2012 urtekaria

Page 1


Azala: 2012ko Xanistebanak iragartzen dituen kartela Egilea: Eneko Salaberria Gonzalez

Liburu hau Oiartzungo Udalak argitaratzen du. Guztiz debekaturik dago aldizkariaren erreprodukzio grafiko osoa nahiz partziala. Quedan rigurosamente prohibidas la reproducciĂłn grĂĄfica total o parcial de la revista.

Š Oiartzungo Udala L.G.: SS -531-1977




42. zenbakia OIARTZUNen 2012ko ABUZTUAREN 2an



Iritsi dira berriz ere Xanistebanak! Urteko lan jardun astunak alde batean utzi eta herriko jaiez gozatzeko garaia iritsi zaigu. Urtebete pasatu da orri honetatik bertatik alkate gisa lehenengo agurra egin nuenetik. Azken urte honetan gauza asko pasatu dira, Oiartzunen eta Euskal Herrian ere bai. Euskal Herriko egoera ez da erraza izan azken urte honetan ere: presoek kartzeletan sakabanatuta jarraitzen dute, epaiketa politikoen berri izan dugu, politika egiteagatik zigortzen dituzte oraindik euskal herritarrak, alderdi ilegalizatuak badaude oraindik... Hala ere, ilusiorako eta itxaropenerako ateak ere ireki dira urtebete honetan. Garai politiko berri bat dugu ardatz, eta alderdi abertzaleen batasunak ilusiorako leiho bat ireki digu. Ziur gaude Euskal Herrian ireki berri den prozesu honek ez duela atzerabiderik. Badakigu garaiak ez direla errazak, bidea luzea eta gogorra izango dela eta oztopo ugari gainditzen jarraitu beharko dugula, baina dudarik ez izan azken helburuak ahalegintzea merezi duela eta guztion artean aurrera egitea lortuko dugula! Udalgintzan daramagun urtebetearen inguruko balantzea egiteko garaia ere badugu. Udal kudeaketari dagokionez, sentimendu gazi-gozoarekin gatozkizue: Ekonomikoki oso gogorra izan da azken urtea. Oiartzungo familia asko ari dira krisi ekonomiko honen ondorio larriak pairatzen (langabezia...). Zoriotxarrez, Udalak ere pairatu ditu krisi honen ondorioak. Sistema ekonomiko hau martxan jarri eta elikatu duten eragile politikoen kudeaketa ereduak ekarri gaitu egoera gogor honetara. Argi dugu obra publikoa eta hirigintza oinarri izan dituen ereduaren egokitzapena egitea beharrezkoa dela, urte batzuetan hala izan bada ere, aurrerantzean hirigintza ez baita Udalaren diru iturri nagusia izango. Egoera zailetan beti bilatu behar dira alternatibak, eta guk, beste kudeaketa eredu batean sinisten dugu. Honen harira, aurtengo erronka nagusietarikoa auzolana dugu: Udala bere esku dituen baliabide material eta ekonomikoak jartzen ari da herritarren eskura, auzoetan ikusten diren beharrei aurre egiteko. Elkarlanarekin eta elkartasunarekin, herriak behar duenari erantzuteko gaitasuna izango dugu. Ziur gaude arazoei irtenbideak emateko gai izango garela, guztiok elkarrekin. Garaiak zailak diren arren, Euskal Herriak, eta bereziki Oiartzunek, merezi dute. Beraz, oiartzuar guztiak orain artean bezala urte osoan lanean jarraitzera eta hurbiltzen ari diren data hauetan gure festez, gure herriaz eta gure kulturaz gozatzera animatu nahi zaituztegu. Ongi pasa jaiak! Bereziki, besarkada eta animoak bidaltzen dizkiegu herrian ez dauden guztiei eta Xanistebanak gurekin ospatzerik izango ez dutenei.

GORA OIARTZUN! GORA XANISTEBANAK!

Aiora Perez de San Roman Uria. Alkatea



editoriala

x

anistebanak! Hau poza! Zenbat oroitzapen ez dizkigun ekartzen hitz honek gogora! Guztiak alaiak: bertan gaudenoi eta egun hauek pasatzera bailara zoragarri honetara itzultzen direnei. Familia eta garai bateko lagunak ikusteko aukera. Baina, zoritxarrez, badira hain pozik egongo ez direnak ere, gaixo edo espetxean daudelako edo, beste arrazoiengatik, gure artean ez daudelako. Dauden lekutik gogoratuko dira, bai, Xanistebanekin!

“OIARTZUN 2012” urtekarian, aurrekoetan bezalaxe, Oiartzun herriaren bizitasuna jaso nahi da. Bertan lanean aritu garenok, nork gure harri-koskorra ekarri dugu. Guztion artean, urtean zehar Oiartzunen izan diren gizarte ekintzak, kulturalak, kirol arlokoak, etnografikoak… jaso eta bildu nahi ditugu gure historiarako. Eta “OIARTZUN 2012”-aren atarian gaudenez, gure iritziz, adierazgarrienak diren gaiak aipatuko ditugu: • Aurten, elkarrizketa nagusiaren lekua Josemari Sanzberro Etxebeste jaunak bete du. Izan ere, urtekari honen batzordeko kidea izan da azken hogeita hamar urteetan, eta agurtzeko tenorea iritsi zaiola eta, Josemarirekin bildu eta haren bizitzari errepaso luzea emateko aukera izan dugu. • Nafarroako konkistaren 500. urteurrena den honetan, Gurutzeko Beloaga gaztelua ekarri digu gogora Jose Mari Iturriotzek. • Bestalde, topoak aurten 100 urte beteko ditu. Hori gai hartuta, Antton Mendizabalek Arraguako geltokiari buruzko lana osatu du. • Alaia eta Jon Martin Etxebeste anai-arrebak 2011ko abenduan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean aritu ziren. Hori bada nahiko arrazoi urtekari honetako seme-alaben atalean azaltzeko eta beren bizipenak jasotzeko. • Manuel Lekuona idazle eta euskaltzainaren heriotzaren 25. urteurrena betetzen da aurten. Hori dela eta, Iñaki Arbelaitzek harekin izandako bizipenak aletu dizkigu. Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu gure urtekari honen laguntzaileei eta irakurleei, guztien artean, egunetik egunera, gure herriko historiaren zatia izango dena osatzen ari baikara. Eta, betiko moduan, ozen esango dugu:

Gora Xanistebanak!



Elkarrizketa


Josemari Sanzberro Echeveste, Garmenditxikiko semea . Oiartzunen Josemari Sanzberro nork ez du ezagutzen? Gizon langilea eta emankorra. Gaztetan, bere sinesmenak Seminariora eraman zuen. Handik, bankuen mundura egin zuen salto, erretiroa hartu arte. Urte horietako dezente herrian bertan eman zituen. Lartaun elkarteko idazkaria, Oiartzun Kirol Elkarteko idazkaria, Xanistebanetako Urtekariko gidaria hogeita hamar urtetan, Diario Vascoko herriko berriemailea, irakaslea, Oiartzungo Don Eztebe eliz parrokiaren birgaitze eta zaharberritze lanetarako batzordeko arima‌ Eta familia bateko gurasoa. Eta bere lanen berri ematea oso bidezkoa denez, horregatik ekarri dugu, pozik gainera, aldizkari honetara, elkarrizketa batean berari jazotako hainbat berriren laburpen bat, berarentzat ohoregarri, guretzat jakingarri.

Galderak egin eta jaso:

E LKAR R I Z KETA

JAIONE UGALDEBERE SARASUA

10

Josemari, gaur egun.


Emango al zeniguke zure etxearen eta familiaren berri? Ni Josemari Sanzberro Echeveste naiz, Iturriozko Garmenditxiki baserrian jaioa, 1941eko abuztuaren 8an. Gure aita, Andres Sanzberro Inziarte, Iturralde baserrikoa zen, eta gure ama, berriz, Pilar Echeveste Aramendi, ugaldetxotarra, Txipito sagardotegikoa. Bi seme izan zituzten, zaharrena Patxi eta ondoren ni neu jaio nintzen. Hiru urteko diferentzia dugu elkarrekin. Gurasoak ezkondu zirenean, Ibarren jarri ziren bizitzen. Gero, handik denbora batera, Garmenditxi baserrian lau etxebizitza egin zituzten eta hara joan ziren hiru anai-arreba: osaba Joxe Manuel Echeveste, izeba Tiburtxi eta nire gurasoak. Baserriko jabearen lehengusuak bertan bizi ziren, Toribio Arbelaitz eta haren emaztea, Benita.

Ama, berriz, etxeko lanetan eta baserrian aritzen zen. Animaliak ere bagenituen: bi edo hiru behi… Esnea sobratzen bazen, Disparatenea joaten ginen marmitarekin saltzera. Ordurako ikasle lanetan aritzen nintzen, eta halaxe esaten zidaten: “Estudiantia etorri da” eta denek pasatzen uzten zidaten. Segituan bataiatu ninduten estudiantia izengoitiarekin. Ume garaiko kontuak esfortzu handirik egin gabe gogoratzen ditut, aurrean dauzkat. Urik ez genuen etxean, eta iturrira joan behar izaten zen baldearekin ura bila. Iturraldeko iturritik hartzen genuen ura. Eskolan, Iturriotzen hasi zinen. Bai Carmen Losada maistrarekin. Oso oroitzapen ederrak ditut. Hasiera-hasieratik oso lotua nengoen berarekin. Izugarrizko harremana izan genuen. Matematikan ikasi dudan guztia, dena berari zor diot: algebra ere berarekin ikasi nuen. Niri laguntzeko dena ematen zuen. Nolanahi ere, hasiera ez zen oso ederra izan: eskolako lehen egunean negar ederrak egin nituen. Goiz guztia negarrez pasatu nuen. Maistrak pizarrilla bat ekarri zidan, han marka batzuk egin zizkidan eta haiexek egitea izan zen nire lehen lana… Gogoan ditut, bai, garai hartako lagunak: Joakin Zapirain, Potxolo esaten dutena, Jeronimo

Josemariren familia.

Garaño, Joxe Aizpurua Olazikoa, Jabier Aizpurua Oiarzabalkoa, Xanti Oiarzabal Frantsesa… Neskak, berriz, Juaneneko Ana, Anita, Espaindegiko Margarita, Almazeneko Mari Karmen, Mikeleneko Maitere Irigoien… Eskolan pizkorra nintzen, ez nuen arazorik izan, baina kiroletan beti 2. mailakoa izan naiz, inoiz ez titularra. Maistrak nabaritu zuen azkarra nintzela eta goizetan 09:00etatik 12:00etara eskola izaten genuen eta arratsaldetan 14:00etatik 16:00etara. Maistrak nire gurasoekin harreman handia zeukan, eta esaten zidan partikularera joateko. Eguerdietan egiten genuen, 12:00etatik 13:00etara. Hor ikasi nuen denetik. Seminariora joaterako 14 urte nituen, eta denetik ikasita nengoen. Eskolatik atera eta zuzenean ez zineten baserrira joaten. Arratsaldeko 16:00ak ailegatzen zirenean, etxera joan aurretik Beheko Soroan aritzen ginen futbol partidak jokatzen. Baina ni beti erreserban, igual geratzen nintzen libre, inork hartu gabe, han orduak. Egia esan, gazte-gaztetatik, baserritik gustura egiten nuen ihes eta hamaika bider Iturriozko Beko Sorora jolastera etorri nintzen. Iturriotzen, orain soro bat bakarra dago, baina nire gazte denboran bi soro ziren. Bat soro handia, bestea soro txikia, eta bion erditik, herribidea. Eskolatik errekreora irteten ginenean, gehienetan mutilak soro handira eta neskak soro txikira joaten ginen. Eta behin baino gehiagotan neska-mutilak gure artean haserretzen ginenean, zatol tiraka ekiten genion, soro batetik bestera.

E LKAR R I Z KETA

Gurasoak baserritarrak al ziren? Baserrian golde bat bana lur genuen hiru familiak, bakoitzak bere golde lurra zuen, eta gurasoak bertan lanean aritzen ziren. Dena dela, aita Errenteriako Esmalterian aritzen zen lanean. Ondoren, orduak sartzen zituen Iturriozko Gartxiteneko Juanito Belaunzaranekin, kontratistarekin. Gero, horrek esan zidan niri Kutxara etorrita: “Hire aita nire morroi ibili huen, eta orain hi herriko nagusi!”.

11


Nire gogoko jolasak futbola, irtenga (irten para fuera), a tute parao izaten ziren; eta igande eta jaiegunetan a ministros y ladrones, neska eta mutil nahasturik.

horretaz. Garmendi baserriko malda igotzen hasten naizen bakoitzean, ezin dut aurrera jarraitu, lehenagotik eskuineko Espandegiko belar soroari begitura bat egin gabe…

Zer gertatu zitzaizun behin Iturriozko gurutze ondoan? Gogoratzen dut bai behin nola Beheko Soroaren ondoan dagoen gurutze aurrean gertatutakoa: lauretan eskolatik irten, eta futbolean partida bat jolastu nahian aurkitzen ginen. Handiek pies egin dute eta niri, hango txikiena nintzelako edo bikoterik ez nuelako, jolastu gabe gelditu beharra gertatu zitzaidan. Negarrari eman nion, baina nire anaiak gogor errietan egin zidan eta gurutze aldera bidali ninduen, traba egiten omen nuelako. Begitan malkoak nituela, gurutze ondora alderatu nintzen. Eta gurutze ondoan Almazene baserriko beheko muntuaren behean lurrean eseri nintzen, negarrez eta nahiko nahigabeturik.

Beste pasadizo bat ere gertatu zen zuen etxeko baratzean. Bai, hura ere umetan izan zen. Orduan sei-zazpi urte izango nituen. Udaberria zen eta gurasoak ari ziren patata ereiten eta lurra prestatu zuten. Gorotza eramaten zuten. Badakizu, patata jarri eta gainean gorotza. Ni mutil kozkorra, han nintzela, halako batean poto bat ikusten dut gorotz tartean. Hartu nuen eta tlin-tlin-tlin, soinu fina. Segituan amak: “Josemari!”, “zer?”, “ekatzak segituan hori!”, “aiba la ostra… Orain ere egin yeu zerbait ere!”. Joan nintzen nire katxarro horrekin beregana, eman nion eta se acabó, han gelditu zen.

E LKAR R I Z KETA

Bazterrean zegoen zipotz bat hartu eta lurrean zulo txiki bat egiten hasi nintzen. Halako batean zipotzak, dirdiratzen zuen gauza borobil batekin, topo egin nuen. Diru antzeko gauza batekin. Poliki-poliki eta kontuz-kontuz ateratzen dut kanpora eta, hura zoriona!, azpian beste bat aurkitzen zen; eta honen azpian beste bat eta… horrela, hamabi txanpon aurkitu nituen arte. Pixkaren bat gehiago saiatu nintzen, baina ez nuen txanpon gehiago aurkitu. Aurkitutako hamabi txanpon horiek hartu eta han joan nintzen korrika nire anaiarengana eta, purrusta bizian honela esan nien: “Neri ez nazute futbolian jolasten utzi; bada nik, orain hamabi txanpon aurkitu dizkiat”.

12

Nire anaiak purrustada hura ez zuen oso ongi hartu eta bere lagun bati dei eginez, hor etorri ziren nire aurka hamabi txanponak kendu nahian. Baina ni amorru bizian aurkitzen nintzen eta eskurik ez nuen zabaltzen. Hango negar, garrasi eta zalaparta. Iskanbila osoan genbiltzala, ihes egitea lortu nuen eta korrika abiatu nintzen baserri aldera. Baina Garmendi baserriko malda hasieran, anaia eta honen lagunak heldu, txanpon bat kendu eta Espaindegiko belar sorora bota zuten txanpona, “demonioaren dirua duk” esanez. Berriro ustekabean ihes egitea lortu nuen eta amarengana iritsi nintzen. Berari eman nizkion eta Espaindegiko sorora bidali gintuen ea aurkitzen ote genuen hamabigarren txanpona, baina ez genuen aurkitu. Oraindik hamaika zilarrezko pezeta horiek nirekin ditut eta asko akordatzen naiz pasadizo

Gero, handik urtetara, seminarioa joan, nik orduan igual izango nituen asko jota 18 urte, gurasoak etortzen ziren hamabost egunetik behin, eta ez genekien askotan zer hitz egin gurasoekin eta, egun batean hor gogoratzen dut, “ama, gauza bat badut nik zuri galdetu behar dizudana. Hola ta hola, akordatzen al zara nola pasa zen… Zer zen hura?”. Hala jakin nuen 36ko gerra etorri zenean, agindu bat etorri zela diru guztiak, zilarrak eta urreak entregatu egin behar zirela, eta trukean ematen zuten papera. Eta nire gurasoek batzuk entregatu baina besteak gorde egin zituzten, jende askok bezala, gorde. Eta gureei gogoratu zitzaien tomate poto batean sartu eta baserriko sotoko upelaren azpian gordetzea. Upelan azpian gordeta urteak joan ziren. Baserrian konejuak bazituzten, eta ematen duenez, konejuek habia egiterakoan lurra harrotu egiten duteh eta aitak lurra gorotz pilara bota, eta gorotz pilatik baratzera. Eta han agertu ziren urrezko txanpon bat eta zilarrezkoak ez dakit zenbat. Dakidana da txanpon horiek nire anaiaren etxean daudela, Hondarribian, hain zuzen. Meza-mutil lanetan ere ibilia zara. Etxekoak oso elizkoiak ziren. Egunero errosarioa errezatzen genuen. Ni neu ere halakoa naiz. Mezamutil nahiko azkar sartu ninduten. Berehala prozesioetan parte hartzen hasi nintzen. Garrantzitsuena San Luisekoa zen; gurea, berriz, Milagrosa eta Gudaritzakoa, ikaragarria izaten zen. Bertan parte hartzen zuten kaboak, lantzeroak eta abanderadoak. Lauzpabost lantzero izango ginen. Ni abanderatua ez nintzen behin ere izan. Gure abanderatua Antonio Etxeberria zen, alkate


Seminaristak: Gorostidi, Otegi, Sanzberro eta Campos.

izan zena. Beti elizan sartua ibiltzen nintzen, seminariora joateko prestaketa lanetan. Noiz erabakitzen duzu seminarioa jotea? Nik uste maistrak berak asko gidatu zuela. Berak Amarako Nuestra Seùora del Carmen parrokiara eraman ninduen eta han eskapularioa jarri zidaten. Fraideak ere ekartzen zituen hitz egiteko‌ Bestalde, nire etxean ikasten jarraitzeko aukera handirik ez zegoen. Azkenean, Donostiako Seminariora bideratu ninduten. Hala ere, zalantza handiak izan nituen. Nire lehengusu jesuitak ni Loiolara joatea nahi zuen. Baina han oporretan ezin zenuen etxera etorri. Urte osoa bertan pasatu behar zen, baina seminarioan opor guztietan etxeratzerik bazegoen eta horregatik erabaki nuen seminariora joatea. Zenbat urtekin joan zinen? Hamalau urtekin. Ozta-ozta utzi ninduten sartzen, zaharregia nintzelako. Egia esan, Oiartzungo bikarioak ere lagundu zidan, On Eugenio Urangak. Seminario berria guk estreinatu genuen. Orduan gaztelania ez nuen behar bezala menderatzen, eta han ia dena gaztelaniaz egin behar zen. Nahiko desas-

trea nintzen. Berehala izengoiti berria jarri zidaten: emuxiante. Izan ere emocionante esan beharrean, hala esaten omen nuen. Ez nekien erdaraz hitz egiten. Gurasoek dezente pagatu zuten ni han sartzeko. Badakit seminariora joan nintzenean gurasoei disgustua eman niela, eta ateratzean ere bai. Zazpi urte egin nituen bertan: hamalau urtekin sartu eta hogeita batekin atera. Hara sartzerako, lanean aritua nintzen: Iturriozko barberoarekin ikasten ibilia nintzen, urte eta erdi eman nituen Porfirio Iturriozko ile-apaintzailearekin. Nire lehenengo bezeroak aski ezagunak ziren, Joxe eta Silvestre anaiak izan ziren. Seminarioan lanbide horrekin jarraitu nuen. Ikasi eta lana egin. Ikasle modura bost urtez Humanidades eta bi urtez Filosofia. Orduan irakasgai nagusiak latina, grekoa, gaztelania eta euskara ziren. Andoaingo Joxe Mari Urrutia genuen euskara arloko irakaslea. Seminarioko oroitzapenak nolakoak dira? Han ni berotegi batean bezala sentitu nintzen. Oso babestua. Egunero aitortza egin behar zen‌ Asko kontrolatzen gintuzten. Azkenean zama bihurtu zen. Hogeita bi urte egiteko nengoela, ateratzea erabaki nuen.

E LKAR R I Z KETA

Jaunartzean.

13


Hala ere, han, gainerakoan, esperientzia positiboa izan zen. Oso okupatua bizi nintzen: nire ikasketez gain, ilea mozten lan egiten nuen. Ez dakit hiru pezeta edo zer kobratzen genuen. Bi ile-apaintzaile ginen, Santi Iguaran, Zumarragakoa, eta ni neu. Santi ni baino zaharragoa zen. Izugarri maite ninduen. Orain ere badugu harremana. Ba al duzu Seminarioko gertaera kuttunik? Ez, dena normaltasun osoan igaro zen. Garai horretan Zarpiel izengoitia jarri zizuten. Izengoiti hori Primi Lekuonak jarri zidan, seminarista nintzela. “Hau da zarpiel hau!”, esanez bezala “hau da traperua!”. Nik, orduan, beren etxean gosaltzen nuen. Zarpiel oso izen kariñosoa bezala erabiltzen zuen. Primik beti horrela deitzen zidan, baita bere anaia Andonik ere. Esaiozu Andoniri zein den Zarpiel. Gero, Manuel Lekuonak esan zidan nondik heldu zen izen hori. Pertsonaia ingelesa omen zen, General Sardfield. Seminariotik berriro Oiartzuna, baina denbora gutxiko. 1962an itzuli nintzen etxera. Gurasoek izugarrizko disgustua jaso zuten. Martxoa zen itzuli nintzenean. Udara bitarte Iturriozko eskolan klaseak ematen aritu nintzen Manuel Arbelaitz alkateak eskatuta, bertako maisua ongiezik zegoela eta. Hiru hilabete eman nituen bertan. Ongi ordainduko zidala agindu zidan alkateak, baina oraindik kobratzeko daukat lan hori.

Berehala soldaduskara joan nintzen. Luzapena eskatuta neukan, baina baliogabetu egin nuen, eta zozketan Ceutara joatea egokitu zitzaidan. Ceutan soldadu modura sartu eta noraino iritsi zinen? Ederra izan zen soldaduskako esperientzia. Oso oroitzapen onak ditut. Seminariotik atera berria nintzen, egunero meza entzuten nuela. Han, berriz, ia mezarik gabe… Berehala lagun talde bat egokitu ginen eta izugarrizko adiskideak egin nituen, oraindik mantentzen ditugu harremanak. Ceutako irrati-telegrafista bulegoko komandante izatera iritsi nintzen. Bulegoa eta guzti neukan han. Domina ere eman zidaten. Haisera batean han liburutegian egin nahi nuen lana, baina kapitain batek beste lan batean egokitu ninduen, irrati-telegrafistarako. Hobea omen nintzen horretarako. Nahiko denbora izanik, akademia batean mekanografia ikasketa egin nuen. Hamabost hilabete egin nituen bertan. Makina bat film ikusi genituen han. Behin horietako batekin negar eta guzti egin nuen. Izan ere, La reina de Chantecler jarri zuten, eta bertan Oiartzun ikusten zen, ni neu ateratzen nintzen, Dionisio Martiarena sakristaua meza ematen ari zela, Sara Montielen inguruan. Soldaduskako lagunek ez zuten tutik ulertzen. Baina ni han nengoen filmaren erdian, panazko traje marroiarekin. Han ere figurante izategatik ez dakit zer ordainduko zigutela agindu ziguten, baina azkenean ezer ez.

E LKAR R I Z KETA

Nire jokabide egokiarengatik hilabete lehenagotik lizentziatu nintzen. Ederki etorri zitzaidan soldaduskara joatea, bizitzan ikasteko.

14

Lartaun futbol taldea, Kontxako txapeldunak, Josemari entrenatzailearekin.

Soldaduskako agiria.


Ceutan, telegrafo lanetan.

Oiartzun herriaren tankerakoa zela, eta hara bidali ninduten. Hiru gauza eskaini zizkidaten: etxea, autoa eta soldata. Garai horretan arratsaldeetan Donostiako EUTGn hasi nintzen ikasten Mandos intermedios. Bost urte eman nituen ikasten eta diplomatura lortu nuen. Matematika irakasgaiarekin zailtasunak izan nituen, baina hori ere lortu nuen gainditzea Nahiko batekin.

Baina Barronen ez nuen luzez jarraitu. Izan ere, Banco San Sebastianeko zuzendariaren semearen bitartez, Javier Mendizabalen bitartez, lortu nuen bankoan lanean hastea. 1965eko urtarrilaren hasiera zen. Auxiliar administrativo modura hasi nintzen. Baina oposizioak ederki prestatu nituen Pasaiko Evaristo Urtasunekin eta baita atera ere. Horrela, oficial primero bihurtu nintzen. Dirua irabazten hasi nintzen eta auto zahar bat erosi nuen. Zaharra baina segurua. Bulegoko zuzendariak ez zuen oso gustura hartu bat-bateko nire igoera, eta zigortu egin ninduen: banku-billeteak kontatzen jarri ninduen. Lehenengo egunean 400.000 pezeta, 100ko billeteak bereizi nituen. Bigarrenean deus ez, eta deitu ninduenean esan nion ni ez nengoela horrelako lanak egiteko eta bankuko zuzendariarena joko nuela. Aldatu zidaten, eta hortik aurrera oso gustura aritu nintzen. Errenteriko bankutik Berara joan al zinen? Bai, Berako bankuko zuzendari izendatu ninduten 1974an. Nik orduan Azkueneko (Trintxerpe) bankuko apoderatua izateko aurkeztu nintzen, baina goikoek beste lanpostu hau proposatu zidaten. Ni baserritar bat nintzela esan nien, ez nintzela zuzendari egokia izango, baina Bera

Beran baserriz baserri ibilia zara kontrabandoko kontuak jasotzen. Bai, halaxe da. Jaxinto Odriozola harakinaren bidez jaso genituen kontrabando munduko istoriak. Beran, Saran, Azkainen… barrena ibili ginen Jaxinto eta biok. Hark oso ongi ezagutzen zituen paraje horiek, eta hango baserrietan bere etxean balitz bezala sartzen zen. Hamar urte baino gehiago egin genituen hango pasadizoak jasotzen. Orain, han jasotakoarekin, Adolfo Leibarrek egundalako lata ematen dit liburu bat idatzi behar dudala. Baina oraindik ez naiz ausartzen. Garai horretan irakasle lanetan ere aritutakoa zara. On Juan Maria Artolak diozesiar eskola antolatua zeukan gaur egungo Manuel Lekuona Bibliotekan. Batxilerra ikasten zen bertan, eta nik neuk Historia, Artea, Frantsesa eta Gorputz Hezkuntza irakatsi nituen. Gogoan ditut ikasle asko, batik bat izugarri nabarmendu zirenak, oso pizkorrak zirelako: Juan Mari Barrenetxea, Benintze Arbide, Jose Ignazio Oiartzabal… Oso oraitzapen onak ditut. Hainbat auzotan festak antolatzen ere konprometitu zinen. Hasieran, Iturriotzen ibili nintzen. Joakin, Juanito Estrataburukoa, Kaxka, Karla Lekuona… ditut gogoan. Umorezko karrera ziklista, operazioak… garai hartako erokeriak dira. Ondoren, Karlak eta Gotzon Isasak beste bultzada handi bat eman zieten garai hartako antzerkiei. Gero Altzibartik deitu zidaten eta han urtebete aritu nintzen. Han ezagutu nuen Pepi Arakama, nire emaztea. Talde polita osatzen genuen: Potzo izeneko taldea. Antzerkia egin eta abesten zuen taldea. Gure emanaldia Nafarroako hainbat herritara eraman genuen.

E LKAR R I Z KETA

Soldaduskatik etorri eta berehala lanean hasiko zara. Bai, halaxe da. 1964ko ekainaren 13an lizentziatu eta uztailaren 1ean lanean hasi nintzen Errenterian, Biteri kalean, Barron enpresan. Janari almazen/denda zen. Bulegoko lanak egiten nituen, fakturak errebisatu. Orduan konturatu nintzen mekanografian trebea nintzela, baina kontabilitatean ez. Berehala kontsulta egin nuen, eta Pasaiako akademia bat aholkatu zidaten, Evaristo Urtasun zen bertako irakaslea. Oso gizon ona, eta haren medioz prestatu nituen ondorengo oposizioak.

15


Ezkontza egunean.

Pepirekin noiz hasi zinen? Taldearekin herriz herri ibili ginenean elkar hobeto ezagutu genuen, eta bi urte gutxi gorabehera nobiotan ibili ginen. 1972ko abenduaren 9an ezkondu ginen. Guk San Esteban parrokiko Gurutze Santua kaperan ezkondu nahi genuen, baina garai hartako bikarioak, Javier Lezetak, ez zigun utzi. Horregatik, ospitalean, gaurko Zaharren Egoitzan, ezkondu ginen. Eztei-bidaia, berriz, Espainiatik barrena egin genuen.

Zarautzen oso ongi hartu ninduten eta, batez ere, adineko lagun asko egin nituen. Egundalako afariak egiten genituen. Edadeko jendea zen, denak aberatsak. Nik lortu nuen hango giroan sartzea eta onartzea. Ni bakarra nintzen gaztea, aitona pila zen, jauntxoak eta enpresaburuak.

Hiru seme-alaba izan dituzue. Ezkondu eta urtebetera, 1973an, Larraitz jaio zen, Oiartzunen. Lau urtera Oihana, 1977an eta Unai 1983an. Gaur egun hirurak lanean daude, bakoitzak badu bere etxea, eta bere bizimodua egiten du. Pepi eta biok bakarrik bizi gara. Biloba ere badugu, Adur, Oihanaren semea. Izugarri pozten gaituena.

Urte hartan, 1977an, oporretan Oiartzungo etxean ginela, Aurrezki Kutxa Munizipaleko giza baliabideen nagusia azaldu zen gure etxean. Nirekin hitz egin nahi zuela esanez. Orduan burutik pasatu zitzaidan: “Edo egundalako astakeria egin duk edo hire bila heldu ditukâ€?. Handik ordu beterako Kutxarekin lan-kontratua sinatu nuen. Hiru aldiz gehiago eskaini zidaten, nire herrian bertan‌ Ez nuen zalantzarik izan.

E LKAR R I Z KETA

Hiru seme-alabak oso diferenteak eta oso independenteak dira, baina gurasoekin harreman onak mantentzen dituzte.

16

Adur bilobarekin, Sant Emilionen.

Berako bankoan urte eta erdi eman zenituen. Handik nora bidali zintuzten? Bai, Beratik Zarauzko sukurtsalera eraman ninduten. Pepi eta biak han jarri ginen bizitzen. Urtebete egin genuen herri polit horretan.

Larraitz Zarauzko ikastolan hasi genuen. Garai hartan Zarauzko alkatea Imanol Murua zen. Lokala utzi nien Zarauzko banketxeko Torreko bigarren solairuan.

Zarauztik Oiartzungo Aurrezki Kutxa Munizipalera. Bai, 1977ko abuztuaren 8an hasi nintzen. Bigarren alaba, Oihana, jaioberria zen. Oiartzungo bulegoan Egilegor eta Alegria zeuden lanean. Ni delegatu modura hasi nintzen. Hasieran gogorra izan zen. Lan asko zegoen egiteko. Gainera, garai hartan hasi ziren soldatak kutxen bidez ordain-


Mapa toponimikoa aurkezten. Ezkerretik hasita: JM Sanzberro, J. L. Nuñez, A. Leibar, J. Iñarra alkatea, J. M. Lete Foru Aldundiko ahaldun nagusiaren ordezkoa, X. Alkorta Kutxako zuzendaria.

tzen… Orduan erabaki nuen pixkanaka-pixkanaka herriko jendea ezagutu behar nuela. Horretarako, aspaldiko Oiartzungo mapa bat eskuratu nuen eta bulegoko atearen atzean jarri nuen txintxetekin. Eta bezeroak etortzen zirenean, “zu nongoa zara?” galdetzen nien… Eta horrela hasi nintzen herriko jendearekin harremana berritzen.

Oiartzungo baserritarrekin harremanetan jartzen zarenean, zer gertatzen da? Baserritarren azalpenak grabatu ondoren, konfiantza hartzen zuten gurekin eta hor adierazten zidaten etxean zutela ez dakit zenbat diru eta Aurrezki Kutxan sartzea nahi zutela, eta abar.

Zinta horien lanak fitxetara Adolfok pasatzen zituen. Jasotako lana Kutxari eskaini genion ea publikatuko zuten Oiartzungo mapa toponimikoa. Interesa jarri zuten eta Imanol Goikoetxea geografoarekin jarri gintuzten harremanetan. Oso lagun onak egin ginen, eta larunbatero Oiartzuna etortzen hasi zen, eta buru-belarri jarri zen gurekin lanean. Imanolen gurasoek inprimategia zeukaten, eta han atera genuen, lau koloretan, egundalako mapa.

Mapa osatzen aritu ginen garaian Oiartzungo kutxak bikoiztu egin zuen bere ondasuna. Ni Oiartzungo bulegoan lanean hasi nintzanean, 172 milioi pezeta zeuden bulegoko balantzean. Handik 5 urtera 1.000 milioi pezeta eta bi urte geroago 2.000 milioi pezeta. Urte haietan izan genuen arrakasta handia, izugarria! Orduan herri guztia jiratu genuen. Baserrietan diru asko zeuzkaten gordeak. Orduan horretarako ohitura handia zegoen. Okerrena baserri batean gorotz-pilatik atera genuela dirua izan zen, uste dut 300.000 pezeta zirela. Kontatu eta zuzenean Espainiako Bankura eraman behar izan genituen, aldatzeko, a zer usaina zeukaten. Hango langileek barre egiten zuten: “Esto no nos ha pasado nunca”. Diru asko zegoen baserrietan, toki berezietan: teilatupean, koltxoi tartean… Akordatzen naiz baserri batera joan nintzela, eta alargun batek 600.000 pezeta koltxoian sartuak zituela eta ez zituela bilatzen. Hantxe, eskua sartu eta artile tartean, dirua bilatzen ibili ginen. Manuel Lekuonak 100 dukat antzerkian jarri zuen dirua gordetzeko pasarte hori, egia zen.

Ondorenean, hainbat udaletatik deitu ziguten mapa hori nola egin genuen azaltzeko. Arrunt gustura ibili ginen hainbat herritan.

Badaude beste pasadizo zelebre batzuk ere. Baditut hainbat kasu berezi: bezero bat hor etor-

Hortik hasi al zineten Oiartzungo mapa osatzen? Adolfo Leibar eta Jose Luis Nuñezekin hasi nintzen. Astelehenero Adolforen etxean biltzen ginen, baina berehala konturatu ginen kanpora atera behar zela. Horretan Mariano Ostolaizek lagundu zigun, eta baserriak bisitatzen hasi ginen. Baserritarrekin hitz egiten genuen eta guztia grabatu. Garai hartan grabatutako zintak altxor bat dira. Zinta horiek erabiliz, besteak beste, Fraile ahizpek Mugarri bildumako 3. alea taxutu zuten, Oiartzungo hizkera liburuan.

E LKAR R I Z KETA

Banco San Sebastianeko langileak, egun-pasa, Orreaga-Donibane Garazi inguruetan.

17


Kutxako erakusketan: Xele Etxebeste, Ramon Zulaika, Josemari Sanzberro eta J. A. Ferran margolaria.

tzen zait esanez “enteratu nauk denak engainatzen ari haizela. Dirua bestiri ematen diozuela”. Hala erantzun nion: “Bestiri eman, mugitu egin behar dik diru horrek, baina hiria han zegok”. “Ikusi nahi nikek”. Nik banakien zenbat diru zuen, eta banekien kaxan zenbat milioi egoten ziren; gehixeago ekarri nituen eta zita egin genuen 11:00etan. “Sartu barrena”, esan nion. Kutxa gotorrean sartu ginen, ateak itxi eta “begiratu, ea hire dirua hor dagoen”. Ikusi zuenean bere dirua baino gehiago zegoela, “barkatu” esan zidan. Edo bestela etorri eta: “hi, zera, esan zidatek tentsiua igo dela!”. “Tentsiua? Hona ez duk etorri behar, medikutara joan behar duk!”. Tentsiua eta pentsiua hitzak nahastu egiten zituzten, eta nomina eta lamina: “Hi, pagatu al ditek lamina?”. “Nomina izango duk, ez?”.

E LKAR R I Z KETA

Baserritarrekin nola moldatzen zinen? Bai, baserritarrekin ere buru-belarri aritu nintzen. Baserritarrentzat Torrelavegako ganadu ferira egun pasa antolatzen hasi ginen: autobusa eta bazkaria pagatzen genien. Bigantxak erostera joaten ziren baserritarrak. Eta, bide batez, bigantxa batzuk zozketatzen zituen Aurrezki Kutxa Munizipalak. Herriak egiten zuen aportazioengatik lortu nuen beti gure herrira bigantxa bat egokitzea.

18

Kutxako goiko solairuan erakusketak ere antolatu zenituen. Bai, denborarekin goiko gelan erakusketak antolatzen hasi nintzen. Izugarrizko arrakasta izan genuen. Madrilen ateratzen zen buletin batean ere aipatzen zuten gure erakusketa. Itxaron zerrenda izaten genuen. Izan ere, erakusketako ia lan guztia saltzea lortzen zuen artistak.

Xanistebanetan argitaratzen den Urtekarian ere buru-belarri aritu zara lanean. Lanak aspalditik bidaltzen hasia nintzen, baina arduradun lanetan 1982n hasi nintzen. Joxe Manuel Aduriz eta Joxe Austin Arrieta apaiza laguntzaile nituen. Urte larria zen, Urtekaria aurrera-atzera egiteko zorian zegoen. Nonbait, zorrak zeuden eta inongo inprimategik ez zuen Urtekaria argitaratu nahi. Orduan Manuel Lekuonarekin hitz egin nuen, eta berak esan zidan atera egin behar zela. Kostata, baina lortu nuen inprimatzea, nahiko formatu txikian. Hiru urtekari atera ziren horrela. Gero, Jon Iñarra alkate izendatu zutenean, deitu ninduen eta lortu genuen esku pribatutik Udalera pasatzea. Orduan Udalak batzorde bat antolatu zuen eta Kulturako zinegotzia jarri zen batzordeburu. Gustura onartu genuen, baina baldintza batekin: editoriala nik idatziko nuela. Horrela zabaltasun osoa eman nahi nion Urtekariari. Zenbat urtetan lan egin duzu Urtekariko batzordean? Hogeita hamar urte. 1982an hasi nintzen eta aurten eman dut despedida. Niretzat gauza handia izan da lan honetan aritzea. Ate asko ireki dizkit, edozein lekutara joaten ginela, Urtekaria eramaten genuen aurkezpen gutun modura. Asko gustatzen zait abuztuaren batean egiten den aurkezpen ekitaldia. Jon Iñarrak antolatu zuen ohitura hori. Bertan aurkezten dira, besteak beste, Urtekaria, Erakusketa, Mugarriko ale berria, Bideoa. Era berean, Kartel lehiaketako sari banaketa egiten da… Arratsalde polita eta berezia izaten da. Josemari, idazlea ere bazaitugu. Bai, horretan ere saiatu gara. Hasieran Zeruko Argian idazten hasi nintzen. Gero Diario Vascon Oiartzungo kronika idazten hasi nintzen. Lehendabizi ordezkapenak ziren, Guarda Ttikiari, gero Angel Bengoetxeari, Aingeruri, ondoren Manolo Juanesi. Hasieran kuartilan idazten hasi nintzen, astean behin edo. Gaia librea zen: sendabelarrak… Kontua da garai hartan Mariano Ostolaizekin hasiak ginela herriko sendabelarrak aztertzen. Herriko klase guztietakoak bildu genituen, ondoren lehortzen genituen eta Marianok euskaraz jartzen zien euren izena. Eta Extensión Agrariako Jabier


Saenz de Galdeanok izen teknikoak ipintzen zituen. Lan polita egiten hasi ginen. Marianok argitaratu zuen gero sendabelarren liburua.

ondare artistiko-kulturalaren inguruko interesa genuen pertsonez gain, eraikuntzari lotutako gremioek ere hartu zuten parte batzorde horretan.

Beraz, hasierako korresponsal lanak ez ziren egunerokoak izaten. Ez, astean bizpahiru alditan idazten nuen Diario Vascon. Gero hasi nintzen egunero idazten. Momentu txarrak ere pasatu ditut. Zentsura izaten nuen. Bai egunkarian bertan, bai informazioa biltzeko unean ere. Batzuek ez zidaten eman nahi izaten.

Lan Batzorde horretan zein lan bideratu zenituzten? Lan Batzorde horrek, bere sorreratik, autonomia handia izan zuen; elizako ohiko administraziotik kanpo geratu zen, eta beti, zegokion parrokoak zuzendu eta ordezkatu zuen. Momentu jakinetan 10 kide baino gehiago izan ginen, eta bilera guztiak Parrokia Etxean egiten genituen, astelehenero, 20:00etan. Bertan egindako lana hiru etapatan bana daiteke:

Berriemaile lanetan aritu zinenean, udal batzar guztietara joaten omen zinen. Bai, halaxe da. Niretzat film bat ikustea bezalaxe zen. Hasieran Ainhoa Fraile ere etortzen zen, Udala informatzen egiten zuelako. Azkenerako, berriz, Goiatz Labandibar, Nagore Vega, Hitzakoa eta Urtzi Argibay, Oiartzun irratiko partaidea, etortzen ziren. Don Eztebe elizako zaharberritze eta birgaitze lan ikaragarria egiteko batzordean ere parte hartu zenuen. Bai, halaxe da. Kontua da Elizaldeko herrigunean Zamateta etxea berreraiki zutela, eta Primi Lekuona (+) bertan bizitzen jarri zen 1978an. Eta, bestetik, Jose Albisua (+) Oiartzungo Don Eztebe elizako parroko izendatu zuten 1979an. Bi gertakari horiek zenbait pertsonaren topaketak ekarri zituen; Don Eztebe elizaren eraikina zein hondatuta zegoen ikusita, oso sentsibilizatuta zeuden guztiak: hormak artesituak, leihateko kristalak puskatuta, tenpluko sarrerako eskailerak erabilezinak eta elizako erretaula nagusia tokitik aterata. Primi Lekuonak bere talaia berritik eraikina erabat utzita zegoela ikusten zuen, eta bera hasi zitzaidan esaten eta animatzen: “Egin ezazue zerbait, bestela dena eroriko duk; eta lagundu Joxe bikarioari, bakarrik ziok eta�. Modu horretan, 1980. urtearen inguruan, Jose Albisuak, etorri berria zen parrokoak, lanari ekin zion erabat hondatuta zegoenari aurre egiteko. Lan Batzordea sortu zuen, eta hasiera batean, bailarako

1. Hasierako etapa, Jose Albisuarekin (1979-1990eko uda) 2. Obrak egiteko etapa, Alfonso Peyrekin (1990eko uda-1998ko uda) 3. Obrak egiteko eta bukatzeko etapa, Boni Urkizurekin (1998ko uda-2010eko azaroaren 3a arte) Zalantzarik gabe, lehenengo etapa izan zen zailena eta batzordeko kideei dedikazio handiena eskatu ziguna. Kutxan Oiartzunen noiz arte aritu zinen zuzendari lanetan? 1977tik 1995era. Hemezortzi urte. Ondoren, bizpahiru urtez enplegatu modura aritu nintzen, nik eskatuta. Hitzarmen bat egin nuen eta arratsaldeak libre hartzea eskatu nuen, nire zaletasunak bideratzeko: irakurketa, mendizaletasuna‌ 1998an Irunera eraman ninduten. Hori izugarrizko atsekabea izan zen niretzat. Lehendabizian topoz joaten nintzen. Azkenean auto bat erosi nuen, bigarren eskukoa. Lanean primeran nenbilen, nagusi modura jarraitzen nuen, nire bulegoarekin. Han gazteekin jarri ninduten eta lagun handiak egin nituen. Eta erretiroa noiz hartu zenuen? 2005ean hartu nuen. Uste baino urtebete lehenago. Sorpresa handia eraman nuen. Nonbait urte asko nituen kotizatuak, eta aukera eman zidaten lehenago erretiratzeko. Erretiratuta, DVko kronikekin jarraituko nuen, 2011ko ekaina bitarte. Eta nire zaletasunak jorratzen jarraitu dut: irakurketa eta mendizaletasuna. Ibiltzea oso gustukoa dut, Bidegorritik bada ere. Nolanahi ere, aspalditik larunbatero Berdabio aldera joaten naiz Iturriozko Andres Ostolaizekin batera. Hasieran, Marianorekin joaten nintzen, ondoren, haren faltan, haren semearekin. Han

E LKAR R I Z KETA

Zein izenekin sinatzen zenituen zure idazlanak? Hasieran Maira erabili nuen, amak aholkatuta. Baserrietan erabiltzen den tresna da, garia bildu eta irina egiteko, txikitzeko. Ondoren Baxurde jarri nuen, askea eta gogorra irudikatzen dudalako, animalia basati modura. Gainera, Banko San Sebastianen lan egin nuenean izengoiti hori jarri zidaten. Eta, azkenik, Egarriz erabili nuen, Ion OĂąatibiak proposatutakoa zen.

19


Josemari, bere familiarekin.

borda bat daukagu, Ermita, eta hantxe ibiltzen gara lanean: baratzean, etxea antolatzen. Sagardoa eta txakolina ere egiten ditugu bertan. Zein klasetako liburuk gustatzen zaizkizu? Gehienbat Erdi Aroko narratiba. Narrativa histórica. Bi hizkuntzetako liburuak irakurtzen ditut. Euskaraz oso gustukoak ditut Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionaindia‌ Orain, erdaraz errazago egiten dut. Hori egia da.

E LKAR R I Z KETA

Zure familiaren zuhaitz genealogikoa egina duzu. Bai, ikertu egin nuen eta jakin dut Sanzberro abizena Tenplario Ordenatik heldu dela. Gu Lekaroz herritik gatoz, Baztan bailaratik. Oiartzuna 1762ko abuztuaren 2an etorri ziren. Historia guztia ikertuta daukat.

20

Gaur egungo zure bizimodua nolakoa da? Goizero zazpiak jota altxatzen naiz. Gosaldu eta 12 kilometroko buelta egiten dut, Errenterian barrena. Gero etxera etorri, bazkaldu eta segituan atseden hartzen dut. Sofan jartzen naiz eta kuluxka egiten dut. Hamar minutu, ordu erdi edo ordube. Ateratzen dena! Ondoren irakurtzen jartzen naiz. Eta arratsalde partean emaztearekin beste buelta

Tenerifen, Pepi emaztearekin eta koinatu-koinatekin.


Gurasoen ezkontza.

ematen dut. Azkenaldian, goizeko itzuleran Joxean Txuriorekin ibiltzen naiz. Hau bide erdira etortzen zait eta berarekin bukatzen dut txangoa.

Lagun artea oso gustukoa duzu. Sagardotegiak ere maiz bisitatzen al dituzu? Lehen eta orain ere bai. Iurritako Nikolax, defuntuak, esan zidan behin, 1980. urtean, Joxe Albisua bikarioa sagardotegira

Mendian. Goian, ezkerretik hasita: Julen Lekuona, Rafael Labandibar, Frantzisko Sesma Erdian: IĂąaki Arbelaitz, Jean Paul Arreguy Behean, ezkerretik hasita: Javier Santacruz, Josemari Sanzberro, Koldo Arakama.

E LKAR R I Z KETA

Badakigu asko gustatzen zaizula bidaiatzea. Erretiratu eta gero plangintza egin dugu nire emazteak eta biok: bi hilabetetik behin, gutxi gorabehera, irteera bat egiten dugu. Izan daiteke 8, 10 edo 15 egunekoa. Toki asko ezagutu ditugu: Argentinan 28 egun egon ginen. Kubatik hasi ginen, gero Argentina, Portugal, Europatik barrena, Egipto, kruzeroak Mediterraneo barrena, Baltikoan‌ Azkenaldian bi bikote joaten gara, Pepi eta biok eta bere anaia eta emaztea. Bidaia hauetan lagunak berehala egiten ditut, jendearekin harremanak egiteko oso trebea naiz.

21


joatea gustatzen zitzaiola. Ordurako oso maiz biltzen nintzen bikarioarekin elizako kontuak eramateko. Proposatu genion eta izugarri estimatzen zuen. Horrela, sagardo garaian hilabetero joaten ginen elkarrekin, hiru hilabetez. Bien artean ordaintzen genion eta bera gustura. Gero, Joxe Albisua herritik eraman zutenean, Joxe Antonio Ibarra Zeberio Paxkaxiok esan zidan: “Etzaik hiri gustatuko nirekin sagardotegira etortzea?”. “Bai, bai! Joango gara!”. Harekin ere egin nituen urte mordoxka. Ondoren, beste kuadrilla batekin hasi nintzen: Javi Eskudero, Paxkaxioren iloba, Andres Ostolaiz, Antonio Oria, Juanjo Aranburu… Hilean behin sagardotegira joaten hasi ginen. Dagoeneko hamabost urte joan dira. Zure bizitzan inprobisaziori tarte gutxi eman diozu. Inprobisatzea inoiz ez zait gustatu. Horretan oso alemana izandu naiz, antolatua. Tarte txikia utzi diot bat-batekoari. Niri emazteak etxera joan eta esaten badit: “Orain Mamutera joan behar dugu”, nire erantzuna da: “Ez!”. Orain, “bihar Mamutera joan behar dugu 12:00etan”. Bale. Erretiratu eta gero pixka bat aldatu naiz. Emazteak esaten badit: “Hondartzara joango al gara?”. “Bueno”. Nahiago nuke esango balit “bihar hondartzara joan behar dugu”. Egia da, ez dut balio inprobisatzeko.

Josemari, Pepi emaztearekin.

Josemari Sanzberro inongo debekurik gabe mintzatu zaigu, eta ez genekien milen gauzaren berri eskaini digu. Gure herriaren historia xehea egiten ari den aldizkari honetan, beharrezkoa zen hori guztia jasotzea.

E LKAR R I Z KETA

motzean

22

Nik nire burua, beti, bigarren mailakoa jo izan dut: lana egiteko gupidarik ez, baina gauza harrigarririk egin gabe, hau da, normaltasun osoan, behin ere nabarmendu gabe. Erabakiak hartzeko garaian, berriz, kritikoa eta kaskagogorra. Arerioek egindako agerpenekin oso hausnartzailea. Egun batean, lankide batek honela zehaztu zidan: “Hau, gizon erlijiosoa da; barkatu-barkatu ez dakit egiten duen, baina ahaztu behin ere ez”. Nire bizitzan, eragin gehiena izan duten pertsonak, besteak beste, hauek izan dira:

Nire gurasoak, Pilar eta Andres Bikote erlijiosoa eta elizkoia. Egunero arrosarioa errezatzen genuen baserrian. Eta igande eta jaiegunetan mezetara joan. Karmen Losada: Iturriozko maistra. 1947tik 1955 bitartean, bere agindupean egon nintzen, eta urte haietan ikasi nuen guztia berari zor diot. Berak bideratu zidan nire jakin nahia eta irakurtzeko zaletasuna. Eskolako denboratik aparte, egunero klase partikularrak ematen zizkidan. Donostiako Seminarioan egindako ikasketak. 1955eko irailetik 1962ko martxora bitarte: Lehenengo 5 urteetan Humanistika eta azken bi urtetan Filosofia.


“Egin ezazue zerbait, bestela dena eroriko duk; eta lagundu Joxe bikarioari, bakarrik ziok eta”. Azkenean, konbentzitu egin ninduen, eta Joxerekin harremanetan jarri nintzen. Joxe Albisua, bikarioa. Seminariotik ezagutzen genuen elkar, eta segidan gure artean harreman estua sortu zen. Besteak beste, elkarrekin honako ekintza hauek bideratu genituen: • Hileroko parrokiko orria. • Parrokiko Pastoral Batzordea martxan jarri. • Urteroko Guadalupeko ibilaldia. • Koruko taldea berritu. • Elizkizunetako irakurgai sekularrak irakurtzen hasi. • Don Eztebe elizako zaharberritze eta birgaitze lanak martxan jarri. Joxe apaiza eta aparteko gizon zintzoa izan zen. Haren dohaintasun pentsamenduarekin bat kutsatu egiten zuen, eta haren ondoan lana gustura egiten zen. Manuel Lekuona

Mariano Ostolaizekin, Altzibarko gurutzean.

Mariano Ostolaiz 1977 urtean, ni Oiartzungo Kutxara etorri nintzenean, Mariano Ostolaizek eta Martzelino Manterolak DV egunkarian idazten zuten euskaraz, eta berehala beren kronikak makinaz idazteko aukera proposatu zidaten, DVk horrela exijitzen zielako. Horrela hasi zen gure harremana. Geroago Marianori gogoratu zitzaion Oiartzungo sendabelar guztien bilduma egitea. Horrela, biok hasi ginen sendabelarrak biltzen eta izen zientifikoekin fitxak egiten.

Batez ere, 1984an Oiartzun Urtekaria aurrera ateratzeko eman zidan adore eta babesa. Izan ere, Udalak diru laguntza ukatu egin zuen eta, bestalde, ordu arte erabiltzen genituen inprimategiek lehenago egindako diru zorrak ordaintzea eskatu zuten. Beraz, ateak itxita zeudela ikusita, bi aukera izan genituen: Urtekari bat autofinantzatua sortu edo bestela Urtekaririk ez atera. Eta Urtekariarekin aurrera jarraitzea erabaki genuen. Horrela, 1984-1985-1986ko urtekariak nahiko xumeak plazaratu ziren, baina sortutako krisia gainditzearekin batera, Urtekaria indarberritzea lortu zen.

Primi Lekuona 1979an etorri berria zen Joxe Albisua bikarioa, eta Primik Done Eztebe eraikina erabat utzita zegoela ikusi eta jendea animatzen hasi zen:

J. M. Sanzberro, Ion Oñatibia eta Manuel Lekuonarekin.

E LKAR R I Z KETA

Ondoren, herriko toki izenak edo toponimoak biltzen hasi ginen, eta hor, herrian lan bera egiten ari ziren beste herritar batzuekin elkartu ginen, eta horrela, 1989an, “Oiartzun, ibar eta bere inguruneko mapa eta leku izana” plazaratu zen.

23



Historia


HISTOR IA

On Manuel Lekuona: 25 urte euskararen eta kulturaren maitalea joan zenetik

26

On Manuel Lekuona hil zela mende laurdena beteko da uztailaren 30ean. Urte askoan herritik kanpora bizi izan ondoren, 1976an Andoaindik Oiartzuna itzuli zen On Manuel Lekuona. Bere bizitzako azken garaian, jaioterriarekin harreman oso estua izan zuen. Herrira bueltan itzuli zen garai hartan ezagutu zuen IĂąaki Arbelaitzek apaiz euskaltzaina. Harekin solasaldia izan dugu, eta haren laguntzaz jorratu ditugu 1976an herrira itzuli zenetik 1987an hil zen arte On Manuel Lekuonaren bizimoduan garrantzitsuak izan ziren gaiak.


ETXETXIKI

POLITIKA

“Etxetxiki Garmendia okindegia dagoen inguru horretan zegoen. Bota egin zuten. Lekuona hangoa zen. 1976 hasieran Don Manuel koinatarengana etorri zen bizitzera. Etxe azpian biltegi handi bat jarri zioten, liburuak-eta edukitzeko. Han zegoen bere kuartela, ikastolaren parean”.

“Oso liberal eta aurrerakoia zen planteamenduetan, ohituretan, politikan garai haietarako. Komunistak baziren; ezker abertzalea ere Oiartzunen hasten bezala ari zen… Nahiz eta EAJkoa zen, oso ongi konpontzen zen sortzen ari zen mugimendu ezker kontestatarioarekin, adineko batzuk ez bezala. Orduan ez zeuden orain dauden planteamendu batzuk (abortua…), baina handik hasi ziren. Horrelako gaiez ez genuen hitz egiten, baina politikaz bai”.

ANAIAK “Bi anaia fusilatu zizkioten 36ko Gerran (Martin eta Julian). Familia euskalduna zenez, ikuspuntuan zeuden. Apaiz hauek (On Joxe Miel Barandiaran, bera…) gerra aurrean euskal kulturaren alde aritu ziren. Nahikoa fitxatua egoteko”.

ILOBAK: “Iloben artean, Juan Marik bereziki, osabaren itzalean eta haren materialarekin, lan handia egin zuen”.

DESERRIA “Calahorran (Errioxa) egon zen. Han ere lekuko gauzen inguruan asko idatzi zuen. Kapilau egon zen moja komentu batean”.

ERRETIROA “Kanpoan ibili ondoren, Rikardo Arregiren etxean kokatu zen, Andoainen. Gero Oiartzunera etorri zen, familiarengana. Etorri zenean, hainbeste urte kanpoan pasata, ez zuen jende asko ezagutzen. Herrian kultura arloan mugimendua sortzen ari zen, eta horren berri ez zuen”.

LAGUNARTEA “Janariarekin eta kuadrillan gozatzen zuen. Kuadrilla bat elkartzen ginen: Jose Joakin Mitxelena eta Koxme Lizaso bertsolariak; Rafael Labandibar; Joxe Mari Isasa margolaria... Koxmeren etxean urtero amuarrain-jate bat egiten genuen”.

JAKINTSUA “Teoriatan oso ausarta zen. Askotan asmatzen zuen. Ez zeuden gaur egungo baliabideak. Intuizioaren eta konparaketaren bidez egiten zuen lan asko. Kopia eta plagio asko egin zizkioten; asko haserretzen zuen horrek. Baina ez zuen adierazten. Gai guztiak ukitzen zituen. Azkeneko entziklopedista zen. Gure garaian denetik pixka bat jakin, eta askotik ezer ez izaten zen. Eta On Manuel zen, denetik jakin eta asko! Hori oso zaila da! Berak bultzatutako teoria bat izan zen kristautasuna Euskal Herrian VII.-VIII. menderako sartua zegoela, esaten baitzen ez zela sartu X.-XI. mendera arte. Dialektika bat izan zen eta, azkenean, bere teoria aurrera atera zen. Gaur egun onartzen da lehendabiziko eremitak, kobatan bizi zirenak, VII. mendean, kristauak zirela”.

EUSKARA “Euskara batuarekin ez zuen bat egiten. Nahiz eta oso lagunak zituen Villasante-eta, berak, adibidez, “h”-rik gabe idazten zuen. Orduantxe Euskaltzaindia hasita zegoen arauak idazten. Lehendakaritza (1967-1970) utzi zuenean, Euskarazaleak elkartera hurbildu zen. Baina inoiz ez zuen gaizki hitz egiten Euskaltzaindiaz, eta akademia errespetatzen zuen, nahiz eta partikularki beste aukera bat egin zuen. Hitz egin Oiartzungo euskaraz egiten zuen, ez zen batere akademizista hizketan”.

“Oiartzungo txokoak erakusten genizkion. Laguntasun handia egin genuen. Gauzak ikusi nahi zituen Oiartzunen: burdinolak… Ordurako adina bazuen. Bromatan, Martinek (ilobak) esaten zigun: “Zuek akabatuko diguzue osaba!”. Beti prest zegoen etxetik ateratzeko.

“Hona etorri zenean, akademia mundua pixka bat utzita zuen eta buru-belarri sartu zen bere apunteak osatzen eta txukuntzen, baina euskaltzaina izaten jarraitzen zuen. Ahozko literatura izan zen bere gaia. Denetik asko zekien, baina jakintza-gai kutuna ahozko literatura zuen, antropologiarekin nahastuta. Umeen kantak,

HISTOR IA

EUSKALTZAINDIA RAFAEL LABANDIBAR ETA IÑAKI ARBELAITZ:

27


ETNOGRAFIA “Etnografia, esperimentazio aldetik gustatzen zitzaion: baserrietara joan, ohiturak ikusi. Txerrihilketa, ile-mozketa… bazen, eraman egiten genuen. Etnografia munduan, Oiartzunen oraindik adierazpen asko zeuden orduan”.

ARTEA “Pintura, artea, maitea zuen. Asko zekien. Pintura gustatzen zitzaion eta mila erakusketatara eramaten genuen. Asko lagundu zion Joxe Mari Isasari. Kritikak egiten zizkien bere erakusketei. Artea eta hizkuntza zituen kutunenak”. “Esaten zuen bertsolaritza ahozko literaturaren unibertsitatea zela, eta sagardotegiak unibertsitateak”.

jolasak, sehaska kantak… Literatura erudito eta akademikoa ez; tradizioz ahoz aho trasmititzen den hori. Eta hor sartzen zen bertsolaritza ere”.

BERTSOLARITZA: “Oso laguna egin zen Manuel Olaizola Uztapide, Jose Joakin Mitxelena eta Koxme Lizasorena. Herriko bertsolariei asko laguntzen zien. Lezoti asko maite zuen. Bertsolaritza ere orduan hasi zen moldeak hausten, planteamendu tradizionaletik gaur ezagutzen dugun bertsolaritza mugimendura. Asko kosta zen, molde asko hautsi behar izan ziren. Manuel Lekuonak hasieratik molde berriarekin bat egin zuen. Era berriko lehenengo txapelketa Xabier Amurizak irabazi zuenean, berak jarri zion txapela. Zubi lana egin zuen bi belaunaldiren artean. Esaten zuen bertsolaritza ahozko literaturaren unibertsitatea zela eta sagardotegiak unibertsitateak. Asko zekien bertsolaritzaren joskeraz, metrikaz. Neurtzen eta epaitzen oso ona zen. Baina ez zen aritzen”.

HISTOR IA

‘EUN DUKAT’

28

“Antzerkia ere landu zuen. Bada liburu bat, Udalak ateratakoa, bere bizpahiru antzerkirekin. Eun Dukatek garrantzi handia izan zuen. 2006an Kilometroak izan zirenean, berriz taularatu zen”.

HITZALDIAK “Jakituria izugarria zuen eta orduantxe hasi zitzaion errekonozitzen, hitzaldiak ematen, kolaborazioak eskatzen… Hitzaldi asko eman zituen Deustuko Unibertsitatean, Donostian. Diapositibak prestatzen laguntzen genion, gidoia prestatzen, eraman eta ekarri. Rafaelek lan handia egin zuen argazkiak ateratzen. Auzoz auzo, auzoko historia kontatzen zuen. Arrakasta izan zuen. Garai bateko kontuen, etxeen… inguruan hitz egiten zuen. Jendeak galdetu egiten zion eta isilik ez zen inoiz gelditzen. Erantzuteko maila bazuen. Etxe batez, familia batez galdetuta, zerbait erantzungo zuen beti, nahiz eta batzuetan ez zuen zehaztapen asko emango”.

