2015 Urtekaria

Page 1

OIARTZUN 2015


Azala: 2015eko Xanistebanak iragartzen dituen kartela Egilea: Itxaso Urrutikoetxea Carrasco

Liburu hau Oiartzungo Udalak argitaratzen du. Guztiz debekaturik dago aldizkariaren erreprodukzio grafiko osoa nahiz partziala. Quedan rigurosamente prohibidas la reproducción gråfica total o parcial de la revista. Š Oiartzungo Udala L.G.: SS -531-1977


45. zenbakia OIARTZUNen, 2015eko ABUZTUAREN 2an



Agur bero bat oiartzuar guztiei. Nire lehenengo aldia da zuengana zuzentzen naizela, eta eskerrak emanez hasi behar dut. Azken hauteskundeetan parte hartu duzuen guztiei eta, bereziki, gure proiektuan konfiantza azaldu duzuenei. Proiektua diot, izan ere, pertsonak aldatu arren, proiektu berean lan egingo baitugu EH Bildutik.

Talde berriak beti ekartzen du ilusio eta lanerako bultzada berria leku guztietan; Udalean bereziki eragin handia izaten du nekeak eta erreleboa ematea beti da komenigarria. Azken lau urteetan lanean aritu den taldeari ere eskertu nahi diot bere eginahala eta konpromisoa, erantzun egin behar izan baitiete oztopo mardulei. Aspaldiko urteetan izandako krisi egoera bortitzenei aurre egitea tokatu zaie eta hori beti da zaila; hortaz, merezi dute errekonozimendu eta eskertza oraingo taldearen eskutik. Oraindik krisi egoera larria da, eta nahiz eta esaten duten makroekonomian adierazle positiboak direla, herritarrok arazo larriekin jarraitzen dugu. Langabezia-tasak eta murrizketek hori erakusten dute. Batez ere, krisi honek bi eremu zigortu ditu: gazteak eta emakumeak. Zailtasun handiak dituzte gazteek lan-munduan txertatzeko, nahiz eta prestakuntza eta formazio egokia izan, frustrazioa ez da bidaian lagun onena. Emakumeen egoera ere berdin, lan prekarioak egin behar dituzte eta amesten dugun berdintasuna lan-munduan ere ez dago islatua. Udaletik positiboak izan nahi dugu eta ziur nago, lehen ere egoera zailetatik atera garen bezala, orain ere lortuko dugula. Euskaldunak beti konprometituak izan gara lanarekin eta gizartearekin; gure balioak ez ditugu zalantzan jarri behar. Berdintasun politikak bultzatu eta gazteen proiektuak babestuko ditugu. Guztion elkartasunarekin eta lanerako gogoarekin, Oiartzun orekatuago bat lortuko dugu.

Krisiak krisi, beti da egokia egun batzuetan buruhauste guztietatik ihes egitea; horretarako, aurten ere Xanistebanak iritsi zaizkigu. Xanistebanetako Jai Batzordeari esker, badugu festetako programa zabala, non oiartzuar guztiok aukera izango dugun bost egunetan ekitaldi askoz gozatzeko.

Azpimarratu egin nahi nuke zer-nolako parte-hartze zabala duten gure Xanistebanek. Oiartzuarrak dira protagonista nagusiak ekintza gehienetan, eta horrek bihurtzen ditu gure Xanistebanak benetako herri festa. Beraz, hartu ditzagun bost egun hauek gure lagunartean, familian, bikotean‌ harremanak sendotzeko, festen benetako helburua horixe baita: elkarbizitza. Bukatzeko, gogoratu nahi nituzke Xanisteban hauetan hainbat arrazoirengatik festa hauetaz gozatzeko aukerarik ez dutenak: atzerrian lanean daudenak, gaixo dauden guztiak‌ Besarkada bero bat gure preso politiko guztiei eta beren senideei, nahiz eta aurreko urtean baino gutxiago ditugun, oraindik dispertsio politikak bere horretan jarraitzen du eta. Guztiak etxean nahi ditugu, hori izango baita bakearen eta normalizazioaren adierazleetako bat.

ONDO PASA GEHIEGI PASA GABE!!!

Jexux Leonet Elizegi, Alkatea



editoriala Abuztuaren 2a ongi seinalatua izaten dugu oiartzuarrok gure agendetan. Bost egunez, abuztuaren 2tik 6ra doazen egun horietan, (kasik) mundua gelditu egiten da eta Oiartzun errepublika independente bihurtzen da: zoriontasuna, alaitasuna, poza, musika, umore ona, giro ona, dibertsioa… jaun eta jabe den toki ederra da Oiartzun egun horietan. Egun horiek ailegatzeko gutxi, oso gutxi, falta denean ikusi du argia Oiartzun 2015 urtekari honek. Aurten ere gogotsu lan egin du Urtekari Batzordeak urtebetean gure herrian aipagarri izan diren oiartzuarrak, taldeak, ekimenak, urteurrenak… biltzeko. Mimo handienarekin erredaktatu da urtekariko orrialde bakoitza. Gai nagusien artean, hauek nabarmendu ditzakegu aurten:

• 2015eko elkarrizketa nagusia ARANTXA LETEri egin diogu. Bere bizimodu interesgarria jaso dugu: ikastolako andereño gisa egindako ibilbidea; euskal kulturarekiko interesa eta Xabier anaia; udalgintzan egindako lana… izan ditugu hizpide, beste gai askoren artean. • AIALDE margolaria jaio zela 100 urte bete direla ere gogora ekarri dugu. Nahiz eta errenteriarra izan sortzez, oso lotura estua izan zuen gure herriarekin.

• JUAN ARANBURU, Zorrolako trena martxan ezagutu zuen azkeneko pertsona, duela hilabete gutxi batzuk hil zen. Hari jasotako testigantzekin, XX. mende hasieran Karrika eta Artikutza arteko paraje horietan gertatzen zena berreskuratu dugu. • ONINTZA OSTOLAZA abokatuari egindako elkarrizketa interesgarri bat ere ekarri dugu orrialde hauetara. Urtarrilean atxilotu zuten Ostolaza beste zenbait euskal herritarrekin batera. Abokatu izatez, legeez, epaitegiez eta bestelako kontuez mintzatu da bera.

• ANTTON KAZABON irakasle eta idazleari ere egin diogu txokoa aldizkarian. Ziurtatu daiteke, hanka sartzeko beldur gutxirekin, liburu gehien argitaratu dituen idazle oiartzuarra dela bera.

Urtekari Batzordeak eskerrak emateko ere aprobetxatu nahi ditu lerro hauek. Azken lau urteetan Kultura zinegotzi izan den eta Urtekari Batzorde honetako kide aktibo izan den Asier Legorbururi egindako lanarengatik eskerrak eman nahi dizkiogu eta aurrerantzean ere gure artean jarraitzeko gonbita egin nahi diogu. Bestetik, Urtekari Batzordeak eskertu nahi du, bereziki, kolaborazioak eskatu dizkiegun horiek aurten ere agertu duten prestutasuna (Eihartze Aramendia, Iñaki Arbelaitz, Ane Badiola, Xose Estevez, Anton Mendizabal, Jexux Olaziregi, Ainhoa Palomo…), eta baita idatziak bidali dituzten gainerako guztiena ere. Oiartzun 2015 urtekaria egiten aritu garen guztiok espero dugu lan hau interesgarri iruditzea. Eta, arrazoi batengatik edo bestearengatik gure artean ez ditugunak gogoan, Xanistebanak goza ditzazuela!

GORA XANISTEBANAK! GORA OIARTZUN!



Elkarrizketa


ARANTXA LETE BERGARETXE

«Niretzat ‘andereño’ hitzak badu esanahi zabala, xamurra, nortasun propioa duen hitza dela uste dut»

Oiartzungo alaba, Arantxa Lete Bergaretxe 42 urtez Orereta ikastolako andereño izan da, baita Oiartzungo zinegotzi ere, 4 urtez; emakume hiztuna, oso garbi azaldu digu zein izan den Oiartzun herriaren bilakaera XX. mendearen bigarren erdialdean; nekaezina, egun hainbat mugimendutan dabil buru-belarri lanean, Killirikupe berdintasunaren aldeko emakumeen elkartean, Independentistak taldean eta Gure Esku Dago dinamikan, hain zuzen. Hara gure galderei Arantxak emandako erantzunak.

10 | XANISTEBANAK

2015


Denok dakigu oiartzuarra zarela. Baina emango al zeniguke zure etxearen eta familiaren berri.

Ni, Arantxa Lete Bergaretxe, Elizaldeko Egiania etxean jaio nintzen, 1945eko urriaren 16an. Gure aita, Fermin Lete Olaizola, Errenteriakoa zen, eta gure ama, berriz, Edurne Bergaretxe Muguruza, eibartarra. Ama, berriz, Benanzio Bergaretxe eta Dolores Muguruzaren alaba zen. Eibartik Aitzola baserrira etorriak ziren, Aritzabalo ingurura, Arraguara. Ailegatu zirenean, gure amak hamahiru urte zituen. Aita gudaria izan zen. Kartzelan hiru urte pasatu zituen Gerra Zibilak iraun zuen bitartean. Gurasoak ezkondu zirenean, Egianian jarri ziren bizitzen, egun Landetxe den horretan. Bi senide izan ginen, Xabier eta biok. Urte eta erdiko aldea genuen, anaia zen zaharrena.

Gurasoen ezkontza eguna.

Zein ziren zure aita besoetakoa eta ama besoetakoa?

Amabitxia amona Norberta Olaizola zen, aitaren ama, eta aitabitxia aitita Benantzio Bergaretxe, amaren aita.

Aita gudaria izan zen. Gerra Zibilaren ondorioak gertutik ezagutu zituen. Zure etxean hitz egiten al zen gai horri buruz?

Gure etxean naturaltasun osoz hitz egiten zen gai horiei buruz, beren bizitzako zati handi bat zen‌ Aita bakarra ez, amaren aita eta anaia ere San Kristobalen egon ziren, beste osaba bat kartzelan egon zen bolada batean. Orduan gure egunerokotasuna zen. Gure etxean hori dena naturaltasunez hitz egiten zen, zenbait gauza leihoak itxita‌ baina, bai, hitz egiten zen. Eta gauetan Radio Paris entzuten genuen.

Arantxa bere guraso, anaia eta aitona- amonarekin.

Zein egon ziren San Kristobalgo kartzelan?

Aitona, amaren aita eta anaia, Benanzio Bergaretxe eta Jexux Bergaretxe. Baserritik hartu eta aita-semeak eraman zituzten. Bertso oso politak baditu gure aitonak horri buruz jarriak. Gurasoak nora joan ziren eztei bidaian?

Arantzazura. Aitari IruĂąea gustatzen zitzaion oso, baina bera baldintzapeko askatasunean zegoenez, ezin zen herrialdetik atera. Hala ere, kaskoan sartu zitzaion hara joan behar zutela eta joan egin ziren. Gure amak esaten zuen ez zuela inoiz hainbeste beldur pasatu. Izan ere,

Izeba Arantzazu Bergaretxe eta lau iloba: Miguel Mari Bergaretxe, Anjel Bergaretxe, Xabier Lete eta Arantxa Lete.

2015 XANISTEBANAK |

11


Iruñean garai haietan hainbeste jende arraro, polizia, sekreta... baina bera han, arront kontentu. Lehenik Arantzazura joan ziren eta gero Iruñera. Horregatik izan dugu horrenbesteko lotura Arantzazurekin. Hiruzpalau urterekin Putxutxarrekara joan zineten bizitzera. Nolako bizipenak dituzu?

Bai, halaxe da. Orain Donibane kalea esaten zaio baina orduan Goiko Kalea esaten genion eta Putxutxarreka kale horren apendize bat bezala zen. Orain oso txukuna eta polita da baina orduan nahiko berezia zen.

Familia mordoxka bizi ginen bertan, baita jende xelebrea ere: Joxe Potxolo, Kakabiro, Eñañi Estankoko etxearen atzeko aldeak ere hara ematen zuen eta han bigarren solairuan Maximina eta Agapito bizi ziren. Izeba-ilobak ziren, nahiko bitxiak horiek ere eta garai hartarako elementu berezi bat zuten balkoian: loritoa. Guretzat eta kaleko ume kozkorrentzat entretenimendu gaitza zen. Loritoak hitz egiten zuen, baita kantatu ere: “quinto requinto, quinto batallon”. Eta gu izugarri dibertitzen ginen harekin. Alde horretatik oso xelebrea zen kale hura. Eta esan dezaket nire bizitzako garai zoriontsuena izan zela hura, han bizi izandako hamasei urteak. Haurtzaroa, nerabezaroa (orduan ba al zen nerabezarorik, edo oraingo asmakizuna da? kar-kar) eta gaztaroa. Ia ezkondu arte bizi izan nintzen bertan. Gero ere nire ametsak Putxutxarrekako sukaldean izaten ziren, horrek zerbait esan nahiko du, ezta? Beste xelebrekeriarik gogoratzen al duzu?

Lehen aipaturiko Eñañi hori oso xelebrea zen. Ez naiz oroitzen nola izena zuen. Gizon hori garai batean Arditurriko minetan ibili zen lanean, Kakabiroren aita zen. Hor ibiltzen zen kantari. Lanerako alpargatak ibiltzen zituzten. Eta horiek erostera gure izeba Juliren koinataren dendara joaten zen, Dorotea Zalakainen dendara. Hizkera xelebrea zuen gizon hark. Hala esaten omen zion: “Dotea, Dotea, katzu alpeeta maroiyak”... Eta nonbait minetan ordaindu egiten zioten lanerako material gisa, eta honela esaten zion: “jarri paperian e, ha exibido ha pagau”. Doroteak bere erreziboa egiten zion. Garai hartan etxez etxe jende asko ibiltzen zen salmentan, telak saltzen, puntillak saltzen, erretratuak egiten... holako gauzak. Hor ere gu-

12 | XANISTEBANAK

2015

re familiaren inguruko ezagun batzuen etxean gertatutako xelebrekeria bat oroitzen dut. Etxe hartan bi edo hiru emakume bizi ziren eta tamaina ederrekoak ziren. Behin batean atea jo omen zuten eta iloba atera omen zen atea irekitzera. Izeba batek ea nor zen galdetu zuen, eta ilobak argazkilaria zela erantzun, “anpliazioak” egiten zituela... Izebaren erantzuna: “anpliaziyuak? Esankiyon erki anpliatuak gaudela gu leno re!”. Zer-nolako oroitzapena daukazu umetako garaiez? Lehenengo oroitzapenak…

Gure etxean, gurasoak, bi senideok eta amona Norberta bizi ginen. Nik hamabost urte neuzkan amona hil zenean. Haurtzaroa amonarekin gogoratzen dut beti. Amak etxean lan egiten zuen, Donostiako etxe baterako galtzerdiak egiten baitzituen makinaz. Ezin dut ahaztu barizela harrapatu nuenean amonaren magalean pasatzen nituen uneak… Amona Norbertarekin asko kantatzen nuen, baita jostatu ere. Gainera, haren besoetakoa nintzen. Eta eskolako garaiak?

Ikastera mojen eskolara eraman ninduten. Mesedetakoek (Mercedarias) eskola zuten herrian, gaur egungo zaharren egoitzan, eta hantxe ikasi nuen lau urtetik hamabost urte bitarte. Moja denak euskaldunak ziren, baina denek erdaraz egiten ziguten. Eta haien saiakera guztia zen guri erdaraz ongi erakustea.

Jolas-garaiak ere gogoko ditut. Kaniketan ibiltzen ginen, baita pilotan, buleketan… ere. Bagenuen guk asmatutako jolasa ere. Salto egin eta zeinek adar altuenari jo. Sokasaltoan ere ederki ibiltzen ginen. Beste joko bat bazen, ea nola azaltzen dudan: lehendabizi belauniko jarri eta arrak buruan, bat, bi… gero zutik jarri eta bik gainetik salto egin behar zuten… ez dakit oso ongi azaltzen, baina oso polita zen. Korri asko egiten genuen, korri asko egin eta asko mugitzeko jolasak ziren. A! Eta korkolixetan ere trebeak ginen. Mojetan erdaraz egiten zen derrigorrez. Hori nola bizitzen zenuten?

Hamaika urterekin eskola handira pasatzeko garaia izaten zen. Gehienetan mojak zorrotzak izaten ziren, baina ez ziren hain gogorrak. Hala ere, geroago, zoritxarrez, beste bat etorri zen, Sor Klara Agirre, Andoaingoa, eta hori


Komunio handia. Aitonak oparitutako zilarrezko errosario daukat; haren besoetakoa nintzen eta hark oparitu zidan.

Komunio txikia. Zamatetako baratzean, aitona Benantzio Bergaretxeren etxeko baratzean.

oso frankista zen. Orduan harentzat doktrina euskaraz ematea onartezina zen; hortaz, denei agindu zigun erdaraz eman behar genuela doktrina.

orduan 14 urte nituen. Oiartzunen elizkizun handi bat egin zen, nazionala esango genuke. Jendetza izugarria etorri zen eta oso ederra izan zen. Gu ere joan ginen hara, egoki zela iruditzen zitzaigun eta. Hurrengo egunean, gure Sor Klara Agirre mojak sekulako sermoia eman zigun hara joan ginelako. Sekulako errieta egin zigun eskolan, leihoak itxi eta han bertan bota zigun. Esan zigun, beste gauzen artean, guk eskertuak egon behar genuela haiekin. Behartuta zeudela egunero guk himnoa kantatzera eta beste zenbait gauza egitera... Eta Oiartzungo herriari errespetua ziotela‌

Baina gutako hiruk uko egin genion, bueno guk ez, gure gurasoek, gu umeak baikinen. Pepita Aristizabal Arkale baserrikoak, Arantxa Izagirre Mendin-Etxeberrikoak eta nik neuk. Gure gurasoek erabaki zuten erdaraz ez genuela egingo, euskaraz egingo genuela. Horretarako, amak egundalako eztabaida gogorra izan zuen mojarekin, baina halere mojak erdaraz egin behar genuela esaten jarraitzen zuen. Eta amak galdetu zion ea doktrina jakitea mundu honetarako ala besterako kontua zen. Orduan, mojak besterako zela esan zion eta amak erantzun zion jainkoari berdin zitzaiola zer hizkuntzatan egiten genion. Eta halaxe geratu zen markatua nik euskaraz emango nuela. Eskolan, hortaz, ezberdin sentitzen zinen.

Bai, halaxe da. Horren harira, gogoan dut noiz joan nintzen kontzientzia hartzen, euskalduna nintzela sentitzen, abertzalea... Beste gauza askoren artean, gogoan dut Jose Antonio Agirre lehendakaria hil zenean, 1960ko apirilean. Nik

Garai hartan, eskoletan Espainiako ereserkia eta bandera presente zeuden. Mojetan ere bai?

Ez, mojetan ez zen ez himnorik kantatzen ez banderarik igotzen. Gauza horiekin haiek pentsatuko zuten guri gauzak ahaztu egingo zitzaizkigula, baina gauza horiek gure sentimenduak gehiago baieztatzeko oso baliagarriak ziren.

Beste anekdota txiki bat badut, etxekoa. Orduan Espainiako historia ikasten genuen: Historiaurretik Gerra Zibila bitarte eta gero Gerra Zibiletik gure egunak arte. Arratsalde batean 2015 XANISTEBANAK |

13


Mesedetako moja eskolan.

Xabier Lete eta Arantxa Lete anaia-arrebak.

etxean ari nintzen Gerra Zibiletik gure egunak arteko garaia ikasten. Aita etorri zen lanetik eta zertan ari nintzen galdetu zidan. Hauxe ikasten... Liburua begiratu eta esan zidan: “Begira, Gerra Zibila arte ez dakit zer gertatu zen, baina hemendik aurrera bai, eta hori nik erakutsiko dizut”. Une hori nire bizitzako momentu berezietako bat izan zen. Ederki gordea daukat memorian, bidea markatzen duten gauzak dira.

nean Jesusen bihotzaren hilabetean. Gure familia oso elizkoia zen, eta beharko.

Zure adineko gehienek gaztelaniaz ikasi zuten doktrina; zuk beste birekin batera euskaraz. Hori guztia nola gogoratzen duzu gaur egun?

Egia esan, momentu horretan ez nintzen oso kontziente, nik beti euskaraz eman nuen eta halaxe jarraitu nuen. Batzuetan pentsatzen nuen erdaraz egiten zutenak lasaiago bizi zirela, sentsazio hori izan nuen. Niri iruditzen zitzaidan gure izateko edo pentsatzeko eragatik bazegoela atzetik halako indar bat atera beharra. Nik pentsatzen nuen beste batzuei errazagoa egiten zitzaiela eguneroko bizitza. Gero konturatu nintzen zer zen. Lagun kuadrilla ere orduan egingo zenuen.

Garai hartan kalean ibiltzen ginen jostatzen, ez zen oraingo eskolaz kanpoko ekintzarik ez eta makinita eta horrelako trasterik, eta gu beti kalean. Eskolan agindutako etxerako lanak ahal zen azkarrena bukatu eta kalera. Kalearen erdian sokasaltoka, ezkutaketan, pote-potera eta horrela ibiltzen ginen. Hori bai, ilunabarrean arrosarioa errezatzera joan behar zen zintzo -zintzo, eta nola ez maiatzeko loreak eta ekai-

14 | XANISTEBANAK

2015

Orduan kaleko ume guztiak elkarrekin ibiltzen ginen, handiagoak ttikiagoekin, senide zaharrenak ttikiagoak zainduz eta horrela oso ongi pasatzen genuen.

Kozkortu ginenean, eta kaleko giro hura pasatu zenean, mendia genuen oso gustuko, eta ia-ia igandero Aiako Harrira edo Pikoketara irteerak egiten genituen. Urkabera ere noiznahi joaten ginen, merienda hartuta. Garai hartako Komedientiak nola gogoratzen dituzu?

Beste bitxikerietako bat zen hori. Uda partean etortzen ziren eta izugarrizkoa zen sortzen zen giroa gau haietan. Etxetik aulkia hartuta joaten zen jendea. Oso saio politak izaten ziren eta asko gustatzen zitzaigun. Haiek alde egiten zutenean Arrietako deposituaren inguruko zelaietan antolatzen genituen gure komediantiak. Neska-mutiko multzo ederra biltzen ginen, batzuek kantatu, besteek dantzatu… eta beti norbait zelatan zelaiaren jabea noiz azalduko zain. Orduan traste guztiak azkar batean jaso eta Mendi-Etxeberri aldetik jaisten ginen ziztu bizian. Haiek garaiak, haiek… primeran pasatzen genuen. Zein zenituen orduko lagunak?

Kozkortu ginenean, igandeetan Tolarietako Maria Luisa Uranga, Begoña Uranga, Pepita Zalakain, Maria Angeles Aduriz eta ni elkartzen ginen. Garai hartan beste lagun batzuk ere banituen, lagun taldea ez da oso definitua izaten,


bolara batean bai eta gero azkenean horiekin… Hala ere, oso gogoan ditut beste batzuk ere: Estankoko Arantxa, esate batera; Kontxita Gonzalez… asko. Gogoratzen naiz Gontzalezenera ze gustura joaten ginen arratsaldeetan, han okindegian, Garmendia gainean bizi ziren, eta neguan goxo-goxo egoten zen. Ama emakume zoragarria zeukaten, senide pila bat ziren, baina ez zitzaien inporta jende gehiago joatea. Oso oroitzapen politak ditut garai hartakoak. Badaukazu lagunarteko anekdotarik?

Gure amak niri ez zidan uzten errekara joaten, baina joaten ginen. Eta Altzibarko errekan behin gogoratzen naiz jertsea erori zitzaidala uretara… eta bazeraman… Nire disgustua. Lur eta zur gelditu nintzen, amak zer-nolako errieta botako zidan: alde batetik errekara joan bainintzen eta gainera jertsea galdu. Eta korrika Arantxa Estankokoak salto egin zuen eta hartu egin zuen. Hura poza! Pixka bat astindu nuen eta disimulatu nuen ahal nuen moduan. Horrelako pasadizoak milaka dauzkagu… Mojetara joaten ginen lagunok gaztelaniaz hitz egiten genuen maiz. Mutilek, ordea, beti euskaraz egiten zuten. Mutilak ere joaten ziren eskolara. Ez bazen herrian bertan, Errenteriako fraideetara edo, nire anaia bezala, beste asko Herrerako fraideetara. Baina mutilek euskaraz hitz egiteko ohitura zeukaten. Guk, mojak zirela eta, dena erdaraz egiten genuen.

Hori bai, guk etxean beti euskaraz hitz egiten genuen. Nik aitarekin ez dut sekula gaztelaniaz hitz egin. Amarekin agian zerbait hitz egin dut, baina aitarekin inoiz ez. Euskararen aldeko kontzientzia oso gaztetatik piztu omen zitzaizun.

Euskararen ildotik jarraituz, talde bat elkartu ginen, neska-mutiko talde bat: Maria Jesus Aranburu, Iñaki Arbelaitz, nire anaia Xabier… Kuadrilla bat arduratuak geunden euskara lantzearekin. Euskaraz egiten genuen, baina ez genuen erabat menderatzen, analfabetoak ginen guztiz euskaran… Orduan ez dakit nondik atera zen ideia, baina Adolfo Leibarrekin batera, bera eskaini zen bere etxeko salan guri klaseak ematera. Astean behin biltzen ginen haren etxeko salan euskara lantzeko klaseak hartzera.

Hamasei urte inguru izango nituen orduan. Gogoratzen dut Txomin Agirrek idatziriko Garoa nobela aztertu genuela. Irakurri, zer esan nahi zuen ulertu, hitzak ikasi… Horrela hasi ginen.

Eta gero piztu al zitzaizun antzerkirako grina?

Bai, gero etorri zen antzerkirako grina. Udaletxean biltzen ginen, gaur egun pleno aretoa den aretoan. Saloia esaten zitzaion garai hartan, Udaletxeko Saloia. Han zinea ere ematen zen. Oholtza bazegoen eta han antzerkia egiten zen. Manolo Juanes genuen zuzendari. Partaide asko ginen: Joxan Goikoetxea, Xabier ahaztua daukat, hau dena berritu beharko nuke, ongi begiratuta. Noizbait Mañoli Odriozola ere bai, Joxe Mari Iriarte Antonenekoa uste dut ere ibili zela… Fomento Cultural jarri genion izena taldeari. Urtean behin egiten genuen emankizuna. Errenteriara ere joan izan ginen. Uda partean izaten zen, arropagatik gogoratzen naiz.

Gehien gogoratzen dudan obra Ito edo Ezkondu antzezlana izango da, hor andere zurrunbilo papera egokitu zitzaidan. Horren ondoren egin genuen Gabriel Aristiren Justizia Txirulari antzezlana. Bi edo hiru antzezlan gehiago ere prestatu genituen.

Lehen esan dudan moduan, zuzendaria Manolo Juanes zen, baina Julian Lekuonak, oroitarazle lanak egiteaz gain, zuzendaritza lanetan ere parte hartzen zuen. Dekorazioa egitera haien lagun bat etortzen zen, Juan Antonio Letamendia. Hura euskaldun berria esaten zaiona zen, hitz hori ez zait asko gustatzen baina… Oso xelebrea izan zen: handik urte batzuetara euskarako azterketa bat egitera joan nintzen -hainbeste gauza egin ditugu gure bizitzan…-, eta bera han zegoen mahaian. Ezagutzen nuela esan nion, dekoratuak egiten ibiltzen zela eta ni antzezten, eta berak “ui orduan zer egiten dugu hemen” bota zidan. Accion Catolican ere ibili zinen.

Bai, neska kozkorretan. Garai horretan, Eguberrietan poxpolinez jantzita etxez etxe joaten ginen kantari. Maite Galarragak zuzentzen zuen gure taldea eta, egia esan, oso ongi zuzentzen zuen, hiru ahotsetara kantatzen genuen eta. Oso ongi, gainera, eta euskaraz. 2015 XANISTEBANAK |

15


Auzo jakin batzuetan, jende erdaldun gehiago bizi zen auzoetan, bizpahiru kanta genituen prestatuak euskaraz. Baserriz baserri ibiltzen ginen. Goizeko bederatzietan autobusa hartu eta Arraguara jaisten ginen. Handik hasi eta etxez etxe Altzibarreraino joaten ginen. Altzibarrera iristerako eguerdia izaten zen, eta Anixetanian bazkaldu egiten genuen. Zakotearekin joaten ginen eta amak bokadilo pare bat prestatzen zigun, hura zen gure bazkaria. Bazkalostean Karrikara joaten ginen. Ergoien eta Gurutze urruti geratzen zitzaizkigun eta haraino ez ginen iristen. Amaitzeko, Elizalden barrena ibiltzen ginen kantari. Legarretik hasten ginen eta azkeneko kanta, Estankoko aurrean, Mesias izaten zen. Maitek egiten zuen solo bat, denok malkotan uzten gintuen. Bukatutakoan, etxera afaltzera.

Jasotako dirua Accion Catolicarentzat izango zen, behartsuentzako. Beti gu baino txiroago zen norbait egoten zen. Orain bezala. Zure gazte garaian Sara Montiel aktorearen film ospetsu bat grabatu zen Oiartzunen.

Bai, bai, La reina del Chantecler izeneko filma. Izugarrizko festa izan zen Oiartzunen astebetean. Beno, astebete edo hamar egun, ez dakit zenbat iraun zuen. Herri guztiak parte hartu zuen eta Xanistebanak balira bezala ibili ginen egun haietan. Izan ere, festa guztia egin zuten: zezenak zirela, meza nagusia zela‌ denetik egin zuten. Prozesioa, apaizak bere jantzi dotoreena atera eta prozesioa. Guk ere parte hartu genuen grabazio lanetan. Ni elizan egon nintzen, konfesatoki batean‌ Eskupeko bat eman ziguten eta pozik.

Sara Montiel egunero ikusten genuen. Estankoan hartu zuen ostatu, egun Miren taberna dena -oiartzuarrontzat beti hori Estankoa izan da-. Oso ederra zen eta hari begira egoten ginen. Gero, bazen aktore bat, oso goapoa bera, Luigi Giuliani, italiarra zen. Madrileko batzuk ere etorri ziren, bat bazen Oscar San Juan edo holako zerbait, geroztik ez dakit zer egingo zuen hark. Hori guztia guretzat oso bitxia zen. Oiartzun herrira, garai hartan, baserri giroko herri batera Madrileko jendea etortzea pelikula bat egitera. Zerbait arraroa izan zen.

16 | XANISTEBANAK

2015

Orain film hori ikusita, Espainiako hainbeste bandera, hori nola bizi izan zen?

Askotan ez ikusiarena egiten zen, ez genuen beste erremediorik. Espainiako bandera ikusteak min handia ematen zuen, baina oraindik eta min handiagoa ematen zuen beste gauza batek. Batzuetan denborarekin minak arindu egiten dira, eta beste batzuetan handitu. Eta horretan pentsatzen dudan bakoitzean‌

Ni neska kozkorra nintzela, oraindik gerra nahiko hurbil zegoen eta Oiartzunen sufrimendu handia zegoen. Corpus egunean, Oiartzungo organistak, Marcha real Espainiako ereserkia jotzen zuen kontsakrazio garaian. Niri oso iraingarria iruditzen zitzaidan hori. Orduan ere, umea nintzela ere. Etxean Radio Nacional entzuten genuenean albisteak entzuteko, himnoaren garaian itzali egiten genuen. Amari galdetu izan diot ea nola jasaten zuten. Ea nor ausartzen zen garai hartan elizatik ateratzera esaten zidan berak. Ez bazinen elizara joaten, orduan ere markatua geratzen zinen. Gauza horiek denak testuinguru zehatz batean kokatu behar dira. Egia esan, pentsatzen eta aipatzen dudan bakoitzean gero eta amorrazio handiagoa ematen dit. Hori oso mingarria iruditzen zitzaidan, beti.

Eta hemeretzi urterekin lanean hasi zinen, Orereta ikastolan.

Bai, 1964-65 ikasturtean hasi nintzen Errenteriako ikastolan lanean. Ordurako, ikastola martxan zegoen. Lehendabiziko andereĂąoa Arantxa Idiazabal izan zen, eta hark laguntzaile bat behar zuenez, nigana etorri ziren. Ni oso euskal giroko familia batekoa nintzen, eta inguru jakin bateko parte ginenez, sentimendu batzuk nituen, eta nire bila etorri ondoren aurkeztu nintzen eta horrela hasi nintzen.

Ikastola aurrera atera behar zen proiektua zen niretzat. Idealismoz betetako garaia izan zen, orduan ez genuen ez dirua buruan, ez zenbat ordu lan egin behar genuen eta abar. Sentimenduz betetako eta Euskal Herriaren alde egin behar beharreko proiektua zen niretzat. 10-12 bat umerekin hasi zinen, Oreretan.

Garai hartan ez zegoen gaur egun dugun legedirik, eta lau urte egiten zituztenean, umeak ikastolara ekartzen zituzten beren gurasoek. Hasierako taldea ez naiz gogoratzen ziurtasu-


nez, baina 10-12 bat ume izango nituen. Ikasturtean zehar zenbaki hori etengabe gehitzen joaten zen, inongo arazorik gabe.

Ikasle gehienak, denak ez esatearren, Errenteriakoak ziren. Bakarren bat izan genuen kanpotik etorritako gurasoen umea, baina oso gutxi izan ziren hasieran. Anekdota moduan esango dizut urte batean guardia zibil baten semea, ez dakit sarjentua ez zen, ikastolan izan genuen ikasle gisa. Gure lokala, izan ere, guardia zibilaren kuartel ondoan zegoen. Nola bideratzen zenituzten ikastolaren behar pedagogikoak?

Orduan batzordekideen edo andereño elkartearen bidez bideratzen genituen gure beharrak. Beste esperientzia batzuk ere jasotzen saiatzen ginen, Frantziako Freinet metodoa ikasiz, udan katalanak etortzen ziren ikastaroak ematera… Hori izan zen gure prestaketa edo ezagutza handitzeko bidea. Garai hartako gurasoek bazuten meritua.

Orduko gurasoei gaur egun urrezko monumentu izugarria egin behar litzaieke, haiek jarri zuten martxan ikastola. Ez zegoen inolako esperientziarik, ez zekiten zer gertatuko zen etorkizunean… Eta guraso haiek gure esku uzten zituzten beren seme-alabak eta konfiantza osoa ematen ziguten.

Kudeaketa lanez haiek arduratzen ziren eta askotan dirua jartzen zuten, beren poltsikotik. Momentu zehatz batzuetan, ekintza batzuk ere aurrera eraman genituen dirua lortzeko, merkatu txiki bat antolatzen genuen… Bazkideak ere bazeuden, ikastolaren alde zeuden bazkideak, nahiz eta bertan seme-alabarik ez zuten. Gidari lanetan guraso hauek zebiltzan hasiera hartan: Bittor Idiazabal, Joxe Kruz Sarasola, Jose Mari Gallastegi, Patxi Maritxalar, Don Jose Aranberri, Iñaki Urkia, Mikel Erriondo Gerora beste batzuk batu ziren, baina hasiera batean horiek zeuden. Guraso horiek guztiek jaso al dute merezitako aitorpena?

Niri benetan iruditzen zait aitorpen gutxiegi eman zaiela guraso haiei. Izan ere, oso lan arriskutsua zen horretan sartzea garai hartan zegoen errepresioarekin. Bestalde, haien altxor preziatuena lau neska kozkorren esku

Orereta ikastolan, ikasle taldearekin.

uztea benetako meritua zen. Ni oso babestua sentitu naiz beti guraso horiekin, ez gida batzordekoekin soilik, beste guztiekin ere bai. Ematen ziguten konfiantza horrek ematen zigun guri lana egiteko konfiantza. Horrek animoak eta adorea ematen zigun lanean jarraitzeko. Horrela abiatu nintzen eta bertan izan naiz lanean 42 urtean. Andereño hitzak zer esan nahi du zuretzat?

Niretzat andereño hitza, ni naizen garaikoa izanda eta ditudan bizipen guztiak izanda eta ikastola bizi izan dudan bezala bizituta, niretzat andereño hitzak badu esanahi zabala, xamurra, bere nortasun propioa duen hitza dela uste dut.

A60ko hamarkadaren hasieran hasi zinen bertan lanean; garai hartan, Espainiako Estatutik honako migrazio handia zegoen, bereziki Errenterian eta gisako herrietan. Giro erdalduna egongo zen herrian, ezta? Garai hartan Errenterian ez zen euskararik entzuten. Niretzat Euskal Herria Arraguan bukatzen zen. Oiartzundik jaitsi eta Arraguan, ze handik aurrera ez nuen euskararik entzuten. Ez Errenterian, ez Pasaian eta ezta Donostian ere. Han dena gaztelania zen.

