaia

Etxebizitza Bulegoaren atala oarsoaldea.eus-en

Karrikan, bidegorriko lotura egiten duen Beheko Errotako zubian sarea jarri da. Auzotarrek auzo batzarretan aipatutako kontua zen zubia oso irristakorra suertatzen zela euria egiten zuenetan eta Udalaren aldetik karrikatarrek egindako eskaerari emandako erantzuna izan da sarea jartzea. Honela, auzotarrek egindako eskaeretako bat bideratu da eta Karrikan oinezkoentzako segurtasuna hobetzea lortu da. Gaur-gaurkoz, zubi hori ezinbestekoa da bidegorria eta auzogunearen arteko lotura egiteko.

2017an jaiotako oiartzuarren atsolorra martxoaren 18an ospatuko da, Udalak eta gurasoek hala erabakita. Iaz, 93 haur jaio ziren gure herrian. Horiei guztiei komunitatera ongietorria eman eta euskaraz zein euskal kulturan hezteko konpromiso herritarra egingo zaie, garai bateko usadioa berrituz, egungo gizartera egokituta. Atsolorran parte hartu nahi duten haurren gurasoek izena emateko atsolorra2017@gmail. com-era idatzi behar dute. Haurraren argazki bat bidaltzeko ere eskatuko diote.

Urmendi Haur Eskolako aurrematrikulazioa irekita dago, haur eskolak eskaintzen duen 0-3 etapako adin guztietarako: 2016an jaiotako haurrak (2 urtekoak), 2017koak (ertainak) eta 2018koak (sehaskak). Apirilaren 27a izango da izena emateko azkeneko eguna eta harremanetarako 943 26 00 86 telefonora deitu edo urmendi@ ouip.ikastola.eus helbidera idatzi daiteke. Aurkezpen bilerak eta ate irekiak ere izango dira. 2018 bukaeran jaioko diren haurrentzako aurrematrikulazio epe berezia irekiko da ekainean.

oarsoaldea.eus webgunean Oiartzungo Etxebizitza Bulegoaren atal propioa sortu dute. ASAP programari buruzko informazio praktiko guztia topatu ahal izango dute bertan etxejabeek eta maizterrek. Etxe hutsak alokairu sozialera bideratzeko Eusko Jaurlaritzaren programa da ASAP. Oiartzungo Udalak 2016an sinatu zuen gure udalerrian programa hau martxan jartzeko hitzarmena Etxebiderekin. Oraingoz, hiru etxebizitza alokairu sozialera bideratzea lortu da. Eskaera kontuan hartuta, Udalak etxebizitza hutsak dituzten oiartzuarrak animatu nahi ditu horiek betetzera.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.