URTEKARIA: “Oiartzun urtekariaren lehenengo alea egiten ari ginela ezagutu genuen On Manuel Lekuona. Bigarren aldiko lehendabiziko alea 1976an atera zen. Aurretik atera ziren ale bakan batzuk, baina Antonio Etxeberria alkateak kendu egin zuen. Batzorde bat sortu genuen Rafael Labandibarrek, Manuel Juanesek, Jose Luis Nuñezek, Maria Jesus Aranburuk… Iñaki Aristizabal Arkale alkate, Joxean Goikoetxea, Esteban Martiarena… zeuden Udalean. Rafael eta biak etxeei, jauregiei, mendian barrena… argazkiak ateratzen ibiltzen ginen. On Manuel Lekuona goiz batean elizako atean topatu genuen, argazkiak ateratzen ari ginela. Tripodearekin-eta han geunden, eta ikusi gintuenean, segituan etorri egin zen. Azaldu genion argazkiak ateratzen ari ginela jaietarako aldizkarirako materiala izateko. Bizpahiru ordu


pasatu genituen elkarrekin. Goiz hartan oso lagun egin ginen. “Nik ere kolaboratuko dut”. Artikulu bat egin zuen lehenengo zenbaki hartarako, gaur egun Gazte Izanak-en egoitza den etxeari buruz. Dorretxe bat da, Urdiñolatarrena. Ordutik, urtero lantxo bat egin zuen. Aurretik esaten zigun zeren gainean ariko zen, eta argazkiak atera behar izaten genituen. Urtekarirako bere erara idazten zuen. Garai hartan euskaraz oso gutxi idazten zen. Berak ere artikulu batzuk erdaraz egin zituen”.

LAN MOLDEA “Luparekin begiratzen zituen Zeruko Argian-eta idazten zirenak. Dena ongi bazegoen, ginda jarriko zion, beste zerbait aportatuko zuen. Nahastua bazegoen, idatzi egiten zuen, erantzuten bazioten, berriz… Oso perfekzionista zen. Satrustegirekin polemika izugarria izan zuen. Zeruko Argiarako Iturriozko dorretxearen inguruko lan bat egin zuen Satrustegik. Dobelatan armarriak ditu, markozko atean. Satrustegiren teoria zen –hura ere oso jakintsua zen–, dena lurraren emankortasunarekin lotua zegoela, garai bateko euskaldunen jentilen ohiturekin. Zeinu horiek lurraren emankortasunaren eta gizakiaren harremana adierazten zutela zioen. Lekuonak errebatitu egin zuen, esanez armarriak zirela. Erantzun egin zion. Lartaungo aldizkari batean ere argitaratu zen eztabaida”.

“Iloben artean, Juan Marik bereziki, osabaren itzalean eta haren materialarekin, lan handia egin zuen”.

AITA MENDIBURU “Aita Mendibururen omenaldian parte handia hartu zuen (1982). Altza-Txikin plaka jarri zen, Mendiburu han jaio zelako. Euskaltzaindiak bilerak ere egin zituen hemen. Asko mugitu zen Patxi Altuna, Euskara hire laguna metodoaren sortzailea. Mendibururen bizitza idatzi zuen, konferentziak eman zituen…”.

‘OPERA OMNIA’ SEME KUTUNA - Gipuzkoan (1980) eta Oiartzunen (hil eta gero)“Errekonozimenduak gustatzen zitzaizkion. Oso isila zen eta ez zuen adierazten. Berak bazekien lan asko egin zuela kulturaren alde Euskal Herrian eta sariak jaso zituenean, gustura hartu zituen. Aprobetxatzen zituen momentu guztiak lezioak emateko. Distintzioak gustatzen zitzaizkion, baina ez zen batere fanfarroia. Edozein sari, omenaldi ttiki edo handi, familiako, kuadrillako… bazekien pintzelada historiko, artistiko, kulturalak… ematen”.

❙ Goiatz Labandibar

HISTOR IA

“Izugarrizko lana zuen: Opera Omnia, bere obra osoa, 18 liburukitan. Hori orraztu zuen azken urteetan. Juan Mari ilobak asko lagundu zion. Juan Marik alde tekniko antolatzailetik lagundu zion: sailkatu, multzoak egin, txukundu… Gure lana, kanpolana izan zen. Mila idatzi zituen, gazte garaitan ikusitako gauzenak, oharretan gelditu zitzaionak... Eta hori eguneratu genuen. “Gaztetan egon nintzen Elaman burdinola ikusten” eta itzuli egiten ginen. 20-30-40 urtera berriz joan, ikusi, argazkiak atera, alderatu… Material hori bere etxean eta Manuel Lekuona bibliotekan dago. Atal berezi bat du, kode ezberdin batekin eta giltzapetua. Baina apunte, paper, liburu pila bere etxean daude. Juan Marik hura guztia antolatu, sailkatu… behar zuen. Baina hil zen eta lana bukatu gabe gelditu zen”.

29


Beloaga gazteluko mugarria 2012ko maiatzaren 12an Oiartzungo Arkale harkaitzetan dagoen Beloaga gazteluko mugarria inauguratu zen. Ekitaldia oso jendetsua izan ez bazen ere, berrehun bat lagun bildu ginen, eta esan behar da egun-pasa polita izan zela.

HISTOR IA

Goiatz Labandibarrek eman zion hasiera Gurutzeko frontoian ekitaldiari, eta ondoren, Joxemari Iturriotzen eta Asier Legorburu kultur azinegotziaren hitzak izan genituen. Asierrek gogorarazten zigun ez zirela garai onenak Beloagaren gaineko proiektua aurrera eramateko, baina, aldi berean, itxaropena izateko esaten zigun, gazteluak zuen garrantzia ikusita, ahaleginak egingo baitituzte gaztelua sendotzeko.

30

Beloagaren inguruko kontuak entzun eta gero, Goiatzek beste ekitaldi batzuen berri eman zigun, eta hainbat aholku Arkalera igotzeko. Ondoren, Juan Mari Beltran eta Musika Eskolako dultzaineroekin batera abiatu ginen Arkalera. Iristen ari ginela, txalapartaren soinu samurra izan genuen lagun, eta han, Jon Martinek bertso bikaina biri-

bildu zuen, esanez gure historia konkistatu behar genuela lehenbailehen. Eta agurra dantzatu ondoren, estalkia kendu zioten mugarriari. Gurutzeko pilotalekura itzuli ginenean, hamaiketako ederra genuen prest Bizardia Elkarteko kideei esker. Pilotalekuan esandakoen artean hauxe jaso dugu: Beloaga garbitzen hasi ginenean, orain dela urte pare bat, ez genekien gauza handirik gaztelu horretaz, baina bai Nafarroako gaztelua zela; horregatik, konkistaren mendeurrena aprobetxatuz, sasi tartetik atera dugu, hainbat aztarna aurkitu ditugu eta dokumentazio franko bildu dugu. Izan ere, Beloaga aipatzen duten dokumentu franko daude, baina gehiegi ez luzatzeagatik, nik hemen bi zaharrenak aipatuko ditut, azkar-azkar. Lehenengo dokumentua 1200. urtekoa da, eta dokumentu horri esker, gaur egun badakigu urte hartan Gaztelako Alfontso VIII.ak, Gasteiz kon-


Bigarren dokumentua 1366koa da. Urte hartan Nafarroako Karlos II.ak eta Ingalaterrako Eduardok hitzarmen bat sinatu zuten Gaztelako Pedro I.ari laguntzeko. Eta laguntza horren truke Nafarroak 1200. urtean galdutako lurrak berreskuratu zituen, Oiartzun eta bere gaztelua, beste askoren artean. Egia esan, kontu hau erabat okertu zen handik urte batzuetara, baina hitzarmen horrek erakusten digun gauzarik garrantzitsuena zera da, mende eta erdi pasatu arren, 166 urte zehatzmehatz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako jendeak oraindik nafar izaten jarraitu nahi zuela. Eta handik beste mende eta erdira, 1512an, iritsi zen konkistaren beste fase bat, baina nik hemen beste gauza bat aipatu nahi nuen, eta zera da, Beloagatik ikusten diren Hondarribiko eta

Donostiako gazteluekin gertatu dena. Izan ere, bi gaztelu horiek ere Nafarroakoak ziren, eta horiek ere 1200. urtean konkistatuak. Hondarribiko gaztelua Antso Abarkak eraiki zuen, 1000. urtea bete baino lehenago, eta gero Antso VII.ak gotortu zuen. Gainera, gaztelu hori nafarrek alde honetan defendatu zuten azken gotorlekua izan zen. Egia da Amaiurrek gorde duela defentsaren sinbologia guztia, baina Amaiur galdu ondoren, Amaiurko batzuk IruĂąeko kartzelatik ihes egin eta hona etorri ziren, eta Hondarribiko gazteluan egin zioten aurre 1524. urtea arte Gaztelako Karlos I.a eta Alemaniako V.aren armadari. Geroztik makina bat inbasio eta gerra ikusi ditu gaztelu horrek, partikular batek ere erosi zuen, eta azkenean Udalak. Baina orain dela 50 bat urte, Manuel Fraga Informazio eta Turismo ministroa zelarik, ministerio horrek eskuratu eta paradore bihurtu zuten. Eta, noski, zein izen jarriko eta nafarrak menperatu zituen erregearena: Parador el emperador Carlos V.

HISTOR IA

kistatu ondoren, Durango eta hainbat eta hainbat gaztelu konkistatu zizkiola Nafarroari, Beloaga horien artean; horrek esan nahi du, ordura arte behintzat, eta Arabatik hasita, hau Nafarroa zela eta gu nafarrak ginela, Herri bat.

31


Eta Donostiako gazteluarena kasik tristeagoa da. Gaztelu hori Nafarroako Antso Handiak eraiki zuen, 1000. urte inguruan, eta Antso VI.ak harresitu zuen. Hondarribikoa bezala, makina bat gerra ikusia da. Eta, azkenean, XX. mende hasieran, 1921ean hain zuzen, gaztelua monumentu historiko izendatu zuten. Ba, orain dela 60 bat urte, Francoren diktadurapean, monumentu historiko baten gainean guztiz legez kanpokoa den obra bat egin zuten, gaur egun denok ezagutzen dugun 16 metroko basea eta 12 metro eta erdiko estatua eraiki zuten gainean, gazteluak izan zezakeen sinbologia guztia zapalduz eta ezabatuz. Bistan da nahi zutena lortu zutela. Ez dugu gaztelurik; beraz, ez dugu historiarik. Izan ere, zer ikusten du gaur egun jendeak? Ba, gehienek agerian utzi dutena, besterik ez, hau da, enperadorearen paradorea eta Jesusen Bihotza. Beloagan, ordea, ez da horrelakorik gertatu, hemen mendian erdi eroria eta galdua baitago. Baina penagarria izango litzateke Oiartzungo eraikin zaharrena eta gaztelarren inbasioaren lekuko izan dena erabat desagertzen uztea. Horregatik, espero dugu administrazioa gehixeago inplikatzea eta gaztelua ingurukoentzat eta bisitarientzat iraganeko nafar estatuaren eta, aldi berean, euskal estatuaren sinbolo bihurtzea. Horrela, benetan gertatu zena zabalduko dugu, eta ez diegu utziko gure historia nahi duten moduan manipulatzen eta ezabatzen. Gora Nafarroa, batua eta askatua!

HISTOR IA

â?™ OIARTZUNGO NAFARROA BIZIRIK

32


Ahaide nagusiak: Oiartzungo Huarte edo Ugarteko jaunak

Erdian, Huarteko dorretxea, baserri bihurtua.

Gipuzkoako nobleziaren leinuburuak ziren, Erdi Aroko azken mendeetan baso, saroi, soro, harrobi, errota, ola, eliza eta zergen jabe egin eta bailaretako biztanleak mendean zituztenak. Bi bando zeuden, ganboatarrak eta oinaztarrak. Lehenengoa hauek osatzen zuten: Elogibarko Olasoko jaunak, Azkoitiko Baldatarrak, Zestoako Iraetatarrak, Usurbilgo Atxegatarrak, Zarauzko Zarauztarrak, Oiartzungo Huartetarrak‌ Eta bigarrena: Lazkanoko jaunak, Azpeitiko Loiola eta Enparandarrak, Zizurkilgo San Millandarrak, Amezeketarrak, Beasaingo Yarzatarrak, Hernaniko Alzagatarrak, Astigarragako Murgiatarrak‌ Bandoak borrokan aritzen ziren etengabe, norgehiagokan, baina baita nekazari, olagizon, elizgizon eta hiribilduetako egoera berria menperatu nahian ere. Beren botere militarra menpean zuten

lur eta biztanle kopuruaren araberakoa zen. Horrela, Astigarragako biztanleek 1382an hitzarmen bat sinatu zuten Murgiako jaunarekin; hark babesa eta mugitzeko askatasuna ematen zien, diruaren, jeneroaren eta beste betebehar batzuen truke.

LUR EREMUETAKO JAUNAK Ahaide Nagusien gizarte antolakuntza Europako jaun feudaleek ezarritakoaren parekoa da funtsean, nahiz eta oso eremu txikiak menderatu; izan ere, Gipuzkoa aldean, esaterako, Gebarako kondea zen jaurerri baten jabe zen bakarra. Hainbat arrazoi izaten ziren jendea Ahaide baten inguruan biltzeko: odol loturak, babesak sortzen zuen mendekotasuna edo Ahaide baten nagusitasuna aitortzeak zekarren akordioa. Beren ondareak handitzeko, ezkontzak erabiltzen zituzten; Amezketako jauna, adibidez, Senpereko jaunaren alabarekin ezkondu zen, eta

HISTOR IA

AHAIDE NAGUSIAK

33


Gebarako Maria, Mauleko Ogerrekin. Beste bide bat eskubide publikoak, ondare komunalak edo lursailak erostea edo okupatzea zen. Horrelako asko erregeen baimenarekin lortzen zituzten, gerretan emandako laguntzagatik. Diru iturri garrantzitsuenetakoa oletatik zetorren. Eskaera zela eta, XIII. mendean olak mendietatik ibarretara jaitsi zituzten, eta Ahaideek bultzatu egin zituzten, nahiz eta lortzen zituzten irabaziek iskanbila franko eragin. Ikatz produkzioa ere, nahitaezkoa oletan, diru iturri handia zen, ikazkinek ordaindu egin behar baitzuten Ahaide Nagusien basoak erabiltzeagatik. Beste diru iturri bat uda eta neguko saroi edo sarobeak alokatzetik zetorkien, ganadua bertan larrean ibiltzeko. Errotak ere funtsezkoak ziren haien ekonomian, eta hiri batzuetan behartuta zeuden Ahaideen errotetan ehotzera, horrek zenbaitetan liskarrak eragin arren. Errota guztien jabe ez baziren ere, gehienak bereganatzen zituzten. Esate baterako, Errenteriako Gabirierrota izenekoa Lesakako Zabaletatarrena zen. Eta beste errenta bat Elizen gaineko patronatu eskubideetatik iristen zitzaien. Bizilagunak sozialki eta politikoki kontrolatzeko beste modu bat izateaz gain, horrekin, zergen zati bat, elizgizonak aukeratzeko eskubidea eta ohorezko lekua lortzen zuten elizan.

GERRETAKO JAUNAK

HISTOR IA

Ahaide Nagusiak gerretako jaunak ziren, jarduera horrekin aberastu egiten baitziren. Eta Nafarroak Ehun Urteko Gerran esku hartu zuenean, errege nafarrak Normandian lursail handiak baitzeuzkan, Gipuzkoako leinuak Karlos II.aren soldaduen nominan sartu ziren. Gerretako irabaziak, alde batetik, herrien errentak izaten ziren, feudoak edo mesnadak, Nafarroaren kasuan; bestetik, gatazka garaian soldaduei ordaintzen zizkieten soldatak zeuden eta, gainera, ordainsariak. Karlos II.ak urrezko edo zilarrezko dirutan ordaintzen zuen, eta 1368an ordainketa bateratua izatearren, soldaduei hileko 6 florin eta arma gizonei 25 florin ordaintzen zizkien

34

Armada arma-gizonek, artilleroek eta oinezko soldaduek osatzen zuten. Arma-gizona zen ondoen hornitua zegoena. Armadura osoa eta,

gutxienez, zaldi bat izaten zuen. Kopuru txikia osatzen zuten, garestiak izaten baitziren, eta, gainera, hemengo malkarretan ez ziren ondo moldatzen. Gehienek arma-gizon bakarra eramaten zuten, Urkiolatarrek, esaterako, edo bi, Amezketarrek eta Huartetarrek bezala, eta bietako bat leinuburua izaten zen. Salbuespena Gebarako jauna izaten zen, 1362an berrogei armagizon eta 1368an hogei eraman baitzituen. Oinezko soldaduen artean laurdena baleztariak izaten ziren eta besteak lantzariak. Nafarroako armadara bidaltzen zuten gizon kopurua leinuaren araberakoa izaten zen: 1362an OĂąatiko Gebaratarrek 400 gizon, 1368an Amezketarrek 120 eta urte berean Huartetarrek 50. Olasotarrek eta Lazkanotarrek, ganboatarren eta oinaztarren buruek alegia, azken biek baina gehixeago bidaliko zituzten, noski, baina OĂąatiko jaunak baino gutxiago, eta gainerakoek 10 eta 40 gizon artean. Beste erreinuekin izaten zen harreman mota horri sasiko feudalismoa esaten zaio, feudo edo errentaren truke egiten zutelako borroka, baina argi dago hemen Huartetarrak bezala, asko nafar sentitzen zirelako aritzen zirela, XV. mende hasiera arte harreman sendoa izan baitzuten Nafarroarekin. Gaztelak 1200. urtean Araba, Durangaldea eta Gipuzkoa konkistatu ondoren, Hondarribitik LogroĂąoraino jaisten zen muga finkatu gabe geratu zen, eta horrek mugako bidelapurrak ugaldu zituen, gehienetan abelgorri, txerri eta behor lapurretan ibiltzen zirenak. XIV. mende hasieran lapurretak oso ugariak izan ziren, eta muga berriak Gaizkileen muga izena hartu zuen. Lapur horiek desagerrarazteko, batzuetan Gipuzkoako eta Nafarroako soldaduak aritu ziren elkarlanean, eta noizbait erabili zituzten indar horiek leinuen arteko gatazketan; esate baterako, 1330ean Gebaratarrek eta nafarrek Lazkanotarrei eraso zietenean. Muga arteko gatazkarik apartekoena Gorriti gazteluari egindako erasoa izan zen, 1321ean Beotibarko borrokarekin bukatu zena. Muga arteko istiluak Gipuzkoako leinuak Ehun Urteko Gerran (1337-1453) parte hartzen hasi zirenean lasaitu ziren. Leinuen arteko borrokak, ordea, 1400 eta 1450 bitartean oso biziak izan ziren. Amezketa eta Seperetarrak Erasotarren kontra aritu ziren, eta gero Alzatetarren kontra. Edo Ganboatarrak Huartetarren kontra. 1420an, Baldatarrek Lazkanotarren dorreari eraso zioten, eta geroago biak


elkartu ziren Yarza eta Loiolatarren kontra, Lazkanoko jaunari leinuburutza kendu nahian zebiltzan eta. Batzuetan borroka horiek mugak pasatu eta Araban, Bizkaian edo Lapurdin ere gertatzen ziren; esaterako, Alegriako dorrea erre zutenean. Gatazkaren unerik gorena 1448an izan zen, Balda, Ganboa eta Gebaratarrek Butron eta Unzueta menderatu eta Arrasate erre zutenean. Baina borrokak ez ziren beti leinuen artekoak izaten. Adibidez, 1423an Leintz-Gatzagako nekazariak Gebaratarren aurka altxatu ziren, eta Ayalatarrek gogor zapaldu zituzten. Eta urte berean Arrasateko bizilagunek Gebaratarrek Zalgibarren zuten dorrea, errota eta ola suntsitu zituzten.

HUARTETARRAK

bailaran geratu zirenen artean, baina Huartetarrek, ikusirik hiribildua kontrolatzeak garrantzi handia izan zezakeela, familiaren adar bat bidali zuten bertara, eta Santxo Santxez Huartek preboste izatea lortu zuen. Ehun Urteko Gerran ere askotan aipatzen dituzte, orduko dokumentazio ugari baitago. Horrela, gerra hasieran konpainia bat atera zen Pasaiako portutik Huartetarren banderapean. 1353, 1356 eta 1357an Huartetarrek 150 soldadu bidali zituzten Nafarroako armadarekin. 1355ean Beltran Huartek, leinuburuak, urteko 20 libra jasotzen zituen Normandian egindako zerbitzuengatik, eta 1357 Martin Huartek urteko 120 libra jasotzen zituen armetako sarjentu izendatu zutenean. Bistan da garai hartan ez zegoela inguruan Oiartzungo Beloaga gaztelua erabiltzeko adina botere militar zuen beste leinurik, nahiz eta oraingoz ez dagoen Huartetarrak gazteluarekin lotzen dituen dokumenturik.

AYERO UART

Salazarren ustez, leinu hau Gipuzkoako oinetxerik zaharrena da, Urtubiatarren etsaiak eta Ganboatarren bandoaren sortzailea, eta Huarteko Ayero izan zen leinuko handiena, Oiartzungo bailara bere agindupean izan zuen eta.

Huartetarren gaineko lehenengo aipamenak XIV. mende hasierakoak dira, eta suposatzen dugu urteak zeramatzatela bertan, ordurako Bianditz inguruko saroien jabe ziren eta. Huarte familia bailarako leinu boteretsuena zen 1320an, Orereta auzoan Villanueva de Oiarso sortu zutenean. Horren ondorioz, gatazka luzea sortu zen hiribildura bizitzera joan zirenen eta

1357rako Ayero zen Huarteko jauna, horrela agertzen baita Pedro de Rosasek Ayerori gari eta ardotan egiten dion ordainketa batean. 1364an, Oreretaren eta bailararen arteko akordio batean Huarteko Ayero jauna aipatzen da. Bertan esaten da Ayerok soldadu konpainiak zituela Nafarroako, Gaskoniako eta Ingalaterrako mugetan oletatik garraiatzen zen materiala gaizkileengandik babesteko. Eta urte berean Ayero prokuradore zen bailararen alde egiteko Oreretarekin zuten auzian.

HISTOR IA

Huartetarren dorretxea Altzibar auzoko Ugarte Zar etxea zela uste dugu, baina altuagoa, noski, sotoan oraindik metro eta hogeiko paretak baititu, metrokoak lehenengo eta bigarren solairuetan eta aurrealdean, baina jatorrizko eraikinaren eta erantsitako zatiaren tartera lekuz aldatua, Huartetarren armarria mantentzen baitu.

35


1365ean, Ehun Urteko Gerra Gaztelako errege aukeraketagatik sortu zen gerrarekin nahastu zen. Izan ere, Enrike II.a Usurpatzailea bere anaiordea zen Pedro I.ari erregetza kentzen saiatu zen. 1366ko irailean Gaztelako Pedro I.ak Libourneko hitzarmena sinatu zuen Galesko printzearekin eta Karlos II.arekin, eta lehenengoari diru kopuru bat, Bizkaiaren zati bat eta Bilbo, Bermeo eta Lekeitioko kaiak agindu zizkion, eta Karlos II.ak Gipuzkoa, Durangaldea, Araba eta Errioxa bere hiri eta gazteluekin berreskuratuko zituen. 1367an, Galesko printzearen tropak nafarrekin batu ziren eta Najeran Enrike II.a menperatu zuten, eta Usurpatzaileak Avignonera ihesi egin behar izan zuen. 1368an, Karlos II.a Gipuzkoan sartu aurretik, bere kontseilariari, Garcia Miguel Elkarteri, eta Luxako jaunari ordainketa bat egin zien Huarteko jaunarekin eta Lazkanokoarekin elkarrizketatzeagatik, eta beste ordainketa bat Amezketako jaunari eta Mirandari, Gorteko notarioari, Huarterekin, Berako Alzaterekin eta Lesakako Zabaletarekin izandako elkarrizketengatik, horiei esker egin baitzuen berriro bat Gipuzkoak Nafarroarekin. Urte berean beste hiru ordainketa daude Ayero Huarteri eginak. Bat 123 florin eta 12 dirukoa eta beste bat 410 florinekoa, Nafarroaren alde jarritako tropen soldata ordaintzeko, eta hirugarrena garitan ordaindua, Nafarroako erregeari Gipuzkoan sartzean egindako zerbitzuengatik.

HISTOR IA

1369an, Karlos II.ak Amezketako Pedro Lopez Gipuzkoako merino eta kapitain izendatu zuen, eta Ayero Uart, Oiartzundik Donostiarainoko lurretako kapitain. Herri eta hiribilduek bat egin zuten Nafarroarekin, Lazkanoko jauna izan zen bereganatu ez zuten bakarrenetakoa. Urte horretan, lurraldeak batu zirenean, Karlos II.ak Gipuzkoako kapitain eta tropei ordaintzeko agiri bat sinatu zuen. Bertan Ayero aipatzen da beste batzuen artean, eta agintzen du bere bi arma-gizonei eta 50 oinezkoei hileko 25 eta 6 florin ordaintzeko, hurrenez hurren. Urte berean, hiru ordainketa daude Ayero Uart-entzat, 6, 10 eta 58 librakoak, ordainsari moduan, eta beste hiru, 100, 40 eta 60 florinekoak, erregearen zerbitzupean zituen 100 gizonen soldatak ordaintzeko

36

Baina Pedro I.ak ez zuen bere hitza bete. Ez zion Eduardori ordaindu, eta oztopoak jarri zituen hitzartutako lurralde batzuk Nafarroarekin batzeko. Orduan, Karlos II.ak eta Eduardok eten egin

zuten harremana. Egoera hori aprobetxatuz, Enrike II.ak Frantziarekin hitzarmen bat sinatu ondoren, Du Guesclinen tropekin sartu zen Gaztelan, eta Pedro I.aren armada zapaldu zuen. Pedro I.a babes bila sartu zen frantsesaren kanpadendan, baina Enrike II.a topatu zuen, eta hark sastakada batez hil zuen. Esaten da erailketarako erabili zuen sastakaia gaur egun desagertua dagoen Errioxako Naldako gazteluan gorde zutela urteetan. 1372an Ayero Uart-entzat urrezko 20 florineko ordainketa bat azaltzen den dokumentu bat dago. Ordainketa Nafarroako erregearekin elkarrizketatzera joateak sortutako gastuak ordaintzeko da. Segur aski, Enrikeren garaipena ikusita, batasuna nola defendatu zezaketen aztertzera joan zen. Baina 1373an Guy de Boulogne kardinalaren epaiak, frantsesa bera ere, jakina, Gaztelari itzuli zizkion Errioxa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, eta pentsatzen dugu epaia ez onartzeak gerra zailegia ekarriko zuela Karlos II.arentzat. Orduan, Enrike II.ak mendekua hartu zuen Pedroren alde egin zuten herrietan. Donostiako lurrak zatitu egin zituen, eta Hernani, Usurbil eta Orio sortu zituen; Oiartzun bailarari epai berriak iritsi zitzaizkion. Ofizialak izendatzea debekatu zion Oreretarekiko mendekotasun handiagoa izateko, eta hiriaren legedipean jarri zuen; ondorioz, gatazka gogorrak gertatu ziren. Oiartzungo (Pasaia) portuaren politika ere aldatu egin zuen; jurisdikzio guztia Donostiari eman zion, eta Alfontso XI.az geroztik Donostiarrek hiriaren eta bailarako olagizonen eskubideak errespetatzeko egindako ahaleginak ezabatu zituen.


ONDORENGOAK 1396an Ayero Ugartek eta haren emazteak, Emiliak, Juan Santxez Ugarte ilobari, Amigoren semeari, uzten dizkiote bailarako dorretxea eta bertako ondasun guztiak – mendiak, saroiak eta errotak – egindako zerbitzuengatik, eta semeari, Pedro Sanchez Ugarteri, Villanuevako preboste kargua eta leinuak hiribilduan zuen dorretxea (Urdinso dorrea ?). Eta dokumentu honetan azaltzen dira lehengo aldiz Ugarte izenarekin; ordura arte Uart edo Huart izena erabili dutenez, nik familia izendatzeko Huartetarrak erabili dut. Pedro Santxezek, leinua indartzeko, bere alaba Katalina Ganboako Fernando Olasotarrarekin ezkondu zuen, eta Ganboako Juan semea izan zuten. 1411n tregua aurretik hil ziren Oinaztarren ondorengoek mendekua hartu nahi izan zuten, eta Amezketarrak eta Urtubiatarrak Altzatetarren aurka altxatu ziren. Urtubiatarrek Altzatetarrak mendean hartu, eta Ahaide Nagusia hil zuten. 1413an gatazka Huartetarren oinetxera iritsi zen, Oreretako prebostea Ugarteko Martin Santxez zenean, hau da, Pedroren semea eta Katalinaren anaia. Kontua da Ganboako Juanek, Katalinaren semeak, preboste agintea kendu ziola bere osaba Martini. Borroka latzen ondoren, Ganboatarrak izan ziren irabazle, eta Ugarteko Martin Ganboako Fernandoren sasikume batek hil zuen, Martin Ibarrak; baina handik egun batzuetara, bailaran prestatutako segada batean, Huartetarrek Martinen hiltzailea eta Ganboatarren zenbait emakume hil zituzten. Borrokak hedatu egin ziren eta Altzaga, Zabaleta, Altzate eta Ganboatarrek, azken horiek ezkontza bat zela medio, Urtubiatarren aurka egin

zuten borroka. Izan ere, Juan de Ganboa Altzateko oinordekoarekin ezkondu zen, eta Urtubia jaunak haren aitaginarreba hil zuenez, 1420an mendekua hartzera behartuta suertatu zen. Baina Juan ere hil egin zuten, eta Oreretako Ganboatarrak Altzatetarren artean desagertu ziren, semerik ez baitzuten izan. 1453an, Gaztelako Juan II.ak Oiartzungo bailarari hiri gutuna eta Villanueva de Oiarsotik bereizteko eskubidea onartu zizkion, baina hiria ia harresiko lurretara mugatua geratzen zela eta, hau da, Orereta auzoak zituen lurretara, hiriak aurka egin zuen eta istiluak areagotu egin ziren. Probintziak ordezkari moduan Lope eta Mingot bidali zituen, baina bailaran Anaidiaren ordezkariak hil egin zituzten eta beste batzuk zauritu. Gehiegikeria horiek ikusita, Probintzia armez sartu zen, oinetxe eta beste etxe apalagoak erre edo eraitsi egin zituen, errota eta olak suntsitu eta hainbat bizilagun hil edo zauritu zituzten. 1455ean, Enrike IV.ak Arevalon agindu zuen inor gehiago ez atxikitzeko Oiartzungo dorreetan gotortuta zeuden 60 gizonei, eta uztailean Ganboako Martin eta Lazkanoko Martin Lope epaile izendatu zituen. Beraz, sinesgarria da garai haietan oraindik Huartetarrak Beloagan Probintziari eta Gaztelako erregeari aurre egiten ibiltzea. Dena dela, 1448an Arrasate erre zutenetik, egoera zeharo aldatzen hasia zen. Gipuzkoako Anaidia bandoen aurka agertu zen, eta nahiz eta 1456an Oinaztarrrak eta Ganboatarrak Anaidiari aurre egiteko elkartu, Gaztelako erregearen boterea eta Anaidiarena areagotu egin ziren, leinuen boterearen kaltetan. Enrike IV.ak 1457an Donostia bisitatu zuenean, leinuen buruak Andaluziara erbesteratu zituen, azken musulmanen kontra borroka egiteko, Gaztelako gaizkileak zigorrak kitatzeko aritzen ziren moduan. Kanpoan zeuden bitartean, hainbat dorretxe lurrera botatzeko aprobetxatu zuten, eta 1460an, itzuli zirenean, erregearen eta Anaidiaren menpe jarri zituzten. Segur aski, urte horietan pasako zen Beloaga gaztelua Huartetarren eskuetatik Ayala merinoaren eskuetara, Huarteko leinua boterea galtzen hasi baitzen. Oreretako herentziazko preboste agintea galdu zuten, nahiz eta zenbait postutan jarraitu. Horrela, 1470. urte inguruan, Isabel Huart Lesakako Zabaletako Juanekin ezkondu zen; 1470ean, Oger Ugarte, Huarteko jauna, prokuradore zen Hondarribian mugarriak jartzeko orduan, eta 1475ean Isabel hartu zuen emaztetzat, Maule-

HISTOR IA

Baina nola edo hala aurrera jarraitu behar, eta 1389an Ayero eta Orreagako Ospitalearen arteko hitzarmen bat dugu Oiartzungo lurretako borda batzuen eta hazienda gordetzeko itxitura batzuen jabetza eta ustiaketa arautzen zuena. Hitzarmenean, Ayerok sarbidea uzten zien fraideei, eta Urumea aldeko 15 borda utzi zituen haien esku: Okilegi goikoa eta behekoa, Iraurgi goikoa eta behekoa, Suerrin, Ezpalaurgi, Garayuri‌ Eta 1411ko irailaren 15ean Oiartzun eta Hondarribiko saroi batzuen banaketa eta hitzarmena sinatzen da, Orreagako Kolegio-Elizako kabilduak eta Huartetarrek sinatua. Egia esan, oraindik geratzen da Orreagako ikurra duen mugarri bat Artikutza inguruan, Trinidad izenekoa, gaur egun Oiartzun Lesaka eta Goizuetaren muga dena.

37


ko Karlosen eta Claverreko Inesen alaba, eta Mauleko Oger eta Gebarako Mariaren biloba, azken hori 1356an Irulegiko gazteluzaina izan zena eta, 1357an Normandian ibili ondoren, Zuberoako gazteluzaina eta bertako azken bizkondea izan zena. 1475ean Ugarteko Migel Santxez Oreretako prokuradore zen hiriak Donostiarekin Pasaiako portuagatik zeukan auzian, 1478an Ugarteko Juan Santxez bailarako alkatea zen, eta 1535ean Ugarteko Tristan jenerala lehenengoa izan zen bere tertzioko bandera Goletan jartzen Tunisiako konkistan. Beloaga gaztelua zutik zegoen 1476an, Labriteko Alainek hartu zuenean, eta Huarteko dorrea ere osorik egongo zen garai horretan, armarriaren zati batean Ogerren izena agertzen baita. Beraz, beharbada, nafarren harrotasuna zapaltzeko 1516an Cisneros Kardinalaren aginduz Nafarroako gaztelu guztiak botatzen hasi zirenean botako zituzten haiek ere. Nork jakin. | â?™ JOXEMARI ITURRIOTZ

Beltran de Uart Uarteko jauna (1355

Martin de Uart (1357)

Amigo de Uart

Ayero de Uart + Emilia Uarteko jauna (1357-1396)

Pedro Sanchez de Uart Errenteriako prebostea 1410?

Martin Sanchez de Ugarte prebostea, 1413an eraila

Juan Sanchez de Ugarte Ugarteko jauna 1396an

Juanato (1406) Ayalaren zerbitzari

Catalina + Fernando de Ganboa

???

SEM E - ALABAK

Juan de Ganboa + Alzate 1413 prebostea, 1420an eraila

38

Maria Ganboa + Martin Ruiz de AbendaĂąo 1450ean ezkonduak

Martin Ibarra 1413an eraila

Oger de Ugarte + Isabel de Mauleon Ugarteko jauna, 1475ean ezkondua


Topoak 100 urte Oiartzunen: 1912-2012 ANTON MENDIZABAL JUANJO OLAIZOLA

TRENAK OIARTZUNEN Oiartzungo bailarak lau trenbide izan ditu historian zehar: Nortekoa, Artikutzakoa, Arditurrikoa eta Topoa, laurak trenbide zabalera desberdinekin. Horietako bi daude egun martxan Nortekoa eta Topoa. Azken horrek, komunikabide garrantzitsua denak, ehun urte beteko ditu aurten.

1863ko urriaren 18an hasia zen Oiartzungo lurretatik pasatzen, Madrid-Irun-Paris lineako Donostia-Irun atala inauguratu zenean. Urtebete geroago bukatu zen nazioarteko linea garrantzitsu hori, 1864ko abuztuaren 15ean. Erabilpen gutxiko linea izan zen oiartzuarrentzat, ipar-mendebaleko ehunka metrotatik pasa besterik ez zelako egiten, Lintzirin auzunean. Garai hartan, gainera, bizilagun gutxiko eremua zen, jarduera ekonomiko eskasekoa eta Elizalde erdigunetik urruti zegoena. Ondorioz, enpresa sustatzailea zen Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de España ez zen arduratu geltoki edo apeadero bat Oiartzunen jartzeaz, eta oraindik ere gaur egun egoera hori bere horretan mantentzen da.

ARTIKUTZAKO TRENA (1899 – 1950…) Trenbide-zabalera: 600 mm. Geroago, proiektu berri bati esker, lurrunmakina batek zeharkatuko zuen Oiartzungo bailara. Hala ere, eta barrutiko baliabideen ustiaketarako ona izan bazen ere, herriko biztanleen joan-etorrirako ez zen erabilgarria izan. Azpiegitura hori meatze-tren batek erabili zuen bere hel-

Diputazioaren Haenschel lokomotora, Altzibartik Karrika aldera. 1920ko hamarkada. (P.P.Amutxastegi)

burua betetzeko: Zorrola inguruan kokatutako La Providencia meatzeko burdina minerala LezoErrenteriako Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de Españak zuen geltokira eramateko. Meatze-tren txiki horrek zuen errail-artea 600 milimetrokoa zen (Norteko trenak, errail zabalekoa izanik, 1.672 milimetroko errail-artea zuen). Meatze eraikitzailea zen Candido Orbek egin zuen, eta 1899ko irailaren 28an jarri zen martxan. Urte batzuetara luzatu egin zuten, Artikutzako beste meatze eta basoko tren batzuekin lotzeko. Guztira, 28.500 kiolometroko luzera izatera iritsi zen, eta, ondorioz, errail-zabalera horretako penintsulako trenbide luzeena gertatu zen. Errenteriako Norteko geltokia eta Artikutzako bailararen lotura San Rafael (Planoburu) plano inklinatu hidraulikoa inauguratu zenean osatu zen. 1905eko urriaren 18an gertatu zen hori. Ordutik trenbide txikia burdina minerala, kaolina, egurra eta egur-ikatza inguruko basoetako ustiapenetatik garraiatzeko erabili zen.

HISTOR IA

NORTEKO TRENA (1863 - …) Trenbide-zabalera: 1.672 mm.

39


Arditurriko trena. 1910

ARDITURRIKO TRENA (1905 – 1965…) Trenbide-zabalera: 750 mm. Oiartzungo bailararen meatze aberastasunak beste trenbide bat eraikitzea sustatu zuen. Oraingo hori Arditurriko aztarnategietara zuzendu zen. Hasieran, trenbide berriaren sustatzaileek, Potugaleteko Chavarri anaiek, Candido Orbek Zorrolarako eraiki zuenaren errail-zabalera berdinekoa egitea pentsatu zuten, hau da, 600 milimetrokoa, Altzibarren Artikutzatik zetorrenarekin elkartu eta trenbide hartatik Errenteriako Norteko geltokira iristeko. Laster konturatu ziren, ordea, aukera horrek lehiakortasuna kenduko ziola aterako zuten burdina mineralari. Errenterian, Norteko trenaren errail zabaleko bagoietara pasatu beharko zuten gaia, eta horietan eraman Pasaiako kaiera, ondoren barkuetan Bizkaiako Labe Garaietara (Chavarri anaiak akziodun garrantzitsuak ziren), handik Erresuma Batura edo beste lurraldeetara eraman ahal izateko. Operazio gehiegi beraz, eta konplikatuak, gainera.

HISTOR IA

Azkenik, enpresaburu bizkaitarrek Arditurriko meategitik Pasaiako kaiera bide zuzen bat egitea erabaki zuten. Pasaian, “Cantilever” tankerako zamatoki ikusgarri bat muntatu zuten, eta horri esker, bagoietatik zuzenean urontzira deskargatzen zuten minerala. Ondorioz, Orberen trenbideaz baliatzea baino askoz merkeago ateratzen zitzaien bide zuzen hori. Hala, beste zabalera bateko trenbidea eraiki zuten, 750 milimetrokoa, hain zuzen, eta Orberenarekin elkartu ezina. Altzibar eta Arragua arteko tarte batean paraleloki egiten zuten bidea bi trenak. Gaur egun, bi tunel paralelo aurki daitezke Oiartzungo bidegorrian, egoera haren testigu.

40

Artikutzako meatze-trenarekin gertatu zen bezala, Arditurrikoak ere ez zien Oiartzungo merkataritzaren eta industriaren beharrei erantzuten,

ez eta ere biztanleen mugikortasunari. Chavarri anaiek bere mineral ustiapenak sortzen zituzten beharrei erantzuteko soilik erabili zuten trena. Pasaiara minerala eramateaz gain, langileak eta teknikariak lanpostuetara eramateko ere erabiltzen zen, baina ez bidaiari edo merkantzia arruntik garraiatzeko. Oiartzunek, hala ere, asko saiatu eta urte batzuk itxaron behar izan zuen zerbitzu publikoko tren geltoki bat izan arte. Udalak 1906ko abenduaren 3an batzorde berezi bat izendatu zuen Donostiatik Errenteriara zihoan tranbiaren ibilbidea Elizalderaino luzatzea lortzeko. Ez zuen, ordea, bere asmoa lortu, Donostiako Konpainiak horretarako egin behar ziren lanen kostua oso garestitzat jotzen zuelako. 1910ean, Belgikako enpresa batek Tolosa, Donostia, Hendaia eta Biarritz artean tranbia bat sortzea aztertu zuen, eta eragileek, Oiartzungo Udalaren eskariaren ondorioz, Elizaldetik igarotzearen egokitasuna ikertu eta Irungo Bentetaraino zuzenean hemendik bideratzea ongi ikusten zuten. Enpresa horren ekimen hori, ordea, beste gauzen artean, burtsa espekulazio bat ere izan zen, egitasmo sendo bat baino gehiago. Azkenean, Tolosatik Donostiarainoko tranbia elektrikoa eraiki zuten soilik. Oiartzuarren itxaropenak berriro zapuztu ziren, beraz. Azkenik, Oiartzungo herriaren nahia, erabatean bete ez bazuen ere, 1890ko proiektu zahar baten aurrerapausoak bideratu zuen; hau da, Donostiatik Hendaiaraino joango zen TOPOak.

TOPOA (1912 - ……) Trenbide-zabalera: 1.000 mm 1910eko apirilaren 26an, Sociedad Constructora de Obras Públicas y Fomento Industrial zeritzon erakundeak hitzarmena sinatu zuen Compañía de los Ferrocarriles Vascongados zenarekin. 1890etik zetozen goraberei honela eman zitzaion amaiera, eta Compañía del Ferrocarril de San Sebastian a la Frontera Francesa sortu zen. Handik egun batzuetara, 1910eko maiatzaren 11n, hasi ziren lanak. Maiz entzun eta irakurri dugu, Topoaren ibilbideak Oiartzungo lurrak albo batetik inguratzen dituela Oiartzungo agintariek Elizaldeko erdigunetik pasatzea ez zutelako gogoko. Oiartzuarrei trenak eta kanpotarrek ekar ziezaieketen eraginetik babesteko alboratu omen zuten Topoa Arraguako auzo aldera. Alderantziz, ordea, eta lehen garbi


ikusi dugunez, Udala beti egon zen kezkatua gai honekin, eta ondoren ikusiko dugunez ere, ahal zuen guztia egin zuen aukera berri honen aurrean Oiartzungo lurretan gutxienez geltoki bat izateko. Enpresa sustatzaileak jatorrizko proiektuan ez zuen aurreikusia inolako geltoki edo apeaderorik Oiartzunen, euren helburua Espainiako iparraldeko trenbideak Europakoekin lotzea zelako. Proiektu honi berehala gaineratu zitzaion DonostiaErrenteria-Irun arteko zerbitzu azkar bat jartzea, Norteko trenaren zerbitzuari konpetentzia egiteko asmotan. Horretarako diseinatu bahar zen trazatuak ahal bezain laburra eta zuzena behar zuen izan. Planteamendu horrekin, beraz, ez zegoen Oiartzunen inongo geltokirik egiteko asmorik. Gauzak horrela izanda, pentsaezina gertatzen zen Topoa Elizaldetik pasaraztea.

Arraguako geltokia, 1913 inguruan. (J.M. Gezala)

Trenbide proiektu berri horren gauzatzeak, aurreko hirurak bezala, Oiartzungo merkataritza eta biztanleen beharrei ez ziela erantzungo ikusirik, Oiartzungo Udaleko ordezkaritza bat, alkatearen gidaritzapean, 1911. urtarrilaren amaieran Compaùía del Ferrocarril de San Sebastian a la Frontera Francesako zuzendariekin bildu zen. Oiartzuarren proposamena Arraguako Iturriene baserriaren ondoan hirigunerako tren adar bat ahalbidetuko zuen taxuzko geltoki bat egitea izan zen. Tren horrentzako gordelekuak eta tailerrak (azkenean Errenterian egin zirenak) bertan egitea ere proposatu zieten. Enpresa horiek ohiko zuten estrategia bat erabiliz, horrelako geltoki bat ezartzeak kostu handia zeukala argudiatu zuten, bidearen proiektu berriak aldaketa asko ekarriko zituelako. Aldaketa horiek 47.859 pezetetan balioztatu zituzten, eta Oiartzunek geltokia nahi bazuen, berak ordaindu beharko zuen.

Oiartzunek bere lurrak horretarako eskaini bazituen ere, Errenterian egin ziren azkenean Topoaren tailerrak eta gordelekuak. 1955. urteko argazkia da. (Ch. Schnabel) Oiartzuar batzuek Arraguako geltokia eta Elizalde lotzeko aurkeztutako tranbia proiektua, 1912an. (J.M. NuĂąez)

41


Arraguako geltokiaren krokisa (1917). Arraguako geltokia (2001).

Tren enpresarekin negoziaketak arintze aldera, Udalak herriko zergadun garrantzitsuena zen Rafael Pikabearen bitartekaritza eskatu zuen, jakinik, gainera, mugako trenaren akzioduna zela. Azkenik, trenbideko arduradunek 30.000 pezetetako ordainketa bat onartu zuten. Udaletak 1911ko otsailaren 26ean erabaki zuen kopuru hori ordaintzea. Horretarako, lurraldeen eta industrien kontribuzioa % 3 igo zuten. Geroago, ordea, kopuru hori zerbait jaitsi zen, Udalak Jeronimo Ochandiano kontratistari Makurraingo herri harrobitik behar zuen harria erauzteko baimena eman ziolako.

HISTOR IA

Beraz, Oiartzun ez zen trenbidea eraikitzearen aurkakoa izan, inondik ere, eta, gainera, diru ekarpen nabarmena egin behar izan zuen udal-barrutian Topoaren geltoki bat izateko, jakinik, gainera, Elizaldetik nahiko urruti egongo zela. Arraguako geltokia eta Elizalde lotuko zituen tranbia-linea baten proiektua ere aurkeztera animatu ziren zenbait oiartzuar.

42

1912ko abenduaren 5ean jarri zen martxan Donostia eta Irun arteko Topoa, eta, ondorioz, Oiartzungo geltokia ere bai. Hilabete batzuetara, Hendaia artekoarekin osatu zen. Gertaera hori, ordea, zorigaiztozko istripu batek ilundu zuen: egun horretan, Irungo geltokiaren ondoan bi tre-

nek aurrez aurre talka egin zuten, eta ondorioz zazpi hildako eta hogei pertsona larriki zaurituak gertatu ziren. 1913ko uztailaren 14a zen. Oiartzungo lurraldearen albo batetik izanda ere, 1912tik gaur arte ziurtatu du Topoak bidaiari zerbitzua Oiartzunen. Norteko ferrokarrilak martxan jarraitzen du Lintzirindik. Inguruko garapen industrial eta komertzialak eta Irun eta Donostia arteko aldiriko tren zerbitzu indartsuak ez dira nahiko izan, oraindik ere, inguru honetan geltoki bat bera ere eraikitzeko. Okerrago ibili dira bailarako meatze-trenak. Artikutzakoa 1917an geratu zen, lursaila Donostiako Udalak erosi ondoren. 1923an Foru Aldundiak Karrika eta Errenteria arteko zatia berritu zuen, errepideak zaintzeko behar zuen harria garraiatzeko


Arraguako geltoki berria (2012).

Topoari dagokionez, aldaketa gutxi jasan zuen lehenengo hirurogei urteetan. 1973an kontzesionario pribatuak trena FEVE estatuko enpresa publikoari laga zion, eta horrek trenbidea erabat berritu zuen. 1979an FEVEk zerbitzuaren jabetza Eusko Kontseilu Orokorrari transferitu zion. Autogobernuaren erakundeak finkatzearekin, 1982an Eusko Tren elkarte publikoa eratu zen, eta Topoaren ardura hartu zuen. Egun, mendeurrenean, Topoa berrikuntza prozesu garrantzitsu batean dago. Tren historiko horrek geroari aurre egiteko kalitatezko zerbitzu azkar eraginkor eta jasangarria eskaintzen digu. Oiartzungo kasuan, gainera, bus-lanzadera batek,“Xorrolak”, osatzen du zerbitzua, Oiartzungo zenbait auzo eta Elizalde Arraguako Topoarekin lotuz. Oiartzuarrak dagoeneko 1906an zituzten helburu haiek gauzatze bidean jarriak dira, beraz, gaur egun. Honen erakusgarri izan daiteke 2011ko martxoaren 5ean inauguratutako geltoki berria, geltoki zaharra eraiki eta 99 urte geroago.

LAN HONEN ITURRIAK: Oiartzungo Udalaren artxiboa. Foru Aldundiko Artxiboa. Donostiako Udalaren artxiboa. Oiartzungo Urtekariak. ARAMBURU UGARTEMENDÍA, Pello Joxe y Luis Mari Intza Igartua: La construcción, evolución y consecuencias del Ferrocarril del Norte en Gipuzkoa, Vol 1 y 2. San Sebastián, Michelena Artes Gráficas, 2006-2008. ITURRIOZ IBARLUCEA, Jesús: Arditurri, coto minero. Oiartzun, Ayuntamiento de Oiartzun, 2002. O LAIZOLA E LORDI , Juanjo: «El ferrocarril de San Sebastián a la frontera francesa (I)», en Carril, Nº 35. Barcelona, Asociación de Amigos del Ferrocarril de Barcelona, 1992. O LAIZOLA E LORDI , Juanjo: «El ferrocarril de San Sebastián a la frontera francesa (II)», en Carril, Nº 36. Barcelona, Asociación de Amigos del Ferrocarril de Barcelona, 1992. O LAIZOLA E LORDI , Juanjo: El ferrocarril de San Sebastián a Hernani, 100 años de tracción eléctrica en los ferrocarriles de Euskadi. Bilbao, EuskoTren, 2003. PEÑA, Javier: «La industria minero metalúrgica en Guipúzcoa» en Álbum gráfico del País Vascongado, San Sebastián, 1916. PÉREZ AMUCHASTEGUI, Pedro: «El ferrocarril minero de Arditurri», en Tren Correo, Nº 32. San Sebastián, Asociación de Amigos del Ferrocarril de Guipúzcoa, 2002.

HISTOR IA

asmoarekin. 1950eko hamarkadan amaitu zuen bere lana, kamioei paso emanez. Urte batzuk geroago, 1960ko hamarkadaren erdialdera altxatu zuten Arditurriko trena.

43



Seme-alabak


Maria Etxebeste Lopetegi Maria Etxebeste Lopetegik ere bete ditu 100 urte aurten. 1912ko martxoaren 12an jaio zen, Ugaldetxon, Juansendo baserrian. Sei senidetan zaharrena zen Maria, eta gazte gelditu zen gurasorik gabe, umezurtz. Hori dela eta, lan asko egin behar izan zuen senideak aurrera ateratzeko. Garai hartako gazte gehienei bezala, dantza bileretara joatea gustatzen zitzaion Mariari. Hamaika alditan joaten omen zen Txikierdira, zapata zuriak boltsan eta anaia ttikiena besotan hartuta. Baserrian bizi izan da Maria beti. Plazara joaten zen, saskia eta astoa hartuta, baserriko barazkiak saltzera. Jazinto GoĂąirekin ezkondu eta Maritxu alaba jaio ondoren ere, Tafetenen bizi zirenean, horretan jarraitu zuen. Donostiara ere joaten zen barazkiak saltzera. Gaur egun, alabarekin eta Salbador Isasa suhiarekin bizi da, jaiotzen ikusi zuen auzoan bertan.

Inazio Mujika Beristain Inazio Mujika 1912ko urtarrilaren 12an jaio zen, Ugaldetxoko Katalintxo baserrian. 100 urteak Samaniegon bete zituen, eta apirilean hil zen. 30eko hamarkadan, Arabako Leza herrira joan zen, hango ospitalea egiteko lanetara, eta bertako emakume batekin, Teresa Puellesekin, ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten. Bi zaharrenak bizi dira oraindik. Bertsozale porrokatua, oso langilea eta umore ingeleseko gizona zen Inaxio. Oiartzunen bizi izan zen, 1986an emaztearekin eta Miren alabarekin Arabako Errioxara joan zen arte, Samaniegora.

SEM E - ALABAK

Gizon osasuntsua izan zen Inazio. Azken urteetan Samaniegoko zaharren egoitzan bizi izan da.

46

100 urteak betetzeko ilusioa zuen Inaziok. Eta nahiz eta Arabako Errioxan hil den, errautsak herrian bota dituzte haren senideek, Aritxulegi inguruan.


JON eta ALAIA MARTIN: “Bizitzen ari zenaz kontziente izateko izan da emandako aholkua� Gipuzkoako Bertso Txapelketaren historian, gaur egungo G Puntuan, finalera heldu diren anai-arreba bakarrak dira Jon eta Alaia Martin Etxebeste ugaldetxotarrak. Illunbeko oholtza gainean, 9.000 bertsozaleren aurrean euren onena ematen saiatu ziren, eta txukun aritu ziren biak. Aste batzuk geroago, G Puntuaren bestondoa pasata, gurekin hitz egin dute. Ez dira izan txapelketan parte hartu duten oiartzuar bakarrak, baina bai urrutien iritsi direnak.

SEM E - ALABAK

G Puntuko finala jokatu dute anai-arrebek

47


Bukatu da Gipuzkoako Bertso Txapelketa. Gustura egindako lanarekin eta jasotako emaitzarekin?

SEM E - ALABAK

ALAIA: Egindako lanarekin, oraingoz, gustura nago. Maiatzean hasi nuen txapelketa, sailkapen fasean, eta nire lana baloratzeko sei saio dauzkat finala arte. Gorabeherak saioz saio izan ditut, ariketa batzuetan gusturago eta bestetan gehiago emateko gogoarekin gelditu naiz, baina orokorrean saio denetan, Hondarribikoa kenduta, balorazio orokor nahiko positiboa egin nuen. Txapelketa aurrera joan ahala, neure buruari baimena eman nion saio batean, plazan baimena ematen diodan bezala, ariketa guztietan ez ikaragarrizko distira edukitzeko. Ariketa batzuk hobeto ateratzen dira, gaia gertuago egokitzen zaizu, bertsokidearekin konplizitate gehiago duzu batzuetan bestetan baino… Ikasi nuenean neure buruari baimen hori ematen eta denetan nire bizitzako bertsoa ezin nuela bota, lortu nuen bakea neure buruarekin. Saio bakoitzean zerbaitekin bereziki gelditu naiz gustura. Ez nuen inola uste finalera iritsiko nintzenik; badakit txapelketa zenbakiak, zortea, bertsokideak eta gorputzaldia dela, eta ez dut esango ezinezko ikusten nuenik, baina ezinezkotik gertuago ikusten nuen aukeratik baino. Bai lana eta bai emaitza, nire kasuan, pozik sentitzekoak izan dira. Dena eman ez dudanean ere, sumatu dudanean gorputzaldia, animoa edo ideiak ez neuzkala nahi bezala, identifikatu dut zein gabezia eta zein indargune nituen. Txapelketa kontziente bat egin nahi nuen, neure burua saio bakoitzean kokatzeko, eta sentitzeko zer egin nahi nuen, zer egin nezakeen eta zer ez, eta horrekin pozik nago. Zoragarria izan da esperientzia hori guztia, sei saio eta zortzi hilabeteko txapeketa hori, bere gazi-gozoekin, baina aurtengoak niretzako sorpresatik eta gozotik asko eduki du.

48

JON: Nik ere oso balorazio positiboa egiten dut. Alaiak esan du Txapelketa hasi zuela finalera helduko zen esperantzarik gabe, eta nik hasieratik perspektiba hori nuen. Finalera sailkatzea ez zen guztia porrota izango zatekeen. Alde horretatik, txapelketaren inuzentzia faltan botatzen dut. Txapelketan oso birjin hasten zarenean, iristen zaren tokira iristen zarela, dena zure meritua edo zure akatsa den garaia sumatzen dut faltan. Jendeak egintzat ematen zuen finalean egongo nintzela. Zuk ere badakizu finalean egon behar zenukeela mailaz, eta oso tarte estutan mugitzen zara. Bigarren gelditu nintzen 2003an, hirugarren 2007an, eta badirudi ia irabazten ez badut

emaitza txarra dela. Txapelketan jende asko sartzen da finalaren bueltan, eta irakurketak arraro egiten dira. Norbaitek esan lezake: “Bigarren, hirugarren eta orain zazpigarren, ez da oso emaitza ona”. Baina gertutik bizi dugunok eta ikusi dugunok nola erortzen ziren Iñaki Gurrutxaga, Uxue Alberdi, Jokin Uranga, Amaia Agirre, Iker Zubeldia… Aspalditik finalean jarri ditu jendeak, baina kanpoan gelditu dira. Ikusi dugunok benetako arrisku hori zer den, hobeto dakigu finalean egotearen garrantzia zein den. Estatistikoa balitz, beti final berdinak errepikatuko lirateke, eta ez da hala izaten. Alde horretatik oso pozik. Horrek esan nahi du jada 12 urte pasatu ditudala Gipuzkoako zortzi onenen zakutxo horretan, parte hartzen dugun zortzi onenen artean, eta finalean kantatutako bertso askorekin oso gustura nago. Egin nahi nuenetik oso gertu kantatu nuen. Beste batzuetan pena, bidea ez nuelako asmatu eta esateko asko esan gabe gelditu zitzaizkidalako. Batbateko lana egiten dugu, eta jardunak etengabe gogorarazten digu hala dela. Finaleurreko fasetik abiatu zinen, Jon. Alaia, zuk, berriz, fase guztiak gainditu behar izan dituzu finalera heltzeko. Abantaila edo desabantaila izan da hori? JON: Niri oso injustua iruditzen zait. Alaiak sei saio egin ditu eta nik hiru. Abantaila ebidentea da. Gaizki egiten duena kanpora doa Txapelketa honetan, automatikoki. Sei saio jokatu behar badituzu, seietan gaizki behintzat ez duzu egin behar. Hiru jokatzen badituzu, hiruretan. Berez ona bada bat eta aurreko Txapelketan erakutsi badu, aski abantaila badu dagoeneko. Ez zaio abantaila


ALAIA: Bertsolari onenak egun txarra ere izan dezake, eta maiatzean, beharbada, kanporatu zitekeen finalean egon den baten bat. Oso zaila da, baina gerta liteke. Egun txar bat edozein fasetan izan liteke, eta probabilitatea handitzen da zenbat eta saio gehiago jokatu. Kontrapuntua da Txapelketaz gozatzeko ere, edo zeure buruari akuilu lanean aritzeko, denbora gehiago duzula. Txapelketaren barruan zaude, mentalizatuta. Duela lau urte lehenengo fasean kanporatu nintzen, eta sentsazioa ezagutzen nuen. Sailkatu izana lorpen bat izan zen. Arantza bat kendu nuen, eta motibazioa eta segurtasuna irabazteko balio izan zidan. Final-zortzirenetako lehenengo saiorako izugarrizko motibazioa nuen, txapelketan egin dudan saiorik onena izan zen. Energia nuen, denbora izan nuen gabeziak betetzeko, indarguneak jakiteko. Final-laurdenetarako, motibazio falta sentitu nuen, helburu batzuk dagoeneko beteta neuzkan eta kosta egiten zitzaidan energia hartzea. Neke sentsazioa eduki nuen. Baina finalerdietarako sailkatu nintzenean, motibatu egin nintzen. Horra heltzea zen nire helburua, Euskal Herriko Txapelketan kantatzeko aukera izateko. Orduan esan nuen: “Ez dut galtzeko ezer eta ahal dudana egingo dut finalean egoteko”. Aukeran jarri izan balidate non hasi, ez dakit non aukeratuko nukeen. Sentsazio pila bat testatzeko eta neure burua behartzeko eta egokitzeko balio izan dit. Ia urtebetez txapelketan bizitu naiz, eta neure burua hezi dut txapelketarako. Jon, zuretzako ez da Gipuzkoako Txapelketako finalera heltzen zaren lehendabiziko aldia izan. Aholkurik eman diozu Alaiari? JON: Kontziente izateko bizitzen ari zenaz. Uste dut final gehiago egingo dituela, baina badaezpada. Oso zentratuta bazaude bertsotara, agian hobeto egingo duzu bertsotan, baina bizi-espe-

rientzi bezala polita da zure abenturaren turista izatea. Nik uste lortu zuela. ALAIA: Berak aurretik bi final on eginak zeuzkan. Oso urruti geunden sentsazioetan. Niretzat ate bat ireki eta “guau” esatea zen, eta berarentzat, berriz, hor egotea. Kontziente izateko ahalegina egiteko esan zidan eta, neurri batean, hori egin nuen. Neure buruari egurra eman nion konbentzitzeko gozatu egin behar nuela. Oreka nahi nuen. Baina zerbaitek gaina hartu behar bazuen, gozatzea izan zedila. Urduri pasatu nituen finalaren aurreko bi asteak, baina egunean bertan gozatzeko gogo ikaragarria nuen, ez hainbesteko urduritasuna; egun hura gozatze sentsazioarekin gogoratu nahi nuen. Eta hala sentitu nintzen. Oholtza gainean, txapelketan, anai-arrebak edo lehiakide? JON: Anai-arrebak! ALAIA: Bai, bai! JON: Sumatzen dut 2003tik hona asko humanizatu naizela. Nire bizitzan lehenengo aldiz, ileak puntan jarri zitzaizkidan oholtzara atera aurretik. Inpresionatzekotan, Irunek inpresionatu behar ninduen edo Illunbek lehenengo aldian. Eta ez, bigarrenean egin dit. Lehenengo finala Irungo kiroldegian jokatu nuen. Jende gutxiago zegoen, baina ni ume moko bat nintzen. Aldatzen da ikuspuntua urteekin. Lehen masa bat ikusten nuen eta orain 9.000 pertsona. Ikusten dira 9.000 lagun horiek? ALAIA: Nik bista txarra dut eta, beraz, gutxiago! Baina saiatzen nintzen begiratzen. Beñatek (Gaztelumendik) esaten zidan pantaila bat zela, jende bloke bat, ez pertsonak. Formak bereizten saiatu nintzen, pentsatu “begira daude, entzuten dute; beraz, esan zentzuzko zerbait, merezi duen zerbait”. Bestela bertsotan kontzentratzen zara, eta momentu horretan duzun aukeraz ahazten zara. Lehiakide edo arreba? Argi, arreba! Ez nuen pentsatu ere egingo biok egongo ginenik. Jon egongo zela oso argi neukan. Garbi sentitzen nuen finalean egon beharreko bertsolaria dela. Nire amets handienetan ere ez ginen agertuko biok han. Ohore bat izan da. JON: Ariketa arraroa da: zure bertsoaldia iritsi aurretik hasten zara kontzentratzen eta gero, momentuaren kontziente izan behar duzu, abs-

SEM E - ALABAK

gehiagorik eman behar beranduago hasita. Entzulearentzat, zenbat eta bertsolari hobeak izan hasieratik, erakargarriagoa da. Txapeldunak azkena geldituko denaren fase berdinetik hasi behar duela uste dut. Jokatzen dugun lehenengo saioa izaten da kritikoena. Ordura arte prestatu duzu, baina ez dakizu txapelketa egunean zein tentsio izango duzun, zer egingo duzun, lehenengo bertso puntuagarria kantatzen duzun momentuan esaten duzu “ongi nago” edo “ezin dut”. Niri hori pasatu zait Alaiak karrerilla hartua zeukanean, baina hor hastea izugarrizko abantaila da.