Gogoratzen dut nola igande eguerdietan Errenteriako mutil koadrilla bat hona etortzen zen futbolean jokatzera, hemengoen kontra. Multzo handi bat etortzen zen eta nik haiei ez nien sekula hitz bat euskaraz entzun. Gero, 2015 XANISTEBANAK |

17


IĂąaki Pikabea eta Arantxa Lete, Olentzerotan, Orereta ikastolan (2005)..

ikastolako guraso gisa azaldu zirenean beren haurrei eskutik helduta, ni harrituta geratu nintzen. Gaur egun Errenterian euskaraz hitz egiten bada, nik harrotasun handiz esaten dut Orereta ikastolari esker dela eta, bereziki, guraso horiei esker dela. Hasiera haiek ez ziren oso gozoak izango.

Ez horixe! Ikuskariek izugarrizko lata ematen ziguten. Lehenengoa emakume bat zen, teresiana zen. Gida batzordeko guraso batzuk etortzen ziren. Bat bazen zalamero hutsa, Joxe Ignazio Aginaga, Luzuriagako bulegaria. Joxe Ignaziori deitzen genion eta hark ongi gidatzen zuen asuntoa.

Gero beste bat jarri zuten, Don Jose Sanchez Leringoa. Hark hemengo ikastola guztiekin amaituko zuela esan zuen, noski Euskal Herria ez zuen esango, baina gauza ez zitzaion berak nahi zuen bezala atera. Gizon horri gauza bat gertatzen zitzaion: gure aurka asko zuen, gainera guk titulurik ez genuen eta horren kontura gai hori konpondu behar genuela hurrengo urterako‌ bestela guk ez genuela egon behar han. Aldi berean, ikasgeletara sartzen zen ikasmateriala ikustera eta guk erabiltzen genuen materiala erakusten genion, Kataluniako Vivamos los cuentos; Freinetek garatutako pedagogia oinarriak ere kontuan hartzen genituen‌ Halako nahasketa bat egiten genuen, eskola nahiko aurrerakoia izaten zen. Orduan berak kontraesanak izaten zituen. Agian mural bat

18 | XANISTEBANAK

2015

2007ko Korrikan, Orereta ikastolaren lekukoa eramanez, Galtzarabordan.

genuen jarria eta nola lantzen genuen galdetzen zigun. Azaltzen genionean, asko gustatzen zitzaion. Kontraesan handiak zeuzkan, metodologia asko gustatzen zitzaion, baina berak funtzio zehatz bat bete behar zuen, gu desagerraraztea. Bera zetorren egunean abisua jasotzen genuen. Gu erabat urduri jartzen ginen, gelak antolatu behar baitziren eta titulurik ez genuen irakasleok ospa egiten genuen berak ez ikusteko. Batxiler zikloan sartu ginenean, hura ere legez kanpokoa zen eta orduan kaputxinoen etxe zaharrean geunden, haiek utzi ziguten etxe hura guk lana egiteko. Baina etxe zaharretik berrira pasabide bat zeukaten, zubitxo bat. Orduan, ikuskatzailea azaltzen zenean korrika joaten ginen fraideetara gordetzera. Kaputxinoek ere ederki lagundu ziguten, hori azpimarratu behar dugu. Ikuskatzaileek bazekiten, baina ez zuten sekula harrapatzen. Hala egiten zen, korrika fraideetara pasatu; haiek atea irekitzen zuten eta gutako talde bat haiengana pasatzen zen. Hasierako urte haietan udalekuak ere jarri al ziren martxan?

Ikastolak antolaturiko beste ekintza bat zen, beste ekimen bat. Aisialdia euskaraz egiteko beste aukera ederra. Barrian (Araba) antolatzen genituen udalekuak eta Euskal Herri osoko haurrak joaten ziren. Guztira hamabosteko txandak antolatzen genituen. Oso toki apala zen, monasterio bat zen. Bertan mojak bizi ziren, baina klausurakoak ziren. Etxearen beste zati bat erdi hutsa zegoen eta Oiartzungo gazte


Ezkerretik hasita, Nekane Auzmendi, Puri Mariezkurrena, Arantxa Lete, Antton Mendizabal, Begoña Ogando, Arantxa Garmendia, Mari Karmen Garmendia, Arantxa Idiazabal eta Feli Etxeberria. Barrian, 1965ean.

burua eta nire begiak zabaltzea ekarri zuen. Gauza asko kontatzen zituen. Kultur mailan, Euskal Herriko puna-puntako jendea batu zen eta zerbait nahi zuen jendea, lanerako prest zegoen jendea... Bertsolariak zirela, trikitilariak zirela... Milaka anekdota kontatzen zituen, milaka pasadizo... Halako lekutan gertatua, han esana... Orduan asko ikasi nuen.

talde batek lan asko egin zuen hura biziberritzen, udaleku haiek antolatu ahal izateko. Nik bi urtez parte hartu nuen. Oso esperientzia atsegina eta aberasgarria izan zen. Xabier Lete abeslari ospetsua zure anaia zen. Nola bizi izan zenuen haren karrera?

Gure aitak Xabierrek ikasketa teknikoak egitea nahi bazuen ere, ez zituen amaitu eta gero eta nabarmenagoa zen idazlanetan eta poesian trebatzen ari zela. Horrekin batera, Lekuonatarrekin, Joxan Artzerekin… hasi zen elkartzen eta gerora Ez Dok Amairu sortu zuten. Lanean ere hasi zen Pasaian. Ikasketak utzi eta lanetik aparte geratzen zitzaion denboran bere mundu horretan aritzen zen.

Oso garai polita izan zen. Familian horrelako pertsona artista bat baldin badago, denok ukitzen gaitu. Etxean askotan elkartzen ginen jende pila, Julian Lekuona zela… Benito Lertxundi ere etorri izan da gure etxera. Gure amak kafe -makina bazuen nahiko modernoa eta Julianek esaten zion: ”Edurne, jarri kafea, bagoaz eta”. Sukalde hartan mila tertulia egin ziren, oso garai aberasgarria izan zen. Garai hartan Xabier Leteren ibilbide artistikoa modu oso bitxian bizi izan nuen. Nire

Gainera, bizio bat bazeukan Xabierrek, irakurketarena. Bi sos baldin bazeuzkan liburuak erosteko izaten zen. Berak ekartzen zuen guztia irakurri egiten nuen, nahiz eta askotan deus ez ulertu. Baina hori ere izan nuen. Bestelako kapritxorik ez zeukan, liburuak soilik. Oso garai aberasgarria izan zen. Zure etxean musika tresnarik jotzen al zenuten?

Gure antzerkiko taldean tokadisko bat erosi genuen denen artean, diru pizar bat jarrita, ahal genuen moduan. Orduan, ez genuen lokalik eta gordetzeko... Gure amari galdetu genion ea etxean eduki genezakeen eta baietz esan zigun. Sala moduko gela bat bagenuen, amak bertan lan egiten zuen makinarekin, eta amonarena zen komoda bat zegoen han, gainean marmol zuriarekin. Horren gainean jarri genuen tokadiskoa. Han entzuten genituen diskoak. Antzerkirako edota beste zerbaitetarako behar zenean, eraman egiten genuen. Eta zer entzuten zenuten bertan?

Besteak beste, Mitxel Labegerieren kantak, noski leihoak itxita. Norbaitek diskoa golkoan Iparraldetik ekarria... Eta horrelako gauzak.

Neska kozkorretan zer egiten zenuten igandeetan?

Igandeetan Altzibar auzora joaten ginen, han dantza izaten zen-eta plazan. Dantza suelto eta lotuan, ttunttuna eta baltsean. Bikondoak jotzen zuen, oholtza ttiki baten gainean, egun zarranbiloak dauden inguru horretan. 2015 XANISTEBANAK |

19


Ezkontza egunean: Done Eztebe parrokian ezkondu eta Gurutze-Berri hotelean ospatu genuen (1967-05-16).

Gero, hasi ginen Txikierdira joaten. Garai haietan gazte oso jatorrak biltzen ziren sagardotegi horretako dantzalekuan, baserri girokoak. Irungo Bentakoak, inguruko baserrietako mutilak... eta giro oso polita izaten zen. Baziren mutil batzuk, uste dut Bentakoak zirela edo Lezo... ez nago oso ziur. Dantzara etorri ziren eta nik baiezkoa eman. Dantzan hasi ginen eta hor hasi zen bera: “Hace buen tiempo, eh!”... eta nik “bai...”. Mutil horren lasaitasuna... “Euskaldunak al zineten?” Izan ere, guk han beti gaztelaniaz egiten genuen.

Eta hantxe ezagutu nuen nire senarra izango zena, Joxe Uranga Aramendi. Lehenagotik bistaz ezagutzen nuen. Tolosakoa bazen ere, Errenterian bizi zen. Arreba Errenteriara ezkondu zen harakin batekin eta mutil kozkorretan etorri zen hona ofizioa ikastera. Nik hortik ezagutzen nuen. Oso mutil goapoa zen eta elkar ezagutzen genuen, bistaz. Gero, Txikierdin hasi zen gure harremana sendotzen, poliki-poliki. Zenbat urterekin ezkondu zineten?

Nik 21 urte nituen eta berak 27. Done Eztebe parrokian ezkondu ginen, 1967ko maiatzaren 16 batean, San Isidro biharamuna zen. Eztei bidaia Madrilera eta Torremolinosera egin genuen. Nire senarrak Madrilen arreba bat zeukan, pilotari batekin ezkondua. Madrilen jokatzen zuen, Recoletosen. Haiengana joan ginen hasieran eta handik Torremolinosera, Costa del Sol aldera, Andaluziara. Niretzat esperientzia bat izan zen, Oiartzundik atera

20 | XANISTEBANAK

2015

Garazi, Malen eta Kerman bilobekin.

eta Torremolinoseraino joan. Han ikusten ziren gauzak nik ez nituen sekula ikusi: homosexualak, mutilak begiak pintatuarekin... niretzat beste mundu bat zen hura! Eta non jarri zineten bizitzen?

Oiartzunen etxea hartzeko asmoa genuen. Erraztasunagatik, ordea, biek Errenterian lan egiten genuelako, pentsatu genuen Errenterian hartzea, baina ez zitzaigun gustatzen. Ni beno Hondarribiara edo San Juanera, itsasoa zegoen lekura, joango nintzatekeen bizitzera, baina senarrak ez zuen inondik ere joan nahi. Orduan Oiartzunen jarri ginen. Garai hartan Oiartzunen ez zen etxe askorik egiten eta orain bizi garen inguru horretan etxeak egitekotan zirela bagenekien. Hor hartu genuen etxea eta egin bitartean gurasoen etxean bizi izan ginen. Aldaketa handiko urteak izango ziren.

Bai, baina nik garai haietan egunero ordu asko sartu behar nituen Orereta ikastolan, bilera asko egin behar genituen... Nire gizona ere goiz joaten zen lanera. Gainera, dena berak egin behar zuen; beraz, ordu asko behar zituen: matantza zela, haragiak prestatu... Ordu asko ziren. Horregatik erabaki genuen nire gurasoekin bizitzen jartzea. Haiek bakarrik bizi ziren. Gainera, haurrak ez nituen goizean goiz etxetik atera behar eta etxean gelditzen ziren. Elkarren arrimuan bizi izan gara, elkarri lagunduz.

Eta hiru seme-alaba izan genituen: Larraitz, Ander eta Miren. Zaharrena 23 urterekin izan nuen, Ander 26rekin eta Miren jaio zenean 33 urte beteta nituen.


Orain seme-alabak kozkortuak dauzkazu, bakoitza bere bizitza egiten.

Bai, Larraitz Bizkaian bizi da, Mundakan. Ander Astigarragan, beno han lo egiten dute. Eta Miren, momentu honetan nirekin dago. Bakarrik bizi izan da urte askoan, baina orain lan arazoengatik eta amaren ondora etorri da berriz. Eta hiru biloba ditut: Larraitzek alaba bat dauka, Garazi. Eta Anderrek bi seme-alaba: Malen eta Kerman.

Beste emakume askok ez bezala, zuk ezkondu ondoren ere Orereta ikastolan jarraitu al zenuen lanean?

Bai horixe. Nik hori oso argi neukan, lana ez nuela utziko. Amak beti esaten zuen: emakume batek soldata etxera ekartzen badu, txikia bada ere, errespetu handia da. Eta hori oso argi neukan buruan. Nik nire lanean jarraitu nahi nuen eta ez naiz damutu sekula. Eta 1991-1995eko legegintzaldian zinegotzi izan zinen.

Bai, halaxe da. 46 urte inguru neuzkan orduan. Proposamena egin zidatenean ez nuen oso argi ikusi eta etxean hitz egin behar nuela eta denbora eskatu nien. Etxekoek, berriz, nire esku utzi zuten eta askorik pentsatu gabe aurrera egin nuen. Niretzat oso aberasgarria izan zen garai hori. Hor ikusten duzu zer den nahia edo zure bihotzak esaten dizuna, baita administrazioak jartzen dizkizun paretak ere. Niretzat gogorrena hori zen. Zenbait gauza ezin direla egin administrazioa hor dagoelako. Erne ibili behar duzu.

Beste alde batetik, herria ezagutzeko oso baliagarria izan zen, bai fisikoki baita ere zer den herri bat, herri problematika, zer osagai dituen, zer gertatzen den... Nola konpondu daitezkeen gauzak, nola beste batzuk ezin diren... Hori oso aberasgarria da. Gizarte Ongizate Saileko ardura zenuen zuk, Arantza.

Bai, orduan ez zegoen horretan ohiturarik, ez zegoen ispilurik gai horretan begiratzeko. Gauza berri-berri bat zen. Alderdi asko zeuden ulertzen ez genituenak. Gauza bat da hitzez esatea eta bestea hainbat gauza barneratuak edukitzea. Hori asko kostatzen zen. Teoria eta

praktika alegia... biak uztartzea, ezagutzen ez duzun eremu batean, lan handia ematen du. Hori da nik daukadan pena. Egin genituen gauzen artean batzuk ongi egongo ziren eta beste batzuk ez hain ongi, agian batzuk gaizki, baina sekula ez borondate txarrarekin. Garai hartan Gizarte Ongizate Sailean aldaketak izan al ziren?

Bai, mugarri bat izan zen legegintzaldi hura. Lehenagokoarekin puskatu eta urrats berri batzuk egiten hasi ginen. Gaur egungo bidea gu hasi ginen urratzen. Lan asko zegoen: zaharren egoitza; ijitoekin ere izan genituen gatazkak, Arraguan...

Beti izaten zer zerbait ijitoekin. Miriam gizarte teknikaria eta biok joaten ginen haiengana. Eguerdian ni lanetik atera bazkaldu eta berehala eta bera lanetik atera baino lehen. Han egoten ziren pikondo baten azpian, mahai batean eserita eta berehala eskaintzen ziguten kafea... guk ez genuen hartzen. Esaten genien esan beharrekoa eta haiek ez ziguten aintzakotzat hartzen, bost axola zitzaien, bi emakume ginen eta... ezta kasurik ere. Oso sinpatikoak, baina ezta kasuik ere. Azkenean pleno batean komentatu genuen ez zigutela kasurik egiten eta udalbatza guztia joatea erabaki zen. Luze egin al zitzaizkizun lau urteak?

Ez, berehala pasatzen dira eta, gainera, amaieran sentsazio arraroa geratzen zaizu: jada Udala ezagutzen duzunean utzi egin behar... Horrelako sail bat menderatzeko denbora behar da. Eta ni lanean nengoen, hiru seme-alaba neuzkan eta denbora gutxi nuen lan horri eskaintzeko. Konturatu nintzen denbora asko eskaini behar zitzaiola eta legegintzaldiaren amaieran uztea erabaki nuen. Lanik izan ez banu edo denbora gehiago izan banu, ziurrenik jarraituko nuen. Baina egoera horretan ez nuen ikusten neure burua jarraitzeko moduan. Legealdi horretan Xanistebanetako soka -dantza jarri zen martxan eta herritarren aurrean dantzatu behar izan zenuen zuk ere. Nola gogoratzen duzu?

Oso urduri eta emozionatuta geunden. Gauza oso polita zen eta urte askoren ondoren guk jarriko genuen martxan, eta ardura bat bazegoen hor. Ez duzu dantzari profesionala izan behar, baina hor badago erantzukizun bat. 2015 XANISTEBANAK |

21


Hau dena erakustera eta azaltzera Urbeltz aditua etorri zitzaigun. Oso ongi azaldu zuen, eta horrelako ekitaldi baten esanahia ikusten duzunean, ardura bat badagoela erreparatzen zara. Txorakeria bat dela dirudi, baina aspaldiko ohitura batzuk badaudela ohartzen zara... Geroztik soka-dantza ikustera joaten al zara?

Hemen baldin banago, ez dut huts egiten, gustatu egiten zait. Gainera, hunkitu egiten naiz, oso ederra iruditzen zait. Bai musika, bai dantza bera... Herriari errespetuzko eskaintza hori...

Zinegotzi lanak amaituta, Killirikupe berdintasunaren aldeko emakumeen elkartean sartu zinen.

1995eko maiatzean amaitu nituen zinegotzi lanak. Ordurako Killirikupe berdintasunaren aldeko emakumeen elkartea martxan zegoen eta bertan sartu nintzen. Eta geroztik hor gabiltza lanean. Herritar askok uste du Killirikupe psikoanalisi moduan erabiltzen dugula, gure irakasleak psikologoak direlako. Eta ez da horrela. Gu emakumearen berdintasunaren aldeko emakume talde bat gara eta berdintasunaren aldeko gaiak jorratzen ditugu. Beti emakumearen gaiak jorratzen ditugu.

Hasi ginenean, lehendabiziko saioetan egin ziguten galdera batek harritu ninduen: guk ea ba ote genuen etxean toki bat guretzat bakarrik zena. Alegia, gure txokoa, aulkia, besaulkia... gurea bakarrik zen zerbait. Hasi ginen pentsatzen eta gutako inork ez genuen. Senarraren tokia, seme-alaben txokoa, amonarena, aitonarena... eta gurea sobran geratzen zena beti. Horrek txorakeria bat dirudi, baina zer pentsatu handia eman zigun. Eta bigarren galdera: zein naiz ni? Gehienetan izaten da honen ama da, honen alaba da edota honen ahizpa... Kontzientzia hartu gu gu garela. Guk anai-arrebak, gurasoak, seme-alabak... ditugu, baina gu gara, izen-abizenekin. Hortik abiatuta, gure identitateen jabe egin. Hori da egin duzuen bidea, ezta?

Hori da egin dugun bidea. Bestalde, gai askoren inguruan kontzientzia hartu dugu: emakumea historian zehar aztertu dugu, bai bertsolaritzan, bai Euskal Herrian, hainbat gaitan... eta mikro-matxismoak asko jorratu ditugu. Zeinen

22 | XANISTEBANAK

2015

barneratua daukagun, gu geu askotan nola ibiltzen garen, gure hizkuntza nola erabiltzen dugun... Hizkuntza guztiz matxista. Eta hor lana guk egin behar dugu, emakumeok. Inork ez du egingo guregatik. Okerrena da gu geu betiko topikoetan erortzen garela. Emakumeak horrelakoak gara, gizonak horrelakoak dira... ez da hori. Hori da gure gai nagusia. Bestalde, zenbait autore aztertzen ditugu. Azken urte hauetan asko jorratu dugu Marcela Lagarde; antropologo mexikarra da, berdintasunaren munduan lan asko egiten ari dena.

Eta emakumeen berdintasunaren aldeko lanetan aritzen bazara ere, Independentistak, Gure Esku Dago ekimenetan ere murgilduta zabiltza.

Bai, bai. Egiten diren ekitaldi guztietan parte hartzen dut... Independentistak taldean ere ahal dudan guztia laguntzen dut, beti laguntzaile moduan... Erretiroa hartu duzunez geroztik, zer-nolako bizimodua daramazu?

Uf!, nik uste nuen denbora asko izango nuela, baina ez da hala. Hori bai, gauzak lasai hartzen ditut, ez dut neure burua estutu nahi. Goizetan astean bitan Pilates egitera joaten naiz. Egunero, egunero, egunero eguerdian kafea hartzera etortzen naiz lagunekin. Gainera, tabakoaren legeari eskerrak eman behar dizkiot. Barrenean ezin denez erre, tabernako atarira ateratzen gara erretzera, baina ez da mahai esklusiboa izaten... Etortzen den guztia biltzen da han. Hor nik jende pila ezagutu dut. Batzuk behin ere ikusi gabeak, beste batzuk ordura arte inoiz hitz egin gabekoak... Eta hor tertulian primeran aritzen gara. Arratsaldeetan, astean behin Kirilikupeko klase horiek izaten ditugu... Bestela beti izaten dut zerbait: pixka bat ibili, bileraren bat hemen-han, bilobak ere tarteka bisitan... Orain kozkortu dira eta gutxiago behar naute, baina txikiagoak zirenean urte pare batean astean bitan haiei laguntzera joaten nintzen. Futbolera joaten ginen, biak futbolariak dira eta haiek eramatera eta ekartzera... Eskulanetan oso trebea zara, Arantxa.

Eskulanak asko gustatu izan zaizkit. Ez naiz inora joan ikastera, autodidakta izan naiz. Oso


gustukoak izan ditut beti puntua, kakorratz-lana (ganchillo), bainikak, jostea... Gaztetan josten ikasi nuen. Garai haietan emakume zintzo batek, beste gauza askoren artean, josten ikasi behar zuen. Eta nik ere horretan ikasi nuen. Akademia batera joan nintzen Corte y confección ikastera. Urtebete egin nuen han (Errenterian) eta puntadak egoki ematen ikasi nuen. Hortaz, josteko lanak egin ditut beti etxean, haurrentzat, txikiak zirenean… Dena dela, gaur egun gutxitan aritzen naiz. Koltxa pila egin nituen bere garaian, gortinak ere bai... Azken eskulanetan, hiru ilobei baserritar jantzia josi diet, baita nirea ere. Irakurtzeari ordu asko eskaintzen al diozu?

Bai, izan ere asko irakurtzen dut, asko. Asko gustatzen zait irakurtzea. Horrek bai betetzen nauela. Irakurketarekin ez zara behin ere bakarrik egongo, beti esaten dut nik hori. Gazte -gaztetatik zaletasun handia izan dut.

Etxean gure gurasoek gogokoa zuten irakurtzea. Gero, Xabierrek zer esanik ez. Guk gaztetan bi sos baldin bagenituen, zerbait polita ekarriko genuen. Hark, ostera, liburuak erosten zituen. Gogoratzen naiz Gabriel Garcia Marquezen Cien Años de Soledad, lehenengo edizioa izango zen, irakurri nuenean. Beste bat gogoratzen naizena Últimas tardes con Teresa, Juan Marsé-rena. Pila bat, beti izan dugu zaletasun handia irakurtzeko.

Txiki-txikitatik, gure aitona-amonen etxean Xabiertxo eta Ixiartxo liburuaren kapitulu bat irakurtzen genuen. Haien kapitulu bat, ahots altuan gainera, ozen. Zaletasuna hortik datorkit. Mezetako liburu denak euskaraz izaten genituen, Orixeren misala, denak euskaraz... Eta egunkaria irakurtzeko ohiturik?

Bai, bai, egunero. Gure etxean La Voz de España erosten zen egunero. Amak esaten zuen, batek izen euskalduna zuela eta besteak espainola, baina hura hobea zela. Orduan La Voz deitzen zitzaion, ez genuen La Voz de España erabiltzen. Gaur egun Berria irakurtzen dut. Harpideduna naiz. Egunero jaso eta irakurtzen dut. Gara egunkaria ere irakurtzen dut. Argia astekaria ere jasotzen dut, harpidetza dut eta. Gure aitona-amonen etxean Zeruko Argia zenetik hartzen zen Argia. Bertsolarien aldizkarira ere

gustukoa dut. Hain zuzen, atzo jaso nuen azkena eta oso interesgarria da. Bidaiatzea ere oso gustukoa duzu.

Bai, urtero bidaiaren bat egiten dut. Orain dela gutxi, Mexikon ibili naiz. Alaba han zegoen batean bisitatzera joan nintzen. Hori gaurdaino egin dudan bidaiarik bereziena izan da. Motxilero moduan ibili ginen, ez ginen izarretako hoteletan ibili, izarrak bai baina zerukoak... Toki zoragarriak ezagutu nituen, oso ezberdinak, bidaietako gidatan inon ere azaltzen ez direnak... Beti gogoratzeko moduko bidaia. Lehengo urtean, berriz, Sizilian izan nintzen, aspalditik neukan hara joateko gogoa eta joan nintzen eta oso gustura ibili nintzen. Aurten Marokora joan naiz... Ibiltzen naiz pixka bat.

Oiartzungo Antzerkizale elkarteko kideek hilero antolaturiko egitarau oparoari erreparatzen al diozu?

Bai, bai. Gainera, oso antzezlan onak ekartzen dituzte... Antzerki mundu hori asko aldatu da, ez du ezer ikustekorik guk egiten genuenarekin. Hala ere, oso gustura egoten naiz. Antzerkia, Auzokalteko Musika Txokoko emanaldiak... oso gustukoak ditut.

Hori bai, ez dakit zergatik Oiartzunen ez dute arrakastarik Ergoienen antolatzen diren musika kontzertu horiek. Oso jende gutxi joaten da Musikaren Txokora. Urtean egiten dira lauzpabost emanaldi eta zoragarriak izaten dira, baina ez da jende askorik joaten. Zoragarria izaten da, ze lehenengo emanaldia izaten da, kanpoko bat eta gero bertako bat. Bertakoak oso interesgarriak izaten dira, baina kanpokoak deskubrimendu bat izaten dira. Sekula pentsatuko ez zenuen moduko musika, izugarri aberasgarria. Horren ondoren afaria egiten da. Parte hartzen al duzu afarietan?

Bai, ez badut ezer garrantzitsurik, bai. Oso politak izaten dira: Juan Mari Beltran musika tresnak jotzen hasten da bere kideekin eta momentu magiko bat izaten da, deskribatu ezin den horietakoa. Gero eta gutxiago gustatzen zaizkit gauza erraldoiak... Kilometroak edo horrelakoak direnean bai, jende asko batzen delako. Bestela gehiago gustatzen zaizkit formatu txikiak, askoz ere intimoagoak dira... Askoz ere hunkigarriagoak. 2015 XANISTEBANAK |

23


Gaur egungo Oiartzun herria ikusita, aldaketa handia sumatzen al duzu?

Aldaketa handia izan da, baserri munduko herri bat izatetik hiri txiki baten antza hartuz joan da. Hala ere, herri izaera mantendu du. Fisikoki asko aldatu da zentzu horretan, pentsa kalean lehen gure aitonak ukuilu bat zeukatela sagardo barrika batekin, gero baratzea oilotoki eder batekin. Amona bizi izan zen arte txerria ere bai. Aitonak herri lurretan baratzea egiten zuen. Beti ezagutu dut hura jubilatu ostean bere baratzearekin, bere karretilarekin... 95 urterekin joan zen operatzera urte guztiko patata ereinda.

Testuinguru hartan ezagutu dut nik, eta oso polita gogoratzen dut. Sagardoa egiten zutenean Mendin-Etxeberriko Joxe Mari, hango aita, nola etortzen zen bere barrika luze batekin Antonenera sagardoa edo ez dakit zizarra edo izaten zen hura ekartzera. Gurditik baldeetan eramaten zuten Antoneneko atzera, han barrika bat izaten zuten.

Amama Dolores Muguruza, besoetan Anjel Bergaretxe, Xabier Lete, Miguel Mari Bergaretxe eta Arantxa Lete dituela (Austingo errebueltan).

Noiznahi astoak pasatzen ziren belarrarekin, Axerienekoak... Gurdiak iratze biltzera Ugaldetxo aldetik etorriko ziren eta kale guztia pasatzen zuten, ez dakit nora joango ziren, Pikoketa aldera edo iratzea zegoen lekuetara. Gurdia hutsa bazegoen, ahal bagenuen atzean esertzen ginen eta goraka joaten ginen‌ Herritik ateratzen zenean idiekin zihoana orduan konturatu izan balitz bezala, “ee! hemen zaudetela, alde egin ezazue hemendik e!...

Arantxa Lete Bergaretxe inolako debekurik gabe mintzatu zaigu, ez genekien mila gauzaren berri eskainiz. Gure herriaren historia xehea egiten ari den aldizkari honetan, beharrezkoa zen hau guztia jasotzea.

Galderak egin eta jaso: JAIONE UGALDEBERE SARASUA

24 | XANISTEBANAK

2015


Historia


Antonio Valverde ‘Ayalde’-ren jaiotzaren mendeurrenean (1915-2015) “Aurtengo urtarrilaren hamazazpian –San Anton egunean– ospatzen genuen Antonio Valverde ‘Ayalde’-ren jaiotzaren mendeurrena. Urte berezia, beraz, aurtengoa, haren ibilbide pertsonal, artistiko zein literarioa berriz aztertu eta ikertzeko, baita guztiz aproposa eta egokia ere haren artelanaz gozatzeko”. Hitzokin hasten nuen aurtengo Oarso urtekarirako idaztea egokitu zaidan idazlana, eta idazlanaren inertziak eraginda-edo, hitz berberekin eman diot hasiera Oiartzun 2015 urtekarirako idazten dudan honi ere. Ayalderen mendeurrena aurreikusita, jada urtebete lehenago –2014ko urtarrilaren hasieran bertan– hasi nintzen batzuk eta besteak mendeurrenaren hurbiltasunaz ohartarazten, haren seme-alabak lehenik, eta Oiartzungo Kultura teknikaria gero, zeinak bere oharretan jaso baitzuen adierazpena.

Valverdetarren aldetik izan nuen erantzuna, aitaren omenezko egitasmoen berri emanez; udal sailetik, aldiz, txintik ere ez.

Honelaxe nioen, 2007ko Xanistebanetan, Oiartzungo Udal Areto Nagusian egindako pintura erakusketa katalogorako idatzitako testuan, Antonio Valverde Ayalde, bere ‘Ibar ixillean’ izenburupean: “Ez zen nolanahikoa izan, zinez, gure protagonistak Oiartzunekin hartu zuen zorra, Ibar ixillean liburuko (1970) aintzin-solasean aitortzen digunez: «Oyartzun maite dut txikitandik. Bere lurralde eta ikuspen bikaiña barru-barruan daukat sarturik. Antze eta Literaturan naizen pittin hau Oyartzun’eri zor diot». Bai, halaxe da: hasteko, Oiartzuni zor dio ‘Ayalde’ izenordea –bere etxearen izena izango dena, aldi berean–; Oiartzuni bere margo zein idazlanetako pertsonaia eta paisaia, kale eta baserrietako giroa, auzoetako lan eta neke, artzaintza, ipuin, kantu herrikoi, jai eta jolas; Oiartzuni, neurri handi batean, gure euskaldunberriak bereganatutako euskara («euskaldun-berri-zahar bat», euskaltzain urgazle izaterainokoa...). Oiartzunekiko zorra handia izanik ere, ezin uka ordainez itzulitakoa

26 | XANISTEBANAK

2015

ez dela huskeria izan: hantxe geratu dira bere oihaletan hilezkortuta hainbat oirtzuar, Gipuzkoako pertsonaia historikoen zerrenda zabal bat hezurmamituz... Hantxe, hainbat paisaia eder ere, geure begientzako arketipo bilakatu direnak. Eta bere idazkietan txertaturik, berriz, betiko iraungo duten hainbeste gizon-emakume oiartzuarren fisonomia eta hainbeste elkarrizketa, gertaera, pasadizo, etnografia kontu, ohitura zahar, eszena nabar... guztiak bere luma zorrotzaz marraztuak. Zorrak zor, uste dugu ‘Ayaldek’ kitatu zituela, ongi aski kitatu ere, semetzat hartu zuen herriarekiko zorrak, ordainetan utzi zizkigun arte emaitza bikain eta oparoen bidez.” Eta zortzi urte geroago ere, guztiz bat nator orduan nioenarekin.

Eta Antonio Valverde Ayalde margolari eta idazle errenteriar-oiartzuarraren –errenteriarra jaiotzez, oiartzuarra adopzioz– jaiotzaren mendeurrenean, zer egin haren omenez?

Oiartzuar guztioi proposatzen –eta guztiz gomendatzen– diedana neronek egindakoa da: har ditzala hark idatzitako bi liburuak, Ibar ixillean izenekoa (Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eta Aurrezki Kutxa Munizipalaren S. G. de E. y P.; 1970), euskaraz burutu zuena, eta Con fondo de txistu izenekoa, gaztelaniaz idatzitakoa (Auñamendi Argitaletxea; 1965), eta irakur ditzala, bata bestearen ondoren. Ayalde estimutan daukagunok egin geniezaiokeen omenaldirik onena dela uste dut. Baita bere artelanez gozatzea ere eskura ditugun erakusketa-katalogoen bidez (Aurrezki K. Munizipalarena –antologikoa–, 1974; Donostiako S. Telmo Museoarena –denetan osoena–, 2004; Galeria M. Mejutorena, Bilbo, 2005; Zarauzko Udalare-


na –Obra grafikoa–, 2006-2007; eta Oiartzungo Udalarena, 2007), edota Internet bidez.

Ayalderen testuinguru historikoa hobeto ezagutzeko jakin-mina duenak, berriz, jo dezake haren belaunaldiko hainbat idazle lagunengana: Artetxe, Pelay Orozco edota Oteizaren liburuetara, besteak beste. Baita margolari adinkideren inguruko monografiak irakurtzera ere (liburuxka gehienak Aurrezki K. Munizipalaren ezinbesteko bilduman argitaratuak, zeinari Antonio Valverde ‘Ayalderi’ eskainitako monografiak ematen baitzion hasiera, 1974an...): Agustin Ansa (1909-1989), Simon Arrieta (1915-1969), Nikolas Lekuona (19131937), Ignacio Echandi (1912-1952), Mª Paz Jimenez (1909-1975), Luis Alvarez (19141976), Jesus Olasagasti (1907-1955), Juan Cabanas (1907-1979), Carlos Ribera (19061976), Narkis Balenziaga (1905-1935), Gaspar M. Iturrioz (1901-1998), M. Flores Kaperotxipi (1901-1997), B. Bienabe Artia (1899-1987)... edota lehentxeagokoen ingurukoenak: Ascensio Martiarena –Ayalderen maisua– (18831966), Elias Salaberria (1883-1952), Vicente Berrueta (1873-1908), Ricardo Baroja (18711953), Ignacio Zuloaga (1870- 1945), Pablo Uranga (1861-1934)... Horixe nire proposamena eta horixe nire eskaintza aurtengo mendeurrenean. Ea eskaintzen dizuedana egitera animatzen zareten... ez zarete damutuko-eta, ziur.

Eta ea, Antonio Valverde Ayalderen jaiotzaren mendeurrena dela-eta, Oiartzungo herria ere gure artistarekin bat dagoen eta ongi merezitako omenaldirik eskaintzen dion urte berezi honetan. Hala izan dadila. Eta 2007ko erakusketa-katalogoan erabilitako azken hitz berberekin amaituko dut Ayalderi eskainitako idazlan hau ere. Halaxe nioen orduan, eta halaxe diot orain ere: “Lehendikan ere idatzita neuzkan mirespen hitzekin (Oiartzun 2004) amaituko dut: «Egunero-egunero dut ‘Ayalde’ gogoan –‘Aialde’ gizon eta ‘Ayalde’ artista–, Ergoiengo bideak soseguzko ‘ibar ixillean’ daukadan estudiora naramanean. Han, lanlekuaren baitan, egunero-egunero argi-itzal sorginduen ofizioa lumaz eta pintzelez ofiziatuz, maisuaren argi-itzal meheak ditut gogoan... Aialdeko gaina dut lekuko, ibar isilaren bakardadean.»” IMANOL IRIGOIEN ARANBERRI

2015 XANISTEBANAK |

27


Antonio Valverde Casas ‘Ayalde’

artista eta idazlea duela 100 urte jaio zen

Autorretratua, 1959. Olioa, tablexean.

Oiartzungo bailara eta Aiako Harria izan ziren ehunka olio, akuarela, gouache, litografia, grabatu eta abarren ‘leit motiv’-a. Urtarrilaren 17an ehun urte bete ziren Antonio Valverde Casas ‘Ayalde’ jaio zela, Errenterian. 55 urte geroago hil zen, 1970eko uztailean, Oiartzunen, Ayalde bere etxean.

28 | XANISTEBANAK

2015


Antonio Valverde Ayalde, 1950eko hamarkadaren hasieran, Donostian, Maria Dolores Lamsfus emaztearekin eta bien aurreneko lau seme-alabekin: bien ondoan, Lola Valverde; behean, ezkerretik eskuinera: Maria Jose, Carlos eta Antton. Beste bi seme-alaba izan zituzten geroago: Rosa eta Javier.

Gizon polifazetikoa, idazlea, pintorea eta ilustratzailea genuen Antonio Valverde Casas Ayalde (izengoiti horrekin sinatu zituen bere idazlan eta ilustrazio gehienak). Idazle bezala, euskaraz nahiz gaztelaniaz, artikulugintzan nabarmendu zen, batik bat. Euskarazko idatzi gehienak Ibar ixillean deitu liburuan bildu zituzten, hil osteko omenaldi gisa. Pintore lanetan, bere kolore-kontraste dotoreak dira entzutetsuak, hasierako lan kostunbristetakoak bezala, baita kubismo estiloan sortutakoak ere, Olentzero obrakoa esaterako. Errenterian sortua, maisuki pintatu zuen Aiako Harria. Baina pintzelarekin ez ezik lapitzarekin ere arte handia erakutsi zuen. Euskal idazle asko eta askoren marrazkiak eta erretratuak egin zituen: Barandiaran, Basarri, Lekuona, Orixe, Mitxelena, Uztapide...

Euskara ere maite izan zuen; euskara ikasi zuen eta euskaldun berri ilustratu bat izatera iritsi zen. Euskaltzain urgazle eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko kide izan zen.

1953AN ETXEA OIARTZUNEN Lotura handia izan zuen Antonio Valverde Ayalde margolariak Oiartzungo herriarekin. Errenterian jaioa zen eta Donostian zeuzkan lantokia eta etxebizitza, baina 1953an etxea egin zuen Oiartzunen eta harrezkero hantxe eman zituen asteburu gehienak eta oporraldi guztiak; gainera, toki hartantxe jarri zuen margo-estudioa.

Xenpelar. 1968. Olioa, mihisean.

Gogotik maitatu zuen Oiartzun eta makina bat margolan egin zuen hango paisaiak eta pertsonak gai hartuta. Esate baterako, Ayaldek 1969. urtean margotu zuen Xenpelar bertsolariaren erretratua Antonio Lekuona Matxio oiartzuarra eredu hartuta. Orduan 37 urte zituen Matxiok.

AIALDE KALEA Valverdek gure bailaran aurkitu zuen inspirazioa, Euskal Herriko mendigune granitiko bakarraren oinetan. Bere hitzetan adierazita, ÂŤAiako Harria inoiz ez dago berdin, itxura desberdina eskaintzen du egunero, urtaroen joan-etorrian errepikatzen ez denaÂť. Oiartzunen, seme-alabak erretratatu zituen, ipuinak idatzi zituen eta, bere okre, behe-laino, itzal eta hodeien bitartez, artistak barruan zeramatzan sentimenduak irudikatu zituen.

Egun, Oiartzun herrian kale bat da haren izenarekin, izan ere, inspiratu zuen Ayalde etxean bertan hil zen gizona, margolaria eta idazlea, Ayaldeko belaunaldietan zehar betikotu zen mezu bakarraren mezularia. JAIONE UGALDEBERE SARASUA

2015 XANISTEBANAK |

29


Aranburuola burdinolaren arrasto arkeologikoak

Aranburuola burdinolako presaren paretaren arrastoak.

Altzibartik Karrikara bidean zegoen Aranburuola burdinola urteetan zehar martxan egon bazen ere, azken urteetan bere arrastoak ahaztuta eta baztertuta egon dira. Pasa den urtean, Unibertsitateko Gradu Amaierako baten gai izan zen burdinola hori, eta ordutik zerbait gehiago dakigu burdinola horren inguruan. Artikulu honek lan horren laburpen izatea du xede.

Hasteko, aipatu behar dugu burdinola bat instalazio siderurgiko bat zela, non burdin minerala metal bihurtzen zen. XX. mendean desagertu ziren, labe garaiak agertzearekin. Burdinolek uraren indarra erabiltzen zuten burdina landuko zuen mailu handia martxan jartzeko. Ur horretaz hornitzeko, presak, kanalak eta bestelako instalazio bereziak zituzten; hau da, garai bateko fabrikak ziren, instalazio oso bereziekin. Oiartzunek halako instalazio ugari zituen, esaterako Iurritako burdinola, Ugarteko

30 | XANISTEBANAK

2015

burdinola, Olaldeko burdinola eta Olaberriako burdinola. Aranburuola burdinola Altzibar eta Karrika auzoak lotzen dituen bailararen beheko aldean zegoen, eta gaur egun han dago multzo arkeologikoa, Karrika ibaiaren ekialdeko aldean. Ipar-ekialdean, muino baten gainean Aranburu baserria dago, eta haren azpian geratuko litzake burdinolaren arrasto multzoa. Multzoa ibaiaren ekialdera dago eta bere erditik 4 metro zabal duen bide bat pasatzen da, 1898an ireki zen Zorrola edo Artikutzako trenaren pasabidea izan zena.

EAEko Monumentu-Multzoak eta Aztarnategiak atalaren barnean, Oiartzungo Balizko Arkeologia Guneen zerrendan burdinolaren berri ematen da, zehazki: 28. Aranburuola burdinola (ez zaio egiturarik ikusten) izendapenaren azpian. Azken urteetako uholdeengatik eta landarediaren aldaketagatik burdinolarenak izan


zitezkeen arrastoak azaleratu dira inguru horretan. Horren harira Gradu Amaierako Lanak burdinolaren arrastoak bildu eta ezagutarazi nahi zituen, inongo indusketa arkeologikorik egin gabe. Horrela, prospekzio arkeologikoa deritzon teknikaren bitartez burdinolaren arrastoen berri eman eta informazioa eguneratzea bilatzen zen.

ZER DA PROSPEKZIO EDO MIAKETA ARKEOLOGIKOA? Prospekzio arkeologikoa edo miaketa arkeologikoa lurrazaleko arkeologia arrastoak ikusmenez antzemateko praktika dela esan dezakegu (CERRATO CASADO, 2011). Miaketa arkeologikoa eginez, informazioa biltzen da, eta, gainera, metodo ez urratzailea denez, arrastoak ez dira hondatzen, adibidez indusketa arkeologikoetan gertatzen ez den bezala, non aztarnategia apurkaapurka “hustu” egiten den. Ezaugarri positibo horrek baliabide ekonomiko urriekin emaitza oso onak lortzea dakar. Prospekzioa egiteko hainbat modu daude, eta onena prospekzioa beste metodoekin elkarlanean jartzea da, informazio osoagoa lortzeko. Kartografia, ikerketa geologiko eta edafologikoak, aireko argazkiak, toponimiak, ahozko iturriak, informazio arkeologikoa eta bibliografikoak… bilatu nahi diren edo ikertu nahi diren arrastoen inguruko informazio oso interesgarria ematen dute. Informazio guztia bilduta, ikertuko dugun eremua hautatu eta berau “orraztea” litzake ohikoena, arrastoak antzemanez, baina prozedura zehatz bati jarraituta. Prospekzio arkeologikoa Aranburuolaren aztarnak aurkitzeko orduan:

Aranburuola burdinolaren arrastoak gutxi gorabehera non gorde edo mantendu diren pentsatzea erraza da, Aranburu baserriaren inguruko lurretan alegia. Inguru horretan gordetzen dira burdinolarenak izan zitezkeen parte batzuk, eta, beraz, egindako lanarekin pareta horiek guztiak ondo klasifikatu nahi izan dira. Lan horretarako, aipaturiko pros-

Aranburuola burdinolaren presako arrastoen marrazkiak.

pekzio arkeologikoa erabili da. Baina lanari ekin aurretik, prospekzio gunea zehaztu behar izan zen, hau da, ikertuko zen gunea edo arrastoak bilatuko ziren eremua. Arkeologia lan askotan, prospekzio arkeologikoa ezagutzen ez zen aztarnategi bat bilatzeko erabili izan da, lur sail zabalak miatuz eta orraztuz, lurrean mantendu diren arrasto txikien bila (zeramika zatitxoak, hiltzeak, harri landuak…). Baina kasu partikular honetan bereziki gunea aurkitzea ez da arazoa izan, Aranburu baserriaren inguruan jada ezagunak zirelako pareta multzo batzuk. Beraz, gunea nahiko zehatza zen, eta bertan arrasto guztiak ondo antzematea falta zen. Miaketa edo prospekzio arkeologikoa osatzeko, informazioa bilatu zen, eta horrela lortu zen jakitea nola hainbat agiritan Aranburuolaren informazioa gorde den. Familiaren lehen erreferentzia 1489koa da, non Nico-

2015 XANISTEBANAK |

31


las de Aramburu aipatzen den Hondarribiko Sabaot-ekin diru kontuengatik auzi batean (DIAZ DE SALAZAR, 1997). 1499-1520 bitarteko Oiartzungo Estimazio Liburuan Aranburu etxeak burdinola ez, baina errota duela esaten da lehen aldiz (LEMA PUEYO, 2011). Pentsatu dezakegu ondoren burdinola izango dena hasiera batean molino hitzarekin deskribaturiko gune bat izango zela. Burdinola gisa urte batzuk geroago aipatzen da artxiboetan, 1549an zehazki, non esaten den burdinolaren presako urek Altzibartik Karrika auzora doan garaiko bidea urpean hartzen dutela (DIEZ DE SALAZAR, 1997). Urte horretatik aurrera burdinolak hainbat transformazio jasango dituela ikusiko dugu, jabetzari zein formari lotuta. Handitu, txikitu edota uholdeengatik geldirik egongo da adibidez (ARAGON, 2011). Bestalde, Oiartzungo 1982ko Urtekarian publikaturiko lan batean IĂąaki Arbelaitzek Oiartzungo bailarako burdinolen berri ematen du, eta Aranburuola ere aipatzen da bertan, burdinolaren presa izan zena zubi baten arrasto gisa aipatzen bada ere. Informazio hori guztia bildu eta prospekzio lanak amaitzerakoan, burdinolaren arrasto asko aurkitu edo antzeman ziren, aurretik pareta

32 | XANISTEBANAK

2015

Aranburuolako burdinolaren arrastoen marrazkia mapa batean kokatuta.

soilak edo egitura sinpleak ziruditenak plano batean ezarri eta burdinola baten egitura batenak direla antzematen da. Ondorengo pausoa, arrasto horietatik abiatuz, paretak begetazioz garbitu eta horien inbentarioa egitea izan zen. Planoan ikusi dezakegu aurkitu ziren pareten kokapena. Hiru multzo bereizi ziren, presarenak izango zirenak, tailerrarenak izango zirenak eta kanalarenak izango zirenak. Orokorrean arrastoak harlanduz edo harlangaitzez eraikitako paretak dira. Presa da gaur egun guztietatik ikusgarriena, harlandu handiz egina dago eta.

ONDORIO NAGUSIAK: Lan hori egiteak Aranburuola burdinolaren arrasto ahaztuak berriro ere bildu eta jasota geratzea ekarri badu ere, Aranburuola Oiartzungo beste burdinolen arrastoen isla dela esan dezakegu, eta erreflexiorako balio izan du. Burdinolek ez dute garrantzi handirik gaur egun, arrasto nahiko ahaztuak dira, eta jendeak ez daki nolako garrantzia eduki zuen industria horrek gure bailaran. Diaz de Salazarrek bere liburuan dio kontuan hartzekoa dela Oiartzun


betidanik izan dela aproposa burdingitzarako: “Meatzegintza tradizio zahar batekin, zeinaren berri badugun erromatar garaitik, bertako eremuak beharrezko ziren elementu guztiak zituen siderurgia hazkor bat edukitzeko” (CARRION ARREGUI, 1991), horregatik, eta baita ibai kopuruagatik, bailara estuetan kokaturiko ibaiengatik, basoaren hurbiltasunagatik (ikatza eta agurra lortzeko) eta baita itsas aterabidea ondoan zuelako ere (Errenteria eta Pasaiako portuetatik), ez da harritzekoa nahiko goiz burdinolen aipuak edukitzea bailara honetan. Erromatar garaian jada meatzeen ustiapen zantzuak aurkitzen ditugu, bai Arditurriko eremuetan eta baita bailara guztiko hainbat txokotan ere. Erdi Aroan sartuta, haizeola edota mendiko burdinolen presentzia ere nabaria da azken urteetako ikerketen arabera. Aro Berrian burdinola hidraulikoak martxan daudela ikusten dugu, eta horren adibide da artxibo zaharretan gorde den Pleito de los Ferrones delakoa, non Kontzejuak eta burdinolen jabeak sarobeen eta lur komunalen inguruan eztabaidatzen dute horien aprobetxamenduaren inguruan, eta burdinolen indarra handia dela ikusten dugu (AYERBE IRIBAR, 2012).

Horrela, bada, jendeak industria horiekiko eta Oiartzunek meatzariarekiko duen pertzepzioa berreskuratzeko pauso horretan lagundu duen lana izan da, eta etorkizunean lana sakonago egitea espero da.

BIBLIOGRAFIA: ARAGÓN RUANO, A. La actividad siderometalurgica guipuzcoana durante el siglo XVII: transformaciones y productividad. Euskal Herriko Unibertsitatea. 2011.

ARAGÓN RUANO, A. Las ferrerías guipuzcoanas antes la crisis del siglo XVII. Euskal Herriko Unibertsitatea. 2011.

AYERBE IRÍBAR M.R, IRIJOA CORTÉS I, SAN MIGUEL OSABA A, Documentación medieval del archivo municipal de Oiartzun: II. Pleito de los ferrones (1328-1514). Fuentes documentales medievales del Pais Vasco. Eusko Ikaskuntza. Donostia. 2012. CARRION ARREGUI, M.I. La siderurgia guipuzcoana en el siglo XVIII. Euskal Herriko Unibertsitatea. 1991. (30 orr.).

CERRATO CASADO, E. La prospección arqueológica superficial: Un método no destructivo para una ciencia que sí lo es. Universidad de Córdoba. 2011. (1 orr.) DIEZ DE SALAZAR FERNANDEZ, L. M. Ferrerías guipuzcoanas: Aspectos socio-económicos, laborales y fiscales (siglos XIV-XVI). Kutxa Gizarte eta Kultur Fundazioa. 1997.

Bertako informazioa era berean “Real Chancilleria de Valladolid. Reales Ejecutorias (14861491) Libro 95, Leg.”-etik harturik izan da. Bertako informazioa era berean “Elizalde,1-I-1550 (AM Oiartzun.C/4/8/1, fols. 179187)”. -etik harturik izan da.

LEMA PUEYO, J.A. IRIJOA CORTÉS, I. Documentación medieval del archivo municipal de Oiartzun. I. libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520). Fuentes documentales medievales del Pais Vasco. Eusko Ikaskuntza. Donostia. 2011. Egilea: Suberri Matelo Mitxelena

Lan originalaren izenburua: Produkzio gune aurrekapitalisten arkeologia: Oiartzungo Aranburuola burdinola, prospekzio arkeologiko baten adibidea. Gradu Amaierako Lana. Lan originala kontsultatzeko: suberri@hotmail.com

SUBERRI MATELO MITXELENA

2015 XANISTEBANAK |

33


Kontxa Murgia Egañari omenaldia

Concha Murguía Egaña Domingo Murgía Azkonobietaren alaba zen, Oiartzungo Done Eztebe elizako organojolearena. Hark 1799an lortu zuen lanpostua eta 1815a arte bertan izan zen, orduan Tolosako Andra Mariko postua lortu baitzuen oposaketan. Oiartzungo egonaldian jaio zen haren alaba Concha, 1806ko urtarrilaren 29an, egun Oiartzungo Biblioteka den etxean.

1823tik eta 1854ko ekainaren 13a arte, Santiago de Compostelan hil zen arte, Galizian bizi izan zen; han, botikari batekin ezkondu zen 1833an, José Martinezekin, alegia. Ezkontza hartatik 2 seme-alaba jaio ziren. Haietako bat, Manuel M. Murguía -horrelaxe sinatzen baitzuen berak-, idazle garrantzitsua izan zen, Galiziar abertzaletasunaren erreferente teoriko nagusienetarikoa, eta baita Galiziar Akademiako lehen lehendakaria ere, hau 1903an sortu zenez geroztik, eta bera 1933an hil zen arte. Manuelek zera zioen, Galiza maitatzen hasi zela ikusirik bere amak bere jaioterria, Euskal Herria, zenbat maitatzen zuen. Euskal lurraldea, “beldurrik eta

34 | XANISTEBANAK

2015

gezurrik ez den lurraldea” zioen bezala. Galizako poeta handi Rosalia de Castrorekin ezkondu zen Manuel. Castroren Cantares Gallegos idazlana 1863an argitaratu zen, eta berau izan zen Galiziar kulturaren “Rexurdimento” edo berpizkundearen akuilu nagusia. 2000. urteaz geroztik, orduko alkate Xabier Iragorriren ekimenez, Bibliotekako sarreran plaka ezarri, eta bertan urtero omenaldia egiten zaio Oiartzungo Udalaren eta Pasaiako Fato Cultural Galego Daniel Castelaoren artean.

2015. urte honetan, eguzkia laino artean ederki estalita bazen ere, hotzari aurre egiteko, egitarau berezia antolatu zen urtarrilaren 29an, 30ean eta 31n. Juanba Berasategiren Galizarrak Euskal Herrian dokumentala proiektatu zen, Xosé Estévez historialariak aurkeztuta; Kepa Junkeraren musika emanaldiaz gozatu genuen, Maria Lasa eta Garazi Otaegi dantzari-sorginez ongi lagunduta eta Manu Gómez eta Dani Lumbreras Galizako gaitajoleen musika-laguntzaz ere bai.


Herri honetan Galegoak bizitzen garen Eukal Herriari esker sakona eman behar diogu. Euskal Herriak ogia, lana, etxea, familia eta maitasuna denbora beltzetan eman dizkigu.

Galiza oraintxe bertan egoera arriskutsuan dago. Gaztediak emigrazioan jarraitzen du. Europan biztanleria zaharrena duen nazioa da. Herrixkak utzita. Gutxi jaiotzen, baina gehiago hiltzen dira. Eta, gainera, kontzientzia soziala eta nazionala lotsatia da. Xosé María Díaz Castrok, poeta oso ona bera eta Maite Zubizarreta urretxuarrarekin ezkondua, joan den mendeko hirurogeigarren urteetan, poema bat, Penelope idatzi zuen. Poema horretan, Galizak, Penelopek bezala ehoz eta deseginez, pauso bat aurreratzen eta beste pauso bat atzeratzen du.

Poema hau da: Pauso bat aurrera eta beste bat atzera, Galizia, eta zure ametsen ehuna ez da mugitzen. Esperantzak nagiak ateratzen ditu zure begietan. Idiak goldaketan eta euria. Oso urrutiko ontzien marru batek marruskatzen dizu ametsa, mahats bat bezain biguna. Baina zu mila urteko izaretan biltzan zara, eta ametsetan euria entzuten duzu berriro. Bideek egunen batean akarriko dute Hementxe dituzue Xosé Estévezek, urtarrilaren 31ko omenaldian eskaini zituen hitzak: “ Egun on denoi eta eskerrik asko etortzeagatik.

Bakarmena eskatu dizuet nire euskara txarra delako. Gaur lehenengo aldiz zati bat euskaraz hitz egingo dut. Ausartegia naiz, baina bihoztun ere bai Caureleko mendietan jaio naizelako. Gainera, nere zainetan odol euskaldunaren zerbaitek korrika egiten du abizen urrutikoa “Hartza” daukadalako. Esker oneko izatea, ongi jaiotakonea da, esaldi zaharra da. Horregatik, Oiartzungo Udaletxeari eta, bereziki, Asier Legorbururi, Xabier Iragorriri eta Joxan Eizmendiri esker bero-beroak nere partetik, Fato Cultural Daniel Castelaoren izenean eta Galizaren izenean eman nahi dizkiet.

eraman zuten jendea. Jainkoa bera da. Ildoa joan, ildoa etorri, Jesus Maria!, eta gauza orok ordaindu behar du bere hamarrena. Belardiak amets gizara eurigabetuz, Pargatik Pastorizara doa Denbora. Luperatuz doa, ildoz ildo, Udazkena. Pauso bat aurrera eta beste bat atzera, Galizia! Horregatik, Lizardirena bezala, nire poema hau da:

“Bihotzean min dut, oinaze bizia; nere maite aberri jatorrizkoa une bakoitzean hiltzen da”.

2015 XANISTEBANAK |

35


Mais non se pode endexamais perde-la esperanza. Concha Murguía, unha esgrevia oiartzuarra, deixou unha froitífera semente en Galiza, Manuel Murguía. A iste seguíuno unha longa saga: A súa dona Rosalía de Castro, a meirande poeta galega, D. Ramón Otero Pedrayo, o grande polígrafo, Xosé María Díaz Castro, casado ca urretxuarra Maite Zubizarreta Bengoetexea, o bardo nacional Manuel María, Francisco Carballo, un crego, teólogo, historiador e patriota, finado en novembro do ano pasado, que aprendeu compromiso e patria con cregos obreiros abertzales no Barakaldo dos anos 60. Nunca podería esquecer a Daniel Castelao, o noso guieiro e mestre, que estudou medicina por amor ó seu pai e deixouna por amor a humanidade. Deste último vou rematar con dous textos. O primeiro define a substancia do que é o verdadeiro patriotismo das nacións periféricas sen estado, que debían unirse no Galeusca prá artellar unha Confederación de nacións ibéricas, mediante pactos internacionais entre iguais, libres, voluntarios e reversibles. O texto foi escrito por Castelao prá unha colaboración no periódico EUZKO DEYA, de Bos Aires, o 31 de decembro de 1941. Di así:

“Os cataláns, os galegos e os vascos serían anti-españoles, se quixeran impoñer o seu xeito de falar á xente de Castela; pero son patriotas cando aman a súa lingua e non se aveñen a cambia-la por outra. Nós comprendemos que a un galego, a un vasco ou a un catalán que no queira ser español lle chamen separatista; pero eu pregunto como debe chamárselle a un galego que non queira ser galego, a un vasco que non queira ser vasco, a un catalán que non queira ser catalán. Estou seguro de que en Castela, a estes compatriotas chamaríanlles “bos españois” e “modelo de patriotas”, cando, en realidade, son traidores a si mesmos e a Terra que lles deu o ser. ¡Estes si que son separatistas!”. O segundo o texto foi pronunciado en Santiago de Compostela diante da escultura de Rosalía de Castro na Ferradura o 25 de Xullo de 1923, Día da Patria Galega, co gallo da firma do Pacto Galeuzca, en presencia dos vascos Manuel de Irujo, Joseba Rezola, Esteban de Isusi, Julio Oyaga, Julene Urcelay e Mari Carmen Gamarra. É a máis lírica definición dunha patria, que lle acae moi ben aos que pertencemos ás

36 | XANISTEBANAK

2015

nacións periféricas asoballabas como Euskal Herria, os Paisos Cataláns e Galiza.

“A Patria é a Terra farturenta que nos da o pan e o viño, que sostén os nosos fogares, que cría frores no campos para regalía dos ollos, e albres para que canten os paxaros. A Patria é a Terra fecunda, donde xerminan os legados da tradición que nos dará continuidade na historia, o corpo incorruptible, donde encarnou a i-alma atormentada da raza. A Patria é a Terra creadora, fonte da gran forza da vida. A Patria é o rechouchío dos paxaros, o canturreo dos grilos, o marmurio das augas e o zoar do vento. A Patria é a sombra fresca dos castiñeiros no vran e a quentura garimosa do fogar no inverno. A Patria é a inquedanza das sementeiras e a ledicia das colleitas. A Patria é o fungar do vento nas ponlas secas dos carballos e o esborrifar das ondas do mar nos cons da ribeira; a cántiga misteriosa dos piñeiros e o runxido do mar nos areais. A Patria é o arco da vella, o luar e a noite estrelecida. A Patria é o sentimento que nos fai fillos da Terra para recibir o seu zume criador de lirismos. Por iso entristecemos no outono, choramos no inverno, sorrimos na primaveira e rimos no vran. Porque estamos feitos a semellanza da Terra; a nosa carne é terra, os nosos hosos pedra, e o sangue son os rios e os regatos. A Patria é a Terra-nai, a Deusa perdurable e xenerosa, porque como di Pascal, primeiro nos cansaremos nós de pedirlle que ela de darnos. Esta é a Patria verdadeira, a Patria única que hoxe festexamos. Eu non sei de máis Patria, e o galego que no a sinta é un home moralmente imperfeito. No tempo de Rosalía a Patria era un sentimento, en continua saudade, una tristura crepuscular, o planto por unha ilusión morta, a espranza entristecida de tanto esperar. Galiza era unha i-alma en pena que vagaba pol-o inferno frío dos camiños, enchendo de saloucos as noites xiadas do inverno; era a negra sombra desterra-


da. A nosa i-alma, coma a dos xudeos, agardaba o miragre da resurreición para reencarnar nun corpo sán e robusto, para renascer e vivir baixo a lus do sol. Pero a saudade dos tempos de Rosalía queimouse na fogueira dos nosos entusiasmos, e xa non choramos o pasado; cantamos o porvir porque a i-alma da Raza reencarnou na Terra e a nosa Patria recobrou a sua persoalidade, e quer esteriorizala en forma de Estado. Pero non para fecharse en fronteiras, sinon para desatrancal-o camiño de Europa, aquel camiño branco de estrelas que unía Galiza ó resto do mundo civilizado, no tempo lonxano dos Cancioneiros e do Pórtico da Groria, cando nós non eramos máis que galegoa. ¡Cando non eramos máis que galegos!.” Eskerrik asko arretaz entzuteagatik. Ondo pasa eta ondo bizi osasunarekin.

XOSÉ ESTÉVEZ.

2015 XANISTEBANAK |

37


Coro eta Maritxu, Oiartzungo emakume pilotariak

Madrid frontoian, entrenatzailea eta beste erraketalari batekin.

Maritxu Goldaratzen argazkia, pala eskuan.

Oiartzunen aspaldikoa da pilotarako zaletasuna. Bertakoen eta kanpotik bertara etorritakoen artean ospea izan duten pilotarien berri izan dugu, era batera zein bestera. Baina Oiartzungo pilotarien zerrendan gizonezkoak ziren guztiak, orain artean. Herrian ezkutuan izan ditugun bi emakume pilotariren berri ematea da asmoa: Coro Iragorri eta Maritxu Goldaratz, hain zuzen ere.

38 | XANISTEBANAK

2015


Oiartzunen galdetuko bagenu, hauxe jasoko genuke: Coro “Joxixioenekua” edo “Altzibarko farmazikua” ; Maritxu berriz, “monja izantakua”. Baina ez dakiguna da biek harreman estua izan zutela pilotarekin. Bi lagun horiek paletaz elkarren kontra jokatzen zuten Kontsejupean, buruz buru. Corok Madrilen profesional jokatzeko aukera izan zuen, hiru urtez erraketalari. Maritxuk gogoa bai, dohaina ere bai, baina hegalak moztu zizkioten; etxean ez zuen jaso pilotan aritzeko beharrezkoa zuen baimenik.

CORO IRAGORRI ROTETA Kirola gustuko zuen emakumea zen Coro. Saskibaloian aritzeaz gain, pilotan erraketalari moduan egin zituen hiru urte Madrilen, profesional. Farmaziako ikasketak egitera joan zen eta fakultatean Gloria ezagutu zuen; “Txikita de Aizarna”, azken garaiko erraketalari handienetakoa. Gloriak animatu zuen Coro frontoira, eta Kontsejupeko esperientzia lagun, bi urtez kinieletan trebatu ostean 1977. urtean debutatu zuen. Coro izenarekin jokatu zuen Frontón Madriden aurrelari gisa, erraketalari profesionalen azken frontoian, 1980. urtean itxi zen arte.

Coro erraketalarien mugimenduko azken garaian kokatu behar dugu. 1917an hasi zen esperimentu hori Ildefonso Anabitarte donostiarraren eskutik, Euskal Herriko emakume gutxi batzuk osatutako koadroarekin. Berehala indarra hartu eta haziz joan zen mugimendua; frontoiak eraikitzen hasi ziren, propio emakumeek joka zezaten. Euskal Herrian, dakigunez Donostian, Bilbon eta Eibarren jokatzera iritsi ziren; Gros frontoiaren kasuan, gerra ondoko garaian jokatu zutela jakin dugu. Herriko festetan Arrasaten eta Deban jokatu zutelako irudiak badauden arren, ezin ziurtatu larruzko pilotarekin aritu zirenik. Jokamoldearen azken hamarkadetan beheranzko joera hartu zuen erraketalarien mugimenduak eta 1980ean itxi zen erraketalarien azken frontoia. Garai oparoetan, aldi berean, erraketalariak aritzeko bost frontoi zeuden Madrilen, bakarra 1980ean, Cororen garaian. Larruzko pilotarekin eta erraketarekin jokatzen zuten emakume haiek. Jokoa oso bizia zen, errebotearekin jokatzen zuten eta ikuskizuna ematen zuten. Ehunka emakume profe-

sional, ehunka Euskal erraketalari aritu ziren Espainiako Estatuko, Kubako eta Mexikoko frontoietan barrena. Horien artean onenak Ameriketan kontratatzen zituzten eta han jokatu zuen, esaterako, “Txikita de Anoeta” esaten zioten ospe handiko erraketalariak edo Maria Luisa Senar pasaitarrak. Euskal pilotarien zerrenda luzea osatuko genuke. Hastapenetik indarra hartuz joan zen, eta emakume pilotarien eskaera gero eta handiagoa izanik, erraketalarien eskolak sortu beharrean izan ziren. Gipuzkoako herri askotan, palistak, erremontistak eta puntistak lagun, trebatu ziren hainbat emakume erraketa jokoan; halaxe aritu ziren Zarautzen, Tolosan, Azkoitian, Pasaian, Elgoibarren eta abarretan. Baina aldizkako eskola horietaz gain, eskola finkoak sortu ziren. 1936ko La Noticia egunkarian argitaratu zenez, 3 “unibertsitate” finko zituen Eibarrek eta 40-50 neskatxa zituen prest profesional gisa debutatzeko, trebatuta. Erraketalarien eskaera handia zen garai haietan eta Euskal Herritik emakume pilotari asko atera ziren. Kasu gutxi batzuetan etxean emakume pilotariekiko onespena zegoen eta ontzat ematen zen lanbidea. Beste kasu batzuetan, gosea saihestu nahian, inbertsio gisa hartzen zen etxeetan, eta erraketalari eskolak ordaintzea erabakitzen zuten gero alabak bueltan etxera dirua ekarriko zuen esperantzarekin. Erraketalari onenek garaiko soldata duina laukoizten zuten eta kasu batzuetan zortzi aldiz gehiago irabazten zutela ere baieztatu da. Goseari aurre egiteko aukera ona zen alaba erraketalari bidaltzea, nahiz eta garai hartan iritzia ezkorra izan emakume horien inguruan.

MARITXU GOLDARATZ PIKABEA Maritxuk zortzi urterekin ekin zion pilotari. Eskuz jokatzen zuen, Elizaren kontrako hormetan eta Kontsejupean. Anaiak eskupilota ezkutatzen zion arren, Maritxuk harrapatu eta arratsaldeak ematen zituen eskuz jokoan: Eskolako maisuekin (Pedro eta Javier nafarrak), Atanillorekin, Tapiarekin eta apaizarekin ere bai (Don Javier Lezeta). Eskua odoldu eta handitutakoan, Kastroko iturrian freskatu, eta oinekin eskua zapalduz, bere onera ekartzen saiatzen zen. Etxekoek, ordea, eskua ikusi orduko tankeratzen zioten Maritxuri pilotan aritu zela eta errieta egiten zioten. Frontoia ez zen emakumearentzat lekua, ez eta jokoa ere. 2015 XANISTEBANAK |

39


Cororen partidua iragartzen du, Txikita de Aizarnarekin eta gizonezkoen partiduekin batera.

Baina berari bost. Ahal zuen guztitan aritu zen horrela, kozkortu arte. Mutilekin aritzen zen, gogotsu eta ez zuen arazorik izaten eurekin aritzeko, ongi onartua izaten zen. Behin herriko festetan Kontsejupean aritzeko gonbita egin zioten Ester delako batekin aritzeko. Eskuz aritzen zen beste oiartzuarraren pista gehiago ez dugu, eta Elenak ezetz esatean, bikoterik osatu gabe jokatu ezinik geratu zen Maritxu. Kontsejupeko zirrikutu guztiak ongi ezagutzen dituen arren, ez zuen zuriz jokatzeko aukerarik izan sekula.

Pelotarako dohaina zuela ikusita, Atanillok Madrila eraman nahi zuen hamar urte zituenean tenisean joka zezan, baina aitak ez zion baimenik eman. 1961. urtea zen eta ohikoa zen etxean hori entzutea. Aurreko hamarkadetan ere gauza bera entzun behar izan zuten emakume pilotari askok, etxeko ezetza. Ezetzarekin ezin, eta emakume pilotari askoren ametsa bertan behera geratzen zen. Beste hainbatek, berriz, ez zuten erraketalariak bazirenik ere ezagutzen; inork ez zien haien berri eman. Euskal Herrian gai horren inguruan aritzea tabua zen ia. Gaizki ikusia zegoen emakumea frontoian aritzea eta ez zen pilota molde jator gisa hartzen. Eskuz jokatzeari utzi eta 12 urterekin paletari heldu zion. Horrela jokatu zuten Corok eta

40 | XANISTEBANAK

2015

biok Kontsejupean larunbatero eta tarteka baita igandeetan ere. Nor baino nor gehiago, 22ra partidak eginez, ezkerreko zein eskuineko bi paretak astinduz. 20 urte inguru zituen arte aritu zen Maritxu frontoira joaten, Kontsejupera. Bi pala hartuta joaten zen beti, laguna topatuko zuela ziurtzat jotzen zuen. 26 urtez monja izan da eta albora utzi zuen pilota. Baina gaur egun oraindik, 65 urterekin, paletak hartuta joaten da hondartzara.

LOTSA, ISILTASUNA, BAZTERKETA Erraketalari askok isilpean pasatu behar izan dute beren jarduna. Euskal Herriko hainbat etxetan alaba erraketalaria zutela ukatu eta adinekoak zaintzen edo neskame joan zirela esaten zuten. Alabak kontraesana sentitzea zekarren horrek, eta ezkutuan pasatu izan da informazio hori etxe askotan. Egun, oraindik, horrela bizi dute bizirik dauden erraketalari batzuek eta hildako raketisten senideek. Bertako pilota liburuetan eta elkarteetan, berriz, ez dago ia daturik. Emakume horien jarraipenik ez da egin izan itxuraz eta banakako lan pizarrak badauden arren, ez dute islatzen inondik inora errakatalarien mugimenduaren izana. Geure herriko bi emakume pilotariei zor genien aitortza txiki hau, egungo pilotariek eta herritarrek aurretik zer izan duten jakin dezaten.

JON JUANES ETA AINHOA PALOMO


Seme-alabak


Onintza Ostolaza Arruabarrena Onintza Ostolaza Arruabarrena abokatuari Oiartzun Irratiak eta Antxeta Irratiak elkarlanean ekoizten duten eta Mirari Martiarena eta Aitziber Zapirain kazetariek zuzentzen eta aurkezten duten Amapola Morea saioan egindako elkarrizketa duzue hau. Mirari Martiarena: Urduri zaude?

Onintza Ostolaza: Pixka bat bai. Tentsioan. Aitziber Zapirain: Etxean, behintzat.

Mirari Martiarena: Etxean. Pista bat eman duzu, Aitziber. Baina wikipediak zer dio?

Aitziber Zapirain: Ea asmatzen dugun. Esan dugun bezala, etxean sentitzen da oiartzuarra delako. Eta oiartzuar on bezala, kaskagogorra omen da. Txikitatik izan omen ditu ideiak oso argi eta helburua lortu arte ez duela etsitzen esan digu gure ikerlariak. Biolina oso ongi jotzen du eta dantzari bikaina da. Zuzenbidea ikasi zuen eta abokatua da gaur egun. Urtarrilean, bere patuak Mate operazioaren barruan sartu zuen. Euskal Herrian hainbat abokatu atxilotu zituztenten. Herrira-ko beste kide batzuekin batera, Poliziak eraman zituen. Gure gaurko Amapola Morea alaba da, arreba da, eta ama ere bada. Onintza Ostolaza Arruabarrena. Ongi etorri. Ongi al dago wikipedia atala? Onintza Ostolaza: Lore gehiegitxo. Batez ere biolinista ona eta dantzari onarena!

Mirari Martiarena: Ez genekien zure aurkezpena nola egin Auzitegi Nazionaleko epaile bati zerbait leporatzeko aukerarik utzi gabe. Onintza Ostolaza: Puf. Astakeria galantak egiten dituztela.

Aitziber Zapirain: Aurreko gonbidatuak galdera bat utzi zuen, beti bezala. Nekane Zinkunegi izan zen, Zebrabidea magazineko esataria, errezildarra bera.

Nekane Zinkunegi: Galdetuko nioke ea azken aldiz, hobebeharrez izango delakoan, noiz egin dion mingainari kosk eta etxera joan eta damutu. Onintza Ostolaza: Atxiloketaren momentuan, epailearen aurretik pasatu ginenean, epailea-

42 | XANISTEBANAK

2015

ri. Esan nituen gauza batzuk argi, baina etxeko bati beste modu batera esango nizkiokeen. Edo autoritatea ez den norbaiti. Etxera joan eta ez esan izanaz damutzea ez zitzaidan pasa, esan izan banizkio agian beste kausa bat irekiko zidalako. Zorionez, ez naiz damutu. Baina momentu hori etortzen zait burura. Aitziber Zapirain: Baduzu ohitura sentitzen duzuna esateko?