49


traitu eta bertsolari paperetik atera. Bertsolarietatik miresten den gauzetako bat, kulturalki oso euskalduna, zera da: ez zaiela nabaritzen urduritasuna, emozioa. Amets (Arzallus) bezalako bertsolariak: osotasun horrekin. Eta niri geroz eta gutxiago iruditzen zait egokia. Kulturalki ere ez nago horrekin ados. Batzuetan ahaztu egiten zaigu hor daudenak zortzi pertsona direla eta urduri daudela. Guk disimulatzen dugu, asko. Baina jendeari ez zaio ahaztu behar. Jon, alde batera utzi zenituen bertsoak momento batean. Berriz hastea izan da hau? JON: Euskal Herriko Txapelketa bukatu eta gero utzi nuen. Sei hilabeteko geldialdia egin nuen. Ez nekien oso ongi zer nahi nuen. Noizbehinka aurrera eta aurrera goaz aukeratutako bidetik, eta ez dugu tarterik hartzen gelditu eta bide izkinetik begiratzeko. Ez nintzen gai sentitzen bide izkinetik begiratu eta aurrera zihoan pertsona izateko. Bertsolaritza utzi nuen jakin nahi nuelako 12 urtetatik nire bizitzan ia egon den gauzarik garrantzitsuena, edo behintzat iraunkorrena, izan dena gabe zer sentitzen nuen. Zenbat eta zer botatzen nuen faltan. Bertsolaritzak zenbat botatzen ninduen ni faltan. Susmoa nuen engantxatua nengoela txaloetara. Neurtu egin nahi nuen. Eta saio asko egiten nituen egin nahi ez nituenak. Batzuok ezetz esaten ez dakigunez, ezezko konpleto batekin bukatu nahi nuen horrekin. Konturatu nintzen bertsolaritzak ni gabe berdin-berdin jarraitzen zuela. Nik, berriz, bertsolaritza mugimendu bezala ez nuen faltan botatzen, baina bertsotan egitea bai. Autoan bertsotan egiten nuen. Horixe gustatzen zait. Distantziatik begiratuta, berriro hasi nintzen. Gauza asko aldatu dira bertsotan, eta oraindik argiago dut zer den nahi dudana.

SEM E - ALABAK

Alaia, zu berriz, saioz saio zabiltza. Plazakoagoa zara anaia baino?

50

ALAIA: Konparaketak egitea zaila da. Boladak daude, gogoan eta merkatuan. Batzuetan norbaitek eskari gehiago du besteak baino, baina hori engainagarria da. Udan zorte handia izan nuen, eta saio asko egin nituen normalean kantukide ez ditudan bertsolariekin: Andoni Egaùa, Jon Maya, Maialen Lujanbio‌ Tendentzia mantentzen ari da. Urtarrilean saio dexente izan ditut, eta aurrera begira ere baditut. Eskolarteko Txapelketa bukatu eta bertsolari izan nahi nuen. Frustrantea izan liteke hori, eta niretzako batzuetan izan da.

Zuk bertsolari izan nahiko duzu, baina berdin du. Zure txokoan eta jendearekin izan zaitezke, baina plaza, herri eta publiko ezberdinak nahi badituzu, zerbait piztu behar duzu jendearengan zu entzun nahi izateko. Hori oso boladakakoa da. Orain horrela nago, saio dezenterekin, nire belaunaldiko bertsolariak ez direnekin, plazan urte asko daramatzaten izarrekin; luxu bat da. Konturatu naiz uste nuen baino dexente gehiago dudala ikasteko, bai bertsolaritzaz eta bai eurengandik: egoteko jarreran, gaiak hartzeko moduan, iritzi propioa izateko eta adierazteko moduan‌ Ikasteko, xurgatzeko eta gozatzeko aprobetxatu nahi dut. Bolada bat izan daitekeela badakit, eta zukutzeko eta ikasteko garai bat izatea nahi dut. Ez naiz oso ona ni ere ezetz esaten, baina saio baterako-edo deitzen didatenean, egun bat eskatzen dut pentsatzeko eta agenda kontsultatzeko. Gertatu izan zait ostiral batean bertso-afaria izatea eta, eguna iritsitakoan, gogorik ez izatea. Gero ia denak hartzen ditut. Plazara iristen naizenean motibatu egiten naiz. ‘ Zer nabarmenduko zenukete batak bestearen bertsokeratik? ALAIA: Ez dugu bertsokera antzekoa, baina baditugu puntu komunak, nahiko argiak. Ez nuke jakingo zehazten zein diren, baina nik sumatzen ditut. Jonekin kantatzea tokatzen bazait, eroso sentitzen naiz. Kode berdintsuak erabiltzen ditugu. Jonek kantatu behar duenean publikoak badu interesezko edo miresmen jarrera, isiltasun berezia sortzen da. Hunkitzeko eta sentitzeko predisposizioa du Jonek, eta bertsolariaren nortasunarekin bat doan erantzuna pizten bada publikoarengan, seinale ona da. Umore ukitua ere badu, fin xamarra eta interesgarria. Ez da ezagutzen dugun aspaldiko bertsolariaren umore kodea, baina nik estimatzen dut. Teknikoki, abilezia handia dauka. Nahiko perfekzionista naiz bertsoak egiten, eta entzuten ere bai, akatsek belarrian min egiten didate. Jonek badauka bertsoaren zaintza hori. Eta segurtasuna trasmititzen du, beti. JON: Alaia teknikoki oso-oso ona da. Gainera, adin ona du. Puntu esaktuan dago, zabartzen hastea ere onartu daiteke. Badu zerbait berezkoa: publikoarekin konektatzen daki. Batzuek badute, eta besteek ez. Eta Alaiak badu. Umore absurdo xamarretik ere iritsi egiten da publikoarengana. Eta publikoak ez dio edozeini permititzen txorakeriak esatea. Neska bat, umoretik, eta hala ere barre egitea, lorpen handia da.


JON: Badaukagu antzeko zerbait. Biok asko irakurtzen genuen umetan eta Euskaran beti ongi ibili gara. Antzeko liburuak irakurriko genituen, guraso berdinak ditugu, toki berean ikasi dugu (nahiz eta irakasle ezberdinak izan ditugun, ikastolan eta bertso-eskolan). Nik ez dut nahi Alaiarekin entrenatu. Gurekin kantatzen dutenen antza hartzen dugu. Bertsolariak enpatikoa izan behar du ona izateko. Oiartzungo bertsolari guztiok antza hartzen bukatu dugu. Ander (Lizarralde) izan da bakarra asmatu duena bere nortasunari eusten. Denok arkaitzgoikoetxeartu egin gara. Hernaniko Bertso Eskolako denek ere bertsokera antzekoa dute. Arrisku hori ikusten dut, guk ere elkarren antza geroz eta handiagoa hartzeko. 9.000 lagun zenituzten zuei adi. Modan dago bertsozale izatea? ALAIA: Ez dakit moda kontua den, baina bertsozale gazte gehiago daude. Gaztetu egin da publikoa. Lehen jende helduagoarekin lotzen zen bertsozaletasuna, eta jende mota konkretuagoarekin. Ez dut esango baserri giroarekin, baina bai oso euskaldun jatorraren lehengo kontzeptuarekin. Orain anitzagoa da. Belaunaldi berriak datoz bertsotara. Maialen Lujanbiok, Jexux Mari Irazuk, Unai Iturriagak… beste estilo batzuk ekarri zituzten bertsolaritzara, jende gehiago harrapatzeko gaitasuna lortu zuten. Bertsozale Elkarteak ere lan handia egin du. Hainbat aldaera, saio mota eta presentzia hartu dituen heinean, erakusleiho zabalagoan dago bertsolaritza.

Nola baloratzen duzue hurrengo egunean gauzarik komentatuenetakoa Alaiaren bota gorriak izatea? ALAIA: Harrituta gelditu nintzen, hasteko, nire etxeko argitan bota horiek ez zirelako hain gorriak! Fokoak ziren! Garrantzia ematen diot gorputzaldiari. Eta horrekin lotura du arropak. Aurrez pentsatu nuen zer jantzi. Indarra emango zidan kolore bat nahi nuen, eragiten baitit. Oso beltz-zalea naiz, baina kolorea behar izaten dut. Gorria, bereziki supertiziosoa ez izan arren, zortearekin lotzen dut. Lehenengo txapela kamiseta gorri batekin jantzi nuen, gogoan ditudan saio onenetakoak gorriz jantzita egin ditut… Ez nuen espero jendea hainbeste erreparatzea bota gorri horietan. Nahiago duzu jendea zure botetan baino zure bertsoetan erreparatzea, baina gauza batek ez badu bestea estaltzen, ez zait kaltegarria iruditzen, baizik eta anekdotikoa. Niri bost axola zait bestea nola jantzita doan. Generoaren ikuspegitik eta azaletik begiratuta, badirudi emakumeak diskretua izan behar duela, eta zortziok masa bat osatu. Gaindituta dago hori. Niri itxura zaintzea gustatzen zait, barrukoa ahaztu gabe, eta horrelaxe jantzi nituen bota horiek eta jertse hori. Ez dut zertan diskretu joan, ez dut zertan pentsatu “norbaitek pentsatu lezake nire emakumetasuna ari naizela erabiltzen ez-dakit-zertarako”. Horrelakoxea naiz.

SEM E - ALABAK

Martindarren bertsokerari buruz hitz egin ahal daiteke?

JON: Bertsolaritzaren neurria ez du Gipuzkoako finalak edo BECek ematen. Lortu dugu egun jakin horietan hainbeste pertsona elkartzea, baina hori txapelketaren komunikazioaren emaitza da. Bertsozaleak izango dira asko, baina benetako bertsozaletasuna da Oiartzunen antolatzen den saio batean zenbat entzule dauden. Azken hamar urteetan proportzio berean igo da? Ez. Egun handietan geroz eta entzule gehiago daude. Bertso Egunean bi aste lehenago sarrera guztiak saltzen dira, baina herri batean antolatzean, arrakasta berdina dugu? Ez. Kultur kontsumo ereduak hortara garamatza. Lehen Euskal Herria ez zen horrela. Lekuan lekukoak garrantzi gehiago zuen nazio osoko gauzek baino. Orain gauza historikoak kontsumitzea gustatzen zaigu: “Hor egon behar dut, historikoa izango da”. Eta bestetan, eskura jarrita ere, paso egiten dugu. Jendea bertsozalea da, kontsumo ohiturekin bat datorrelako: azkarra da, atsegina, nahi baduzu kaso egiten duzu edo ez. Baina ez da bertsozale amorratua.

51


Gogorra izan al zen G puntuaren biharamuna? JON: Bai. Oso lo gutxi eginda lanera joan nintzen. Loa asko estimatzen dudan pertsona naiz, eta gogorra izan zen. Biharamuna, hala ere, asteartea izan zen. Digestio motelekoa naiz eta egun bat behar izan nuen benetan hurrengo eguna izateko. Bat-batean oso motxila astuna kendu nuen, ordura arte gainean neukala konturatu ere ez nintzena. Klasera joan nintzen, konten eta lasai. Urteekin ikasi dut urduritasuna ez sentitzen. Baina horrek ez du esan nahi ez dudanik. Eta urduritasun ez-kontziente bat are txarragoa da. Ez dit ultzerarik sortuko baina karga izaten jarraitzen du. ALAIA: Ni ere lanera joan nintzen, lo gehiago eginda! Ikasleak informatuta zeuden eta lainotxoan jarraitzea izan zen. Oroitzapen ona dut goiz harena. Egunaren bukaeran nekatuta eta burua karga-karga egina nuen. Normalean saio bukaeran gertatzen zait hori. Tentsioa sumatu nuen, kolpetik etorri zitzaidan. Baina asteartetik gaur arte, faltan botatzen dut txapelketa. Oso luzea izan da, baina hainbeste etapa izan ditu: beldurra, motibazioa, beldurra eta berriz motibazioa... Oraindik motibazio momentuan nago. Hobetzeko, kantatzeko, gozatzeko‌ gogoz nago. Eta aurrera begira, zein neurritan ikusten duzue zuen etorkizuna?

SEM E - ALABAK

JON: Bi urte barru Euskal Herriko Txapelketa da. Guretzako oso garrantzitsua da. Gipuzkoan mimo gehiagoarekin kantatu izan dut beti, baina Euskal Herrikoa oso garrantzitsua da. Hurrengo Gipuzkoako Txapelketa, hemendik lau urtera, oso urru-

52

ti dago. Bertsotan konpetitzeko anbizioa falta zait. Nik badakit nola egiten dudan bertsotan, gustatzen zait eta ez zait hainbeste axola besteei zenbat gustatzen zaien. Ez dut horren baitan kantatzen. Lehen gehiago asmatzen nuen besteek nahi duten hura kantatzen. Gaur egun nik nahi dudana kantatzen dut eta faltan sumatzen ditut hori egiteko espazioak. Jaialdietan bertsolari gehiegi egoten da. Saioa ongi ateratzeko, beti berdina egiten dugu. Horretarako, gure saioen produktoreago izan behar dugu. Bestea ere egingo dut; lehen planoan ez egonagatik, urtean 70 saiotik gora egiten ditut, baina beste bide horri ekin nahi diot. ALAIA: Hobetzeko gogoa dut. Nire lehenengo Euskal Herriko Txaplketa dator eta ilusio handia dut. Pentsatu nahi dut nola entrenatu nahi dudan, zer entrenatu nahi dudan, zein izango den helburua, zer hobetu nahi dudan, zer utzi‌ jakiteko egiatan zer den eman nahi dudana eta eman dezakedana. Ze Unai Iturriaga izan nahi nezake, baina ez naiz! Plazei dagokienez, hurrengo hilabeteetako saioak hasi zaizkit etortzen eta gozatu egin nahi dut. Saioro maila ikaragarria eman beharra sentitu izan dut, eta nik nahi dut eman, eta saiatuko naiz, baina batzutan baimena behar dut gizakia naizela onartzeko. Baita ere errimak lantzen jarraitu nahi dut. Txapelketarako lanketa egin dut eta ez dut galdu nahi. Eta lehen egiten nituen gauzak egin nahi ditut: idatzi, laburren bat egin‌ Nahiz eta ez diren bertsolaritzarekin erabat bateragarriak, lagundu egiten didate burua aktibo edukitzen, eta bertsotarako mesede egiten dit. Sormen aldetik aktibo egon nahi dut.


Hunkigarria eta poza dira elkarrizketa honetan gehien errepikatzen diren hitzak. Horixe izan zen oiartzuarrek Estanix eta Ordoxelai herrira iritsi zirenean bizi izandakoa. 25 urte pasatu dituzte espetxean, batek Castellonen besteak Herrera de La Manchan. Mende laurdenaren errepasoa egin dugu, 1986an hasi eta 2011ra artekoa. Ilunetik argira, gogortasunetik poztasunera, azken urtean bizi izandakoak ere aurkituko dituzue bertan. MIRARI MARTIARENA JOXE MIGEL LOPEZ

SEM E - ALABAK

Estanix eta Ordoxelai, Ordoxelai eta Estanix. Zirrara eta poza, poza eta zirrara.

53


Maiatzean urtea bete zen kartzelatik irten zinetela. Oraindik amesgaiztoak izaten dituzue, kartzela barruan egongo bazinakete bezala? Estanix: Urtebete pasata jada ohitu naiz. Gau batzuetan edo egun batzuetan etortzen dira amesgaizto horiek. Zaila da ohitzea, baina bai, jada ohituta nago ondo lo egitera. Ordoxelai: Nik, egia esan, ez dut inoiz amesgaiztorik izan. Ez kartzelan eta atera ondotik are gutxiago. Beraz, amesgaiztoen kontua ez dator nirekin, ez burutazio, ez eta oroitzapen txarrik ere.

SEM E - ALABAK

25 urte horietan zein izan da zuentzat momentu gogorrena eta zailena? Eta onena?

54

E: 25 urtetan, kalean bizi den edonorentzat bezala, izan ditugu momentu onak eta momentu txarrak. Kideen hilketak, familiartekoen edo lagunen heriotzak... Jendeak pentsatzen du espetxean dena txarra dela, baina oso momentu onak ere bizi izan ditugu. Bisitak, gutunak eta lagunekin algara asko.

O: Estanixek esan duen bezala, kideen heriotzak, istripuak, atxiloketak... Momentu horiek ez dira goxoak izaten. Nik jasan ditudan momentu gogorrenak gose greba luzeak izan ziren. Momentu onak milaka bizi izan ditut. Edalontzia beti erdi betea ikusi izan dut, eta espetxean pasatu behar genituen urteak onartuta zeuden. Militanteki jokatuta, egoera txar horiek gainditu egiten dira. Nola bizi izan zenituzten Aljerko elkarrizketak, Lizarra-Garaziko akordioa eta Loiolako suetena eta horien amaierak? O: Egia esan, Aljerko prozesuak izugarrizko ilusioa sortu zidan. Orduan gauzak konponduko zirela uste nuen. Apurtu zenean, hurrengoan konponduko zirela pentsatu, eta aurrera. LizarraGarazikoan ilusioa piztu zidan alderdi abertzaleak elkartzea, baina ez zen Aljerko sentsazio berdina. Bi prozesuen ondotik, Loiolakoan oinak lurrean zeuden: ondo ateratzen bazen, primeran, eta bestela, berriz ere aurrera.


Nola bizitzen zenituzten familiakoen eta lagunen bisitak? Agurtzeko garaian kezka ere geratuko zitzaizuen. E: Alde batetik, ilusio handiz itxaroten nituen bisita egunak. Gogo handia familia eta lagunak ikusteko. Behin bisitatik aterata, sabelean harra sartzen zitzaidan, “nola iritsiko ziren?�. Ezin baituzu egunean bertan deitu iritsi diren jakiteko, bi edo hiru egun pasa daitezke deitzen duzun arte. Egun horiek oso latzak izaten ziren. Kontuan hartu behar da familiek egiten dituzten kilometro pila, eguraldi txarrarekin, gauez, lanetik atera eta jarraian... errepidean dauden arrisku guztiekin. O: Nik kontraesan handiak izaten nituen bisitekin. Alde batetik, bisita izan nahi nuen, baina bestetik nahiago nuen ez eduki. Bisitak larunbatetan izaten

genituen, eta ez zitzaizkidala etorriko esaten bazidaten askoz ere lasaiago egiten nuen lo ostiralean. Behin etxera deitu eta ongi iritsi zirela jakinda geratzen nintzen lasai. Guk zortea izan dugu ez dugula familia edo lagunik galdu errepidean, eta ez dakit nori eskertu behar diogun hori. Eskutitzak jasotzea ere polita izango zen. Ezezagunek idazten al zizueten? Denborarekin bisitetan sartu izan al dituzue? E: Herriko jende gazte askok idazten zidan. Zuk ez dakizu nor den, baina agian bere gurasoak ezagutzen dituzu. Poza ematen zidan gutunak jasotzeak, baina amorrua ere bai, hilabete bat behar izaten dute iristeko. Orduan, askotan Gabonetan postala bidali eta udaberrian iritsi! Gainera, batzuk ez ziren iristen, Madrilen ez bazaie gustatzen ez baituzu jasotzen. Sartu izan ditut bisitetan, eta oso harreman politak sortu zaizkit. O: Lau gutun idatz genitzakeen astean, eta nik guztiak idazten nituen astero. Asko gustatzen

SEM E - ALABAK

E: Antzekoa izan zen nik bizitakoa. Su-eten bat hausten denean, lehenengo momentuan kolpea hartzen duzu. Momentuan arrazoia genuela bagenekien, eta aurrera egiteko beti ilusioa mantentzen genuen.

55


zitzaidan jasotzea eta idaztea. Ezezagunek gehiago idazten zidaten ezagunek baino, kar kar kar. Lotsa daitezela lagunak pixka bat! Gero ezezagun horiek lagun bihurtzen ziren, eta bat bereziki esateko, nire bikote-lagunarena da. Horrela ezagutu baikinen, ezezagun izatetik lagun izatera, eta harremana muturrenaino eraman dugu. Ze harreman mota izaten zenuten preso sozialekin? E: Lagun onak eta jatorrak aurkitu izan ditut. Era guztietako presoak daude, familia bakoitzeko onenak, esaten den bezala. Esan beharra dago azken urteetan preso sozialen perfila ere aldatu egin dela: kartzelan pasatako lehen urteetan, drogarekin lotutakoak ziren gehienak,baina orain etorkinak, lapurretan edo faltsifikatzen ibilitakoak... Kulturalki mundu guztiko pertsonak zeuden. O: Nik hasieran oso gaizki pasatu nuen. Drogarekin lotutako presoen mundua oso zakarra da, eta ez nuen eurekin ezer jakin nahi izaten. Askotan jator-jator joaten nintzen lagun egiteko asmotan eta aprobetxatu egiten ziren. Gero poliki-poliki ikasi nuen beren mundua ulertzen eta beren munduan jokatzen. Estanixek esan duen bezala, tartean baten bat jatorra aurkitu eta harreman politak izan nituen. Kartzeletako baldintza txarrak, ordu asko ziegan, gose grebak, eguneroko errutina… Nondik ateratzen zenuten indarra? E: Arrazoia duzula pentsatzen duzunean, beti ateratzen duzu indarra. Familiaren eta lagunen babesak ere indarra ematen dizu, ondoan dituzula ikusteak. Guk, zorionez, herri honetan babes handia izan dugu, eta hori izan ez bagenu, ez dakit zer gertatuko litzaigukeen. O: Horretaz gain, militantziak sekulako indarra ematen du, heriotzeraino joatekoa. Militante batek kausaren arrazoia galtzen badu, bereak egiten du. Pertsona bezala jarrai lezake, baina benetako indarra militante sentitzeak ematen du.

SEM E - ALABAK

Kartzelan sartu berri duten euskal gazte bati nolako harrera egiten zaio?

56

E: Ahalik eta babes handiena ematen saiatzen ginen. Kide batzuk oso ukituta etortzen ziren, eta egokitzea oso zaila da. Hasierako urteak, egokitu artekoak, oso gogorrak dira, kartzelan zaude, baina burua kalean duzu. Gauza asko apurtzen

dira, zoritxarrez, familiak, lagunak, bikoteak... eta gainditzea kosta egiten da. O: Gazte mugimenduetako kide asko sartu dituzte inola ere espero ez zutenak. ETAkidea bazara, badakizu azkenean espetxea, atzerria edo heriotza izango duzula. Gazte mugimenduetan ibilitako askorentzat oso gogorra izaten da inolako arrazoirik gabe espetxean bukatzea. Askotan, arrunten artean sartzen dituzte, kiderik gabe, eta gaizki pasatzen dute. Laguntzen genien aurrera egiten, denborarekin egokitzen dira, eta heldu askok baino heldutasun handiagoa erakusten dute. Nola bizi izan zenituzten espetxetik atera aurreko egunak? E: Bi urte aurretik bagenekien 2011ko maiatzaren 10ean aterako ginela. Azken egunera arte beti duzu zalantza. Azken hilabetean, norbere ilusioa baino handiagoa zen ondoko kideena. Denek “hau egin nire partez, bestea egin...”. Bertako kideak agurtzea gogorra izan zen, eta kalera ateratzeari ere errespetua, beldurra diozu. Oso gazte sartu ginen, heldu atera, beldurra zer aurkituko duzun, galdera asko... O: Oso pozik nengoen, bagenekien militante bezala pentsatuz, erakundean sartuta non amaituko genuen. Espetxetik irtetea beste pauso bat bezela hartu nuen. Kartzelan denbora bat pasatu nuen eta ateratzea beste pauso bat zen. Lasai hartu nuen, eta izugarrizko pozarekin. Lagunak ni baino askoz urduriago zeuden, kideek esaten zidaten: “Ander, kalera hoa! Oso lasai hago!”. Nik erantzuten nien: “Horregatik ba! Kalera noa, ez naramate kartzelara!”. Nola gogoratzen duzue espetxetik irten zineten eguna? Eta Oiartzunera iristea? E: Nik egun horretan lo gutxi egin nuen, goizeko bostak aldera jaiki nintzen, zigarro bat erre nuen ziegako leihoan eta momentu batzuetan malkotan ere hasi nintzen. Nik 24 urte egin nituen espetxe berean, eta metaforikoki esanda, hori da zure etxea. Ni laino batean nengoen, burua ez dago hainbesteko aldaketetarako jarria. Oso egun hunkigarria, emozio askokoa. Oiartzunera iritsita harrituta geratu nintzen. Aldatua ikusten duzu herria, baina harrera bero horrek harritu ninduen. Jendea espero duzu, baina hainbeste ez.


24 urte ondoren, nolakoa izan zen lehen aldiz elkar ikuste hori? E: Lasarteko gasolindegian ikusi ginen, eta nik neure buruarekiko pentsatu nuen: “Ba beti bezela dago, seko eroa! Pixka bat zahartxeago, nire moduan!”. Kar, kar, kar. Bromak aparte utzita, oso polita eta hunkigarria izan zen. O: Urtebete egin genuen elkarrekin, eta gero banatu egin gintuzten. Desberdin atera ginen, Estanix pixka bat despistatuta ikusi nuen, kar, kar, kar. Nik besarkatzen nuen behin eta berriz, eta ez zuen erreakzionatzen. “Hau ez da betiko Estanix!”. Nabaritzen zen, lehen esan duen bezala, laino batean zegoela.

Zertara ohitzea izan zen zaila? E: Lehenengo bi hiru hilabeteak egokitzapenekoak izan ziren. Kalera ohitu, teknologia berrietara... Jendeak normaltzat ematen dituen gauzak guretzat oso berriak dira. Bestela, beste jende guztia bezala, eguneroko gorabeherekin. Hasieran zaratarekin-eta oso nahastuta; agian, herrian ez baina, Oreretara edo Donostiara joan eta erabat despistatuta ibiltzen nintzen. Baina tira, horretara ere ohitu gara. O: Gezurra badirudi ere, ez zitzaidan askorik kosta ohitzea. Beti esaten dut, osasuna badugu, beste guztia gure esku dagoela. Horretaz gain, esan behar dugu oiartzuarrak izatearen zortea dugula. Babes eta mimo izugarriak jaso baitigu. Horrekin, guztia erraz egiten da. Kartzelan bizitza oso geldoa da, eta kanpoan jendea ziztuan bizi da, baina behin aterata, jartzen zara. Espetxetik atera zinetenetik urtebete pasata, nolakoa da zuen egunerokoa? E: Beste edozein herritarrena bezalakoa da. Ander eta biok batera egiten dugu lana mendian, eta oso gustura gabiltza. Lanean hastea oso ondo etorri zait, oreka bat ematen dizu eta independentzia ere bai.

SEM E - ALABAK

O: Ni oso gustura etorri nintzen bidaia osoan. Ez nuen hainbeste jende etorriko zenik uste ongi etorrira. Emozio asko bizi izan nituen, pozik eta gustura. Elorsoroko omenaldia ere ikaragarria izan zen, eta nire festa gogoak behintzat ase ziren. Horixe zen atera aurretik eskatzen nuen gauza bakarra, festa! Xabier Iragorri bisitan etortzen zenean esaten nion, “preso bat kartzelatik ateratzerakoan astebeteko festa izan beharko luke herrian!”. Astebetekoa ez, baina sekulakoa izan zen.

57


O: Nik oso gustuko dut lana, eta Estanixek esan duen bezala, oso ondo etorri zait niri ere. Gure egoera normalizatu egin du lana izateak. Euskal preso askok jarraitzen dute kartzeletan. Nola ikusten duzue Euskal Herriaren etorkizuna? O: Etorkizuna gure lanaren eta borrokaren araberakoa izango da. Mugitzen bagara, orduan eta hurbilago izango ditugu presoak etxean. Hori da geratzen zaiguna, lehen egin bezala elkartasunarekin aurrera egitea presoak eta iheslariak etxera ekartzeko. Musu truk ez digute ezer emango, eta ezker abertzaletik haratago dauden abertzaleek ere sostengatu behar dute euskal presoen askatasuna. E: Jendea ezkor dago, baino baikortasuna izan behar dugu aurrera egiteko. Gure aitona-amonek garai txarragoak bizi izan zituzten eta aurrera atera ziren. Beti, gainera, ilusioarekin eta harrotasunarekin. Euskaldunak gara, ez gara hobeak ezta okerragoak ere. Herri bat gara eta hori ezin dute egun batetik bestera aldatu. Nola ikusten dituzue gaur egungo gazteak? E: Gazteak etorkizuna dira, uste baino askoz hobeto ikusten ditut. Espetxean ginela iristen zitzaigun paso egiten zutela. Gure garaian ere bai, baina asko dira lanean dabiltzanak. Gazteak dira gaur egungo muturra eta erraz kritikatzen dira. Eurak dira benetan lanean ari direnak eta eurak dira etorkizuna. O: Arinkeriaz kritikatzen dira, baina gure aurrekoek ere berdin-berdin kritikatzen gintuzten. Eredua eman beharrean eta lagundu beharrean, kritikatu egiten dira. Herri bizi bat da Oiartzun, eta hori seinale oso ona da. Bukatzeko, oiartzuarrei zer esan nahi zeniekete?

SEM E - ALABAK

E: Oiartzun, Oiartzun da. Honezkero askotan esan dugu eta nola eskertu ere ez dakigu. Eskertu, jendea animatu mugitzeko eta aurrera egiteko, etorkizuna gurea izango baita.

58

O: Premiazko lan bat dugu, presoak etxeratzea . Hortik aurrera, politika egingo dugu. Jendea mobilizatu eta aurrera egingo dugu. Oiartzuarrei urte hauetako guztietako babesa eskertzea besterik ez zait geratzen niri ere.

Nortasun agiriak Estanix Lopez 1967ko urtarrrilaren 7an jaio zen, Ugaldetxoko GariĂąo baserrian. 1986ko maiatzaren 17an Guardia Zibilak atxilotu zuen ETAko kidea izatea leporatuta, 19 urte zituela. 2011ko maiatzaren 10ean atera zen Castelloko espetxetik (Valentzia, Herrialde Katalanak). Ander Errandonea “Ordoxelaiâ€?, 1963ko maiatzaren 18an jaio zen, Ergoiengo Ordozelai baserrian. 1986ko maiatzaren 17an Guardia Zibilak atxilotu zuen ETAko kidea izatea leporatuta, 23 urte zituela. 2011ko maiatzaren 10ean atera zen Herrera de la Manchako espetxetik (Ciudad Real, Espainia).


Karmele Mitxelena: “Irudietatik abiatzen naiz idazteko orduan eta bertsolaritzan� Karmele Mitxelena azkenaldian sariak pilatu eta pilatu ari da etxeko apalean. Bertsolaritzarekin lotuta ezagutu dugu, baina orain beste arlo batzuetan ere badabil. Hala ere, bertsolaritza eskolak ematen jarraitzen du Haurtzaro Bertso Eskolan. Bertsoak, literatura, kazetaritza... Azkenaldian ezerk ez du sekreturik zuretzat. Denbora daukat orain eta gauza berriak proba-tzen hasi naiz, kazetaritza, adibidez. Lehiaketaren berri izan nuenean, ez nekien zer egin behar zen ere, baina ulertu nuen bezala egin nuen eta, dirudienez, ongi. Eta idaztea... ez dut lehenago egin, baina ttikitatik gustatu izan zait.

Sorkunen musika gaztetatik entzun izan dut. Oreretako emakume bati buruz idatzi behar zenez, nahiko argi izan nuen hasieratik berari buruz idaztea. Beno, lehendabizi Mariasun Landa etorri zitzaidan burura, eta gero bera. Sorkuni buruz irakurtzen hasi nintzen, bere ibilbidea aztertzen, eta interesgarria iruditu zitzaidan neska rockero bati buruz idaztea. Urretxuko eta Zumarragako Udalek antolatutako azken Iparragirre Sarian euskarazko narratibako lanik onena izan da Eskutik. Zeren inguruan idazten duzu? Saria azaroan irabazi nuen, baina sari banaketa otsailean egin zen, horrela saritutako lanen li buruxka aurkezteko, bide batez. Sari honen onena hori da, argitaratu egiten dutela zure lana. Etortzen zaidanaren arabera idazten dut, baina, normalean, irudietatik abiatzen naiz. Deskribapen asko egiten ditut. Bertsotan ere horrelakoa naiz. Koman dagoen neska bati buruzko istorioa da Eskutik. Lehenengo, neska bat ikusi nuen esku-ohean etzanda, eta gero sortu nuen istorioa. Istorio oso landuak kontatu beharrean, istorio deskriptiboak egiten ditut. Bertsolaritzarekin oso lotuta zaude txikitatik. Uste duzu horrek lagundu dizula literaturan?

Dudarik gabe. 10 urterekin hasi nintzen bertsolaritzan, eta horretan hastearekin batera piztu zitzaidan irakurzaletasuna. Ez dakit bertsolaritzan hasi izan ez banintz idatziko nukeen gaur egun. Bertsolaritzaren bidez hizkuntza asko lantzen da, eta horrek erraztasuna ematen dizu espresatzeko, idazteko. Bertsopaperak, bat-batekoa, bertso-eskolak, narratiba... Non sentitzen da erosoen Karmele Mitxelena? Bertso idatzietan. Ez dakit erosoen sentitzen naizen, baina gehien horretan gozatzen dut. Idatzizko bertsoak ez dira eginak etortzen. Ordubete egon zaitezke puntu bati bueltak ematen, baina badakizu aterako zaizula, azkenean. Narratiban ere gozatzen dut, baina oraindik falta zait mundu horretan gehiago sartzea. Bat-batekoa eta ber-tso-eskola nahiko utzita ditut orain. Baina, bat aukeratu beharko banu, bertso idatziak aukeratuko nituzke, dudarik gabe. Literaturarekiko afizioa baduzula ukaezina da. Hala ere, irakaskuntzara bideratu dituzu ikasketak... Ttikitan beti esaten nuen euskarako irakasle izango nintzela. Aukeratzeko momentuan, Psikologiara tiratu nuen, nahiz eta gero utzi. Konturatu nintzen psikologia gustatzen zaidala, baina niretzat, ez besteei aplikatzeko. Gero, irakasle izatea erabaki nuen. Orain, lanerako gogoa dut, baina gauza zaila dago.

SEM E - ALABAK

Errenteriako Udalak antolatutako Mariasun Landa sariko euskarazko saria zuretzat izan da, Sorkuni buruzko Dena duna lanari esker. Zergatik bera?

59


«Neure buruarekin gustura gelditu nahi dut» Goiatz Labandibar Igartza Sariaren irabazlea ‘Interrail’ proiektuarekin irabazi du Igartza beka. Orain, urtebete inguru du ipuin bilduma biribiltzeko. 11 ipuinez osatuko du lana, Interrailean egin zituen geltokiak aitzakiatzat hartuz.

❙ EIHARTZE ARAMENDIA OIARTZUN

Abuztuko oporretako egun batean jaso zuen Xabier Mendigurenen deia: «Zorionak, Igartza beka irabazi duzu». Erdi ahaztua zuen aurkeztu zenik ere, baina orain etengabe du buruan, batez ere komunikabideen deiak etengabeak direlako... Europaren zati batetik bidaiatzeko aukera emango dio irakurleari Goiatz Labandibarrek (Oiartzun, 1985) 2013an argitaratuko den Interrail liburuari esker.

SEM E - ALABAK

Nolatan aurkeztu zenuen proiektua? Oinarriak jaso nituen, hor zeuden, baina hasiera batean ez nuen pentsatu ezer bi daltzea; baina buruan nuen Interrailen pasatu genituen hiriekin zerbait egitea. Aspaldi pentsatua nuen protagonista komun batekin eta bidaia batekin zerikusia zuen zerbait egitea, baina ez nuen aurkitzen nola eman koherentzia horri, nola lotu gauzak... Eta aurten aurkitu dut modua, ez dakit nola, ez daukat azalpenik, nola eman lotura istorio desberdinei. Horrela, idazten hasi nintzen ea zer okurritzen zitzaidan. Lehenengo ipuina Zagrebekoa idatzi nuen. Beraz, koherentzia nola eman bururatu zitzaidanez, oinarriak begiratu eta aurkeztea erabaki nuen.

60

Zein izango da liburuaren haria? Liburua Hendaian hasiko da. Hemengook Interrail egiten dugunean, Hendaian hasten gara normalean, hurbilen dugulako eta zurea ez den beste estatu batetik hasi behar duzulako bidaia. Ordena bidaian egin genuen berbera izango da, eta bukatu ere Hendaian bukatuko da. Hamaika geltoki izango dira, baina hamar hiri.

Zein gai ukituko dituzu liburuan? Batzuk oraindik ez ditut idatziak ere eta ez dakit zeren gainean egingo ditudan. Momentu honetan lau ipuin ditut idatzita, bosgarren bat bidean dago eta seigarren baten ideia buruan dut. Gaiak denetarikoak dira: urte asko elkarrekin dauden bikote batek monotoniatik ateratzeko bigarren etxe bat erosten duela; beste batean, preso egon den mutil bat da protagonista. Urte asko preso egon da, eta berriz aske izateko dituen beldurrak azaltzen dira. Beste batean neska batek bere gurasoen maitasun istorioa ezagutzen du. Bere garaian banandu egin ziren, eta urteetara kontura tzen da aitak ama maite izan zuela baina amak aita ez. Beste ipuin batean, mutil bat gorroto duen jaioterrira itzultzen da, bere gazte denboretako talde batek kontzertu bat emango duelako. Ez dago gai komunik, protagonistak ez dira errepikatzen, errepikatzen dena da hiri horietan tren geltoki bat dagoela eta istorio horien barruan tren geltokiek badutela esanahi bat. Hirien hurrenkera ikusita, badirudi kostaldetik bidaiatuko duela irakurleak, baina bat-batean gora egiten du trenak, Suitza aldera. Hori zergatik? Interrailen abentura asko pasatzen dira, oso bidaia kuriosoa da, dena trenez egiten da eta istorio kurioso asko pasatzen dira. Gure kasuan, abiatu ginenean, nondik pasatuko ginen erabaki genuen. Helburua Kroaziara iristea zen, eta uda izanik, Mediterraneoko eta Adriatikoko eguzkia aprobetxatzea. Marseillara iritsi ginenean, gure ustez Genoarako txartela erosten ari ginen, baina Genevarakoa erosi genuen. Horregatik bidaia hau Europan barrena sartuko da, kasualitatez eta batere espero gabe. Geografiarekin gorabeherak? Geografiarekin baino gehiago frantsesarekin! Gure frantsez maila hiriei dagokienez ez zen oso handia eta irakurri genuen Geneve eta uste genuen Genoa zela, oso konbentzituta ginen Geneve frantsesez Genoa zela. Txartel saltzaileak esaten zigun ‘Geneve La Suisse’, eta gure baitan pentsatzen genuen “ba, tipo hau nahasten ari da, ez daki geografiaz”. Eta behin txartelak eskuetan genituenean


dutenak. Baina ikusi dute nola idazten dudan, eta gustatu bazaie, pentsatzen dut erantzuteko gai izango naizela. Idazle sentitzen zara? Ez, ez, kazetari sentitzen naiz. Nola daramazu beste aldean egote hori? Albistea zu zeu izatea, alegia. Oihartzun handiko saria da, komunikabide askotan agertzen da. Baina, egia esan, harrituta nago, toki askotatik deitu didate. Ni ez nago ohituta alde horretan egotera, orain arte beste aldean egon naiz, eta erosoago nago beste aldean. Dena den, idazleen munduan sartzeko ate bat izan daiteke. Bai, Aurretik Igartza irabazi duten askok idazten jarraitu dute, ez dira sari horrekin gelditu. Mundu baterako sarrera izan daiteke.

Liburu bat argitaratzeko aukera ematen dizu sari honek, baina zer gehiago dakar zuretzat? Ilusio handia egiten du eta sekulako aukera da. Ni ziur nago ez banu horrelako zerbait irabazi, ni ez nintzela neure kabuz argitaletxe baten bila joango nire proiektua aurkeztera. Poza da konfiantza jarri dutelako nik aurkeztutako proiektuan; batzuei behintzat gustatu egin zaie, eta hori azkenean pozgarria da, zuk egin duzun lan batek aitorpen bat jasotzea denei gustatzen zaigu. Beste alde batetik, errespetua ere ematen dit. Igartza saria da, sona eta ospea du eta aurreko urteetan zein jendek irabazi duen ikusita, beldur pixka bat ematen du. Zugan konfiantza jarri dute eta orain maila izan behar duzu, horri erantzun egin behar diozu. Eta ez da erantzutea bakarrik, nik neure buruarekin gustura gelditu nahi dut, jendearen aurrean egongo da lana, kritikak jasoko ditu, positiboak zein negatiboak, eta horrek ere beldurra eta errespetua ematen du. Editoreen guraizeei beldurrik bai? Beldur hori badut, esan dudan maila horren arabera. Ez dakit nola funtzionatzen duen horrek, baina argitaratzeko, euren oniritzia behar duzu eta esaten badute egin dudana ez dagoela ongi... Haiek izango dira lehenengo kritikariak, lana baloratuko

Zein gabezia eta onura ikusten dizkiozu li teraturari? Euskal literatura, azken finean, zirkunstantzia bereziek inguratzen dute. Inguruan askoz hiztun eta irakurle gehiago dituzten literaturak ditu, eta ezin da ahaztu euskaraz irakurtzen ikasi duen belaunaldiak ez direla duela hainbestekoak. Irakurle kopuru gutxiago ditu euskal literaturak, eta onartu behar da dagoen literatur eskaintza gaztelaniaz dagoena baino urriagoa dela. Baina ni baikorra naiz. Geroz eta gauza gehiago egiten dira euskaraz, bai sormen lan originalak gure hizkuntzan eta baita itzulpenak ere, eta kalitatea ere badago. Zer ematen dizu literaturak? Puf‌ asko. Edo dena. Literaturak beti liluratu izan nau. Irakurtzen ez nekienean, adi-adi entzuten omen nituen istorioak, ipuinak, liluratuta. Eta behin irakurtzen ikasi nuenetik, liburuak bata bestearen atzetik irakurri izan ditut. Orain ere, beti daukat liburu bat inguruan. Edozein momentu da ona irakurtzeko. Eta inoiz ez dakizu noiz izango duzun tarte bat. Literaturak mundu asko erakutsi dizkit, istorio asko kontatu dizkit, barre egiteko aukera eman dit, eta negar ere bai, gozatzekoa eta ongi pasatzekoa.

SEM E - ALABAK

konturatu ginen gu ginela frantsesez ez genuenak kontrolatzen, gizona ongi ari zela eta Geneve Geneva dela eta Genoa Genova dela frantsesez.

Zer eman nahi diozu literaturari? Oraingoz, ipuin bilduma hau. Hasteko, niretzat, ez da gutxi. Munduko ilusio guztiarekin idatziko ditut istorioak eta ahal dudan libururik ederrena eskaini nahi nuke. Behin kaleratu eta irakurleren batek, edo batek baino gehiagok, gustura irakurtzen baditu istorioak eta irribarre batekin ixten badu liburua, zer edo zer aportatu dudala sentituko dut.

61


«Denok gara adituak sukaldaritzan» Joxe Mari Arbelaitz Sukaldaria 2010eko Euskadi Gastronomia Saria eman diote sukaldari oiartzuarrari; sari hori irabazi izana «gaina» da Arbelaitzentzat, egin duen lan guztiak nolabaiteko aitortza izan duelako bere ofizioan

❙ EIHARTZE ARAMENDIA OIARTZUN

Familiak merenderoa zuen Oiartzunen, eta ordutik gaur arte sukaldaritza munduan sartuta dago Joxe Mari Arbelaitz (Oiartzun, 1961). Orain 11 urte Donostiako Miramon teknologia parkean Arbelaitz Miramon jatetxea ireki zuen, eta bere garaian berritzaileak izan ziren gauzak sartu zituen sukaldaritzan. Urte asko daramatzazu mundu honetan. Gastronomia Saria jasotzeak zer garrantzi du? Jaio nintzenerako, mundu honetan sartuta nengoen. Gurasoek eta familiak Oiartzunen taberna bat zuten, merendero gisara funtzionatzen zuena. Modu horretara hezi naiz, ostalaritzako giro horretan. Nik uste ibilbide osoa saritzen dutela, eta zure herrian sari hori eman izana norberarentzat gain antzekoa da. Ilusio handia egin dit sari hori jasotzeak.

SEM E - ALABAK

Michelin izar bat ere lortu zenuen.

62

Duela sei urtetik dugu izar bat, baina Zuberoan hemezortzi urtez lan eginda nago, Hilario, Eusebio eta familia osoarekin. Sarien kontua han hasi zen. Norbera bere ofizioan goraipatzea eta saritzea zorte handia da bizitzan. Merenderoan hasi eta gero nondik nora ibili zara? Nire ibilbidea Zuberoaren ibilbidea da, gutxi gorabehera. Barran lan egiten nuen Zuberoan,

soldaduskara joan arte. Itzuleran anaiari komentatu nion sukaldari izan nahi nuela eta ea bete beharreko zein zulo zegoen etxean. Hilario sukaldari bezala zegoen, Eusebio jangelako arduradun zen, eta postregintzan zuloa zegoen. Izebak eta amak etxeko postreak nola egiten zituzten ikasi nuen, eta hamar urtez jarraian oporrak baliatu nituen beste jatetxeak eta beste esperientziak ezagutzeko. Lehendabizi Jaizubia jatetxean hasi nintzen. Orduan nire arrebak, koinatuak eta beste oiartzuar batek, Manuel Izak, eramaten zuten jatetxea. Hojaldrea-eta landu nituen han. Gero Parisen ibili nintzen hiru urtez lanean, opor garaian orduan ere. Iturrian ere ibili nintzen. Ondoren Alacantera joan nintzen eta han Paco Torreblanca gozogile ospetsuarekin lan egin nuen hiru oporralditan. Ibilbide horrek nire lan egiteko modua markatu du. Miramonen zure sukaldaritza pertsonala egiten duzu, edo Zuberoaren jarraipena da? Beti pentsatu izan dugu anaien artean beste jatetxe bat zabalduko bagenu ez genukeela sukurtsal modura lan egingo. Duela 11 urte etorri nintzen Miramonera eta dena egiteko zegoen. Espazio berria zen, ingurua berria, lan munduarekin lotutakoa, eta ez du zerikusirik Zuberoak duen egiturarekin eta inguruarekin. Bilakaera horretan gure lantxoak egin ditugu Donostian bertan gure espazioa bilatzeko, taldea egiteko eta jendearengana iristeko.


Nik uste euskal sukaldaritza berriaren ondorio garela, ordura arte sukaldariak ez zuen oso irudi onik gizartean. Ordutik gizartearen bilakaera eta sukaldaritza parekatu nahi izan ditugu, eta une kulturalarekin parekotasuna ere bilatu nahi izan dugu. Ondorioz, sukaldariak gizartean beste espazio bat du, medioek ere horretan lagundu duzue eta denen artean ekarri dugu sukaldaritza orain dagoen lekura. Aldatu den beste alorra bizimodua da, eta horrekin batera jateko modua. Nola ikusten duzu janari azkarraren gaia? Guk ere moldatzeko beta dugu oraintxe bertan. Jatetxea sortu nuenean Donostian berritzaileak izan ginen. Ordura arte bazegoen langileentzako eguneko menu bat, oso-oso astuna; hori, edo kartara joan behar zen, eta hura oso garestia zen. Ez zegoen tartekorik. Hiri handietan exekutiboentzako menua zegoen, esaterako, baina gainontzean ez zegoen tartekorik. Eta guk hori jarri genuen abian eta arrakastatsua izan zen, eta orain oso zabalduta dago formula hori. Baina gure ibilbidean alde gastronomikoa zaintzea nahiago dugu, eta gizartea aldatzen den neurrian ur-lasterren kontra joatea asko gustatzen zaigu.

Herrietako biztanleek eta hirikoek gai horren gainean ikuspegi desberdinak dituzte? Gure jatetxea gizarte maila askotara iristen den jatetxea da. Hemen barruan topa ditzakezu ilegorri puntadunak, jende korbataduna edo hiritik etorri diren adineko lau etxekoandre. Malgutasun horrek badu niretzat plazer handi bat; jatetxe bat bilakatu dadila gizarteko espektro guztiak sartzen diren gune bat. Askotan esaten da janaria begietatik sartzen dela. Estetikak zer-nolako edo zenbaterainoko garrantzia du platerean? Sukaldaritza egiteko moduak zerikusi handia du bizitzeko moduarekin. Saiatzen naiz bizi naizen era plateretan islatzen, eta estetikak garrantzia handia du, gustuak ere daukan neurrian. Plater onak, baina politak ere egiten saiatzen gara. Sukaldariak ikerlariak ere bazarete... Ez dakit zein neurriraino garen ikerlariak. Nik uste dena dela kimika. Lehen sukaldaritza tradizionalean jaten genuena ere kimika zen. Dena den, orain aztertuago dago alde hori, ez dago horrelako urruntasunik bi aldeen artean, parekatzen ari dira ikasten ari garen neurrian gauzak nola osatuta dauden. Baina niri ez zait tokatzen hori, niri gustatzen zaidana sukaldaritza naturala egitea da, ona eta osasungarria. Era horretako jatetxe asko daude, eta askotan, hemen bazkaldu

SEM E - ALABAK

Hasi zinenetik gauzak asko aldatu dira sukaldaritzan. Lehen bizirik irauteko prestatzen zen janaria eta orain sukaldari lanbidea oso errespetatua da.

63


ÂŤGure ofizioan bateragarritasunak ekarri du oztoporik handiena emakumeentzatÂť ekarri du oztoporik handiena emakumeentzat. Gisa honetako enpresa baten jabe baldin bazara, ordu asko eta asko pasatu behar dituzu lanean; baina ez hori bakarrik, bezeroek zu jatetxean egotea eskatzen dute. Eta oreka hori bilatzea kaltegarria izan da bai emakume askorentzat eta bai sukaldari askorentzat. Askok utzi dute ofizioa euren bizitza beste modu batera antolatzeko. Gogorra da lan hau, oso-oso gogorra. Presentzia fisiko handia eskatzen du. Gaur egun, sukaldaritza berria deitzen den horretan sartu nahi ez duenak aukera gutxiago ditu mundu honetan sona edo izen bat lortzeko?

ondoren, jendea lanera joaten da: ez dut laneko etekin ezaren errudun izan nahi. Sukaldaritza naturala, ona eta osasungarria egitea gustatzen zaizula diozu. Bide horretatik, sukaldariak elikaduraz eta osasunaz jakin behar du? Nahiz eta zehazki ez jakin, nik uste kontzeptu global bat eduki behar dela eta menuak osatzeko garaian horiek orekatuak egiten jakin behar dela. Gutxienez, kontzeptu hori garbi izan behar da, eta denborak doazen bezala, garrantzi handiagoa izango du sukaldaritza naturalaren bilakaerak. Martin Berasategik dio Interneten ahots propioa izatea oliba olioarekin kozinatzea bezain garrantzitsua dela. Ados al zaude?

SEM E - ALABAK

Internetek eman diguna informazioa da. Informazio hori norberak erabiltzen du berari dagokion modura. Ez dut inor ikusten hemendik aurrera alde hori gabe.

64

Zergatik daude, zure ustez, hain emakume gutxi sukaldaritzaren goi mailan? Bateragarritasunagatik. Gure ofizioan lana eta bizitza pertsonala uztartzeak edo bateratzeak

Dena dago zail, baina norberak zer nahi duen oso garbi izan behar du. Zure lanbideko ikono izan nahi baduzu, exijentzia pertsonala, formazio handia, diziplina handia behar dituzu, eta etengabe garatzeko beldurrik ez da izan behar. Zer eman dizu sukaldaritzak? Dudan guztia eman dit, guzti-guztia. Lagunak, lantaldeak, bezeroekin adiskidetasuna... Nire ofizioari asko zor diot, nahiz eta oso gogorra izan. Eskertua egoteko arrazoi asko ditut. Hedabideetan oso ohikoak dira sukaldaritza atalak. Telebistako saio asko eta askotan erakusten dituzte errezetak. Egunean hiru otordu egiteko ohitura dugun gizarte batean gaude. Hori urte askotan egiten baduzu, denak aditu samarrak bihurtzen gara. Errituala bilakatu da sukaldaritza edozeinekin harremanetan jartzeko, edozein gauza ospatzeko, edozein tristezia baztertzeko... Orduan denok gara oso adituak sukaldaritzan. Telebistan sukaldaritza saioren bat aurkezten ikusten duzu zeure burua? Ez, ez! Komunikatzeko gaitasunik ez dugu batzuek, eta daudenek ondo lan egiten dutenez, jarrai dezatela!


I単igo Gainza: Txuri-Urdin Izotz Hockey Taldeko kapitaina Bere ikaskide gehienak futbolean jokatzen ari ziren bitartean, I単igo Gainza oiartzuarra hockeyan jokatzen hasi zen Donostiako Izotz Jauregian. I単igo Mendin zahar etxadian bizi da, eta hockeyan aritzeaz gain, bigarren batxilergoa ere ikasten ari da. Gaur egun Txuri-Urdin Izotz Hockey Taldeko kapitaina da, eta munduan zehar bidaiatzen dabil txapelketaz txapelketa. 17 urteko gazte honek bere ibilbidearen berri eman digu elkarrizketa honetan: Hockeya ez da oso kirol ezaguna gure herrian. Nondik datorkizu zaletasun hori, nolatan hasi zinen hockeyan jokatzen?

Donostiako Txuri-Urdin taldean aritzen zara. Kontaiguzu zein mailatan zabiltzaten eta zein izan den zure ibilbidea talde horretan. Hasieran, jokalari berri guztien antzera, hockey eskolan hasi nintzen, eta bertan urte bat igaro ondoren, hockey taldean jokatzen hasi nintzen. Hasiera batean nire adineko jendearekin jokatzen nuen, baina debora aurrera joan ahala, egunero entrenatzearen ondorioz, nagusiagoak ziren jokalariekin jokatzera pasatu nintzen. Gaur egun nire taldeko kapitaina naiz eta talde nagusiarekin jokatzen dut Espainiako Lehenengo Mailan. Espainiako hockey selekzioan ere aritzen zara, eta horrek munduan zehar bidaiatzera eramaten zaitu. Zein txapelketatan aritu zarete azken urteotan? Nondik nora ibili zarete? Hamabost urtetatik egon naiz Espainiako selekzioarekin jokatzen. Lehenengo urte hartan hemezortzi uztez azpiko taldearekin joan nintzen Ukrainara, eta brontzezko domina irabazi genuen. Hurrengo urtean berriro jokatu nuen talde horrekin, baina hogei urtez azpiko taldearekin ere jokatu nuen Estonian. Ordutik bost munduko txapelketa jokatu, brontzezko hiru domina irabazi eta Europako hainbat herrialde bisitatu ditut, Serbia, Txekiar Errepublika eta Errumania, adibidez.

Batxilergoa ere ikasten ari zara. Erraz uztartzen al dira hockeyari eskaini beharreko denbora eta ikasketak? Denbora ondo antolatzen jakinez gero, erraza da biak uztartzea, baina denbora gutxi dut lagunekin ateratzeko. Izan ere, entrenamendu, partida eta ikasketen artean denborarik gabe gelditzen naiz. Gainera, gurasoek ikasketetan asko eskatzen didate, etorkizunerako oso garrantzitsua izango baita. Euskal Herriari dagokionez, badira gurean maila onean dabiltzan taldeak. Angelu eta Gasteizko taldeak, adibidez, lehen mailan dabiltza, eta Iru単eko taldea, berriz, bigarren mailan. Nazioartean lehiatzeko moduko Euskal Herriko hockey selekzio ofizial bat eratu ahal izango litzatekeela uste duzu? Nire ustez, Euskal Herriak maila oso handia du kirol honetan, Angeluko jokalariek oso maila ona daukate, eta Espainiako selekzioan jokatzen duten hainbat jokalari Euskal Herrikoak dira, atezaina, besteak beste. Gainera, Euskal Herriko selekzioak behin Espainiakoaren aurka jokatu eta galgu egin zuen, baina Angeluko jokalariek ez zuten jokatzerik izan. Jokalari horiek jokatu izan balute, nire ustez, Euskal Herriko selekzioak irabazi egingo zuen. Oso gaztea zara oraindik, baina etorkizunari begira ere arituko zara tarteka. Zertan ikusten duzu zeure burua etorkizunean, zein dira zure asmoak? Nire kirolarekin eta ikasketekin jarraituko dut, eta ahal izanez gero kanpora joango naiz, horrela hockeyarekin jarraitu ahal izateko. Gainera, hori egiten badut, niretzat ere aberasgarria izango da, beste kultura eta hizkuntza batzuk ezagutu ahal izango ditudalako.

SEM E - ALABAK

Gazte guztien antzera futbolean jokatzen nuen, baina entrenatzailearekin zenbait arazo izan ondoren, kirol hau alde batera utzi eta hockeyan jokatzera pasatu nintzen. Nire aitarentzat lan egiten duen langile batek eman zidan kirol honen berri. Beraz, egun batean, Donostiako Izotz Jauregira joan eta bertan zegoen giroa ikusi ondoren, jokatzea erabaki nuen.

65


Jose Angel Fernandez Haurtzaro ikastolako jantokiko sukaldaria NIRE SEME-ALABAK HAZTEN HURBILETIK IKUSI AHAL IZATEKO HAUTATU NUEN LANTOKI HAU Joxe, aspalditik oiartzuarra, baina non jaioa eta noiz? Leonen jaio nintzen, 1962an, Astorgan. Eta 82an etorri nintzen Oiartzuna, 20 bat urte nituela.

SEM E - ALABAK

Egun ikastolako jantokiko sukaldari. Baina zein da hemen hasi aurretik egindako ibilbidea?

66

Ikasketak Madrilgo Ostalaritza Eskolan egin nituen bost urtez, eta geroztik leku askotan izan naiz sukaldari lanetan. Denak ez ditugu esango, baina esanguratsuenak aipatuko ditugu. Gurutze Berrin Xabier Zapirainekin igarotako urteak oso garrantzitsuak izan ziren niretzat. Madrilen Luis Irizarrekin eta Salvador Gallego jatetxean izan nituen esperientziak ere oso onak izan ziren. Horiez gain, Donostiako Gloria pastelerian Inazio Mendizabalekin egin nuen lan. Beste bat aitatzekotan, Etxalarko Bentan sukaldari zuzendari ere izan nintzen.

seme-alaben heziketa hurbiletik jarraitzea. Behin bakarrik ematen den esperientzia da, eta errepikaezina; horregatik, ez dut horretarako aukera galdu nahi.

Eta zergatik Oiartzungo ikastolako jantokiko sukaldari?

Eta ari al dira hasierako espektatiba haiek betetzen?

Batez ere, arrazoi bat azpimarratu nahi nuke nagusiki. Ohartua nintzen ohiko ostalaritzako ordutegiaren mende jarraituz gero, gero eta urrunago nengoela nire seme-alabengandik, eta horrek oso deseroso sentiarazten ninduen. Eguneko ordu gehienak, asteburuak barne, lanak jaten zizkidan, eta nire seme-alabak hazten ikusiko ez ote nituen beldur nintzen. Horregatik aurkeztu nuen neure burua ikastolako lanpostu horretarako egin zuten lehiaketa publikora.

Guztiz. Erabat gauzatzen ari dira nire helburuak, asmoak eta nahiak. 2005-2006 ikasturtean hasi nintzen hemen lanean, eta ez daukat hartutako erabakiaren damurik, ez penarik. Sei urteko esperientzia luze honetan, zein dira eguneroko lanean zure zeregin nagusiak? Lehenengo gauza, hilabetea eta astea planifikatu. Horren arabera, produktuen hautaketa zehaztu. Jarraian, eskaerak planifikatu. Eta azkenik, eguneroko lanari ekin.

Seme-alabengatik, beraz. Bai. Nire haurrak hazten hurbiletik ikusteko. Egunero beren alboan lanean, asteburuak jai, eta oporraldi onak. Niretzat oso garrantzitsua da

Ekin diezaiogun, bada! Goizeko zazpietan hasten naiz normalean egunero, eta arratsaldeko seiak edo zazpiak aldera


Beraz, horixe izan liteke zure sukaldeko ezaugarri nagusia. Bai, hala esango nuke. Egunero, egunean kozinatutako janaria eskaintzea ikastolako ikasleei. Egun berean, momentuan prestatutako bazkaria ematea ikastolako haur eta gaztetxoei. Horixe da gure sukaldeko ezaugarri eta apustu nagusia, zalantzarik gabe.