Onintza Ostolaza: Bai. Egia da askotan ez dela erraza gauzak etortzen zaizkizun bezala esatea. Batez ere, gauza horiek gertukoenei esan behar zaizkie, eta uste dut nahiko sintzera naizela. Mirari Martiarena: Guk hori nahi dugu, sentitzen duzuna esatea, etxeko bati esango bazenio bezala, etxean sentitzea. Aitziber Zapirain: Esan dugu abokatua zarela. Zure lanean batzutan isilik geratu behar da edo karta guztiak erakutsi behar dira hasieratik?

Onintza Ostolaza: Askotan isilik geratu behar da. Batzutan, estrategia izan daiteke, beharrezkoa da. Askotan garrantzitsuagoa da isilik geratzea esatea baino. Aitziber Zapirain: Isiltasuna froga bat izan daiteke?

Onintza Ostolaza: Debate juridiko bat da hori. Batez ere inputatua denaren, akusatua denaren isiltasuna nola kontsideratzen den. Kasu batzuetan froga bezala erabili izan dute. Mirari Martiarena: Kazetaritzan Zuzenbideari lotutako asignaturak izaten genituen, eta niri behintzat kristoren txapa iruditzen zitzaizkidan. Zuzenbidea zergatik aukeratu zenuen?

Onintza Ostolaza: 18 urterekin aukeratu behar duzu eta askok ez dugu oso argi zer egin. Oso “antzekoak� diren biren artean egon


nintzen zalantzan: Magisteritza eta Zuzenbidea. Momentuan indarrarekin sentitu nintzen Zuzenbideari heltzeko, eta Magisteritza etorkizun batean egiteko errazagoa iruditu zitzaidan. Deskartez izan zen. Zuzenbidea ikasteko, nire garaian erakusten zen moduan, txapa izugarria da. Praktikan jartzean, bereziki gure arloan, emozio gehiago du.

aukera eman zidalako. Ikusi nuen beraiek zer egiten zuten, batez ere arlo penala eta lan arloa eramaten zuten. Hor izan nuen lehenengo kontaktua mundu honekin, abokatu bulego batean. Gustura aritu nintzen.

Onintza Ostolaza: Ez. Oraindik ez. Baina zeinek daki… Gainera, panorama honetan…

Onintza Ostolaza: Abokatuen munduan geroz eta emakume gehiago gara. Gure bulegoan bost gaude lanean, eta lau gara emakumeak. Belaunaldi berrietan abokatu emakume asko gaude. Egia da botere-guneetan –epaile, fiskal, erabakigune nagusietan- gizonezkoak direla nagusi. Baita ere lotzen dugu legeen mundua mundu arkaikoarekin. Legeak askotan aspaldikoak dira, eskuindarrak, lotura dute Gobernuan dagoenarekin… Baina, erea berean, abokatutzan, geroz eta emakume gehiago gara eta oxala horrela jarraitzea. Hizkuntzaren kontuarekin, zuzenbide espainola ikasten dugu. Estatu Espainolean gaudelako, ordenamendu juridiko espainola ikasten dugu. Horren barruan, lege autonomikoak daude, baina lege nagusia Konstituzio Espainola da eta hori interpretatzen ikasten dugu, hori da gure tresna. Dena gazteleraz da. Guk, gainera, Madrilgo eremuan lan egiten dugunez, are gehiago.

Aitziber Zapirain: Magisteritza ikasi duzu gerora? Aitziber Zapirain: Zer behar du abokatu on batek?

Onintza Ostolaza: Lanbide gehienetan bezala, gustatzea lanbidea eta lana egitea. Diziplina.

Mirari Martiarena: Eta lizentziatu ondoren nola hasi zinen lanean, nola gogoratzen dituzu lehenengo kasuak, laguntzaile gisa hasten da bat…?

Onintza Ostolaza: Ez dakit asko aldatu den, baina lehen oso teorikoa zen. Gure garaian bost urteko karrera zen. Nazkatuta bukatu nuen. Ez dut esango ez duela ezertarako balio, ze gero konturatzen zara zerbaitek balio duela, baina lan mundura izugarrizko saltoa dago. Ez nekien nondik hasi. Zortea izan nuen Egia Kolektiboak sei hilabeteko praktikak egiteko

Aitziber Zapirain: Kanpotik badirudi nahiko gizon-mundua dela abokatuena, jarrera maskulinoarekin bat egin beharko lukeela ogibide hori duenak eta euskaraz askotan legegizona esaten da. Zuk nola bizi duzu?

2015 XANISTEBANAK |

43


Mirari Martiarena: Sentitu duzu noizbait emakumea eta gaztea izateagatik zure hitza zalantzan jarri dutela?

Onintza Ostolaza: Puf. Bai, askotan. Emakumea, gaztea, euskalduna… Auzitegi Nazionalean. Aitziber Zapirain: Etiketa guztiak dituzu!

Onintza Ostolaza: Toki guztietan bezala, han ere pertsona onak badaude. Hango langileekin tratua dugu. Beraiek lan egin behar dute, guk ere bai, eta errespetuan oinarritzen da. Adibide bat jarriko dut. Auzitegi Gorenean kontu asko ez ditut eraman baina... Tribunala osatzen dute bost epailek. Bostak, gizonezko helduak. Orduan, hantxe zaude areto magnifiko batean –Gorena dago garai bateko eraikin dotore batean–, bost gizon zure interbentzioari begira... Mahai azpian sartu nahiko zenuke 10.000 aldiz. Baina beno, kokatzen duzu zure lanaren baitan eta egiten duzu.

Aitziber Zapirain: Aipatu duzu Egian hasi zinela praktika batzuekin eta gaur egun euskal presoen kolektiboaren defentsa daramazu. Jakina da zuen kontrako polizia operazioa izan dela berriki. Horren haritik galdera pila bururatzen zaizkit, baina nola lan egiten duzue gaur egun? Eta operazioa baino lehen? Zer ondorio jasaten ari zarete? Onintza Ostolaza: Nabari-nabarikoenak epaileak jarri dizkigun mugak dira. Bisita mota batzuk –berak deitzen dituena kolektiboak antolatutako bisita politikoak– ulertzen du ezin ditugula egin. Horrek segurtasun falta izugarria sortzen digu: suposatzen da ezin naizela joan preso bat bisitatzera eta egoera politikoaz hitz egin. Egiten badut, berriz atxilotzeko edo espetxeratzeko arriskua dut. Bisitetan mugak, beraz, ez dakizulako noraino hitz egin dezakezun. Preso politikoak dira, baina politiko izaera hori kendu nahi dietelako kentzen digute politikaz hitz egiteko ahalmena. Suposatzen da beraien auzi juridiko hutsa tratatu dezakegula. Eta bigarrena, kontu ekonomikoa. Besteak beste leporatzen dizkigute hainbat barbaridade: dirua zuritzea –Suitzan kontuak izango bagenitu bezala!–, eta hori dela eta, blokeatu dizkigute kontu guztiak. Lan arloan lortu dugu gure aktibitate profesionala aurrera eraman ahal izateko kontu korronte berri bat izatea, baina arlo pertsonalean, adibidez, dena blokeatuta

44 | XANISTEBANAK

2015

dugu. Gaur egun, ez dugu bankuko txartel bat izateko aukerarik. Aitziber Zapirain: Modu pertsonalean?

Onintza Ostolaza: Bai. Blokeatuta ditugu gure kontuak eta berriak irekitzeko ezintasuna dugu. Horiek dira muga praktikoenak, epaileak berak jarritakoak. Eta estatu espainola uzteko debekua. Ipar Euskal Herrira ezin naiz joan baimenik gabe. Horiek dira praktikoenak eta nabarienak. Eta ezkutukoak: abisu garbi bat, jarraipenak ditugu, gure bulegoak erabat kontrolatuak dituzte… Etengabeko mehatxu bat da, “guk nahi dugun bidetik, guk nahi dugun bezala txintxo ibili, bestela hemen gaude!”. Horrek baldintzatzen duen guztiarekin, ahal duguna egiten dugu. Azkenean, barruan daudenak dira beraien helburu nagusia, preso politikoak babes gabe gelditzea, eta gure mugen barruan saiatzen ari gara defentsa juridiko eta zenbaitetan pertsonal hori ematen.

Aitziber Zapirain: Ondorio pertsonalak hain urruti heltzen direnean, nola lortzen duzue honi guztiari irakurketa politikoa ematea? Zuk eta zure kide askok kontu korronte pertsonalak blokeatuak dauzkazue, ezin duzue berririk ireki, baina gertakizun honi irakurketa politiko bat ematen diozue. Zaila da? Onintza Ostolaza: Hala da eta, irakurketa politiko hutsa! Ez du inongo zentzurik. Gure aurka hartu dituzten neurriak ez dira niri erosketak mugatzeko, dira nire lana zailtzeko eta ahal baldin bada esateko, “ezin dut gehiago, etxera noa” eta nik defendatzen ditudanak defentsarik gabe gelditzea. Hori da helburua. Ni ez naiz garrantzitsua, baizik eta gure atzetik dauden preso politikoak. Mirari Martiarena: Zuzenbideak adar asko ditu. Zuk euskal presoen eskubideen defentsan aritzea aukeratu zenuen. Pentsatu al duzu noizbait “beste adarren bat aukeratu izan banu agian lasaiago biziko nintzateke”?

Onintza Ostolaza: Buf! Zintzoak izan behar dugula esan dugu, eta azkeneko hilabeteetan pentsatu dut dentista izatea ere hobea izango litzatekeela honetan aritzea baino! Eragiten du. Zalantzan jartzen dira mila kontu, eta mila bider pentsatzen dut: “Zergatik ez nuen Magisteritza aukeratu?”. Baina hor ere izango lirateke zailtasunak. Gero, baloratzen dira beste mila gauza, eta izan ditugun esperientziak, bizi


dudana orain arte, eta hemendik aurrera biziko dudana, beste edozein lanbidetan ez nuen biziko. Txarrerako, baina gauza asko eta asko eta asko, onerako. Dudarik gabe. Aitziber Zapirain: Eta zuek, nork defendatzen zaituzte? Zein abokatuk hartzen du beste abokatu batzuen defentsa?

Onintza Ostolaza: Oraindik ez dugu oso argi. Norberak bere burua defendatu dezake epaiketan. Baina ez da oso gomendagarria. Gu baino adituago direnei kasu eginda, baditugu lankide eta lagun diren abokatu batzuk prest daudenak gure defentsa eramateko. 46 inputatu gaude, horietako batzuk abokatuak. Gure aurretik inputatuak zeuden batzuen abokatuak ginen batzuk. Batzuen abokatuak gara eta, era berean, gu ere inputatuak. Orduan, epaiketa oso ondo ez dugu irudikatzen: akusatuen aulkian egongo gara eta besteak defendatzeko abokatuen lekura joango gara? Gure defentsa egiten ari direnak oso ongi ari dira egiten beraien lana. Mirari Martiarena: Atxilotu zintuztenean, Oiartzun Irratian kontatu zenuen zuk aukeratzen duzula zein abokatuk defendatuko zaituen, eta izenak esaten hasi zinela eta erantzuna zela: “atxilotuta dago”…

Onintza Ostolaza: Bai, horrela izan zen! Etxera etorri zirenean galdetu nuen ea deitu nezakeen, ama abisatu nahi nuelako. Lankideei whatsapp bat bidali nien, “atxilotuta nago” esateko, eta berehala beste batzuk erantzun zuten, “ni ere bai”. Eskatu zidatenean abokatua izendatzeko, horiek ez, baina beste batzuk hasi nintzen esaten eta… Aitziber Zapirain: Aipatzen zen bazetorrela presoen kolektiboaren abokatuen aurkako polizia operazioa. Atea zabaldu zenuenean harritu zinen?

Onintza Ostolaza: Pentsatu nuen, “hara, pasa da”. Espero zen, baina beti espero duzu zuri ez gertatzea. Mekanismo bat da egunerokoan bizitzeko. Nire egoeran, haur txiki batekin, esaten nuen, “nire egoeran posiblea da zitatzea, edo beste neurri batzuk hartzea, eta ez atxilotzea. Gainera, titia ematen ari naiz, ez dira gai izango”. Atean ikusi nituenean pentsatu nuen, “ba ez; tokatu zait”. Aitziber Zapirain: Orduarengatik ez zenuen susmatu beraiek zirela?

Onintza Ostolaza: Ez nuen ezer susmatu. Atea ez nuen nik ireki, Gorkak baizik. Tinbrea jo beharrean atea jo zuten, kox-kox, oso suabe. Bi pisu beherago, kuadrillako bat bizi da eta ohitura dugu etxeetara joatean atea horrela jotzeko, tinbrearekin molestatu beharrean. Pentsatu nuen laguna izango zela, “ordu hauetan zer ote du?”. Baina ez zen Anartz…

Mirari Martiarena: Lehenengo kanta jartzeko ordua da. Ken7ren Itsasoa gara aukeratu duzu. Zergatik?

Onintza Ostolaza: Ez da oso zaharra. Garai hau markatzen du. Tantaz tanta itsasoa gara dio, eta uste dut irudikatzen duela guk lana egiten dugun eremuan, Euskal Herrian, tantaz tanta, itsaso batek eskatzen duela behingoz hau konpontzeko. Bereziki, presoen egoera behingoz konpontzea eta beraien eskubideak bermatuak izatea. Horren adibide izan dira azken urteetako manifestazio erraldoiak Bilbon, eta horien ondoren etorri dira operario hauek. Asko esaten duen abesti bat da zentzu horretan. Mirari Martiarena: Onintza, zuek susmoa bazenuten atxilotuak izan posible zenutela?

Onintza Ostolaza: Bai. Filtrazio bat izan zen Gara egunkarian udan, prestatzen ari zirela operatibo bat. Orduan haurra oso txikia nuen, hilabete bat edo bi zituen, eta pentsatu nuen “niri ezin zait gertatu orain”. Momentu horretan gestio pila egin genituen: prentsaurrekoa eman; Abokatuen Kolegioarekin jarri ginen harremanetan, beraiek ere gestioak egin zituzten; epaileari idatzia helarazi genion prest ginela beharrezko azalpenak emateko eta deklaratzea joateko… Horiek denak eginda, esperantza txiki bat duzu. Aitziber Zapirain: Nazioartean ere harremanak izango dituzue. Nola ikusten dute egoera?

Onintza Ostolaza: Nazioartean hemengo gauza asko ez dira ulertzen. Abokatuen kontrako horrelako eraso bat, inolaz ere ez. Estatu mailan, Abokatu Espainolen Elkargoa ere atera zen idatzi batekin; Iparraldeko lankideak ere baditugunez, Frantziako estatuan ere landu zen eta Baionako Kolegioa ere interesatu da gure egoeran; nazioartean ere bai. Mugatuta daude. Eskandalizatuak bai, baina… Aitziber Zapirain: Kasu honetan Europak ez du asko laguntzen?

2015 XANISTEBANAK |

45


Onintza Ostolaza: Lagunduko du, baina beste arloetan bezala: euskal presoak hurbiltzea ikusten du Europak eta eragileek, baina hemen agintzen dutenak direnak dira. Europa mailan ere eskuinak agintzen du, orduan zenbaiterainoko presioak dauden… Mirari Martiarena: Burutik pasatuko zitzaizkizuen defendatu dituzuen pertsona guztiak, eta haiek pasatutakoa.

Onintza Ostolaza: Bai, bai. Batez ere, atxiloketa momentuan. Euskal Herrian eta nazioartean egin den lanaren ondorio da azken atxiloketak inkomunikatuak ez izana, inkomunikazioak indarrean jarraitzen badu ere. Hitz egin dugu lankideon artean, denok sentsazio bera genuen Intxaurrondon: hemen zer pasa izan dituzten… Zulo batean geunden, ziega batean, iluna, hotza… Gu desiatzen geunden ea atea noiz irekiko zuten, bokadiloa edo sakaletxesa ekartzeko, isiltasun eta hoztasun hori hausteko. Gure zenbat defendatuk esaten diguten, berriz, beldurtuta egoten zirela pausoak entzuten zituztenean, “nire atea ez ireki…”, ate hori irekitzen zenean jasotzen zutena denetarik zelako. Gu errespetatuak ginen, baina gogorra da. Ez dut imajinatu nahi besteena… Badakizkigu errelatoak, eta beldurgarriak dira. Aitziber Zapirain: Kasu horretan ere esango zenituzkeenak, mingaina txulora? Inpotentzia sentituko da, ezta? Onintza Ostolaza: Bai. Azken finean, beraien esku zaude. Gu ondo eta errespetuz tratatu gintuzten. Saiatzen ginen gauzak eskatzen, baina errespetuz. Badakizu harro jarriz gero irabaziko dizutela, beraien esku zaude. Ahal den duintasun gehienarekin, baina beste modu batera lortzen saiatzen zara gauzak. Aitziber Zapirain: Orokorrean nola prestatzen da epaiketa bat? Zuen kasuan adibidez. Ziurrenik defendatua preso dagoenean, bisitak mugatuak direnean, atxiloketaz geroztik beste muga batzuk ere badituzuenean?

Onintza Ostolaza: Preso dagoen baten defentsa egitea betidanik izan da zaila, bereziki dispertsioarengatik. Suposatzen da hilabete lehenago Madrilera gerturatu behar dutela, eta askotan hori ere ez dute errespetatzen. Beraz, edo Granadaraino zoaz, edo itxaron behar duzu Madrilera “gerturatzea”, guretzako oso gertu ez badago ere. Ezin zara astean bitan joan. Edo

46 | XANISTEBANAK

2015

han zaude edo… Beti da muga. Nola preparatzen den epaiketa bat: aurretik bulegoan ordu asko pasatuta –kasu hauetan sumarioak oso luzeak izaten direlako-, eta gero bisitak eginez eta akusatuarekin prestatuz… Mirari Martiarena: Ez dakit etxera lana ekartzeko ohituratik baduzun, edo horretan ere ikasi egiten den.

Onintza Ostolaza: Lanbide honetan, etxera beti eramaten duzu lana. Epaiketa etzi badut, gaur zortzi ordu beharrean hamalau ordu egin behar baditut lan, egin behar ditut. Gainera, kausa hauetan jokatzen duguna potentea da, urteetako espetxe zigorrak dira. Badakizu askotan ez dela zure lanaren ondorioa izango, baina horrek ez du kentzen ahal den hoberen egin behar ez duzunik. Aitziber Zapirain: Gogoratzen duzu garaipenen bat?

Onintza Ostolaza: Bai! Absoluzioak lortzea ikaragarria da. Ez dira pila bat, baina batzuk badira, eta azken urteetan geroz eta gehiago. Badirudi gure lana beti kolpeak eta kolpeak direla, eta egia da gauzak asko kostatzen direla, baina garaipenak, direnik eta txikienak izanda ere, izugarriak dira. Absoluzioak garaipen handia dira. Baina eguneroko bizi baldintzetan lortzea bikote bat elkartzea guk egin dugun lanaren ondorioz, kristoren poza da. Edo espetxeko baldintzak hobetzea; bisita gehiago izatea, adibidez. Horiek ere zapore ona uzten dute. Edo barrukoekin zaudeneko esperientziak ere oso aberatsak dira, izugarrizko altxorra dago barruan. Aitziber Zapirain: Zein da Auzitegi Nazionalean ikusi duzun frogarik absurdoena? Onintza Ostolaza: Puf! Pila bat! Etortzen zaizkit berehala Segiko epaiketak: gazte asanbladako kamiseta bat da Segiko, erakunde terrorista bateko kide zarelako froga bat; metxero bat… Aitziber Zapirain: Eltzeitsu batean, etxe batean, 10 € topatzen badituzte, froga izan daiteke?

Onintza Ostolaza: Leporatzen badizute Segiko diruzaina zinela zure herrian, ziurrenik bai. Izan da eta. Kondenatu zuten Segiko diruzaina izategatik emakume bat eta frogetako bat zen Gazte Topagunean pote bat hartu ondoren sobratzen diren lau tiket horiek. Mirari Martiarena: Eta familiekin, nolako harremana izaten duzue?


Onintza Ostolaza: Ona. Gu saiatzen gara ahalik eta gehien akusatuarekin, presoarekin izaten harremana. Baina egoera horretan egoteak, urruti, behartzen gaitu senideekin egotera. Oso harreman estua egiten dugu. Beti eskertzen digute egiten dugun lana eta guk ere eskertzen diegu hor daudelako. Horiek gabe ere barrukoak beste egoera batean egongo lirateke. Indarra ematen duena kanpoko babesa da, senideek ematen duten babes inkondizionala.

Aitziber Zapirain: Euskal Herria bat da, baina oraindik Frantziako eta Espainiako administrazioen menpe gaude. Zaila al da ikustea Santiago zubiak, Bidasoa ibaiak zenbat bereizten duen? Kasu honetan, gainera, zuen lan baldintzetan zuzen-zuzenean. Ipar Euskal Herrian oso zaila edo pentsaezina izango litzateke hango abokatuen kontrako polizia operazio bat.

Onintza Ostolaza: Pentsaezina den bezala Segiko kide gisa kondenatua egotea esan dudan frogekin. Sistema oso ezberdina izateaz aparte, oso egoera ezberdinetan dago. Hori nabaria da. Aitziber Zapirain: Legea ezberdina da?

Onintza Ostolaza: Erabat. Nik ezingo nuke han lan egin –hizkuntzagatik eta babes sistema ezberdina delako–. Badugu harreman minimo bat hango abokatuekin, lan kontuengatik: Euroaginduak, entregak… hango sententzien jarraipena eta abar, baina prozedura penal guztia ezberdina da.

Mirari Martiarena: Eta dispertsioak ze ondorio juridiko ditu? Espainiako legedian, eta nazioartean, ez dago dispertsioa babesten duen legerik.

Onintza Ostolaza: Ez. Dauden printzipioak, gainera, kontrakoak dira eta espetxe zigorrak pertsona bergizarteratzeko dira, beraz, horretarako bizilekutik gertu egotea aholkatzen dute. Egia da ere ez dagoela legerik agintzen duena hurbil egon behar dutela. Baina printzipioak ebidenteak dira. Kontua da ez direla printzipio legalak aplikatzen, baizik eta irizpide politikoak. Ministroak argi esan zuen: ETA erakundea disolbatu arte ez dela Euskal Herriratzerik egongo. Hori baino adierazgarriagorik ez dago ezer. Aitziber Zapirain: Arropa berezi hori jantzi behar duzue beti? Onintza Ostolaza: Toga. Bai, bai. Estatu frantsesean are eta erridikuluagoa da! Han jantzi

behar dute toga eta zapi txuri bat. Guri ere grazia egiten digu! Toga beltz hori, eta gizonek gorbata ere eraman behar dute.

Aitziber Zapirain: Eta toga, zurea da edo han dago?

Onintza Ostolaza: Epaitegian dago. Izerdi usain ederrarekin! Zenbait abokatuk badute, kapritxo gisa, baina ez dut uste egunero epaitegira eramango dutenik. Aitziber Zapirain: Pisua du?

Onintza Ostolaza: Oihalaren arabera. Batzuk negukoak dira, lodiagoak; besteak finagoak… Batzutan uda erdian neguko bat ematen dizute, ez daudelako… Aitziber Zapirain: Beltza izan behar du? Onintza Ostolaza: Beltza da.

Mirari Martiarena: Zuk ez duzu kapritxorik izan zurea izateko? Onintza Ostolaza: Ezta batere!

Aitziber Zapirain: Eta epaileak zer janzten du?

Onintza Ostolaza: Berdina, beste brodatu batzuekin, bereizteko. Eta fiskalak ere badu zerbait desberdina. Aitziber Zapirain: Mailua esistitzen da benetan?

Onintza Ostolaza: Ez, orain ez! Baina ez dut uste oso zaharra denik. Baina nik ez dut ezagutu, gaztea naiz! Aitziber Zapirain: Epaile batek isiltasuna agintzeko, benetan iskanbila egon behar du edo minimoarekin sutan jartzen dira?

Onintza Ostolaza: Auzitegi Nazionalean ez da ezer behar. Nahikoa da akusatuen aldeko txalo batzuk, edo komentario bat ondokoari, urduri jartzeko. Nahi dute ahalik eta epaiketa normalizatuenaren itxura eman. Aitziber Zapirain: Eta euskaraz hitz egiten hasten badira?

Onintza Ostolaza: Publikoarekin ez dira sartzen. Eta akusatuak eskubidea du euskaraz deklaratzekoa. Itzultzaile bat jartzen zaie. Errespetatzen da eskubide hori Auzitegi Nazionalean. Mirari Martiarena: Baina tira, itzultzaileek hobetzeko maila badute… Onintza Ostolaza: Bai. Askotan, guk geuk gomendatzen dugu gazteleraz egiteko, azalpena2015 XANISTEBANAK |

47


ren arabera. Deklarazio erraz bat bada, ez. Baina itzultzaile ona tokatzea zaila da eta ona tokatuta ere, oso ezberdina da zuk hitz egiterakoan duzun espresioa edo itzultzen duenak egiten duena. Berehalakotasun hori hobea dela uste dugu.

Aitziber Zapirain: Nork neurtzen du itzulpen hori? Tokatu izan zaizue esatea, “aizu, ez du hau esan”? Onintza Ostolaza: Bai, askotan.

Aitziber Zapirain: Iruzur egiten saiatzen dira?

Onintza Ostolaza: Ez, iruzur ez. Denetarik tokatu izan zaigu. Oso ongi moldatu izan garenak ere bai. Borondate onarekin egiten dute lan, baina ez dakit zer titulu eskatzen duten lan hori egiteko. Akaso euskaraz jakite hutsak balio du. Eta ez da gauza bera hizkuntza bat jakitea edo itzultzea, gainera momentuan bertan izanik itzulpena. Gehienetan, gaitasuna falta dute. Mirari Martiarena: Ispilu aurrean entrenatzen duzu gauzak nola esango dituzun?

Onintza Ostolaza: Ispiluaren aurrean ez, baina entzunarazi dizkiet etxekoei epaiketetako nire informeak. Bigarren minuturako ez didate kasurik egiten baina, tira… Aitziber Zapirain: Gazteleraz egitea zaila egiten zaizu?

Onintza Ostolaza: Kostatzen zait. Lanbide honetako erregistroa ez da kaleko gaztelera. Kalean gazteleraz aritzea asko kostatzen zait, eta are gehiago Oiartzunen, lagunekin, familiarekin… ezin dut gazteleraz hitz egin. Baina Auzitegira joaten zarenean, hango erregistroan sartzen zara, eta hizkuntza juridikoa oso zehatza da, oso berezia. Ohitzen zara. Beti euskaraz bizitu izan naiz, beraz, pentsatzen dut euskaraz eta gero itzultzen dut. Mirari Martiarena: Onintza Ostolazak noiz egiten du Oihu?

Onintza Ostolaza: Batzutan ateratzen zait. Nire lehenengo asistentzia Oiartzungoak atxilotu zituztenean izan zen, eta hasierako kolpean ez, baina ondoren nire lagun mina den Oihana atxilotu zuten. Auzitegi Nazionalean asistitu eta hurrengo egunea Soto del Realera gindoazen bisitatzera, kotxean, eta abesti hau jarri zuten. Barruan urduritasun-emozioa nuen nire laguna espetxean ikusiko nuelako, oihu egin nahi dut,

48 | XANISTEBANAK

2015

arima urratu arte… Momentu hori daukat iltzatua. Minari buruz hitz egiten du, haien minak gureak hainbeste balio dezake. Min asko daude herri honetan. Kuadrillako batek esan zidan gu atxilotuta geundela, Intxaurrondon, kontzertua eman zuen Berri Txarrak-ek Intxaurrondon, eta esan zutela “Intxaurrondotik Intxaurrondora” eta abesti hau eskaini ziguten, nolabait, eta ostras! Eskerrik asko Berri Txarrak-i ere! Mirari Martiarena: Jende askok galdetzen dugu, Euskal Herrian presoen egoera noizbait konponduko ote da? Gertu ikusten al duzue?

Onintza Ostolaza: Gertu edo urruti, konponduko da, konpondu behar delako. Horretan zalantzarik ez. Nahiko momento ilunak bizitzen ari gara, baina esperantza badut. Euskal Herrian gehiengoak nahi du hori, eta egoerak erantzuten dio estatu espainolean dagoen gobernu eskuindar, obsesionatu honi. Oxala zentzu horretan aldaketak egotea. Eta ez badaude, jarraitu beharko dugu, baina soluzio bat egon behar du.

Aitziber Zapirain: Azken atxiloketekin Euskal Herritik eman den mezua da elkartasuna ez dela delitua. Zuen kasuan, zuen lana egiteagatik eraman zintuzteten, berriki psikologoak eraman dituzte, orain epaiketaren zain daude haiek ere. Aste honetako albistea da 2015. urtean jada Espainiak 2014. urtean baino atxiloketa gehiago egin dituela. Hori entzutean etorri zitzaidan burura ez dutela esan kalera atera direnik, nahiz eta epaiketaren zain egon. Hor ere zer jolasa duten. Sentitu izan duzue zifrak zaretela? Onintza Ostolaza: Zalantzarik gabe. Gure sumarioa Herrira-koekin hasi zuten: zertarako atxilotzen dituzte, bi-hiru-lau egun Guardia Zibilaren komandantzietan eduki, epailearen aurretik pasatu eta denak aske geratzeko, askotan fidantzarik ordaindu gabe? Dena zirku mediatikoaren barruan sartzen da. Hau dena aurreztu dezakete zitatuz, gure gastuak geronek ordainduko genituzke, eta kito. Baina eman nahi dute mezu bat sektore jakin bat gustura uzteko: “Jarraitzen dugu ETAren kontra egiten, ETA disolbatzen ez den bitartean egurra emango dugu”. Eta ETAk ez duenez aktibitaterik, ba beste batzuei ematen diete egurra. Aitziber Zapirain: Zure ingurune naturalean askatasun osoz esango duzu presoen kolek-


tiboko abokatua zarela, baina inguru edo momenturen batean sentitu izan duzu hobe dela ez esatea?

Onintza Ostolaza: Abokatuak gara. Egia da batez ere horretara dedikatzen garela. Akusatu bakoitzak abokatua izateko eskubidea du! Askotan guk kriminalizatzen dugu geure burua. Jendeari esatean Madrilen egiten dut lana, zertan, eta azaltzea, uste baino naturalago hartzen da Euskal Herrian eta Espainian, guk lana egiten dugun eremuan.

Aitziber Zapirain: Zein usain dauka Auzitegi Nazionalak? Onintza Ostolaza: Auzitegi Nazionala eraikinez aldatu da. Azken hiru urteetan obretan dago, beraz, atzeko kaleko beste eraikin bat da eta epaiketak kanpoaldeko herri batean egiten dira, San Fernando de Henaresen. Berritzen ari dira, aurten bukatuko omen dute. Usaina ez dakit, baina irudia da kuartel batena, polizia, kaxak bazter guztietatik… desastre hutsa. Pentsatzen duzu: “Hau al da Auzitegi Nazionala?”. Auzitegi Gorenak badu beste itxura bat, baina Auzitegi Nazionalak komisaria bat ematen du. Desastre, a lo español. Zaharra, itsusia, zaindu gabea… Mirari Martiarena: Madrilgo beste tokiren bat gomendatuko zeniguke bisitan joateko?

Onintza Ostolaza: Pentsatu zenbatetan joaten garen, baina ez dugu ia ezagutzen. Erdigunea eta gutxi gehiago. Goizetan korri egitera edo joaten gara Retirora. Baina bukatzean ez duzu han gelditzeko gogorik. Ez zaizu burutik pasatzen egun bat gehiago geratzea turismo egiten. Etxera etorri nahi duzu bueltan. Askotan Garako korrespontsala egoten da eta esaten digu erakutsiko dizkigula tokiak, eta beti baietz esaten diogu, baina gero etxera etortzeko gogoa dugu. Aitziber Zapirain: 18/98ko diskoan esaten dute noiz joango gara Madrilera oporretan?

Mirari Martiarena: Gozategik abesten du, Igor Elortzaren bertsoekin. Onintza Ostolaza: Ba joango nintzateke. Hau dena bukatzean. Madril ezagutzera, ez dudalako ezagutzen! AMAPOLA MOREA

AITZIBER ZAPIRAIN: 10 GALDERA EGINGO DIZKIZUGU, MOTZEAN ERANTZUN BEHARREKOAK.

1) GUSTURA EGON ZARA: Bai, oso. 2) ZER KOLORETAKO AMAPOLAK GUSTATZEN ZAIZKIZU?: More-moreak.

3) ZER DA ZURETZAKO BERDINTASUNA?: Parekidetasuna gehiago gustatzen zait. Pareko izatea, balio bera izatea pertsona desberdinek. 4) ISIPILU AURREAN JARTZEN ZARENEAN ZER IKUSTEN DUZU?: Ni.

5) HANDITZEN ZARENEAN ZER EDO ZEIN IZAN NAHI DUZU?: Dentista.

6) IZAN AL DUZU ERREFERENTERIK BIZITZAN?: Tipikoa da esango dudana, baina nire amatxo. 7) MARTXOAK 8, AZAROAK 25… ZER DIRA ZURETZAKO?: Borrokako egunak, baina ez luketenak horiek bakarrik izan behar. 8) LANEGUNA BUKATZEN DENEAN, ETXEKO GILTZAK ESKUAN, ATEA IREKITZEN HASTEN ZARENEAN, ZER PENTSATZEN DUZU?: “Ai, ze ondo etxean, ttikiarekin, eta goxo-goxo!”. 9) HEMENDIK ATERATZEN ZARENEAN, ZERTAN HASIKO ZARA PENTSATZEN? Ba ea non dagoen ttikia eta etxera, bainua, afaria…

10) ZER PUNTUAZIO EMATEN DIOZU ELKARRIZKETA HONI? Zuen lanari 10 bat. Nire erantzunak… zuek esan beharko duzue.

2015 XANISTEBANAK |

49


Arritxu Maritxalar: “Herria eta herriko jendea ezagutzea zor diet Abegiri eta Ergoiengo Jai Batzordeari” Arritxu Maritxalar Ergoiengo Jai Batzordeari lotuta dago erabat. Atzeko lana egiten duten inurri horietako bat da. Inor gutxik eskertu arren, gauzak aurrera ateratzeko ezinbestekoa den lan ikusezin hori egiten duen pertsona umil horietako bat. Nondik eta noiztik dator zure lotura Ergoiengo Jai Batzordearekin? Oso bitxia izan zen. Ergoien, eta bertako jendea, berandu ezagutu dut. 24 urterekin, Itsasok (Mitxelena) eta nik Ergoiengo Jai Batzordera jo eta antzerki bat egitea proposatu genuen. Azkenean, antzerkirik ez genuen egin –inor ez zelako animatu–, baina ni bertan gelditu nintzen. Jende

50 | XANISTEBANAK

2015

berezia aurkitu nuen. Gehienak ni baino gazteagoak ziren, baina zuten lanerako gogoak harrapatu egin ninduen.

Gaur egun ere adin-tarte oso zabaleko jendea elkartzen da Ergoiengo Jai Batzordean. Zein da zuen artean hain ongi moldatzeko sekretua? Poza ematen du. Duela hiru urte-edo hasi ziren etortzen gaztetxoenak, eta aire berria ekarri dute. Uste dut nik sentitu nuen hura sentitzen dutela orain beraiek: denok helburu berdina dugu –jaiak antolatzea–, baina ongi pasatuz. Bi gauza horiek oso garrantzitsuak dira. Eta nola lortzen duzue ongi pasatzea?

Inork ez dizu ezer ordainduko jaiak antolatzeagatik, gustuz egin behar duzun zerbait da. Batzuetan, konpromiso asko hartu eta ito egi-


ten zara, baina beti dago norbait esango dizuna: “Lasai! Moldatuko gara denon artean!”. Denon artean, elkarrekin, girotxoa sortzen da. Gainera, behin hasten denak jarraitu egiten du lanean, Ergoienen behintzat!

Bai, bai. Nik ez nuen Ergoiengo Jai Batzordean jarraitzeko asmorik 24 urterekin. Baina gertatu zen. Eskola zaharretan biltzen ginen orduan. Orain, lasaiago nabil. Lan-ordutegiarengatik, bileratara askotan ezin izaten dut joan, baina danborradan laguntzen diot Birjiliori (Labandibar), festa egunetan ere hor egon naiz egunero… Noizbait entzun izan dizut esaten munduko festarik onenak direla Ergoiengoak.

Niretzako, bai! Gure artean sortzen den giroarengatik. Hiru egun horietan lan asko egiten dugu, eta aurretik ere bai. Egun horietan hementxe bizi gara; laster kanpin-denda jarriko dut Auzokalten. Adibidez, balorazioko bilera eta afaria egin genuenean, Eñautek (Aranburu), mutil-koxkor batek, esan zuen: “Aurten zerbait desberdina egin beharko genuke. Feria zergatik ez dugu egiten?”, eta baietz esan genion. Berak, esan zuen momentuan, ez zuen aintzakotzat hartuko genuenik espero, baina… egin dugu! Elkar entzuten dugu, gazteago edo helduago izan. Jai Batzorde batean pertsona berri bat sartzen bada, eta ez bazaio entzuten, baloratzen, ez du jarraituko. Gogoan dut 24 urte nituen hartan, azaldu nintzen lehenengo bileran, Kapeok rock kontzertua egin behar zela esaten zuela. Handik urte batzuetara, Ergoienen rock kontzertua egin zen, eta erabateko arrakasta izan zen. Sekretua denei entzutea da, horrek gelditzera animatzen du.

Azken urteetan, Ergoiengo festetako ostirala parranda egun bihurtu du auzoko eta herriko jende askorentzat, ezta? Bai, bai. Bertso-afarira herriko jende asko etortzen hasieran. Baina urtero bueltatzen diren kuadrillak daude, hutsik egiten ez dutenak. Hori oso ona da. Adin guztietako jendea elkartzen da, eta horrek izan behar luke festen helburua: denentzako izatea.

Ergoiendarrek ijito fama duzue, baina “Ergoiengo lamiak” jartzen du zuen blusa urdinean. Nondik dator izendapen hori? Juan Mari eta Manuel Lekuonak bazuten idatzita Askostiko neskamearen eta lamiaren isto-

rioa. Familiatik Juan Mari Lekuona hurbilekoa dudanez, istorio hori lortu nuen. Horri buruzkoa zen egin nahi genuen antzerkia! Uste dut hortik datorrela izena… Ahaztu xamarra dut istorioa, baina ziotenez, Askostiko neskameak orrazea lapurtu zion lamiari, erreka bazterretik.

Jai Batzordean hasi aurretik, Ergoiengo festetan parte hartzeko ohituratik bazenuen, beste era batera izanda ere? Ez. Ergoien, Oiartzun… batera deskubritu nituen. 24 urte arte, Oiartzundik kanpora ibiltzen nintzen. Hurbilena, Oialume. Eta urrutiena, Tolosaldean. Bizitzak bueltak ematen ditu, eta 21 urterekin Abegi aisialdiko taldean sartu nintzen eta orduan, Oiartzun deskubritu nuen. Herriak harrapatu egin ninduen. Handik hiru urtera, Ergoienen hasi nintzen. Herria eta herriko jendea ezagutzea bi talde horiei zor diet: Abegiri eta Ergoiengo Jai Batzordeari. Ordura arte, Iturriozko jaietara–askotan Xanistebanak baino hobeak zirenak!- eta Xanistebanetara joaten nintzen. Baina geroztik, herritik ezin dut atera! Orduan nituen lagunek gehiago jotzen zuten kanpora. Eta nik haiei segitzen nien. Eskerrak bizitzak ez duela beti bide bera jarraitzen! Ate berriak irekitzen dira, eta sorpresak hartzen dira. Nire kasuan, denak onak izan dira. Azken 23 urte hauetan Ergoiengo festak asko aldatu al dira?

Antolatzeko filosofian, bai; baina funtsean, ez. Krisi hau etorri aurretik ere badakigu nola zeuden auzoetako jaiak. Eztabaida asko izan genituen Auzokalte inguruan festak egiteko erabaki hura hartzean. Lehen Urtxallen egiten ziren jaiak. Ematen zuen, eta hala izan da, festak antolatzeko modua aldatu behar zela. Argi genuen jaiak auzoarentzako eta herriko jendearentzako egin behar zirela, eta ez kanpokoak ekartzeko. Uste dut axertatu dugula. Lehen, haur jolasetara ez zen etortzen orain etortzen den adina jende. Larunbat arratsaldean hau topera egoten da. Zenbat lagun elkartzen zarete Ergoienen festak antolatzeko?

Balorazioko afarian, 25 bat elkartzen gara. Auzokalte dagoenetik, bazkide egiteko baldintzetako bat da jaietan laguntzea. Batzuek kasu egiten dute, besteek ez. Denera, 30-35 izango gara, batzuk gauza batean, besteak bestean aritzen garenak. 2015 XANISTEBANAK |

51


Gaur egun, Auzokalte Jai Batzordeari oso lotuta dago, festen muina da. Elkartearen hasiera gogoan duzu? Lokal hau Udalarena da. Udalak Auzokalteri utzi zion. Beraz, hemengo gastuak guk ordaindu behar genituen (obrak, ura, argindarra…). Hasieran, hilean dirua jartzen hasi ginen, baina ezin genien gastuei aurrei egin. Handitzen zihoan. Erabakiren bat hartu behar genuen, eta elkarte bat egitea erabaki genuen, kuotarekin… Gertatzen da hasieratik hemen ibili garenok (eskola zaharretan eta Aierdin, Auzokalteren aurretik) hau zaintzen dugula gure etxea balitz bezala. Guk egin dugu, aurrera eraman behar izan dugu, erabakiak hartu… Diferentzia hori badago kanpotik sartu direnekin. Ez dute hain bere sentitzen. Eta uste dut sentimendu hori dutela jaietara animatzen ez diren bazkideek. Nolako bazkideak dira Auzokaltekoak?

48 gara. Denetik dago, Jai Batzordean bezalaxe. Adinekoak, gazteak… Azken boladan, gazteak ari dira izena ematen. Mugara heltzen ari gara. Bere garaian hitz egin genuen % kopuru bat auzotik kanpokoak izan zitekeela, baina bete da. Orain, auzotarrek bakarrik eman dezakete izena. Duen tokia du honek, ez dago gehiago. Eta nolako osasuna du elkarteak?

Ederra. Astebururo dago mugimendua, eta gehitzen ari da. Lehen oso arraroa zen bi kuadrilla elkartzea otordu batean. Baina orain geroz eta normalagoa da. Erabilera gehitzen ari da.

Auzo sakabanatua da Ergoien. Iruditzen zaizu Auzokaltek ergoiendarrak lotzen dituela? Ergoiendar guztiak lotzen dituela, ez nuke hainbeste esango. Jolasparkea dagoenetik, auzoko jende asko etortzen da. Kontatu didate badagoela gaztetxo kuadrilla bat hemen inguruan gelditzen hasi dena. Gure martxa jarraituko balu kuadrilla horrek… Poza ematen du! Nik ez dut bizitu 15-16 urterekin auzoaren bueltan elkartzea, baina Aristi, Kapeo… horiek, bai, betidanik elkartu dira hemen. Eta oso polita da. Ergoiendarrek badute izaera berezia, beste auzoetakoetatik ezberdinak dira?

Bai, baina modu on batean dira bereziak. Esan izan didate Ergoien “Bilbao-txiki” dela, bilbotarren jarrera omen dugu. Nik ez dut uste hala denik. Auzotarrek jaiak antolatzen laguntzen digute. Etxeetara joaten garenean, beti daude

52 | XANISTEBANAK

2015

prest. Baserriak oso sakabanatuak daude, eta horrek zailtzen du jende heldua hemen elkartzea. Jaietan, igandez elkartzen dira, baina uste dut helduak direla gutxien azaltzen direnak.

Herri Musikaren Txokoa ere hementxe dago, eta zuk lotura handia duzu: badakizu zenbat otordu prestatu dituzun kontzertu ondorengo afaritarako? Ez dakit! Ordu pila ederra pasatu ditugu Kapeok eta biok piperrak betetzen Auzokalten! Orain Josebak (Zabaleta) darama horren ardura. Laguntzen diot prestatzen, zerbitzatzen… Uste dut ona dela guretzat ere, jendeak Auzokalte ezagutzen duelako. Azken boladan jende asko etortzen da kontzertuetara, ordainduak izan arren. Krisia hasi aurretik dohainik ziren, eta gogorra egin zitzaien kobratzeko pauso hori ematea. Iaz italiarrak etorri ziren, eta orain hara gonbidatu gaituzte. Ezin naiz joan, baina gonbidatu duten lehenengotarikoa izan naiz! Juan Mari (Beltran) urtaro bakoitzean kontzertuak eman nahi zituela hasi zenean, erraza ikusi zuen Auzokalteren bidez egitea. Ikusi zuen laguntzeko prest geundela, eta horrelaxe hasi zen harremana. Auzokalteko lehenengo zigilua kartel horietan jarri zen. Ergoiengo festak utzita, Xanistebanetara pasatuko gara. Urte mordoxka da zezenak eta danborrada antolatzen dituzuela. Eta arrakastatsuak dira!

Bai. Helduen danborradan izan genuen krisi garai bat, jende gutxi ateratzen ginena. Baina gero boom-a izan zen eta geroz eta gazte gehiago etortzen da. Danborradan badago adin bat, 13-14tik 16-17ra, kritikoa dena: ez dakite haurrekin atera behar duten, edo helduekin. Batzuk 15 urterekin handiekin ateratzeko baimen eske etortzen dira, eta baietz esaten diegu. Ezezkoa esaten badiegu, zaila izango da gero bueltan etortzea. Normalean, ttikitan gustura ibili dena gero ere ateratzen da. Badugu bat (Jagoba Goñi) ttiki-ttikitatik ateratzen dena gurekin. Iaz esan zidan uste duela urte batean ez zela atera. Helduen danborradan asko laguntzen dute parte-hartzaileek, oso giro polita dago. Iazko urtekoa zoragarria izan zen. Plazan emozionatu egin nintzen, ezin nuen zuzendu. Oso-oso polita izan zen. Gu ere berritzen joan gara. Nagusiak (Birjilio Labandibar) esaten digu nora begiratu eta horrela, beraiei propio ari gatzaizkiela jotzen sentitzen dute. Ibargaingo etxeetakoek


ere urtero animatzen gaituzte. Urte batean, euria goian-behean, garajea ireki ziguten, han jo genuen… Ikusten duzunean jendeak gustura entzuten duela, poza ematen du. Uste dut danborrada ez dudala behin ere utziko. Izugarri gustatzen zait. Egia esan, denetik egin duzu: entseguetan lagundu, ikurrina eraman, zuzendu…

Gauza bat falta zait: kantinera izatea! Eta horretarako adina pasatu zait! Xanistebanetan haurren danborrada hasi eta urte batzuk beranduago hasi nintzen laguntzen. Helduenean bai, hasieratik nabil horretan. Ordu batzuk pasatzen ditugu prestatzen. Maiatzaren 9an hasi ginen Ergoiengo danborradako entseguekin. Hori bukatutakoan, ikastolan oporrak hartzean lehendabiziko entsegua egiten dugu. Hilabete batez, astean bitan bi entseguak egiten ditugu: aurrena haurrak, gero helduak. Lana da, orduak dira, baina momentuan ere oso ongi pasatzen dugu. Askotan, lanetik atera eta uniformearekin joan izan naiz entseguetara. Momentu onak pasatzen ditugu, tragoxka batzuk hartu, jendea ezagutu… Xanistebanetako azkeneko egunean, haurren danborradaren aurretik gosaltzen dugu, bukatu eta danborrak jasotzen ditugunean gure hamaiketako ponpoxoa egiten dugu… Ez da lana bakarrik begiratu behar! Abegi ere zuretzako oso garrantzitsua izan zen. Aisialdiko talde hau dagoeneko ez dago. Nola hasi zen zure harremana taldearekin?

Bizitzaren bueltengatik. Lagunek beraien bidea jarraitu zuten, eta nik Itsasorekin (Mitxelena) banuen harremana. Berak esan zidan hasteko, han ibiltzen zen eta. Titulua behar ote zen galdetu nuen eta ezetz, taldean hiruk baldin bazuten besteek ez zutela behar esan zidan. 15 urtez-edo egon nintzen. Tartean, egon ziren urte batzuk ez nintzena ibili, baina gero berriz hasi nintzen. Abegi pasatu zaidan gauzarik onenetakoa izan da. Orduan deskubritu nuen herria, herriko umeak –poza sentitzen dut begirale izan naizen gazteek kasu egitean–. Erlijioarekin lotuta zegoen; ni ez naiz oso erlijiosoa, eta izan nuen beldurra ez ote ninduten onartuko horregatik. Baina oso ongi aplikatzen zuten lehenengo pertsona dagoela, eta gero bakoitzak bere sineskerak dituela. Printzipio horrekin, onartu ninduten. Eta han hasita fedea etorri zitzaizun…?

Ez, ez zen aldatu deus. Baina ikasi nuen gehiago errespetatzen jendearen sineskerak. Bakoitza den bezalakoa da, eta nahi duen bezala pentsa dezala. Lehenengo gauza errespetua da. Eta hori ere ikasi eta erakutsi egiten da.

Abegiren ibilbidea bukatu zenean, Xanistebanetako Jai Batzordeak txupinazoa botatzeko aukeratu zintuzten, urteetan batzordekide izan zinetelako. Orduan baino lehen, herrian baloratua zen taldea zela uste duzu? Orduan egin zen ezagun! Jendeak, behintzat, orduan jakinarazi zigun Abegi ezagutzen zuela. Badakizu zenbatek zoriondu ninduen txupinazoko gau hartan? Gogoan dut bat bereziki: ikastolan nire gelakoa izan zen mutil batek, beti elkar agurtu bai baina harreman gehiago ez duguna izan, egindako lanagatik zoriondu eta bi muxu eman zizkidan. Bazela garaia norbaitek egindako lana errekonozitzeko esan zidan. Lehendabizikoa izan zen, elkartasun txosnatik lanetik aterata. Arantza Manterota Hitzan artikulu ttiki bat argitaratu zuen Abegiri buruz, oso politta, eta gordeta daukat. Jendeak ezagutzen gintuen, bazekien esistitzen ginela eta zerbait egiten genuela. Eta poza ematen du. Indarra. Nirekin zeuden besteek ere gauza bera esango lizuteke. Ez genuen espero halako gaurik. Pentsatze hutsarekin emozionatu egiten naiz! Bukatu zen etapa hark bukatu behar zuelako. GOIATZ LABANDIBAR ARBELAITZ

2015 XANISTEBANAK |

53


Leire Agirrezabala:

“Ekintzailetzarekin ahoa betetzen dute askok, baina laguntza lortzea ez da erraza” Leire Agirrezabala, Joana Mendibururekin batera, Gaindigo kooperatibako kide da. Kooperatibaren erdia, hain zuzen. Basklink.com webgunearen atzean daude. Hazparneko Waaz Studiorekin elkarlanean sortu dute Euskal Herri osoko turismo ataria izateko bokazioa duen weba. Apirilan, Euskal Eurohiriaren Garapenerako Mugaz Gaindiko Merkataritza Ganberak saritu egin du eurek sortutako proiektua. Ekop saria jaso ondoren, asko entzun da Basklink.com-en izena, baina bada denbora ibilbidea hasi zuela. Ez da kasualitatea izan saria… Askotan ematen du derrepentean sortzen direla gauzak, “begira ze ongi atera zaizkien gauzak horiei!”. Eta ez. Gauzak egitea kosta egiten da. Frutuak ikusten dituzunean satisfakzioa handia da. Joana eta biak ama izan ginen, geldialdi bat egon zen… eta zerbait egin genezakeela pentsatzen hasi ginen 2013ko irailean. Joanari, Senperekoa izaki eta hemen bizita, Hegoaldeko lagunek askotan galdetzen zioten zubi-pasa, asteburutan, Aste Santuan… joan nahiko lutekela Ipar Euskal Herrira, baina ez zekitela oso ondo nola, zer egin… Behar hori ikusten zuen, bazegoela hutsune bat, Ipar Euskal Herrira joatea kosta egiten zaigula. Horri bueltak ematen hasi ginen eta gure asmoa zen webgune informatibo bat sortzea dena bilduko zuena, modu naturalago eta errazago batean jendea mugitu ahal izateko tresna izateko. Horretan genbiltzala, jakin genuen Iparraldean lantalde bat ideia berarekin zebilela. Guk alde

54 | XANISTEBANAK

2015


informatiboa lantzea genuen burutan eta beraiek, berriz, erreserba sistema bat lantzen ari ziren, Euskal Herri guztiko agente turistikoak hartuko zituena –lo-lekuak, jatetxeak, kontzertuetarako sarrerak…–. Erabaki genuen elkartzea, bateragarriak zirelako eta egokia izan zitekeelako lantaldean ere mugaz bi aldeetako jendea egotea, errealitatea bertan zaudenean ezagutzen duzulako. 2014ko martxoan izan zen hori. Eta 2015eko martxoan, publiko egin genuen webgunea. Webgunea hobetzen eta moldatzen joango da. Nolako harrera izan du, sariaz aparte?

Egia esan, gustura gaude. Saria apirileko kontua izan zen. Martxoaren 9-10 inguruan egin genuen publiko eta kasu dexente egin zioten. Hedabideek erakutsi zuten interesa, izan ditu bisitak eta bezeroek ere bai. Martxa hartzen ari den sentsazioa dugu. Konten gaude.

Saria emateko orduan, bi gauza azpimarratu zituzten: bat, mugaz bi aldeko lankidetza –nahiz eta zuek, Euskal Herri osoan kontuan hartzen duen proiektu batekin muga guztiak gainditu dituzuen–, eta bestetik, azpimarratu zuten bi emakumek sortutako enpresa bat zela, oraindik ekintzailetzan eta enpresen munduan emakumeen lekua ez denean hainbestekoa. Agian Joanak beste iritzi bat du, baina nik uste dut ez geniola buelta askorik eman kontu horri. Horrela tokatu zaigu. Aukera bat ikusi genuen. Jakin arren gauzak aurrera ateratzea kosta egiten dela, pertseberantziarekin, lanerako gogoarekin eta ilusioarekin gauzek arrankatzen dute. Nora iritsiko garen, ez dakit. Kasualitatea da emakumeak garela. Bion artean kimika zegoen, biok ikusi genuen aurrera egiteko momentua zela, eta egoera pertsonalean ere gauza batzuk komunean genituenez, aurrera egin dugu; besterik gabe. Ekintzailetza modan dagoen kontzeptua da. Hainbat iturritatik entzuten da krisi garaia horrelako ametsak egia bihurtzeko momentua dela. Teoriatik praktikara dagoen bidea horren polita al da? Askori ahoa betetzen zaie ekintzailetzarekin, baina gero egiatan laguntza eske zoazenean, ez da erraza lortzea. Gure kasuan, bi ginelako eta aurretik ere esperientzia pixka bat bagenue-

lako, aurrera egin dugu ateak itxi arren. Baina erabat ulertzen ditut ideia on bat izan arren, ekiten hasi eta panorama ikusita erortzen diren horiek. 1.000 € lortzeko, direnak eta ez direnak egin behar dira. Behin arrankatuta, jendea interesa azaltzen hasten da, beste toki batzuetatik ere jaso dutelako zure berri, baina ezezaguna zarenean eta zure proiektu xumearekin eta munduko ilusio guztiarekin joaten zarenean bat gehiago zara. Basklink.com webgune bat da, sare sozialetan ere presentzia baduena. Zuen asmoetan badago mundu “birtualetik” errealera jauzia ematea? Ez dugu deskartatzen, baina etorkizun hurbilean ez dugu aurreikusten. Turismoaren munduan joera Internet da, jendeak geroz eta gehiago erabiltzen du. Gure bihotza eta lantresna nagusia webgunea izango da. Egokitu egin beharko dugu, aplikazioak sortu, paketeak saldu… Baina horrelako gauzetan zentratuko gara. Hori da gure estrategia, oraingoz.

Espero al zenuen zure ibilbide profesionala turismoaren mundura bideratuko zenik? Enpresa turismora dedikatzen da, baina bakoitzak bere lanak ditu. Nire lan nagusia komunikazioa eta marketina dira, orduan, nire eremuan sentitzen naiz. Ez dut sentitzen terrenoz horrenbeste aldatu dudanik. Joana lehen administrazio eta kudeaketa kontuetan aritzen zen, eta orain ere horiek berak daramatza. Zenbatetan esaten den Egiptora joaten garela piramideak ikustera, edo Perura Machu Pichua ikustera, eta ez ditugula ezagutzen ondoan ditugun parajeak. Basklink.com-ek zer du euskal herritarrei eskaintzeko?

Txoko asko ditugu ezagutzen ez ditugunak. Euskal Herriari bi ordutan buelta eman daiteke kotxez, ez da handia. Zubi eta asteburutarako, Basklink.com barne publikoarentzako tresna erabilgarria izan daiteke. Agenda bat jarri dugu Euskal Herri osoko kultura eta kirol ekitaldiekin, eta bertakoentzako erabilgarria izan daiteke. Askotan asteburua iritsi eta “zer egingo dugu?” galdetzen dugu, eta betiko tokietan ibiltzen gara. Nafarroa, EAE eta Iparraldeko agenda bat egitea aitzakia bat da asteburu-pasak planteatzeko. Oporraldiak, zubiak, eskola egutegia… ez dira berdinak Hegoaldean eta 2015 XANISTEBANAK |

55


Bardea, Nafarroan. Hegoaldean dago, eta urruti daudela iruditzen zaigu. Paisaia aldetik, Euskal Herria estereotipatzen dugu erabat berdea, menditsua, euritsua… dela, eta Bardean panorama erabat aldatzen da. Paisaialasaia da –nahiz eta militarrak dauden eremu batean–. Bakana da, oso.

Iparraldean. Turismoa desestazionalizatzen eragin nahi dugu, lagundu eta erraztu. Eta atzerritarrei?

Euskal Herri autentikoa deitu duguna, Euskal Herriaren beste errealitate bat, atzerritarrei eskaintzeko sortu dugu Basklink, alde batetik. Euskal kulturaren lurraldea batzea erabaki dugu, muga administratibo eta politikoetatik gaindi. Atzerrititik datorrenari beste inork erakutsiko ez dion helmuga turistiko bat eskaintzen diogu. Ikerketek esan digute kanpotik etortzen denak muga administratiboak arazorik gabe gainditzen dituela; Lesaka eta Sara ezagutzen dituenean nabarmen ikusten duela zerbait komuna badagoela, nahiz eta bat Frantzian egon eta bestea Espainian, muga administratiboen arabera. Dena bateratuta, bidaiariaren aisia aukerak zabaldu egiten dira. Zein izan da Basklink.com-i esker deskubritu duzun azken tokia?

Madalenako ermita, Bizkaiko Enkarterrietan, kobazulo batean ermita ttiki bat. Oiartzun agertzen al da Basklink.com-en?

Bai, agertzen da. Arditurriko meategiak eta Aiako Harriko Parke Naturala. Ondare eta natura aldetik du tokia.

Euskal Herrian, ezagutzea merezi duen toki bat nabarmendu beharko bazenu, zein izango litzateke?

56 | XANISTEBANAK

2015

WEBGUNEAREN EZAUGARRIAK: Webgunea Euskal Herri osoko turismo eskaintza bildu eta sustatzeko da. “Esan daiteke aitzindariak garela. Argiak Ihesi sortu zuen, erabiltzaileek beraien esperientziekin betetzeko. Euskal Herri guztian barrena erraztasunez ibiltzeko tresna da, izan kanpotarra edo izan bertakoa. Gure helburua kulturalki benetakotasuna duen Euskal Herria plazaratzea eta lurralde turistiko horretan erreferentzia izatea da, gaur egun ez baita esistitzen”

Hizkuntzak: Euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez. “Asmoa dugu katalanez ere jartzeko, asko etortzen direlako. Publiko garrantzitsua dira. Bartzelonako Euskal Etxean egon ginen, gure berri emateko. Webguneko eduki estatikoak ez dira asko aldatzen, baina blogean eta sare sozialetan hizkuntza bakoitzarentzako kanala ireki dugu. Momentu batzuetan, barruko publikoari eta kanpokoari esaten dena ez da berdina”. ATALAK:

- Ibilbide tematikoak (euskal kostaldekoa; gastronomikoa); “Ez gara probintzietara mugatu, beste gisa batzuetakoirizpideak hartu ditugu aintzat. Modu naturalean bizi dugu Euskal Herria. Gure mugak kanpotik dituenak dira, barrukoak ez”.

- Direktorioa (lo-lekuak, jatetxeak, enpresa turistikoak, museoak, bisita gidatuak…); “7.000 sarrera-edo baditu. Kontaktu horiei denei jakinarazi diegu werbgunea martxan jarri dugula”. - Agenda.

- Bloga. “Blogaren bitartez saiatzen gara, Leizeen Eguna, Korrikaren hasiera edo Antzerkiaren Nazioarteko Eguna denean eskaintza bereziak egiten… - Sare sozialak, gauzak elkarbanatzeko eta blogeko gauzak zabaltzeko. GOIATZ LABANDIBAR ARBELAITZ


Aroia Makuso, piano gainean gosaltzen Paristik datorren artista bat naiz ni, dio umetan ikasi genuen kantu hark. Aroia Makusoren kasuan, alderantziz izan da: Parisera joandako artista baita bera. Pianista da, tekla zuri eta tekla beltzak maisuki laztantzen dituena.

Noiz erabaki zenuen: “Bai, pianista izango naiz”? Gurasoek solferoa apuntatu ninduten. Beraiek. Nik ez nuen joan nahi. Baina gero poz -pozik joaten nintzen. Etxean teklatu bat genuenez, hura jotzen ikasten hasi nintzen. Ez nuen aukeratu: “Pianoa jo nahi dut”. Baina gero, nahiko azkar esan nien gurasoei: “Nik pianoa joz bizi nahi dut”; bederatzi urterekin-edo. Zortzi urte daramatzazu Parisen bizitzen. Aukeratua edo “behartua” izan da Parisera joatea?

Paris aukeratu egin nuen. Banekien behin Musikene bukatuta, kanpora joan beharko nuela gehiago ikasteko, ikusteko. Aukera oso polita izan genuen Musikenen, baina Donostia ingurua ttiki gelditzen da trebatzen jarraitzeko. Hasiera batean, Alemaniako irakasleak aztertzen egon nintzen. Baina Musikeneko irakasle batek Parisez hitz egin zidan, bertako irakasle batez, eta horrelaxe. Banekien atera behar nuela… Euskal Herrian ez dago aukerarik?

Momentu honetan dagoen panorama ez dut askorik ezagutzen. Musika maila igo egin da, probintzia eta erkidegoetan kontserbatorio oso onak egin dituztelako. Baina, hala ere, beste herrialde askorekin alderatuta, oraindik atzera gaude, kultura aldetik. Horregatik da, kakotx artean, beharrezkoa kanpora joatea musika klasikoan zer kultura maila eta ohitura dituzten ezagutzeko.

2015 XANISTEBANAK |

57


Eta zentzu horretan, zer topatu duzu Parisen? Oso irakasle onak –nahiz eta hemen era irakasle onak izan nituen–; kontzertu pila entzuteko eta ikusteko aukera, munduko onenek jotzen dute horrelako hirietan; jende asko ezagutzeko aukera; jotzeko garaian aukera asko. Baina horretarako, kontaktu asko behar dituzu. Atzerritarra zarenean, kontaktu horiek denak egiteko denbora behar duzu. Parisera iritsi berri nintzenan gaizki xamar pasatu nuen, ez nuelako inor ezagutzen. Kosta egin zitzaidan kontaktuak edukitzea. Esperientzia asko eman dit. Pianista baten eguneroko errutina zein da?

Ikasten bakarrik ari nintzenean, askoz ordu gehiago eskaintzen nizkion pianoa jotzeari: zortzi ordu-edo egunean. Guk ez ditugu, unibertsitatean ez bezala, klase-ordu asko. Parisera iritsi nintzean pianoko klase bat nuen astean, beste bat ganbera-musikakoa… Etxean ikastea da garrantzitsuena. Orain, lanean ari naizela, denbora gutxiago eskaintzen diot piano aurrean jarri eta ikasteari. Egun batzuetan ezin dut ezer egin, beraz, beste egun batean konpentsatu behar dut. Bataz beste, lau bat ordu jotzen dut pianoa egunean. Pianista laguntzailea naiz bi kontserbatorio eta musika-eskola batean. Pianista laguntzaile izateak ardura gehitu edo kentzen du? Ardura oso handia da. Irakasleak eskolak ematen dizkio ikasleari, baina gero zurekin joko du azterketan. Ardura handia da. Nahitaez ongi jo behar duzu, ez duzu aitzakiarik. Akats bat egiten baduzu, zurea izango da errua. Lanera joateko, nire zatiak ikasi behar ditut lagundu ahal izateko. Gaizki jotzen badut, bestearen azterketa hondatu dezaket!

Umetatik eliza/erlijio katolikoarekin izan duzun harremana kontuan hartuta, ziurrenik ez zenun esperoko elizetan organoa jotzen bukatuko zenuenik… Jo izan dut, baina ez naiz organista. Oinarrizkoa dakit. Laguntza behar zen garai batean Oiartzungo elizan, eta ni eta Maialen Mendibil mezan nola jo behar zen ikastera joan ginen. Nik ez nekien mezak nolakoak ziren. Liburutxo batean apuntatzen genuen organistak egiten zuena. Laguntzen aritu naiz, baina ez ditut

58 | XANISTEBANAK

2015

organoak dituen erregistro horiek guztiak ezagutzen. Eliza janzteko adina dakit. Bada graziosoa nik mezatan jotzea. Ziur etxean inork ez zuela pentsatuko inoiz elizan joko nuenik!

Sekula imajinatuko ez zenuen beste tokiren batean suertatu zaizu pianoa jotzea? Parisko Pleyel aretoan jo nuen duela urte pare bat; musika klasikoa jotzeko oso areto garrantzitsua da. Ez nuen uste joko nuenik inoiz hor. Eta oso pozik nago bi aldiz jo dudalako han. Besteren obrak hainbestetan jo ondoren, ez da pizten bat sortzeko gogoa?

Beste gaitasun batzuk behar dira horretako; ez naiz gai sentitzen. Egin izan dudanean, ikasle garaietan behartu gaituztelako izan da. Hainbeste informazio daukat, burua estrukturatua dudan modutik ateratzea, liberatzea eta jotzea kosta egiten zait. Adibidez, nire ahizpari ez zaio kostatzen. Ez du musikalki ze estruktura eman nahi duen pentsatzen. Eta ni ez naiz gai horrelako ezer egiteko. Badago jende asko, nire ikasketak eginda, gai dena. Gustatuko litzaidake inprobisazio gehiago egiteko gai izatea, baina ez naiz jam-session batean sortzeko gai! Piano aurrean zer egin jakin gabe sentituko nintzateke. Eta paradoxa da. Formazioko hutsune bat ere bai, agian. Garai batean musikari guztiek inprobisatzen zuten. Guri idatzitakoa jotzen erakutsi digute. Sormena gehiago lantzen zuten. Orain, pixkanaka pedagogia berriak berriz harantz doaz: umeei askatasuna ematera jotzeko garaian. Piano gainean gosaltzen du titulua Harkaitz Canoren liburu batek. Zuk ere gosaldu izan duzu piano gainean behin baino gehiagotan.

Nire gelan pianoa, ohea, mahaia… dena leku berean egon dira urteetan! Nire eguneroko bizitzan pianoa oso elementu garrantzitsua izan da: egunero gosaldu, bazkaldu eta afaldu pianoarekin egiten nuen!

Oiartzunen eta Euskal Herrian batzuetan jotakoa zara. Badakigu musika klasikoa apreziatzen, eta entuzten? Oiartzunen, nik uste baietz, baina egia da kontzertu klasiko gutxi daudela. Eskerrak eman behar dizkiot Asierri (Legorburu) Kultu-


ra zinegotzi izan denean urtero eman didalako aukera jotzeko. Urtero erabaki dut nire bikotea ezberdina izatea herritarrek gauza ezberdinak ezagutzeko aukera izateko. Konturatu naiz jendea gustura etortzen dela, eta ongi entzuten duela. Programa ere entzuleen arabera aukeratu behar da. Hala ere, oraindik asko falta zaigu beste herrialde batzuetan dagoen ohiturara iristeko. Kursaalera zoazenean, entzuleria oso heldua da. Ez da ikusten gazte asko; eta daudenak Kontserbatorioko ikasleak dira, gehienetan. Kosta egiten da musika klasikoa publiko guztiarengana iristea. Orain arte egin den kontzertu klasiko estiloa aldatu beharko da, pixkanaka-pixkanaka, denengana iristeko.

Zerk huts egiten du gure gizartean musika klasikoa zerbait aspergarri gisa ulertzeko? Hezkuntzak. Frantzian hemen baino gazte gehiago joaten da kontzertuetara –eta Frantzian jende heldua ere asko dago kontzertuetan–, baina Alemanian oraindik eta gehiago joaten dira. Ohitura eta heziketagatik da. Bestetik, Donostiako Musika Hamabostaldian, adibidez, dena saltzen dutenean prezio altuagoetan, aprobetxatu egiten dira eta gazteei joateko aukera kentzen diote, garesti delako.

Frantzian artistek soldata jasotzen dute urtean emanaldi kopuru bat eskaintzen badute. Laguntzen du sistema horrek artisten lana baloratzen? Estatus berezi bat dago musikari, dantzari, aktore, ikuskizunetako teknikarientzat… 10 hilabetean 510 lanordu deklaratzen badituzte, hilero soldata dute. Lan gutxiago duzun hilabeteetan segurtasuna ematen du. Ni ez naiz iristen behar den kontzertu kopurura. Alde batetik, musikari gisa bizitzeko aukera ematen dizu, eta oso kontzertu onak izan ditzakezu, baina, bestetik, orduak konpentsatzeko, ia edozein tokitan jo behar duzu. Hemen baino laguntza handiagoa da, dudarik gabe, eta horri esker askoz kontzertu gehiago egiten dira. Batzuentzat oso erraza izan daiteke ordu kopuru horretara heltzea, baina beste batzuentzat, ez. Nik jende asko ezagutzen dut Amsterdamen-eta ikasi dutenak Frantziara itzuli direnak berme eta aukera hau badagoelako, beste inon ez dagoena. Musikaz bizitzeko aukera probatu dezakezu.

Zientzietako batxilergoa ikasi zenuen. Ez zenuen (edo zure ingurukoek ez zuten) etorkizun erraza ikusten musikari gisa? Batxilergoko eta Kontserbatorioko ikasketak egin nituen, biak batera. Piano-ikasketak egin nahi nituen, baina azken unera arte zalantzan egon nintzen Fisika ikasketekin uztartzeko. Erokeria hutsa. Etxean beti animatu izan naute. Ez didate inoiz esan “badaezpada ikasi hau edo hura”. Parisko bigarren urtean lanean hasi nintzen eta beti esan izan didate, “Aroia, ze zorteduna zaren, beti izan duzu ikasi eta gustatzen zaizun horretan lan egiteko aukera”. Ez da beti erraza izan, noski ezetz. Baina pixkanaka-pixkanaka lana atera zait, eta orain pozik nago. Dena ez da arrosa kolorekoa izan. Baina alde onak eta txarrak bandejan jarrita, merezi izan du orain artekoak. Gaztetxotan, ikasi egin behar nuen kontzientzia nuen beti. Musika ikasi duen edonork bezala. Baina konpentsatzen digulako, bestela ez genuke egingo. Jendeak esaten dit: “Zortzi ordu ikasten?”. Baina jendeak zenbat ordu egiten du lan? Beste hainbeste. Norbait ordenagailu aurrean egotea bezala da piano aurrean egotea. Konpositore eta musikari sonatu gehienak gizonak dira. Emakumeen papera zein da musika klasikoaren munduan?

Ez dut desberdintasun handia ikusten nire inguruan, egunerokotasunean. Egia da orkestra zuzendari gehienak gizonezkoak direla. Egia da badaudela gune batzuk emakumezko oso gutxi ikusten direnak. Adibidez, Vienako orkestran 80 gizon eta hiru emakume izango dira… Oraindik eskola zaharrekoak direlako. Baina, normalean, gaur egungo orkestrak ez dira horrelakoak.

KUTTUNAK:

Konpositorea: Ludwig van Beethoven.

Pianistak: Martha Argerich eta Nelson Freire.

GOIATZ LABANDIBAR ARBELAITZ

2015 XANISTEBANAK |

59


“Lehen, azpiegiturarik gabe irakurtzen zen; orain, azpiegitura izugarria dago, baina gutxixeago irakurtzen da” Antton Kazabon izango da, ziurrenik, idazle oiartzuarren artean gehien argitaratu duena. 28 urteko ibilbidean Kazabonek haur eta gazte literaturarako idatzitako 86 liburuk ikusi dute argia -eta beste hiru ditu argitaratzeko baiezkoa jaso dutenak, oraindik publikatu gabe-. Lehenengo liburua argitaratu zenuenetik urte batzuk pasatu dira. Gogoan duzu? 1987an publikatu nuen nire lehen liburua, Letrak bertsotan. Hiru liburu ttiki dira. Maribi Alonso lankideak eme hizkiarekin kanta bat asmatzeko eskatu zidan. Hasimasiak zuen izena orduan idazten eta irakurtzen ikasteko ikastolan erabiltzen zen metodologiak. Gero, beste kanta bat egiteko eskatu zidan, eserekin. Galdetu nion ea zein zen plana eta hizki guztiekin kanta bat egitea zela esan zidan. Nonbait, kantari –euskaldunok beti ikasi izan dugu kantuan- erraz ikasten zen. Hizki guztiekin egin nituen kantak. Denak bertso-doinuekin. Elkarrera eramatea gogoratu zitzaidan. Orduan oso gauza gutxi argitaratzen zen euskaraz. Sortzen eta itzultzen kolekzioak zituen Elkarrek. Joxe Antonio Ormazabali eman nion eta gustatu egin zitzaion. 3.000 ale atera zituzten eta ikasturte hartan bertan saldu ziren. Jendeak zerbait berria nahi zuen. Kasetea eskaka hasi ziren. Niretzako doinu ezagunak ziren (Triste bizi naiz eta, Xarmangarria zira, Oi Pello, Pello…) baina irakasle askok ez zituzten ezagutzen. Baina Elkar ez zen ausartu. Lehenengoa izan zelako beste liburuak baino bereziagoa da?