IKASTOLAKO IKASLEEI EGUNERO, EGUN BEREAN, MOMENTUAN MANEATUTAKO BAZKARIA ESKAINTZEA DA GURE APUSTU NAGUSIA. Zein da menuak planifikatzeko modua? Zein dira horretarako erabiltzen dituzuen irizpideak? Hilabete osoa planifikatzen dugu, ikasleek nahiz gurasoek aurrez jakin dezaten zer jango duten hilabetean zehar. Eta betiere, eguneroko menuan, oinarrizko elikadura orekatuak derrigorrez behar dituen hiru osagaiak bermatuz. Proteinak, karbohidratoak eta bitaminak. Hiru osagai nagusi horiek konbinatuz, ez da zaila izango maiztasunez plater ezberdinak sortzea. Ez, baina ez da erraza gaztetxo horiekin asmatzea. Gaur egungo haur gehienek ez dakarte etxetik elikadura orekatuaren ohiturarik, kulturarik. Eta garrantzizkoa dela uste dut elikadura egokiaren eta orekatuaren kultura hori etxetik hastea. Bestela, hau da gertatzen dena, haurrek ez dakitela jaten. Berdura, txarra; arrainari azala kendu; pure ez dut nahi; entsalada ez dakit jaten; krema hau ez zait gustatzen‌ Harrigarria, benetan. Zer jaten dute orduan etxean haur eta gaztetxo hauek? Edozein plater goxo arrotz egiten zaie.

Zenbat bazkari egunean? 430 bat egunero. Eta horietatik 12 bat dieta berezi. Zeliakoak, alergiadunak‌ Eta lehen esan duguna, hainbeste bazkari izanik ere, egunero egunean eta momentuan maneatutako janaria. Ikastola Egunean ere zeuk prestatzen duzu bazkaria. Horrela da. Aurten, 560 menu berezi prestatu ditugu. Eta, egia esan, esker onez eta gustura egiten dudan lana da egun horretakoa, nahiz eta sekulako lana eskatzen didan aurreko astetik hasita. Gainera, aukera horiez baliatzen naiz ohikoak ez diren plater bereziak prestatzeko, profesionalki garatzen jarraitu eta sormenari bidea egiteko. Gurasoen arteko asebetetze maila neurtzeko ikastolak egin duen azken inkestan, oso emaitza onak jaso zituen jantokiak. Egia da, bai, eta oso harro nago emaitza horiek direla eta. Ikastolak eskaintzen dituen zerbitzuen artean notarik onena jaso zuen gure sukaldeak, 8,26. Zergatik ote da? Nik uste lau oinarri sendo dituela gure ikastolako sukaldeak. Lehenengoa, produktuen hautaketa egokia, kalitatezko produktuen aukeraketa. Bigarren baldintza, egunero otordua jateko momentuan prestatua, maneatua. Hirugarrena, ongi kozinatzea, profesionaltasunez, maitasunez eta ilusioz. Eta, azkenik, garbitasuna eguneroko ohitura bilakatzea. Azkeneko horren haritik, jakin, urtean lau aldiz eta nota onarekin, pasatzen ditugula APPCC sistemaren kontrolak. Etorkizunean? Gure seme-alabak hazten eta hezten bertatik bertara ikusten jarraitzea, eta 8,26ko nota hori 9ra igotzea. Bejondeizula, Joxe! Zu etxerako! � ANTTON KAZABON AMIGORENA

SEM E - ALABAK

amaitzen dut. Hamabi bat orduko lanaldia egunean. Aurrez planifikatu eta prestaturiko programa betetzea izaten da eguneroko lana, hau da, eguneko bazkaria egun berean prestatzea, maneatzea. Horretarako bost langile ditut taldean, bost sukaldari laguntzaile, esango genuke.

EZINBESTEKOA DA ELIKADURA EGOKIAREN ETA OREKATUAREN OHITURA ETA KULTURA ETXETIK HASTEA. BESTELA, HAURREK EZ DAKITE BEHAR BEZALA ETA BEHAR DENA JATEN.

67



Kultura


Oiartzungo Argazki Zaharren bilduma Oiartzungo Argazki Zaharren Bilduma lan-proiektua 2009. urtearen hasieran jarri zen martxan. Oiartzungo Udalak (Kultura Saileko Plangintza) eta Eusko Ikaskuntzak (Eusko Media enpresa) egindako hitzarmen batetik abiatu zen bilduma lan hau. Ordurako Eusko Mediak bazituen Euskal Herriko zenbait herritan honelako lan-proiektu hitzarmenduak, hala nola, Zarautzen, Beran, Agurainen edo Zeanurin. Oiartzun ere oso herri interesgarria iruditu zitzaien lan hori egiteko, gure herriak eskaintzen duen aberastasuna izugarria baita; historia, folklorea, etnografia eta hainbat eta hainbat adierazpen arlotan. Horrela, Udalak eta Eusko Ikaskuntzak beren konpromisoa sinatu bezain laster, bilera batera deitu gintuzten. 2009ko urtarrila zen, eta hiru aldeak bildurik, proiektua azaldu zen. Bilera horretan bertan erabaki genituen ezaugarri nagusiak eta entrega-epeak, besteak beste. Lana osatzeko, 1.000 argazki inguruko bilduma bat egingo zen; argazkiak digitalizatu, bakoitzaren ezaugarriak adieraziko zituen fitxa bete eta Eusko Mediara eraman. Haiek, informatizatu, datu base batean kokatu eta Interneten zintzilikatuko zituzten eta, bide batez, edonork izango zuen horiek guztiak Internet bidez ikusteko aukera.

KU LTU RA

Hasiera batean, argazki bildumaren gai nagusia festak eta festen inguruko mundua izango zela erabaki zen, eta guztia biltzeko 2 urteko epea jarri zen, 2009a eta 2010a.

70

Aurrerago aipatuko ditugun aldaketa tekniko eta azpiegitura osagarri eta aberasgarri batzuen txertaketagatik, lana beste urtebete luzatu da, eta hiru urte pasatu ditugu proiektua osatzen. Berez, hiru urteren ostean, 2011. urtearen amaierarako, Oiartzungo Argazki Zaharren bilduma proiektua amaitutzat eman genuen, bere lehengo fasean.

. urte inguruan. Ugaldetxoko festetako “karroxa�, 1950

Bertan, 1500 argazki inguru bildu ditugu, eta jadanik Interneten daude jendearen eskuragarri. Eusko Mediaren webgunean, Galeria sailean, baita Oiartzungo Udalaren webgunean ere. Lehen fase batean diogu, eta begira zergatik: lanean hasi ginenean, 2009an, argazkiak eskuratzen gindoazen moduan, berehala konturatu ginen argazki asko eta balio handikoak proiektutik kanpora geratuko zirela. Horrek buruhauste handia sortu zigun, eta ez ginen lasai geratzen ari gure lanarekin, kontraesan handi hau aurrean ikusita. Alde batetik, proiektuaren gidoiak, festa, erromeria eta bileraren mundura lotzea eskatzen zuen, eta bestetik, gure begien aurretik mila mota eta ikuspegi aberats pasatzen ari ziren, zerbait egiteko eskatzen zigutenak. Adibidez, desagertutako baserri historikoak, pertsona herrikoiak, galdutako paisaiak, ohiturak, elizako errituak, manifestazio sozialak, gertakizun historikoak‌ Hitz batean esanda, herriaren memoria historikoa argazkietan jarria, gure iragan grafikoa. Asko pentsatu ondoren eta gure lan erritmoa hautsi gabe, proiektuari buelta bat ematea erabaki genuen, eta Oiartzungo festa eta erromeriei buruzko argazki zaharren bildumari beste planteamendu zabal eta orokor bat eman genion.


Lasterketa Xanistebanetan, 1910 ingurua

Aita Mendibururen irudia inauguratzen, 1910 ingurua

Historia eta etnografiako argazki memoria bat izango zen. Lehen fase batean, 1.500 bat argazki izango zituena eta bigarren fase batean beste 1.500 argazki gehituko zaizkiona, 2012 eta 2013 urteetan zehar bukatuko dena.

Bigarren fase hau martxan jartzeaz gain, lan honekin ikasten eta gozatzen ari garena kontutan hartuta, aurrera begira jarraipena eman nahi genioke argazkiak biltzeari, eta horretarako, Oiartzungo Argazki Zaharren Mintegia deituko diogun lan-taldea sortuko da.

Ondoren, buru-belarri sartu ginen proiektuarekin eta 2010. urtean lortu genuen 1.500 argazkiak digitalizatzea eta kodetzea. 2010. urtearen amaieran, Udalak erakusketa ibiltari bat antolatu zuen herrian zehar, 300 bat argazki aukeraturekin, Elizalde, Altzibar, Iturriotz eta Ugaldetxo auzoetan egon zena. Erakusketa horiek izan zuten arrakasta kontutan izanik, Udalak herritar guztiei CD bat bidaltzea erabaki zuen. Bertan, ordu arte bilduta zeuden argazkietatik 700 inguru aukeratu eta auzoka banatu ziren. 2011. urtearen amaierarako, hasieran aurreikusitako argazki kopurua bildu eta guztien fitxa osatu zenean, Eusko Mediara eraman ziren. Haiek, denak informatizatu, datu basea osatu eta Interneten zintzilikatu zituzten. Gaur egun Eusko Mediaren beraren eta Oiartzungo Udalaren web-orritik sar gaitezke argazki horiek ikustera. Orain arte egindakoarekin, lehen fasea bukatutzat eman da eta jadanik bigarrenarekin martxan gaude. Lehendabizikoarekin egin zen bezala, gidoi bat prestatu eta argazkiak bilatzen gabiltza, ondoren digitalizatu, fitxa egin eta berriz Eusko Mediara eramateko asmoz. Bigarren fase honetan beste 1.500 argazki inguru biltzea espero da; horrela, 2013. urtearen amaierarako, 3.000 argazki egongo lirateke katalogatuta.

Hemendik, herritar guztiei dei egin nahi dizuegu, etxean izan ditzakezuen argazki zaharrak bildu eta Mintegi honetara helarazteko. Aurretik jakin ezazue, zuen argazkiak digitalizatu orduko, berriz bueltan izango dituzuela. Horretarako, udaletxeko informazio leihatilan uztea nahikoa izango da, Iñaki Arbelaitz edo Eneko Salaberriaren izenean. Ez pentsatu inoiz “hau txorakeria bat da” edo “honek ez du balioko”, denak balioko baitu gure herriaren argazkiak eta dokumentuak berreskuratzeko proiektu honetan. Amaitzeko, lehen fasean, zein argazki fondo edo iturri erabili ditugun aipatu nahi dizuegu: Kutxa Fototeka, Elosegi Fondoa, Oiartzungo kasuan Dionixio Martiarenaren fondoa, Oiartzungo Urtekaria, Rafael Labandibarren fondoa, Udala Informatzen eta Ainhoa Fraileren kolekzioa, Margosoro eta Joxe Mari Isasarenak, Mikel Bergaretxeren argazkiak, Xabier Urkiarenak eta Iñaki Arbelaitzenak berarenak, besteak beste. Auzoetako Festa Batzordeek egindako ekarpen benetan aipagarriak, Girizia Elkarteko fondoa ere bai, eta partikularren fondoak zer esanik ez; Adolfo Leibar, Juan Mari Lekuona, Joxe Antonio Zalakain… Horiei denei eta hemen aipatu gabe geratu diren beste laguntzaile askori, mila esker bihotzez.

IÑAKI ARBELAITZ ENEKO SALABERRIA

KU LTU RA

Plangintza berri hori egin genuen, proiektuari beste gidoi bat eta bizkarrezur berri eta zabalago bat emanez. Udalean eta Eusko Ikaskuntzan azaldu eta onartu egin zuten.

71


Homenaje a Kontxa Murgia Egaña (4-II-2012)

KU LTU RA

XOSÉ ESTÉVEZ Historiador.

72

El ruidoso fragor de las galopantes noticias inmediatas de carácter general pone con frecuencia sordina y oculta bajo el tupido velo de la marginación actos, como los celebrados en Oiartzun en torno a la sencilla figura de Concha Murguia Egaña el sábado, 4 de febrero, mes anunciador de las fiestas carnavalescas.


Aitaren aldetik Murgiatarra zen, Astigarragako familia noblekoa. Astigarragak, bere elizako patroia izanik, Ergobiatik pasatzeagatik zerga kobratzen zien merkatariei eta erromesei. Amaren aldetik ere oso familia onekoa zen, Aizarnazabal eta Zestoa ingurukoak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan garrantzizko karguen jabeak, esate baterako Lurraldeko idazkariak izan ziren Domingo de Egaña eta haren seme Bernardo Antonio de Egaña. Biek garrantzizko idazlanak egin zituzten, Gipuzkoako historia, batez ere, XVIII. mendekoa ongi ulertzeko irakurtzea gomendagarriak direnak. Bere aita, Domingo Murgia Azkonobieta, irundarra, oposaketa gaindituta egin zen Oiartzungo Done Eztebe elizako organo-jole, 1797ko abenduaren 17an, udal artxibo aberatsean ongi gordetako agiriak dioenez. Etxebizitza eta baratzea eman zizkioten egungo kultur etxea den erromesentzako ospitale zaharrean, Elizatik oso gertu dagoena. Lehenengo pisuan bizi ziren. 9 urterekin joan ziren bizitzera Tolosara, aitak Santa Maria elizako organo-jole postua lortu baitzuen 1815eko urtarrilaren 1ean. Horregatik erratzen dira Galiziako historiagile asko, eta heriotza agiria ere akastuna da, Tolosan jaio zela esaten dutelako. Tolosan Domingo Murgia alderdi liberal foruzaleko kide egin zen, Ladislao Zabala Villafuerteseko kondea buru zuen alderdikoa. 1823an Cien Mil Hijos de San Luisekoen inbasioak, Fernando VII.a borboi inkopetenteak eskatu zuenak, bukatu zuen Trienio Liberala eta berriz ezarri zuen absolutismoa. Gipuzkoar liberal askok, horien artean Domingo Murgia

eta haren alaba Conchak, Galiziara ihes egin behar izan zuten. Aita laster itzuliko zen bere jaioterrira, Gipuzkoara, 1826rako berriz Tolosan bizi baitzen. Bere alaba Concha, berriz, Finisterreko nazioan geratu zen, eta han ezkondu zen Jose Martinez botikazalearekin, eta Santiago de Compostelan hil zen 1854an. Bi seme, bi mutil izan zituen. Haietako bat ontzi medikua zena, gazterik hil zen tropikoko gaisotasun batek jota. Seme zaharrena, Manuel Martinez Murguia (1833-1923), Galiziar Berpizkundeko protagonista handia izan zen. Poligrafo, historiagile, nobelagile, etnografo bikaina, Galizair abertzaletasunaren lehen teorikoa, eta Galiziar Akademiako lehen presidentea izan zen, sortu zenetik 1923an hil zen arte. Oso poeta famatuarekin ezkondu zen, Rosalia de Castrorekin, Rexurdimentoaren beste protagonista nagusi bat izan zena, Curros Enriquez eta Eduardo Pondalekin batera. Berak bultzatu zuen emaztea Cantares Gallegos argitara zezan, 1863ko maiatzaren 17an, Galiziar Berpizkunde kulturaleko kako nagusietakoa. 1923ko otsailaren 2an hil zen, A Coruñan. Han, oso hilarri xumea eta gaizki zainduan dago, bere seme Ovidio eta Amararekin batera, egun Galiziak pairatzen duen desastre integralaren erakusgarri. Manuel M. Murguiak, berak sinatzen zuen bezalaxe, hauxe dio bere idatzietan, berak Galizako aberria maitatzen ikasi zuela eta hasi zela maitatzen, ikusiz nola bere amak, “gezurrik esaten ez den eta beldurrik ez den” lurralde hartakoak, nola maitatzen zuen bere urrutiko eta estimu handiko Euskal Aberria. Los gallegos afincados en Euskal Herría, representados por la Asociación Cultural "Daniel Castelao", de Pasaia, celebramos anualmente un homenaje a esta insigne mujer, cuna indirecta del nacionalismo galaico. El 11 de noviembre del 2000, día de San Martín, El Diputado de Cultura de l Excma. Diputación Foral de Gipuzkoa, Luis María Bandrés, y el Alcade de Oiartzun, Xabier Iragorri, acogieron con entusiasmo la iniciativa de varias entidades gallegas de la emigración de colocar una placa en euskara y gallego en la Casa de Cultura. En ella se afirma:

KU LTU RA

Kontxa Murgia Egaña Oiartzungo organojolearen, Domingo Murguiaren, alaba zen, eta 1806ko urtarrilaren 29an jaio zen, Done Jakue Bidea egiten zuten erromesentzako eraikitako ospitale zaharrean. Egungo kultur etxea den honetan bizi zen musikaria beraz. Hil, berriz, 1854ko uztailaren 13an egin zen, heriotza agiriak dioen bezala “de una lesión del corazón que no le dió lugar a recibir sacramento alguno”, erromesen ibilbideari amaiera ematen dion Konpostelako hiriko Katedraletik oso urrun geratzen ez den calle de las Huertas, nº 13 delakoan.

73


Los galaicoeuskadianos siempre insistimos en la necesidad de hermanar ambos pueblos y desde estas páginas queremos expresar nuestra gratitud a ambas instituciones. Ellas han hecho posible este simbólico monumento y homenaje a la solidaridad de los pueblos. Agradecemos igualmente a los actuales regidores del Ayuntamiento de Oiartzun, presidido por Dona Aiora San Román, y especialmente a su concejal de Cultura, Asier Legorburu, que también acogen generosa y fraternalmente esta efeméride anual.

"Etxe honetan jaio zen Kontxa Murgia Egaña (1806-1854) Galiziako abetzaletasunaren aitzindaria izango zen Manuel Martinez Murgiaren ama.

KU LTU RA

Nesta casa naceu Concha Murgia Egaña, nai de Manuel Martinez Murgia, berce do nazonalismo galego”

74

El hospitalario Pueblo Vasco, que recogió bajo la ofrenda de su mano abierta en el seno cariñoso de sus valles, lujuriosos en verdor y ricos en labor, a millares de gallegos, más de 70.000, huidos de su patria en busca de una vida más digna. Este pueblo se halla hoy en un momento esperanzador de su lucha por la conquista de su soberanía a la que tiene pleno y democrático derecho para interpretar el concierto, armónico y polífónico, de los Pueblos del mundo en solidario pie de igualdad, pues la riqueza de este planeta, llamado Tierra, se encuentra en la fértil variedad y no en la aburrida uniformidad. Desde la ventana de esta pequeña nación vasca se puede admirar perfectamente la hermosura y grandeza del Universo. En esta coyuntura histórica los galaicoeuskadianos estamos obligados a apostar, en debida y generosa correspondencia, a favor del apoyo desinteresado a lsa consolidación de esta nueva situación, en la que impere el diálogo, único instrumento racional para la solución de cualquier conflito, con el fin de lograr una paz duradera asentada en la justicia. Muchos gallegos que residimos en Euskal Herria no olvidamos nuestra primigenia patria ni tampoco nuestras raices, pues perderíamos nuestra identidad y en el mundo no puede andar sin ella. Las ramas de los árboles sólo pueden abrirse solidariamente al abrazo de todos los vientos, si poseen un tronco firmemente afincado en una tierra. Pero amamos honda y sinceramente esta patria adoptiva vasca, que, en una miserable coyuntura, nos agasajó con hogar, sustento, cariño, familia y trabajo y además fortaleció en nosotros la conciencia y el orgullo de nuestra propia identidad, aparcando falsos complejos de inferioridad. Por todo ello, MILA ESKER, EUSKAL HERRIA.


Este sencillo soneto de vate aficcionado canta en euskera, con contenida emoción. la melodía de un eterno agradecimiento al País Vasco:

"Berdezko xarma ibar harroetan burdinak ingudean jauzi, ardi-larre, pago inausi, aienerik ez haize-erroetan. Inor izateko asmo ondratuan, gau luze, haritz, harri lakar zure izateak ohorea dakar oroimenaren ontza goratuan.

Pueblo finisterral, que conoce como nadie los sinsabores de la tragedias, convertidas en farsas por la ley del imperio, que sólo admite una nación. Aunque alguien dijo que no se podía servir a dos señores, nadie puede negar que se puede amar a dos doncellas como Galicia y Euskal Herria. Este doble sentimiento lo manifiesta perefectamente Xabier Amuritza en estos versos:

“Galizan sustraiak, Adarrak Euskadin; zuhaitz bikainagorik ez zitekeen egin”.

Euskalegoak du egiten aldarri, lau haizetan, anaitasun-bandera: jatorriak ez dira mugarri. Eta maitasun hau ukaraztera inor ez dadila gure artean jarri: esker onez gatoz gizalegera".

Estas humildes celebraciones no suelen resaltarlas los medios de comunicación. No venden ni resultan informativamente rentables, porque la seudodidáctica del morbo se impone a la pedagogía de la solidaridad.

KU LTU RA

Pero desde el día 11 de noviembre del 2000 los corazones de los oiartzuarras y gallegos laten al unísono el ritmo de la fraternidad, porque un día remoto en el tiempo y cercano en el recuerdo una ilustre hija del pueblo de Oiartzun acunó al promotor de la resurrección de la dignidad del

75


Oiartzungo kaldereroek hamar urte!

Dena orain dela hamar urte hasi zen… Ibargain Musika Eskolako flauta eta harpa irakaslea den Iñaki Gurrutxagak flautako ikasleekin eta beren gurasoekin bilera egin zuen: -Ideia bat izan dut! Zergatik ez dugu aurten Kaldereroen konpartsa antolatzen? Oiartzunen ez da sekula egin! -Baina zer diozu?! —erantzun zioten gurasoek. -Zergatik ez? Egin dezakegu! Ideia ona da! Behin gurasoak konbentzitzea lortu ondoren, ideiarekin aurrera jarraitu ahal izateko, herria antolatu behar zen.

KU LTU RA

Mozorroak ziren gutxienekoa, trapu zahar batzuk hartzea besterik ez baita.

76

Kaldereroetako partiturak bilatzea izan zen hurrengo lana, eta hor azaldu zen lehenengo arazoa: banda edo txaranga gehienek buruz jotzen dute! Kantak betidanik ezagutzen baitituzte.

Groseko (Donostiako) Kaldereroei esker, partitura batzuk lortu genituen, baina gure musikariak flautako ikasleak zirenez, konpondu egin behar ziren. Lan askoren ondoren, guretzako moduko partiturak genituen, eta jo eta ke aritu ginen ondo ikasi arte. Baina oraindik ez zegoen dena egina. Bonboa, txindatak eta kaxa behar genituen. Kalera irten ahal izateko instrumenturik ez geneukan, eta Ibargain Musika Eskolaren laguntza izan genuen; bonboa eta txindatak erosi zituen. Perkusioko irakasleak bere ikasleetako bati kaxa jotzen erakutsi zion. Horri guztiari esker, musika kontuak prest zeuden. Baina zer dira Kaldereroak inguderik gabe? “Eta orain zer? Nondik atera dezakegu?”. Lagun batzuei esker eta izkina guztietan bilatu ondoren, Irungo galdara batean lortu genuen. Listo! Dena prest. Orduan jendea galdezka hasi zen… “Eta ezkontza? Ijito ezkontza ez dugu egingo?”. Eta zein ani-


-Ostras! Eta hartza? -Hartza? -Bai, pertsonaietako bat hartza izaten da. Berriro ere bilaketa lanetan, ea hartza nondik lortu. Hitz eginez lagunak egiten diren bezalaxe, eskolako irakasle batek inauteri batzuetan erabilitako trajea zeukala esan zigun, eta urtez urte armairutik atera eta guk erabiltzen dugu, jaiari kutsu bohemioa emateko. Behin konpartsa osoa bildu ondoren, entseatzea gelditzen zen. Gurasoek letra eskuartean zeukaten, abestu nahian, zartaginak eta panderoak jotzen. A zer desastrea! “Noiz jo behar dira kolpeak?”. Flauta-joleen aurpegietan ikara nabari zen, gurasoek sortutako nahaspila zela eta. Hiru entseguren ondoren, LISTO! Eguna ailegatu zen. Dena prest! Musikariak, gurasoak zartagin eta panderoekin, trapu zaharrak soinean, hartza, ezkongaiak, ingudea… Ai! Ahaztu gabe! Juan Pablori esker Donostiatik ekarritako enborra, gainean ingudea jartzeko. Eguraldi ona izan genuen, eta ilunabar-gau partea izan arren, tenperatura ezin hobea zen. Ikusle ugari bildu ziren gertaera ikuskatzera. Oiartzunen iraultza handia izan zen, sorpresa polita. Mundu guztia aho zabalik geratu zen ikusitakoarekin. Zorionak eta eskerrak eman ondoren,

ondo ospatu ahal izateko, lunch goxoa izan genuen. Esperientzia oso positiboa izan zenez, hurrengo urtean errepikatzekotan gelditu ginen, eta hala egin genuen. Urtero gauza berriak gehitu ditugu; batzuetan behin bakarra ikusi direnak, besteetan urte pare batean egin direnak. Zartagin eta sukaldeko tresneria desberdinez beteriko karro bat eduki genuen, Lartaun Abesbatzako ahotsek inguratu gaituzte. Bi tribu buru ezberdinekin etorri zaigu korua: Alaitz Guridi eta Maddalen Dorronsororekin. Orain dela hiru urtetik, eta konpartsari kolorea gehitzeko asmoz, Irun aldetik Fanfarre Jostallu etortzen da. Ikusi ahal izan duzuenez, hasiera batean eromena zirudien ideia honek herriko eta inguruetako lagun mordoa biltzea lortu du. Tribuko nagusia eta ideiaren sustatzailea hasieratik Iñaki Gurrutxaga dugu, Oiartzungo Flauta Taldearen buru izanik gure herriaren izena ahalik eta urrutien zabaltzen dabilen gizona. Urtetik urtera jende gehiago biltzea lortzen dugu! Ea festa honetaz eta gehiagoz gozatzen jarraitzeko aukera daukagun. Esan beharra daukagu, hamargarren desfile honek 140 oiartzuar bildu dituela. Ez da gutxi! Sekula ez genuen imajinatu hainbeste lagun izango ginenik. Oiartzungo Kaldereroen konpartsa urtez urte aurrera ateratzen lagundu diguten eta laguntzen diguten guztiei eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Hurrengo urte arte! ❙ OIARTZUNGO KALDEREROAK

KU LTU RA

matuko zen ezkontzera? Jendea ez zegoen horretarako prest… baina azkenean bi guraso animatu ziren, eta dena primeran atera zen.

77


Oiartzungo Flauta Taldea www.oiartzungoflautataldea.com Egindako lanarekin gutxitan senti gaitezke aurtengoan bezain pozik. Ibargain Musika Eskolako ikasle batek, Jabier Zurro Adurizek zehazki, Baionako Kontserbatorioan lekua lortu du, bere goi mailako ikasketak egin ahal izateko. Ibargain Musika Eskolako flauta irakaslea den Iñaki Gurrutxagaren ikaslea izan da txikitatik Jabier, Baionara iritsi den arte.

Javier Zurro

Ciudad de Irún Musika Bandako kidea da; Sotto Voce Orkestra Lirikoan parte hartzen du; Oiartzungo Flauta Taldearekin Europan zehar kontzertuak eskaini ditu (sortu zenetik baita bertako kide), eta abar. Orain arte bezala jarraitzeko animoak eman nahi dizkiogu. Segi horrela, eta gogor lantzen jarraitu!

OIARTZUNGO FLAUTA TALDEA “GUO” FLAUTEN IRUDI

KU LTU RA

Joan den apirilaren 6az geroztik, Oiartzungo Flauta Taldea Taiwango “GUO” flauten irudia da.

78

Hautaketa proba gogor bat gainditu ondoren, Aude Guillevin flauta irakaslearekin ikasteko onartu zuten. Sarrera liluragarria izan du Jabierrek, hasi eta bi astetara, zer-nolako maila zuen ikusita, hurrengo mailara igo baitzuten.

Lorpen horrek flautaren munduan miresmen izugarria sortu du, ohore hau duen mundu osoko flauta talde bakarra baita gurea. Orain arteko irudi guztiak izen handiko flauta joleak dira. Guztira, munduan zehar banatutako 16 irudi ditu “GUO” izenak.

Gaur egun bere lankidetza eskatzen dute Ganbera Musika egiteko, hainbat kontzertu eskaintzeko, bai eta kontserbatorioko orkestrarekin jotzeko ere.

Beren web orrialdera jo (www.gflute.com) eta Artist izeneko atalean sartuz gero, hor azaltzen

Orokorrean oso balorazio ona jaso duela esan dezakegu. Bere ibilbidea hazten doa: Hondarribiko Musika Bandako flauta bakarlaria eta Irungo

dira gure izena, argazkia eta ingelesez idatzitako ibilbidea. Azkenik esan beharra daukagu OIARTZUNGO FLAUTA TALDEAri esker Oiartzun munduan zehar dabilela, ahoz aho.


Herri Musikaren Txokoa 2011. urtean Aurten Soinuenea izena hartu duen hau aspaldi abiatutako proiektua bada ere, 1994an hartu zuen herri musikaren dokumentazio zentroa izateko norabide sendoa. Juan Mari Beltranek urte hartan, Aita Donostiaren euskal kantutegiaren prestaketa lanak bukatu ondoren, berrekin zion lehendik buruan zerabilen egitasmo bati: bere bizitzan herri-musikari buruz bildutako materialekin Herri Musikaren Dokumentazio Zentroa antolatzea. Proiektua hainbat erakunde eta tokitan aurkeztu ondoren, garai hartan Oiartzungo alkatea zen Jon Iñarrarekin elkartu ondoren, Udalarekin lortutako akordio baten bitartez, 1995eko uztailean jarri ziren martxan Oiartzunen “Herri Musikaren Txokoa” izendatutako egitasmo horren antolaketa lanak. Era horretan, Ergoien auzoko eskola publikoa izandako etxea utzi zuen Oiartzungo Udalak, eta huraxe bihurtu zen Herri Musikaren Txokoaren behin-behineko egoitza.

Geroztik, han aritu gara, egunez egun, egitasmo eta helburu hau gure herriko sektore guztiek erabil dezaketen errealitate bat izan dadin lanean. Antolaketa lanetan hasteko behar genuen tokia egokituta, 1995eko bukaeran, bildumako mota guztietako materiala bertara ekarri genuen: soinu-tresnak, liburuak, musika diskoak, kaseteak eta zintak, argazkiak eta filmazioak. Areto eta geletan Udalak jarritako apal, armairu eta bitrinetan jarri ziren Juan Mari Beltran Argiñenaren bildumako materialak, eta berehala ekin genion mota askotako antolatze lanei. Pixkanaka, biblioteka, fonoteka, irudi artxibo eta soinu-tresnen datu-baseetan material hori guztia sailkatzeko eta artxibatzeko milaka fitxa egin ziren. Lan horretan laguntzaile asko izan genituen. Eskola eta lanorduetatik kanpo pertsona asko aritu ziren bere borondatez, proiektu hau aurrera ateratzen laguntzeko, ordenagailu aurrean liburu, disko eta bestelakoen fitxak betetzen, antolatzen… 1998an, soinu-tresnen erakusketa antolatzen hasi ginen. Laguntzaile askoren milaka lanorduei esker, 2002. urteko martxoaren 1ean ireki zituen Herri Musikaren Txokoak ateak jende ororentzat, eta geroztik zabalik ditu erakusketa zein dokumentazio zentroa bera. Horrekin batera, Xabier Iragorri Oiartzungo orduko alkateak eta Juan Mari Beltranek akordio berri bat sinatu zuten. Bertan, proiektu honi izaera eta nortasuna emateko, fundazio bat sortzeko bi aldeen adostasuna ageri zen. Horrela, eta beti Oiartzungo Udalaren babesarekin, 10 urtetako ibilbide emankorra egin dugu: 32.000 bisitari, ehunka kontsulta, 152.000 bisita gure web-orrian, 40 kontzertu bikoitz, HM Jardunaldien 10 ekitaldi, Oiartzungo Herri Musika Eskola antolatu eta kudeatu, HM Bildumaren 9 liburu, diskoak, DVDak… eta, azkenean, 10 urtetako ernaldiaren ondorioz iritsi da, fundazio gisa, izaera, nortasuna eta izen propioa izateko unea.

KU LTU RA

SOINUENEA FUNDAZIOAREN SORRERA

79


1 Estoniatik, 2 Finlandiatik, 7 Frantziatik, 5 Georgiatik, 4 Herbeheretatik, 2 Italiatik, 4 Luxenburgotik, 2 Mexikotik, 1 Mozambiketik eta beste 1 Venezuelatik. Guztira, 128 talde gidatu izan dira. Horietatik 94 ikastetxeetatik etorri dira. Ikastetxeetako talde horiek, geografikoki, honela sailkatzen dira: 3 Arabakoak, 10 Bizkaikoak, 78 Gipuzkoakoak, 1 Lapurdikoa eta 2 Nafarroakoak.

Soinuenea Fundazio berriko sinadura ekitaldia. Ezkerretik eskuinera, aurrean Aiora Perez de San Roman Uria, Oiartzungo alkatea, eta Juan Mari Beltran Argiñena, Herri Musikaren Txokoaren zuzendaria; atzean, Asier Legorburu Del Sol, Kultura zinegotzia eta Julio Abascal Gonzalez, HM Zaleak-en ordezkaria.

Egoera berriarekin, beste egokipen bat eman diogu gure proiektu honi, herri musikaren “txokoa” izatetik herri musikaren “etxea” izatera pasatu da, eta izaera aldaketan urrats hori egitearekin batera, etxe honi erabat doakion izena eman diogu: Soinuenea. Honako bost kideek osatzen dute Soinuenea Fundazio berriaren patronatuko batarra: Juan Mari Beltran, fundatzaile eta eratzaile gisa, berak izendatutako Julio Abascal, eta Oiartzungo alkatea eta Kultura zinegotzia. Eusko Ikaskuntzak izendatutako Folklore saileko lehendakaria den Emilio Xabier Dueñas da batzorde horretako bosgarren kidea. 2011ko abenduaren 22an aurkeztu eta sinatu genuen notaritzan Soinuenea Fundazioaren sorrera, eta 2012ko urtarrilaren 1etik izaera berriarekin funtzionatzen hasiak gara. Bizi luze eta emankorra opa diogu SOINUENEA herri musikaren etxe sortu berriari!

HM TXOKOAREN ERAKUSKETARA EGINDAKO BISITAK

KU LTU RA

2011. urtean 3.675 bisitari izan dira. Guztira, HERRI MUSIKAREN TXOKOA ireki zenetik, 31.723 bisitari.

80

Solte etorri diren bisitariak 585 izan dira. Horietatik, Euskal Herrikoak izan dira 488: 17 arabar, 60 bizkaitar, 344 gipuzkoar, 14 lapurtar, 50 nafar eta 3 zuberotar. Espainiako Estatuko beste leku batzuetatik 61 bisitari etorri dira, 1 Alemaniatik, 1 Australiatik, 4 Estatu Batuetatik,

Bisita gidatuetan etorritakoak honela sailkatzen dira: 122 Euskal Herritik, 2 Espainiako Estatutik, 1 Ekuadortik, 1 Finlandiatik, 1 Frantziatik eta 1 Venezuelatik. Oiartzungo 10 talderen bisita gidatuak izan ditugu 2011n, eta talde horietatik kanpo beste 120 oiartzuar etorri dira bisitan.

Laudioko Ikastolako ikasleak, 2011-09-28.

OIARTZUNGO HERRI MUSIKA ESKOLA 1999-2000 ikasturtean, Herri Musikaren Txokoak bultzaturik Oiartzungo txalaparta taldearekin batera Txalaparta Eskola martxan jarri zenetik, Oiartzungo Herri Musika Eskolaren eskaintza zabaltzen joan da, eta herri musikan erabiliak izanda herrian ikasterik ez zegoen soinu-tresnak ikasteko aukera eman zaio nahi duen guztiari. Txalaparta ikasteko aukerari, alboka ikastekoa gehitu zitzaion lehenengo, gero etorri zen dultzaina, herri perkusioan sartuko genituzkeen panderoa, txaramelak eta danborra, Lartaun Txistulari Taldearen laguntzarekin, txistua, eta, azkenik, partituren irakurketarako ezinbestekoa den oinarrizko solfeoa ikastekoa. Horiek guztiak erakusten, musika munduan esperientzia handia duten bost irakasle gazte aritzen dira. Horiek, bere gogo eta kemenarekin ikasleak prestatu eta maila egokiarekin ikusten dituztenean, taldeetan jotzera animatzen dituzte, eta tarteka, ikasleekin batera irakasleek ere jotzen dute. Dultzaineroen taldea 2009tik ari da Oiartzunen, albokariena, berriz, 2010etik.


Astelehena 17:30-21:30 Alboka, Alboka Taldea, Txistu eta Danbolina, eta Herri Perkusioa Asteartea 16:00-21:00 Dultzaina eta Dultzaina Taldea Asteazkena 17:30-20:00 Txalaparta Osteguna 17:30-19:30 Lengoaia musikala (solfeo)

2. 2011ko Inauteriak. Larunbat goizean Kuestazioa Karrika, Altzibar, Ergoien, Elizalde eta Gurutze auzoetan; arratsaldean, Elizalden kalejira. 3. 2011-01-30. Oiartzun. Albokarien kalejira. 4. 2011-02-20. Oiartzun. Dultzaineroen kalejira. Dultzaina taldea. 5. 2011-03-26. Errioxako Gaiteroekin Topaketa Hernanin. Dultzaina Taldea. 6. 2011-03-27. Oiartzun. Albokarien kalejira. 7. 2011-05-21. Hernaniko Txalaparta Festan. Alboka taldea.

IRAKASLEAK Aurten erakusten aritu diren irakasleak hauek dira:

8. 2011-05-29. Lezoko Mendekoste festak. Dultzaina taldea.

• Aitor Beltran: txalaparta eta solfeo irakaslea.

9. 2011-06-04. Zallako Albokarien Topaketa. Alboka taldea.

• Haritz Ezeiza: alboka eta dultzaina irakaslea. • Ander Barrenetxea: danbor eta txaramelen irakaslea.

10. 2011-06-05. Musika Eskolako Ikasle eta Irakasleen kontzertua.

• Ixiar Jauregi: pandero eta kanabera irakaslea. • Jon Ansorena: txistu eta danbolin irakaslea.

11. 2011-06-12. Ergoien Auzoko festetan kalebuelta eta Pasai Donibaneko Euskal Jaietan Sanjuanak. Dultzaina taldea.

IKASLEAK, IKASTEN ARI DIREN SOINUTRESNAREN ARABERA

12. 2011-06-24. Hernaniko Sanjuanak. Dultzaineroen topaketa. Dultzaina taldea.

Txalaparta: .............................................................................. 9 Alboka: ..........................................................................................5 Dultzaina: ................................................................................10 Herri perkusioa: ............................................................ 20 Txistu eta danbolina: ................................................ 6 Dultzaina Taldea: ........................................................ 10 Alboka Taldea: .................................................................. 7 Solfeoa: ...................................................................................... 5

13. 2011-07-09. Pasaiako Sanferminetan. Dultzaina taldea.

Badirudi, beraz, eskola arrakasta izaten ari dela, eta espero dezagun horrela sendotzen jarraitzea. Musika Eskolaren emaitzaren alde adierazgarrienetakoa bertako ikasleek egiten dituzten ekintzak dira. MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEK ETA IRAKASLEEK PARTE HARTUTAKO EKINTZAK 2011. URTEAN 1. Egutegi Liturgikoaren festa nagusietan, San Esteban Parrokiako ezkilak jotzen. (urtarrilak 1, urtarrilak 6, Ostegun Santua, Larunbat Santua, Berpizkunde eguna, Corpus eguna, San Juan bezpera, San Ignazio, San Esteban bezpera, San Esteban, Ama Birjinaren eguna abuztuak 15, Santu Guztien eguna azaroak 1, Ama Birjinaren eguna abenduak 8, Gabon gaua Olentzeroren etorrera, Eguberri eguna eta San Esteban abenduak 26)

14. 2011-07-24. Errenteriako Madalenak. Dultzaineroen topaketa. Dultzaina taldea. 15. 2011-08-06. Oiartzungo Xanistebanak. Dultzaineroen topaketa. Dultzaina taldea. 16. 2011-09-04. Donostiako Euskal Jaiak. Dultzaina taldea. 17. 2011-09-07/10/11. Beraungo festak. Dultzaina taldea. 18. 2011-09-15. Loiolako Erriberako festak (Donostia). Dultzaina taldea. 19. 2011-09-17/18 Lezoko Santa Kruzak. Dultzaina taldea. 20. 2011-10-29. Oiartzun. Kalebuelta. Dultzaina taldea. 21. 2011-11-26. Oiartzun. Kalebuelta. Alboka taldea. 22. 2011-12-17. Logroño. Gaiteroen topaketa. Dultzaina taldea. 23. 2011-12-24. Oiartzun. Kalebuelta. Dultzaina taldea.

KU LTU RA

2011-2012 IKASTURTEA Herri Musika Eskolaren ordutegia Madalensoron

81


LogroĂąo, 2012-12-17.

HM ZALEAK: ARGITARALPENAK ETA GEHIAGO Herri Musika Zaleak elkarteak aurreko urteetako lanari jarraitu dio. Hala, Hernani eta Oiartzunen antolatu diren hainbat ekitalditan bildutako materiala argitaratu du liburu eta diskoetan (CD eta DVD): FORMATUA IZENBURUA Liburua TXALAPARTA FESTA. HERNANI, 1987-2011

KODEA ISBN: 978-84-937451-4-1

2011KO HM KONTZERTUAK

DVD

19. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-670-2011

2010EKO NEGUKO KONTZERTUA

DVD

17. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-669-2011

2011-02-05, larunbata, 18:30, Auzokalte

DVD

15. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-668-2011

DVD

24. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-642-2011

CD

24. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-641-2011

CD

11. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-640-2011

CD

10. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-639-2011

CD

9. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-638-2011

CD

8. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-637-2011

9. Txalaparta Festaren CDaren azala eta kontrazala.

HERRI MUSIKA 10. JARDUNALDIAK:

KU LTU RA

ERROMATARREN ETA BASKOI HAIEN MUSIKAREN INGURUAN

82

inguruko hitzaldi eta ekitaldiak antolatzen Irungo Oiasso Erromatar Museoa izan genuen bidelagun. Elkarrekin, Asturiasko Daniel Garcia eta Italiako Ludi Scaenici musikari eta ikerlari taldea ekarri genituen. Haiek eta Juan Mari Beltranek eman zituzten hitzaldiek Erromatar inperioaren garaian izan ziren musikariei buruz ezagutzen dena hurbildu ziguten, eta erakutsi zuten informazio asko irtsi zaigula soinu-tresnei buruz eta musikariek izaten zuten lanari buruz. Aldi berean, argi utzi zuten jotzen zuten musikari buruz hitz egitea zailagoa dela, alde batetik garai hartako musika grabaziorik ez dagoelako, eta bestetik, idatzitako musikarik ere ez dagoelako edo deszifratu ez den sistema batean idatzita dagoelako. Hala ere, soinutresnak ezagututa eta musika zertarako erabiltzen zen jakinda, erromatarrek jo zezaketen eta baskoiek jo zezaketen musika hipotetikoarekin kontzertu bat eskaini zuten Ludi Scaenici eta Oiassoko Baskoiak taldeek Arditurriko meategiek osatzen duten paraje magikoan.

Jardunaldi hauek erromatarrak Euskal Herrian ibili ziren garaian izan ziren soinu-tresnak eta izan zitekeen musika izan zuten aztergai. Gaiaren

KATALUNIA: MINISTRILS DEL RAVAL

Terrassako Ministrils del Raval 1988an bere herriko Festa Nagusian sortu zen musika taldea da. Geroztik ez dio utzi urteak berekin dakartzan festa herrikoietan parte hartzeari. Bertako musikariek dantza taldeak, erraldoiak, buruhandiak, makil dantzak eta bestelakoak lagundu dituzte, eta herri musika biltzeko eta berreskuratzeko egin duten lanean, hainbat herritako jendearekin aritu dira, leku haietan bertako festekin lotutako antzinako doinuak berriro bizitzeko.


BIZKAIA: GERNIKAKO MARIJESIAK

EUSKAL HERRIA: MUGARIK EZ

Gernikako Marijesien ohiturak Gabon egunaren etorrera iragartzen du egun horren aurreko bederatziurrenean. Hau da, abenduaren 16tik 24ra arte egunero goizaldeko lauretatik seietara pertsona talde bat biltzen da Gernika-Lumoko kaleetan barrena abesten. Batez beste, 70 pertsona biltzen dira saio bakoitzean, gizonezkoak eta emakumezkoak.

Taldeko partaideetako bat den Mikel Leizagoien aspaldi zebilen bere musikariekin Iparraldean zehar dantza jauziak herriz herri jotzen. Orduko talde haren izena Iparraldeko Musikariak zen. Ordutik hona talde hartan Hegoaldetik joandako musikariak sartu ziren, eta geroztik, jauziak, edozeinek dantzatzeko eta parte hartzeko oso egokiak, mugaren bi aldeetan jotzen dituzte.

2011KO UDAKO KONTZERTUA.

2011-04-16, larunbata, 18:30, Auzokalte

2011-07-16, larunbata, 20:00, Arditurri

EKE – Euskal Kultur Erakundearekin antolatua

Irungo Oiasso Museoarekin antolatua

GEORGIA: URMULI BOSKOTEA

EUSKAL HERRIA: OIASSOKO BASKOIAK

Nugzar Kawtaradze-k zuzentzen duen URMULI boskotea 1991n sortu zen talde instrumental klasikoetan aritutako musikariekin. Georgiako talde honek eskaintzen duen errepertorio zabalean Erdi Arotik datozen abesti herrikoiak eta musika instrumentala topa ditzakegu. Abesti herrikoiak taldeko musikariek egokitu dituzte. Moldaketetan Georgiako musikaren ezaugarriak eta ohiko erak mantendu dituzte, soinu-tresnekin lagunduta bakarlariak kantatutako abestia eta abesti polifonikoa.

Gure herri musikan erabiltzen diren soinutresnen artean badira erromatarrak Euskal Herrian izan ziren garaikoak izan daitezkeela eta lehenagotik ere gure artean erabiliko zirela pentsatzeko moduko batzuk. Gaur egungoak bezalakoak edo antzekoak zirela pentsatzeko aztarna eta froga ugari daude. Halako osagaiak erabili,z hots eta musika emanaldia osatu dute talde honetako kideek, inguru honetan garai batean entzun zitekeen balizko hots eta soinu giroa azaldu nahian.

KU LTU RA

2011KO UDABERRIKO KONTZERTUA

83


ITALIA: LUDI SCAENICI Ludi Scaenici taldea Cristina Majnero eta Roberto Stanco-k sortu zuten, Erromatar Zibilizazioaren Museoko zuzendaria den Anna-Maria Liberati doktorearekin makina bat urtetan erromatarren musika eta dantzaren inguruan egindako ikerketen ondoren. Gaur egun, taldea bost musikarik eta bi dantzarik osatzen dute.

EUSKAL HERRIA: LEIRE ASTIASARAN ETA LUIS ASTIASARAN

Bikote honetan kantari aritzen den Leire Astiasaran gazte billabonatarrak txiki-txikitatik bizi izan du musika. Bere etxean ohikoa izan da musika, egunerokotasunean barneratuta zegoen zerbait, baita gertakizun eta ospakizunetan erabiltzen zena ere.

2011KO UDAZKENEKO KONTZERTUA 2011-10-15, larunbata, 18:30, Auzokalte KANTABRIA: DANIEL PERAL

KU LTU RA

Kantabrian 1935ean jaioa, Reinosan bizi zela ikasi zuen arrabita jotzen. Gogoan duenez, beti izan du gustuko soinu-tresna hau eta txiki-txikitatik jo du. Arrabita jotzen “Lin, el airoso” deitzen zuten Antonio Lopez Morantek (1901-1969) erakutsi zion. Reinosak eman dituen arrabitajoleen artean garrantzitsuenetakoa da “Lin, el airoso”, eta Daniel Peralen bizilaguna zen. Gaur egun ere ezagutu zutenek gogoan dute, besteak beste, herriko festetan jartzen zuen giroarengatik eta kantatzen zituen abesti pikaroengatik.

84

Kontzertu honetan, Leiren ondoan, Luis Astiasaran dugu, soinu txikia jotzen esperientzia handiko gizona.


Luberri Museoa

JOSÉ ANGEL TORRES LUBERRI Oiartzungo Ikasgune Geologikoa FUNDAZIOA

KU LTU RA

2011ko ekitaldian 4.000 lagunek baino gehiagok bisitatu zuten LUBERRI, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa. Bisitari gehienak ikastetxeetatik eta aldez aurretik hitzartutako txangoen bidez etorri ziren gurera, baina geologian diharduten beste erakunde batzuetatik ere etorri dira gure bildumak ezagutzera. Oiartzuarrak dahainik sar daitezke museora, bai eta geologoak eta irakasleak ere.

85


LUBERRI, OIARTZUNGO IKASGUNE GEOLOGIKOA FUNDAZIOA Oiartzungo Udalaren eta LUBERRI museoaren kudeatzaileen lankidetza sendoaren ildotik, Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa Fundazioa legez eratu zen 2011ko abenduaren 22an hain zuzen ere, museoa zabaldu zenetik bederatzi urte igarota-. LUBERRI fundazioa gure herriko udalaren ekimenez sortu zen eta fundazio berriak indartu eta babestuko du Oiartzungo Ikasgune Geologikoaren eta udal administrazioko arduradunen arteko elkarlana. LUBERRI fundazioaren helburuak, besteak beste, ondokoak dira: Oiartzun haranean, Oarsoaldean eta Euskal Herrian daukagun ondare geologiko, paleontologiko eta naturala ikertu, babestu eta zabaltzea. Fundazioa 2012ko urtarrilaren 1ean hasi zen jardunean. Bost kidek osatzen dute fundazioa, horietako bi Luberriko kudeatzaileek izendatutakoak eta beste bi Oiartzungo Udalak hautatutakoak. Bosgarren kidea izendatzeko aukera Aranzadi Zientzia Elkarteari eskaini zitzaion, azken batean, bi erakundeen jarduera zientifikoa lotuta egon delako museoa zabaldu zenetik.

ERAKUSKETA TEMATIKOAK Museoak gordeta dauzkan funtsetatik abiatuta eta herri-erakunde batzuek -Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak- emandako diru-laguntzei esker, LUBERRIk hiru erakusketa temático antolatu zituen 2011ko ekitaldian: (1) METEORITOAK / MÉTÉORITES / METEORITOS Meteoritoen inguruko erakusketak 2.000 bisitari izan zituen Luberri museoan, 2011ko urtarriletik uztailera. Bertatik, Hendaiako Abbadia jauregira eraman zen Bidasoaz bestaldeko kultur erakundeekin landutako harremanei esker. Erakusketa udako hiletan izan zen Lapurdiko lurretan eta gainera, hiru hitzaldi antolatu ziren gaiaren inguruan. Guztira, 6.650 lagunek parte hartu zuten udan ekimen horretan.

KU LTU RA

(2) TRILOBITEEN AZTARNEN BILA

86

Trilobiteei buruzko erakusketa 2011ko urrian zabaldu zen Luberri museoan eta 2012ko hainbat hiletan ere egongo da ikusgai. Geroago, Luberrirekin lan egiten duten beste erakusgune batzuetara eramango da.


(3) DINOSAUROAK, HEGAZTIAK ETA UGAZTUNAK: BIZIDUNEN EBOLUZIOA Luberrik 2011n antolatutako hirugarren erakusketak bizidunen eboluzioaz jardun zuen. Hala, dinosauroetan hasita, hegaztien eta ugaztunen ezaugarri behinenak aletu ziren erakusketa horretan.

ARDITURRI EGUNA Arditurri eguna dela eta, LUBERRI Oiartzungo Ikasgune Geologikoak zenbait jarduera antolatu zituen antzinako metze-barrutian gaurdaino iraun duten ondasun geologiko eta industrialak ezagutzera emateko, Oiartzungo Udalarekin eta Arditurrirekin lankidetzan. Gehienbat, arrokak eta mineralak bilatzen eta sailkatzen ibili ginen meatokiko hondakindegiaren inguruan. Bestetik, Arditurrin, Aiako Harriko parke naturalean eta Oarsoaldean daukagun geologia, paleontologia eta meatzaritza ondarea ezagutzera emateko erakusketa antolatu genuen.

TXANGO DIDAKTIKOAK 2011n, LUBERRI museoak txango didaktiko batzuk antolatu zituen Aranzadi Zientzia Elkarteko Geologia Sailarekin lankidetzan, Euskal Herriko ondare geologikoa zabaltzeko asmoz.

Luberrik antolatutako beste txango batean, bisitariak “lur azpira” sartu ziren Oñatiko Arrikrutz haitzulotik eta bertako egitura ikusgarriez gozatu zuten. Gainera, beste garai bateko animalien aztarnen berri ere izan zuten txangoan.

KU LTU RA

Lehen txangoa Karakate menditik (Soraluze) abiatu zen eta handik GernikaLumora eta Bizkaiko kostaldeko gune batzuk bisitatu zituzten txangozaleek antzinako bulkanismoaren aztarnen bila. Txango horretan, Luberriko bi kide (José Angel Torres eta Ane Sedano) aritu ziren gidari, Mikel Lopez Horgue eta Thierry Juteau adituen laguntzarekin.

87


EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA 2011ko maiatzean, Zumaiak orrialde bat idatzi zuen Lurraren historia geologiko ofizialaren liburuan. Izan ere, 2011ko maiatzaren 6an, bi golden spike (urrezko iltze) ezarri ziren Zumaiako bazterrean eta, zalantzarik gabe, ekitaldi horrek zinez sendotu zuen Euskal Kostaldeko Geoparkearen aldeko proiektua. Gaur egun, geoparkea dugu proiektu garrantzitsuenetakoa geologiaren ikuspegitik, erakunde asko biltzen direlako horren inguruan: Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Euskal Unibertsitatea, Luberri, Algorri, Nautilus eta Aranzadi Zientzi Elkartea. Luberri museoaren kudeatzaileek eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek bat egiten dugu Euskal Kostaldeko Geoparkea eratzeko egitasmoarekin, jakitun baikara nazioarteko aitorpenak ateak parez pare ireki diezakigukeela euskal lurretan dagoen lehen geoparkearen hedapena handitu eta gure itsasbazterrean ageri diren ondasun geologiko eta paleontologiko nabarmenak -besteak beste, Azkorri (Bizkaia), Ulia eta Jaizkibel edo Lapurdiko kostaldea- babesteko.

LUBERRI MUSEOA HANDITZEKO PROIEKTUA Bederatzi urte igaro dira LUBERRIk ateak lehenengoz zabaldu zituenetik (2003ko maiatzean) eta urte horretatik hona izugarri ugaritu dira ikasguneak antolatzen dituen jarduerak eta bisitarien kopurua (9 urtean, ia 40.000 lagun etorri dira ikasgunera).

KU LTU RA

Gaur egun, Luberrik 210 metro karratuko azalera dauka, bi solairutan banatuta. Solairuartean, bildumen zati bat, dokumentazio-gunea eta liburutegi txiki bat daude. Beheko solairuan, berriz, harrera-gunea, erakusketa-guneak, administrazioa eta lantegia daude. Hala eta guztiz ere, bederatzi urte hauetan izan dugun hazkundeari erreparatuta, gune berriak behar-beharrezkoak ditugu museo-jarduerari eusteko. Ildo horretan, sortu berri den Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoa Fundazioa pizgarri paregabea izan daiteke museoa handitzeko laguntzak lortzerakoan.

88

Horiek horrela, Oiartzungo Udalak ematen digun laguntza eta babesaz gain, fundazioaren patronatuan aritzen diren kideek ahaleginak eta bi egingo dituzte beste herri-erakunde batzuek (hala nola, GFA eta GPS fundazioa) gure proiektuarekin bat egin dezaten eta museoa etorkizun hurbilean handitzeko ametsa egia bihur dadin.


Oiartzungo Antzerki Eskola, zaletasuna bultzatzeko xedez sortua Aurten abiatu da, Oiartzungo Udala eta herriko hainbat zaleren ekimenez, EHAZErekin elkarlanean, Oiartzungo Antzerki Eskola sortzeko proposamena. Maiatzaren amaieran antzerki egunak antolatu ziren Oiartzunen proiektuaren berri emateko, eta dagoeneko zabaldu da haur eta gazteek izena emateko aukera.

ANTZERKIA BIZIZ, BIZI Maiatzean egindako antzerki egunak urrats bat dira herrian antzerkizaletasuna konpartitzeko eta bultzatzeko ahaleginean. Bertan egindako ekitaldietan ikus daiteke antzerkiak gure bizitzetan izan dezakeen garrantzia: gelaz gela egindako esketxetan antzerkiak duen harritzeko gaitasuna eta egunerokotasuna astintzeko engaiamendua gogoratu

genuen, gazteek egindako emanaldietan sorkuntza propioa lantzearen garrantzia gomutatu zitzaigun, Gure bide galduak lanarekin teatro jokoan gozamena eta gogoeta uztargarriak direla ikusi genuen. Oiartzun tradizio aberatseko herria da teatroari dagokionez. Hala antzerkian nola gainontzeko diziplina artistikoetan, Oiartzunek eman du izen ugari, sortzaile eta ikusle ugari. Antzerkiari dagokionez zaletasun hori ikusgarri egiteko eta konpartitzeko baliabideak eskaini nahi genituzke, zaleok elkartuz, herrian antzerkia elkarrekin ikusteko eta bizitzeko aukerak bermatuz. Zaleak ikusle huts baino gehiago dira, izan gaitezke; zaleak izpiritu aktiboa duten –dugun– jendea gara. Horregatik da garrantzitsua, halaber, Antzerki Eskola sortzeari eman zaion garrantzia. Zaletasuna modu naturalean sor daiteke, baina are gehiago egunerokotasunean normaltasunez txertaturik bizi baldin badugu gaztetatik. Antzerkiak ez du zertan 'espektakulua' izan. Antzerkia uneak sortzeko mekanismo bat da, norbere burua askatasunez adierazteko modu bat, proiektu bat talde-lanean aurrera ateratzeko tresna. Horregatik iruditu zaigu garrantzitsua Antzerki Eskola martxan jartzea, haur eta gazte-

KU LTU RA

Ez da edonolakoa aurtengo proiektua martxan jartzeko egin den ahalegina. Bileratik bilerara ibili gara Udaleko hainbat ordezkari, herriko hainbat antzerkizale eta, oro har, Oiartzungo kulturgintza eta hezkuntzako hamaika eragile proiektuaren nondik norakoak eztabaidatzen. Maiatzaren amaiera aldera antzerki egunak antolatuz plazaratu da proiektua: batetik, antzerki eskolaren sorrera iragartzen zuen esketxa egin zen herriko ikastetxeetan, hiru egunetan zehar. Maiatzaren 26an gazteei zuzendutako ekitaldia egin zen udal pleno aretoan: Pasai Lizeoko Ikastolako Sudur Punti taldeak Baserrian galdurik lana eskaini zuen, eta iaz Asvinenea antzerki lehiaketako lehen saria eskuratutako Hortzaka Azpeitiko taldeak, berriz, Eguzkilore izeneko pieza. Maiatzaren 27an azkenaldian zeresan ugari eman duen antzezlana ekartzeko ahalegina egin zen: Dejabu taldearen Gure bide galduak, aurten Donostia Antzerki sari ezaguna jaso duena. Esanahi berezia du gure eskualdean lan honek, Orereta eta oro har trantsizio garaiko mugimendu politiko eta sozialak erretratatzen dituen heinean gertuko historiaren parte bat ekartzen baitu gogora.

89


Gogo horri erantzunez sortu zen EHAZE, eta sen horri jarraituz jarri zen martxan orain bi urte Oarsoaldean (Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala) antzerkizaletasuna bultzatzeko eginahala, betiere herri bakoitzeko eragile eta zaleetatik abiatuta. Horren ondorioz sortu zen arrakasta handiz Pasaiako Antzerki Eskola, eta hura gogoan, baina Oiartzungo berezitasunak bilatuz, elkartu gara azken urtean, Udalaren bultzadapean, hainbat zale. Horregatik, antzerkiak eta oro har kulturak garai zailak bizi dituen honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da euskaraz egiten den antzerkia laguntzea, bultzatzea eta, batez ere, bizitzea. Antzerkia bera ezagutuz, adibidez, Oiartzungo Antzerki Eskolan.

ek hasieratik antzerkia gertuko gauza bat senti dezaten, helduok ere antzerkian elkar topatzeko gune bat izan dezagun. Antzerkia definizioz delako elkargunea, hainbat arte diziplinaren artean, adibidez: eszenaren gainean bat egiten dute aktoreek, baina baita ere hizkuntzak, arte plastikoek, argiak, idazketak... modu komunean zer edo zer adierazteko nahiak.

EZER EZ DA KASUALITATEA

KU LTU RA

Baten batek esan lezake: zergatik orain? Ezer ez da kasualitatea, eta azkenaldian antzerkizaletasuna zabaltzeko ahalegin ugari egin da hainbat lekutan, besteak beste, orain urtebete sortu zen EHAZEren (Antzerkizale elkartearen) eskutik. Krisi garaietan kultura bereziki kolpatua izan ohi da. Azken hamarkadetan zabaldu diren zirkuitu ofizialez ari garelarik, are kolpatuagoa euskarazko sorkuntza denean, merkatu irizpideen aitzakian. Baina krisi garai honetan etengabe ari dira sortzen proiektu berriak ere, agian krisiak lagundu egin duelako oinarrian egiten den lana bistara ekartzen: asko da antzerkia euskaraz egiten dabilen jendea, bada zer ezagutu, zer ikertu eta zer esperimentatu.

90

Egitasmo honekin adin guztietarako antzerkiikaskuntzarako ibilbidea finkatu nahi da: herriko 2 ikastetxeek Lehen Hezkuntzan jarraituko dute antzerki-eskolak ematen, Udalak 12 urtetik 18 urte bitartekoei bermatuko die antzerki-eskola berria, eta helduek, irailatik aurrerako helduen tailerretako eskolen bidez ikasi eta egin ahal izango dute antzerkia. Gurutzen antzerkia lantzen duen gazte eta heldu taldea ahaztu gabe.