60 | XANISTEBANAK

2015

Ez nuen imajinatzen argitaratuko nuenik, beraz, ilusioa egin zidan hiru liburu ttiki haiek argitaratuta ikusteak. Ordurako gauza batzuk egiten ari nintzen Elkarrentzat. Joxerra Gartzia, Iñaki Zubeldia, Laxaro Azkune… sei-zazpi lagun ari ginen Euskara 7 eta 8 ikasmaterialak sortzen, OHOrako. Elkarrekoek deitu gintuzten hezkuntzako liburuak sortzeko. Iñaki Zubeldiak zuzendu zuen proiektua. Unitateak sortu genituen. Dena egiteko zegoen euskaraz. Konturatu nintzen, idazle eta sortzaile izan gabe ere, edozein ahalegin beharrezkoa zela. Oraindik, eskoletara joaten naizenean, liburutegietan begiratzen dut eta hantxe daude nire lehen hiru liburu ttiki haiek, hori-horiak. Marrazkilaria Andoni Odriozola izan zen. Nire ikasle zen garai hartan, 8. mailan zegoen. Berari esan nion marrazkiak egiteko. Ilusioa egiten zidan nire ikasle baten marrazkiak izateak nire lehenengo liburuak. Bere lehenengo lana izan zen hura. Gerora, nire liburu gehiagotan marraztu du. Ziurrenik,Oiartzungo idazleen artean gehien argitaratu duzuna izango zara.

86 liburu argitaratu ditut. Azkenekoa Euri tantak. Kalitatea ez dakit, baina kantitatea handia da. Gabonetan, Jokin Mitxelenarekin egindako lan bat Denon Arteanera bidali nuen, eta segituan esan ziguten baietz. Beste bat bidali nuen Ereinera eta baietz esan ziguten. Eta Ibaizabalen ere bai. Ez dakit aurten argitaratuko diren, baina behintzat argitaratzeko bidean daude. Gauza ttikiak dira: erdi-albuma da bat, bestea LH 4-5. mailarako eta Ibaizabalekoa LH 3.-4. mailakoentzat. Ia nahi gabe, tonua hartzen diet idazten ari naizenean: hau DBHrako, hau Taupadak edo Gaztaro…


Hainbeste idazteko, non bilatzen duzu inspirazioa? Ez naiz ibiltzen inspirazio bila. Liburu gehienetan ikastolan, familian edo inguruan bizitu eta ikusitakoak dira puntako ideiak -Urtziren diarioa edo Kaixo Kattin-; inpaktatzen nauten gauzak, errealitatean konpondu ezin ditudanak erreflejatzen ditut nire gela ttikian sartuta. Egin berri ditudanak triste xamarrak dira. Denon Arteanen publikatuko dena hiru zuhaitzen istorioa da, gaixotasunari eta heriotzari buruzko ipuina da, eta Jokinek marrazki zoragarriak egin ditu. Ibaizabalgoa inori ez bidaltzeko kartak idazten dituen mutiko bati buruzkoa da. Eskolako ezinak, kezkak… nola kudeatu ez daki eta idatzi egiten die andereñoari, gurasoei, lagunei… Idazten ditudan istorio gehienak nola bukatuko ditudan pentsatu gabe hasten ditut. Niretzat hori gozamena da. Adibidez, domo telefonoa jarri zigutenean galdezka hasi nintzen botoi bakoitza zertarako ote zen eta hortik sortu nuen istorio bat, dena telefono elkarrizketa dena: mutil batek neska bati deitzen dio, eta bukaeran irakurlea konturatzen da nobioak zirela, eta udalekutan beste neska bat ezagutu duela … Istorioa erabat konbentzionala da, baina kontatzeko erak aldatzea gustatzen zait. Hurrengo deian zer hitz egingo duten jakin gabe uzten nuen. Morboa pizten dit horrek. Zer kontatuko ote dio hurrengoan? Dibertitu egiten naiz. Oraingoz zortea dut, eta lan asko argitaratzen dizkidate, baina geroz eta zailagoa da. Haur eta gazte literaturako irakurle direnen adin tartea oso ondo ezagutzen duzu. Irakurzaletasuna nola ikusten duzu ikasleen artean?

Irakurzaletasuna lehen baino askoz hobeto dago antolatua azpiegitura aldetik. Adinaren arabera sailkatuta daude liburuak. Euskaraz liburu asko daude, aberastasun izugarria dago. Bestalde, eskoletan, Juul saria dela, irakurketa fitxak direla… badago sare bat antolatua irakurrarazteko. Idazle Elkartearen Idazleak Ikastetxeetan proiektua ere badago, ahula izan arren, oso ekimen polita. Bisitak aitzakia dira liburuak irakurtzeko. Ikasle denak joaten dira liburuekin, galderekin, azpimarratutako esaldiekin… Lehen ez zegoen bisitarik, azpiegiturarik. Baina zer gertatzen da? Gazteek horrenbeste auekera dute, irakurtzea azkenekoa da. Lehen, besterik ez zegoelako, azpiegiturarik gabe irakurtzen zen; eta orain, azpiegitura izugarria dago, bai-

na gutxixeago irakurtzen da. LHn DBHn baino gehiago irakurtzen dela uste dut, eta ez dakit gehiegi ikusten den irakurzaletasuna beheraka doala. Ez dakit irakurketa gehiegi aurreikusten den metodologietan... Eusko Jaurlaritzak egin beharko luke esfortzu handiagoa idazleak ikastetxeetara eramateko. DBH sortu aurretik, bazen Euskara Lantzen izeneko liburu bat, non agertzen ziren Xabier Leteren Haur andaluz bati seaska kanta, Joan Mari Irigoienen Oilarraren promesa, Jose Antonio Loidiren Hamabost egun Urgainen eta Luis Haranburu Altunaren Itsasoak ez du esperantzarik. Nire kabuz, Xabier Leterengana jo nuen eta ikastolara etorri zen azaltzera kanta hori nola egin zuen. Laurak ekarri nituen, duela 35-36 urte. Orduan Juan Mari Barrenetxea zen Haurtzaro Ikastolako zuzendari eta proposamena onartu zuen. Konturatu nintzen ikasleak nola engantxatzen zituzten idazleek. Orain hori ofizialki jarri dute, diru-laguntzekin, ordaindua da… Baina ikastetxeetan oraindik falta da liburutegiei alde funtzionala emateko kultura. Haur eta Gazte literatura bigarren mailako literatura kontsideratzen da?

Nahiz eta 80 eta gehiago liburu argitaratu ditudan, ez naiz inoiz sentitu idazle. Izugarri gustatzen zait ordenagailuan orri zuri huts batean idazten hastea ea zer ateratzen den. Dibertitzeko idazten dut. Hortik haratago dauden lehiak, kritikoak, sariak, ze garrantzia ematen zaion literatura bati edo besteari… Lehen eszeptiko xamarra nintzen gai hauekin, eta orain ez dut batere sinesten. Kanpai hotsak isiltzean idatzi nuenean, jaso nuen gutun bat Eusko Jaurlaritzatik esanez urte hartan Haur eta Gazte literaturan argitaratu ziren 88 liburuen artean bost aukeratu zi2015 XANISTEBANAK |

61


tuela epaimahaiak Euskadi Sarietarako eta bat hura zela. “Ni, finalista!” Aurreneko gauza, argitaletxera deitu nuen: “Joseba (Landa), sorpresa! Euskadi Sariko finalista da nire liburua” eta xuabe-xuabe esan zidan, “lasai, ze zaila izango da irabaztea. Aurten epaimahaiburu denak egunkari batean idazten du eta beste finalista batek ere bai, lagunak dira”. Eta berak irabazi zuen. Beste behin, Galeuscako jaialdi batean Ourensen, ondora etorri zitzaidan idazle gazte bat, Julen Gabiria, “Antton Kazabon haiz, ezta? Gauza bat kontatu behar diat: aurten Euskadi Saritako Haur eta Gazte literaturako epaimahaikide izan nauk, hire Kaixo Kattin lana bilerara eraman nian ausarta eta modernoa delako. Badakik zergatik ez duen irabazi? Epamahaikideen erdiek ez zutelako irakurri. Idatzi bat bidali diat esanez ni gehiago ez deitzeko epaimahaira eta nire libururik ez sartzeko aukeraketan”. Semeek argazki-makina bat oparitu zidaten eta argazkiak ateratzen hasi nintzen. Aurrena, argazki oinak idazten hasi nintzen eta gero poesiatxoak. Azkenean liburu hau osatu nuen. Kritika izugarri onak izan nituen. Iritsi zen Euskadi Saria, eta aipamenik ere ez. Patxi Zubizarreta epaimahaian zegoen, eta zentzuzko gizona denez, deitu egin nion. Esan zidan berari ez zitzaiola askorik gustatu, eta gehitu zuen, “baina Antton, epaimahaian egon nintzen beste urte batean eta zure beste liburu bat, Txoriak txori, poesia hutsa zena, eraman nuen hautagai gisa, baina nire ingurukoek ez zuten finalista izatea nahi”. Jo, Antton, 3-0. Eskerrak nik ez dudan idaztea serio hartu, dibertitzeko egiten dudan eta oso zoriontsu naizen liburuak argitaratuko dizkidatela esate hutsarekin. Liburua bukatzeak, argitaratuko dutela esateak eta eskoletara joateak -60 gazte iritzia ematen, galdetzen, sinatzeko eskatzen…-, horrek balio du. Niretzako baloratzea da Juul saria jasotzea, haurrek ematen dutelako, bozketa bidez; edo argitaletxe batek esatea zure liburua argitaratuko duela; eta urtero 40 eskolak deitzea bisitan joateko. Badut liburu bat, Momolo, zortzigarren argitalpenean. 8.000 liburu euskarazko idazle batek… Izan duzu inoiz helduentzako idazteko tentazioa?

Ez. Nire habitata 6tik 16 urte arteko tarte hori da. Horiek obserbatzen ditut. Helduentzako ez nuke jakingo zeren inguruan idatzi. LHkoentzat, edozein gaik balio du. DBHkoentzat, harremanak, maitasun kontuak, zigarro kontuak, errebel-

62 | XANISTEBANAK

2015

dia, ikasketak… Baina helduentzat? Niri haur eta gazteentzako idaztea ateratzen zait. Helduentzako idaztea ez zait inoiz atera, beraz, esan nahi du ez dakidala egiten! Poesia idaztea al da bertsolaritzarekin izan duzun harremanaren arrastoa?

Akaso, kontrakoa. Bertsolaritza hain da kortse estua eta karratua… Izan nuen garai bat ez nuena besterik idazten: Lekuona Saria, Lazkao Txiki Saria, Enbeita Saria… denetara bidaltzen nituen bertsoak. Polita da ariketa: esan nahi duzuna enkortsetatua esatea. Askotan ezin duzu esan esan nahi duzuna, baizik eta metrikak uzten dizuna. Argitaratu nuen Auspoan liburu bat saritutako nire bertso guztiekin. Erabaki nuen nahikoa izan nuela. Hain kale estutik ibili ondoren, abenida deskubritu nuen: poesia! Errimatzen duzu nahi izanez gero, metrikarik ez duzu errespetatu beharrik… Poesia ipuin ttikiak dira. Ideia bat dudanean aurreneko pentsatzen dut zer egin daitekeen, poesia ttiki bat edo gehiago. Poesia egun batean bat, hurrengoan bestea idatz dezakezu. Ipuinetan, haria jarraitu behar da, lan gehiago eskatzen du. Poesia bertsoak baino errazagoa eta gratifikanteagoa da. Baina gaur egun, argitaratzea da oso konplikatua. Argitaletxeak oso justu dabiltza, asko itxi dira. Eusko Jaurlaritza ttikiak laguntzarik gabe uzten ari da, eta handien artean banatzen dirua. Irakasle oporretan idazten duzu batez ere. Aurtengo udan proiektu berriren bati ekingo diozu?

Ikasturtean zehar gutxiago idazten dut. Nahiko lan izaten dut ikasleekin, ebaluazio bilerekin... Aurtengo uda nolakoa izango den ez dut pentsatu. Opor luze-luzeen hasiera izango da –erretiroa hartuko baitut–. Ziurrenik martxan jarri dudan istorioarekin jarraituko dut; poesia batzuk ere baditut txukuntzeko… Joxerra Gartziak irakurtzen du idazten dudan guztia, errepaso ederrak ematen dizkit. Argitaletxe batek esaten didanean ez duela nire liburu bat argitaratuko, badakit ez dela txarra delako edo mailarik ez duelako, baizik eta ez zaielako gustatu, luzeegia delako, motzegia, ez dutelako salduko poesia delako… Joxerrak aurretik irakurtzea berme izugarria da. Dena akotazioz josita bidaltzen dit. Denari ez diot kasu egiten, baina badakit galbahea pasatu duela. GOIATZ LABANDIBAR ARBELAITZ


‘Iparraldeko herri-kantaera tradizionala. Intonazio anbiguoa’ ikerketa lanarekin Donostiako Orfeoiaren eta EHUren saria irabazi du Agustin Mendizabalek Donostiako Orfeoiaren eta EHUren saria jaso du Agustin Mendizabal ikerlariak (Oiartzun, 1967), Iparraldeko herri-kantaera tradizionala. Intonazio anbiguoa ikerketa lanarekin. Aurtengo saria hirukoitza izan da, izan ere, Fernando Etxepareren memoria eta Antonio Ezkerrok Nicolas Ledesmaren inguruan egindako ikerketa ere saritu dituzte. Mendizabalek «poz handiarekin» jaso du saria, eta ikerketa lanetan jarraitzeko asmoa du. Etxepare Mendizabalen irakasle izan zen, eta saria harekin konpartitzea «ohorea» da Mendizabalentzat. Etorkizunean lanaren edukia «modu egokian» transmititzeko ardura hartu du. Iparraldeko herri-kantaera tradizionala. Intonazio anbiguoa da zure lanaren izena. Zertan datza ikerketa? Lanaren helburua Iparraldeko zenbait kantorerengan oraindik entzun dezakegun intonatzeko (edo afinatzeko) modu oso berezi baten nondik norakoak aztertzea izan da. Zenbaitetan tonu laurden edota intonazio atenperatu esaten zaio, baina intonazio anbiguoa izendapena ere ikusi izan dut, eta niri egokiagoa iruditu zait; berez, ez dira tonu laurdeneko bitarteak entzuten, hiru laurdenekoak baizik. Kantatzeko modu horrek egitura bat baduen ala garrantzi berezirik gabeko fenomeno kaotiko bat ote den ikertu nahi izan dut, bere esanahi

kulturala zehaztuz. Metodo egoki bat erabiliz eta 1970eko hamarkadako disko batzuetan oinarrituz, hipotesi bat sortu dut, eta ondoren gaur egun intonatzeko modu horrekin kantatzeko gai diren hiru kantore-berriemailerekin egiaztatu dut, beraiekin izandako elkarrizketen bidez: Junes Xübürü, Beñat Aranburu Arantxet (zuberotarrak) eta Erramun Negelua (baxenabartarra). Muga bat jarri behar nuen, eta hiru horiek aukeratu nituen irratia sartu baino lehenago jaiotakoak direlako. Gaur egun, 80 urteren bueltan dabiltza. Halaber, intonatzeko modu berezi horren jatorriaren hipotesi bat eta bere bilakaera ere landu ditut ikerketan. Azkenik, etorkizunerako aukerak ere jorratu ditut. 2015 XANISTEBANAK |

63


IKERKETAN PARTE HARTU DUTENAK

PIERRA ERRAMUZPE Aldude, Behe Nafarroa, 1927 -

BEÑAT ARANBURU, ARHANTXET (Altzai, Zuberoa, 1934 - ).

Zergatik aukeratu duzu Iparraldeko herri kantaera ikerketarako? Gauza ezaguna da Iparraldeko kantaera oso berezia eta ederra gertatzen zaigula Hegoaldeko euskaldunoi. Ni ere erakartzen ninduen, eta arretaz entzunez, zenbait kantariren intonazioaren berezitasun horretaz ohartu nintzen. Gero ikusi nuen ez nintzela bakarra izan eta bazuela ikertzeko adinako gorputz bat. Helburu jakinik gabe heldu nion lanari, besterik gabe misterio horri erantzuteko asmoz. Horrela, hurrengo pausoa zein zen antzemanez joan nintzen, beharraren arabera, pixkanaka lana borobilduz. Hainbat pertsonaren laguntza beharrezkoa izan dut, batez ere iturrietara jotzeko; eskerrak ematen dizkiet, bihotzez. Zein dira ateratako ondorioak?

Batetik, ikusten da batzuentzat desafinazio hutsa den horrek egiatan baduela egitura bat; ez dela, beraz, zerbait kaotikoa. Kantari askok antzeko gauzak egiten dituzte, modu eta toki bertsuetan, beraz, badago funts edo oinarri bat horren atzean. Bestetik, behar-beharrezkoa da kantari horien mundu ikuskera ezagutzea, eta horrekin, kantatzeak beraientzako duen esanahia. Hala, bi kontzeptu ulertzea ezinbestekoa da: batetik, pertinentzia kulturala; horren arabera, ikusten dugu haientzat inportanteena kanta bakoitzak kontatzen duen istorioa dela (hori dela eta, bertso edo kuplet guzti-guztiak kantatu behar dira), eta alderdi musikaletik, batez ere doinuaren ingerada edo zilueta, detaile txikiegietan sartu gabe; ondorioz, ikusten da tonu hiru laurden horiek ez direla eurentzat bitarte bereizgarri bat, baizik eta tonu erdi eta tonuen baliokide. Hau guri oso ulergaitza egiten zaigu, egia da. Baina bigarren kontzeptuak laguntzen digu ulertzen: soinuen pertzepzioa kultura bakoitzean ezberdina da, esate baterako, koloreena den bezalaxe. Gu, musika akademikoaren ondorioz, kutsatuta baikaude, eta

64 | XANISTEBANAK

2015

ERRAMUN NEGELUA Gamarte, Behe Nafarroa, 1935 -

JUNES XÜBÜRÜ Santa Engrazi, Zuberoa, 1936 -

txartzat ematen ditugu bitarte horiek. Haiek, berriz, “oharkabean berariaz” egiten dituzte halako bitarteak (Bela Bartoki ikasitako kontzeptua erabiliz), hau da, beren ahozkotasunezko kulturaren baitan mendeetan zehar inkontzienteki barneratu ondoren, eta ondorioz, erabat onartuta dauzkate beren kantaeran. Guk hori estimatzeko, haien ahozko kultura tradizionala hobeki ezagutu beharko genuke! Antzeko adibideak jar nitzake, oro har, beste arloetan: bai musikan, bai hizkuntzan (ahoskeran), eta bai koloreetan, esate baterako. Hau dena ezin dugu gure lekutik mugitu gabe eta betaurrekoak aldatu gabe besterik gabe epaitu. Lanaren azken atalean intonazio horren jatorria landu dut, eta bi aukera posible ikusi ditut: hainbat autoreren iritziz, antzina, XI. mendea baino lehen, Europa osoan baliteke horrelako soinu anbiguoak erabili izatea; beraz, horren oihartzun bat izango litzateke. Beste aukera zera da: beranduago Ekialdetik ekarritakoa izatea, ijitoen bitartez nagusiki. Baina alderdi hori zabalik utzi beharra daukat nahi duenak osa dezan. Egungo Iparraldeko kantak eta ikertu duzun herri kantaera ezberdinak al dira? Gaur egun, kantaera tradizionaleko alderdi asko bizirik daude, baina beste asko galtzeko zorian, intonazio anbiguoa, adibidez. Baina kantu tradizionalak oraindik han badu indar berezi bat, hemen aspaldian galdua duena.

Hegoaldeko herri kantaera ikertzeko asmorik al duzu? Horretan ari naiz, batez ere Oiartzualdeko kanta eta bertso zaharren bidetik. Bestalde, Hegoaldean ere intonatzeko modu hau erabili dela aipatu dut lanean: adibidez, Balendin Enbeitak eta Uztapidek nabarmen, baina beste bertsolari askok ere bai, eta baita alboka koplariek ere: Maurizia Aldeiturriagak, Gillermo Etxeberriak...

ANE URRUTIKOETXEA ‘BERRIA’


“Euskararekin mundu bat irekitzen zaiela transmititu nahi diet ikasleei� Langile petoa denik ezin da ukatu: lanean ari ez bada, bere auzoko festetan buru-belarri murgilduta egongo da. Saioa Ballesteros AEK-ko irakaslea da, altzibartarra. Bi mundu ttiki horietaz egon gara berarekin hizketan. Nolakoa da Saioaren egun bat? Egun osoan normalean euskaltegian egoten naiz. Autoikaskuntzan aritzen naiz, orduan banaka ematen diet klasea, gaur egun ez naiz ohiko taldeekin ibiltzen. Goiz eta arratsalde horrekin egoten naiz eta Korrika garaian euskaltegian bertan lotan gelditzea besterik ez zait geratzen! Saioa eta AEK, hortaz, banaezinak al dira?

Kar, kar, kar, ez ez! Nik uste AEKn ibili den edozeinek berdina esango duela. AEK-ko arduraduna naiz eta kasu horretan edozer gauza niri tokatzen zait, baina gustura aritzen naiz. Noiz hasi zinen?

1999-2000 ikasturtean, badira urte mordoxka dagoeneko. Irakasle hasi nintzen, bulegari ere ibili nintzen Donostian eta gero eskualdeko arduradun ere. Denetarik pixka batt, normalean AEKn ibiltzen denak denetarik probatzen du. Ni Intxixu AEKn sartu nintzenean plazan ginen, orain hirigintza dagoen tokian. Lehenen-

go eta bigarren pisuan gu ginen eta hirugarrenean Oiartzun Irratia zegoen. Oso ongi zegoen bertan, Ane Lardi zegoen garai hartan irratian, Arantxi euskaltegian ibiltzen zen eta irratian ere bai... oso gustura ginen hor. Oso ongi moldatzen ginen eta garai hartan talde handi xamarra zegoen. Beramendi-eta [Martin] iritsi zirenean toki hura behar zutela eta, Madalensorora joan ginen. Lauzpabost urte izan ginen bertan eta hura nazkagarri xamarra izan zen: lekua oso txarra zen, bi gela besterik ez genituen, bulegoa oso txikia zen, udaran bero eta neguan hotz... ez ziren baldintza egokiak. Bi traslado bizitu ditut eta behintzat garbiketa egiteko balio izan digu horrek! Hemen [FermiĂąenen] gaude orain eta hau luxu bat da, ez gara kexatuko. Udaletxean hasi ziren eskolak ematen, ezta?

Nik entzunez dakit udaletxean hasi zirela eta Arraskularre kalean ere egon zirela.

Momentu kritikoak ere bizitu dira, banaketarena. Nola gogoratzen duzu? Herrian saltsa egon zela gogoratzen dut. AEKn oso gogorra izan zen. Ni gogoratzen naiz batzuk aritu zirela Euskal Herriko AEK-ko euskaltegietan hemengo saltsa kontatzen. Oker ez banago kontua zen HABErekin hitzarmena lortuta baldintza batzuk bete behar zituztela irakasleek. Horietako bat zen unibertsitateko titulua edukitzea eta EGA edukitzea. Badakit 2015 XANISTEBANAK |

65


bazegoela baten bat ez zegoena prest EGA titulua edukitzeko, ez dakit zein arrazoirengatik. Hori da niri iritsi zitzaidana behintzat. Hori dena eta gero iraila iritsi zen eta batzuek euskaltegia hartu zuten eta saltsa egon zen. Udala sartu zen eta esan zuen lokala –Udalarena zen– AEKri uzten ziola eta ez norbanakoei. AEKn gelditu zirenak gaizki xamar pasatu zuten. Ordura arte ikasle kopurua handia zen eta hortik aurrera nabaritu zen jaitsiera. Matrikulazio kanpainan nabaritu zen, horiek beste euskaltegi bat sortu zuten, Beste euskaltegia izena erabiltzen zuten eta horiek ere beheraka joan ziren eta gaur egun bakarra dago. Bere garaian aitzakia zen funtzionarioak bihurtuko ginela, Ertzainei klaseak eman beharko zirela... eta oker ez banago, saltsa horretan ibili ziren gehienak gaur egun funtzionarioak dira, orduan... AEK Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen sortzaileetako bat izan zen. Zerk bultzatu zintuzten?

Oso polita izan zen. EHEk indar dezente zuen, irratia ere hor zegoen, euskaltegian ere eta bilgune moduko bat sortzeko beharra ikusi zen. Eskualdean Lau Haizetara elkartearen esperientzia bagenuen eta ezagutzen genuen eta guk horrelakorik ez genuen nahi –ez daitezela haserretu–. Ez genuen elkarte berri bat sortu nahi aparte joango zena, guk bilgune bat nahi genuen eta izena horregatik jarri genion, gure lanak elkarbanatu eta elkarren ondoan denak aurrera egin ahal izateko. Ilusio dezenterekin sortu genuen eta nik uste oso ongi funtzionatzen duela. Gorabeherak egon dira, adibidez EHEren kasuan pixka bat motel baldin badabil nabaritu egiten da, baina orokorrean oso ondo funtzioatu duela. Agian ez du izan beste talde batek izan duen indarra eta zabalkundea eta hori Oiartzunen behin baino gehiagotan komentatu izan dugu, euskarari ez zaiola behar adina garrantzi ematen, gainditutzat ematen dute batzuek. Jendearengana iristen ez dugu asmatu zenbait kasutan. Korrikarekin eta horrelakoekin jendea animatzen da, baina euskararen inguruko hitzaldi batean parte-hartzea nahiko txikia izaten da.

Egindako lanarekin gustura nago eta momentu batzuetan eredu ere izan garela uste dut. Gure hasierako helburua, euskararen inguruan genbiltzanak ezagutu eta laguntzea, bete dugu.

66 | XANISTEBANAK

2015

Euskara Kooperatiba Elkartea garrantzitsua izan da AEKrentzat, ezta? Bai. Hori ere tokatu zitzaidan. Baltasar Garzonen saltsarekin, AEKri gertatu zitzaiona zen isun ekonomiko handia izan zela eta horrek ekarri zuen nolabaiteko antolaketa administratibo bat eta hortik sortu zen kooperatiba. Batzuen artean dezenteko kezka zen kooperatiba sortzearena, bazkideak daude, boto eskubidea dute... eta ordura arte AEKn ziren erabakiak aek -kideek hartzen zituzten, eta aek-kideak ikasleak eta irakasleak ziren. Hor zalantza handiak egon ziren baina egoerak hori ekarri zuen, bere alde on eta txarrekin. Gure eskualdean nahiko kritikoak gara eta momentu honetan Euskal Herriko eskualde indartsuenetakoa da gurea ikasle kopuruan eta, eta horrek bozka kopuru gehiago dakar; lata pixka bat bat ematen dugu. Zu hasi eta gaur eguneraino, herrian euskararen egoera aldatu dela sumatu duzu?

Euskaltegira etortzen den jendearen artean motibazioa aldatu dela uste dut. Ni sartu nintzenean, EGA tituluaren bila etortzen zen jendea batik bat eta gaur egun lehenengo eta bigarren tituluaren bila jende dezente etortzen da. Lan kontuengatik, motibazio instrumentala esaten dena, areagotu egin da, horrek taldeetan duen eraginarekin. AEK-ren metodologiak berak garrantzia erabilerari ematen dio eta, adibidez, Oiartzun bezalako herri batean euskaldunen kopurua %80koa izaki, hori nahiko erraza da saltzen nolabait esateko, zeren beraiek ere behar bat sentitzen dute. Ez da duela 30 urte sentitzen zuten presio bera, baina premia hori badute. Atzerritarren gorakada nabaria izan da?

Aisha izeneko ikastaro batzuk badaude eta sarrera modukoak dira, sarrera bat euskarara eta sarrera bat Euskal Herrira. Oso motzak izaten dira eta horrelakoetara etortzen dira, baina gero ez dute jarraitzen. Oiartzunen horrelako gorakada egon denik ez zait iruditzen. Hemen ohiko taldeetan pare bat ditugu, alemaniar bat eta mexikar bat, eta bestela ez ditugu askoz gehiago izaten. Zer transmititu nahi izaten diezu zure ikasleei? Euskararekin mundu bat irekitzen zaiela. Adibidez, bertso txapelketa den urtean lata pixka


bat bat ematen diegu, jakin dezaten; txorakeria bat dirudi, baina euskaltegira etortzen diren askorentzat, guretzat ohiko gauza direnak beraientzat ez dira. Ez dakit zein abeslari, ez dute ezagutzen. Guk zubi lan hori egin behar dugu eta erakutsi zer dagoen, leihoak irekitzen joaten gara. Era batera edo bestera egin behar duzu euskara kalean erabil dezaten. Oiartzunen herriari lotuak dauden gauzak erakusten saiatzen naiz. FermiĂąene utzi eta goazen Altzibarra, Saioa altzibartarra baita... Nola definituko zenuke Altzibar?

Bizitza handia duen auzoa da, taberna gehien duen auzoa ere bada eta horrek nik uste erakusten duela nolako bizitza duen. Tamaina aldetik ere, bizilagun aldetik handienetakoa izango da. Beste auzoekin alderatuta, Arragua izango da antza gehien duena euskaldun-erdaldun kontuan; kanpotik jende dezente etorri zen eta horrek bere garaian txoke handia egingo zuen ziurrenik. Gaur egun ere zeozer badago, ez dut esango txarra denik, baina esaten da goikoak, behekoak... komentarioak ere entzun izan ditut... Bere garaian ere auzoko jaietan egin zen goian jaiaren zati bat eta behean beste bat. Dena den, auzo bezala ni gustura nago, jaietan ere giro polita egoten da. Beste auzo batzuek izan ez duten bizitza Altzibarrek badu, txarrerako zein onerako. Udalari galdetuz gero Altzibarren bilera egiten denean ze saltsa egoten den... Onartu beharra dago kaĂąero xamarrak garela.

Olaldeko etxeetan oiartzuar asko joan dira bizitzera, horrek auzoaren errealitatea aldatuko du ziurrenik, ezta? Bai, nik uste aldatuko duela. Adibidez, Kale Berrian gertatu zena zen bizpahiru urtetan ez zela batere aldaketarik sumatu seme-alabak eduki zituzten arte, baina askotan gertatzen da, nonbait integratzen zara seme-alabak dituzunean. Euskararen egoera Altzibarren nolakoa da?

Garai batean hona bizitzera etorri ziren asko hil dira, urte asko dituzte edo euren herrira itzuli dira; haien seme-alabetako batzuek ez zuten euskara ikasi eta beste batzuek bai. Nik uste gaur egun euskara gehiago entzuten dela, baina belaunaldi aldaketa horrengatik. Beste arazoa da gazteen artean erabilera zer-nolakoa den. Bere garaian denen ilusioa zen euskara ikaste-

txeetan ikasten zutenak gero euskaraz biziko zirela, eta gaur egun konturatzen ari gara egoera ez dela hori. Euskalgintzak orokorrean horri buelta eman beharko dio. Ekainak 29, zer esaten dizu?

Auzoko jaiak eta azkeneko urteetan gainera antolaketan banabil. Azken urteetan hiruzpalau familiaren artean antolatzen ditugu jaiak, nahiz eta denei irekita egon. Gustura aritzen gara lanean, musu truk egiten dugu egiten dugun lan guztia, baina gustura. Jendeak erantzuten du eta horrela gustura ematen du. Tortilladan jendetza egoten da, danborradan ere bai, duela bi urte pintxo-potea egiten hasi ginen eta horrek ere oso ongi funtzionatu zuen, iaz sanjoan sua antolatzen hasi ginen... Badago orain arte festetan egin ez dena eta egin nahiko zenukeena?

Badakigu zein den Altzibarren egoera eta auzotarrei gustatzen zaiena egin behar da. Agian talde batek sekulako arrakasta du Korrika batean edo beste auzo batean eta gurean ez, jendearen gustuaren araberakoa da. Niri ez zait okurritzen ezer berezia egiteko. Nola bizitzen dituzu auzoko festak?

Ordu pila bat lanean eta oso gustura. Bere berezitasunak ditu, agian kanpoko bat etorriko da eta esango du, zer da hau? Baina denak du bere xarma eta zurea denean beste modu batera bizitzen duzu. Auzoei indarra eman behar zaie eta beste auzo batzuetako jaiak zer egoeratan dauden ikusita, nik uste gu pribilegiatu hutsak garela.

EIHARTZE ARAMENDIA IPARAGIRRE ‘HITZA’

2015 XANISTEBANAK |

67


Juan Aranburu gogoan, Artikutzako trenaren memoria Juan Aranburu iazko abenduaren 18an hil zen, Azpeitian, 106 urte zituela. Artikutzako trena martxan ezagutu zuen azken lekukoa joan zaigu, beraz. Zaldinberrin jaio zen, 1908ko irailaren 6an, eta han bizi izan zen 13 urte izan arte. Bere testigantzak jaso zituzten Anton Mendizabalek eta Juanjo Olaizolak, Juanen alaba Arantxa eta suhi Jose Ramonen bitartekaritzari esker. Artikutzako trenaren historiaren iturri garrantzitsuena izan da Juan.

Emieta. (Harregi/Iñarra)

GURASOAK Gregorio Aranburu Aranzadi eta Mª Luisa Mitxelena Lekuona ziren Juanen gurasoak.

Gregorio Itsason (Gipuzkoa) jaio zen –Juanek ez zekien noiz– eta haren haurtzaroa misterio handi bat zen semearentzat, “ez zuen ume garaiaz hitz egiten, bakar-bakarrik eskolako anekdota solteren bat”.

Mª Luisa Emieta (Emita, Karrika) baserriko alaba zen. Martin Mitxelena (bertan jaioa) eta Karrikan bertan dagoen Masburu (Maxpu) baserriko Maria Josefa (Maxpa) Lekuonaren hiru alabetako bat zen. Beste biak Mª Juana eta Ignacia ziren.

Zorrolako planoa. (Geografía del País Vasco Navarro. Carreras Candi)

68 | XANISTEBANAK

2015

Gregorio Emietan apopilo egon zenean ezagutu zuten elkar eta ezkondutakoan Mª Luisaren gurasoek zuten borda bat (Emieta Borda) egokitu zuten etxebizitzatarako. Zazpi seme-alaba izan zituzten, bost seme eta bi alaba (bat, Martin, hiru hilabeteko haurra zela hil zen). Juan zen zaharrena. Gaur egun, Zaldinberri izenez ezagutzen da baserria. Trenbidea zenaren ondo-ondoan zegoen. Eguraldi txarrarengatik bidaiak ez zeudenean, bertako sukaldean elkartzen ziren langileak jokoan, bertsotan eta zurrutean. Gregoriok trenerako ikatza etxeko sukaldea berotzeko erabiltzen zuen. Juanen gurasoak Azpeitian hil ziren, Gregorio 90 urtetan eta Mª Luisa 89tan.


GREGORIO ARANBURU Gregorio Bilbora joan zen lanera gazte zela, tailer mekaniko batean aprendiz. Soldaduskarik ez zuen egin –bere aitak 60 urte baino gehiago zituelako eta kasu horietan salbuetsita zegoelako soldadutza–. 26 urterekin, Construcciones Mecanicas Babcock Wilcoch enpresako langile zela, Artikutzako trenbideko plano inklinatuetako makinarian konponketa batzuk egitera bidali zuten. Lanek luze jo zuten, eta bitartean Emieta baserrian egon zen maizter.

Lanak bukatuta Bilbora itzuli beharrean, Artikutzako trenbidean hasi zen lanean, mantenuko mekanikari eta bigarren tramoko makinista gisa (Danborre eta Gogorregi artean zegoen zatian. Beti zati horretan egin zuen lana). Inbentore sena ere bazuen Gregoriok. Zaldinberrin bizitzen jarri zenean, berak egindako irratia eta antena jarri zituen. Beraz, mendi-gain hartan irratia zuten XX. mende hasieran!