Ibargain Musika Eskola (2011-2012) Oiartzunen musika ikasten aritu zen batek â?™ Orkatz Arbelaitz Olaziregi

Hasiera hartan musika eskolan klaseak emateko gelak bakarrik zeuden eta han aritzen ziren Irune, Maite eta Trinitxu adin guztietako haur eta gazteei solfeoa eta pianoa erakusten. Hiru gela zeuden, haien ondoan pasillo luze bat bi banku luzerekin. Banku luze haien erdian burdinazko tximini bat ere bazen, barrura egurra botata zain zegoena ez hozten laguntzen zuena, eta garajeen ondoan komuna ere bai. Gela haietan ematen ziren astean zehar solfeoko eta pianoko klaseak. Ez hori bakarrik. Etxean pianorik ez genuen artean larunbatetan ikastera joateko ere bere ateak irekiak izaten zituen eskolak. Haiek beste era bateko

Autoentzako garajeen eta Ibargain etxearen artean zegoen musika eskola. (ARG. GARIKOITZ ESTORNES ZUBIZARRETA, 1991)

garaiak ziren. Oiartzuar gizartea ongi ezberdina zen, hezkuntza ezberdina zen, beharrak ezberdinak ziren‌ zer ez zen ezberdina? Musika ikasten hasten ginenerako jartzen genituen gure koadernoetan beltzak eta zuriak, kortxeak eta fusak dantzan, do, re, mi, bere lagunak eta isilune isilak ahaztu gabe. Orduan txikienak ere solfeoarekin hasten ziren, musika idazten eta irakurtzen ikasten. Oiartzungo bazter guztietatik etorritako neska-mutikoak biltzen ginen gela haietan bakoitza bere eskolako ghettotik atera eta musika ikasteko. Zenbaitetan, bestela ezagutuko ez genuen jendea ezagutzeko lekua ere bazen, izan ere, eta gezurra badirudi ere, auzo ezberdinetan bizita eta eskola ezberdinetan ikasita hori ere gerta baitzitekeen. Notak irakurtzen moldatzen ginenean, eta pianoa jotzen ikasi nahi bagenuen, hantxe erakusten ziguten. Jesus! Non geratu da Irunek emandako pianoko lehenengo klase hura! Pasillo hartako lehenengo gelan sartu, Beyer-en liburua piano

KU LTU RA

Zaharrenek esaten duten bezala, ez da denbora asko pasatu tximiniak berotzen zuen pasillo haren ondoan zeuden geletan solfeoa, pianoa eta akordeoia ikastera joaten ziren haurren joan-etorri etengabea izaten zenetik. Baina gertatu diren aldaketa guztiak ikusita, konturatzen gara egia beste era batekoa dela. Arraskularre kaleko Kurialene etxearen eta Aialde kaleko Ibargain etxearen artean zegoen eraikuntza hura desagertu zen, gela haietan aurrera eta atzera ibiltzen ziren neska-mutiko gehienak desagertu dira, baina musika eskolak jarraitzen du. Musika eskolak bakarrik ez, orduan musika ikasten aritzen ziren haietako batzuek irakasle moduan jarraitzen dute eta erakusten aritzen ziren irakasle gazteetako batzuek ere jarraitzen dute gaur egungo eraikinean oraingo neska-mutikoei musikari buruz dakitena ematen. Urte mordoxka pasatu da Irune Arbide zenak eskola martxan jarri zuenetik. 80ko hamarkadan ezagutu nuen nik, Oiartzun txikiagoa zenean eta guztiek elkar ezagutzen genuenean. Amarekin han joan nintzen musika eskolako bulegora musika ikasteko zer aukera zegoen galdetzera. Bulegora esan dut? Beno, zehatzagoa izango litzateke Irunen etxera joan ginela esatea, hala baitzen.

91


gainean jarri eta orduan jakin nuen eskuetako behatz bakoitzak pianoko liburuetan zenbaki bat zuela, orduan ikasi nuen pianoan do non zegoen, pianoan do asko zeudela‌ tekla zuri-beltzen mundurako sarrera izan zen. Pianoa jotzen erakusten Irune eta Trinitxu, bere ama, aritzen ziren. Gero, Begoùa ere ezagutu genuen lan horietan. Pixkanaka irakasle berriak gehitzen joan ziren, akordeoia jotzen erakusten zuen Juan Pablo, esate baterako, izan ere orduan eta ikasle gehiago zetozen musika ikastera, eta haien guztien asmo eta nahiak ez ziren berdinak. Hala ere, asko ziren solfeoko ikasketak burutzeko Donostiara azterketa egitera joaten zirenak.

KU LTU RA

Hura odisea! Ulises eta bere argonautak ginela ere pentsatuko zuen batek baino gehiagok Donostiako kontserbatorioan egin behar genuen solfeoko azterketa hura egitera joatea nola bizitzen genuen jakinda. Ikasturte hartan gogotik egiten genuen lana, ikasle eta irakasleek, izan ere gure gaitasuna hainbat atalek osatutako azterketa bakarrean neurtuko zen. Hori zen “por libre�, errekonozituta ez zegoen eskola batetik joatearen ezbeharretako bat. Bestea: azterketa zuzenduko zuen irakasleak ez zuela ikaslea ezagutzen. Urduri joaten ginen oso artean guretzat ezezaguna zen kontserbatoriora. Gauzak okertzeko, iritsi eta eraikin zahar itsusi bat topatzen genuen. Sartutakoan, berriz, sinesten zaila bada ere, barnealdea itsusiagoa zela deskubritzen genuen. Gerra psikologikoa zen hura. Handik onik ateratzen zenak edozer gauzari aurre egiteko gaitasuna zuela pentsatu ere egingo genuen momentu hartan.

92

Solfeoa bukatutakoan pianoko edo akordeoiko bosgarren maila ere gainditu behar zen jakintzaz gain titulu bat lortzeko, pianoko edo akordeoiko Oinarrizko Maila, adibidez. Donostiako kontserbatoriora berriro joan, eta han pazientzia handiz, ahal zen lasaien, epaimahaiaren aurrean jotzeko txanda itxaron behar. Gipuzkoako hainbat herritako gazteak, bakoitza bere irakaslearekin, hantxe elkartzen ginen azterketak egiteko erabiliko zen gelaren aurrean, momentua iritsitakoan gelara sartu eta epaimahaiak aukeratutako eskala eta obrak jotzeko zain. Txandaren zain egon behar hura ez zen gozoa izaten, eta urduri zihoanari lasaitzen lagundu beharrean, askotan urduriago jartzeko balio zion. Iritsi bezain laster azterketa egitea bati bakarrik gertatzen zitzaion, azterketen txandari hasiera ematen zion hari bakarrik. Hura

gaindituz gero, eta musika ikasketekin aurrera egitea erabakiz gero, oraindik urtetan gisa hartako azterketak errepikatuko ziren. Oiartzunen ikasi eta Donostian azterketa egin. Beti zen horrela Donostiako kontserbatorioan sarrera froga egin eta bertan onartzen ez bazintuzten behintzat. Bai, Oiartzunen bazegoen musika ikasteko aukera, orduan ere baziren goi mailako irakasleak ikasi nahi zuen ikasleari ongi erakutsiko ziotenak, baina Donostiako kontserbatorioa zen maila neurtzen zuena, azterketa jartzen zuena eta egun hartan egindako lanaren arabera ikasleak gaia edo obrak menderatzen zituen edo ez erabakitzen zuena. Hala ere, laurogeita hamarreko hamarkada hurbiltzearekin gauzak oiartzuarrentzat dezente hobetu ziren musikaren arloan. Irunek eta bere ingurukoek urteetan egindako lanari esker, musika eskolarentzat errekonozimendu ofiziala iritsi zen eta, horrekin batera, beste gauzen artean, ikasleen maila neurtzeko gaitasun eta ahalmena; Donostiako kontserbatorioak Oiartzunen sukurtsala irekitzearen antzekoa. Horrek oinarrizko mailako azterketak Oiartzunen egitea ahalbidetu zuen, eta Donostiako kontserbatorioaren eskumena zen Erdi Mailako edo Goi Mailako kurrikulumean sartuko liratekeen gaien inguruko azterketa egitea. Idatzi hau bukatze aldera, laurogeita hamarreko hamarkadaren sarreran gertatu zen ziklo aldaketa atal bukaera moduan hartuta, zera gogoratu nahi nuke, orduan sekulako ikasle pila zegoela musika eskolan. Kopuru zehatzak esan gabe ere, herriko hezkuntza orokorreko eskolek zeuzkaten ikasle kopuruekin alderatzeko modukoak zirela esan daiteke. Hori kontuan hartuta, neurri batean bada ere, orduan musikarekiko zegoen jarrera gaur egungoa baino aktiboagoa zela pentsatzen dut; edozein kasutan, ezberdina. Musikak gure gizartean beti izan du garrantzia eta soinu-tresna bat jotzen ez bazen, kantatu egiten zen, norberak egiten zuen maila batean edo bestean. Gaur egun, norberaren partez musika egiten duen laguna beti aldean eraman dezakegunean, esate baterako sakelako telefonoan, badirudi musika ikasteak eskatzen duen esfortzua garaiz kanpo geratu dela: anakroniko. Edozein kasutan, orain ere bada esfortzu hori egiteko prest dagoen ikasle mordoxka eta beraiek egiten duten lana baloratzen duen jendea ere bai. Izan ere, musikak oraindik berea du bizidunengan, eta bereziki gizakiarengan, eragite-


ko gaitasuna: lo dagoena esnatzeko, triste dagoena alaitzeko, geldi dagoena dantzan jartzeko‌ Baita haur, gazte, heldu eta zaharrak erakartzeko dohaina ere. Horrela, oraindik ere Oiartzungo musika eskolatik tarteka ogibidea eta etorkizuna musikaren inguruan kokatzen dutenak ateratzen dira, eta beren hezkuntza orokorreko ikasketek

eskatzen dieten lanerako orduetatik kanpo musikari beste horrenbeste eskainita izaten da. Horiei guztiei hemendik esan nahi nieke: animo eta segi aurrera! Egindako lanak merezi du, eta lehenago edo geroago, era batean ez bada bestean, bizia alaitzen digu.

Ibargain Musika Eskola Edozein Musika Eskolak bere geletan lantzen duena publiko aurrean eskaini behar du.

Hau da ikasturte honek eman duena: 2011-11-21

Musika Festa

Done Eztebe plazan

2011-12-22

Gabonetako Kontzertua

Oiartzungo Eliz Parrokian

2012-01-26

Piano Kontzertua

Oiartzungo udaletxean

2012-02-4, 5

Andoaingo Piano Jaialdia

Bastero Kulturgunean

2012-03-30

Pop-rock Kontzertua

Kastro Tabernan

2012-04-29

Klarinete Topaketa

Andoainen

2012-05-24

Gaztetxoen Kontzertua

Oiartzungo idaletxean

2012-05-24

Bakarlarien Kontzertua

Oiartzungo idaletxean

2012-05-25

Gaztetxoen Kontzertua

Oiartzungo idaletxean

2012-05-25

Bakarlarien Kontzertua

Oiartzungo idaletxean

2012-05-26

Kontzertu-Jaialdia

Elorsoro Kiroldegian

2012-06-01

Pop-rock Kontzertua

Donostiako Fnac-en

2012-06-05

Instrumentuen Aurkezpenak

Elizalde Herri Eskolan

Ez dira aurkezten Kaldereroak, Inude eta Artzainak eta Oiartzungo Flauta Taldeak eskaintzen dituen Kontzertuak edo Astigarragan eginiko Flauta Topaketa, beste idatzi batean jasotzen direlako. Koadroak ez ditu jasotzen Musika Eskolan bertan egiten diren “Piramidepeko Minikontzertuak� (ikasturte honetan 40tik gora izan dira).

Ibargain Musika Eskola

KU LTU RA

Beraz, ikasturte honetan geletan lantzen denak uzta oparoa eman du.

93


Lau hormetatik lau haizeetara

Dagoeneko badira hainbat hilabete herrian ekimen berri bat jarri dela martxan. Festa deitzen diote batzuek, kultura besteek, kirolaz hitz egiten duenik ere bada eta egiten duguna parranda dela dioenik ere bai. Guretzat, ordea, horren guztiaren batura da hilabeteko laugarren igandean herriko plazan egiten duguna.

KU LTU RA

Duela sei bat urte ekin genion Oiartzungo Emakumeen Taldeak antolatzen dituen Helduen Tailerretan ikastaro berri bati: euskal dantzen ikastaroari. Lehen urtetik, makina bat herritar bildu ziren eskoletara, baina ikasle kopurua handituz joan da urtetik urtera. Urtez urte aldatu ez dena, ordea, ikasleen hasierako helburua da: erromerietan eta festetan dantza saioak daudenean, begira ez gelditzea. Helburu hori betetzeko bidean aritu gara lanean, astero astero, hilabetez hilabete.

94

Teoria praktikara pasatzea gauza ederra izaten da hala ere. Kurtso hasieran beldur bera izaten dute ikasle gehienek: “Hau oso zalla da, nik ez dut beiñ’e ikasiko”. Guk, ordea, badakigu guztiek ikasten dutela, baina aldi berean badakigu ez dela gauza bera lau hormaren artean dantzatzea eta gure gaitasuna kalean erakustea. Horri aurre egiteko eta herrian beste aisialdi eskaintza bat sustatzeko, plaza eszenatoki bilakatu dugu aurten. Beste hainbat herritan egiten den bezala (Oreretan, Irunen, Hendaian, Donostian...) hilean

behin hainbat herritar biltzen gara herriko plazan, eta musikaz eta dantzaz bustitzen ditugu kale izkinak. Herritarrak ere harrituta gelditzen dira ikuskizunarekin, eta gurekin dantzatzera animatzen denik ere bada! Ikasleak gustura aritzen dira, pozik, ikasitakoak fruitua eman duela frogatzen dutelako. Gainera, harreman handia sortzen ari da gure artean. Han elkartzen gara denak, emakume eta gizon, haur, gazte eta heldu, ikasle eta langile, langile eta erretiratu... Hainbat adinetako herritarrak biltzen dituen ekintza da, doakoa, osasungarria eta ederra den aisialdi alternatiba. Herriko helduenek nostalgiaz begiratzen gaituzte, gerra aurretik egiten ziren “baile” haiek gogoratzen dituztelako. Herriko haurrek harrituta begiratzen gaituzte, euren ama, osaba edo aitona plazako protagonista bilakatu delako. Herriko musikariek euren tresnekin laguntzen gaituzte, dantza saioei bizitasun handia eskainiz. Herriko gazteek euren musika taldeetako aparailuak uzten dizkigute, arazo teknikoek saioa oztopatu ez dezaten. Guztiok jartzen dugu gure hondar alea, eta eskertzekoa da hori. Hala ere, gehien hunkitzen gaituena ikasleek lezio nagusia ikasi izana da: nahi izanez gero, egin litekeela! ❙ MUXIKOAK


Juanito Oñatibiaren mendeurrena Juanito Oñatibiaren jaiotzako mendeurrenak ematen duen aitzakiaz baliatuz, izan zuen aberastasuna azaldu nahiko nuke. Jaioterria Oiartzun izanik, erbesteratuta, etzerrian bizi behar izan zuen urte askotan. Berarekin zeraman euskal sena, ez zitzaion itzali, jakina; alderantziz: sugarra indartuz, fruitu ugari eman zituen lurralde haietan ere. Erbestetik bueltatu ondoren, Juanitok argi zeukan nola bideratu bere bizitza, eta, egia esan, bai oiartzuarrak eta orokorrean eukal herriak eskertu zuen haren jakinduria. Azpimarratu nahiko nuke, hirurogeiko hamarkan sortu zuen Lartaun abesbatza. Eskarmentu gutxiko gaztez osatutako taldea izanik, ilusioz eta gogoz aurkeztu zuten Euskal Show ikuskizuna, Euskal Herrian eta baita ere Bartzelonan. Berrogeita hamar urte pasatu ondoren, Lartaun abesbatzak bizirik jarraitzen du, herriko eginkizunetan parte hartuaz, kontzertuak eskainiz eta abar. Joan dan urtean, 2011n, Juanito Oñatibiaren jaiotako mendeurrena izanik, kontzertu bereziak ospatu ziren, bai Errenterian, Musikaste zikloan, eta Oiartzunen Santa Zeziliatan. Errenterian, honako hauek izan ziren parte-hartzaileak: Andra Mari eta Lartaun abesbatzak, Ereintzako dantzariak eta Ereintza eta Lartaun taldeko txistulariak. Oiartzunen, berriz, hauek parte hartu zuten: Easo Kapera Gregorianista, Lartaun abesbatza eta Lartaun txistulariak. Oiartzungo kontzertua DVDan grabatu zen. Oraindik salgai daude.

OHARRA.- Oiartzungo herriak gabezia bat dauka. Kontzertuak, hitzaldiak eta beste emanaldiak Udaleko Pleno Aretoan egiten dira. Noizko lokal propio bat?

KU LTU RA

❙ LARTAUN ABESBATZA

95


10. urteurreneko logotipoaren aurkezpena (2012).

10 URTIAN TTUR-TTUR, AURREA GUZ!!!!!

KU LTU RA

Mahai baten bueltan, kafea hartuz eta tertulia giroan aritu ginen duela hamar urte Oiartzungo euskalgintzako hainbat eragile eta herritar euskararen gainean gogoeta egiten. Euskararen aldeko lanean batu beharra ikusten genuen, guztiok batera indar handiagoa egiteko eta elkarren berri jakiteko. Gogoeta eta behar horretatik sortu zen Tturttur Euskaltzaleon Bilgunea 2002ko udazkenean.

96

I. Udazken Jaia (2002), Ttur-tturren lehenengo ikurra pankartan, eta atzealdean, FermiĂąene.

Izenak ongi dioen bezala, ttur-ttur eman ditugu pausoak, baina urteak pasatu ahala, gorpuzten, egituratzen eta indarra hartzen joan gara. Horren adierazle dira gaur egun esku artean ditugun egitasmo eta ekintzak. Batzuk, taldeen lan karga arintzeko asmoz Ttur-tturrek bere gain hartuak; besteak, Oiartzungo euskararen normalizazioan onuragarri izango diren itxaropenez sortuak eta martxan jarriak. Guztion elkarlanaz egitasmo hauek antolatzen ditu Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak: Txerri Eguna; Euskal liburu eta disko azoka; Ttur-tturren urteurrena adierazten duen Udazken Jaia; Oiartzuarren baitan, Oiartzungo


Egunkaria libre! ekimena (2008ko otsailaren 20a).

ahozko ondarea jasotzeko eta hedatzeko egitasmoa (www.oiartzuarrenbaitan.com); Motibazio saioak DBHko ikasleentzat, euskararen egoeraz eta norbere ohiturez gogoeta egiteko; Jolas eta kantu tailerrak gurasoentzat; Kuadrillategi, gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko aisialdi egitasmoa; Euskara Elkartera, herriko elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa; eta merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa.

Euskalgintzan ari garen taldeen arteko elkarlana bultzatzea helburu hartuta sortu zen Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea, eta, 10 urte igarota, helburu hori lortu dugula esan genezake. Elkarlana zertarako, ordea? Oiartzunen euskararen normalkuntzan aurrera egiteko. Eta horretan oraindik badugu zeregina. Euskaraz bizi nahi dugu, eta oiartzuarrek euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten nahi dugu. Horretarako, egunez egun, ttur-ttur bada ere, gure hondar alea jartzen jarraituko dugu.

Ttur-tturren barne hausnarketa, “hausnarrin� (2008), Arritxulon.

Ttur-tturrek FermiĂąenen egin zuen lehen batzarra (2010).

KU LTU RA

Norbanako euskaltzaleez gain, honako talde hauek osatzen dugu Ttur-ttur: Intxixu AEK euskaltegia, Oiartzun Irratia, Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz eta Euskeran Itotiyak. Elkarlan dinamika sortzeaz gain, Bilguneak beste hainbat funtzio ere bereganatu ditu urteotan. Hau guztia da Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea: elkarlanerako gunea, gogoeta eta eztabaidarako gunea, egitasmo berriak sortzeko gunea, euskararen normalizazioan herrian zein nazio mailan sor daitezkeen egitasmoak aurrera eramateko gunea.

97


Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen sorrera eta ibilbidea kontatzeko, garai desberdinak ezagutu dituzten pertsonak bildu nahi izan ditugu. Guztien ekarpenekin, Ttur-ttur nola sortu zen, zer-nolako bilakaera izan duen, eta etorkizuna nola ikusten dugun kontatzen ahalegindu gara.

ANE LARDI ENBIL, 2002an Oiartzun Irratiko esataria, Ttur-tturren sortzaileetako bat

“Euskalgintzan lanean aritzen ginenok gure arteko elkarlana bultzatzeko premia sentitzen genuen�

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen hazia kafe tertulia batean erein zela esan ohi da. Zergatik antolatu zen kafe tertulia hura? Oso deskuidatuta ez banago, garai hartan Euskara Batzordeko kideak Euskara Batzordearen funtzionamendua berraztertzen hasi ginen. Izugarri laburtuz, Euskara Batzordeak presazko gaiak aztertu eta erabakitzen zituen eta udal erabakietara mugatzen zen, halaxe antolatua zegoelako edo denbora asko ere ez zelako izaten soberan. Batzordea hausnarketarako gunea izatea nahi genuen, baina konturatzen ginen ez zela posible. Eta euskalgintzan lanean aritzen ginenok gure arteko elkarlana bultzatzeko eta euskalgintza bere osotasunean aztertzeko eta kudeatzeko premia sentitzen genuen. Lau pertsona elkartu ginen hasieran kezka horrekin, baina herrian euskalgintzan lanean aritzen ziren talde eta norbanakoekin partekatu nahi izan genuen, eta kafe tertuliarako deialdia egin genuen. Euskalgintzako kideek, euskara batzordeetan hitz egindakoaz gain, elkartu egin behar genuela iruditu zitzaigun, euskalgintzak bere baitan hitz egin behar zuela, alegia. Nork hartu zuen parte? Zein etorri zen ez nago seguru, baina deialdia, gutxienez, orduko Euskara Batzordeko kideei egingo zitzaien. Eta horretaz gain, baliteke guk ezagutzen genituen norbanakoei ere deitu izana. Parte-hartze handia izan zela esango nuke. Ia denak etorri ziren. Izenak esaten hasita, hauek, behintzat, gogoan ditut: Antton Kazabon, Miren Irigoien, Joxan Apaolaza, Nerea Azurmendi, Eneko Ezeiza, Iraia Etxebeste, Saioa Ballesteros, Idurre Bera, eta gu laurok, Arantxa Iragorri, Libe IbaĂąez, Aitziber Arnaiz eta ni. Irratian egin genuen bilera. Orduan plazan zegoen Oiartzun Irratiaren egoitza, gaur egun Udalaren Hirigintza bulegoak dauden tokian.

KU LTU RA

Zer-nolako ondorioak atera ziren kafe tertulia hartatik?

98

Ondorio nagusia izan zen euskalgintzak bere gunea behar zuela hausnarketarako, informazioa trukatzeko, elkarlanerako; Euskara Batzordea ez zela nahikoa. Aukera bat baino gehiago eztabaidatu genituen: Euskara Batzordearen funtzionamendua aldatzeko aukera zegoen, baina lan karga handiegia ere ezin zitzaion eman. Aparteko talde bat egin zitekeen. Beste herri askotan bezala, euskara elkarte bat egin zitekeen... Jende askok eman zuen iritzia eta gauza interesgarri asko atera ziren, baina ederrena horixe izan zen: beti kalean lanean topo egiten genuen jendea, behingoz, patxada handiagoarekin, pasta eta kafea hartuz, berriketan ikustea!


AITZIBER ARNAIZ GARMENDIA, 2002an UEMAko langilea, Ttur-tturren sortzaileetako bat

“Denen indarrak batzen bagenituen, elkarri lagunduz, askoz ere gauza gehiago lortuko genituela konturatu ginen”

Zertan eragiteko beharra ikusi zen, zein helbururekin? Niretzat inportanteena hauxe izan zen: ia beti, elkartzen ginen bakoitzean, lan gehiago egiteko izaten zen, ekimen berriak asmatzeko. Baina orduko hartan oso gauza inteligentea otu zitzaigun (niri ez, egia esan, baina han nengoen eta, kar-kar-kar): denen indarrak batzen bagenituen, elkarri lagunduz eta indarrak optimizatuz, askoz ere gauza gehiago lortuko genituela: gure kasuan, euskara bultzatzea. Horrexegatik, azkenean bilgunearen formula aukeratu genuen: elkarte berri bat egin beharrean, ordurako bazeuden taldeak eta norbanakoak elkartzea. Horregatik da Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta ez euskara elkartea. Euskara elkarteak modan zeuden garai haietan, gu izango ginen formula berri honen aitzindariak. Eta asmatu genuen, ezta? Helburuak finkatuta, hurrengo pausoak zein izan ziren? Kafe tertuliaren ondoren beste hainbat bilera egin genituen. Euskaltegian bildu ohi ginen, eta han egin genituen aurrelanak. Garai hartan jada buruan al zenuten Euskararen Etxearen ideia? Anek eta biok askotan egiten genuen amets kontu horrekin, Fermiñene zela, Txipitone zela. Planoak ere prestatu izan genituen Euskararen Etxeak nolakoa behar zuen irudikatzeko. Beti izan dugu buruan euskalgintzak batuta egon behar duela toki berean, Euskararen Etxean. 2002ko urrian sortu zen Ttur-ttur. Aurkezpena lehendabiziko Udazken Jaian izan zen. Udazkena bezala, izan zitekeen Udaberri Jaia. Baina udazkena izaki, eta ez genuen askorik pentsatu gero kondenatuta geldituko ginela gure jaiak beti udazkenean izatera. Gainera, beste urtaroetan bazeuden: udaberrian sagardo eguna, udan Xanistebanak, eta neguan Santomasak. Bilgunea garela erakutsi nahi genuen, eta ohiko ekimenak egin beharrean, zerbait originalagoa egin nahi izan genuen. Horregatik, jaia bera talde ezberdinen izaeraz jantzia zegoen, eta ideia berriz: irratiko esatariak plazan aurikular eta guzti, Euskal Herrian Euskaraz-en inoiz falta ez diren pankartak dantzan, AEKren euskara eskolak kalean... Jende askok parte hartu zuen: haur jolasak antolatzen batzuek, antzerkian besteek. Entsalada txapelketa ere egin genuen, eta gero kantu bazkaria entsaladarekin. Entsalada pila sobratu zen!!

Galdera ona. Pankartak egiteko-edo geratu ginen, euskaltegian. Eta hantxe komentatu eta “erabaki” genuen izena, baina uste dut Iturriozko jaietako argazki zaharren batean agertzen zen pankartaren batetik hartu genuela. Argazki haietako batean “guk itten ez padugu, iñork eztu ingo” edo horrelako zerbait agertzen zen, eta “ttur-ttur” ere bai. Eta hortik hasi ginen Miren Irigoien eta beste batzuk, izenari buruz, eta “lasai e, ttur-ttur jon ber dugu” Mirenek esan zuela uste dut. Hala ere, egon naizen proiektuetan garrantzi gutxiena horri eman diot; izanari gehiago ematen diot, izenari baino. Baina hara! Azkenean horixe da gehien irauten duena eta jendeak ezagutzen duena!

KU LTU RA

Zergatik jarri zitzaion izena Ttur-ttur?

99


SAIOA BALLESTEROS EGIAZABAL, 2002an AEK-ko langilea, Ttur-tturreko kide sorreratik

“Elkar ezagutzea izan zen lehenengo pausoa. Aurkezpenak egin genituen talde bakoitza zertan aritzen zen jakiteko” Nork osatu zuen Bilgunea sorreran? Sueltoek –orduan horrela deitzen genien norbanakoei–, Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz-ek, Oiartzun Irratiak eta Intxixu AEK-k. Hasierako kafe tertulian talde gehiagok ere parte hartu zuten, baina gero ez ziren Ttur-tturreko kide egin. Zein pauso eman ziren hasieran? Elkar ezagutzea izan zen lehenengo pausoa. Aurkezpenak egin genituen, talde bakoitza zertan aritzen zen eta zein helburu zituen jakiteko. Hortik atera zen, besteak beste, AEKren gainkargaren kontua. Ekintza asko egiten genituen, eta horrek izugarrizko gainkarga zekarren guretzat. Horrela, Ttur-ttur sortu eta handik gutxira, bere gain hartu zituen ordura arte AEK-k antolatzen zituen bi ekintza: euskal liburu eta disko azoka eta Txerri Eguna. Modu horretan, ekintza horien antolaketa Ttur-ttur osatzen zuten talde guztien esku geratu zen, ez AEKren esku bakarrik. Elkar ezagutzetik abiatu eta nola antolatu zenuten Bilgunea, nola banatu zenituzten lanak? Bilerei dagokienez, azken urteetan finkatuta daude, baina hasieran ez zen horrela izan. Bilerak egin egiten genituen, baina ez zuten maiztasun finkorik. Lanak egin behar zirenean, ekintzak antolatu behar zirenean, elkartzen ginen haiek antolatzeko. Beharraren arabera, elkartu, lanak banatu eta ekintzak prestatzen genituen.

IRAIA ETXEBESTE MADARIAGA, 2002an EHEko kide, Ttur-tturreko kide sorreratik

“Euskara Zerbitzuak proposatu zuen bazirela zenbait lan herriko elkarteen bidez gauzatu zitezkeenak, eta Udalak onartu egin zuen” Eta antolaketa lan horiek guztiak euskaltegian egiten al ziren? Garai hartan AEK-k plazan zuen egoitza, eta han egiten zen dena. Ttur-tturrek ez du bere gunea izan duela bi urtera arte, 2010ean Fermiñenera etorri ginen arte. Ordura arte, euskaltegia non, Ttur-ttur han. Euskaltegia Madalensorora aldatu zutenean, Ttur-tturrek ere han egiten zituen bilerak. 2004ko ikasturtea Madalensoron hasi genuen. Gero, bolada batean Oiartzun Irratiaren gaur egungo egoitzan ere egiten genituen bilerak. Eta aurrerago, Ttur-tturrek egitasmo berriak martxan jarri eta langileak kontratatu zituenean, euskaltegiak utzitako txoko batean jarri genuen behin-behineko lanerako lekua.

KU LTU RA

Momentu jakin batean, hainbat egitasmo berri sortu ziren...

100

Batetik, Kontseiluak proposatutako plan estrategikoa zegoen. Eusko Jaurlaritzak, beste izen bat jarrita, oso antzeko beste bat egin zuen, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN). 2004ko maiatzean, orduko Euskara zinegotziak Eusko Jaurlaritzaren plan estrategiko hori martxan jartzeko agindu zion Euskara teknika-


riari. Euskara Zerbitzuaren dimentsionamenduari buruzko atal bat bete behar zen, eta Euskara Zerbitzuak horri emandako erantzunak izan zuen zerikusia Ttur-tturrek egitasmo berriak martxan jartzearekin. Zertan eragin zuen? Plan estrategikoak eta dimentsionamenduaren txostenak gauzak egiteko modu bat zehazten zuten, eta Euskara Zerbitzuak proposatu zuen lanak bideratzeko modu desberdinak zeudela. Bazeudela lan batzuk herriko elkarteen bidez gauzatu zitezkeenak. Plan estrategikoko ekintza batzuk dagoeneko egiten ziren, batez ere eskualdetik bideratuta: adibidez, merkatariei euskara zerbitzua eskaintzeko bi urtetik behin hartzen zen norbait, eskualdetik. Jolas eta kantu tailerrekin ere antzera gertatzen zen; hizkuntza transmisioari lotuta lantzen zen eskualdetik. Elkarteen arloan, saiakeraren bat egin zen Eskolatik Kalera ekimenarekin lotuta. Eta Kuadrillategiri dagokionez, Pasaian hasi ziren egiten, eta proposatu zuten beste herrietan ere hastea. Oiartzunen ez zegoenez gauza handirik gazteen aisialdiarekin lotuta, ongi ikusi zen asmoa. Plan estrategikoaren bidez zehaztuko zen ekintza horiek guztiak nola gauzatu aurrerantzean.

BAKARTXO ARABOLAZA ZABALA, Ttur-tturreko kide eta Merkaritza eta ostalaritzako egitasmoaren arduraduna

“Egitasmo jakin batzuk Oiartzunentzat mesedegarriak izango zirela iruditu zitzaigun, eta horiek lantzen hasi ginen�

Baina Ttur-tturren hasiak zineten arlo horiek aurretik lantzen? Bazegoen gauzak egiteko nahia, ekintzak egiteko gogoa. Egitasmo jakin batzuk Oiartzunentzat mesedegarriak izango zirela iruditzen zitzaigun, eta horiek lantzen hasi ginen. Eta garai bertsuan idatzi zen lehen aipatu dugun txostena, Udaleko Euskara Zerbitzuak egindako txostena. Txosten horretan proposatzen da zenbait lan herriko elkarteek egin ditzaketela, eta Udalak onartu egin zuen proposamen hori. Bi gauzak batera etorri zirela esan daiteke: guk hainbat arlo jorratzeko genuen gogoa, eta Udalak arlo horietako batzuk elkarteen bidez landu ahal izateko atea ireki izana. 2005ean hasi ginen egitasmo horiek idazten. Hain justu, Udalarekin sinatutako lehenengo hitzarmena proiektuak prestatzeko izan zen. Beraz, 2005-2006an abiatu ziren Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera indartzeko egitasmoa, Euskara Elkartera egitasmoa, Kuadrillategi, eta abar. Merkataritzako eta ostalaritzako egitasmoa eta elkarteetakoa, lehenengo idatzi egin genituen eta ondoren martxan jarri. Kuadrillategi 2005-2006 ikasturtean hasi genuen; gogoratzen naiz aurreikuspen guztiak gaindituta izen-ematea arrakastatsua izan zela, eta aurrekontua egokitu eta adostu behar izan genuela Udalarekin. Motibazio saioak ere garai horretan hartu genituen gure gain. Hasieran, Lasarteko Ttakun elkarteak ematen zituen, baina gero ikusi zen herrian bertan baginela jendea horrelako ekimen bat aurrera eramateko. Lehenengo jolas eta kantu tailerra 2007an antolatu genuen.

Egitasmo hori ere laster jarri genuen martxan, 2006an bertan.Ttur-tturreko kide Ane Lardik aspaldi zerabilen buruan horrelako zerbait egitea, eta azkenean Ttur-tturren bidez gauzatu zen, Anek berak gidatuta.

KU LTU RA

Eta Oiartzuarren Baitan ahozko ondarea jaso eta hedatzeko egitasmoa?

101


IORITZ AIZPURU LOPEZ, EHEko eta Ttur-tturreko kidea

“Fermiñene euskalgintzarekin lotzen den gunea, erreferentea bihurtzen ari da” Hamar urtean zein aldaketa izan dira Bilgunean? Aldaketa nabarmenenetakoa antolaketaren ingurukoa izan dela esango nuke. Bilerak dira gure erabakiguneak, eta hasieran, ekintzen antolaketa guztia bileretan egiten genuen. Zer gertatzen zen? Bilerak amaigabeak izaten zirela; lau orduko bilera egin, eta hala ere ezin bukatu. Batez ere, udazkenaren bueltan, ekintza ugari pilatzen baitzaizkigu: Udazken Jaia, Txerri Eguna, Liburu eta disko azoka. Bilera luze haiek ezinegona sortzen zioten jendeari, “erreta” bukatzen genuen, eta lan karga hura arindu egin behar zela ikusi genuen. Nola lortu zenuten lan karga hori arintzea? Ohiko bilerak hainbat gai jorratzeko eta nolabait koordinazio lana egiteko gune bihurtu genituen. Eta ekintza konkretuak prestatzeko, aparteko lantaldeak osatzen hasi ginen. Liburu eta disko azoka antolatzeko lantalde bat, Txerri Egunerako beste bat, Udazken Jairako beste bat. Horrela, lantalde bakoitzak ekintza horien diseinua eta antolaketa nagusia egiten du, eta gero, ohiko bileretan lantaldea egiten ari denaren informazioa ematen da. Taldeei dagokienez, egonkorra izan al da Bilgunea osatzen duzuen taldeen kopurua? Hasieran hasitako taldeek jarraitzen dute, eta duela sei bat urte Euskeran Itotiyak taldea batu zitzaigun, sortu eta denbora batera. Taldeek euren barne egoeran gorabeherak izan arren, neurri handiagoan edo apalagoan, Ttur-tturren parte hartzen jarraitu dute. Azpiegitura egokia izatea ere urteetako aldarrikapena izan da. Urteak pasatu ditugu azpiegitura egokirik ez genuela esanez, eta gune propioa eskatuz. Batez ere, egitasmoak martxan jarri zirenetik langileek lan egiteko tokia ez izateak zaildu egin du gure egitekoa. AEKren ikasgeletako batean mahai bat jartzeko tokia utzi ziguten eta hainbat urtean hura izan da Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen bulegoa. Bilerak, berriz, lehen aipatu dugun bezala, hasieran AEKn egiten genituen, eta gero Oiartzun Irratiaren egoitzan ere egin izan ditugu. Fermiñenera etortzea pauso garrantzitsua izan al da? Bai, zalantzarik gabe. Lehenengo aldiz gure egoitza dugu, eta erreferentzialtasuna hartzen ari da. Aldaketa handia sumatu dugu. Gure egitasmoetan biltzen diren merkatari, ostalari eta elkarteetako kideei dagokienez, nabarmen handitu da bulegora etortzeko joera. Lehen askoz ere gutxiago gertatzen zen. Era berean, Fermiñene euskalgintzarekin lotzen den gunea, erreferentea dela esan genezake.

BEÑAT BADIOLA OSTOLAIZ, Ttur-tturreko kidea, norbanakoa

“Helburu nagusiak lortu dira: hausnarketarako eta elkarlanerako gunea izatea”

KU LTU RA

Euskararen Etxea osatuta al dago?

102

Ez. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta Intxixu AEK euskaltegia Fermiñenen daude, eta Ttur-ttur osatzen duten beste taldeek ere erabiltzen dute eraikina. Baina oraindik taldeak falta dira. Adibidez, Oiartzun Irratia ez dago hemen. Euskalgintzari lotutako elkarte eta


eragile guztiak gune berean biltzea da Euskararen Etxearen ideiaren atzean dagoena. Eta hori oraindik ez dugu lortu. 10 urte pasatu dira. Helburuak lortu al dira? Helburu nagusiak lortu dira: hausnarketarako eta elkarlanerako gunea izatea. Beti hobetu daiteke, noski, ez da konformatu behar, baina, oro har, helburuak lortu dira. Hala ere, jende gehiago erakartzea ona litzateke, talde gehiagoren parte-hartzea lortzea, eta abar. Beti dago zer hobetu, eta asko, gainera, baina, hala ere, ez gaude kexatzeko moduan. Zertan aurreratu da? Orain, gutxi gorabehera bakoitzak badakigu beste taldeak zertan aritzen diren, elkar ezagutzen dugu, eta elkarrekin gauzak antolatzeko eta egiteko ahalmena ere badugu. Horretaz gain, duela hamar urte ez bezala, orain Ttur-tturrek hainbat egitasmo kudeatzen ditu Oiartzunen euskararen erabilera indartzeko. Ttur-ttur Bilguneak beharrezkoa izaten jarraitzen al du? Bai, zalantzarik gabe. Euskalgintzako taldeen artean lan egiteko beharrezkoa da. Euskara zehar-lerro izanik hainbat arlo jorratzeko aukera ematen duelako, ikuspegi orokorra izateko eta erantzun orokorra eman ahal izateko.

MAIALEN BENGOETXEA IZAGIRRE, Euskeran Itotiyak taldeko eta Ttur-tturreko kidea

“Euskararen ezagutza handia da herrian, baina ezagutza eta erabilera ez datoz bat; erabileran eragin beharra dago�

Zer eskaintzen dio Ttur-tturrek herriari? Euskaraz bizitzeko aukerak errazten saiatzen gara. Ez dago dena gure esku eta ez gara denera iristen, baina gure hondar alea jartzen dugu. Herriari gune bat ere eskaintzen diogu horretan lan egiteko. Eta horretaz gain, Ttur-tturrek antolatzen dituen ekintzekin bizitasuna ematen diogu herriari, eta herritarrei sinetsarazi nahi diegu lortu litekeela Oiartzunen euskaraz bizitzea. Ttur-tturrek zertan eragin beharra ikusten du bereziki? Bilgunearen ustetan, euskararen erabileran dago ahulgunerik handiena, eta horretan jarri behar da indarra. Izan ere, euskararen ezagutza handia da herrian, baina ezagutza eta erabilera ez datoz bat; erabileran eragin beharra dago. Erabileraz gain, hizkuntza kalitatea ere kezka bihurtu da azken urteetan. Kalitatezko herri hizkera lortze bidean ere lanean ari da Ttur-ttur. Aurrera begira zein aurreikuspen egiten dira?

Zerk bultzatzen du gazte bat Ttur-tturren parte hartzera? Euskararen alde lan egiteko gogoak. Euskaraz bizi nahi izateak, eta horretarako dauden zailtasunak gainditzeko grina izateak. Ziur gaude lor litekeela, eta lanean jarraituko dugu gure helburua lortu arte.

KU LTU RA

Lanean jarraitu nahi dugu. Hamar urte hauetan aurrerapauso asko egin ditugula uste dugu. Lehen helburua urrats horietan atzera ez egitea da, baina helburu nagusia aurrera egiten jarraitzea da. Herrian eta herriarentzat lanean jarraitu nahi dugu, elkarri laguntzen, orain arte martxan jarri ditugun proiektu guztiak gauzatzen, ideia berriak sortzen‌ Badugu gogoa, eta hori da garrantzitsuena!

103


Txerri eguna

‘Oiartzuarren baitan’ ahozko ondarea 2006an hasi zen Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea Oiartzungo ahozko ondarea jasotzen. Baita hasieratik lagundu ere Oiartzungo Udalak. Euskalkiak kalitatezko hizkuntza ereduak dira, euren jatortasun eta aberastasunarengatik. Hori dela-eta hasi ginen herriko hizkera jasotzen, eta horretarako, gure euskalkiari bizirik eusten dutenengana jo genuen, gure aitona-amonengana. Hasieratik argi genuen, elkarrizketak grabatzeaz gain, zabaldu ere egin behar zirela. Horregatik hasi ginen aplikazioak sortzen, baina hori hobeto azalduko dizue gure beste Anek. Bera baita orain egitasmoaren zuzendari berria. Ane Lardi Enbil

Lehen (2002).

Anek esan bezala, altxorra jasotzea pozgarria da, baina poza eta harrotasuna are handiagoak dira altxorra erakusten denean. Gure asmoa herriko hizkera herri guztira hedatzea zenez, aplikazio informatikoak sortu genituen hori bideratzeko. Dagoeneko herriko 40 hiztunen elkarrizketak ditugu sarean jarrita, edozein herritarren eskuragarri. Bestalde, jada hasiak gara Oiartzunen adierazgarri diren terminoekin hiztegi digitala osatzen, herriko hizkera kalitatezko bihurtzen duten aditzak, perpausak… gal ez daitezen. Ea etorkizuneko herritarrek guk hainbeste miresten dugun hizkera miresten, indartzen eta erabiltzen jarraitzen duten! Hala izan bedi! Ane Badiola Ostolaiz

Orain (2011).

Euskal liburu eta disko azoka Gure eskualdean, duela urte batzuk, ia herri guztietan zeuden liburu eta disko azokak, gehienak AEKren eskutik sortuak. Urteek aurrera egin ahala, Pasaian egiteari utzi zioten, Lezon beste talde baten esku geratu zen eta Oiartzunen Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneari pasatu zion lekukoa Intxixu AEK euskaltegiak. Azoka haiek hutsune bat betetzea zuten helburu: euskarazko liburu eta diskoen eskaintza herritarren eskura jartzea. Garai hartan, eskaintza urriagoa izateaz gain, eskuratzea ere zailagoa zen.

KU LTU RA

Gaur egun euskarazko produktuen eskaintza zabalagoa eta eskuraerrazagoa den arren, urtero herritarrengana gerturatzen jarraitzen dugu, herritarrak euskaraz irakurtzera eta euskarazko musika entzutera animatzeko eta euskarazko liburugintzari eta musikagintzari gure bultzadatxoa emateko helburuz.

104

‘Oiartzuarren Baitan’ egitasmoan elkarrizketatutako zenbait hiztun.

Motibazio saioak Jada badira urte dezente ikastetxeetara joaten garela motibazio saioak eskaintzera. Urtero ikasle berriekin egiten dugu topo, eta bakoitzarekin ikasteko aukera izaten dugu. Saioek bi helburu dituzte: guri dagokigunez, gazteek euskarekiko duten atxikimendua aztertzea da xedea (gerora herrian hainbat dinamika egiteko). Gazteei dagokienez, hizkuntza ohiturez jabetu daitezen nahi dugu, egunerokotasunean euskara erabiltzea sustatzeko. Bi helburu horiek lantzeko, hainbat ekintza egiten dira: mahai jolasak, antzerkitxoak, hizketaldiak, eta abar. Ekintza horiek urtero egokitzen ditugu, saioak dinamikoagoak egiteko. Pixkana-pixkana, taldeek euskararekiko duten kontzientziazioa handiagoa dela nabaritzen dugu. Hala ere, gazteak euskara erabiltzeko motibatzea ez dago suspertzaileen esku soilik; herritarren eginkizuna da gazteak motibatzea. Beraz, anima gaitezen denok eredu izatera!

Liburu eta disko azokako kartela (2008).

Jolanda Etxeberria Oiartzabal eta Maddalen Aristegi Sanchez, azken hiru urteetan motibazio saioetako suspertzaileak


Gabon guztioi, ongi etorri hasi da udazken jaia. Egitaraua hor daukazue: duin, zabal ta alaia. Baso euskaldun bat bihur dadin gure herriko paisaia, lau haizetara zabal dezagun orbel umelan usaia.

Badira, jakina, zerbitzua euskaraz emateko prestatuta dauden establezimenduak eta ageriko idatziak euskaraz dituztenak. Horrelakoz bete nahiko genuke Oiartzun. Batzuek bistan dute dagoeneko Hemen Euskaraz Egin Dezakezu bereizgarria. Poztuko gara egunen batean merkatari-ostalariak beren kabuz aise moldatzen direlako gure zerbitzua behar ez bada. Bitartean, lanean jarraitu nahiko genuke, euskaraz bizi nahi dutenei arnasguneak zabaltzen.

Gure herrian euskal zuhaitzak badaude, ezin kexatu, baina bakoitza bere aldetik da, jaio, hazi ta luzatu. Bide berean goazelako beharko ginake batu, zuhaitz bakarrak ezingo baitu inoiz basorik osatu. Gure basoak eduki dezan merezi duen dizdira, zuhaitzak batzen, hazia ereiten, TTUR TTUR lanean ari da. Alper-alperrik jarriko gara etorkizunai begira, orbel artetik kimu berriak ateratzen ez badira.

Bakartxo Arabolaza Zabala (Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kidea eta Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoaren arduraduna).

Kuadrillategi Kaixooo!!!

(V. Udazken Jaia, 2006)

DBH1 ta DBH2ko gazte mordua Iturriozko Dorretxian elkartzen ga ostiralero 19:00tatik 21:00ta. Bai! Kuadrillategiko gaztiak ga!

Merkataritzan eta ostalaritzen euskararen erabilera aregotzeko egitasmoa

Ekintza pilla bat in ttugu aurten: ibillaldiyak, asteburu-pasak, jolasak, grafitiyak, lehiaketak, elegante afariya… ta erki pasa dugu! Halare, hobena Arritxuloa lota jon giñenin pasa genun! Mendira jon giñen, argazki lehiaketa in genun… latza! Hau dena euskaraz, hortako da ta Kuadrillategi!

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak 2005-2006 ikasturtean hartu zuen bere gain Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa diseinatu eta martxan jartzea, Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker.

Hurrengo urtian, batzuk adiñez pasten ga ta gutako batzuk ez ga eongo, biño bestik jarraittuko dugu ta zuen zai eongo ga!

Ordutik, herriko denda, taberna eta jatetxeetan euskara gehiago ikusi eta entzuteko, merkatari eta ostalariei laguntza eta zerbitzua eskaintzea izan da gure egiteko nagusia: bezeroen bistan jartzen diren errotulu eta oharrak euskaratuz, bezeroentzako idatziak euskaraz egoki eta ulergarri idazteko aholkuak emanez, euskara ikastaroak antolatuz, Udalak ematen dituen euskara arloko diru-laguntzen berri emanez eta, oro har, hizkuntzaren erabilerarekin zerikusia duten kontuetan lagunduz.

Oier Mugarza, Maddi Soroa, Udane Altuna, Maddi Olaziregi, Mikel Iparragirre, Mikel Saez de Eguilaz, Imanol Lopez eta Uxue Oiarbide.

Zerbitzua dohainik da, Udalak finantzatzen baitu. Arrakasta izango badu, erabiltzen delako izango da. Eta erabiltzeko, beharra sentitu behar. Hortxe dago koxka: merkatari-ostalariek euskararen beharra sentitzean. Eta horretarako aliatuak, konplizeak, behar ditugu: herriko dendetan, tabernetan, jatetxeetan kontsumitzen duten bezeroak. Euskaraz bizi nahi duten herritarrak. Haietxek dute giltza. Bezeroak zer eskatu, huraxe eskainiko baitu merkatari edo ostalariak, negozioak aurrera egingo badu.

Animatu zattezte, ta bittartin, EUSKARAZ BIZI!!

KU LTU RA

Udazken jaia

105


‘Euskara Elkartera’, Oiartzungo elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa Eguneko obligazioak bukatuta gure momentua iritsi ohi da, gustuko dugun kirola, dantza, ikastaroa, edo lagun arteko afaria egiteko unea: aisialdirako unea, hain zuzen. Elkarteetan gauzatzen ditugu aisialdiko ekintzok askotan, baina konturatzen al gara aisialdi hori inguratzen duena bere osotasunean euskaraz izateko oraindik ere pausoak eman behar ditugula? Oiartzun herri euskalduna izanik ere, nahi baino gehiagotan topo egiten dugu gaztelaniarekin, baita elkarteetan ere. Errotulazioa euskaraz dute, eta kideen arteko ahozko harremana euskaraz izan ohi da kasu askotan. Baina adi-adi begiratzen badugu, hauxe ikusten dugu: idatzizko oharrak gaztelaniaz daudela, aktak, elkartearen estatutuak, denon begi-bistan jartzen diren egutegiak‌; entrenatzaileek edo begiraleek kasurik gehienetan -ez beti- euskaraz badakitela, baina erabiltzen duten terminologia gaztelaniaz dela, eta, ondorioz, askotan begirale-ikasle harremana erdaraz finkatzen dela, eta aisialdi ekintza hori erdararekin lotzen dela. Oharkabean pasatzen diren kontuak dira askorentzat, baina elkarteak benetan euskaldundu nahi izanez gero, poliki-poliki landu beharrekoak. Arlo horietan guztietan elkarteei laguntzeko asmoz sortu zen Euskara Elkartera egitasmoa 2005-2006an. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak jarri zuen martxan Udalarekin egindako hitzarmenari esker. Hitzarmen zehatzen formula hautatu zen. Elkarte bakoitzak bere neurriko konpromisoak hartu zituen euskararen erabilera indartzeko, eta haiek betetzeko laguntza eta bitartekoak ematea da gure zeregina. Egitasmoa sortu izana bera gauza handia da, ez dago zalantzarik, Oiartzungo elkarteek euskararekiko konpromisoa badutela erakutsi baitute: dozenatik gora elkartek eskatu diete hornitzaileei fakturak euskaraz egiteko, testu ugari zuzendu eta itzuli ditugu, eta hizkuntza ohiturak euskaraz izateko ikastaroak egin ditugu, besteak beste. Elkarlanean jarraitu beharra dugu, 30 bat elkarte ditugu bidelagun, eta zeregin handia, Oiartzungo elkarteetan euskararen presentzia errotulu nagusietatik ezpainetara, eta kajoietan gordeta dauden azken paperetaraino errealitatea izatea nahi badugu.

Jolas eta kantu tailerra Hilabeteen buruan jaioko den izaki txikia tripa barruan dagoenetik hitz egiten diogu gurasook. Goxo kontatzen dizkiogu eguneko kontuak, gure sentipenak. Jaio bezain pronto, besoetan kulunkatuz abesten dizkiogu sehaska kantak eta, geroxeago, magalean eseri eta gora eta behera ibiltzen dugu, arre-arrean. Adinean aurrera egin ahala, jolas motak aldatzen joaten dira, baina beti da gizarteratzeko bitarteko oso garrantzitsua. Egin izan diren ikerketek diote bizitzako lehen hilabeteetan gurasoen eta haurren arteko jolasek garrantzi handia dutela haurraren garapenean. Jolasaren beste ezaugarri aipagarria da ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea dela, horien artean, hizkuntza barneratzeko tresna. Eta lerro hauetan guk hauxe azpimarratu nahi dugu, bereziki: nori ez zaio irribarre handi bat ateratzen seme-alaben jolasetan murgiltzen denean? Halakoetan, ordea, oztopoak topatzen ditugu maiz. Batzuetan, guk txikitan ikasitakoak ahaztu ditugula konturatzen gara eta beste askotan, berriz, ikasitakoak erdaraz direla ohartzen gara.

Hutsune horiek bete nahian egiten da urtero jolas eta kantu tailerra. Bertan haurrekin euskaraz jolastu eta abesteko tresnak eskaintzen dizkiegu gurasoei, izebaosabei edo, zergatik ez, aitona-amonei ere. Horrela, euskaraz jolastuz eta abestuz kalitatezko hizkuntza transmisioa egiten lagunduko dugu.

Axun Erzibengoa Aizpiolea

KU LTU RA

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kidea eta Euskara Elkartera Oiartzungo elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoko arduraduna

106

â?™ TTUR-TTUR Euskaltzaleon Bilgunea


INTXIXU euskaltegia “Euskarak nire herriko sentitzea eman dit”

Ikasturte ederra izan da aurtengoa, krisi garai honetan ikasle kopurua mantentzeaz gain, ikasle zein irakasleak gogor eta gogoz aritu baikara.

Xabier: “Euskaltegiak euskara modu alaian eta errazean ikasteko aukera ematen du”.

Oiartzungo Udalaren eskutik, egoitza paregabea dugu herriko plazan bertan, eta euskaltegi duin eta txukunak duen garrantzia kontuan izanik ere, bertan egunero lanean ari diren ikasleak ezin ditugu ahaztu. Haien eguneroko bizitzan, ahal duten neurrian, euskara erabiltzen saiatzen dira; beste askok inongo ahaleginik gabe egiten dutena, gure ikasleentzat gailur ia lortezina izan daiteke.

gaztelaniaz egiten dudan bezala euskaraz egiteko gai izan nahi dut”.

Aurtengoan, aldizkari honek eskainitako aukera gure ikasleen hitzei lekua uzteko baliatu dugu. Euskaltegian izena emateko arrazoiez, lortu nahi dituzten helburuez, euskaltegiko giroaz, eta abarrez aritu dira:

Jose Luis: “Familian elkar ulertzeko”. Iñaki: “Euskal Herritik kanpo hainbat urte pasa eta gero, euskara indarrez hartu nahi dudalako”.

Jose Luis: “Euskaraz badakit, baina idatziz Josetxo: “Euskarak nire herriko sentitzea eman dit”.

Marus:“Nire helburua ahozko euskara gainditzea zen, eta lortu dut”. Eva: “Eskolan ingelesez ikasi nuen eta ez dut euskal kulturarik jaso. Euskaltegian gauza horiek jasotzen ari naiz, Txillardegiren figura, adibidez”. Esaldi gutxi batzuk besterik ez badira ere, euskara ikasle askoren egoeraren eta nahiaren isla izan daitezke, inongo zalantzarik gabe.

Pauso txiki zein handiekin… garena ikasteko!

Begoña: “Nire euskara hobetzeko eta gehiago ❙ INTXIXU AEK euskaltegia KU LTU RA

ikasteko animatu nintzen”.

107


Oiartzunen euskaraz bizi nahi dugu

Urtekari hau erabili nahiko genuke ikasturte honetan Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduak egindakoaren berri emateko. Aurten, batez ere, bi ildo edo gai nagusi jorratu ditugu; batetik, merkataritza, eta bestetik, udal hizkuntza politika. Merkataritzari dagokionez, denbora luzez ari gara herri honetan bi merkataritza gune nagusietan herritarren edo bezeroen hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen lanean. Horretarako, hiru minimoetan ezarri genituen geure aldarrikapenak: • Herritarrei zuzendutako publizitate euskarri guztiak euskaraz ere izatea lehentasunez.

KU LTU RA

• Merkataritza guneetako errotulazio edo euskarri guztiak euskaraz ere izatea lehentasunez.

108

• Herritarrekiko harreman guztiak euskaraz izateko aukera ziurtatzea.

Gaur egun, urte luzez egindako borroka eta hamaika ekimenen ondoren, hiru minimo horietako bakar bat ere ez dago bermatuta bi merkataritza gune horietan (Alcampon eta Carrefourren). Ezin dugu, beraz, balorazio positiborik egin. Geure aldetik hamaika saiakera eta mobilizazio planteatu ditugu; sinadura kanpaina baten bidez, 650 herritar baino gehiagoren eskaerak aurkeztu genituen, kontzentrazioak egin ditugu, hainbat ekimen merkataritza guneetan, bilerak‌ Laburbilduz, bi ondorio garbi atera ditugu. Lehena eta garrantzitsuena: ez Alcampok ezta Carrefourrek ere, ez dituzte hizkuntza eskubideak errespetatzen, eta ez dituzte errespetatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu nahi. Eta bigarren ondorioa: bi zentro horietan egiten den euskararen lan guztia bertako langile batzuen borondateari zor zaio gehienbat, herritarren presioa ere kontuan hartuta. Beraz, bertako euskara batzordeetako langileen lana goraipatu eta animatzearekin batera,


Ikasturte honetako bigarren gai nagusia, berriz, udaleko hizkuntza politika izan da. Edozein hizkuntzalarik azpimarratzen duen bezala, hizkuntza orok nagusi edota lehentasunezkoa izango den lurraldea behar du. Hau da, hizkuntzaren transmisioa eta iraupena ziurtatzeko, hizkuntza horretan biziko den jendartea eduki behar du. Txillardegik argi eta garbi esaten zuen bezala “elebitasun orekatua jendea engainatzeko trikimailua da, ez bada beharrezkoa bere lurraldean, hizkuntza batek jai du�. Izan ere, elebitasunak erdararen transmisioa ziurtatzen du, euskara menpeko hizkuntza izatera behartuz eta desagertzezko arriskuan jarriz. Hori horrela izanik, euskara ziurtatzeko modu bakarra, euskara nagusi duen herria eta bertako herritarrak dira. Euskara hutsez biziko diren herritarrak behar ditugu hizkuntzaren geroa bermatzeko. Oiartzun bezalako zonalde euskaldunek teoriatik praktikara igarotzeko ardura dugu, euskara hutsez biziko den herria lortu eta babestu behar dugu. Beste hitzetan esanda, zonalde euskaldunak babestu behar ditugu.

Beraz, helburu hau lortzeko, neurri hauek hartzea eskatu diogu Udalari: 1. Egunerokotasunean EUSKARA HUTSEZ funtzionatu: seinalizazioak, informazioa, euskarriak, udal aldizkariak, udal funtzionamendua... 2. Babes bereziko euskal eremuaren ideia garatu. 3. UEMAko kide aktibo izan. Idatzi hau idatzi dugun egunetan, udalarekin bileretan gabiltzala esan nahi diegu herritarrei, eskaera horiek bideragarri izan ditzaten. Jarrera ona du Udalak eta jarrera hori errealitate bilakatu arte lanean jarraituko dugu. Udalak izan behar du hizkuntza politikaren eredu herri honetan, eta tresna eraginkorra euskalduntze prozesuan. Udalak elebitasunaren praktika engainagarria aplikatuz, erdaldunei bizitza erosoa eskaini besterik ez du egiten, euskararik jakin gabe herri honetan lasai bizitzeko aukera emanez. Horren ondorio garbia da elkar ulertzeko erdarak garrantzia eta ezinbestekotasuna hartzen duela, eta hizkuntzaren bat baztertzekotan, euskara izango da. Beraz, oztopoak oztopo, erasoak eraso, lanean jarraituko dugu Euskal Herri euskalduna lortu arte!

KU LTU RA

argi utzi nahi dugu zentro horietan herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuak izatearen ardura, hau da, euskaraz erosi eta bizitzeko ardura, ez dela langile horiena, enpresarena baizik eta, azken finean, instituzio publikoena. Eta argi utzi nahi dugu, gaur egun ezin badugu euskaraz erosi ez dela langileen borondate falta ez eta herritarrena, enpresarena baizik. Horregatik ez dugu onartzen eta ezta onartuko ere, langile horien lana enpresaren borondatea eta ardurak ezkutatzeko erabiltzen duen diskurtso edo jarrerarik. Mesedez, ez zaitzatela engainatu!!!

109


Auntxa Trikiti Eskola

Auntxa trikitixa eskolako ikasleak, Irunen, 2011ko azaroan, Urdanibia-Berri auzoan ospatutako Trikiti Jaialdian.

Urtero bezala, idazlan honen bidez, gure trikiti eskolako berri ematera noakizue. Dagoenekoz hogeita bat urte pasatu dira trikiti eta panderoko klaseak ematen hasi ginela ELIZALDE HERRI ESKOLAN, eta aukera honetaz baliatuz, gure esker ona eman nahi genioke bertako jende guziari (irakasle, guraso eta abar) gure lana behar bezala betetzeko eskaintzen dizkiguten baliabide guztiengatik eta edozein ekintzetan parte hartzeko gugana jotzen dutelako. Aurtengo kurtsoan ere gure ikasleak makina bat ekitalditan parte hartzen ari dira, Oiartzunen Inude eta Artzainen egunean, apirilean Irungo Konserbatorioan egindako Trikiti jaialdian, Irungo Olaberria Auzoan San Markos egunean egindako erromerian, Elizalde egunean eta abar, batzuk aipatzearren. Baita ere azpimarratu nahi nuke jarraitzen dugula kontzertu-entzunaldi moduko emanaldiak antolatzen gure ikasleekin, beraiek ikasitakoa jende aurrean aditzera emateko aukera izan dezaten eta motibazio gehiago eduki dezaten ikasteko garaian, garrantzitsua baita hori ikasteprozesu egokiago bat edukitzeko.

KU LTU RA

Trikitia irakasteko hiru metodo erabiltzen ditugu:

110

1. Zenbakien bidez: gaur egunean metodorik erabiliena eta praktikoena berau da, hau erabilita lortzen diren emaitzak ikusita.

2. Aurrez aurre: irakasteko metodo hau trikitian erabilitako aurrena da, garai batean horrela irakasten baitzuten; esan beharra dago gaur egunean ez dela oso erabilia. 3. Solfeoz eta zenbakiz osaturiko metodoa: esan beharra daukat zazpigarren ikasturtea dela aurten metodo hau martxan jarri genuela, eta oso emaitza onak ematen ari da. Ikasle multzo polit bat ikasten ari da era honetara, eta emaitzak ikusita, luzarora trikitia irakasteko metodorik interesgarriena dela iruditzen zait, musikaren alor asko lantzen baitira: entzumena, sorkuntza, inprobisazioa, erritmoa, eta abar. Bukatzeko, esan beharra daukat zuetako norbaitek trikitia behar badu jaialdi, kalejira, afari edo edozein ekintzatarako, gu prest gaudela parte hartzeko. Gure trikiti eskolak egindako lanaren ondoria nagusia bertatik sortu diren eta sortzen ari diren trikitilari gazteak baitira. Trikitia edo panderoa jotzen ikasi nahi baduzu, berriz, informazio gehiagorako deitu telefono honetara: 943 618 839 edo 615 790 51ra; gurekin pertsonalki hitz egin nahi baduzu, ASTEARTETAN egoten gara ELIZALDE HERRI ESKOLAN. Besterik gabe, agur bero bat OIARTZUAR guztioi, eta XANISTEBANAK ondo igaro ditzazuela AUNTXA TRIKITI ESKOLAREN izenean.