Zaldinberri. (Harregi/ Iñarra)

Artikutzako trena altxatu zutenean, langabezian geratu zen, emaztea eta oso haurrak ziren lau seme-alaba mantendu ezinik (1918. urtea zen, eta krisi ekonomiko orokorra bizi zuen gizarteak). Gero, Donostiako Udalak Artikutzan enplegatu zuen, kapataz gisa. Asteburutan bueltatzen zen etxera handik. Ez omen zen bere gustuko lana, baina hantxe hartu zuen erretiroa.

MARI FOGONEROA Mari Berasategi oiartzuarra Gregorio Aranbururen lankidea zen, fogoneroa, Beinberri baserrikoa (Karrika). Lekuonatar sonatuen osaba zen, haien amaren anaia. Bertsozale amorratua, istorio eta bertso asko zekizkien, eta Juan haurrak erruz maite zuen, besteak beste, kabinan berarekin joaten uzten ziolako eta txistuaren sokatik tiratzeko besoetan altxatzen zuelako. Gizon umoretsu eta bromazalea zen. Afrikan egin zuen soldadutza eta askotan kontatzen zituen hango kontuak. Trena desmantelatu zutenean, langabezian gelditu zen Mari (30-35 urterekin). Orduan, saskiak eta otarreak egiten hasi zen. Usurbilen hil zen, han bizi zitzaion arreba batengana joan baitzen bizitzera.

Danborre-Gogorregi zatia. (Artikutzako paneletik hartua)

KOXME Koxme (Aranburu) ere oiartzuarra zen. Testigantzen arabera, Altza-Txikiko Mª Estefana (Maixten) Ezpondaren senarra. Makinista lanean aritzen zen, Gregorioarekin jardun horretan txandakatuz.

Oso fededuna eta elizkoia zen. Debekatua zegoen planoetan bagoien gainean jaistea, oso arriskutsua zelako, baina Koxme maiz jaisten omen zen hala, “ez baitzitzaion axola istripua izan eta bertan hiltzea, zerua segurua zuelakoan”. 2015 XANISTEBANAK |

69


JUAN ARANBURU IKASLE GARAIA Herritik urruti bizi arren, Juan Aranburu oso ongi eskolatua zen. Karrikan Gipuzkoako Foru Aldundiak zuen eskolara joaten zen (Zinto du izen ofiziala, baina Maistrenea gisa ezagutzen zen auzoan), Ramon anaiarekin (bi urte gazteagoa). Bi ahizpa gasteiztar ziren maistra, euskaraz ez zekitenak. “Hara joaten ziren inguruko beste batzuk ere: Emietako bestaldekoak; Zaldingo Antonio eta Salbador Etxebeste (gero gerran hil ziren); Epeleko Jose eta Bernardo Iparragirre; Domingo eta Gregorio, Errotako semeak… Oso ondo pasatzen genuen. Doktrina altuan ikasten zen, abesten. Eskolak beheko pisua eta lehenengoa zituen. Goian, alde batean nesken gela zegoen eta bestean, mutilena”. Eskolan bertan bazkaltzen zuten, beheko solairuan, tortilla edo gazta etxetik eraman eta Karrikako dendan ogia erosita. Jangelatarako erabiltzen zen toki hura bera zen, eguraldi txarra egiten zuenean, eskolako jolastokia. Juan Aranburu. (A. Mendizabal)

Juan eta anaia Ramon asko faltatzen omen ziren eskolara, eguraldi txarrangaretik, baina horregatik ez omen zihoazen atzeratuak. Izan ere, amona Maxpa oso ikasia zen, Karrikako maistra Masburun bizi zelako bere gazte garaian. Bilobei irakurtzen, idazten eta matematikako oinarrizko arauak erakutsi zizkien.

7-8 urterekin egiten zen lehen jaunartzea eta komunio handia egindakoan, askok uzten zioten ikasteari. Ez zen Juanen kasua izan. 13 urterekin, Donostiara eraman zuen aitak lankide baten etxera (Zabaleta kaleko E izkinan bizi zen Ortiz de Zarate durangarrengana), ikasten jarrai zezan. Hasieran, eskola pribatuan ikasi zuen eta 14 urtetan, Escuela de Artes y Oficiosen onartzeko azterketa egin zuen. Erraz gainditu zuen eta hango ikasle izan zen 20 urte bete arte. “Goizetan lana egiten nuen eta arratsaldeetan klaseak izaten nituen bederatzi eta erdiak arte, larunbatetan ere bai. Lehenengo bi urteak plan orokorrekoak ziren eta hurrengoak, espezialitatekoa. Irakasleek lana egiten zuten goizetan eta arratsaldeetan eskolak ematen zituzten (Usanariz ingeniari industriala; Juarista, Tabakalerako mekanikaria; Martikorena, Udaletxeko Gas Fabrikako ingeniaria; Teodoro Lizarralde…). Karrikako Eskola. (J. Elosegi).

70 | XANISTEBANAK

2015

Soldadutzan plaza ona suertatu zitzaion Juani, Donostian bertan: Atotxan, Artilleria plazan. “Zortea izan nuen. Influentziaren bat izan ote zen susmoa eduki izan dut beti”.


Urmendiko tunela. (A. Mendizabal)

Bidabiatako meatzuloak. (A. Mendizabal)

BIDABIETAKO MEATZULOAK (LA PROVIDENCIA) ETA URMENDIKO PUTZUAK Juan jaio zenerako dagoeneko ez zuten funtzionatzen Bidabietako (Biraita) meatzuloek. Bertatik (La Providencia izenez ere ezagutzen dira meatzeak) burdina ateratzen zuten. Itxi ondoren, ijitoak bizitzen omen ziren denboraldi batzuetan eta haiek barruan egiten zuten suaren kea zuloetatik ateratzen ikusten zuten inguruko bizilagunek.

egina. Hormaren azpiko hodiak erraz ixten ziren hostoz eta adarrez, eta beraz, presa ttiki bat sortzen zen parajean. Presa hartan amuarrainak izaten omen ziren eta eskopetarekin tiro emanda arrantzatzen zituzten, Aranbururen arabera. “Behin, Zaldingo Manuelek bost kiloko amuarraina atera omen zuen!�.

Guganaino iritsi diren testigantzen arabera, eta Juanek berak ere horren aditzea bazuen, abuztuaren 3 batez, istripu handia izan omen zen Bidabietako meatzuloetan, galeria bat erori baitzen. Xanisteban eguna zenez, langile oiartzuarrik ez zegoen lanean, baina gutxienez 17 langile nafar hil omen ziren. Hala ere, istripu zein urtetan gertatu zen zehatz-mehatz ez dakigu.

ARTIKUTZAKO TRENA. INFORMAZIO OROKORRA: Artikutzako trenaren ibilbide osoa (1905) Rafael Pikabeak jarri zuen martxan. Trenaren ibilbidea Elamako meatzeetan hasten zen, Artikutzan, eta Errenterian bukatu, paper fabrikan (hori ere Pikabearen jabetzakoa) eta Norteko geltokian.

Juan Aranburuk kontatu zuen, berriz, Urmendiko tunelaren kanpoaldean (Bianditzera heltzen), trenari esker, arrantzarako gunea sortu zela. Trenak erreka zeharkatzen zuen, eta bidea tunela zulatzerakoan ateratako hondakinekin egindako hormatxo batetik zuen

Artikutzako trena. (Artikutzako paneletik hartua)

2015 XANISTEBANAK |

71


Orenstein& Koppel lokomotora bat. (Utrillasko trenaren artxibotik hartua).

Egurra (Artikutzan –Olazubietan– landutako posteak, trabesak…); txondorretatik ateratako egur-ikatza; kaolina (minerala; portzelana egiteko eta orriak zuritzeko erabiltzen zen); edota burdina (Elamako eta Karrikako harrobietakoa) garraiatzen zituen trenak. Karrikan ofita ateratzeko harrobia ere bazegoen (Altzibartik Karrikarako bidean), Gipuzkoako Foru Aldundiarena, eta batzuetan, materiala garraiatzeko Artikutzako trena alokatzen zuten. Bidaia bakoitzean, bi tona garraiatzen zuten sei bagoi kargatzen zituzten. Trenak funtzio soziala ere betetzen zuen: inguruko baserrietara materiala eramaten zuen, medikua ere trenean iristen zen paraje horietara… Bidaiarientzako bagoi bat bazuen Artikutzako trenak. Planoetan, baina, bidaiariak jaitsi egiten ziren eta pertsona ilustreak (medikua, ingeniariak, agintariak…) hurrengo tramora eramateko, mandoak eta zaldiak egoten ziren zain planoen hasieretan. Lau tramotan plano inklinatuak zituen Artikutzako trenak, funikular gisakoak. Tramo bakoitzean lokomotora eta langile-talde jakin bat ibiltzen zen. Langile taldea, normalean, hiru lagunek osatzen zuten: makinistak, fogoneroak eta frenistak. Tarteka, laugarren langile bat gehitzen zen taldera: horren egitekoa trenbidetik behiak eta behorrak baztertzea zen. Izan ere, Artikutzako trena oinezkoen erritmora mugitzen zen: lau km/h-koa zen haren abiadura. Lokomotora guztiak ezberdinak ziren (hiru modelo identifikatuak dituzte Aranburuk, Mendizabalek eta Olaizolak). Lehenengo plano

72 | XANISTEBANAK

2015

Gogorregiko planoa. (Aureliode Colmenares. Fototeca del Patrimonio Historico).

inklinatuan (Elaman) gora egin behar zuen kargak, eta kontrapisua urez betetako depositoekin egiten zuten. Tramo bakoitzean, lokomotora bera (bakarra) ibiltzen zen beti.

Danborre-Gogorregi (Bianditz) tartean ibiltzen ziren gure protagonistak, Orenstein and Koppel markako lokomotora batekin. Egunero, lokomotora pizteko bi ordu baino gehiago behar izaten zituzten. Danborre toponimoa bera trenarekin lotuta dago: planoaren danborrari zor dio, hain zuzen ere. Hain justu ere, Gregoriok, Marik eta Koxmek lan egiten zuten tramo horretako lokomotoraren muturra beti Bianditz aldera begira zegoen. Bidaietako bat “atzeraka” egiten zuenez, Oiartzunen karramarroa ere deitzen zioten Artikutzako trenari.

Iberiar penintsula osoan ez da ezagutzen gisa honetara funtzionatzen zuen meatze trenik, hain luzea eta hain konplikatua zen besterik. 1905. eta 1918. urteen artean funtzionatu zuen eta ia 30 kilometroko ibilbidea egiten zuen. ANTON MENDIZABAL / GOIATZ LABANDIBAR


Manuel Intxauspe Bergara ‘Txoko’:

“Espetxealdian zaudenean familiak egiten duen guztia deskribatuko lukeen hitzik ez dago” Manuel Intxauspe Bergara ‘Txoko’. 1951ko otsailaren 27an sortu zen, Txoko baserrian, Ugaldetxo auzoan. Gloria Bergara eta Manuel Intxausperen seme zaharrena, Rakel Sistiagaren senarra eta Leire eta Enekoren aita. 8 urtez herritik urrunduta eduki dute Alcala, Teruel eta Villabonako espetxeetan bahituta. Etxetik urrun bai, baina etxeko eta lagunengandik hurbil. 8 urte ondoren “askatasuna” berreskuratu berri du.

Nolakoa izan zen zure haurtzaroa? Normala izan zen, ume guztien modura. Txoko baserrian, Ugaldetxon, jaio nintzen. 100 metrora eskola genuen, 10 urtera arte egon nintzen bertan eta gure maistra Luisa Berrondo zen. Auzo askotako umeak biltzen ginen eskola hartan, 80 haur izatera iritsi ginen, eta neska eta mutil egoten ginen bertan. Nire lagunak eskola hartan egin nituen.

Ondoren, Oreretan hasi nintzen ikasten partikular, ordu pare bat edo horrela, eta ondoren, 12 urterekin “Artes y Oficios” ikasten hasi nintzen, gaur egun Lau Haizetara dagoen eraikinean. Gu hasi ginenean eskola sindikala zen. 2015 XANISTEBANAK |

73


17-18 urte arte egon nintzen han. 18 urte inguru neuzkala lanean hasi nintzen. Gaztetako gure egunerokotasuna eskolatik atera ostean etxean zerbaitetan laguntzea izaten zen, gure kasuan ez asko, gure baserria txikia baitzen. Hazienda gutxi batzuk bagenituen eta tarteka esku bat botatzen nuen. Bizimodu arrunta egin nuen. Batzuetan txintxo, besteetan bihurri, adin horietan normala den moduan. Sagarrak biltzen, gereziak hartzen… ibiltzen ginen. Geldi egoteko bizitzarik ez genuen egiten. Alde batera eta bestera, futbola, arrantza… beti mugimenduan. Garai haietan ez zegoen gaurko ohiturarik eserita jarri, pantaila baten aurrean egon… Lagunartea eta mugimendua.

Gaztetan apuru txiki bat pasa nuen, lotsaren bueltan edo. Gure garaian bi komunio egiten ziren, bata txikia, 7 urterekin, eta bestea handia, 12 urterekin. 10 urtetan Oreretan hasi nintzen klase partikularretan eta 12 urterekin komunioa egin nuen Oiartzunen. Bi urte horietan nekien doktrina pizarra ahaztu egin zitzaidan… Oiartzungo elizara etortzen ginen eta apaizak galderak egiten zizkigun doktrinaren inguruan. Izugarrizko beldurra nion horri, izan ere garai hartan Elizak sekulako indarra zeukan, kalabazero izateari beldurra nion. Ez bazenituen galderak behar bezala erantzuten apaizak bidali egiten zintuen, orduan herrian kalabazero fama hartzen zenuen. Nik bolada luze batean horri beldurra edo konplexua eduki nion. Soldaduskara joan al zinen?

Ez, nik orain bezala orduan ere betaurrekoak neuzkan eta dioptria franko banituen. Hori dela eta, bistarena alegatu genuen eta Burgosera joan ginen azterketa medikua pasatzera. Bertan bizpahiru egun egon ginen, medikua kapitain bat edo zen eta bista aztertu zigun. Ondorioz, libratu egin nintzen. Uste dut garai hartan 7 eta pikoko dioptria neukala, horrekin libratu egin nintzen. Eskualde honetatik 5 lagun joan ginen Seiscientos batean. Portugalera ere joan zineten bidaian, ezta?

Bai, 25 urte ingururekin joan ginen. 1977an joan ginen, nahiko ziur esaten dut, ze itzuleran Nafarroan egin zen Askatasunaren martxara joan baikinen. Ongi oroitzen naiz, zeren bidean sekulako kontrolak zeuden eta gu bost

74 | XANISTEBANAK

2015

lagun ginen kotxean. Esan genuen, “guk atentzioa deituko dugu…”. Gainera arropaz eta trastez betea, kotxe handi bat zen. Batzuk kotxetik jaitsi eta oinez abiatu ginen mendiz kontrola saihesteko, bik kotxean jarraitu zuten eta beste hirurak oinez joan ginen.

Portugalen kanpinetan ibili ginen. Bost lagun joan jinen: Joakin Izagirre, Joxe Kruz Ezeiza Kaxka, Manuel Bergaretxe Torres, Juan Anton Irazusta eta ni. Urte berezia zen han, Angolatik izugarrizko jende pila etorria zen Portugala, Angola Portugalen kolonia izana zen. Beltz asko ikusten genituen Portugalen eskale gisa, horrek atentzioa deitzen zigun.

Bidean, Portugala iritsi baino lehen gaua pasatzera laku batean geratu ginen. Arboladi bat zen, oso leku polita. Ahal genuen moduan lotarako jarri ginen, eta bat konturatu zen euli pila zegoela eta lakuan maldatxo bat zegoen hara jaisteko, eta han buruz behera, hankak burua baino gorago geratzen zitzaizkion, burua uretara arrimatu zuen. Horrekin aurpegia libratu egiten zuen eta euliek ez zioten erasotzen. Besteak kanpinean eta kotxean geratu ginen gaua pasatzen. Ni gogoratzen naiz gauean egin zizkidaten hozkadekin bigarren sudur bat neukala. Gauzak prestatzen hasi ginela, “hi, non ziok urdaiazpikua?”… Portugala sartu aurretik Badajozen urdaiazpiko eder bat erosi genuen biderako zerbait edukitzeko… Ba gau horretan zakur bat etorri zen, bi hankakoa ala laukoa, ez dakit, baina hurrengo egunean urdaiazpikorik ez zegoen. Gure bidaiako erretserbak falta. Nik uste pertsona batek eraman egin zuela, zakurra balitz arrastoak utziko lituzke. Egun batean portura jaitsi ginen bost lagunak, denak zein baino zein azkarrago gure ustetan… eta azaldu ziren gazte batzuk pattarra eskainiz. Pattarra ongi adornatua zegoen paperarekin eta guk ea zer zen eta whiskia zela. Guk kristoren ganga egiten genuelakoan botila pare bat erosi genizkien. Txoriak baino kontentuago, bi xoxen truke whiskiaren jabe egin baikinen. Bazkalostean edatekotan geratu ginen. Janaria guk erosi eta egiten genuen, han arraia oso merke zegoen eta oso ona zen. Bazkaldu ostean hasi ginen kafea eta zotza hartzen eta zabaldu genuen whiskia. Batek probatu zuen eta “mekauen!! Hau ura duk txikoriarekin”… Kolorea emateko edo txikoria nahastua eta whiskian izenean ziri ederra sartu ziguten.


Guk uste azkarrak ginela, baina haiek azkarrago. Hainbat faktore nahastu ziren: ezjakintasuna, egoismoa… Kaxkak bertsoak jarri zituen horren inguruan.

Noiz hasi zitzaizun herriaren alde lan egiteko grina? Nahiko azkar, hamalau urte nituela, garai hartan auzoetako festak izaten ziren gure eginkizunik garrantzitsuenak auzo mailan. Herriko plazan Xanistebanak zeuden, denei dagokien festak, baina erakargarritasun berezia izaten zuten auzoko jaiek. Eta ni hor egoten nintzen festako batzordean lanean. Arlo sozialean, elkarrekin, lan egiteko nire kanpoa izan zen garai hartan. Ordun etxez etxe dirua biltzen zen, kantina bat jartzen zen dirua ateratzeko, Udalak diru pizar bat ematen zigun… Horrekin festak finantzatzen genituen.

Elizaren inguruan bazen mugimendu bat gai sozialak lantzen zituena, Oreretan JOC zen eta Oiartzunen Herri Gaztedi antolatu zen, JOCeren jarraipen bat zen. Hor hasi nintzen ere nahiko gazterik, hamasei-hamazazpi urterekin, eta hor hasi nintzen nire kezkak eta kontzientzia soziala esnatzen eta lantzen. Garai haietan Juan Mari Artola zebilen talde horiek bultzatzen, jarraian Joxe Remigio Ostolaza ere buru-belarri ibili zen. Nolatan eman zenuen jauzi hura?

Zehazki ez naiz gogoratzen nola hasi nintzen. Pentsatzen dut halako gonbit bat egongo zela… Herri Gaztedik asteburu batzuetan formazio ikastaro batzuk antolatzen zituen Amasan, pentsatzen dut Elizaren eraikin bat izango zela. Elkarrekin egoten ginen, gai sozialak ukitzen genituen… Oroitzen naiz nola konfesatzen hasi ginen, baina konfesio kolektiboak izaten ziren. Denak bueltan jartzen ginen eta apaizen bat egoten zen. Gure kezkak, kontzientzia karguak… esan behar genuena esaten genuen denon aurrean. Lotsa pasatzen duzu, baina denborarekin ireki egiten zara. Garai hartan fabriketako borrokak, greba garrantzitsuak, abertzale kontzientzia esnatzen ere hasi zen… Garai hartan ez zen gauza askorik egiten: ikurrinak tentsio handiko posteetan jarri, propaganda hasi zen herritan azaltzen, gauetan paskinak botatzen zituzten kaleetan… Gainera, 1968an Txabi Etxeberrieta hil zuten,

Bikotekide eta seme-alabekin. Manuel Intxauspe Txoko eta Rakel Villegas, Eneko Intxauspe eta Leire Intxauspe.

berarekin Iñaki Sarasketa zegoen, oiartzuarra, eta horrek sekulako eragina izan zuen guregan. Nik hamazazpi urte nituela halako mugimendu eta kontzientzi bat hasi zen sortzen herrian. Antzerki talde bat sortu zen Oiartzunen eta bertan parte hartzen hasi nintzen hamazazpi urte ingururekin. Antzerki taldeak Intxixu zuen izena, zuzendaria Eugenio Arozena zen eta laguntzaile asko genituen, garai hartan kulturgintzan zebiltzan aitzindariak: Xabier Lete, Angel Irigarai, Benito Lertxundi… Euskal kontzientzia esnatzen eta bultzatzen ari zen jendearen laguntza izan zuen Intxixuk. Urte mordo bat egin nuen, taldea desegin arte ez nuen jarraitu, lehentxeago utzi nuen. Hamalau urte inguru egon nintzen taldean. Nahiko etapa zaila izan zen niretzat. Alde batetik oso polita, teatroaren inguruan eta euskararen inguruan halako protagonismo berri bat geneukalako, herriak sentitzen zuelako… Baina, bestetik, lanarekin ezkontzea oso zaila zen. Hor oztopo franko izaten nituen, errelebotan bainenbilen. Arratsaldeko erreleboa baldin baneukan eta ekitaldia Oñatin baldin bagenuen, lantegian aldaketa eskatu behar nuen. Batzuetan ez nuen lortzen, eta harrituta nago nola ez 2015 XANISTEBANAK |

75


ninduten bidali… Nire lantegiko lagunek bete behar izaten zuten nire hutsunea.

Nahiko puntako taldea bihurtu ginen, bazegoen beste talderen bat, baina arrakasta guk lortu genuen. Oraindik zentsurako garaiak ziren, lehendabiziko ikuskizunak Lartaun zuen izena eta baimena eskatu genuen, baina zentsuratua izan zen. Hilabete batzuez atzeratu behar izan genuen gobernutik zentsuratu zutelako. Oso antzerki sinplea zen, dantza eta pastoralekin, ez zuen gauza berezirik esaten, baina… Orain argitaletxeko zuzendaritzan hasi zinen. Nolatan?

Antzerkiaren ondoren herrigintzan hasi nintzen buru-belarri. Antzerkian nenbilela Donostian alfabetatze ikastaro batzuk hasi ziren Euskaltzaindiak bultzatuta. Oiartzundik hiruzpalau lagun joan ginen ikastaro horretara. Oiartzunen, Ospitale zaharrean (gaur egun liburutegia dena), alfabetatze ikastaroak antolatu genituen eta guk geuk nola hala ikasitakoa azaltzen genuen, zehatz-mehatz arrazoia jakin gabe… Eskola handirik ez genuen baina borondate handia bai. Alderdi politikoak hasi ziren sortzen eta EHAS sortu zen. Nik hor parte hartu nuen. Taldetxo bat sortu zen herrian eta gero beste herritan taldeak sortzen ibiltzen nintzen, EHASen barruan militatzeko. Urte mordo bat pasatu dut herrigintzan, batez ere herrian hauteskundeak zirenean ni buru-belarri ibiltzen nintzen kanpainan.

Egin egunkaria sortu zenean, 1977an, ni nire aurreneko urratsak horren inguruan egiten hasi nintzen. Herrietan dirua biltzen zen eta milioi bateko akzionista izaten zen, nahitaez milioia ez zen herrian bildu behar, beste herri batekin erdibana egin zitekeen. Ez gehiegi, baina hortik hasi nintzen harremana Eginekin edukitzen. Gerora Eginek bere eragina zeukan eta batzuei ez zitzaien gustatzen Eginen ildo editoriala eta gizartean zeukan eragina. Hor boikot komertzial eta instituzionala egiten hasi zitzazkion, izugarrizkoa.

Ondorioz, Eginek zailtasun ekonomiko handiak zeuzkan, zorrak egiten hasi zen, batez ere Gizarte Segurantzarekin. Barne antolaketa bat egin zen eta Orain argitaletxean parte-hartzera gonbidatu zidaten. Eskualdean korrespontsa-

76 | XANISTEBANAK

2015

lak bilatzen eta zailtasun ekonomikoak gainditzeko kanpainetan ere lagundu nuen. Besteen artean Juan Inazio Ansak, Joxe Remigio Ostolazak, Alvaro Agirrek… parte hartu zuten. Bono batzuk sortu genituen, telefonoak jarri genizkien deiak jasotzeko eta hori saldu eta dirua Eginentzat. Egineko langile ez izan arren, baina nola urte askotan zehar sarritan lagundu nien halako errekonozimendu bat banuen Eginen barnean eta Administrazio Kontseilu bateko kide izatea proposatu zidaten. Notarioaren aurrean figuratzea tokatu zitzaidan. Figuratze horregatik atxilotua izan zinen, ezta?

Bai, nik uste hori horrela dela. Kontseilu batean azaltzen nintzelako. Egin egunkaria ETAren laguntzailea zela akusatua zen, beranduago haratago joan ziren eta laguntzaile ez ETAren parte zen enpresa bat zela esan zuten. ETAren enpresa baldin bazen automatikoki han figuratzen genuenak ETAko kideak ginela esan zuten eta 1998an atxilotu gintuzten, ekaina zela uste dut. Atxilotu ninduten, Garzonen aurrera eraman ninduten eta sekulako akusazioak egin zizkidan hark. Nik mundu ekonomikoaz ideia askorik ez neukan, herri mailan dirua jaso bai, baina ez neukan eskolarik. Akusazioen artean diru zuriketa, ondasunen altxatzea, Gizarte Segurantzari iruzur egitea… egotzi zizkidan. Nik esan nion berak esaten zuen guztia “me suena a chino”, halaxe esan nion. Ni ez nintzela kapaza berak zihoen guztia egin nuen ala ez esateko, agian egin nuela, baina ez nekiela. Ni borondatez sartu nintzen Eginen alde lanera, izatekotan niri leporatu dakidakeen bakarra lehendabiziko egunetik Eginen alde buru-belarri lan egitea da. Nik egindako delitua hori izan liteke. Nik lau hilabete pasatu nituen espetxean 1998an, beste batzuk lehentxeago hasi ziren ateratzen baldintzapeko askatasunean. Haiek ikaragarrizko fidantzak zeuzkaten, 50 milioi pezeta. Ni hilabete beranduago atera nintzalako edo ez dakit, niri 25 milioi pezetako fidantza jarri zidaten. Eskerrak garai haietan abala onartzen zutela, abala askoz ere malguago ateratzen baita. Dirutan jarri izan bagenu, diru hori interesetan kolpe handiagoa izango zen. Kakotx artean zorte hori izan nuen. Urtebetera 25 milioitik milioi batera pasa zidaten fidantza. Horren interesak apenas sumatzen nituen.


Manuel Intxauspe Txoko, Eneko Intxauspe eta Leire Intxausperekin .

Zuen atxiloketekin, Egin irratia eta egunkaria ixtearekin‌ 18/98 izeneko sumarioa abiatu zen. Hainbat pieza zeuzkan sumario ezaguna. Herrigintza gogorki zigortzea zuen helburu. Zer izan zen Euskal Herriarentzat? Garai hartan hainbat eta hainbat talde sortzen hasi zen, Euskal Herria beti izan da aberatsa zentzu horretan. Talde horiek gizartean eragina zeukaten, bai arlo kulturalean, sozialean, politikoan, nazioartean‌ Nolabait herri baten kontzientzia esnatze bide horretan indar handia hartzen hasitako taldeak ziren. Nire ustez, gobernuaren aldetik beldur bat bazegoen eta hala edo nola hori moztu behar zuen. Mozten ez bazuen ere, ahultzen saiatu behar zuen behintzat. Gobernuak bazekien 18/98 sumarioan zeuden taldeek ez zutela ETArekin zerikusi zuzenik, baina Garzonen teoria famatua, “dena da ETAâ€?, aitzakia hartuta gizartean sortzen ari zen giza mugimendu hori ahuldu nahi zen. Zabalpen hori ez izateko, ahultzeaz gain zikindu ere egin nahi zen akusazio faltsuekin. Horrek ondorio latzago bat zeukan, eskubide zibil eta politikoak murriztea.

2005ean hasi zen epaiketa, oso luzea. Epaiketan nahitaez egon behar zenuten eta zoritxarrez astero Madrilera bidaiatzea tokatzen zitzaizuen. Nola bizi zenuten asteroko bidaia nekagarri hura? Bai, ongi esan duzu, oso nekagarria zen. Hori azpimarratu egin behar dela iruditzen zait. 2005eko azaroan hasi zen eta 2007ko martxoan bukatu zen gure Madrilgo periplo hura. Hamasei hilabete iraun zuen epaiketa hark, nik uste inoiz izan den epaiketarik luzeena izan dela. Astean hirutan izaten ginen han. Egia da etenaldi ugari izan genituela, behin adibidez istripu txiki bat izan genuen Bocegillas inguru horretan eta eten egin behar izan zuten. Furgonetan joaten ginen Madrilera eta atzetik auto batek jo zuen furgoneta hura, pare bati lepokoa jarri behar izan zieten eta epaiketa eten egin zen. Horrelako gauzengatik etenaldi ugari izan genituen. Batzuk formalismo aldetik izaten ziren, abokatuei ongi zetorkielako. Nik oso nekatuta bukatu nuen, bai fisikoki, bai psikologikoki. Astelehenetik asteazkenera egoten ginen Madrilen, astelehenero goizeko hiruretan ateratzen ginen. Hasieran autobusez 2015 XANISTEBANAK |

77


joaten ginen, baina ikaragarrizko kostua zuen. Ondoren Mirentxineko furgonetekin konpondu ginen Madrilera joateko, tratu bat egin genuen haiekin. Haiek asteburuan behar izaten zuten eta astean zehar libre zeuden, beraz ongi konpontzen ginen. Nik furgoneta bat hartzen nuen Oiartzundik, eta lagun bat hartzen genuen Oreretan, beste bat Lezon, Altsasun hiruzpalau nafar hartzen genituen‌ Baina goizeko hiruretan mugitu egin behar zenuen. Madrilen 10:00etan hasten zen epaiketa eta garaiz iristeko ordu horietan mugitzen ginen.

Horrek esan nahi zuen ordu pare bat lo egin banuen nekearekin egin behar nuela Madrilerako bidaia, aguantatu gero egun guztia epaiketan gaua horrela pasata. Oso neketsua izan zen. Aterpe batean egiten genuen lo, bigarren eguna ondoren pixka bat normalizatzen ginen gure 8 orduak lo egin ondoren. Lehenengo eguna oso gaizki pasatzen genuen. Ez dakit zuzena den esatea, baina epaiketako esperientzia hori kartzelan egotea baino neketsuago egin zitzaidan. Niretzat oso gogorra izan zen. Zuetako batzuk kondenatuak izan zinetela sententzia atera aurretik jakin zenuten, ezta? Polizia eta Guardia Zibila kide batzuk atxilotzen hasi zirenean? Gu epaiaren zain geundela, bagenekien berehala aterako zela epaia, uste genuen Madrilera deituak izango ginela epai hori ofizialki bakoitzari irakurtzeko. Formak mantenduko zituztela uste genuen. Ez dakit ze pasa zitzaien burutik, batzuk ez zirela joango edo ez dakit, efektu mediatikoa bilatu nahi zuten agian‌ Epaia irakurri aurretik atxilotzen hasi ziren. Batzuk bidaian zeudela atxilotu zituzten, abokatu baten kasua badakit, espetxeko bisita batez baliatu zirela atxilotzeko.

Nire kasuan, eguerdian etorri ziren atxilotzera. Ikaragarrizko Guardia Zibil pila etorri ziren. Bolada hartan medikutan nenbilen, ez ezer nabarmenik nuelako, errebisio bat egiten ari nintzen. Goiz hartan anbulatorioan izan nintzen, eta etxera joan nintzen bazkaltzen ari nintzala ikaragarrizko burrunba eta etxe guztia patrolez inguratu zuten. Pelikula baten itxura zuen. Eta horrela izan zen, atxilotu eta Madrila eraman ninduten. Tamalez, espetxera. Lehenengo Alcala, gero Teruel eta azkenik Villabonan eduki zaituzte sakabanaturik.

78 | XANISTEBANAK

2015

Teruelgo kartzela, 2008ko amaieran. Zutik: Potxu, Txoko eta Mikel. Eserita: Txortx, Unai eta Jon.

Bai, espetxera. Alcalan hilabete egon ginen. Lehendabiziko zortzi egunak pasa ondoren Auzitegira eraman gintuzten epaia irakurtzera. Hilabetea pasa ondoren Alcalatik Teruelera eraman ninduten, behin-behinean. Abokatuek helegitea jarri zioten zigorrari eta ni behin -behineko egoeran nengoen oraindik. Teruelen urte eta erdi pasatu nituen. Azkenik Terueletik Asturiasera pasatu ninduten. Bertan bost urte eta piko pasatu ditut. Ze ondorio ekarri zizkizun dispertsioak?

Kide gehienei begiratuta, zorte pixka bat izan dut, nahiz hurbil ez egon Asturias, beste destino batzuekin alderatuz nahiko hurbil dago. 400 eta piko kilometro daude Asturiasera, beste askorekin konparatuta etxe ondoan nengoela esan daiteke.

Dispertsioak kalte izugarria egin du eta oraindik egiten ari da. Ez bakarrik ekonomikoki, koste pertsonalean ere. Ikaragarrizko eragina izaten ari da. Oroitu besterik ez dago 16 heriotza eragin dituela eta urtero hainbat eta hainbat istripu. Familiek ikaragarrizko meritua daukate, ez dakit baden familiak egiten duenari justizia


egingo liokeen hitzik. Zu kartzelara sartzen zarenean ahul zaude eta familiaren laguntza behar izaten duzu, denborarekin egoera irauli egiten da eta nekatua aurkitzen dena azkenean familia da. Kartzelan dagoen presoa adina edo gehiago. Hainbat eta hainbat urte bidaiak egiten eta oreka mantentzen. Horrek ikaragarrizko balioa dauka, ez dakit nola baloratu. Ikaragarrizko meritua daukate. Familiakoren bat ere eduki zenuen lehenago espetxean, ezta? Osabaren bat Gurseko kontzentrazio eremuan egon zen, ezta? Bai, amaren anaia bat preso egon zen Gursen. Hura UGT sindikatukoa zen eta bizitzan behin bakarra ikusi nuen, hamalau urte inguru neuzkanean. Iparraldera bidaia bat egin genuen eta han ezagutu genuen, berak ez zuen nahi muga pasatu, beldurra baitzuen. Frantziako eta Italiako mugaren artean bizitu zen, Frantziako aldean.

Zeren falta sumatu duzu gehien espetxean? Gehienbat familia noski. Bi etapa nagusi dauzkat nire espetxealdian. Lehenengo urtetan herriaz, familiaz, lantegiz, lagunez‌ asko oroitzen zara, eguneroko saltsez. Hori zama txiki bat hango egunerokotasuna aurrera eramateko, beti burua bueltaka daukazu kanpoan zer gertatuko den pentsatzen. Bigarren zatian, nik uste gorputza denera jarri egiten dela, kanpoan egon litezkeen arazoak pixka bat alde batera utzi edo arindu egiten dituzu eta horrek asko laguntzen du kartzelako egunerokotasunean. Azken urteak arinagoak izan dira.

Sagardoaren eta oilo saldaren falta ere sumatu duzu, ezta? Bai, gustatzen zait. Parranda pixka bat egina naiz, neurri apalean beti. Sagardo mundua gustatzen zitzaidan. Joera bat genuen astero, astean egun batean biltzeko. Oiartzun eta Astigarragako lagun batzuen artean kuadrilla bat osatzen genuen, Astigarragakoak sagardo munduko lagunak ziren. Astero bueltaxka egiten genuen Astigarragara, txotx garaian ez genuen hutsik egiten. Nire asteko plazer horren eta lagunarte haren falta sumatzen nuen. Herrian nahiko ezaguna nintzen asteburuetan ikusten nindutelako salda hartzen. Nik esana adina bada jendeak esan duena nire salda falta horretaz. Jendea konturatzen zen astebu-

Familiarekin. Zutik: Joxe Mari Isasa, Ixiar Bergara izeba, Manuel Intxaupe aita. Eserita: Rakel Villegas, Eneko Intxauspe, Aitzol Isasa, Gregorio Sarasua osaba, Manuel Intxauspe Txoko, Leire Intxauspe eta Gloria Bergara ama.

ruro salda hartzen nuela eta hutsune hori nabaritzen zela.

Nola bizi izan zenuen Ezker Abertzalearen estrategi aldaketa? Sorpresaz harrapatu ninduela aitortu behar dut, zerbait espero bazen ere. Horrelako zerbaiten beharra gure artean hizketan hasiak geunden, baina hain antolatua zegoenik eta hain epe motzean heldu behar zitzaionik aldaketa horri ez nuen aurreikusten. Zentzu horretan pixka bat sorpresa izan zen hori. Barrutik ilusioarekin bizitu nuen, Ezker Abertzaleak egin dituen urrats guztiak zentzu onean eta onerako izango direlakoan eman ditu. Hori dela eta nik positibo hartu nuen, nahiz ez nuen aurreikusi hain gertu zegoenik une hori.