â?™ IĂ‘AKI ARANAGA


Kirola

Kirola

Irakaskuntza Irakaskuntza


Elorsoro kiroldegia Urtebete joan zaigu konturatzerako, eta berriro hemen gara gure zahar-berriak kontatzen. Kopuru eta grafikoak ez errepikatzearren, aurten kirolaren praktikak dituen onurei buruz jardungo dugu. Ezagunak zaizkigu, baina gogoratzea merezi du.

koan, kiroldegia erabiltzeko prest agertu ziren. Bazkide ditugu 1998ko urtarrilaz geroztik. Taldetxoetan etortzen dira kiroldegira, eta gehienbat igerilekua erabiltzen dute.

Kirola egitean osasunean inbertitzen dugu. Osasuntsu daudenek gaixotasunari aurre hartzen diote kirola praktikatuz eta, osasunez hain ongi ez daudenek, kirola izaten dute sarritan gaixotasuna arintzeko modua. Urritasunen bat dutenek ere kirola mesedeko dute, fisikoki hobetzen lagundu eta sozialki giza taldeetan parte hartzeko aukera eskaintzen dien neurrian. Giza balioak errotzeko bide egokia da kirola. Praktika onak txiki-txikitatik erakusteak etorkizunean bere fruitua ematen duela ukaezina da, eta horretarako, kirola aproposa da. Konpetibitateari neurria hartuz, kirolaren praktikak balio guztiak ukitzen ditu: zintzotasuna, adiskidetasuna, errespetua, lankidetza, esker ona, pazientzia, ardura, konpromisoa‌ Zoriontsuago izateko bidean jartzen gaitu kirola praktikatzeak. Kirola egunerokotasunean txertatzean asko irabazten da. Esfortzuaren ordainetan jasotzen dena handia da: osasuna, superazioa, baikortasuna, poza, plazera‌

GUTXITASUNEN BAT DUTENEKIN LANKIDETZA

KIROLA

Kiroldegia eraiki zenetik, gutxitasuna duten giza taldeekin nahiz laguntza berezia behar duten banakakoekin begirunez jokatzen saiatu gara, gure zerbitzua eskuragarri jarriz.

112

Gautenakoak Elorsoro ireki eta laster hurbildu ziren kiroldegira. Autistekin lan egiten duen talde horrek instalazioak erabiltzeko aukera izan nahi zuen, eta horretarako baldintzak adostuta-

Atzegikoen kirol eskaintzan parte hartzen dugu. Urtero igeriketa ikastaro berezia antolatzen dugu gutxitasun psikikoa dutenei zuzendua. Hiruzpalau lagun ibiltzen dira talde horretan, eta esan genezake batzuek leialki parte hartu dutela urteetan zehar. Gutxitasun psikikoa edo fisikoa duen norbanakoei dagokienez, kasu bakoitza aztertzen dugu eta eskura ditugun aukerak eskaintzen dizkiegu. Gehien eskatzen den zerbitzua igerilekuko saio bereziena izaten da. Bakoitzak duen gutxitasunari egokitutako igeriketa. Une honetan hainbat kasu izan ditugu: autismoa, ikusmen arazoa, ezintasun fisikoa, down sindromea. Horietako batzuek ikasle gutxiko taldean igeriketa ikastaroa egiten dute; ohiko arreta baino handiagoa behar dute, baina taldean aritzeko ez dute arazorik. Beste batzuek, ordea, igeriketa ikastaro pertsonalizatua behar dute, beren egoerak horrela eskatzen duelako. Ezintasun fisiko handia izanik, laguntzailearekin ariketa fisikoa egitera igerilekura datozen beste pare bat lagun ere badira une honetan. Horiei instalazioak


GIZARTERATZEKO BIDEAN DAUDENEKIN LANKIDETZA

Haize Gainekoekin ere lan egiten dugu. Drogamenpekotasun arazoak dituztenek hainbat motatako erabilera egiten dute. Alde batetik, praktika librea. Astean bi arratsaldez etortzen dira taldean eta bakoitzak gustukoen duen kirola praktikatzen du: igeriketa, fitness, padela‌ Igeriketa ikastaro bereziak ere antolatzen ditugu taldea osatzen denean. Kasu horietan, hiru ordu laurdenez aritzen dira, astean bitan. Zenbaitetan termetara ere etorri izan dira.

Udaleko Gizarte Zerbitzuarekin ere harreman estua izaten dugu. Gizarteratzeko bidean kirola egitea onuragarri izan dezaketen pertsonak gurekin harremanetan jartzen dituzte egokien datorkien zerbitzua bideratzeko.

INSTALAZIOEN EGOKITZAPENA

Gure instalazioetan aldaketa franko izan da urte honetan. Ekonomikoki latzak diren une hauetan, kirola egiten dutenentzat instalazio eta zerbitzu egokiak mantendu eta ahal den neurrian hobekuntzak eskaintzeko ahalegin handia egin da, eta aipagarria iruditzen zaigu.

Oarsoaldea Garapen Agentziarekin ere aritzen gara elkarlanean, eta langabezian denbora luzea daramaten pertsonentzat antolatutako ikastaroak eskaintzen ditugu.

Ikusgarrienetakoa sarrerako atearen aldaketa izan da. Erabileraren ondorioz egoera txarrean zegoen ateak aldatzeko premia zuenez, erabilgarritasunean irabaztea bilatu nahi izan dugu, eta jarri den ateak lagundu duela iruditzen zaigu.

Alde batetik, beren ikastaroak eman ahal izateko lokala utzi izan diegu eta baita praktikak egiteko tresneria eta lekua ere. Praktika horiek Gezak-en langileekin egin izan dituzte, eta formazio ondorengo kontratuak ere Gezak-ekin izenpetu dituzte.

Beste batzuk ez dira hain ikusgarriak, baina instalazioak lege-baldintza guztiak betetzeko beharrezkoak direnak dira. Horien artean aipatzekoak dira, gasolio tanga konpontzea eta aldian aldiko inspekzioa gainditzea, argiterian ere legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzeko

KIROLA

eskain diezazkiekeen erraztasunak jartzen saiatzen gara: aldagela egokituak, beren egoerara egokitzen den ordutegi aukeraketa, soroslearen laguntza puntuala‌

113


egin diren aldaketa eta hobekuntzak, igerileku eta termetako azulejuen junturak konpontzea, igerileku eremuko leihoak aldatzea eta aireazio osagaiak pintatzea.

Giharketa gelan, urteetako erabileraren eraginez, zorua zikintzen joan da, eta tratamendu berezi bat egin da itxura hobetu eta zorua babesteko.

Ezustekoei ere aurre egin behar izaten zaie, eta aurten, kazkabarraren eraginez zulatzen hasitako argiguneak aldatu dira. Aseguru etxeak ordaindu du horren zatirik handiena, baina teilatuko arazoak ez dira horrekin erabat konpondu. Lanean dihardugu konponketak eginez eta eraginkortasuna probatuz. Zenbaitetan gutxi egin dela dirudien arren, prozesu hori guztia iraunkorki egiten dugu arazoa erabat konpondu arte.

Azkenik, inbertsio ahalegin bat ere egin da Gezak enpresarekin elkarlanean. Ciclo indoor ikastaroko ikasleen eskaerari erantzunez, gelako txirrinda guztiak aldatu egin dira. Gezakek, berriz , entrenamendu programa eta pantailak gehitu ditu, eta giharketa gelarako txirrindak eta eliptikak erosi ditu. Entrenamendu programa horrekin, pultsometro bereziei esker, nahi duenak bere jardueraren jarraipena pantailan ikus dezake eta saioko datuak grabatutakoan, posta elektronikoz bere etxean jaso ditzake.

Erabilerak behartuta, beste moldaketa batzuk ere egiten dira. Batzuetan dauzkagun baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzeko, eta besteetan, instalazioen iraupena luzatzeko. Aldageletako baliabide batzuk pasillora atera dira erabilera askoko orduetan, arratsaldeetan batik bat, guztien eskuragarri egon daitezen.

Bukatzeko esan gure aldetik kiroldegia egoera onean mantentzen eta egunean edukitzen saiatuko garela eta zuei, kirola maite duzuen guztioi, zuen jardun osasungarriari eustea opa dizuegula.

KIROLA

â?™ KRISTINA BRIT

114


Mikel Aranburu: kapitain handia, jokalari ona eta pertsona aparta! Oiartzun Irratiko lankide guztien izenean agurrik beroena, kapitain handia! Jokalari gisa eredu izan zara jende askorentzat, baina batez ere eredu izan zara haur, gazte eta helduentzat pertsona gisa: umila, jatorra, euskalduna eta abertzalea. Hunkigarria izan zen Anoetako zure agurra, xumea eta apala, zu beti izan zaren bezala, baina sentimendu handikoa. Plazer bat izan da zu ezagutzea eta ea Euskal Herrian zu bezalako jokalari asko ateratzen diren. Zure faltan sumatuko dugu, Mikel! Bai futbol zelaietan eta bai prentsa aretoko elkarrizketetan, baina ziur berriro ere Oiartzunen ikusiko dugula elkar. Zorte on zure bizitza berrian, disfrutatu emaztearekin eta semetxoarekin. Besarkada handi bat Oiartzungo Irratiko zure lagunen partetik.

KIROLA

â?™ JOXE MIGEL LOPEZ

115


OIARTZUN KE 2011-2012 Zertzelada xume batean denboraldi honetan Oiartzun KEan gertatukoa azaltzera gatoz. Kirol arloari dagokionez, 16 taldez osatutakoa kirol-egitura bat dugu, eta hori behin eta berriz nabarmendu beharreko zerbait da, zeren eta 300 bat gaztek osatutako giza talde baten aurrean baikaude eta horrek ahalegin ikaragarria eskatzen digu era batera edo bestera Oiartzun KE maitatzen dugunoi. Kategoriaz kategoria, denboraldi honetako ibilbidea komentatuko dugu.

OHO ERREGIONALA 10/11 denboraldi bikain baten ondoren, non bosgarren postua lortu zen, denboraldi berriari kirolari talde berarekin ekin genion (Endika soilik falta zen). Denboraldia, halere, bikaina izan da berriro ere, eta goialdeko postuetan sailkatu da taldea. Talde teknikoari dagokionez, entrenatzaile gisa Gari Argotek errepikatu du, Eneko Pontestaren laguntzarekin, eta David Brum aritu da ordezkari moduan. Prestatzaile fisikoa bat ere lortu dugu azkenean: IĂąaki Tolosa.

1. ERREGIONALA Lehen fase ikusgarria egin du, berriro ere Preferente mailarako Igoera Fasea jokatu adu. Taldearen ahalmena asko murriztu duten lesioak direla eta, fase hori oso gogorra suertatu da. Yon Alkortak jarraitu du entrenatzaile gisa, eta delegatu lanetan Matias Etxebeste aritu da.

KIROLA

OHO JUBENILA

116

Jubenil mailako gure lehenengo taldeak denboraldi honetan ez du modurik izan fase onerako sailkatzeko. Kopako jaitsiera fasea jokatzea egokitu zaio, eta hasiera kaskarra izan arren, mailari eustea lortu dute azkenean. Ontzat jotzeko moduko denboraldia izan da, dena den. Entrenatzaile gisa Antxon Mirandak errepikatu du, eta Aitor Morenoren laguntza izan du.

1. JUBENILA Talde hau izan da aldaketa gehien jasan duena, kadeteen ohiko etorreraz gain, jokalari berri asko elkartu baitira, eta kosta egin da horiek guztiak egokitzea. Denboraldi honetan entrenatzaile lanetan Asier Artola eta Luis Endika GaroĂąa, gure elkarteko jokalari ohia, aritu dira.

NESKAK: NAZIONAL MAILA Denboraldi honetan, ibilbide ezin hobea eginez, igoera faserako sailkatzea lortu dute, eta ligako lehen postua eskuratzeko aukera zorian izan dira. Athletic B taldearekin jokatu dute lehen postu hori, Karla Lekuona zelaian, baina, azkenik, bizkaitarrak izan dira nagusi. Denboraldiko fase erregularra amaitu ondoren, zain geratu dira, igoera faserako zozketak zer ekarriko duen . Entrenatzaile lanetan Mikel Salegi ibili da, Maider Aizpuruaren laguntzarekin eta ordezkaria, berriz, Mikel Irigoien izan da.

1. KADETE A 10/11 denboraldian jaitsi ondoren, denboraldi honetan talde hau Ohorezko Kadete mailara igotzeko fasea jokatzen ari da, eta nahikoa izango dute orain arte eramandako erritmoari eustea galdutako maila eskuratzeko. Denboraldi bikaina, beraz, talde hau egiten ari dena Egoitz Astarberen eskutik, Julen Mendizabalen laguntzarekin.

1. KADETE B Bigarren talde honek garbi utzi du denboraldi honetan bigarren taldea izatea eta emaitza onak lortzea ez daudela lehian. Lehenengo fasea oso emaitza onekin bukatu zuen, eta kopan ere emaitza bikainak lortu ditu, bigarren talde bati ez dagozkionak. Denboraldi bikaina Dani Beaumontek eta Erlaitz Aristizabalek zuzentzen duten talde honek daramana.

OHOREZKO INFANTILA Denboraldi oso ona egin du talde honek, eta txapeldunen fase jokatzetik oso gertu geratu da. Kopan ere oso maila ona eman du Mikel Apalategiren eta Jose Luis Oiartzabalen eskutik.


1. INFANTILA Talde honen betebeharretako bat, beti bezala, hurrengo denboraldietara begira jokalari bikainez osatutako oinarri sendo prestatzea izan da, baina fitxa kopuruaren mugarekin topo egin dute, eta hori arazo larri bat izan da jokalari guztiek jokatu ahal izateko, eta, ondorioz, itzulinguruak egitera behart gaitu. Gainera, jokalari gehienak lehenengo urtekoak izan dira, eta berak baino zaharragoak diren jokalariekin lehiatu dira. Taldea EĂąaut Fernandezek eta EĂąaut Loperenak eramaten dute.

JUBENIL MAILAKO NESKAK Txapeldunen faserako sailkatzea lortu du talde honek. Lan bikaina talde honek egiten duena, gure klubeko nesken egitura finkatzen ari baita, egunen batean lehen taldera jauzia emango duten jokalariak prestatuz. Entrenatzaile berriak ditugu talde honetan: Ioritz Luis eta Amaia Imaz.

KADETE MAILAKO NESKAK Txapeldunen faserako sailkatzeko zori-zorian egon da taldea, baino ezinezkoa izan da. Gaur egun Kopa jokatzen ari da, arerio handirik gabe lehen postuan doa eta finala jokatu eta irabazteko aukera handiak ditu. Taldea Naiara Elgorriaga eta Gema Loinazek eraman dute, Eukeni Ciaren laguntzarekin.

NESKAK F-8 A Talde honen helburua datorren denboraldian kadete mailan jokatzeko aukera izango duten jokalariak prestatzea izan da. Denboraldia polita izan da, eta txapeldunen faserako sailkatzea lortu dute. Enrike Lekuonak eta Pepe Garciak eraman dute taldea, bikain eraman ere.

zuzendaritza tekniko-hezigarria emaitza garrantzitsuak ematen ari da klubaren ikuspegitik, bereziki momentu honetan jokatzen ari den Kopa fasean.

ALEBINAK Gure elkarteko talderik gazteenak maila oso polita azaldu du. Liga erregularrean txapeldunen faserako sailkatzea lortu dute, eta elite mailako Gipuzkoako futbolean maila garrantzitsua azaldu dute. Talde honen arduradunak Aitzol Pikabea eta Jagoba Narbarte dira. Aipagarria da, adin honetako gainontzeko jokalariek, talde honetan jokatzeko aukerarik izan ez dutenek, 10 jardunaldi izan dituztela gure klubera pixkanaka egokitzen joateko; horren guztiaren arduraduna Edu Marquet izan da, gure klubeko Koordinatzaile Teknikoa.

ARETO FUTBOLA Jokalari berriekin alde batetik eta Txema Lasaren itzulerarekin bestetik, taldea asko indartu da, eta jardunaldi gutxi falta diren momentu honetan Autonomia mailako igoerarako play-offa jokatzeko aukera guztiak dituzte. Entrenatzaile-jokalari lanetan Txema Lasa ari da.

KOMENTARIOAK Azkenik, eta denboraldi amaiera kirol arloan behintzat zirraragarria izango delakoan, gurekin elkarlanean ari diren erakunde, babesle eta partikularrei gure eskerrak azaldu nahi dizkiegu. Atal honetan bereziki aipatu nahi ditugu gure Udala eta Alcampo hipermerkatua. Azkenik, agur bezala, oiartzuar guztioi 2012. urteko Xanisteban bikainak opa nahi dizkiegu, bereziki gogoratuz hainbat arrazoi direla eta egun hauetan gurekin egoterik ez dutenak.

NESKAK F-8 B

OIARTZUN GOGOR ERANTZUN â?™ OIARTZUN KIROL ELKARTEA

KIROLA

Talde hau lehenengo urteko neskekin osatu da, eta A taldea bezalaxe, etorkizunean fruituak emango dituen lana egiten ari dira. Maitane Basasoro eta Nahikari Lekuonak aurrera daramaten

117


Oiartzunen berriro ‘pasakan’ kontzejupean

“Pasaka Eskuz” Oiartzungo 1. Herri-Txapelketako partida, 2012ko ekainaren 3an.

JOKO ZUZENAK Joko zuzenak euskal pilotaren historia, oinarri eta sustrai dira, Euskal Herriko kirol eta kulturaren ondare preziatua.

Gaur egun bizirik dauden Joko Zuzenen modalitateak hauek ditugu: BOTE LUZEA, LAXOA, PASAKA eta ERREBOTEA

XIX. mendearen erdialdean paretaren kontra jokatzen hasi zirenean (pleka), garrantzia galtzen joan ziren.

PASAKA

KIROLA

Nahiz eta askok bere desagerpena behin eta berriro iragarria duten, bizirik diraute, eta, zorionez, orokorrean errekuperatzen ari dira.

118

Joko Zuzenetan 500 pilotari baino gehiago ari dira praktikan, modu ofizial eta arautu batean.

Joko Zuzenen artean, pasaka da estalpean jokatzen den bakarra. Beste hirurak aire librekoak dira (bote luzea, laxoa eta errebotea) Urtean zehar pasakan txapelketak izaten dira, eta gaur egun 100 pilotaritik gora aritzen dira modu arautu batean pasakan larruzko laxoarekin Iparraldean eta Baztanen.


Modalitate hau normalean trinketean jokatzen da, baina batzuetan ezker-paretadun frontoietan ere bai. Trinketeko jokorik zaharrenetakoa da. Garai batean arkupeetan ere jokatzen zen eskuz. Sona handikoak ziren, Oiartzun, Lesaka, Arantza edo Elizondokoak, besteak beste. Laxoa elkartekoak eta Txostekoak, pasakan.

PASAKA OIARTZUNEN Oiartzunen udaletxea eraiki bezain laster hasiak ziren pasakan, bai eskuz, bai larruzko laxoarekin ere.

errekuperazioa bideratua daukagu, nagusi eta gazteen taldeekin hartzen baitugu parte E. Abril eta Euskal Herriko txapelketetan.

Oiartzungo Udalak, udaletxe berria eraiki eta berehala udal plenoak egiten ziren bitartean pasakan aritzeko debekua ezarri zuen. Kontzejupeko Pasaka partiden iskanbilak elkar ulertzea eragozten zien, nonbait.

Joan den urteko azaroan, eta PILOTA ZUZENEAN! Ekintzaren barne, pasakako partida jokatu zuten Kontzejupean, eskularruz, Txost eta Laxoa elkartekoek.

Gaur egun Oiartzungo Kontzejupean sarearen lotura-uztaia, kantxaren erdian, 1,20 metroko altueran, eta atzekaldeko arkuaren egurrezko itxituraren euskarri izandakoen arrastoak mantentzen dira, iraganaren testigu.

OIARTZUNEN BERRIRO PASAKAN TXOST Pilota Taldean azken urte hauetan, Joko Zuzenak errekuperatzeko ekintzak sustatzen ditugu Oiartzunen. Dagoeneko, errebotearen

Aurten berriz, PASAKA ESKUZ Herri-txapelketa antolatua dugu. Finala Xanistebanetan jokatuko da. 12 bikotek hartu dute parte. Ez dago batere gaizki hasiera izateko. Modalitate honen ezaugarriak ikusirik (jolaskorra izatea, indarra baino gehiago azkartasuna eta trebezia eskatzea, pilota bigunekin jokatzea‌), jokamolde hau arazo handirik gabe Oiartzunen uztartzea espero dugu TXOST taldekook. Uste dugu Oiartzunen daukagun Kontzejupea bezalako jokaleku apartaz gozatzeko beste era bat eskaintzen duela pasakak, eta, gainera, geurea dela ez dezagun ahaztu. Hala izan dadila!

â?™ TXOST

KIROLA

Oiartzuar pilotari famatuak, laxoan eta errebotean jokatzeaz gain, pasakan ere aritzen ziren, Urtxalle handia, beste askoren artean.

119


OIARPE pilota KE Jada 9 urte igaro dira Oiarpe pilotariekin lanean hasi zenetik, eta ilusioz gainezka jarraitzen dute oraindik. Argi dago urtetik urtera maila hobetuz doazela, eta lanak egoki betetzen ari direla ere begi bistakoa da. Aurtengoan, Herriarteko Txapelketa dute begiz jota. Aurreko urtean emandako maila eta itxura erakusteaz gain, emaitza hobetzea ere helburu dute oiartzuarrek.

HERRIARTEKO TXAPELKETA: Pilotari oiartzuarrek oso maila ona eman zuten Herriarteko Txapelketan. Finalerdietaraino iristea lortu zuten, itxura ona emanez eta partida gogorrak gaindituz, baina finalerdietan zortea ez zuten alde izan. Bi pilotari lesionatu ziren; batek partida utzi behar izan zuen eta besteak, berriz, ezin izan zuen eroso jokatu. Bi lesio horiek finalera iristeko aukera guztiak kendu zizkieten pilotariei, eta ezin izan zuten ezer egin. Final-zortzirenetan hasi zuten txapelketa, eta lehenengo partidan Astigarragaren aurka neurtu zituzten indarrak. Joaneko partidan 0-3ko emaitzaz nagusitu ziren oiartzuarrak eta itzulikoan ere emaitza berberarekin irabazi zuten. Jarraian, Usurbil izan zuten arerio final-laurdenetan. Joanekoa Oiartzunen izan zen, eta etxekoek 2 eta 1eko emaitzaz irabaztea lortu zuten. Usurbilen ere 2 eta 1koarekin irabaztea lortu zuten, eta horrenbestez, finalerdietarako sailkatzea lortu zuten oiartzuarrek.

KIROLA

Finalerdietan Hernaniren aurka jokatzea tokatu zitzaien oiartzuarrei, eta kanporaketa honetan ez zuten zorterik izan. Lehen partidak Oiartzunen jokatu ziren, eta kadete mailako partidan, pilotari oiartzuarral lesio larri bat izan zuen eta partida utzi beharra izan zuen. Horrenbestez, ordezkoa sartu zen eta ezin izan zuten garaipena lortu. Gazteen mailan ere beste pilotari batek min hartu zuen, eta bere ohiko mailatik urrun jokatu zuen. Gogor saiatu arren, ez zuten partidarik irabaztea lortu, eta 0-3ko emaitzarekin amaitu zen lehen saiakera hori. Itzulikoan, berriz, 2 eta 1eko emaitzarekin gailendu ziren hernaniarrak. Horrela, Oiartzuarren ametsa hor bukatu zen, eta Herriarteko Txapelketatik kanpo geratu ziren.

120

Txapelketa honetan emandako maila ona izan da, eta aurreko urtetik jasandako hobekuntza nabarmena izan da, pilotariek beren maila eman dutelako partida guztietan. Horregatik, garapena

urtetik urtera hobetzen doala ikusten dugu, eta aurtengo txapelketari ilusio eta esperantza handiz begiratzen diogu. Iazko emaitza hobetzeko gogo handiz daude Oiartzungo pilotariak.

GRAVN TXAPELKETA: Oiarpeko 6 pilotari aukeratuak izan ziren Gipuzkoarekin jokatzeko. 5 pilotari trinketean jokatzeko izan ziren aukeratuak, 3 pilotari jubenil mailan: Andoni Ugalde, Oier Sarasti eta Jokin Hernandez; eta 2 pilotari 22 urtez azpiko mailan: IĂąigo Ugalde eta Jon Irastorza. Jubenil mailan Andoin Ugaldek, Aritz Lizaso urnietarraren laguntzaz, binaka txapela lortu ahal izan du Murgiondo-Untsalo gainditu ondoren. Frontoian, jubenil mailan jokatu zuen Ander Imazek.

OIARTZUNGO I. ESKU PILOTA SARIA: Iaz, Xanistebanetako profesional partidak egon ez zirenez, afizionatuetan Euskal Herrian goi mailan dabiltzan pilotariak herriko beste batzuekin nahastuta osatu ziren bikoteak eta Oiartzungo I. Esku Pilota saria egin zen. Txapelketa horretan 4na bikote egon ziren jubenil eta senior mailetan, eta finalerdiak eta finala jokatu ziren. Finalaurrekoak uztailaren 29 eta 30ean jokatu ziren, eta finalak, berriz, abuztuaren 3an. Partidak Madalensoron jokatu ziren, eta jende ugari bildu zen bertara. Ezin aipatu gabe utzi partidek izan zuten goi maila eta bertan bildu ziren ikusleen arteko giroa.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA: Seniorrak, binaka, 1.maila: Mikel Martinezek eta Jon Irastorzak ezin izan zuten maila mantendu eta 2. mailara jaitsi ziren. Jubenilak, binaka, 1.maila: Oier Sarastik eta Ander Imazek txapelketa on bat jokatu zuten, eta finalera iritsi ziren arren, ezin izan zuten txapela lortu. Jubenilak, banaka: Jokin Hernandezek ez zuen finalera iristea lortu, txapelketa ona egin arren, eta finalerdietaraino iritsi zen. Alebin mailan, banaka: Imanol Ugaldek eta Ekain Etxeberriak, bakoitzak txapelketa ederra egin zuen, baina ezin izan zuten finalerako sailkapena lortu, eta biak finalerdietan kanporatu zituzten.


EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA: Jubenilak, binaka: Oier Sarastik eta Ander Imazek finalerdiak jokatu zituzten, eta AgirreApeztegia nafarren aurka, ezin izan zuten finalerako sailkapena lortu. Jubenilak, banaka: Andoni Ugaldek finalerdiak jokatu zituen, eta ez zuen finalerako sailkapena lortu, Goikolea amurriotarraren aurka galdu ondoren.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA (TRINKETEAN): Kadeteak, binaka: Egoitz Olarra eta Andoni Flores txapeldunorde geratu ziren.

BORTZIRIETAKO TXAPELKETA: Kadeteak, binaka: Xabier Azpirozek bortzirietako pilotari batekin finalera iristea lortu zuen. Infantilak, binaka: Egoitz Etxabe eta Oihan Lopezek Infantil B mailan finalera iristea lortu zuten. Infantilak, banaka: Ekain Etxeberriak finalerako sailkatzea lortu zuen.

TITIN III.a TXAPELKETA: Mikel Maya (lesakarra) eta Ander Imazek Agirre-Unanua nafarren aurka finala jokatu zuten.

URRETXUKO GABON KOPA: Ander Imazek Alberdi, urretxuarraren laguntzaz, finalera iristea lortu zuen, baina ez zuen txapela lortzerik izan, Imaz-Apaolaza bikoteak irabazi baitzieten.

Andoni Ugaldek eta Ander Imazek txapela lortu zuten, Rey-Ibarrondo bizkatarrei irabazi ondoren. â?™ OIARPE PILOTA KE

KIROLA

ORTUELLAKO PABLO ELORTEGUI MEMORIALA:

121


CANI ZER…? alegia, txakurkrosa, aaaa...! Ba, bai, Oiartzuna ere etorri zaigu txakurkrosaren inguruko mugimendua: aurten, lehenengo aldiz, martxoaren 25ean, Oiartzungo lehenengo txakurkrosa antolatu dugu Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko kideok Arritxuloko paraje zoragarrietan. Europatik datorren kirol mota hau izugarrizko arraskasta izaten ari da azken urte hauetan, eta Errenteriako lasterketa aitzindaria izan da. Kirol honek bi mundu lotzen ditu, bata korrikalariarena eta bestea txakurrena; ikusirik jendeak zernolako zaletasuna duen bai kirolerako eta bai animalientzat, bien arteko loturak izugarrizko emaitzak lortu ditu.

KIROLA

Txakurkrosaren sorrera elurretako leraren ingurutik datorkigu; hasieran lanerako zen instrumentu bat afizio bihurtu zen, eta, azkenik, kirol. Gure herrian eta inguruko herri askotan elur gutxi egiten duela ikusirik, hankek ordezkatu zuten lera, eta eboluzioak bere lana egin ostean, kirol mota berri hau zabaltzen hasi zitzaigun.

122

Txakurkrosean ibiltzeko, sasoi pixka bat eta txakurra edukitzea besterik ez da behar. Kirol honen helburua txakurrak korrikalaria laguntzea besterik ez da, horregatik da hain garrantzitsua txakurrarekin batera entrenatzea, bereziki lehiaan hasteko asmotan bagabiltza. Ez dugu ahaztu behar lasterketetan parte hartzeak arau batzuk errespetatzeak esan nahi duela, material egokia izatea txakurrak eta korrikalariak ez minik hartzeko eta txakurrak txertatzea eta ezinbesteko arnesa erabiltzea, adibidez.

Gipuzkoan txakurkrosaren sortzaile Patxi Azpiazu izan dugu; bere esperientziari esker, Errenteriko Susperregi inguruan bost txakurkros lehiaketa antolatu dira. Bera izan dugu Gipuzkoan talde federatu bat osatu duen lehenengo taldekidea ere, eta hasiera batean partaide pare bat baziren ere, gaur egun hogei lagun inguruko talde polita osatzen dugu, gizon zein emakume, gazte eta ez hain gazte… Txakurkrosa Oarsoaldean taldearen helburua kirol berri honi behar zaion bultzada ematea da, ahal dugun moduan gure herrietan geroz eta zaletasun gehiago sortu eta, jakina, gure haurrei grina zoragarri hau kutsatzea. Aurten Oiartzungo Lehen Txakurkros Leihaketak izan duen harrera ikusirik, hurrengo urtera begira jarri gara; esperantza ez omen da galtzen eta hemendik dei zuzen bat egin nahi diegu Udalari eta arduradunei behar-beharrezkoak diren laguntzak ematen jarraitzeko, zeren eta Oiartzungo merkatari eta tabernariek emandako indar ekonomikoari esker lortu baitugu txakurkros leihaketa hau antolatzea. Mila esker denoi eta antolakuntzan parte hartu duzuen guztioi, baina nire maitasun guztiarekin eskaini nahi diet aurtengo proba zoragarria hau Oiartzungo Txantxangorri berezi bati, Patxi, Oihan, Kleo, Uhaina eta Danari … Hurrengo urte arte, agur t’erdi. ❙ LOREA SAGARZAZU GAZTELUMENDI


YOGA ELORSORON Atsegingarri egiten zaigu urte guztian zehar gure jarduera gauzatzea. Gure izatea bere osotasunean lantzen eta zaintzen dugun bitartean. Ohiko yoga jarduerak gure osasuna eta ongizatea indartzen dituela jabetuz, beste zenbait ekintza egitera ere animatzen gara. Horien artean, antolatzen ditugun irteerak estimazio handia dute taldean, baita ingurukoengan ere. Aurten, Eunateko Santa Maria ermita erromanikoa ikusteko aukera izan dugu. Ermita hori Done Jakue Bidean dago, Muruzabal herrian (Nafarroa) eta 1170 ean eraiki zuten. Monumentua izendatua dago, Eri Aroko harribitxi bat Euskal Herrian. Ondoren, Artaxoako herrira jo dugu bertako harresiak ikustera. Han, hainbat mende atzera egin dugula iruditzen zaigu eta harresia 600 metroko garaieran dagoenez, bertatik ikuspegi ederrak agertzen zaizkigu: ordoki zabalak, mahatsondoak, garia, artoa, eguzkiloreak... XI. mendean hasi ziren gotorlekua eraikitzen eta 1109. urtean bukatu. Nafarroaren historiaren lekuko bat da Artaxoko harresia. Garai batean hamalau dorre almenadun zituen, baina bederatzi baino ez daude zutik gaur egun. Gotorlekuaren erdi-erdian, XII. mendeko San Saturnino eliza gotikoa dago. Horren kanpandorre garaia zelatatzeko dorre gisa erabiltzen zuten lehen, eta bertako ezkilek alderantziz jotzen duten kanpaiak omen ditu.

Historiak, arteak eta antzekoek gure izpirituak ase badituzte ere, sabelari atsegin pixka bat ematearren, Irunberrira joan eta han lagunarteko bazkari goxo batek eman dio amaiera ezin hobea egunari. â?™ REXU MAZUSTA ASTIBIA

KIROLA

Elizaren alde batean, arkeologoek Erdi Aroko uraska bat topatu dute. Adituek diotenez, harresiaren barruan bizi zirenak behar zuten ura gordetzen zuten uraska horretan.

123


Kenpo Kai oiartzuar arte martzial bat

Datorren urtean 30 urte beteko dira Oiartzunen Kenpo Kai hasi zela Vidal maisuak ekarria, bere begiradapean garatzen joan da urte hauen guztien buruan Kenpo Kai-a. Kirol arrakastaz gain, bere kalitatezko eta seriotasunezko irakaskuntzari esker, Oiartzun nazioartean ezagutaraztea lortu du. Urte hauen buruan Oiartzunen ez da izango familiarik bere kideen artean arte martzial bikain hau egin ez duenik, eta oiartzuar horietatik irakasle oso onak atera dira: GORKA OSA, gerriko beltza 4. Dan, hurrengo urtean honek ere 30 urte egingo ditu Kenpo Kai-a eginez ari dela. RUBEN SOROA: Gerriko beltza 4. Dan ANTTON EZPONDA: Gerriko beltza 2.Dan ALAIN ISASA: Gerriko beltza 2. Dan RAMON ADURIZ: Gerriko beltza 1.Dan KIROLA

IKER ARIAS: Gerriko beltza 1. Dan

124

URTZI LORZA: Gerriko beltza 1. Dan ALAIN BASASORO: Gerriko beltza 1. Dan

GORKA OSA elkarrizketatu dugu, gerriko beltza lortu zuen lehen oiartzuarra, 1987. urtean; egun, Oiartzungo Kenpo Kai Elkarteko lehendakaria da. Nola izan zen zure hasiera Kenpo Kai-an? Urte asko dira dagoeneko, baina oraindik gogoratzen dut: beti gustatu izan zait arte martzialen mundua, eta orduan konturatu nintzen Kenpo Kai talde bat zegoela, ez nuen bitan pentsatu, hurbildu nintzen zer zen ikustera eta‌ gaur arte! Zein desberdintasun ikusten dituzu lehen eta orain Kenpo Kai praktikatzen dutenen artean? Asko! Lehen ez zegoen tatamirik, ez babesik entrenatzeko, dena esku hutsik egiten zen, zentzu horretan entrenamenduak gogorragoak zirela uste dut, eta gure arteko lehiak maizagoak‌ baina klasearen ondoren ez ziren falta pote batzuk herrian. Urte hauetan Kenpo Kai gaur egunera moldatu da, azpiegitura zein irakaskuntza metodologian, orain gaurko egunera moldatutako arte martziala dugu, baina erraiak ahaztu gabe. Zure Kenpo Kai ikasketen barruan zein da gogoratzen duzun momenturik onenetarikoa? Oiartzundik jende asko pasatu da, gaur egun oraindik asko daude urte horiek gogorarazten


Zergatik uste duzu oiartzuarrengan hainbeste barneratu dela Kenpo Kai-a? Nire kasuan esan diezazuket lehen minututik lotu nintzela, mundo guztiari egokitzen zaion arte martziala dela uste dut eta, gainera, beti izan dugu jendea Kenpo Kai-a garatzen Oiartzunen. Zer sentitzen duzu Kenpo Kai-aren zentral nagusia Oiartzunen dagoela esaten dizutenean? Ikaragarrizko poza da Oiartzunen izena mundu guztian zehar erreferentzia leku gisa ikustea, eta, batez ere, 5 kontinenteetako bisitak jasotzea,

horretarako lan asko egin behar izan genuen; Madril eta beste hiri askok apustu haundia egin zuten hori eskuratzeko, baina Vidal maisuaren indarrari esker eta Oiartzungo jende guztiaren laguntzarekin, Euskal Herria eta, batez ere, Oiartzun Europako zentral nagusia izatea lortu ahal izan genuen. Gomendioren bat ba al duzu Kenpo Kai-a egiten hasi nahi duten oiartzuarrentzat? Proba dezatela! Hasi eta gero ziur ez dutela utziko, denentzako balio duen arte martziala da, egiteagatik egin nahi duenak lekua badauka, txapelketak egin nahi dituenak lekua badauka, Kenpo Kai-aren bidez mundua ikusi nahi duenak lekua badauka, irakaslea izatea helburu duenak lekua badauka‌ probatu nahi duen edonorentzako lekua badago.

KIROLA

dizkidatenak, haurrak zirenak orain ikustean nola aldatu diren! Gogoeta asko dauzkat, baina politena haurrek nola ikasten eta prestatzen zituzten erakusketak, txapelketak‌ ikustekoa zen.

125



Irakaskuntza


Udal Ikastola Partzuergoa

Haur Eskola berria Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berria ofizialki 2011ko urriaren 1ean inauguratu zen Oiartzunen. Irailaren 1az geroztik, ordea, aurreikuspenak beteta, 2011-2012 ikasturtea bertan hasi zuten hamaika ikasgeletako 105 haurrek. 0-3 hezkuntzako maila guztietako ikasleak biltzen dira egoitza berrian: sehasketakoak, ertainak (1-2 urte) eta handiak (2-3 urte). Ate irekien saio horretan bertara inguratu ziren herritarrei asko gustatu zitzaien egoitza berri hau.

ESTREINATU DUGU HAUR ESKOLA BERRIA! 12 urte igaro dira Udal Ikastola Partzuergoaren sorreratik, baina azkenean iritsi da. Eta nolako haur eskola, gainera! Entzun besterik ez dago egunero bertaratzen diren guraso eta aitonaamonei: “Haur eskola oso argia da, alaia, dotorea, haurrei egokitua, praktikoa...”. Arkitektoak, udal ordezkariek eta haur eskolako irakasleek Iruñeko eta beste zenbait herritako haur eskolak aurrez ikusiak zituzten, ideiak hartu edo baztertzeko, eta gure txikien beharrak kontuan hartuta, elkarlanean egindako proiektua dela bistan da.

IRAKASKU NTZA

Arestian aipatu modura, Aiora Perez de San Roman alkateak eta Iñaki Irastorzak, Haurtzaro Ikastolako lehendakariak, moztu zuten zinta, egoitza berria inauguratzeko; Udal Ikastola Partzuergoa osatzen duten bi erakundeetako ordezkariek, hain zuzen ere.

128

Perez de San Romanek egitasmo hau egia bihurtu ahal izateko lan egin dutenei eskerrak eman zizkien, bereziki aurreko legegintzaldiko gobernu taldeari, lur eremua erreserbatu zuelako eta finantzazioa lortu zuelako.

“Udalak esfortzu handia egin du Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berria eraiki ahal izateko. Ezinbestekoa izan da Arau Ordezkatzaileak errebisatzea eremua hezkuntza erabilerarako izendatzeko eta aurrekontuetatik diru erreserba garrantzitsua egitea. Azken urteetan bizi dugun krisi ekonomikoa aintzat hartuz, oso esfortzu handia izan da”, gogorazi zuen. Bestalde, Haurtzaro Ikastolako lehendakariak eraikin berria polita izateaz gain umeen beharrei erantzuteko diseinatua izan dela azpimarratu zuen. Gainera, Udal Ikastola Partzuergoa herri programa dela defendatu zuen: “Hemen beste udalerrietan ez bezala, Udalak eta Ikastolak bat egin zuten elkarrekin 0-3 hezkuntzaren erronkari aurre egiteko”. Bi ordezkariek zinta moztu ondoren, nahi izan zuten herritarrek egoitza berria ikusteko aukera izan zuten, egoitzaren ateak ireki baitziren hiru orduz. Udal Ikastola Partzuergoko irakasleak izan ziren hurbildu ziren herritarrei egoitza berria erakutsi zietenak.


1.300 metro koadroko Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berria Ager Iñarra eta Belen Hernandez arkitektoek diseinatu dute, Udal Ikastola Partzuergoaren batzordearekin eta bertako irakasleekin landuz ideia eta programa. Proiektua aurrera ateratzeko, izan ere, funtsezkoa izan da talde-lana, beren esanetan. Eraikinak berak 1.300 metro koadro ditu. Eremu horretan hamaika ikasgela, sukaldea, psikomotrizitate gela, tailerrak egiteko eremua, sarrera, biltegiak, ikasketaburuaren gela… daude. Kanpoko parteak, barrukoa bezain garrantzitsua haurren garapenerako, beste 4.000 metro koadro inguru ditu (zuhaiztia, jolas-parkea, aparkalekua… daude bertan). U formako eraikina argia aprobetxatzeko moduan diseinatu da, horregatik, ekialdera begira dago. Beirate handiak, leiho desordenatuak, kolorezko elementuak eta egurra dira egoitzaren ezaugarri estetikoak. Haur eskola bat dela adierazteaz gain, haurrek euren gelak erraz identifikatzea ahalbidetzen dute, eta egoitzari goxotasu-

na ematen diote, arduradunek azaldu zutenez. Sabaia, berriz, belarrez estali da, Udal Ikastola Partzuergoko eremuko lanetan atera den lurra berrerabiliz. Isolamendua hobetzeaz gain, bertako mikroklimari ere mesede egiten dio. Kanpoko jolas-parkea ere esperimentaziorako toki gisa diseinatu da. Errekarriz osatutako eremuan jolasak eta bankuak kokatu dira. Mugimenduko jolasak zein geldiak daude bertan. Baina haurrek urarekin, hondarrarekin eta lurrarekin esperimentatzeko aukera ere izango dute. Gaur egun, 165 ikasle inguru ditu Partzuergoak, lau egoitzatan banatuta: egoitza berria, Haurtzaro Ttiki, Karrikako Iturburu eta Arri Gain. Lekualdatzen lehendabizikoak Arrieta-alden zeuden ikasgelak izan dira. Udalak, azpiegitura berri honekin eta Udal Ikastola Partzuergoak erabiltzen dituen beste egoitzekin, datozen urteetan herrian 0-3 hezkuntzan dauden beharrak aseko direla aurreikusten du.

HISTORIA LABURRA 1990eko hamarkadan udal eskola publiko bakarra eratzeko saioak egin ziren Oiartzungo herrian. 1994-95 urteetan Siadekok (sozio-ekonomia ikerketa elkarteak) horren aurre-diseinua egin zuen, baina ezin izan zen aurrera eraman.

IRAKASKU NTZA

Dozenaka bisitariek aho batez baieztatu zuten eraikina “polita”, “zuria” eta “argitasun askokoa” dela, baita “leku ezin aproposagoan” altxatu dutela ere. Bai gurasoek, baita aitona-amonek ere, etxeko txikienen gela eta jolaslekua barrutik ezagutu zituzten.

129


Herriko hiru haur-eskolak, Iturburu udal haureskola, Ttipi-Ttapa eta Koikile haur-eskola pribatuak, Haurtzaro Ikastolak eta udalak aukerak lantzen jarraitu zuten eta, horren ondorioz, 1999. urtean Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa sortu zuten. 0-3 zikloa zatitu gabe mantendu zen, 3-18 urte bitarteko proiektuan txertatua. Euskal Herrian esperientzia bakarrenetakoa da, herriko haur-eskola proiektuetatik abiatuta, Udalaren eta Ikastolaren babesean sortua. Legeak agindu bezala, 0-3 ziklo osoko heziketaz arduratzen da, eta hezkuntza ikuskariak onartua da.

IRAKASKU NTZA

Hasiera batean antolaketa pedagogikoari lehentasuna eman zitzaion; hiru haur-eskola proiektuak batu ziren, eta heziketa-curriculum bakarra osatu zen. Baina eraikin bakarraren beharra hasieratik nabarmendu zen, eta gabezia hori urte hauetan nabaritu izan da. Eraikinik ez izateak urtero kokapen aldaketak eragin baititu.

130

Eraikin bakarra premiazkoa izan arren, honen proiektua aurrera eramateko garaian zailtasunak izan dira. Alde batetik, Arau Ordezkatzaileak aldatzeko beharra zegoelako, eta bestetik udal ordezkariek gai honen inguruan zeukaten ikuspegiarengatik. Baina, azkenean, iritsi da! Urriaren 1ean inaugurazio ekitaldia izan zen, eta bertan Ager IĂąarra arkitektoak haur eskolaren diseinuaren ideia azaldu zuen:

“Haur eskolak herri bat irudikatuko luke: sarrerako espazio zabala herriko plaza litzateke, herritarren bilgunea, eta eraikineko bi hegalak herriko kaleak. Gero, kale bakoitzean etxeak leudeke (gelak), non giro goxoan etxekoen beharrak aseko liratekeen: gertukoekin harremana, elkarrizketa, otordu garaia, garbiketa, loa, jolasa... Eta hau guztia ingurunera irekita, kristal eta leiho handiak direla medio: ingurua eraikinaren jarraipena da, eta haur eskola inguruan integratuta dago�. Haur eskolaren lehendabiziko fasea, aurreikusi bezala, abuztuaren 31rako bukatu zen. Hori lortzeko, Lanen Batzordeko (ikastolako kideak, borondatez ari direnak) Jose Comas ikastolen elkarteko arkitektoak eta Aitor Arizmendi udaleko aparejadoreak egindako lanen jarraipena garrantzitsua izan da. Bigarren fasea egiten denean, haur guztiak bertan egongo dira. Ikasturte honetan, guztira, 21 talde daude: 0-3ko 11 talde haur eskola berrian, eta Haurtzaro Ttiki, Karrika eta Harri Gaineko zentroetan jarraitzen dute sehaska eta ertainen gainontzeko 10 taldeak. Izan ere, gaur egun 165 ikasle ditu Udal Ikastola Partzuergoak. Bukatzeko, esan bai irakasleak eta bai gurasoak pozik eta harro daudela emaitzarekin. Bejondeiela!


NORK DAKI? Ikastolako 2. mailako ikasleek, Natura gaia lantzerakoan, REMIGIO MENDIBURU eskultorearen lanak izan dituzte oinarri beren eskulturak sortzeko. Esperientzia hezigarria, zinez

Ikastolan, Urtxintxa eta Txanela EHIk sortutako material globalizatua erabiltzen da. Material hori unitateka dago banatua, unitate bakoitza gai baten inguruan, betiere. Gai bakoitzean murgiltzean, artelan batekin egiten dute topo ikasleek, eta hori izaten da ikaslea sortzen jartzeko aitzakia. Horrela, 3 urteko haur bat Miró-ren pare jartzen da, 4 urtekoa Txillidaren mailan, 5 urtekoak Gernika eraiki dezake, 1. mailakoak Kandinsky, Dubuffet, Duchamp, Monet, Giacometti, Botero, Goya… Autore horiek gelan izaten ditugu unitatero eta ikasturtero. 2. mailakoen kasuan, lehenik, Remigio Mendibururen berri izan dute. Haren bizitza landu dute, lanak, pentsamendua: “ Zuhaitzaren barnean sartu behar da, berarekin elkarrizketa gauzatu eta lanean aritu, bidea erakutsi eta forma aurkitzen duen harraren moduan”, “Egurra dagoeneko ez da elementu bat, etengabe berarekin elkarbizitzen erakusten dizun zerbait baizik”... 7 urterekin egin zuen Remigiok bere lehen lana, beraz, adin horretako ikasleek ere haren adinaren bueltan egin dituzte hemen ikus daitezkeen eskulturak.

Probak egin ondoren (hau nola jarri, hau horrekin hobeki…), beren proiektua aurrera ateratzen hasi zinen. Ikusirik banaka lan egitea zaila zela, bikoteka edo hirukoteka egin dute lan. Bakoitzaren nahiak besteenarekin bateratzeko lanketa egin dute. Batek enborra kontu, besteak iltzea sartu, kola eman eta lotu. Lagunduuu!! Ezin duuut! Lasai...

IRAKASKU NTZA

Gero, gelara materiala ekartzeari ekin zioten; adarrak, enbor puskak, sokak, mailuak, iltzeak, taladroa, puntzoiak...

131


Eskulturei begiratzen ikasi dute, eskulturak aurpegi asko baititu; goitik, behetik, ezker aldetik, eskuinetik‌ zein baino zein adierazgarriagoa! “Nirea zurearekin bat egin eta... zein dotore!...â€?. Eskulturari bukaera emandakoan, planoak, formak, testurak eta KOLOREA landu dituzte proiektua paperean proiektatuz. Amaitze aldera, lana izendatu eta deskribatu dute. Bukatzeko, Ikastola osoak beren lanez goza dezan, pasilloan jarri dituzte erakusgai.

IRAKASKU NTZA

Nork daki aurrean aipatutako izenekin batera, Haurtzaro Ikastolako ikasleren bat ere ez ote den margolari, eskultore izango... Bitartean, Haurtzaron, sormena lantzen jarraituko dute, sortzen, kreatibitatea erabiliz!

132


Euskararen lanketa Haurtzaro Ikastolan: hizkuntza-erregistroak

Haurtzaro Ikastola Oiartzunen kokatua dago eta % 95ean herriko ikasleak eta familiak biltzen ditu; beste %5a inguruko herrietakoak dira: Errenteria, Pasaia, Irun...

nitateko kideen arteko harreman pertsonalak euskaraz bideratzen dira eta, gainera, kudeaketa pedagogikoan eta administratiboan euskararen erabilera bermatuta dago.

Eusko Jaurlaritzak 2006an eginiko inkestako datuen arabera, Oiartzunen % 72,9 euskaldunak dira; ia euskaldunak % 15,1 eta % 12 erdaldunak:

EUSKARAREKIKO HELBURUAK Hizkuntzei dagokienez, Ikastolako Hizkuntza Proiektuan bildutako helburu nagusiak bi dira: • Ikasle euskaldun eleanitzak heztea.

Horrela, gure ikastolara iristen diren ikasle guztiek euskara zuzen eta egoki erabil dezaten, bai komunikaziorako eta bai ikastolan izaten diren ikasketetarako, euskara da ikasle guztien lehen hizkuntza. Ikus daitekeenez, testuinguru soziolinguistiko euskaldunean dago Haurtzaro Ikastola, eta bertan ere hizkuntza nagusia euskara da. Oro har, komu-

Baina, era berean, bete hizkuntzak ere irakatsi, landu eta sendotuko ditu, eta egungo Euskal Herriko hizkuntza errealitatea kontuan hartuz,

IRAKASKU NTZA

• Ikasleak hiztun osoak izatea.

133


ikasleen gaztelaniako hizkuntza konpetentzia ziurtatzen dugu, edozein gizarte nahiz eskola girotan normaltasunez bizi daitezen.

IRAKASKU NTZA

Alde batetik, euskarak bere hizkuntza eremuan erabateko garapena lor dezan nahi dugu eta, bestetik, hainbat hizkuntzatan ondo moldatuko diren pertsonak prestatu. Hori dela eta, Eleaniztasunaren proiektua daramagu aurrera, eta gure ikasleak euskara, gaztelania eta ingelesa jakin eta erabiltzera irits daitezen planifikatu dugu irakaskuntza. Eleaniztasun goiztiarraren proiektuan murgilduta gaude duela hamasei urte.

134

Bestalde, frantsesa aukerazko gaia da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Gaur egungo gizartean hizkuntza aniztasuna hezkuntza kalitatearekin identifikatzen da. Bestalde, Oiartzunen kokapena eta tradizioz hizkuntza hau ikasi duen herria izatea, badira aski arrazoi Ikastolak laugarren hizkuntza hori eskaintzeko. Hiztun osoak heztea da bigarren helburua, hau da, ahozkoan nahiz idatzian, erregistro edo komunikazio modu asko biltzea bere baitan: egoera informaletan lagunarteko hizkeran aritzeko

gaitasuna, euskalkian edo azpieuskalkian; eta egoera landuetan hizkera formalean aritzeko gaitasuna, euskara batuan edo euskalkiaren erabilera landuan. Areago, Euskaltzaindiak Euskalkien Erabileraz izeneko adierazpenean, irakaskuntzari buruzko atalean dioena aintzat hartuz gero: Hezkuntzan, gutxienez, erregistro biren erabilerak behar du lekua: lagunartekoak eta landuak (eskolari zuzen-zuzenean dagokionak), betiere gogoan izanik ahozkoaren eta idatziaren arteko bereizketa. Izan ere, hezkuntzaren zereginik behinenetariko bat ikasleei hizkuntzaren erabileran ahalik eta trebetasunik handiena ematea da: hizkuntza aberatsa eta egoeraren araberakoa.

HIZKUNTZA-ERREGISTROEN TRATAERA Hiztun neurketek erakusten dutenez, Haurtzaro Ikastolan euskararen erabilera eta ezagutza bermaturik daude. Hiztun osoak heztea da Haurtzaro Ikastolako Hizkuntza Proiektuko helburutako bat, eta ildo horretatik, euskararen kalitatean jartzen ditugu indarrak; eta zenbait adituren iri-


tziekin bat egiten dugu: “(…) belaunaldi berrien euskara gero eta eklektikoagoa da, ahozko harremanetan sistematikoki nahasten dira euskara batua, erdarakadak, norberaren hizkera edo euskalkia (bizirik dagoen tokian) edo/ eta beste euskalkiak”. Gaurko euskaldunen arazo horren iturburuak zehaztean, batez ere, bada guztion adostasuna biltzen duena, belaunaldien arteko transmisioarena. Euskara ikasteko modurik naturalena betidanik etxea izan da. Baina haurrak eskolatu orduko, badirudi etxeko euskarari garrantzia kentzen diogula eta haren gainetik jartzen dugu eskolan ikasitakoa, hizkera formala.

Halaber, egungo gizartean murriztu egin da familiak hezkuntza-zereginetan duen garrantzia, eta horrek ere zerikusi zuzena eduki lezake auzi honetan. Hizkuntza-mailak eta hizkuntzak bete beharko lituzkeen funtzioak sailkatzean, jasoa, neutroa, kolokiala, familiarra eta behe-maila bereizten dira. Sailkatze horretan, familian, lagunartean eta, oro har, erregistro ez-formaletan erabili beharreko hizkuntza erregistroa gutxietsi egin dugu, eta hortxe dugu orain gabezia. Are gehiago, gaztelaniak naturaltasunez betetzen ditu egun funtzio horiek; ikusi besterik ez dago nola lerratzen diren gaztelaniara euskaraz hazi eta hezi diren haur euskaldunak. Gainera, erdararen interferentzia hori gero eta nabarmenagoa da, belaunaldiz belaunaldi. Oso kezkagarria da adierazkortasuna, bizkortasuna eta esan-indarra bilatzen dugunean batzuetan gaztelaniara jotzeko dagoen ohitura; eta funtzio horiek gaztelaniaz betetzearekin batera, euskaraz adierazteko gaitasuna galtzen ari gara etengabe. Hau da, etenik ez duen sorgin-gurpil batean murgildurik gaude. Egoera horri buelta ematen hasi nahi badugu, ikasleei, etxetik dakienari zein ez dakienari, ahalik eta eredu gehien erakutsi behar zaie, ahalik eta erregistro gehien. Euskara etxetik dakarrenari etxekoa estimatzen, prestigiatzen, onesten, onartzen, bultzatzen lagundu behar zaio; eta etxetik ez dakarrenari, euskararen eredu familiar bat eman

beharko zaio. Hortik aurrerantzean, batekin zein bestearekin, eredu familiar batetik eredu estandar eta jasoago baterako urratsak egin beharko dira. Horretaz gainera, eskolan hizkuntzaren erabilera noiz den formala eta noiz ez-formala zehaztu behar da, eta horren araberako trataera eman. Haurtzaro Ikastolan, hizkuntza-erregistro horien trataera aztertzen aritu ondoren, betiere, ahozko kodean, erregistro ez-formalak eta formalak gauzatzeko E ereduaren aldeko hautua egin da: euskalkia, euskalki landua eta batuaren lanketa egingo dugu. Eredu hori zehazteko, honako alderdiak aintzat hartzea behar-beharrezkoa da: Lehenik eta behin, ikaslearen beraren ezaugarri linguistikoak hartu behar dira kontuan. Bestalde, profesionalen jarrera eta prestakuntzan erreparatu beharra dago. Izan ere, euskararen kalitatea zaindu eta eredu ona erakusteko orduan, irakasleak eta hezitzaileak dira zubi egiten dutenak. Horregatik, hizkuntza eredu izan daitezen, hasierako eta etengabeko prestakuntzan ahalegin berezia egiten ari gara. Azkenik, ikastolako gurasoen jarrera eta lankidetza garrantzitsua da: hizkuntza erregistro ezberdinak lantzeko, prestigioa emateko… Gainera, esan beharra dago, gurasoen aldetik ere gai hau lantzeko interesa badagoela, eta horri erantzuten ahalegindu behar dugu. Garbi dago euskara erabiltzeak ez duela euskararen lanketa bermatzen. Ikasle euskaldun oso eta eleanitzak behar ditugu eta horretan ari gara.

IRAKASKU NTZA

Bestalde, gazteek ez dute hitz egin nahi gurasoek egiten duten bezala. Gazteek euren hizkera nahi dute, taldearekin identifikatzen dutena, hiztegi berezia duena… eta eskolako hizkerak ere ez ditu ezaugarri horiek betetzen.

135


Eskolaz kanpoko ekintzen aukera ugari Haurtzaro Ikastolan Haurtzaro Ikastolak urtero izaten du eskolaz kanpoko ekintzetan aukera zabala. Ikasleek aukera dute eskola ordutik kanpo beren zaletasunak lantzeko, bai kultura arlokoak eta bai kirol arlokoak

IRAKASKU NTZA

Kultura arloan eskaintza zabala da, baita kirol arloan ere. Zenbait jarduera taldekakoak dira eta beste batzuk bakarkakoak, baina taldean lantzen

136

direnak. Ikasturtez ikasturte, eskolaz kanpoko jarduerek arrakasta handia izaten dute: ia 372 ikaslek hartzen dute parte kultura eta kirol arloko ekintzetan.

KULTURA ARLOAN ESKAINTZEN DIREN EKINTZAK: Jolas txokoa: jolasak, talde-lana, errespetua eta inguruarekin lotura bultzatzea helburu duen ekintza da. Adinari egokitutako ariketak egiten dira, 4 urtetik hasi eta 7 urte bitarteko haurrek hartzen baitute parte.


Eskulanak eta marrazketa: mota guztietako teknikak erabiliz, eta edozein materialekin, inongo mugarik gabe irudimena eta sormena lantzen da.

Malabareak: malabareen munduaren berri jakin, eta bertara gerturatu eta horiek modu egokian erabiltzen ikastea du helburu. Bertsolaritza: bat-batekotasunean lehen urratsak egiten hastea, bertso jolasak abiapuntu hartuta. Euskal dantzak: Euskal Herriko dantza tradizionalak ikastea. Dantza txapelketak: bakarkako txapelketaren prestaketan oinarritzen da; teknika lantzen da, bereziki. Antzerkia: antzerkia lantzeak dakartzan baliabide guztiak lantzea: inprobisazioa, jendaurrean agertzea eta jendaurrean hitz egiten ikastea, ahozkotasuna, gorputz adierazpena...

KIROL JARDUEREN ESKAINTZA: Atletismoa: Adin guztietako ikasleei atletismorako zaletasuna suspertzea, eta adinean aurrera doazen neurrian, hainbat gaitasun lantzea. Eskola kirola: zenbait kirol ezagutuz eta praktikan jarriz, ikaslea kirolera gerturatzea. Oinarrian 3 kirol hartzen dira kontuan: eskubaloia, futbola eta saskibaloia, baina bestelako jarduerak ere egiten dira; natura-jarduerak, pilota, atletismoa, igeriketa, errugbia... Kenpo: kirol honen ezagutza orokorra izatea eta norbanako babesa eta hastapeneko lehiaketak lantzea.

Ekintza guztietan haurren parte-hartzea sustatzen da, eta haurrek hainbat balio eta ikaskuntza jaso ditzaten hartzen da helburu nagusitzat. Ikasleek ikasturtean zehar ekintza horietan guztietan parte hartzen dute. Ekintza batzuek ikasturteko asteburuetan emanaldiak eta jardunaldiak izaten badituzte ere, Ikastolaren Eguna izaten da ikasturte guztiko lanaren erakusleihoa: egun hori ikasleek ikasturtean ikasitakoa eta landutakoa ikastola osatzen dugun guztioi erakusteko eguna izaten da. Aipatu bezala, ekintza batzuk beste plaza batzuetan ikusgai izaten dira: Kiroletan, atletismoan izaten dira asteburutan txapelketak eta probak , eskola kiroleko jardunaldiak ere asteburuetan izan ohi dira, baita xakeko topaketak ere. Kultura arloan, berriz, bertsolaritzan, euskal dantzan, txapelketetan izaten dira emanaldiak. Bertsolaritzan, oso ezagunak dira jada Eskolarteko Txapelketa eta ikastolak berak antolatutako Lexoti saria; profesionalen modura aritzen dira horietan Haurtzaroko ikasleak. Dantza txapelketan, berriz, Gipuzkoa mailan dagoen Soinu Zahar eta Aurreskulari txapelketan, urtero izaten dira Haurtzaro Dantza Taldeko dantzariak. Aipatu beharra dago Haurtzaro Ikastolako ikasleek maila ikaragarria erakutsi dutela txapelketa horretan. Azkenik, euskal dantzen eremuan, ikasturtean zehar, batez ere udaberri aldera, zenbait herritako Dantzari Txiki Egunetan egiten dute beren emanaldia, Oiartzungo auzoetako jaietan ere topatzen ditugu dantzariak urtez urte, eta, nola ez, Xanistebanetan ere emanaldiak egiten dituzte.

Xakea: xakearen ezagutza orokorra izatea. Ekintza horiek guztiak ikasturtean zehar gauzatzeko, Haurtzaro Ikastola, koordinatzaile bat, 30 hezitzaile, guraso arduradunen taldea eta gurasoen laguntzaz baliatzen da.

Urtekari honek ematen duen aukerari probetxua atera nahian, zorionik beroenak eman nahi dizkizuegu ekintza horietan parte hartzen duzuen ikasleei , baita lan hori guztia aurrera ateratzeko lanean ari diren guztiei ere!!

IRAKASKU NTZA

Dantza garaikidea: ikasleak gorputza ziurtasunez eta eraginkortasunez mugitzea du helburu jarduera honek, erritmoa eta koordinazioarekin batera.

137


Baratzearen proiektua Oiartzungo Udal ikastola Partzuergoa

2010/11 ikasturtean Karrikako haur eskolan zeuden irakasleek bertako lur eremuan baratze bat prestatzera animatu ziren, baratze ttikia, haurren tamainakoa.

IRAKASKU NTZA

Belarra kendu, laiarekin lurrari buelta eman, gorotza bota, ondo nahastu eta barazki batzuk landatu zituzten. Bertako langilea den Trinik bere baratzetik azelga eta lore landareak ekarri zizkien.

138

Baratzea egitearen helburua hauxe zen: haurrek baratzean ekoizten dena ezagutzea, landareak errespetatzen ikastea, gelan erabiltzeko materiala sortzea... (esate baterako, sehaska geletarako kalabaza ttikiak edo sukalde txokorako barazkiak), eta helduenak, bi urteko haurrak, udaberri aldera hazien lanketan hasten direnean, haziak ereiteko lur eremu bat izatea, sortutako landareak bertan landatzeko, hazten ikusteko, ematen dituzten fruituak ikusteko... eta dastatzeko. Haurrek ikasturtean zehar landare gehienen prozesu osoa ikusteko aukera izan zuten. Zerba hosto ederrak egin ziren, aza eta brokoli buru kox-

korrak (hango sukaldean egosi eta jan zituztenak), marrubitxo gorri erakargarrien bila ibili ziren... Xomorroak, xixareak... azaldu ziren, haurren interesa eta jakin-mina are gehiago piztu zuen horrek, eta baratzeak zaindari bat behar zuenez, txorimalo dotore bat ere jarri zuten. Baratzearen proiektuaren arrakasta ikusirik, estreinatu berri dugun haur eskolan, kanpoko lur eremu bat baratzea egiteko prestatzea erabaki da. Berriz ere belarra kendu, lurrari buelta eman... eta irakasle eta haurrek baba haziak erein eta landare batzuk landatu zituzten: azak, lonbardak, eskarola kizkur eta lauka... baina oraingo honetan ezustekoa gertatu zen: inguruko untxiek baratzea aurkitu eta kizki-kazka gure landaretxo xamurrak jaten zituztela konturatu ginen! Ondorioz, baratzea hesitu egin behar izan zen. Udaberria iritsi denean patata erein dute, eta ikasturtea bukatu aurretik denen artean patata ateratzeko asmoa dute.


❙ MARI JOSE AROZENA OUIPko zuzendaria

IRAKASKU NTZA

Baratzeak garaiko fruituak zein diren erakutsiko digu, eta Ekolapiko proiektuaren helburua, “garaian garaiko fruitu ekologikoak kontsumitzea”, betetzen lagunduko digu. Proiektu honen barruan, aurten ere gurasoei zuzendutako ekintzekin jarraitzen dugu: azaroan, Elikadura Ekologiko eta Orekatua hitzaldia izan zen, eta martxoan gurasoentzako sukaldaritza tailer praktikoa: Haurrentzako plater goxoak prestatzen”, haur eskola berriko sukaldean egin zena, biak Sabrina Pato elikadura hezitzailearen eskutik. Ekain aldera, ekoizpen ekologikoa duen baserri batera egingo dugu bisita; hango baratzean gurean baino fruitu gehiago egongo da, inolako dudarik gabe, baina esperientzia aldetik badakigu gure baratzea oso emankorra izango dela.

139


Elizalde taberna Elizalde Herri Eskolako Guraso Elkarteak 2004. urtean Xanistebanetan taberna bat antolatzea erabaki zuen. Joseba Olaizola sortzaileetako bat izan zen. Elkarrizketa egin diogu nondik norakoak konta diezazkigun. Bertan argi geratzen da eskolako patioak umeek jolasteko baino zerbait gehiagorako balio duela Nola bururatu zitzaizuen taberna bat irekitzea eta zergatik? Joseba Olaizola: Patioan, guraso talde bat hizketan ari ginela sortu zen ideia. Hasi ginen komentatzen eskolak, nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren kontua izan, bete gabeko behar asko zituela, eta gure aldetik zerbait antolatuz gero lagundu genezakeela. Baita ere gurasoen artean harremana sustatu eta handituko zela. Orain ikusten dugu ideia ona izan zela. Laguntza izan zenuten eskolaren aldetik? J.O.: Bai, noski, eskolako Zuzendaritzak ez zigun arazorik jarri instalazioak erabili eta ahal zuten guztian laguntzeko. Gaur egun duen arrakasta izango zuenik imajinatzen zenuten? J.O.: Egia esan, ez. Gure hasierako ideia zen eskolako familiei zerbitzua ematea batez ere, gurasoen topagune bat izatea, baina ikusi dugu eskolarekin zerikusirik ez duten kuadrillak eta jendea etortzen dela .

IRAKASKU NTZA

Zenbat gurasok hartzen dute parte?

140

J.O.: Gutxi gorabehera, 70 guraso hasi ginen, eta orain esan dezakegu 120 gurasok baino gehiagok lan egiten dugula. Aprobetxatuko dut esateko norbaitek lagundu nahi badu gurekin harremanetan jartzeko. Guraso asko ez dira ausartzen tabernan edo Guraso Elkarteak antolatutako beste ekin-

tzetan parte hartzen, lotsagatik, edo ez dutelako bere burua ikusten tabernari moduan. Gustatuko litzaidake esatea hemen denok ikasi behar izan dugula tabernan moldatzen, eta ahal duguna egiten dugula. Beraz, animatu! Zer dakar eskolarentzat eta herriarentzat Elizaldeko tabernak? Dirua jasotzeko iturri bat edo beste zerbait? J.O.: Nik esango nuke, jasotzen dugun diruaz gain, taberna jarrita lortu duguna izan dela guraso eta familia askorentzat jaietako ardatz nagusietako bat izatea. Etxera afaltzera itzuli beharrean, kalean geratzen dira, eta lagunekin egoteko aukera ezin hobea bilakatu da. 700 bat pertsonak afaltzen dute gauero Elizalde eskolako tabernan. Afaldu baino lehen eta gero, ferietan eta harahona ibiltzen dira. Beraz, Xanistebanei ere giroa jartzen laguntzen die tabernak. Jasotako dirua zertan inbertitzen da? J.O.: Eskolako materiala hobetu eta handitzen laguntzen du diru horrek; ordenagailuak erosi dira, esaterako. Gainera, ekintza asko bultzatu ahal izan ditugu diru horri esker. Besteak beste: Mendi Taldea, Dantza Taldea, Abesbatza eta abar. Jarduera horiek guztiek ere herrian bere eragina dute, eta laguntzen dute herriaren bizitza kulturala suspertzen. Beraz, zorionekoak izan ginen eskolako patioan taberna antolatzea bururatu zitzaigunean.


Goza dezagun dantzaz!

Lau ikasturte badira jada Elizalde eskolako 2. zikloko ikasleek Dantzaz konpainiak ikastetxeetarako proposatutako jardueretan parte hartzen dutela. Batetik, konpainiako dantzariek Donostiako Egia auzoko kultur etxean eskaintzen diguten dantza-ikuskizunaz gozatzera joaten gara, eta saioaren amaieran, gure ikasleek dantzariekin solasean aritzeko aukera ere izaten dute. Dantzaz konpainiak profesional izan nahi duten dantzari gazteei esperientzia eszenikoan heldutasuna lortzeko plataforma eskaintzen die. Hautaketa prozesu baten ondoren aukeratzen dituzte, urtero, Europako zenbait herrialdetatik (Frantziatik, Portugaldik, Espainiatik, Italiatik, Euskal Herritik eta Kataluniatik, besteak beste) etorriak diren 10 dantzari gazte. Hemendik, nazioarteko dantza konpainietara joateko aukera izaten dute gehienek.

Aipaturiko koreografia-tailerrean landu eta ikasitako dantza arte-hezkuntzako zenbait saiotan lantzen jarraitzen dugu. Honi guztiari amaiera bikaina emateko, urtero ospatzen dugun Elizalde Egunean eskaintzen diote ikasleek gerturatzen den orori. Urte hauetako esperientziak erakutsi digu ikasleek ederki lortzen dutela jardueraren helburua, dantzaz gozatzea, alegia. Primeran pasatzen dute, eta baita guk ere. Zirraragarria da 9-10 urteko neska-mutil askorentzat hain ezezaguna den adierazpen artistiko honekin nola gozatzen duten ikustea.

IRAKASKU NTZA

Bestetik, ordubeteko iraupena duten 4 saioko koreografia-tailerrean parte hartzen dute eskolan bertan, Josu Mujika konpainiako irakasleak zuzenduta. Dantzaren funtsezko patroietatik abiatuta, hots, gorputzaren ezaguera, espazioaren erabilera, eta musikaren eta erritmoaren gaineko lanetik abiatuta, mugimendu-sekuentzia soilak erabiltzen ditu irakasleak, ikasleek dantzatuz goza dezaten.

141


Elizaldeko irakasleak adin-dantzan!!

IRAKASKU NTZA

Irakasleak, Elizalde Egunean, erretirorako planak egiten.

142

Apirilean izan du aurtengo ikasturteak lehen kanpai-hotsa Elizaldeko irakasleen artean. Urte mordoa bertan lanean eman ondoren, erretiroa hartu baitu Jexusek. Haren zorionerako, sarriago usainduko duzue bere pipa plaza aldean ezohiko orduetan! Ez da bakarra izan aurten, uda hasieran, eskolak amaitzearekin batera, bide beretik jarraitu baitio Pedrok. Honek, berriz, lasaiago paseatuko du batetik bestera bere bizar zuria hemendik aurrera. Ez dira, ez, lehenbizikoak izan ongi merezitakoa disfrutatzen hasitakoak. Aurrea hartu zieten Sagrariok, Santik, Maritxuk eta Agurtzanek. Eskola halabeharrez utzitakoak ere izan dira tarteko. Besteak beste, Anak ezin izan zuen lanean jarraitu osasun arrazoiak zirela medio, eta Fedek, berriz, betiko utzi gintuen, ezusteko sentitua ekarriz. Oroitzapen ugari, egindako lan handia, seguruenik motz gelditutako eskertzak tarteko; eta, antzekorik gerta ez dadin, lerro hauek idaztera

animatu naiz. Ez da oso ohikoa izaten “barrutik� halako gaiez hitz egitea, baina une egokia izan daitekeelakoan nago, aitzakia behintzat primeran etorri zait, gutaz, irakasle taldeaz, ondo hitz egiteko. Baliteke azken urte hauetan eskolatik kanpo lanean aritzeak ematen didan lizentzia ere lagungarria izatea; edozein modutan, uste dut zilegia dela gure eskolan, edozein ikastetxetan bezala, irakasleek egiten dutenaz aritzea; are gehiago, eta hor doa lehen lorea, lan bikaina egin dela, egiten dela eta egingo delako zalantza izpirik ez dudanean. Nire hitzetan jarri baino ez dut egin urte askotan bertako familia askok eta askok euren hautua egiterakoan baieztatzen dutena. Laurogeiko hamarkadan hasi zen sendotzen azken 30 urte hauetan lantaldearen bizkarrezurra izan dena, Elizalden bertan eta auzoetako eskoletan lanean ari zirenen eskutik, hain zuzen ere. Hasierako haiek urte gatazkatsuak izan ziren, irakasleen artean, udalarekin eta herriko zenbait


Ez ditugu askotan gai hauek aipatu, are gutxiago publikoki egin, baina geure buruari eta ingurukoei zor diegun errespetua benetan garrantzitsua delako, egiaren parte diren gure irakurketak, zenbait konturen inguruko gure barruko sentsazioak eta gure egunerokoan bultzatu gaituzten asmoak eta konpromisoak azaleratzea egin beharreko zerbait delakoan nago. Elizalde Eskola aurrera atera dugu bere aldeko indarrak metatzea lortu dugulako: familiak, ikasleak, irakasleak eta gainontzeko langile guztiak eta herritar ugari, nagusiki. Bigarren maila batean sentitu ditugu Udala eta Hezkuntza Saila, horiek “titular ofizialak� izan arren. Sarritan jo behar izan dugu batengana zein bestearengana beharrezko genituen baliabideen eske eta ezin esan beti adeitasunez tratatuak izan garenik. Ez dut inolako asmorik bata eta bestea parekatzeko, ezta ezer egin ez dutelako salaketarik egiteko, begi bistakoa baita 30 urtetan asko egin dutela bi erakunde hauek BEREA den eskolan, DENONA den eskolan. Azkeneko hauek azpimarratu ditut, sarritan jaso ditugun erantzunek ez dutelako adierazten BEREA eta DENONA izate hori bere egiten dutenik.

Irakasle-taldeak hau guztia jasan behar izan du, eguneroko lanaz gain, kudeaketaren alor nagusiak beren esku egon direlako, indarrean dagoen legediak horrela zehazten duelako, nagusiki, baina baita ere horretarako konpromiso argia izan duelako. Asko izan dira ardurak hartu dituztenak, norberak bere mailan, baina elkarlana lehen mailako irizpidea izanik eta informazioa, eginbeharrak, eztabaidak eta erabakiak konpartituz. Giza taldeak, egoera zailenetan ere bat eginez, oinarrizkoa den horretan bere gaitasuna erakutsi du: Elizalde Eskola eta bere Hezkuntza Proiektua, Euskal Eskola Publikoarena, hain zuzen ere, aurrera ateratzen. Zalantzarik balego ere, ez dut inolako asmorik hau guztia irakasleen meritu soila denik esateko. Jakina da eskola-komunitate osoaren meritua dela egun ditugun mailak lortu izana. Baina uste dut zilegia dela goraipatzea giza talde honek izan duen eta duen konpromisoa. Ezin utzi aipatu gabe azken boladan zerbitzu publikoetan jasaten ari garen eraso bortitzak, hezkuntza-kalitatean eta langileon lan-baldintzetan eragin larria dutenak. Une arriskutsuak dira tokatu zaizkigun hauek, gauza ugari kolokan jartzeko zorian dagoelako. Oraingoan ere langileon eta familien arteko elkarlana aurrera ateratzeko aukera izango dugulakoan nago, borroka egin behar izan dugunean ere ahaleginak partekatu izan baititugu. Nahiz eta, izenburuan aipatu bezala, adindantzak bere eragina izan, gurera iristen ari diren belaunaldi berriek gurdira igo ez ezik, tira egiteko ere prestutasuna azaltzen dutela ikusteak itxaropentsu izateko motiboak ematen dizkigu. Ez da gutxi!!

â?™ IĂ‘AKI IZAGIRRE IRIONDO Elizalde Herri Eskolako irakaslea

IRAKASKU NTZA

sektoreren aurkako jarrera bortitza tarteko. Ez dut aipatu gabe utziko aurretik izandako zenbaitek irabazitako famak egin zuen kaltea, gehiegikeria ugari tarteko. Baina, beste zenbaitek ikusi nahi izan ez zuen arren, berehala nabarmendu zen helburu argia eta zehatza: Oiartzungo Euskal Eskola Publikoa osatzea, egituratzea, bateratzea, indartzea eta honekiko atxikimendu ahulena zeukaten herritarrak konbentzitzea, euskararako eta euskarazko irakaskuntzarako irabaztea. Ez zen erronka makala, bai aberatsa eta konprometitua, ordea, bazterkeriaren eta zatiketaren aurkakoa, aukera berdintasunaren aldekoa, integratzailea eta motibagarria. Ezin ahaztu guraso mailan hartutako bidea, konpromisoa, babesa, elkarlana eta duintasunaren aldeko apustua. Izango dugu aukera horietaz guztiez ere luze eta zabal aritzeko beste batean, gaurko lerrook beste bidetik joan nahi baitute.

143


Elkarbizitzarako jarduera bereziak Elizalde Herri Eskolan, ikasturte osoan zehar, hainbat ekintza antolatzen dira elkarren arteko ezagutza bultzatzeko asmoz. Ikasle, irakasle eta eskola-komunitatea osatzen duten guztiek elkar ezagutzeak eragin positiboa du elkarbizitzan. Hori dela eta, eskola osoak, betiko emanaldi eta jaiez gain, elkarrekin honako jarduera bereziak egiten ditu:

IKASTURTE HASIERAN: Ikasturte berriaren aurrean, ikasleen harrerari arreta berezia jartzen diogu. Lehenengo egunean irakasleek, tutoreek eta espezialistek egiten diete harrera, eta taldekide eta mahaikideekin jaitxo bat prestatzen da. Bigarren egunean jolasak antolatzen dira. 20 talde osatzen dira adin desberdinetako ikasleak nahastuz, lehenengo mailatik seigarren maila arte, hau da, 6-12 urte bitarte. Irakasleen taldea ere badago, eta ikasleek oso gustuko dute horien aurka aritzea. Zenbait jolasgune antolatzen dira: sokatira, brile, poliziak eta lapurrak, giza futbolina, pañuelito… Jolasaren bitartez, guztien arteko interakzioa lortzen da. Haur Hezkuntzan ere jolasak antolatzen dira adin desberdinetako taldeak nahastuz.

IRAKASKU NTZA

OSTIRALEKO JOLASGARAIAK:

144

Ikasturte hasieran sortutako talde horiek urte guztian zehar mantentzen dira. Taldekideek izena jartzen diote taldeari: Jaizkibel, Oiartzuarrak, Buatxabal, Erreala, Beti Gazte (irakasle taldea)… eta osti-

raletan, jolas-garaietan hainbat jolas antolatzen dira: brile, txikorta apustua eta azeria-oiloasugea. Taldeen arteko jolas egutegia ikasturte hasieran finkatzen da. Ostiralero egiten da jarduera hori, eta Gorputz Hezkuntzako irakasleek bideratzen dute. Giro ezin hobea lortu da jolas horien inguruan: batetik, jokalariak astirik galdu gabe beren taldeko kamiseta jantzi eta jolaserako prestatzen dira; bestetik, ikusle izatea egokitzen zaienak gogotsu aritzen dira animatzen.

INAUTERIETAKO TAILERRAK: Inauterietako ostegun arratsaldeetan mozorro tailerrak antolatzen dira. Bertan makillatu, orraztu, maskarak margotu... egin daiteke. Adin desberdinetako ikasleak nahasten dira hemen ere, 3 eta 12 urte bitartekoak, bi urtekoak siestan egoten baitira. Ikasle zaharrenek txikienen ardura hartzen dute: gelatik jaso, mozorroak egiten lagundu, makillatu… eta amaitutakoan gelara itzultzen lagundu. Arratsalde hori oso gustuko dute ikasleek.


LIBURUAREN EGUNA:

IBILALDI NEURTUA ETA APAR FESTA:

Urtero antolatzen den jarduera honetan eskolako ikasle guztiek parte hartzen dute, 2 urteko ikasleetatik hasi eta 6. mailara bitarte.

Ikasturteari amaiera emateko, azken eskolaegunean, Ibilaldi Neurtua antolatzen da. Ostiraletako jolas-taldeei HH5eko ikasleak gehitzen zaizkie, eta herrian zehar ibilalditxoa egiten dute. Kontrol-postuetan zigilua jartzeko txarteltxoa dute, eta erne ibili behar dute seinaleekin, ibilbideari behar bezala jarraitzeko. Ikasle zaharrenek ardura handiz hartzen dute txikienen zaintza, eta txikienek horien babesa sentitzen dute.

Kontaketa orduan, eskolako aterpean aukeratutako ipuinaren kartelaren ondoan elkartzen dira ikasleak, eta elkarrekin igotzen dira ipuina irakurriko den gelara. Ikasle zaharrenek txikienen ardura hartzen dute. Irakurketa amaitutakoan, ikasle bakoitzak bere iritzia idazten du papertxo batean, eta ondoren, iritzi horiek ipuina irakurri den gelaren kanpoko aldean jarritako poster handi batean itsasten dira. Gurasoek ere parte hartzen dute jarduera honetan, kontalari gisa. Italieraz kontatutako ipuinak, ipuin musikatuak, norberak idatzitako ipuinak‌ eskaini dituzte. Irakurketa amaitzean iritziak bateratzeko saioa egiten dute esperientzia honen inguruan, eta probatu duenak errepikatu egiten du. Eta guztiok bat datoz: ikasleak oso esker onekoak dira.

Haur Hezkuntzako gainontzeko ikasleek ibilbide txikiagoa egiten dute, eskola eta Ibargain parkean barrena. Hor ere lau urteko ikasleak bi urtekoei laguntzen ikus ditzakegu . Amaitzeko, hamaiketako txiki bat egiten dute, eta ikasleak eta irakasleak aparretan murgiltzen dira.

IRAKASKU NTZA

Aurreko egunetan, kontatuko diren ipuinen txartel handiak zintzilikatzen dira eskolako pasabideetan, ikasleek aukera guztiak ikusi eta gustukoena aukeratzeko. Eta ipuinak entzutera joateko sarrerak banatzen dira.

145


Ikasteko kooperatu Kooperatzen ikasi Elizaldeko ikasleek elkarri lagunduz ikasteko proiektua

IRAKASKU NTZA

2006-2007 ikasturtean, Eskola Inklusiboaren filosofia ezagutu ondoren, gure eskola inklusiboagoa bilakatzeko erronkari ekin genion. Urte hauetan, ekimen asko eraman ditugu aurrera. Bitartean, konpetentzietan oinarritutako curriculuma ezarri da eta ebaluazio diagnostikoa martxan jarri da. Gure eskolan, berrikuntza horiek guztiak Eskola Inklusiboaren helburu eta ekintzekin uztartzeko lanean ari gara.

146

Eskola Inklusiboaren xedeei jarraituz, eskolakomunitatearen kide guztien partaidetza eta aprendizaia lortzeko ahaleginetan ari gara. Honen bidean, eskolako kultura, antolaketa eta praktikaren azterketan urrats batzuk egin ditugu. Azken horretan, hau da, praktikan, eman beharreko aldaketak dira garrantzitsuenak, eta ikasleengan eragin handiena dutenak.

Irakasleek, ikasleriaren aniztasunari erantzun ahal izateko, baliabide metodologiko sorta zabala behar dute. Egindako bide honetan, balio handiko estrategia bat aztertu dugu: ikasketa kooperatiboa. Ikasketarako egitura hori, ezaugarri ezberdinetako ikasleak elkarrekin ikasteko aukera emateaz gain, konpetentziak garatzeko tresna oso egokia ere bada. Komunikaziorako konpetentzia batzuk –adierazi, argudiatu, pentsamenduak eta sentimenduak interpretatu, besteen ideiak entzun, kritika eraikitzaileak egin eta entzun...–, eta giza konpetentzia batzuk –gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta negoziazioa praktikatu, taldean lan egin arazo komunak konpontzeko...– beste egitura batzuetan lantzea oso zaila da, eta ikasketa kooperatiboak horretarako aukera ematen du.


Ikasteko kooperatu / Kooperatzen ikasi -programa Kataluniako VICeko Unibertsitatean sortu zen, eta ikasleek ekipoan lan egiten ikasteko jarduerez osatuta dago. Programa hori estatuko eskola askotan aplikatzen da duela hamar urte baino gehiago, eta bere balioa frogatuta dago. oAzken urteetan, eta Berritzeguneek egindako zabaltzeko lanari esker, Euskal Herriko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako hainbat ikastetxetan sustatzen ari da.

Gelako lanak egiteko, hainbat egitura kooperatibo eskaintzen ditu. Adinaren eta lan motaren arabera aukera daitezke. Guztietan, lan indibiduala talde-lanarekin konbinatzen da. Egitura kooperatiboak lana egiteko egin beharreko urratsak markatzen ditu. Ikasle bakoitzak bere ardura hartzen du ekipoaren lana aurrera ateratzeko. Azkenean, sortzen den emaitza ekipoarena da. Taldean lan egitea ez da erraza, eta zailtasunak sortzen dira: ahots tonua igotzen da, baten bat ez da askorik saiatzen, egitura ez da behar bezala jarraitzen… eta konponbideak bilatu behar dira. Horretarako, talde planak egiten dituzte. Bertan rolak banatzen dituzte – material arduraduna, bozeramailea, zarata kontrolatzen duena, egituraz arduratzen dena…–, eta konpromiso batzuk hartzen dituzte. Badira beti mantentzen diren talde-konpromisoak –ikasketetan aurreratzea eta elkarri laguntzea–, eta aldi baterako eta indibidualak direnak –adibidez, letra hobea egitea, besteak ez zirikatzea…–. Hori guztia idatzi egiten da eta errebisatu egiten da. Gelan, egitura kooperatiboak beste egiturekin konbinatzen dira. Orain arte egin dugunaren balorazioa positiboa da. Irakasleek ikasleak motibatuta ikusten dituzte, ikasteko modu ezberdinak dituzten ikasleek elkarrekin lan egiten dute, erronka zailei aurre egiteko prest daude, ikasleen parte-hartzea areagotu da...

ETA IKASLEEI BERE IRITZIA ESKATU DIEGUNEAN, ERANTZUN HAUEK EMAN DIZKIGUTE: • Laguntza gehiago izaten da. • Hobeto egiten dugu lana. • Ideia eta proposamen gehiago atera ditzakegu. • Denek parte hartzen dugu, ez da inor geratzen ezer esan gabe. • Ez da inor atzean gelditzen. • Ez badakizu, lagundu egiten dizute. • Lana azkarrago egiten dugu. • Denbora gehiago aprobetxatzen dugu. • Irakasleak taldearen lana zuzentzen du. • Ideia batetik 4 edo 5 ateratzen dira. • Harremana hobetzen da. • Hobeto pasatzen dugu denbora, lana dibertigarriagoa da. • Denen iritzia jakiten da. • Gehiago ikasten dugu. • Lana errazago egiten da. • Gehiago hitz egiten dugu. • Lotsa gutxiago izaten dugu.

IRAKASKU NTZA

Programa horrek ikasle taldearen kohesioari berebiziko garrantzia ematen dio talde-lanean hasi aurretik. Ikasleen arteko harremana ez bada ona eta taldean lan egiteari ez badiote abantailarik ikusten, zaila izango da haien artean modu eraginkorrean aritzea. Horretarako, hainbat dinamika proposatzen ditu. Horiek ikasturtean zehar, bereziki hasieran, eta adin guztietan egiten dira.

147


Inauteritako gaia aukeratzerakoan hasi zen dena...

‘XOMORROAK’ PROIEKTUA. 2 ETA 3 URTEKO IKASLEAK. Ikasgelako proiektuak prestatzean, haurren nahiak eta gustuak kontuan hartzen saiatzen gara. Inauteritako gaia aukeratzeko garaia iritsi zen, ikasleek hainbat gai proposatu ondoren, bozkatu eta animalien gaia izan zen aukeratua. Animalien munduan aukera asko zeuden: etxe-abereak, basokoak, itsasokoak, dinosauroak, oihanekoak… Gure ikasleengan pentsatzen jarri ginen, eta hara!, gogoratu genuen zenbat ordu ematen dituzten inurri batek bidea nola egiten duen jarraituz edo eulia gelan sartzen denean zer festa sortzen den. Xomorroak!!! Horiek dira gure txikiei ikaragarri gustatzen zaizkien animaliak. Pentsatu eta egin. Momentu hartatik Xomorroen proiektuari forma ematen hasi ginen. Nondik hasiko gara?

IRAKASKU NTZA

Kanpora irtetean, arboletako enborretan begiratzen genuen eta inurriren bat ikusiz gero… Hara inurria!

148

Berehala haur multzoa ondoan genuen, inurri hori non ote zen begira. Non dago? Nora doa? Zertara? Zergatik? Non ditu lagunak? Non du etxea?… Mila galdera egiten zituzten, baita haien artean erantzun ere. Polita izan zen momentua, dakitena nola konpartitu zuten entzutea eta ikustea.

Han eta hemen, xomorroak nonahi. Gelako txokoetan, armairu azpian, zelaian, arboletan… Xomorro bat-xomorro bi, zizare bat-zizare bi, kakalardo, marigorringo, erle… eta beste hainbeste horrelako ikusi eta behatu genituen. Berriz ere galderak etorri ziren: non bizi dira? Zer jaten dute? Nola ibiltzen dira? Gurasoei etxera idazki bat bidali genien, esku artean genuen proiektuaren berri emanez eta baita haien lankidetza eskatuz ere: seme-alabekin xomorroen inguruko informazioa bilatzea eta eskolara ekartzea. Lan horrekin lortu nahi genuena hauxe zen: • Haurrek gaiaz etxean hitz egiteko aukera izatea. • Jasotzen zuen informazio hori gelako kideekin konpartitzea. • Ezagutza-prozesuan aurrera egitea. Familiak, zintzo-zintzo, azkar hasi ziren materialak ekartzen: liburuak, argazkiak, gurasoek eskuz idatzitako testuak eta argazkiak, ordenagailuz egindako informazio-txartelak, irudiak… Egunero zerbait ikusi, irakurri eta kontatu genuen. Negua egokitu zitzaigun eta xomorro gehienak gorderik zeuden, lo. Beraz, eskola barruan xomorroen ingurua irudikatzea bururatu zitzaigun: zelaia, arbolak, loreak, armiarma-sareak, zuloak… Horretarako, zenbait material erabili


orroak!!! m o X Xo mo

rroa k!!!

genituen: kanpoan jasotako adarrak, arbola-azalak, belarrak, harriak‌ baita papera, artilea, kartoia eta sokak ere. Intxaur-azalez armiarmak, erleak eta marigorringoak egin genituen, eta ikasle bakoitzak bere xomorroa non jarri erabaki zuen. Dena den, xomorroak egunero ez ziren leku berean egoten, tarteka zertan ari ziren ikustera hurbiltzen zirenek beste leku batean uzten baitzituzten: XOMORROAK MUGITU EGITEN DIRA!!! Beste jardueren artean, batek arrakasta berezia izan zuen: Xomorroen Tailerrak. Talde bakoitzak egun jakin batean, bere gela tailer bihurtuz, materialekin esperimentatzeko aukera izan zuen. Bertan, mikroskopioaren txokoa, fosilen txokoa eta luparen txokoa antolatu genituen. Handik aurrera, astero xomorro bat etorri zen gure eskolako zelaira ipuin bat kontatzera, MARI (Marigorringoa), KARINA (Kakalardoa) eta MATXI (Matxinsaltoa)

â?™ ELIZALDE HERRI ESKOLAKO 2 ETA 3 URTEKO HAURREN IRAKASLEAK

IRAKASKU NTZA

Proiektua luzea eta emankorra izan da, ideia batek beste batera eraman gaitu eta ikasleek gozatu egin dute, ikasi...

149


Euskal dantza Elizalde Herri Eskolako curriculumean

Ikasturte honetan esperientzia berri bat jarri dugu martxan Haur Hezkuntzan: euskal dantzak curriculumean sartu ditugu. Ikastetxeko hezkuntza proiektuak euskal kultura sustatzea eta bizitzea du xedeetako bat, eta horri jarraituz, eskola orduz kanpoko ekintzetan bertsolaritza eta euskal dantza bultzatu izan dira Elizalde Herri Eskolan. Orduz kanpoko ekintzak hautazkoak izanik, ez dira iristen ikasle guztiengana, eta are gutxiago Haur Hezkuntzakoengana.

IRAKASKU NTZA

Premia horri erantzuteko eta Bertsolaritza bultzatzeko, badira zenbait urte Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek, eskola-orduetan, ikasturte osoan zehar, astean saio bat izaten dutela, Bertsozale Elkarteak antolatua eta Udalak diruz lagunduta.

150

Euskal dantzek ere badute bere tokia eskola orduz kanpoko jardueretan. Bertsolaritzarekin bezala, gure ikasleak euskal dantzen mundura hurbiltzeko, ikasturte honetan Haur Hezkuntzako lau eta bost urteko neskamutilek astean zehar euskal dantza saio bat izan

dute. Dantza irakasle batekin eta tutorearekin aritu dira horretan. Helburua ikasle guztiak euskal dantzen oinarri bat izatea izan da, Euskal Herriko dantza tradizionalak ezagutzea eta horrekin gozatzea. Maila horietan zenbait dantza ikasiko dituzte, eta ondorengo urteetan, Gorputz Hezkuntzako saioetan jarraipena izateko aukera eskainiko zaie. Dantzak ikasteaz gain, eskolak zera bultzatu nahi du: ikastetxeko eta herriko ospakizun eta festetan (Ihoteak, Xanistebanak...) ikasle guztiek ikasitako dantzak praktikan jartzea. Ikasturte honetan zehar eta dantza saio horietan, bai ikasleak eta baita irakasleak ere, gogotsu eta ilusioz beteta aritu dira. Gure betiko dantzekin disfrutatu eta gozatu egin dute. Aldi berean, une eta aukera egokia suertatu da neska-mutil bakoitza taldeko partaide sentitzeko eta talde kohesioa bultzatzeko. Bestalde, aipatzekoa da aurten eskolan antolatutako jaietan (Santomas, Ihoteak, ...), haurrak, ikasitako dantzen doinuak entzun orduko, emozio eta ilusio handiz dantzan hasten zirela.


“Udaberrian ere euskaraz�

Hala ere, Elizalde Institutuko Tirikittauki Euskara Batzordeak euskarak bere eguna behar zuela erabaki zuen eta Santomaseko ekintzak San Tomas egunerako utzita, euskarari bere tarte berezia eskainiko zion egunik egokiena bilatzeari ekin zion. Azken urteotako abenduaren 3ak euritsuak, trumoitsuak eta haizetsuak izan dira; ilunak eta zakarrak. Hori dela eta, urtaroz aldatzea ondo legokeela bururatu eta udaberria goxoagoa izango zelakoan, ordurako uztea bururatu zitzaigun. Ideia polita zen eguraldi epel, argi eta alaiagoz ospatu ahal izatea gure hizkuntzaren egun hori. Eta bat-batean, erronka berri horri txiki iritzitaedo, aste osoa eskaintzea hobeki legokeela erabaki genuen... eta lanean hasi ginen. Esan bezala, udaberriaren lehen eguna izan zen apirilaren 21a hartu genuen ardatz. Haren inguruan, astean zeharreko lehiaketa bat antolatu zen, eta euskal kulturarekin zerikusia zuten ekintzak eskaini zitzaizkien ikasleei. Aste osoan, irakasleen txikitako argazki bilduma bat egon zen erakusgai, ikasleek “NOR da NOR?� lehiaketan parte har zezaten. Erakusketa arrakasta handikoa izan zen hasiera-hasieratik, erronka handia; izan ere, gehienen itxuraldaketa izugarria baita eta (ikasleren batek adierazi bezala) argazkiak, gainera, zuri-beltzean zirelako. Argazkiez gain, hieroglifiko eta asmakizun sorta bat ere igarri behar zen saria lortzeko. Apirilaren 20a Herri Ipuinen Nazioarteko eguna zen. Hori ospatzeko, Joxe Mari Carrere ipuin kontalaria etorri zen ikastetxera DBH 4ko ikasleak betiko ipuin ezagunen aldaera kaletar eta erdi-antzeztuekin liluratu eta harritzera.

Institutuko gaztetxoenak diren DBH 1eko ikasleak Zestoara joan ziren, Ekain-Berrira, gure inguruko arbasorik zaharrenetakoen bizilekua ezagutzera. Baina egun sonatua apirilaren 21a izan zen. Lehen hiru saioetan ohiko ikasgaiak eman ondoren, euskal kulturaren inguruko oso lagun bereziak elkartu genituen institutuan. Alde batetik, Jon Maia bertsolari eta idazleak modu hunkigarrian aitortu zizkien, besteak beste, DBHko 2. eta 4. mailakoei bere guraso etorkinenganako eskerrik goxo eta bihoztienak. Bestalde, Erlantz Urtasun historialari iruindarrak Nafarroako konkistari buruzko argibide eta xehetasunak ekarri zituen DBHko 1. eta 3. mailakoengana. Gainera, oiartzuarrek aparteko protagonismoa izan zuten udaberriari euskaraz ongi etorria emateko ekimen horretan. Irati Odriozola Ttur-ttur elkarteko kide euskalzalea da gaur egun. Elizalde ikastetxean egon zenean ere, Ttirikittauki Euskara Batzordekidea izan zen. Hari esker, gure hizkuntzaren ardura zenbaterainokoa den neurtu ahal izan zuten DBHko 3. eta 4. mailakoek hainbat taldedinamika eta jolas arin baina sakonen bitartez. Bigarren oiartzuar gazteak ere Elizalden ikasi zuen. Dei Gaztelumendi marrazkilaria da, eta marrazki bizidunak sortzen ditu. Kanadan aritu da lanean oraintsu arte, gaur egun San Franciscon diharduen arren. Bere lan zoragarriak nola egiten dituen erakusteaz gain, euskaldun izateak fantasia mundua eraikitzen asko lagundu diola adierazi zien txundituta begiratzen zioten DBHko 1. eta 2. mailakoei. Egun hura bukatzeko, txalapartaz, karaokea euskaraz, 2010. urteko Euskararen Eguneko argazki lehiaketaren bideoaz eta goiz osoan zehar Julen Etxebeste eta Aitor Bengoetxeak landutako muralaz gozatu ahal izan zuten ikasle guztiek. Aste biribila eta egun biribila. Udaberrian ere euskaraz eta udaberrian ere... euria egin baitzuen.

IRAKASKU NTZA

2011-2012 ikasturtea hasi eta berehala, abenduaren 3an ospatu ohi den Euskararen Eguna larunbata zela ohartu ginen. Egia esan, aurreko ostirala edo hurrengo astelehenera alda genezakeen ospakizuna, baina bai ikasleak baita irakasleak ere lanpetuegi ibiliko ginen 1. ebaluazioko azterketak, bilerak eta gainerako lan neketsuekin.

151


Bi egun eta erdi Londresen Iaz Parisa joan ziren Elialde Institutuko DBH 4ko ikasleak ikas-bidaian; aurten, urrutixeago: Londresa. Bi egun eta erdik halako hiri bat ezagutzeko balio ez badute ere, bertako leku esanguratsuenak begiztatu eta kaleko bizitza zaratatsu, mugikor eta azkarra zer den ikusteko nahikoak izan daitezke. Udan, han jokatutako Olinpiar Jokoen irudiak telebistan agertu ahala, hainbat leku ezagun seinalatuko zituzten Elizaldeko ikasleek behatzez: “Trafalgar Square, London Eye, Saint Paul´s Cathedral... Ni hor egon naiz! Thames ibaia, ni hor egon naiz!”. Izan ere, leku askotan egon baitziren DBH 4ko ikasleak, ikusiko denez, ia garraio mota guztiak erabiliz, gainera. Hau da bi egun eta erditan, Oiarzundik abiatutako 34 lagunek osatutako ibilbide trinkoa. Astelehenean, institutu parean autobusa hartu eta Biarritzeko aireportura abiatu ziren; handik, Londresa.

IRAKASKU NTZA

Aterpetxea hirigunean zegoenez, Covent Gardenera oinez joan, inguruan afaldu eta Trafalgar Square aldera inguratu ziren Nelson agurtzera. Hiriak ederrak egon ohi dira gauez; Thames ibaiertza zoragarri zegoen lagunekin paseoan eta kontu kontari lasai ibili bitartean. Big Ben-ek, Westminster-ek, London Eye-k edo Saint Paul´s katedralaren kupula argitsuak ametsezko itxura ematen zioten ikuspegiari. Gauerdia zen lolekura iritsi orduko. Hurrengo goizean goiz jaiki beharra zegoen...

152

Astearte hartan bus turistikoan igo eta Londres egunez ikusteko lehen aukera izango zelako. Erdi Aroko London Tower ikusita, Saint Paul´s katedralaren inguruetan denbora librea izan zuten ikasleek eta lehen erosketak egin zituzten Westminsterera eramango zituen itsasontzian igo baino lehen. XIX. mendeko Big Ben zaharra eta Parlamentua bertatik ikusi ondoren, Hyde Park-en etzan, bazkaldu eta jolasteko baloia erostera abiatu ziren futbolzale amorratuenak. Bakoitzak, bi orduz, nahi

zuena egiteko aukera izan zuen, eta erosketazorroak ugalduz joan ziren. Gora berriz ere bi solairuko bus turistikoan. Trafalgar Square-n jaitsi, XIX. mendetik 44 metroko altueran dagoen Nelson egunez ikusi eta National Gallery inguruan lagunekin kalez kale ibiltzeko beste ordu parea. Covent Garden zonaldea oso lasaia eta aukera guztietako jatetxez beteta dagoenez, berriz ere, han afaltzea erabaki zen. Asteazkenean, ingelesak berak baino goiztiarrago ibili, eta British Museum-en sarrerara ireki baino ordu erdi lehenago iritsi ziren. Beraz, Gizarteko irakasleak agindutako Egiptoko momiak eta Mesopotamiako lanak oso lasai ikusi ahal izan zituzten, ia bakarrik, lehen orduan. Jendea iristen hasi zenerako, ia bi ordu eman zituzten, eta joateko garaia zen . Handik atera eta metroan sartu ziren Harrod´s denda aldera. Nahiko komeria izan zen Harrod´s-en sartzeko: motxilak zirela, gazteegiak... Atez ate ibili ondoren, denak barrura azkenean! Bi orduz hona eta hara ibili ondoren, Hyde Park-eko zelaia bezalakorik ez dago menditarrentzat. Bertako belarretan bazkaldu, berriz ere metroan sartu, Candem Town-era erosketak egitera abiatu eta hara iritsi orduko... ia dena itxita eta girorik ez. Metroa hartu eta Picadilly Circus-era, Londreseko zilbor-hestera. Han bai jendea, gaueko argiak, afaltzeko lekuak... Azken gaua Londresen! Osteguna, M-29, Greba Orokorra. Itzulera, nekea, etxeko janari goxoa, beste bi aste opor, jan eta lo ala lo eta jan? Oroitzapenak. Gogoratzen al duzue, Harrod’s inguruan, Olinpiar Jokoak iragartzeko bideoan atera gintuztenean? Gogoratzen al duzue ikurrina atera eta “Gora” oihuka hasi ginenean? Gogoratzen al duzue... ...hegazkina, maletak estutu, erosketak pilatu, opariak zanpatu... Dena sartzen da; baita Londres bi egunetan ere.


Luthierrak Oiartzungo Elizalde Institutuan

Hasierako musika tresnak ez ziren musika egiteko bakarrik eratzen. Ehizarako edota errituak egiteko ere eraikitzen ziren. Munduko kultura guztiek tresnak eratu eta erabili izan dituzte musika egiteko, eta Euskal Herria ez da salbuespen bat izan, noski. Gurean, betidanik ezagutu izan ditugu musika tresnak eguneroko jardunetan laguntzeko, bai denbora pasatzeko, erritu bat egiteko, edota jolasteko. Txirula, adibidez, ia kultura guztietan ezagutzen da. Txalapartarekin ez da berdin gertatzen, baina ez da ahaztu behar perkusiozko tresnak munduan barrena daudela. Hala ere, kultura guztietan errepikatzen dena, musika tresnak egiteko materialaren aukeraketan datza; izan ere, kultura guztiek inguruan daukaten materiala erabili izan dute beren musika tresnak eratzeko. Luthier hitza frantsesetik dator, luth hitzetik, zeinak arabieratik hartutako al-ud (lautea) hitzean duen bere etimologia. Luthier harizko musika tresnak egiten dituen artisauari deitzen zaio, nahiz eta gaur egun, edozein musika tresna egiten duenak jasotzen duen izen hori. Segur aski, historiako Luthier ezagunena Italiako Cremona hirian jaiotako Antonio Stradivari izango da. Gaur egun munduko biolin-jole ospetsuenek jotzen dituzten Stradivarius biolin famatu horien egilea, hain zuzen. Oiartzungo Elizalde Institutuan musikako irakasgaiaren barruan, musika tresnak azaldu behar nituen. Luthierraren lan hori zer den, nolakoa den, edo zertarako balio duen hobeto ulertzeko, ikasleek musika tresnak egin behar zituzten. Gustura hartu zuten lan hori egiteko aukera, hainbeste irakurri edo idatzi ondoren, zerbait

sortzeko eskuak eta imajinazioa erabiltzea erronka polita zelako. Harizko, haizezko edo perkusiozko tresnak egin zitzaketen, inongo mugarik gabe, ez tamaina ezta forma aldetik ere; hori bai, materialak birziklatua izan behar zuen, edo lortzeko erraza eta merkea. Bi hilabeteko mugarekin buru-belarri hasi ziren beren musika tresnak egiten. Egiten zihoazen heinean, beste garai batzuetan gertatuko zen bezala, ikasleek hainbat arazo izan zituzten: nola egin zuloak afinazioa lortzeko, erresonantzia kutxa egin bolumena lortzeko‌ Bi hilabete horien buruan, ikasleak beren lanak aurkezten joan ziren, eta egia esan, txundituta gelditu nintzen egin zuten lanarekin. Gehienek harizko musika tresnak egin zituzten; beste batzuek, aldiz, haizezko edo perkusiozkoak. Emaitza dotoreak eman ditu ariketa honek. Batzuek itxura hobeagoa dute soinua baino, beste batzuek alderantziz. Baina ziurrenik emaitzarik garrantzitsuena luthiergintzaren ofizioa hobeto ezagutzea da, eta bide batez, ikasleak benetako luthier batzuk bezala sentitzea. Irakasle batek jaso dezakeen saririk handiena ikasleek ikasitakoan islatzen da. � IBAN URIZAR ONDARZA DBHko musikako irakaslea Oiartzungo Elizalde Institutuan

IRAKASKU NTZA

Historiako lehen musika tresna norberaren gorputza dela esan dezakegu. Inguruko harri eta egur zatiak perkusiozko lehen musika tresnak izan litezkeela ere pentsa dezakegu. Aldiz, materiala moldatzea beste zerbait sortzeko, hori beste kontu bat da. Noiz hasi zen gizakia musika tresnak egiten musika egiteko?

153



Zenbait idazlan


Arditurriko meategia Aurtengo urte honetan Arditurriko bisitak errotu, ugaritu eta plazaratzen jarri da indarra. 2008-2010 bitartean, Arkeolan lanean aritu zen bitartean, meategiko beheko mailara espeleologian adituekin jaitsi eta arkeologoak egiten ari zirena ikusteko aukera eskaini zen. Talde txikietan eta baldintza berezietan jaits zitekeen. Arkeologi lanak bukatutakoan, egindako indusketa lana bisitatu eta meategiaren erraietara sartzeko aukera zabaltzeko, bigarren faseko obrei ekin zitzaien. Obra horien helburua ikusleei bisita errazagoa eta seguruagoa eskaintzea izan zen. Zorua hobetu egin zen eta sabaia sendotu, zati txikiak erortzeko arriskua zegoen tokietan egitura seguruak jarriz. 2011. urtearen erdi aldera arte iraun zuten sakoneko bisitarako segurtasun neurriak areagotzeko obrek, eta beheko solairurako bisita oso gutxi egin ahal izan ziren. Lan horiek amaitzearekin, meategian behera sartzeko aukera izan zen berriz ere, eta horren berri emateko, Arditurrin lanean aritutakoekin eta agintariekin bisita ofiziala egin zen uztailaren 15ean. Asteburu horretan bertan I. Arditurri Eguna ospatu zen. Egun osoko programa bat antolatu zen: tren berdea aparkalekutik meategira, doako bisitak, Herri Musika Txokoko musikariak, Luberrikoen erakusketa eta jokoak‌

ZEN BAIT IDAZLAN

Eguraldiak asko ez lagundu arren, bisitari asko bildu zen Arditurrira. Mila lagun inguru sartu ziren meategira eta franko izan ziren sartu ezinik geratutak ere.

156

Meategia sakonean bisita berrezarri izanak izan zuen eragina uztaileko eta ondorengo hilabeteetako bisitari kopuruan. Irailean ez gainontzeko hilabeteetan aurreko urteko bisitari kopurua gainditzea lortu zen. Abenduan, adibidez, bisitari kopurua 2010ekoaren ia bikoitza izan zen. Zerikusia izan zuen abenduaren 4an Santa Barbara eguna, meatzarien zaindaria, ospatzeak. Egun berezia izan zen: tren berdea ibili zen aparkalekutik meategirako bidea


egiten, tailer batzuk antolatu ziren txikienentzat eta bisita gidatuetan prezio berezia jarri zen. Bisitari asko izan zen egun berean eta baita ondorengoetan ere. 2011n ospatutako ekitaldi berezien arrakasta ikusita, aurten ere ospatzekotan gara. Eta bi egun horietaz gain, maiatzean Parke Naturalen Europako egunaren inguruan eta irailean Bide Berdeen Europako egunaren inguruan ere zerbait berezia antolatu nahi da. Meategia ez ezik Aiako Harriko Parke Naturaleko beste txoko batzuk ere ikusteko aukera aproposa da Arditurrira hurbiltzea, eta ekintza bereziak antolatzeko egun aproposak iruditu zaizkigu aipatutako biak. Egun horietan oinezkoen eta txirrindularien bideek hartuko dute protagonismoa: Arditurri bide berdeak berak eta 2011n Arditurriko Parketxetik abiatuta egokitu diren hiru ibilbideek: kanala zeharkatzen duena, eskulturaren ingurukoa eta Unailekurako joan-etorria egiten duena. Bisita eta ekitaldi bereziak antolatzeaz gain, saiatzen gara Arditurri ezagutarazteko sortzen zaizkigun aukerak aprobetxatzen.

Bestalde, Oarsoaldea eskualdean osatu berria den turismo mahaian parte hartzen dugu. Eskualdeko baliabide turistikoen elkargune izateko asmotan eratu da, eta hainbat partaidek osatzen dute: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Oarsoaldeako udalak, Oarsoaldea Garapen Agentzia bera eta museo, alojamendu, jatetxe eta turismoarekin zerikusia duten erakundeak. Turismo ikuspegitik epe motzera eta ertainera egin nahi diren urratsak inplikatutakoen artean definitzeko eratu da mahai hori. Une honetan plangintza fasean gaude.

Z EN BAIT IDAZLAN

Iaz, esate baterako, urrian, Abanto-Zierbanan ospatzen den Burdin Jaian parte hartzera gonbidatu gintuzten, eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan izan ginen Arditurriko eskaintza aurkezten. Esperientzia trukaketa aberasgarria izan zen. Gurearen berri gustura hartu zuten eta guk ere asko ikasi genuen. Meatzaritzatik eta horren inguruan sortutako lanbideetatik bizi izan den herri batean dago museoa, eta herritarrak beraiek izan dira museoaren sortzaile eta sostengu. Haiek bildu dute erakusgai dagoen materiala eta dokumentazioa. Haiek izan dira museoa gizarteratzen aritu direnak jai eta ekitaldi bereziak antolatuz. Orain ere, ostiralero, errretiratu talde bat bertan elkartzen da erakusgai ez dagoen gainontzeko materiala zaharberritzera.

157


A A A ILA ZA UA LA AILA XOA ILA ILA NA RI DU RI RO IR AI ZT RA TA IAT T I S UR R P K Z U A EN R T ZA A A E B U B A M T A O A A M UR

Mahaiaren beraren egitura finkatzen eta landuko diren ildoak jasotzen. Ondoren, ildo bakoitzean jorratu nahi diren urratsak diseinatu eta bide hori egiteko ekintzak finkatu beharko dira. Denbora gutxian dezente aldatu da gure eskualdea turismo ikuspegitik. Sortutako mugimenduak erakusten digu mapa turistikoan agertzeko arrazoiak baditugula eskualdean, eta ekonomian lagun dezakeen arloa ere izan daitekeela turismoa, baldin eta inplikatutako eragile guztiok elkarlanean lan egiten badugu. Ildo horretatik, bildu berriak gara eskualdeko bost musoak: Pasaiako Mater Itsasontzi Museoa eta Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa eta Oiartzungo Herri Musikaren Txokoa, Luberri eta Arditurri. Geografikoki hain hurbil egonik, herrialde batera zein bestera etortzen diren bisitariei guztiak ezagutzeko aukera eskaintzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Ekitaldi bereziak antolatzen direnean ere, elkarren osagarritasuna bilatu nahi dugu: ekitaldi berezien agenda bateratua osatu, bakoitzaren ekintzetan besteen parte-hartzea sustatu‌

ZEN BAIT IDAZLAN

Urrats txikiak dira, baina aurrera egiten ari garela iruditzen zaigu. Duela 20 urte inor gutxik iragarriko zuen eskualdean 5 museo izatea. Egun, bostak martxan daude eta batetik zein bestetik pasatzen diren ikusleen kopurua ere aintzakotzat hartzekoa iruditzen zaigu.

158

Aurtengo udan, esan bezala, bostak ikusteko bonoa atera nahi da prezio bereziekin. Aukera polita izan daiteke bertakook ere guztiak ezagutzeko. Ea animatzen zareten. â?™ KRISTINA BRIT


Gaixo psikikoak Oiartzunen

ATZO, GAUR, ETA... BIHAR? “Ez dago emozio-egoera laua baino ezer okerragorik, bizian hilik sentitzen zarenean. Ilusioak bilatu, lana egin, bizitza bizitu eta pertsona sentitu behar dugu berriz” (Gaixotasun psikikoa duen pertsona)

“Gaixotasun mentala duten pertsonak, osasun eta gizarte zerbitzuak jasotzen dituzten beste pertsona guztiekin parekatzean oinarrituz, erkidego mailan beraien arreta integrala ziurtatzeko errehabilitazio eta bergizarteratze zerbitzuak garatuko dira.” Horrek pertsona hauen bizitzan aldaketa sakona zekarrela espero zen; eraberritze psikiatriko bat martxan jarri baitzen, gure osasun eta gizarte zerbitzuak Europako beste herrialdeekin parekatzeko. Tarte horretan gauza asko aldatu dira, baina baita beste asko agerian gelditu ere. Eroetxeen hormak bota dira, ez guztiz, baina beste horma asko ikus daitezke orain. Horiek gizartearen gabezietatik eta gaixotasun psikikoa duten pertsonengandik sortzen dira, azkenean estigma bat sortu eta bazterketa eraginez. Gaixotasun mental larria duen pertsona baten hitzetan: “Egia da geure burua baztertzen dugula eta oztopoak hausteko laguntza behar dugula. Jendeak ez gaitzala zerbait arrarotzat edo arriskutsutzat jo”. Urteak pasatzen dira, baina oraindik, gaixotasun psikikoa duten pertsonen familiek beren errehabilitazio, birgizarteratze eta arreta integralaren alde lanean jarraitu behar dugu gure komunitatearen baitan (Oiartzun eta Oarsoaldea gure kasuan), gaixoak baino lehen pertsonak direla kontuan har dezagun.

Lerro hauen bitartez orain arte egindakoa gogoratu, gaur egungo egoera aitatu eta etorkizunari aurre egiteko Arraztalo Elkartetik proposamen bat egin nahi dugu.

ATZO 70eko hamarraldian gaixotasun psikikoa zuten pertsonak ospitale psikiatrikoetan artatzea zen ohikoa. Denok izango dugu gogoan Santa Ageda, Arrasaten. Pixkanaka gaixo horien interbentzioa hurbiltzen joan da, eta Eguneko Zentroak edo Buruko Osasun Zentroetara bideratu dira. 2001ean Oiartzungo Udala pertsona horiek lanean integratzen hasi zen, iraupen ezberdineko lan-kontratuen bidez, 4 eta 6 hilabetekoak, eta ondoren langabezian jarraitzen zuten. Herrilanak egin zituzten Udalak eta INEMek diruz lagundutako Enplegu Sustapenerako Programaren markoan. Hasierako esperientzia hori hobetzen joan zen, eta, aldi berean, bitartekoak ere gehitu zituzten. Horren guztiaren ondoren AHALBIDE PROIEKTUA jarri zen martxan 2008an, helburu hau garatzearren: Oiartzungo gaixo psikikoen laneratzea eta gizarteratzea lantzea, gizarte, lanarlo eta osasun esparruan ere arituz. Proiektuaren parte-hartzaileak gaixotasun psikikoa zuten 8 pertsona eta bi koordinatzaile izan ziren. Ahalbide Proiektua eten egin zen 2010eko maiatzean. Erakundeen eta familien helburu bateratua integratzea izan zen Ahalbide Proiektuaren berri-

Z EN BAIT IDAZLAN

Orain dela 25 urte baino gehiago Osasun Lege Orokorrak (1986) helburu bat finkatu zuen...

159


kuntza, pertsona horiek lanean eta gizartean txertatzea, alegia. Elkarrekin aritu ziren Udal Gizarte Zerbitzuak, Udal Enplegu Zerbitzuak, Oarsoaldea Garapen Agentzia, Arraztalo Elkartea, Beraungo Osasun Mentaleko Zentroa, Ahalbideko koordinatzaileak eta langileak eta Udal Gobernu Taldea. Proiektu zoragarria eta izugarri esperientzia ona izan zen parte hartu genuen guztientzat.

Gure helburu nagusia honako hiru esparru hauetan gaixoen garapen pertsonala lortzea da: osasun zerbitzuan, gizarteratzean eta lan-munduan txertatzean.

GAUR Ahalbide Proiektua bertan behera geratu zela ikusirik, Arraztalo Elkartea gaixotasun psikikoa duten pertsonentzat hain baliagarria izan zen herri-ekimena berpizten saiatzen ari da. Ez da erraza izaten ari, baina Udalaren eta herrian interesa duten pertsonen laguntzaz, aurrera goaz. Gaur egun gaixotasun psikikoa duten lau pertsona eta arduradun bat bi baratze ekologikotan lanean ari dira. Baratze ekologiko horietan ekoitzitako barazkiak Arraztalo Kontsumo Taldean banatzen dira. Talde honetan dagoeneko Oiartzungo 30 familia daude. Gainera, beste bi lursailetan 200 sagarrondo baino gehiago landatu dira, etorkizunean sagardoa ekoizteko. Beste lau gaixo eta arduradun batek Talaia poligonoko garbigunearen eguneroko kudeaketa egiten dute. Langile horiek guztiak Arraztalok edo Udalak Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez kontratatuak dira. Beren soldatak Lanbideren edo Udalaren dirulaguntzetatik eta egindako lanetik ateratako etekinetik ordaintzen dira. Bestalde, Arraztalo Elkarteak, gaixotasun psikikoa duten familien elkartea denez, hitzaldiak, laguntza taldeak eta arazoak, esperientziak nahiz informazioa banatzeko bilera irekiak antolatzen ditu.

ZEN BAIT IDAZLAN

ETA... BIHAR?

160

Hemen aurkezten dugun diagramarekin, Arraztalo Elkarteak bere proposamena aurkeztu nahi du. Honekin gizartearen parte-hartzea sustatu nahi da gaixotasun psikikoa duten pertsonen integrazioa bultzatzeko. Ahalbide Proiektua izan da abiapuntua, honen helburu eta metodologia berreskuratu nahi baititugu.

Osasun-zerbitzuak Buruko gaixotasun larriak dituzten pertsonak dira kasu gehienetan. Gaixotasun horien artean daude psikosi egonkortua, eskizofrenia, nahasmendu bipolarra eta mugako pertsonalitate nahasmenduak. Osasunerako Mundu Erakundearen arabera, biztanleriaren %1 dira, eta kopurua gora doa. Oiartzunen kopuru horren inguruan gabiltza. Psikiatriak aurrerapen handiak egin ditu azkenaldian. Botika askoz ere eraginkorragoak daude, eta errehabilitazioari esker, kronikoak diren gaixotasunak ia erabat sendatzea lortzen da. Gaixotasun kroniko horien artean daude nahasmendu bipolarra eta eskizofrenia. Hala ere, gaixo gehienek ez dituzte aurrerapen horiek nabaritzen. Osasun zerbitzuek eskaintzen dutena hilabeteroko kontsulta zerbitzua besterik ez da, eta bertan botiken dosia kontrolatzea da helburua. Horren ondorioz, gaixotzeak behin eta berriz gertatzen dira, eta, azkenean, gaixotasuna kroniko bihurtzen da. Osakidetzaren parte-hartzea beharrezkoa da, arreta psikiatrikoan eta psikoterapian, Beraungo Osasun Mentaleko zentroaren bitartez. Giza baliabide gehiago eta koodinazioa behar dira gaixo horien osasuna hobetzeko, helburua ez baita mantentze-lan bat bakarrik egitea. Esan daiteke osasun arreta doakoa dela, baina arreta hori ez edukitzea EZ.


Lan-munduan txertatzea

Gizarteratzea

Gaixotasun psikikoa duten pertsonek lanmunduan ere lekua eskatzen dute. Kasu hauetan, lanaren esanahiak aldatu egin behar du. Errentagarritasuna bilatzeaz gain, ekintza honek okupazio terapia, gizartearentzat baliagarria den lana eta lagundutako lana izan behar du.

Lan-munduan txertatzearen eta osasun arretaren ondorio zuzena gizarteratzea izango litzateke. Integrazio hori eta garapen pertsonala da helburu nagusia, gizarte ekintza guztien helburua. Gizarteratzeak gaixotasuna desmitifikatzean eta pertsona bera bilatzean oinarritu behar du. Pertsona hauekin dugun erronka nagusia integrazio zerbitzuen orokortzea eta herritarrak geureganatzea da. Horretan familiek eta hurbilen dauden gizarte zerbitzuek egiteko asko dugu.

Enplegu Zentro Berezi (EZB) bat sortzea proposatzen dugu, lan esparruaren kudeaketa egin eta pertsona horiek enpresa arruntetan lan egin dezaten errazteko. Arraztalo Elkarteak behin eta berriz proposatu du EZB horren sorrera. Elkarte horretan Arraztalok berak, Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak parte-hartzea da helburua. Partaide horiekin, proiektua eraginkorra izango litzateke, eta EZBk momentu honetan nahitaezkoak diren baliabide ekonomikoak erakarriko lituzke. Proposatzen den lan esparrua honako ekintzek osatzen dute: • Baratze ekologikoak. Dagoeneko martxan daude.

Gure gizarteak ikuspuntua aldatu du gutxitasunen bat duten pertsonen inguruan, baina hau ez da horrela izan buruko gaixotasunak dituzten pertsonekin, oraindik zalantzak eta beldurrak sortzen baitira. Topikoak baztertzen ari garen arren, estigmak eta zentzugabeko aurreiritziak daude. Arraztalo Elkartearen helburua pertsona hauen erabateko errekonozimendua ere bada. Baina bakarrik ezin dugula lan egin badakigu. Gizarte osoaren lana da. Horrela pentsatzen ez dutenentzat, hona hemen datu bat: biztanleriaren % 25ek gaixotasun psikiko bat jasango dute bere bizitzan zehar, epe labur batean bada ere...

• Zerbitzuak. Ahalbide Proiektuan egindako lanari jarraituz. Mantentze-lanak, mendien garbiketa, lorezaintza. • Birziklatzea. Talaiako garbigunearen kudeaketa eginez. • Lan-enklabeak. Arraguako eskolako bi lantegietan Oarsoaldeko enpresentzat muntatze lanak eginez. • Lagundutako Enplegua. Gaixoen integrazioa enpresa arruntetan.

ARRAZTALO ELKARTEA Larrezabaleta 15, 1 17 posta kutxa 20180 OIARTZUN Tel: 634254670 arraztalo@gmail.com

Z EN BAIT IDAZLAN

Enplegu Zentro Bereziak Lanbideren lan integraziorako programen bidez laguntza ekonomikoa eduki lezake, baita Kutxarena eta LaCaixarena ere, gizarte ekintzarako beren programen bidez.

161


ZEN BAIT IDAZLAN

Kirola, euskara, komunikabideak eta primizia

162

Gaur egun, komunikabideak eta primizia oso estu lotuta daude telebistan, irratian eta prentsa munduan bizi dugun lehiaketa bortitz honetan. Komunikabide gehienak, batez ere indartsuenak eta ospetsuenak , beti primiziaren bila ibiltzen dira. Askotan gutxi axola zaie albisteak eta audientzia kopurua manipulatzea beren interesen baitan erabiltzeko badira.

egoten dira; zer esanik ez, lehenengo lerroan beti irrati “handiak”: Ser, Cope, Onda Cero, RNE, Punto Radio…. Prentsan, berriz, Correo taldea, Noticias, Marca, As, Mundo deportivo… telebistak, berriz, ETB eta denok ondo dakizkigun telebisten zerrenda; ondoren, batzuen uztez komunikabide “txikiagoak”, eta, azkenik, euskarazkoak: Euskadi Irratia, Hamaika Telebista, Oiartzun Irratia…

Zer esan euskarazko prentsari eta irratiei buruz? Gaur egun bizi dugun krisi egoera honekin, bizirik jarraitzea bera meritu handia da. Azken urte hauetan ikusten ari gara nora joaten diren diru laguntza gehienak, erdarazko komunikabideetara! Batzuen gorrotoa noraino iristen den ikusteko, adibide oso garbia, Euskal Telebistaren seinalea Nafarroan moztea izan da. Euskal Herrian bizi dugun krisia dela eta, irrati euskaldunak, egunkari eta aldizkari batzuk itxi egin behar izan dituzte. Euskarazko komunikabideei egunero oztopoak ipintzen dizkiete, eta oso zaila egiten zaie aurrera jarraitzea.

Kazetariak sarri elkarri bultzaka ibiltzen dira leku onenaren bila, mikrofonoa ondo ikusteko eta ahal izanez gero lehenak izateko galderak egiten, baina elkarrizketetan zerbait aldatzen ari da: orain dela urte batzuk euskarazko komunikabideak ia azkenak izaten ziren elkarrizketak egiten; hitz batean esateko, apurrekin gelditzen ziren. Orain, berriz, bestelako egoera gertatzen dela ikusten dugu. Adibide bat jarriko dut: Realeko harrobiko jokalari gehienek euskeraz dakite, eta beraiek esana da batzuek erosoago sentitzen direla euskaraz hitz egiten. Askotan errazago gelditzen dira euskaldun komunikabideen aurrean, keinu bat egitea nahikoa da, eta gero joaten dira beste komunikabideetara. Euskara erabiliz hobeto sentitzen direla nabari zaie, eta hori orain dela urte batzuk ia ezinezkoa zen.

Oiartzun Irratiak sortu zela 13 urte beteko ditu aurten, eta esan beharra dago gure txikitasunean, gure mugekin, euskara hutsean, gertutasuna eskainiz eta irrati herrikoa eginez, handi sentitzen garela, eta aurrera goazela, Oiartzungo Udalari eta kolaboratzaileei esker. Gaur egun pozgarria da euskara hutsean Oarsoalde guztira eta Internet bidez mundu osora iristea. Kontuan hartu behar dugu Oiartzungo biztanle kopurua ez dela 10.000 pertsonara iristen, eta, esan bezala, eskerrak eman behar dizkiogu Oiartzungo Udalari, konpromiso sendoa hartua duelako herriko euskal irratia bultzatzeko eta laguntzeko. Gaur egun bizi dugun krisi egoerarekin poztekoa da beren zerrendan herriko euskal komunikabideari laguntza eskaintzea. Azken urte hauetan, Oiartzun Irratia ordezkatuz, nire lankideek eta nik aukera izan dugu zenbat hiritan eta lehen mailako futbol zelaietan egoteko. Futbol partidaren ondoren, prentsa aretoa eta aldagela inguruak komunikabide askorekin beteta

Prentsa idatzian Gipuzkoan orokorrean DVk dauka ia beti primizia, monopolioa, baita kirol informazioan ere. Espainia mailan, berriz, denok dakigu zein telebista katek eta zein prentsa motak duten esklusiba. Kiroletan, lehen esan dudan bezala, Marca, As, Mundo deportivo aldizkariek daukate esklusiba. Eskertzekoa da, nire kasuan, kirol arloan, Oiartzun Irratiari zer-nolako harrera ona eta gozoa egiten zaion. Nire urte hauetako esperientziatik, urtean zehar elkarrizketa asko egiten ditut herriko eta kanpoko kirolariei, lehen mailako futbol zelai askotan ere egon gara, zer esanik ez Anoetan, San Mamesen eta Iruñean. Harro esan dezaket, eta gustura, gainera, futbolariak, pilotariak, txirrindulariak, atletak… orokorrean goi mailako kirolari asko euskaldun sentitzen direla, euskara maite dutela eta aukeran nahiago dutela elkarrizketak euskaraz egitea.


Iaz beste kasu bitxi bat gertatu zen Iruñean, Jose Luis Mendilibar Osasuneko entrenatzailearekin. Bere aurkezpenean eta prentsaren aurrean lehen hitzak euskaraz egin zituen; han zeuden kazetariak eta, batez ere, Osasunako presidentea, Patxi Izco, urduri jarri ziren, eta kendu egin zion hitza Mendilibarreri, gaztelaniaz egiteko esanez. Entrenatzaile berriak adierazi zion bera euskalduna zela, lehen hitzak euskaraz egingo zituela eta ondoren gaztelaniaz egingo zuela. Zenbat gorroto, beldur eta errespetu gutxi dioten gure antzinako eta arbasoen euskarari, Nafarroako Erresumako agintari eta politiko diren Patxi Izcok, Miguel Sanzek, Yolanda Barcinak… Askotan ezin dut ulertu Euskal Telebistaren jokabidea, kirolari baten edo edozein pertsona-

ren ama hizkuntza euskara bada, zergatik egin behar dituzten elkarrizketak euskaraz (ETB1) eta ondoren gaztelaniaz (ETB2). Ezin al dituzte ETB2n azpitituluak erabili? Aranburu, Zurutuza, Illarramendi, Zubikarai, Ansotegi, Iñigo Martinez, M.Gonzalez, Agirretxe, M. Bergara, J. LLorente, Elustondo... bere ama hizkuntza euskara bada, zergatik egin behar dute elkarrizketa berdina gaztelaniaz? Pertsona erdaldun bati ETB1en erdaraz galdetzen diotenean, zergatik ez dituzte orduan azpitituluak euskaraz ipintzen? Garbi ikusten da, Euskal Telebistaren kasuan, gaztelaniari lehentasuna ematen diotela. Azken urte honetan ikusi dugu Jaurlaritzako okupa horiek, lotsa gutxirekin eta gogo handiarekin, Euskal Herrira Espaniako Itzulia nola ekarri diguten, eta zer-nolako zailtasunak izan diren Euskal Herriko Itzulia (gure itzulia) eta Donostiako Klasikoa prestatzeko, diru gabeziarengatik. Gogo handiarekin dabiltza Espaniako futbol selekzioak, la rojak, Euskal Herrian joka dezan. Lehen la furia esaten zioten eta orain la roja, izena ere lapurtua dute, la roja izena Txileko selekzioarena baita, bestela galdetu Txileko jarraitzaileei, ea zenbateko grazia egiten dien beren izengoitia orain Espaniako selekzioak eramateak. Zorionez, okupa horiei hilabete batzuk besterik ez zaizkie geratzen beren poltronak uzteko. Ea hemendik urte gutxira Nafarroan ere berdin gertatzen den, eta euskarazko komunikabideak eta, hitz batean, gure euskara maitea merezi duen lekuan ipintzeko. ❙ JOXE MIGEL LOPEZ

Z EN BAIT IDAZLAN

Zoritxarrez, salbuespenak ere badira, eta adibide bat jarriko dut: oraindik ezin dut ulertu Julian Retegiren semeak, Retegi “Bi”k, euskaraz ez jakitea. Julianek berak askotan nahiko lan izaten du erdaraz hitz egiteko etam alajaina, semeak euskaraz ez daki! Pilota, gure kirola, euskal kirola, eta aitak euskaraz jakin eta semeak berriz ez daki. Lotsagarriena, ordea, zera da: ez diot inoiz entzun “eskerrik asko” esaten, edo “agur”. Hemen dago etsenplu guztiz kontrakoa, euskara gutxi axola Juliani! Bazekien semea pilotari izatera iristen bazen, elkarrizketak egin beharko zituela eta euskaraz jakin ez? Lotsagarria! Kasu bera Arretxeren semearena da, Iker Arretxerena. Aitortu beharra dut, eta ez dakit zuei ere berdina gertatzen zaizuen, gaur egun partida bukatu ondoren Retegi “Bi “edo Arretxe elkarrizketatzen badituzte, kanalez aldatzen dut, ezinegona, amorrazioa sortzen zait eta.

163


Betaurreko moreak. Betaurreko feministak Gazteak gara, feministak, gazte feministak. Ez dugu izenik, ez dugu egituratzeko formarik, baina bagara eta badugu izana. Euskal esaera zaharrak “izena duen guztiak izana du" dio. Baina guk, izenik ez izan arren, bagarela diogu, izana badugula eta aurrerantzean ere izango garela. Modu batera edo bestera, forma batekin edo bestearekin. Talde handian batzuetan, eguneroko taldetxo txikietan besteetan, bikotean, banaka...

ZEN BAIT IDAZLAN

Gazteak garela esan dugu, adin tarteen eztabaidan sartu gabe. Feministak garela diogu, eta matxismoaren antonimoa ez dela adierazi behar ez izatea gustatuko litzaiguke. Izan ere, aspaldi, termino honen eta borroka feministaren esentziaren inguruko eztabaidak gaindituak zeudela uste bagenuen ere‌ oker geunden! Behin eta berriz, belaunaldiz belaunaldi, azaltzen baitira eztabaida berak. Guk eztabaida horiek gainditu eta arazoen erroetara jo nahi genuke eta, horregatik, tartetxo hau honen inguruko azalpentxoa emateko aprobetxatu nahi dugu.

164

Bilgune Feministaren hezkidetza gidako definizioak erabiliko ditugu feminismoa, matxismoa eta patriarkatua definitzeko. Garrantzitsua iruditzen baitzaigu guztiok termino horiek argi edukitzea. Feminsimoa, emakumeen eta gizonen arteko eskubide berdintasunaren alde borrokatzen den ideologia eta mugimendua da. Egungo sexu genero sistemak sortutako eredua gaindituz, jendartearen eraldaketa aldarrikatzen du.

Matxismoa aurreiritzi soziala da. Gizonezkoen balioei eta ezaugarriei lehentasuna ematen zaie jendarte osoaren barnean, emakumeak menpean hartuz. Patriarkatuaren ondorioz ikasitakoa da, eta emakumearen zapalkuntzarekin ados egon ez arren, era inkontziente batean gizonemakumeek izan ditzakegun jarrerak dira. Patriarkatuak, literalki, ‘aitaren boterea’ esan nahi du. Baina ikuspegi feministatik, gizonek emakumearekiko duten dominazio sistemari esaten zaio. Behin hori argi edukita, guk, Oiartzungo gazte feministekin batera betaurreko moreak sortu eta banatu nahi ditugu. Betaurreko feministak. Mundua, errealitatea beste perspektiba batekin ikustera eramango gaituzten betaurrekoak.


atzera eginaraziko, ezta? Bestalde, ziur gaude bide hau eginez guztiok irabaziko dugula, guztion artean errazagoa izango dela, eta, ez dugu zalantzarik, jendarte eredu parekidea eraikitzea lortuko dugula. Beraz, eta argi esan nahi dugu, behar den guztietan azalduko dugula guk terminoak nola ulertzen ditugun. Baina adi! Terminoak argitu nahi izatetiz urrun, helburua borroka bera desitxuratzea, moteltzea edo eraldaketa oztopatzea dutenek ez dezatela gurekin kontatu. Gainerakoak‌ animatzen al zarete gurekin betaurreko moreak sortzera? Sor ditzagun betaurreko moreak! Bana ditzagun betaurreko moreak! � OIARTZUNGO GAZTE FEMINISTAK

Z EN BAIT IDAZLAN

Eta badakigu egin nahi dugun bidea konplexua izan daitekeela. Konplexua, aldarrikapena eta salaketa egiteaz gain, beste planteamendu asko egitea ere gustatuko litzaigukeelako. Konplexua, egin nahi dugun bideak, norberaren barne jarreretan, norberaren eguneroko harreman intimoetan, norbere pentsaeran eta funtzionatzeko moduan eragiten duelako. Izan ere, guztiok jendarte patriarkalean jaio, hezi eta bizi gara eta, beraz, bertako rol, pentsamolde, jarrera, betebehar banaketa eta balioen baitan funtzionatzen ikasi dugu. Horiek guztiak zalantzan jarri, horien inguruan eztabaidatu eta zenbait eraldatzeko bidea konplexua izango da. Bide batzuk beste batzuk baino maldatsuagoak izango dira. Baina zer esango dugu guk?! Oiartzunen maldekin ohituta gaude, eta ez digute, bada, malda batzuek

165


ZEN BAIT IDAZLAN

Gaztiak bagatoz, gaztiak torri ga!

166

Jada badira hainbat hilabete “Gaztiak bagatoz!” mugimendua martxan jarri zela. Otsailaren 25ean sortu zen, herrian eta herritarren eskutik. Hainbat kuadrillatako zenbait gazte, herriko gazten artean harremanik ez zegoelako kezkatuta, biltzen hasi ginen eta kezka hau orokorra ote zen galdetu genien geure buruei. Kezka oso zabaldua zegoela ikusita, gaia landu beharra zegoela ikusi genuen, egoera horri aurre egiteko. Izan ere, Oiartzun herri txikia da, guztiok ezagutzen dugu elkar, eta tristea iruditzen zitzaigun gure artean ezagutu bai, baina harremanik ez edukitzea. Gazte batzuk lokaletan egoten zirela ikusten genuen eta beste asko tabernetan. Ez dugu ezer horren aurka, baina gune “indibidual” horietaz gain, gune eta eskaintza “kolektiboen” beharra sentitzen genuen.

Geroztik, hainbat ekintza egin ditugu gazteen arteko “harreman eza” apurtzeko. Otsailaren amaieran asanblada, afari-merienda eta zinema egin genituen gaztetxean. Martxoa ekimenez josirik etorri zen: martxoaren 16an “pintxo-pote” antolatu genuen gaztetxean, eta hori ere arrakastatsua izan zen. Bide batez, hurrengo egunean Donostian ospatu zen Euskaraz Bizi egunera joateko deialdia luzatu genuen. Hilaren 24an, Oiartzungo plazatik Gurutzeko Beloaga gaztelura egin zen mendi martxan parte hartu genuen. Martxoaren 29an greba orokorrera deitu zela eta, asanblada egin genuen egun batzuk lehenago, gazteei grebaren zergatiak azaltzeko eta mobilizazioari begira gazteok zer egin genezakeen pentsatzeko. Apirilean mendi martxa egin genuen Aritxulegira eta han pasatu genuen gaua.

Horretarako, otsailaren 25ean herriko gaztetxean bildu ginen, gure sentsazioak eta kezkak konpartitzeko eta horren aurrean zer egin genezakeen pentsatzeko. Gazte mugimendu bat sortu nahi genuen, harremanak egiteko eta aisialdi eskaintza zabaltzeko. Lehen urratsa arrakastatsua izan zen. Aurreikuspen guztiak gaindituz, 150 gazte inguru bildu ginen Kataxulon, lehen kontaktu hori egiteko. Elkarrekin afaldu genuen, egoeraz hausnarketa txiki bat egin genuen, baita jolastu eta abestu ere!

Aurrerantzean, ekintzak antolatzen jarraitu nahi dugu. Gure aisialdia kudeatu nahi dugu, guk nahi dugun erara. Eta gure artean dauden hesiak apurtzen jarraitu nahi dugu, hesiak apurtuz ekintzak antolatzeko eta ekintzak antolatuz hesiak apurtzeko. Hasi da mugimendua, hasi da uholdea. Oiartzungo gazteen ordua iritsi da!

Aupa gaztiak!!!


Helduen tailerrak Urtero bezela, helduen ikastaroek aurten ere aurrera egin dute gure herrian. Jendea oso gustura etortzen da ikastaroetara, giroa oso ona izateaz gain, probetxu handia ateratzen duelako; horregatik, urtero bezala, gero eta jende gehiago animatzen da parte hartzera, eta urtero kurtso berri gehiago antolatzen ditugu. Datorren ikasturterako ikastaro hauek jarri nahi ditugu martxan ✦ BERTSOLARITZA ✦ BOLILLOAK-EHOZIRIA ✦ EGUR TAILA ✦ ZAHARBERRITZEA ✦ ESKULANAK ✦ EUSKAL DANTZA ✦ GIMNASIA ✦ GITARRA ✦ INFORMATIKA ✦ JOSTE LANAK ✦ MARGOA ✦ HELDUENTZAKO MASAJEA ✦ MEMORIA TAILERRA ✦ JAIOBERRIENTZAKO MASAJEA ✦ PATCWORK ✦ PILATES ✦ SABEL DANTZA ✦ SUKALDARITZA TRADIZIONALA ✦ SUKADARITZA MAKROBIOTIKOA ✦ YOGA ✦ TAI-CHI

Z EN BAIT IDAZLAN

✦ MAKILLAJEA

167


Preso eta iheslariak herrira ekar ditzagun Oiartzunen herri bilgunea sortu da preso eta iheslarien eskubideen alde lan egiteko

ZEN BAIT IDAZLAN

Herrira sortu da. Euskal Herrian hutsik dauden aulkiak betetzea da bere xedea. Ildo horretan, helburu honekin bat egiten duten herritar guztiei espazio eraginkor bat eskaintzera gatoz, hainbat eremutatik eta askotariko konpromisoekin, eginahal honetan ahalik eta indar gehien batzeko.

168

Gure helburuekiko aldekotasun jarrerak dituzten herritarrekin eta eremu guztiekin batera lan egin nahi dugu, horiei entzunez, elkarlana bultzatuz, mugimendu parte hartzaile eta zabal bat eratuz. Herrira sortu da. Hau ez da aktibista kopuru jakin bateko mugimendua. Hau preso eta iheslarien etxeratzea ahalbidetu nahi duen herri mugimendua da. Herrira gehiengo zabal baten nahia

antolatzera dator, nahi hori mobilizazio bihurtzera, helburu hau egia izan dadin lan egitera. Herritarren ahotsa eta ekintza da Herrira. Denok gara Herrira. Urtarrilaren 7an Bilbon egin zen mobilizazioa erreferentzia argia da preso eta iheslariak etxeratzeko lanean. Otsailean, berriz, Herriraren sorrerarekin, Oiartzunen herri bilgunea sortu genuen. Bilerak egiten hasi, eta lanean hasi ginen, polikipoliki indarrak biltzen. Azken ostiral indartsuak egin dira, ostiralero elkarretaratzeak egiten dira, bilera parte-hartzaileak izaten dira, norberak ahal duena emanez bide bat egiten ari gara, preso eta iheslariak herriratzeko bidea, hain zuzen ere.


Horren erakusgarri dugu maiatzaren 19an Oiartzunen egin zen Goazen plazara ekimena. Eguerdian auzo guztietan bildu ginen, eta ilunabarrean Oiartzungo plazan. Guztion oihua ozen entzun zen beren etxeetatik urrunduta daudenen lekuetatik ere.

Presoen kolektiboa Euskal Herrian batzea, bere eskubide guztien jabe izanik, eta konponbide prozesuan parte hatzeko aukera osoarekin: gaur egun presoen kolektiboari parte hartzeko aukera eta bideak ixten zaizkio. Euskal Preso Politikoen Kolektiboa konponbide prozesutik baztertzeko eta bere baitan sakabanatzeko helburuarekin aplikatzen diren neurri eta politikak desagertzea dugu helburu. Areago, parte-hartze hori garatzeko neurriak indarrean jartzea beharrezkoa dela uste dugu, presoak Euskal Herrian batuz, harreman bideak ahalbidetuz. Iheslari Politikoen aurkako jazarpen eta pertsekuzioa amaitzea, eta iheslarien kolektiboak konponbide prozesuan parte hartzeko baldintza egokiak izatea ere bilatzen dugu. Laburbilduz, Herrira mugimenduaren helburuak honako hauek dira:

• Euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurriak indargabetzea: sakabanaketa politikari amaiera emanez; gaixorik diren presoak aske utziz; biziarteko zigorra ezartzeko neurriak indargabetuz, hala nola, 197/2006 dotrina derogatuz, zigorraren 2/3 eta 3/4 bete dituzten presoak aske utziz, Frantzian preso direnei baldintzapeko askatasuna aplikatuz; eta, azkenik,isolamendu, ‘mittard’ eta bakartze egoerei amaiera emanez.

• Preso eta iheslari politiko guztiak etxeratzea, gatazkaren konponbide prozesuari loturiko ibilbide dinamiko baten garapenean. • Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Euskal Herrian batzea, dagozkion eskubide guztiak bermatuak izanik eta prozesu demokratikoan parte hartzeko aukera eta bideak indarrean jarriz. • Iheslari politikoen aurkako jazarpena amaitzea eta prozesu demokratikoan parte hartzeko aukera irekitzea Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboari. Oiartzunen antolatzeko lantaldeak sortu dira: komunikazio lantaldea, kale presentzirako lantaldea, sostengu ekonomikorako lantaldea eta presoen lantaldea. Denon artean lanean aritzen bagara ere, hilero, azken ostiralaren bezperan bilera izaten da. Bilera horretan ideiak eztabaidatzen dira, zer antolatu, zer zabaldu, zer egin daitekeen. Guztia irekia da, eta oiartzuar guztiok dugu lekua bertan. Bakoitzak nahi duena eta eman dezakeena ematea da helburua. Hau, desagertzeko helburua duen mugimendua da. Misio bat jarri diogu geure buruari, eta misio bakar horri loturik lan egingo dugu. Behin misioa lortuta, bere lana amaitutzat emango du Herrirak. Izan beza bizitza laburra bezain emankorra. Gogotik ospatuko dugu gure azken arnasa! ❙ HERRIRA

Z EN BAIT IDAZLAN

Gure helbururik behinena preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurriak indargabetzea da. Hala nola sakabanaketa, biziarteko kartzela zigorra ezartzeko neurriak, gaixorik direnak preso mantentzea, isolamendua eta bakartzea. Giza eskubideen ikuspegitik, edozein testuingurutan lekuz kanpo dauden neurriak dira. Horretaz gain, errepresio eta mendekurako neurriak dira, eta, beraz, konponbidearen aurkakoak.

169


Oarsoaldea Garapen Agentzia Oarsoaldea Garapen Agentzia Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo, eta Pasaiako udalek sustatutako elkarte bat da. Hauxe da bere eginkizuna: eskualdeko biztanle guztien gizarte eta ekonomi oparotasun eta ongizatea hobetu eta sustatzeko aberastasunak sortzeko hobekuntzak bultzatzea. Oarsoaldea 1993tik hona eskualdeko lau udalerriek bizi izan dituen aldaketa askoren testigu eta sustatzaile izan da udalekin batera, eskualdeko biztanleak eremu hobe batean bizitzeko helburuarekin lan eginez eta horretarako sortua. Oiartzungo udalerriak, agentziaren bitartez, baliabide gutxiagorekin irismen handiagoko ekintzak garatzea lortzen du. Oarsoaldea Oiartzungo Udalaren lan-tresna bat da; enplegua, euskara, enpresak, pertsona ekintzaileak, hiri-berriztapena eta mugikortasuna, turismoa eta kontsumo esparruak sustatuz 15 urte baino gehiago lanean dabilen tresna. Urte hauetan, agentziak lan egiten duen esparruetan asko dira eskaini dituen proiektu eta zerbitzuak; hona hemen nabarmenenak: Saltokietan, enpreseta, gazteen artean edo eskoletan euskararen esparruan egiten dituzten komunikazio eta sentsibilizazio lanak, Oarsoarrak komunitatea edo Irrien lagunak egitasmoen bitartez, besteak beste.

ZEN BAIT IDAZLAN

Udalerriko pertsona langabeei ematen zaien laguntza; enpleguaren bidera itzultzeko beharrezkoak dituzten laguntza eta tresnak eskaintzen zaizkie. 2011n bakarrik, Oarsoaldeak Oiartzungo 450 biztanle artatu zituen, eta lanerako prestakuntzan, lanpostuko prestakuntzan, Oarsotek sarbideenpresan eta kontratazio publikorako ekintza planetan parte hartu zuten.

170

Oarsoaldeak udalerriko enpresei lehiakorragoak izateko laguntza ematen die (aholkularitza, finantzaketa, berrikuntza, lankidetza, internazionalizazioa), eta bi esparru nabarmentzen dira horretan: Giza Baliabideen kudeaketan laguntzen diegu eta enpresentzat industria-zorua sustatzen dugu. Testuinguru horretan, 2011n Oiartzungo 36

enpresari laguntza eman zien Oarsoaldeak beren giza baliabideak hautatzerakoan, eta 213 lanpostutarako 98 lan eskaintza tramitatu ditu. Industria-zoruaren ekintza gisa, LANBARREN PARKE LOGISTIKOA industrialdearen sorrera aipa dezakegu; bertako nabe eta instalazioetan hainbat sektoretako 34 enpresa daude, eta, guztira, 1.400 pertsonari ematen diete lana. Bestalde, negozio ideia bat daukaten ekintzaileek Oarsoaldean ideia martxan jartzeko laguntza aurkitzen dute. Oiartzunen, 2011n, 34 pertsonak landu zituzten ideiak Agentziarekin, beren proiektu berriak martxan jartzeko. Gainera, Oiartzunen Agentziak dauzkan instalazioetan, sortu berri diren proiektuak hartu eta merkatuan finkatzen laguntzeko enpresa zentro bat dauka. Oiartzun ibaiaren hegalen egonkortzea, bidegorria eta Arraguako Euskotrenen zubi-azpia hiritartzea, Elizalde eta Legarre maldako birgaitze integratutako eremuaren aitortza, Altzibar eta Olaetxe artean dagoen bidegorrian egindako hobekuntzak; horiek dira, besteen artean, udalak Agentziako Hiri Berriztapen eta mugikortasun sailarekin elkarlanean sustatutako ekintzetako batzuk dira. Udalerriko baliabide turistikoak, adibide gisa Arditurri (meatzari barrutia eta bere ingurua) eta Aiako Harria, balioztatzeko egindako ekarpenak. Gainera, Oiartzunen Turismo bulego bat dago, eta bertatik informazioa eta erreserbak kudeatzen dira. Oiartzungo Udalak, Oarsoaldeako turismo sailaren bitartez, udalerriko azoka eta turismo gertaerak sustatzen ditu. Oiartzunek kontsumitzaileari arreta eskaintzeko zerbitzua dauka, eta kontsultak eta erreklamazioak egiten dira betan. 2011n, guztira 135 kontsumitzaile oiartzuar artatu zituzten Oarsoaldeako kontsumoaren bulegoetan. Azken batean, Oiartzungo udalerriak oso eraginkorra den tresna bat dauka, eta horren bidez, eskualdeko gainerako udalerriekin batera, oiartzuarrentzat onuragarri diren zerbitzu eta proiektuak abian jar ditzake, bakarka ezingo lukeena.


Bi urte eta erdiko ZIGORRA amaitzear dela dirudi... 2012ko apirilaren azken egunak dira eta, itxuraz, Udalak argia jarriko du AIERDIn: Intxixu herri kultur lantaldeak, MAURIXIREN SOTOA euskaltegiak, amona ANASTASIAK, “SENDABELARRAK” urteroko ikastaroak eta bere ikasle eta irakasleek eta hainbeste herri ekimenek lan egiteko argia izango dutela AIERDI bere egoitzan. Hogeita bost urte badira Ergoiengo eskola zaharra berritu, urtero berritzen, EUSKARA klaseak zein HERRI KULTURA bultza eta bultza ari garela. Ergoiendarrei, beteranoei bereziki, arreta jarri diegu: Sendabelarren ezagutza piztu: Marai, Bordatxiki, Bordaberri edota Xaguerreka, Portugal, Peñene, Borrokazelaieta, Beinberri, Aranburu, Txarondo eta hainbeste eta hainbeste herritar gehiagok emandako indarrarekin egin dugu herri-lana, kontzientzia lana; elkarrekiko harremanak zabalduz: ikastaro hasierako jaiak, Ergoiengo egutegia, bisitak, eskerronak, beti bertakoak eta euskaldun berriak etxera, herrira uztartuz, euskal etorkizunera uztartuz, ez dugulako inoren morroi izan behar, dirudunen, konkistatzaileen eta terrorearen morroi, alegia. Halere 2010, 2011 eta 2012 hasiera arte (...?), Udalak argia moztu egin zigun eta Iberdrolarekin hitz egiteko agindu (!!!). Baina ikasle eta irakasleak, lagunei eta hainbat pertsona solidario eta zuzeni esker jarraitu ahal izan dugu lanean etenik gabe, ez baikara herrilan “dirutik”, Euskal Herria tiranoengandik libratzeko lanetik baizik. “Badirudi” aipatu dugu izenburuan, eta ezinbestekotzat jotzen dugu argia gure egoitzan. Zergatik?

Beraz, euskaltegi bati, herri kultur lantalde bati eta guztioi ARGIA KENTZEA ez al da... larria? Eta... horretarako “udal boterea” erabiliz? Ez da oso argia izan behar “botere” hori bototik sortzen dela eta etsaien sistema eta poltsikorako dela, jakina!

Z EN BAIT IDAZLAN

Oiartzunen EUSKARA duela hogeita bost urte baino gehiago erabiltzen dela esaten bada ere, denok ikusten ari gara erdaraz mintzatzen direnak gehiago direla eta horrentzat ari gara egunero ahaztu gabe... Maurixiren baserrian eta Hego Euskal Herriko eskola guztietan Cara al sol eta Dotriñaz zigortutako haurtzaro kate luzea.

171


172

ZEN BAIT IDAZLAN


Eta gu, alez ale, Oiartzungo Udala goratzen lau mila aldiz! “ZILARREZKO AITZURRA” jaso duen edonori liburutxoa gainbegiratzearekin bakarrik etorri zaio burura azkar: “Jo, ze ongi Oiartzungo Udala amonen sendabelarren kultura bultzatzen! Ze ongi amonak behar duten lekuan jartzen saiatzeagatik”! Eta aurten ere... “atzera, begiratzeko ere EZ!”. Aurten 15 urte betetzen ditu “SENDABELARRAK” ikastaroak, gazte-gaztea da eta fruitu asko ematen ari da! Beste aldean zer daukagun badakigu: Anbulatorioa, doktore-doktoresa, errezeta, BOTIKA, ANBULANTZIA, OSPITALEA, KIROFANOA... PUSKA KENDU, PIEZA BERRIA JARRI eta isil, Cara sol eta Dotriñaren garaian bezala! Alde guztietatik eta beti (ez bazaie aurre egiten, noski) bere poltsiko sakraturako: eskola, unibertsitatea, osasungintza, jan-edana, oporrak, jaiak, supermerkatuak, super-autoak, super-etxeak, super-luxuak... betiko leloa, gu lotan bezala mantentzeko, dirutxotan murgilduta, beraiek ematen digutena jan eta edanez, bertako edo auskalo nongo telebistaz beste egin, mozkor eta itoz. Osasuna ez da erremedioa, pastilla eta errazkeria; bestelako kontua da! Erabakiak egunero hartzea eta norberaren dohain edo grazia ondoko-urrutikoarekin harremantzea.

“Norberaren gibela hainbat litro behazun egin eta duodenora bota beharrean aritzen den gisan koipe eta gai gogorrak liseri ahal izateko, KARDABERAk, bere garratza eta bizigaiak jariatzen dizkio gibel nekatuari edo odolbide zarpailduari. Gibelaren belarra izena partekatzen du leku batzuetan Pareta belarrarekin, eta edonon aurkituko dugu udaberria loratu eta apaintzen. Lur ona maite duenez asko ematen du ere: a potasioa, sodioa, kobrea, burdina, kaltzioa, aluminioa, fosforoa... zenbait aipatzeagatik eta, baita C, D, A probitamina eta B bitamina multzokoak ere. Nork erakusten digu ikastolan edo ikastetxean, edo unibertsitatean, edo elizan, edo udaletxean zer diren bizitzeko behar ditugun gai horiek? Nork esan digu sekula KARDABERA beharrezkoa dugula? Edota nork aipatu digu noizbait, kardabera, gauez etilenoa sortzen ari dela etengabe eta honek zoritzen dituela gainean dituen fruitu eta frutak? Edo noiz esan du Osakidetzak: “Mesedez, udaberriro KARDABERA entsalada jan gibela edo odola garbitzeko?” Sekula ez!!! Denok ezagutzen dugu Oiartzungo medikuen jarrera!

Osinarekin etorri zen, baina... tokia estu samarra izango zela lasai aritzeko eta... hurrengo txandaren zain gelditu zen osin jatorra. KARDABERA etorri ahala hasi zitzaigun galdezka: ea gibela zer moduz, eta hortik abiatuta, ordubeteko hitzaldia. Pena da hain toki murritza izatea, baina laburbildu behar dugu nahitanahiez. Goazen bada.

Z EN BAIT IDAZLAN

Aurten horretan genbiltzala, KARDABERA gonbidatu genuen, bereak eta bi entzunak baikinen. Aho zabalik utzi gintuen!... hark zekiena!!!

173


Salbuespen bakarra dela ere bai! Tira bada! Fruitu eta fruta zoritzeaz gain gure barne erraiak indartu, odola garbitu, hezurrak gogortu eta soberako urak kaleratzen ditu KARDABERAK. Oso osoa jangarria duzu: entsalaladan, patata egosiarekin, gordinik, egosita... Gibel ahuleziarako, harriak, digestio txarra, azukrea odolean, haurdunaldiko anemiak, larruazaleko azkura, pikor eta likenak, artritisa, zelulitisa, umetokiko fibromak, bularreko minbizia, prostata, soriasia, sinusitisa, herpesa...

“Bazen behin... neska ilehori eder bat eguzkiarekin maiteminduta zebilena. Beti EGUZKIari so, begira eta begira, goiz eta arratsalde, uda ala negu.

Nola? Gordinik janez, zukua edanez, pattarretan gordez ala bere hautsa errez asmaren aurka egin beharra tokatzen bazaizu.

Eguzkiak sumatu zuen gertatutakoa eta “damutu egin zen”... alferrik: “Ze pena!”... Baina ORTZIa errekitu zen eta putz eta putz eginez milioika lore hori barreiatu zituen mundu zabaleko mendi eta zelaietan, KARDABERA LOREAK, UDABERRIA!!! Gaur egun ere haizeak zabaltzen ditu kardaberaren milioka hazi aterkitsu hegalariak neska ilehori maitagarria gogora dezagun”.

Halere bada “jakitun” askotxo Iberdrolara... barkatu!, botikara edo ospitalera bidaliko zaituena –errezeta eta guzti, normalean–, bestela galduko zarela esanez. Eta horren harira eta aurrekoaren harira doa KARDABERAren ipuina.

Bere atzetik zebiltzan guztiak pikutara bidaltzen zituen eta, eguzkiari so eta so!!! Baina Eguzkiak ez zion kasurik egiten... Neska rubia ederra zahartzen hasi zen, ahultzen eta bere ilea urdintzen. Haize bizi bolada batek eraman zuen behin gure artetik.

Eta bukatzeko, Maribel eta Xoseren EUSKARARI BERTSOA (POEMA Ó ÉUSCARO)

ZEN BAIT IDAZLAN

“Euskerari ireki bihotz, lore-baratzearen hitz eta ahots izar, arrosa, argi, ereinotz, udaberriko lurrin. ezti gorri, zuri, gordin, Euskal Herria da betea.

174

“Abre o corazon ó éuscaro palabra e voz de verxel, estrella, rosa, luz, loureiro recendo, de primavera; roxo, branco, verde, mel, é o Pais Basko eteiro”

Intxixu herri kultur lantaldea Maurixiren sotoa euskaltegia 652 732 431 Oiartzun - Euskal Herria


Albiste aipagarriak


Urtean zehar berri izan dira 11/05/02

11/05/02

ALB ISTE AIPAGAR R IAK

11/05/05

176

11/05/06

11/05/06

Gurutze Galardi izendatu zuen udalbatzarrak herriko bake epaile berri.

Catelsako langileek greba mugagabea hasi zuten, lan-baldintzen kaskartzearen kontra. Hilaren 18an bukatu zen greba, zuzendaritzarekin akordioa sinatu ondoren.

11/05/10. Estanix Lopez eta Ander Errandonea Ordoxelai euskal presoak aske gelditu ziren, 25 urte Espainiako kartzelatan pasatu ondoren. 11/05/23

Maiatzaren 22ko udal hauteskundeak irabazi zituen Bildu koalizioak, botoen % 63rekin.

11/05/26

Kontseiluak egindako ikerketak Oiartzungo Udalaren hizkuntza politika Euskal Herriko bost onenen artean kokatu zuen.

11/06/01

Xorrola herri barruko autobus zerbitzuak bi urte bete zituen. Epe honetan 10.000 erabiltzaile inguru izan ditu.

11/06/08

Helduen Tailerretako gitarra klaseetako ikasleek Xabier Lete omendu zuten, haren abestiz osatutako emanaldi batekin.

11/06/11

Udal berria osatu zen, eta Bilduko Aiora Perez de San Roman izendatu zuten alkate. Bilduk 10 zinegotzi, EAJk bi eta Hamaikabat-ek bakarra izango ditu 2011-2015 legegintzaldian.

11/06/12

Benito Rosek Arditurriko triaslin txapelketako jardunaldia irabazi zuen.

11/06/17

Kote Camacho film-zuzendariaren La gran carrera Europako Zinemaren Sarietarako hautatu zuten Norvegian.

Lezo-Oiartzun Plataforma Logistikoari buruzko mahai-ingurua izan zen udaletxean, Pavel ViĂąas OIartzungo planeamendu zinegotziarekin eta Haritz Salaberria Lezoko alkatearekin.

Juan Mari Lekuonaren liburutegi pertsonala Udalaren jabegokoa izatera pastau zen, familiarekin egindako hitzarmenari esker. Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa hasi zen, Haurtzaro Ikastolan.


Jaiotza, ezkontza eta heriotza erregistroak euskaraz egitea lortu zen Oiartzungo Bake Epaitegian. Leire Fernandez Pascual eta Oinatz Eraunzetamurgil Lertxundi izan ziren euskaraz erregistratutako lehendabiziko bi haurrak.

11/06/25

Uda herrian pasatu zuten zortzi haur sahararrei ongietorri festa egin zitzaien.

11/06/26

Izaskun Zubizarretak mendi lasterketan Euskadiko Txapelketa irabazi zuen.

11/07/02

Donostiako Udalak hiri hondakinen kudeaketaren inguruan Oiartzungo eta Hernaniko Udalen kontra jarritako auziak erretiratu zituen.

11/08/06

Sexu erasoen kontrako elkarretaratze jendetsua egin zen Doneztebe plazan, herriko gazte baten kontra Xanistebanetan izandako sexu erasoaren harira.

11/07/07

Txost, Herri Musikaren Txokoa eta Ibargain Elkartea Euskara elkartera egitasmora sartu ziren.

11/08/09

Maitane Azpeitia atletak brontzezko hiru domina eskuratu zituen Espainiako Txapelketan, Malagan.

11/07/09

OKEko G-18 taldeak Donosti Cup irabazi zuen.

11/08/25

11/07/10

Juan Joxe Lizaso asteasuarrak Euskal Herriko Sega Txapelketa irabazi zuen Pikoketan.

loritz Mendizabal jockeya omendu zuten Donostian, bere ibilbide profesionalean lortutako 2.000 garaipenengatik.

11/08/28

Sanagustin egunez, independentziaren aldeko mendi martxa antolatu zuen Independentistak Sareak Artikutzara.

11/08/31

Donostiako Udalak Oiartzungo, Errenteria, Lezo eta Pasaiari eskerrak eman zizkien ofizialki, duela 198 urte Frantziako armada hirian sartzean emandako laguntzarengatik.

11/09/01

Imanol Irigoienen Txoriak txori erakusketa zabaldu zen Garmendi txokolategian.

11/09/02

Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berrian hasi zituzten eskolak 11 ikasgeletako haurrek.

11/09/08

Haurtzaro Dantza Taldeko Izar Aizpuru dantzariak Soinu Zahar txapelketa irabazi zuen, Zarautzen.

11/10/01

Oiartzungo Udala UEMAko zuzendaritzako kide bihurtu zen, Zestoan egindako batzarrean. Bilduko Miren Irigoien zinegotzia da ordezkari.

11/07/15

l. Arditurri Eguna ospatu zen.

11/07/16

Gazte 1 + Ez elkartasun eguna egin zen, auzipetutako gazteen alde.

11/07/18

Oiartzungo eta Errenteriako 17 gazteren kontrako epaiketa hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean. Segiko kide izatea egozten zitzaien guztiei. Hiru gazte oiartzuarrek planto egin zioten epaiketari, eta ez ziren aurkeztu. Hirurak atxilotu zituen Ertzaintzak Errenterian.

11/07/27

Elizalde eskolako jantokia handitzeko lanak hasi ziren.

11/08/01

Ramon Zulaicaren Nuevos viejos cuentos ipuin-bilduma argitaratu zuen Udalak.

11/08/02 11/08/03

ESAITek euskal selekzioen alde antolatutako martxa Oiartzunera iritsi zen. Euskal Herriko selekzioen aldeko monolitoa inaugaruta zuen ESAITek Elorsoro kiroldegian.

ALB ISTE AIPAGAR R IAK

11/06/20

177


11/10/01

ALB ISTE AIPAGAR R IAK

11/10/07

178

Udal Ikastola Partzuegoaren egoitza ofizialki inauguratu zuten Aiora Perez de San Roman alkateak eta IĂąaki Irastorza Haurtzaro Ikastolako lehendakariak.

11/11/05

Herriko auzoetatik barrena bizikleta martxa egin zen euskal presoen etxeratzearen alde.

11/11/06

Uholdeak izan ziren Gipuzkoa osoan. Gure herrian kalte handiak eragin zituzten, batez ere Karrikan, Ergoienen eta Iturriotzen.

11/11/08

Espainiako armadak Aritxulegi inguruan egindako maniobra militarrak salatu zituen Udalak.

11/11/10

lrrien Lagunak Klubak eskualdean martxan jarri nahi duen aisialdi euskaldunaren egitasmo pilotuaren lehenengo aurkezpena egin zuten Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoak eta IĂąaki Urruzola Sorguneak-eko kideak.

11/11/17

EHEk Carrefourrek euskararen erabileran egindako atzerapausoak salatu zituen.

11/11/19

Giriziako Eskalda Taldeak XI. Txapelketa Herrikoia antolatu zuen. Nesken artean, Iratz Inziarte oiartzuarra izan zen irabazle. Mutiletan, berriz, Igor Aranaz.

11/11/20

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan Amaiur koalizioak jaso zituen boto gehien Oiartzunen (% 64,85).

Garagardo Azokaren zazpigarren ekitaldia hasi zen.

11/10/08

Aiako Harria BTTko onenak Patxi Vila eta Olatz Odriozola izan ziren. Oiartzuar onena, berriz, Patxi Suarez izan zen.

11/10/15

Auzoetako jai batzordeen arteko desafioa Arraguan izan zen. Eta etxekoak izan ziren irabazle.

11/10/24

Zeatakoizut? tabernetan euskaraz eskatzeko kanpainako irabazlea Juan Migel Ibargoien izan zen Oiartzunen, El Museo del Vinon egindako kontsumizio batengatik.

11/10/26

Etxean Ondo egitasmo pilotua Oiartzunen martxan jartzeko hitzarmena sinatu zuten Udalak, Matia Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak.

11/10/27

Nikaraguako Nagarote herriko Udalaren oparia jaso zuen Aiora Perez de San Roman alkateak, aurreko udan Ilargi Beltza Elkartearen bidez bertan egon ziren herriko gazteen eskutik.


Gipuzkoako Foru Aldundiak konposta onenaren sariak banatu zituen. Lehenengo eta hirugarren sariak Joseba Mitxelena eta Jesus Mari Ruiz oiartzuarrek jaso zituzten.

11/11/26

Seaskarentzako dirua lortzeko kontzertua izan zen Elorsoro kiroldegian Esne Beltza, Betagarri eta Bad Sound Systemekin, Haurtzaro Ikastolak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta. 12.000 â‚Ź lortu zituzten Lapurdiko, Behe Nafarroako eta Zuberoako ikastolentzat.

11/11/27

Yon OĂąatibiaren jaiotzaren mendeurrenean, Lartaun Abesbatzak omenaldi kantatua eskaini zion San Esteban elizan.

11/12/01

Euskararen II. Biziberritze Plan Nagusia aurkeztu zuten Irati Etxebestek, Aitziber Arnaizek eta Gurutze Mendizabalek. 112 herritarrek parte hartu zuten diagonostiko prozesuan.

11/12/26

Taxibus zerbitzu berritua, bai orduegi aldetik eta baita ibilgailu aldetik ere, martxan jarri zen.

11/12/26

Gorka Olasagastik eta Amaia Agirrek irabazi zuten Xanistebanetako banakako Pala Txapelketa.

11/12/26

Udalak 2012ko udal egutegia aurkeztu zuen, herritarrek parekidetasunaren inguruan egindako argazkiekin. Aingeru Oiartzabalek, Maitane Orkaizagirrek eta Oier Etxebestek sari bana eskuratu zuten.

12/01/14

Ethan Egiguren surflariak Txinan egindako lehendabiziko surf txapelketan parte hartu zuen. Bere mailan, hirugarren postua lortu zuen.

11/12/02

Oarsoarrak Sariak banatu zitzaizkien Telmo Esnal eta Asier Altuna zinemazuzendariei eta Inaxito Albisu euskaltzaleari.

11/12/04

Santa Barbara meatzarien zaindiaren egunez, Arditurriko meategiak merkeago bisitatzeko aukera izan zen.

11/12/05

Xorrola herri barruko autobusean Lurraldebus txartela erabili ahal izateko hitzarmena sinatu zuten Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

12/01/15

Lide Leibarrek Euskadiko Kronoigoera Txapelketa irabazi zuen mendiko eskian.

Moja mertzedariek, 80 urteren ondoren, Oiartzun utzi zuten.

12/01/16

Espainiako Auzitegi Nazionalak Segiko kide izatea leporatuta epaitautako gazte oiartzuar guztiak absolbitu zituen. Hala ere, Errenteriako sei gazteri seina urteko kartzela zigorra ezarri zien.

12/01/17

Hirigintzako Aholku Kontseiluak legegintzaldi berriko lehendabiziko bilera egin zuen. Herriko 21 elkartetako ordezkariak bildu ziren.

12/01/20

Herri Musikaren Txokoa eta Herri Musika Eskola kudeatzeko Soinuenea Fundazioa sortu zuten Udalak, Musikazaleak Elkarteak eta Eusko Ikaskuntzak.

11/12/10 11/12/16

Presoen eskubideen alde, Bilduko zinegotziek 24 orduko baraualdia eta elkarretaratzea egin zuten. Udaleko Langile Batzordeak ere bat egin zuten hautsetsien elkarretaratzearekin.

11/12/18

Alaia Martin Etxebestek hirugarren postua lortu zuen Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalean. Bere anaia Jon zazpigarren postuan gelditu zen Ilunbeko finalean.

11/12/19

Astralamustrika bildumako zazpigarren liburua aurkeztu zuten Xabier Susperregik, Andoni Odriozolak eta Asier Legorburuk: Sorginen liburua.

ALB ISTE AIPAGAR R IAK

11/11/22

179


12/01/29

Garazi Lasartek arraun mugikorreko Espainiako Txapelketa irabazi zuen, Hondarribiko Arraun Elkartearekin.

12/01/29

Muxikoak dantzatzeko lehenengo saioa egin zen. Helduen Tailerretako dantza taldeetako ikasle eta irakasleek jarri dute martxan ekimena. Hilabeteko azkeneko igandean, plazan.

12/02/04

12/02/04

12/02/25

ALB ISTE AIPAGAR R IAK

12/02/25

180

12/02/26

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zen Girizia Elkartean. Jesus Manzidisorrek eta IĂąaki Erzibengoak eskuratu zuten Gipuzkoako faserako txartela.

Kontxa Murgia, Manuel Martinez Galiziako abertzaletasunaren aitzindariaren ama, omendu zuten Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok. Gaztiak bagatoz! ekimena aurkezteko, gazteen afaria egin zen Kataxulo Gaztetxian. Maitane Azpeitiak Pista Estaliko Espainiako Txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen, eta Euskal herriko marka berria ezarri jauzi hirukoitzean: 13,53 metroko jauzia. Zaria mendian Zuhaitz Eguna egin zuten. 1.200 urki eta ametz aldatu zituzten 140 herritarren artean.

12/02/26

Andresa Portugal Donostiako Bretxako azken sardina saltzaile ibiltaria hil zen. Oiartzuar honek Donostiako Merituaren domina jaso zuen urtarrilaren 19an.

12/03/03

Kaldereroek 10 urte bete dituzte. Oiartzungo Flauta Taldeak antolatzen du jaia. Hurrengo egunean, Artzain eta Inudeak izan ziren. Oraingo honetan, Nerea Videira eta Ekain Lopez izan ziren Inude eta Artzain Nagusi.

12/03/03

Mikel GoĂąi pilotari nafarrak Oiarpeko Mikel Martinez eta IĂąigo Ugalderen kontra jokatu zuen Madalensoron, Almitza Sega Elkarteak antolatutako jaialdian.

12/03/10

Tibeteko matxinadaren urteurrena dela eta, Tibeteko bandera jarri zen Udaleko balkoian, Tibeteko herriarekin elkartasuna adieraziz, Txinaren okupazio militarra gaitzetsi eta bi aldeen arteko negoziaketa bultzatzeko.

12/03/10. Karmele Mitxelenak Errenteriako Udalak antolatutako Mariasun Landa lehiaketa irabazi zuen Sorkun Rubio abeslariari buruzko Dena duna lanarekin. 12/03/10

Girizia Mendi Taldeak Mendizaleen Basoan 26 zuhaitz aldatu zituen; elkartearen urte bakoitzagatik, bat.

12/03/12

Maria Etxebeste Lopetegik 100 urte bete zituen. Ugaldetxoko Juansendo baserrian jaioa da Etxebeste.

12/03/16

Olaldeko babes ofizialeko 90 etxebizitzen zozketa egin zen udaletxeko areto nagusian.


Aiako Harrian I. Txakurkrosa egin zen. Pedro Etxeberria eta Naiara Casi izan ziren onenak.

12/03/26

Bretainiako Gwiseniko diwaneko 40 ikasle Haurtzaro Ikastolako DBHko ikasleen etxeetara etorri ziren, egonaldia egitera. Udalaren ongietorria jaso zuten Asier Legorburu Kultura zinegotziaren eskutik.

12/03/29

Espainiako Estatuak jakinarazitako erreformen kontrako greba orokorrak erabateko jarraipena izan zuen Oiartzunen.

12/03/30

Udalak, ahobatez, Lodosako Ibaialde kastola diruz laguntzea onartu zuen. Haurtzaro Ikastolak ikasle bakoitzagatik euro bat emango dio Ibaialde Ikastolari, Nafarroako Erriberan euskaraz ikasteko dagoen aukera bakarrak aurrera segi dezan.

12/03/31

Torturaren Aurkako II. Foroa egin zen Oiartzunen, Esteban Muruetagoiena herriko medikua torturaren ondorioz hil zela 30 urte bete zirenean.

12/04/01

Esteban Muruetagoiena herriko medikuari omenaldi nazionala egin zitzaion. Egun honetan, herriko anbulatorioari eta inguruko eremuari haren izena jarri zitzaion, ofizialki.

12/04/17

Esperientzia Eskolaren lehendabiziko saioa egin zen, 50 urtez goitiko hainbat ikaslerekin.

12/04/20

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak 10 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko ekimenak aurkeztu zituzten herriko euskaltzaleek.

12/04/22

Oiatzun Kirol Elkarteko Nazional Mailako neskak Igoera Fasera pasatu ziren.

12/04/26

Oiartzungo Herrira plataformak aurkezpena egin zuen.

ALB ISTE AIPAGAR R IAK

12/03/25

181



Oiartzun argazkietan


Atzean, ezkerritik eskuinera: • Pilar Iragorri

Aurrean, ezkerretara: • Maite Galarraga

• Linonekoa (Antoneneko alargunarekin ezkondu zena eta gero hil zena)

• Miren Zapirain • ... Paxkaxiorena

• Teresita Oñatibia • Mari Karmen Ganzarain • Maria Dolores Makutsokoa • Kontxita Oiarzabal • Txipitokoa

OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

• Maritxu Soroa

184

Aurrean eskuinetara, atzeko zerrendan: • Maritxu Garmendia (Ezpaindikoa) • Araneko Iñaxi • ... Aginagalde

• Maria Dolores Rekalde

Aurrean, eskuinetara, aurreko zerrendan: • Martina Gurdibirekoa

• Ana Mari Istuizkoa

• Mertxe Oñatibia

• Maritxu Arruabarrena

• Miren Mendizabal

• Maria Luisa Rekalde

• Arantxa Barrios

• Arantxa Rekalde (¿?)


Omenaldia Kontzejupean. 1930 ingurua.

OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

Aste Santuko prozesioa Donibane kalean. 1940 ingurua.

185


OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

Etxaluze baserria, Ergoien. 1970 ingurua.

186

Oiartzungo ikuspegia, Mendibiletik. 1940 ingurua.


Altzibarko Potzo taldea antzerkia egiten. 1970 ingurua.

OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

Errege bezpera. 1960 ingurua.

187


OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

Iturriozko festak. Meza. 1980 ingurua.

188 |

Ergoiengo festetan danborrada. 1980 ingurua.

Oiartzun Xanistebanak 2010


Iturriozko festak, idi-dema. 1980 ingurua.

OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

Sorondoko erromerian, sokatiran. 1990 ingurua.

189


OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

Urkabeko erromerian, Aldeguna Elkartekoak. 1990 inguru.

190

Segalariak Gurutzeko festetan. 1990 ingurua.


Txondorra, Karrikako festetan. Felix Maimotx ageri da. 1990 ingurua.

OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

Artazuriketa Gurutzen. 1995. urtea.

191


OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

Ugaldetxotarrak, Txikierdin. 1980 ingurua.

192

Altzibarko danborrada. 1980 ingurua.


aurkibidea 5 Alkatearen agurra 7 Editoriala

Elkarrizketa 10 Josemari Sanzberro Echeveste, Garmenditxikiko semea

Historia 26 30 33 39

On Manuel Lekuona: 25 urte euskara eta kulturaren maitalea joan zenetik Beloaga Gazteluko mugarria Ahaide nagusiak: Oiartzungo Huarte edo Ugarteko jaunak Topoak 100 urte Oiartzunen: 1912-2012

Seme-alabak 46 47 53 59 60 62 65 66

Ehun urte: Maria Etxebeste Lopetegi eta Inazio Mujika Beristain Jon eta Alaia Martin: “Bizitzen ari zenaz kontziente izateko izan da emandako aholkua” Estanix eta Ordoxelai, Ordoxelai eta Estanix. Zirrara eta poza, poza eta zirrara. Karmele Mitxelena: “Irudietatik abiatzen naiz idazteko orduan eta bertsolaritzan” Goiatz Labandibar: “Nire buruarekin gustura gelditu nahi dut” Jose Mari Arbelaitz: “Denok gara adituak sukaldaritzan” Iñigo Gainza: Txuri-Urdin Izotz Hockey taldeko kapitaina Jose Angel Fernandez: Haurtzaro ikastolako jantokiko sukaldaria

Kultura 70 72 76 78 79 85 89 91 94 95 96 107 108 110

Oiartzungo Argazki Zaharren bilduma Homenaje a Kontxa Murgia Egaña (4-II-2012) Oiartzungo kaldereroek hamar urte! Oiartzungo Flauta Taldea Herri Musikaren Txokoa 2011. urtean Luberri Museoa Oiartzungo Antzerki Eskola, zaletasuna bultzatzeko xedez sortua Ibargain Musika Eskola (2011 - 2012) Lau hormetatik lau haizeetara Juanito Oñatibiaren mendeurrena Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea Intxixu AEK euskaltegia Oiartzunen euskaraz bizi nahi dugu. EHE Auntxa Trikiti Eskola

Kirola 112 115 116 118 120 122 123 124

Elorsoro kiroldegia Mikel Aranburu Oiartzun KE 2011-2012 Oiartzunen berriro ‘pasakan’ kontzejupean Oiarpe Pilota KE Cani zer...? Alegia, txakurkrosa, aaaa... Yoga Elorsoron Kenpo Kai, oiartzuar arte martzial bat


Irakaskuntza 128 131 133 136 138 140 141 142 144 146 148 150 151 152 153

Udal Ikastola Partzuergoa. Haur eskola berria Haurtzaro Ikastola. Nork daki? Euskararen lanketa Haurtzaro ikastolan: hizkuntza-erregistroak Eskolaz kanpoko ekintzen aukera ugari Haurtzaro Ikastolan Baratzearen proiektua Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoan Elizalde Taberna Elizalde Herri Eskola. Goza dezagun dantzaz! Elizaldeko irakasleak adin-dantzan! Elizalde Herri Eskola. Elkarbizitzarako jarduera bereziak Elizaldeko ikasleek elkarri lagunduz ikasteko proiektua Elizalde Herri Eskola. Inauteritako gaia aukeratzerakoan hasi zen dena... Euskal dantza Elizalde Herri Eskolako Curruculumean Elizalde DBH. “Udaberrian ere euskaraz“ Elizalde DBH. Bi egun eta erdi Londresen Luthierrak Oiartzungo Elizalde Institutuan

Zenbait idazlan 156 159 162 164 166 167 168 170 171

Arditurriko meategia Arraztalo elkartea: Gaixo psikikoak Oiartzunen. Atzo, gaur, eta... bihar? Kirola, euskara, komunikabideak eta primizia Betaurreko moreak. Betaurreko feministak Gaztiak bagatoz, gaztiak torri ga! Helduen tailerrak Preso eta iheslariak herrira ekar ditzagun Oarsoaldea Garapen Agentzia Bi urte eta erdiko zigorra amaitzear dela dirudi...

Albiste aipagarriak 176 Urtean zehar berri izan dira

Oiartzun argazkietan


ZUZENDARITZA-IDAZKARITZA TALDEA Urtekariaren Udal Batzordea: • Joxan Eizmendi Garate • Goiatz Labandibar Arbelaitz

• Asier Legorburu del Sol • Adolfo Leibar Axpe • Jaione Ugaldebere Sarasua

IDAZLEN LANKIDEAK Colaboradores literarios: • Aramendia, Eihartze

• Lopez, Joxe Migel

• Aranaga, Iñaki

• Luberri Ikasgune Geologikoa

• Arbelaitz, Iñaki

• Martiarena, Mirari

• Arbelaitz, Jose Mari

• Martin, Alaia

• Arbelaitz, Orkatz

• Martin, Jon

• Arraztalo Elkartea

• Mazusta, Rexu

• Auntxa Trikitixa Eskola

• Mendizabal, Anton

• Brit, Kristina

• Mitxelena, Karmele

• Elizalde Herri Ikastetxea • Errandonea, Ander • Estévez, Xosé • Etxebeste Lopetegi, Maria • Fernandez, Joxe Angel • Gainza, Iñigo • Goikoetxea, Arkaitz

• Mujika Beristain, Inazioren sendia • Oarsoaldea, Garapen Agentzia • Oiarpe, Errebote Taldea • Oiarpe Kirol Elkartea • Oiartzun Kirol Elkartea • Oiartzungo Flauta Taldea • Oiartzungo Gazte Feministak

• Gutierrez, Klara

• Haurtzaro Ikastola, Mendi Taldea • Herri Musikaren Txokoa • Herrira Bilgunea • Ibargain Musika Eskola • Intxixu-AEK Euskaltegia

• Oiartzungo Yoga Taldea • Olaizola, Juanjo • Perez de San Roman, Aiora • Sagarzazu, Lorea • Salaberria, Eneko • Sanzberro, Joxe Mari

• Intxixu Herri Kultur Lantaldea

• Torres, Jose Angel

• Iturrioz, Joxe Mari

• Ttur Ttur, Oiartzungo Euskaltzaleon Bilgunea

• Kazabon, Antton

• Txost, Errebote Taldea

• Kenpo Kay Taldea

• Ugaldebere, Jaione

• Labandibar, Goiatz

• Udal Ikastola Partzuergoa

• Lartaun Abesbatza

• Vega, Nagore

• Leibar, Adolfo

• Vidal, Juan

• Lopez, Estanix

• Zubizarreta, Izaskun

AU R KI B I DEAK

• Haurtzaro Ikastola



Xanistebanetako ka rtel lehiaketako haurren saria:

Mattin Etxebeste Esnaola eta Garazi Oiarbide Sanzberro.


Kutxako bezeroei esker, urtekari honek bere Gizarte Ekintzaren laguntza jaso du

Pol. Pagoaldea, 2 - Bajo 4 20140 - Oiartzun Pol. Santalaitz, 6 - Bajo 2 20570 - Bergara

Tfno.: 943 76 17 56

PLASTIKOEN ERALDAKUNTZA

Easo Motor

Linea Zuri eta Automoziorako Tajo industriak Kooperatiba Elkartea Aranguren poligonoa, 9 171 p.k. 20180 - Oiartzun Faxa: 943 49 13 63 Telf: 943 26 00 00 e-maila: tajo@tajo.coop / WWW.tajo.coop

Lintzirin poligonoa, 10 OIARTZUN

Tel.: 943 26 03 91


Oiartzun Egunero zerbait hobeago. Alcampo bizitza.

Xanisteban Zoriontsuak

obras de urbanizaciรณn edificaciรณn excavaciones y movimientos de tierras vivienda unifamiliar

c/ elbarrena, 4 poligono lambarren OIARTZUN

obra de urbanizaciรณn

tel: 943-51 03 12 - 943 51 65 97

AMENABAR

equipamiento deportivo

alzola@alzolaconstruccion.com





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.