Egunkariarekin, lagunen bisitekin‌ nire burua elikatzen nuen eta ilusioarekin bizitu nuen. Ondoren, agian, barruan zaudela egia da zenbaitetan ilusioak handiegiak egiten dituzula, zeren eguneroko errealitatean ezberdina baita. Baina nahi ez duzula ere espetxean zaudenean askatasunarekin amesten duzu. Aldaketa hori askatasuna hurbilago egon zitekeen ustearekin lotzen duzu. 2015 XANISTEBANAK |

79


Nola bizi izan zenuen herrira, etxera itzultzea? Fisikoki ez dut hainbesteko aldaketarik nabaritu herrian. Auzoren bat aldatua topatu dut: Iturriotz, Altzibar‌ Herri mailan pertsonei dagokionez, belaunaldi berriak daudela ikusten dut, belaunaldi berriek konpromisoak dauzkatela‌ Pozteko gauzak ikusi ditut, gazte mordo bat konpromisoarekin. Tabernetako giroan aldaketa nabarmena ikusi dut, ez dakit zergatik, tabakoaren eraginagatik izango da edo, beste giro bat dago. Batez ere plazako tabernetan, askoz ere giro atseginagoa, garbiagoa eta jatorragoa topatu dut. Giza mailako taldeetan ez dut aldaketarik nabaritu, oraingoz ez naizelako asko azaldu. Oraindik ez dut aterrizatu eta ez dut hainbesteko ezagutzarik. Hemendik aurrera zer? Leire Intxauspe, Manuel Intxauspe Txoko, Eneko Intxauspe eta Rakel Villegas. 2015eko martxoaren 2an, espetxetik atera zen egunean..

Bueno hiru hilabete daramat jada hemen. Lehendabiziko egunak nahiko gogorrak izan ziren, familiako egoera berezia izan zen, askatu eta egun gutxira ama joan zitzaigun. Lehendabiziko hamabost hogei egunak sonanbulu moduan ibili nintzen. Gero paperak egunean jartzen, agiriak atera‌ Pixka bat aterrizatzen ari naiz, baina presarik gabe hartu dut. Oraindik ez naiz lanean hasi. Etxean ordu mordo bat pasatzen ditut, beti egoten da zeregina. Baratze bat badaukagu etxean, beti izaten da tiraderaren bat ordenatzeko.

Etxean egotea terapia bezala hartu dut. Gure etxea nahiko aparte dago eta terapia bezala etxean egongo naiz. Oraingoz horrela nabil, egunero zerbaitetan hasteko neure burua ez dut ikusten. Denboran gehiegi luzatu gabe lantegira azaltzen hasiko naiz, egunero ez bada ere astean behin edo bitan. Esan didate lan asko ez dagoela, baina beti izaten da zer garbitua. Mentalizatua nago lan pixka bat egin behar dudala oraindik. Jubilatzeko hilabete batzuk falta zaizkit eta. Sagardotegira bidaia pare bat egin ditut, oso gustura pasatu nuen. Oraindik ez naiz hasi asteroko buelta hori egiten, gorputza ari da pixkanaka berriz ohitzen. Herri mailan azaltzen naiz zenbait ekitalditara, kontzentra dela eta‌ Lagunekin herri mailan afari batzuk egin ditut. Osasun ajeak direla eta oinez ibiltzeko esan didate, egunero ordubete ibiltzen naiz. Horretarako ere nahiko alferra izan bainaiz, etxetik plazara 20 minutu inguru dago oinez eta ni beti autoz etorri izan naiz. Herrira pixkanaka ohitzen ari naiz. JEXUX OLAZIREGI

80 | XANISTEBANAK

2015


Kultura


Luberri Oiartzungo ikasgune geologikoa

2014ko ekitaldian, 2.612 bisitari izan ziren Luberrin. Bisitari horiek guztiak taldeka etorri ziren museora, ikastetxe, unibertsitate, kultur elkarte, beste museo batzuk, mendi-talde eta abarretatik zein banaka. LUBERRI OIARTZUNGO IKASGUNE GEOLOGIKOA FUNDAZIOA Fundazioak hiru urte bete ditu 2014an eta ikasgune geologikoa kudeatzeaz gain, joan den urtean ere hobekuntzak egin ditu erakusketa iraunkorrean, aldi baterako erakusketak leku batetik bestera eraman ditu, txangoak eta ikastaroak antolatu ditu eta argitalpen berriak kaleratu ditu gure inguruko geologiaren jakintza zabaltzeko helburuz.

82 | XANISTEBANAK

2015

ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK FLYSCH EUSKAL KOSTALDEA / FLYSCH COSTA VASCA / FLYSCH CÔTE BASQUE 2012ko irailean inauguratu zen erakusketa honek oso harrera ona eta arrakasta bikaina izan du. 2014an ere flyscha ageri den lekuetako udalei eskaini diegu erakusketa eta, hain zuzen ere, hilabete egon zen Getxoko (Bizkaia) Torrene erakusketa aretoan, Aste Santuaren inguruan, eta beste hiru hilabetez Abadia eremuko Larretxea baserrian, Hendaian (Lapurdi), udaldian. Getxon, 2.000 lagun inguruk ikusi zuten eta Hendaian, berriz, 6.000 lagun inguruk. ATLANTIKALDIA

“Oarsoaldeko Museoak” sarearen barruko lankidetzari esker, Luberri, Oiartzungo Ikasgu-


ne Geologikoak Atlantikaldia ekimenean parte hartu zuen. Kostalde Atlantikoa bera eta bere balio natural eta historikoak zabaltzeko jardunaldi hori Errenterian egin zen eta Luberrik parte hartu zuen museoko funtsen erakusketa txikia eramanda.

TXANGOAK TXANGOAK JAIZKIBELERA

BESTE JARDUERA BATZUK EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA

Euskal Kostaldeko Geoparkea (UNESCOren menpeko erakundea) Mutriku, Deba eta Zumaiako udalerrietan hedatzenb da eta Geoparkeen Europako Sarean sartuta dago 2010. Urteaz geroztik.

Hainbat txango antolatu dira Jaizkibel inguruko kostaldea, bertako eraketa geologikoa eta itsasertzean ageri diren geoforma bitxi eta ikusgarriak ezagutzeko asmoz.

Luberrik gogotik parte hartu du erakunde horren ikerlanetan, jardueretan eta azpiegiturak antolatzen eta, horren emaitzaz, 3 Geologia Interesgune proposatu ditu Eusko Jaurlaritzaren “GEODIBERTSITATE ESTRATEGIA 2020” deritzon lanean.

Bestetik, Errioxako aztarnategi paleontologiko batzuk ezagutarazteko txangoa antolatu genuen. Hala, Igea herriko Torre aztarnategian izan ginen, bertan ikus daitezkeelako Errioxan ageri diren dinosauro-oinatz (iknitak) interesgarrienetakoak. Txangoa GEOLVAL (Paue herriko geologoen elkarte ospetsua) taldearentzat antolatu zen eta, gero, ikniten aztarnategiak ikusi ondoren, txangozaleak Errioxako Paleontologia Ezagutzeko Zentrora joan ziren, Igeara.

Geologia, oro har, eta bereziki, Luberri ezagutarazteko helburuz, “Euskal Herriko meatzaritzaren jatorria” izeneko ikastaroa antolatu genuen 2014an, Tolosako “Beti Ikasten” elkartearentzat, eta Euskal Herriko historia geologikoari buruzko hitzaldia eman genuen Irungo La Salle ikastetxean. Horiez gain, apirilean, irailean, urrian eta abenduan hitzaldiak, aurkezpenak eta proiekzioak eskaini ziren Getxon, Hendaian eta Donostian, lehen aipatutako Euskal Kostaldeko Flyscharen erakusketa dela eta.

TXANGOA ERRIOXAKO AZTARNATEGI IKNOLOGIKOETARA

ARGITALPENAK 2014an, argitalpen berria kaleratu dugu zenbait kontzeptu modu errazean azaltzeko, ahal nola, Darwinismoa, hautespen naturala, eboluzioa edo egungo hegaztiak dinosauroetatik datozelako teoria. Liburuxka argitaratzeko ideia 2013an sortu zen, LUBERRIren hamargarren urteurrena dela eta, Oiartzungo udaletxean antolatutako “EBOLUZIOA dinosauroetatik hegaztietara” izeneko erakusketak izan zuen arrakasta dela kausa. Beste alde batetik, “Nola sortu zen gure Lurra” izeneko liburuxka berrargitaratu dugu eta, berrinprimaketa baliatuta, haurrentzako jarduerak eta denbora-pasak txertatu ditugu beste bi orrialdetan.

IKASTAROAK ETA HITZALDIAK

ETORKIZUNEKO PROIEKTUAK Luberri Fundazioaren helburuekin bat etorriz, patronatuko kideak gogotik ahalegintzen dira Geologiari lotutako beste erakunde, museo, elkarte eta abarrekin harremanak lantzen. Ahalegin horiei esker, elkarlanean hasteko lehen urratsak egin ditugu MUJArekin, (Museo del Jurasico de Asturias) “EBOLUZIOA, dinosauroetatik hegaztietara / EVOLUCIÓN, de los dinosaurios a las aves” izeneko erakusketa bertara eramateko 2016ko udan. Gure aburuz, Luberri eta MUJAren arteko elkarlanak berebiziko garrantzia dauka Luberri ezagutzera emate aldera; izan ere, bertako arduradunen esanetan, 70.000 bisitari izaten dira MUJAn udako sasoian. JOSE ANGEL TORRES Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoa fundazioa

2015 XANISTEBANAK |

83


Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa 2014. urtean SOINUENEA INTERNETEN Soinuenean Internet gure proiektua zabaltzeko eta herri musikan interesa dutenengana iristeko asmoz erabiltzen jarraitzen dugu. Horretarako www.soinuenea.org eta www.herrimusika.org domeinuak mantentzen ditugu. Bertan, erabiltzaileak Soinueneari buruzko informazio orokorra topa dezake, museoan eta museotik antolatzen ditugun ekintzei buruzko informazioaz gain.

WEB 2.0: ETA GAINERA FACEBOOK Aurreko urteetan ireki genuen bide horretan beste baliabide bat gehitzea pentsatu dugu: Facebook-en Soinuenea Fundazioaren kontua irekitzea. Lehendik ere aukera honetan pentsatu bazen ere, orain arte baztertua genuen lan gehiago emango zigulakoan. Hala ere, momentu honetan posta elektroniko bidez egiten dugun ekitaldien iragarpena honelako zerbitzuekin ordezkatu ahal izango dugula aurreikusten dugu; posta elektronikoko kontuen kudeaketak ematen digun lana arinduko digulakoan gaude. Eta ez hori bakarrik, bestelako onurak ere ikusten dizkiogu:

Batutik, eta 3 Estatu Batuetatik.

Guztira, 116 talde gidatu ditugu, 2.846 bisitari. Horietatik 73 ikastetxeetatik zetozen. Ikastetxeetako talde horiek, geografikoki, honela banatzen dira: 3 Arabakoak, 6 Bizkaikoak, 60 Gipuzkoakoak, 2 Lapurdikoak eta 2 Nafarroakoak. Beste talde gidatuen izaera oso nabarra da: euskaltegiak, maisu-maistrak, musika eskolak, jubilatuak, eta abar. Bisita gidatuetan etorritako taldeak honela sailkatzen dira: 73 Euskal Herritik, 4 Espainiako Estatutikstatutik, 1 Alemaniatik, 1 Frantziatik, 1 Irlandatik eta 5 Italiatik. Oiartzundik 750 pertsona etorri dira, horietatik 383 gidatu ditugun 12 taldetan.

Oiartzun, 2014-06-13. Zarauzko Dantza Eskolako haurrak.

• Publiko gaztearengana hurbiltzea.

• Jende gehiagok ekitaldien berri izatea. • Urrutiko jarraitzaileak gerturatzea. • Jarraitzaile kopurua zenbatzea.

Oiartzun, 2014-02-12. Haurtzaro ikastolako haurrak,

BISITAK 2014 urtean 3.633 bisitari izan dira. Guztira, HERRI MUSIKAREN TXOKOA ireki zenetik, 42.703 bisitari.

Talde gidatuetatik kanpo etorri diren bisitariak 787 izan dira. Horietatik, Euskal Herriari dagokionez, 693: arabar 1, 23 bizkaitar, 649 gipuzkoar, 9 lapurtar eta 11 nafar. Espainiako Estatuko beste lekuetatik 39 bisitari etorri dira, 1 Alemaniatik, 1 Argentinatik, 2 Erresuma

84 | XANISTEBANAK

2015

kanpandorreko bisita batean.


ARGITALPENAK Herri Musika Zaleak elkarteak aurreko urteetako lanari jarraitu dio. Hala, Hernani eta Oiartzunen antolatu diren hainbat ekitalditan bildutako materiala argitaratu du diskoetan (CD eta DVD): FORMATUA IZENBURUA CD DVD CD DVD

KODEA

ERNIOKO MAGALEAN

LG: SS-1556-2014

27. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-631-2014

27. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-632-2014

28. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-1521-2014

HERRI MUSIKAREN 13. JARDUNALDIAK: INTONAZIOAK ETA KANTU TRADIZIONALA Joan den azaroan ospatu ziren jardunaldietara etorri ziren entzuleek zenbait herrialdetako kantaera tradizionalari buruz egin diren lanak ezagutzeko aukera izan zuten.

Azaroaren 15ean goizeko mintegia Agustin Mendizabalek eman zuen, intonazio anbiguoaren eta tono neutralaren erabilpenaren inguruko hitzaldiarekin. Segidan Jean Mixel Bedaxagarrek Zuberoako kantaeraren adibideak eman zituen. Eta goizeko azken hitzaldian Marie Hirigoyen-Bidartek euskal kantaera monodikoaren inguruan egin duen lana aurkeztu zuen. Mintegian elkartutakoek elkarrekin egindako bazkarian indarberritu ondoren, arratsaldean Kataluniatik etorritako adituak aritu ziren. Lehenengo Jaume Ayats-ek hizkuntzak berak abestien egituran nolako eragina izan dezakeen azaldu zuen. Gero, Ester Garcia-Llop-ek lurralde bakoitzeko biztanleek musika egitura propioak nola mantentzen dituzten azaldu zuen.

Eguna bukatzeko, Jon Baguesek zuzendutako mahai ingurua izan zen. Bertan, kantaera tradizionalaren intonazioa aztertzearekin batera, berau mantentzeko beharrik nabaritzen ote den, edota jendarte zabalago bati erakusteko modurik ba ote dagoen erantzuten saiatu ziren hizlariak eta entzuleak. Azaroaren 16an Elizaldeko kaleak girotu zituen HM Eskolako Dultzaina taldeak eta Udaletxeko areto nagusian kantaera tradizionalaren

aldaera ezberdinak eman zituzten Jean Mixel Bedaxagar, Jon Enbeita eta Tornaveus taldeak.

Jardunaldien bukaera Ibargain elkartean izan zen, bazkari herrikoiak eman zion giro apartarekin.

Auzokalten izan zen mahai-ingurua. Oiartzun, 2014-11-15.

2014-2015EKO HERRI MUSIKA KONTZERTUAK Herri Musikaren Txokoak bere ateak zabaldu zituenetik, urteko sasoi guztietan antolatu du kontzertu bat. Kontzertu horietan herri musika bere oraingo egoeran, bizi-bizia, ikusteko eta entzuteko aukera izaten da. Herri musika hemen bakarrik egiten ez denez, kontzertu guztietan izaten Euskal Herriko musikaren ondoan kanpoko musika entzuteko aukera. Hala, aurten Euskal Herriko musikariez gain, Katalunia, Galizia, Irlanda eta Italiako musikariak entzuteko aukera ere izan da Oiartzunen. Ikasturtean zehar antolatu diren kontzertuak hauek izan dira: - 2014-10-25. HM UDAZKENEKO KONTZERTUA. Euskal Herritik Arabako Ezberdinak dultzaina taldea eta Holandatik Madlot.

Ezberdinak taldea, udazkeneko kontzertuan.

- 2014-12-27. HM NEGUKO KONTZERTUA. Donostiako Udal Txistu Banda eta Zamorako Ringorrango. - 2015-05-16. HM UDABERRIKO KONTZERTUA. Gipuzkoako Juan Mari Beltran, Andoitz Antzizar eta Errege Belda, eta Gaztelako GermĂĄn DĂ­az.

2015 XANISTEBANAK |

85


- 2015-07-04. HM UDAKO KONTZERTUA. Euskal Herriko Aiko taldea eta Bretainiako Yann Pelliet eta Konogan an Habask.

Txalapartako klaseak, Madalensoroko geletan.

Ringorrango taldea, neguko kontzertuan.

Larunbat arratsaldez izaten diren kontzertu hauek haurrentzat luzeegiak izan daitezkeela pentsatuz, goizetan iraupen laburragoa izaten duten saioak izaten dira haur horiei zuzenduak. Horrela, haurrek ohiko medio eta inguruetan entzutea zaila den musika mota hau ezagutu eta bizitzeko aukera dute. Ikasturte honetan, Holandako Madlot taldeak, Donostiako Txistu Bandak eta Valladolideko Germán Díazek eman dituzte haurrentzat kontzertuak.

OIARTZUNGO HERRI MUSIKA ESKOLA Orokorrean 2014-2015 ikasturtean Herri Musika Eskolak 2013-2014eko eskaintza mantendu du. Bi aldaketa izan dira: txistu taldea desagertu egin da, baina talde berri bat sortu dugu, Xirolarru Taldea. Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Eskolan txalaparta tailerrak eta soinu tresnen erakustaldiak egin ditugu. Aipatzekoa da gaztetxoen matrikulazioa poliki bada ere gorantz doala, batez ere biolinean eta neurri txikiago batean dultzainan, txistuan, albokan eta herri perkusioan. HERRI MUSIKA ESKOLAREN ORDUTEGIA MADALENSORON

ASTELEHENA 17:30-21:30 Txistu eta Danbolina, Herri Perkusioa. ASTEARTEA 16:00-20:00 Biolina. ASTEAZKENA 16:00-22:00 Xirolarrua, Xirolarrua Taldea, Dultzaina, Dultzaina Taldea eta Alboka OSTEGUNA 17:30-19:30 Lengoaia musikala (solfeoa) Txalaparta OSTIRALA 16:00-20:00 Biolina.

86 | XANISTEBANAK

2015

IRAKASLEAK Aurten erakusten aritu diren irakasleak hauek dira: • Txalaparta eta solfeo irakaslea: Lara Mitxelena. • Alboka eta dultzaina irakaslea: Haritz Ezeiza.

• H erri Perkusioan irakasleak: Jon Patxe (danborra eta txaramelak) eta Ixiar Jauregi (Panderoa eta Kanabera). • Txistua eta danbolina: Jon Ansorena

• Xirolarrua: Juan Mari Beltran eta Fernando Jalon • Biolina: Arkaitz Miner

IKASLE KOPURUA, IKASTEN ARI DIREN SOINU-TRESNAREN ARABERA • • • • • • • • • •

xalaparta: 5 T Alboka: 6 Dultzaina: 5 Herri perkusioa: 14 Txistua eta danbolina: 7 Dultzaina Taldea: 7 Solfeoa: 4 Xirolarrua: 5 Biolina: 14 Xirolarru Taldea: 6

IKASLEEN PARTE-HARTZEA FESTA ETA JAIALDIETAN Musika Eskolaren emaitzaren alde adierazgarrienetakoa bertako ikasleek egiten dituzten ekintzak dira. Izan ere, ikasleek herrian Udalak, eskolek eta elkarteek antolatzen dituzten festa eta jaialdi gehienetan parte hartzen dute beren musikarekin kaleak girotzen. Horretaz gain, musika eskolako Dultzaina Taldeak Oiartzundik kanpo izaten diren jaialdi eta festetan ere parte hartzen du. Urtero 20 ekintza baino gehiagotan parte hartu ohi dute eta azkenaldian bisitatu dituzten herrien artean ditugu Arnedo (Errioxa), Astigarraga, Atharratze, Donostia, Errenteria, Hernani, Irun, Iruñea, Lezo, Lizarra, Pasai Donibane eta Usurbil.


KORRIKA 19: AHALDUNDU! Bi urtetik behin ibili ohi garenez, aurtengo ikasturtean ere Korrikaren itzalpean ibili gara, korrika. Martxoaren 19tik 29ra bitartean Euskal Herriko hainbat txoko pasatu ditu eta gurera, aspaldiko partez, egun eta ordu ezin hobean egin digu bisita: martxoaren 21ean, larunbatean, eguerdi-eguerdian. Egun eta ordu ezin hobea, giro paregabea eta Korrikalari bikainak.

Euskaldunak euskahalduntzera etorri zaigu aurtengoan Korrika. “Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen”, zioen Amets Arzallusek Korrika 18ren amaieran, Baionan. Eta euskaraz pentsatu ahal izateko euskaldunok geure ahalmenaz jabetu behar dugula gogorarazi nahi izan digu pasa berri den Korrika 19 honek; guztion artean, auzolanean eta elkarlanean, lortu ahal dugula euskaraz biziko den herria; gutako bakoitzaren eta gu guztion nahiak eta ahalak lortuko duela gurea Euskararen Herria izatea. Urepeletik Bilborako bidea eginda, halatsu errepikatu zigun 2.166 km lekuko barruan egin zituen mezuak, Lorea Agirreren ahotsean: kontua ez dela izatea ala ez izatea, ekitea eta egitea, baizik. “Izatea ekitea da. Egiten duguna gara” esanez bukatu zuen Bilbon elkartu ziren euskahaldun guztien aurrean. Korrikaren itzalpean ibili gara aurtengo ikasturtean, korrika. Baina pasa da euskahalduntzearen lekukoa, eta indarberritu ditu Oiartzungo kaleak, eta indarberritu gaitu gu ere, eta euskahaldundu gaitu Oiartzungo euskaldunak, datozen ikasturteetan euskararen eguteran ekinean jarraitzeko. INTXIXU AEK EUSKALTEGIA

2015 XANISTEBANAK |

87


Oiartzun Irratiaren zentzua Urteko edozein ostegun Oiartzun Irratian 13:30etik aurrera mikrofonoetatik kanpo entzun daitekeena:

- Datorren astekua ingo dugu? Iya nola osatzen dugun! - Esan diate Karrikan badela ezti arront goxua itten dun bat? - Deittuko yogu iya aurten liztor asiatikukin ta nola dabiltzan jakitteko? Osteunakin jarko dugu ordun. - Joxe Mielek datorren astian OKE-kuak elkarrizketatuko ttu, hurrengun Itsaslapurrak ta Emarrikukin re in ber dula zeoze... Astian astekuk apuntatuko ttugu aztu gabe. - Bado neska bat trikitixa txapelketa irabazi duna, arront ongi jotzen omen du ta asteazkenin soĂąua hartuta tortzeko saten bayogu? - Primeran!!! Bado artista bat Ugaldetxokua, oain erakusketa bat jartzekua du. Nik eztut ezautzen... - Bai, bakit zein den! Ne kuadrillako baten lengusua da ta lortuko dut be kontaktua. ... - Kolaboratzailik nola dia datorren astian? Joxe Miel eta Oarsoaldeko Hitzako Urko astelenin, Urko Arozena ta Nahia Alkorta astiartin, Txente Rekondo ta udalan tartia, ostegunakin Gastrofesta Oraitzekin ta ostialin Garakuk ta Julen Idarreta. Garakua zenei tokatzen diyo Oihane, Maider o Rubeni? - Maiderri! Gaur Amapola Morea dugu iluntzin ta datorren astian zein gonbidatuko du Martin Kittok Ongi Etorri Katxonderstanea?

88 | XANISTEBANAK

2015

- Auskalo!!! Nekanek re Zebrabideako dakaguna bialtzeko eskatu du ta denak bialikoizkagu ta bea jungo da jartzen! - Bai, oiartzuarrak nonahi ta zernahitan aitzen gala aitzeko jendik!!! - Leyaketan animaliyai buruzko galderakin seittuko dugu datorren astian? - Bai! Bilatuko dugu zeoze! Zelebrekein bat ta saltsa jarko dugu! ....

Gutxi gorabehera horrela ibiltzen gara astean asteko Arguyuan prestatzen. Oiartzuarrei oiartzuarren berri emanez eta oiartzuarrei Oiartzun ezagutaraziz. Geronek ere herria geroz eta gehiago ezagutzen dugun irudipena dugu. Jasotzen dugun maitasuna ere neurtezina da, bai lehiaketara deitzen dutenengandik, irratira bisitan etortzen diren entzuleengandik eta baita kalean ikusi eta entzuten gaituztela esaten digutenengandik ere. Pribilegio handi bat da herriarengandik maitasun hori jasotzea, eta esker oneko hitzak besterik ez ditugu Oiartzun Irratia egunero egunero pizten dutenentzat. Alazne eta Mirari gara egunero mikrofono aurrean jartzen garenak, baina gure helburua Oiartzuni hitza ematea da. Herrian egiten diren ekimenak zabaltzea, egiten duzuena kontatzea, elkarrizketak egitea... guztiok baitugu besteei kontatzeko zerbait. Oiartzun Irratiari zentzua oiartzuarrek ematen diozuelako!!! ALAZNE ETA MIRARI OIARTZUN IRRATIA


Euskara elkartera: etapa berria, helburu berberak

2008an Hitzarmen Zehatzak sinatu zirenean egindako ekitaldia.

Oiartzungo elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko sortu zen 2006an Euskara Elkartera egitasmoa. Zortzi urteko ibilbidea egin ondoren, 2014an egitasmoaren balantzea egin dugu Udalak, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta egitasmoko kide diren elkarteek. Balantze positiboa egin ere, elkarte guztiek egin baitute aurrera euskararen erabilera areagotzen. Bakoitzak bere neurrian, baina aurrerapausoak eman dituzte. Nolanahi ere, oraindik badago zeregina, eta horregatik 2015ean egitasmoaren fase berria hasi dugu. Ez, ordea, lehen bezala; urte hauetan ikasi dugunari etekina atera behar diogula uste dugu, eta gure arteko harremana beste modu batekoa izateko aukera badagoela. Elkarteek heldutasuna badutela erakutsi digute. Horregatik, aurrerantzean, orain arte ikasitakoa baliatu eta printzipio orokorrago batzuetan oinarritutako hitzarmenak sinatu ditugu. Aisialdiak herritarren egunerokoan duen garrantziaz ohartuta jarri genuen martxan egitasmoa, Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hitzarmena sinatuta. Aisialdi guneetan euskararen erabilera areagotzeak garrantzia

du, eta horretan zeregina bazegoela ikusi genuen guztiok. Oiartzungo elkarteekin hitz egin, eta egitasmoan parte hartzeko gonbita egin genien. 29 elkartek eman ziguten baiezkoa.

Elkarte bakoitzak bere hizkuntza egoeraren diagnostikoa egin, eta diagnostiko horren emaitzatik abiatuta, hainbat konpromiso hartu zituen. Lehenik, 2007an Hitzarmen Orokorra sinatu genuen elkarte guztiekin, eta ondoren, 2008an, elkarte bakoitzak bere Hitzarmen Zehatza sinatu zuen Udalarekin eta Ttur-tturrekin. Elkarte bakoitzak bere konpromiso zehatzak hartu zituen elkarte barruan euskararen erabilera indartzeko.

KONPROMISO UGARI ETA DESBERDINAK 2009az geroztik, Hitzarmen Zehatzak betetzeko pausoak eman ditugu, batzuetan bakarka, beste batzuetan elkarrekin. Denetarik egin dugu: elkarteetako oharrak zuzendu eta maketatu; elkarteen estatutuak euskaraz jartzeko Elkarteen Erregistroarekin beharrezko tramiteak egin; terminologia lantzeko bakarkako saioak antolatu; aisialdiko kirol entrenatzaileentzat motibazio saioak egin; kartelak 2015 XANISTEBANAK |

89


2010ean aisialdiko kirol entrenatzaileentzako antolatutako ikastaroa, Entrenatzaileek Asko Egin Dezakete.

eta bestelako euskarriak zuzendu; euskararen ezagutzari buruzko irizpideak jartzen lagundu; hizkuntza ohituretan eragiteko ikastaroak antolatu; hornitzaile nagusiei fakturazioa euskaraz egin dezaten pausoak emateko eskatu, eta abar; ia 100 konpromiso desberdin izan ditugu eta. Hori guztia, elkarteekin batera, elkarteen inplikazio eta lanarekin.

Horrela, bada, balantzea egiteko garaia iritsi denean pozik gaude; gustura, aurrerapausoak eta bilakaera baikorra ikusi ditugulako, eta batez ere, elkarteek, euren eguneroko jardunean hizkuntzaren inguruko neurriak txertatzea eta euskarari bere tokia ematea barneratu dutelako. Noski, guztia ez da erraza izan. Bidean, elkarte batzuk desagertu egin dira, edo utzi egin dute egitasmoa. Baina beste batzuek bat egin dute gurekin. Eta horrela, balantzea egiteko garaian 29 elkarterekin aritu gara lanean.

%68KO BETETZE MAILA Ondorio nagusia, elkarte guztiek aurrera egin dutela. Elkarte bakoitzaren egoera, abiapuntua, hartutako konpromisoen izaera eta kopurua desberdinak izan direla kontuan hartuta, konparaketarik ez dugu egingo, baina esan genezake bakoitzak bere neurrian eta erritmoan aurrera egin duela. Balantzea egin dugunean, elkarteek hartutako konpromisoen betetze maila neurtzen ahalegindu gara, eta lau multzotan banatu ditugu: beteta, bete gabe, betetze bidean eta ez dakigu. Datu orokor batzuk atera ditugu. 29 elkartetik 24rekin egin ditugu balantze bilerak (besteen Hitzarmenak orokorragoak zirelako). 24 elkarte horiek kontuan hartuta, eta konpromiso guztiak batuta, betetze maila %68koa izan da. Elkarte bakoitzak hartu dituen konpromisoak kontuan hartzen baditugu, berriz, esan genezake hartutako konpromisoen erdiak baino gehiago bete

90 | XANISTEBANAK

2015

dituztela 20 elkartek. Hitzarmenetan landutako arloak hauek izan dira: Euskararen ezagutza, ahozko eta idatzizko irudi estatikoak, idatzizko irudi eta errotulazioa, ahozko eta idatzizko barne harremanak, eta ahozko eta idatzizko kanpo harremanak. Arlo guztietan betetze maila %60koa edo hortik gorakoa da, idatzizko kanpo harremanen kasuan, esaterako, %82koa. Konpromiso desberdin gehien biltzen dituen arloa idatzizko irudi eta errotulazioarena da, eta horretan betetze maila %67koa da. Balantzea egiteak balio izan digu lorpenak ikusteko, baina baita ere gabeziak, geratu zaizkigun hutsuneak,eta oraindik egiteko dugun bidea ikusteko. Elkarte gehienek ez dute zalantzarik izan egitasmoaren balioa eta beharra aitortzeko garaian. Eta aurrerantzean ere behar hori ikusten dute. Udalak eta Ttur-tturrek ere ikusi dugu egitasmoak duen balioa, eta elkarteetako ordezkariek esandakoa entzun ondoren, aurrerantzean ere elkarlanari eustea erabaki dugu, Euskara Elkartera egitasmoari segida ematea. Baina datuak eskuetan, bidea beste modu batera egiteko aukera ere ikusi dugu. Izan ere, elkarte bakoitzak badaki zein diren bere hutsuneak eta emateko geratzen zaizkion pausoak. Ikusi dute bidea, eta gu hor egongo gara bidean laguntzeko, baina elkarteek euren kabuz pausoak emateko garaia dela uste dugu, iniziatiba eurek hartzeko garaia heldu da, Ttur-tturren akuilurik gabe.

HITZARMEN BERRIAK, PRINTZIPIO OROKORRETAN OINARRITUAK Elkarren berri izateko, eta bakoitzak zer egin duen, zer-nolako zailtasunak edo kezkak dituen jakiteko, urtean zehar gutxieneko ekintza batzuk antolatuko ditugu elkarte guztiei begirakoak. Ekintza plan xumea egingo dugu. Hortik aurrera, elkarte bakoitzak bere elkartean egin beharrekoa bere kabuz landuko du, beharrezkoa badu gure laguntza izango duela jakinik.

Abiapuntu horrekin osatu dugu datozen urteetarako proiektua, eta egitasmoan jarraitu nahi izan duten elkarteekin Hitzarmenak berritu ditugu. 2015eko hitzarmen hauek ez dira zehatzak, printzipio orokor batzuetan oinarrituta daude.


2015eko otsailaren 5ean, Euskara Elkartera egitasmoaren fase berriaren aurkezpena.

Elkarteei dagokienez, hauek dira beraien ardatz nagusiak: • Eman ditugun pausoetan atzera ez egitea.

• Hutsuneak ditugun puntuetan aurrera egiten saiatzea. Horretarako, Ttur-tturreko suspertzailearekin adostuko ditugu, aldian-aldian, erabakitzen ditugun pausoak, eta idatziz jasoko ditugu. • Euskara Elkartera egitasmoak antolatutako ekimenetan parte hartzea. • Behar dugunean Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen laguntza baliatzea.

Udalak, egitasmoaren finantzaketari eutsiko dio, eta Ttur-tturretik urteroko ekintza plana osatu eta gauzatzeaz gain, hortxe egongo gara elkarteei behar duten laguntza emateko.

Otsailaren 5ean egin genuen fase berriaren aurkezpena. Egitasmoak orain arteko helburuei eusten die, eta orain arte bezala, borondatezkoa eta irekia izaten jarraitzen du helburuekin bat egiten duen Oiartzungo edozein elkarterentzat. 22 elkartek bat egin dute Euskara Elkartera egitasmoaren etapa berri honekin. Martxan jarri dugun harreman eta elkarlan modu honek ere fruituak emango dituen ziurtasuna dugu. Balantze hori egiteko garaia iritsi bitartean, orain arte bezala, Oiartzungo elkarteekin batera elkarteetan ere euskararen erabilera handitu dadin lanean jarraituko dugu.

FASE BERRIAN EUSKARA ELKARTERA EGITASMOAREKIN BAT EGIN DUTEN ELKARTEAK: 1. Aldeguna Elkartea 2. Arraztalo Elkartea 3. Artaso Elkartea 4. Bizardia Elkartea 5. Girizia Elkartea 6. Girizia Mendizale Elkartea 7. Girizia Pilota Elkartea 8. Goiko Eskola Kulturgune Okupatua 9. Harribeltza Elkartea 10. Ibargain Elkartea 11. Ibargain Musika Eskola 12. Iturriberri Elkartea 13. Killirikupe Elkartea 14. Margosoro Akademia 15. Oarsoaldea Igeriketa Elkartea 16. Oiarpe Pilota Elkartea 17. Oiartzun Irratia 18. Oiartzun Kirol Elkartea (OKE) 19. Oiartzungo Bertso Eskola 20. Oiartzungo Emakume Elkartea (HELTA) 21. Soinuenea Fundazioa 22. Txost Pilota Elkartea

TTUR TTUR Euskaltzaleon Bilgunea

2015 XANISTEBANAK |

91


Lartaun abesbatza 50. urteurrena Xanistebanetako urtekari honetan gure jarduerak azaltzeko aukera eskertu nahiko nuke lehendabizi. Hala ere, ez da batere erraza guretzat hain berezia izan den urtea hitzez adieraztea. Beraz, ahalik eta modu egokienean adierazteko asmoz, hasieratik hastea izango da zuzenena. Urteurren baten ospakizun urtea antolatzea ez da batere xamurra eta 50.a den honetan, sentitu genuen presio, urduritasun eta ezinegona handia izan zen. Baina indar hauek bideratzeko bagenuen inoiz itzali ez den sentipen bat‌ ILUSIOA, hain zuzen ere. Ilusio horrek jarri gintuen lanean, ilusioak mantendu eginbeharretan eta ilusioak gozarazi ospakizunetan, eta zinez esan genezake urteurren oparoa izan dela. Hasiera Errenterian koka genezake, Madalen basilikan, hain zuzen ere. Bertan, basilikaren berrikuntza zela medio, kontzertua eskaini ge-

92 | XANISTEBANAK

2015

nuen eta bertako arduradunek Madalen irudiaren oroigarria oparitu ziguten. Herri horretan bertan bada Musikaste izeneko ekimen ezagun bat eta urte honetan Eresbilgo lehendakaria den Jon Baguesen eskutik oroigarria jasoz, ekitaldiari amaiera emateko, gure abesbatzari omenaldi eta errekonozimendua eskaini zioten.

Aipamen horietaz gain, parte-hartze gonbidapen ugari izan ditugu eta, besteak beste, Donostiako Kaputxino elizan “Aita Donostia aste musikalean� eta Harribeltza HIESaren aurkako elkarteak urtero antolatzen duen emanaldian, kontzertuak eskaini genituen. Azken hori zinez berezia izan zen guretzat, kontzertu honek duen garrantziagatik, mailagatik eta ospeagatik; gonbidapena bera egia bihurtu zen ametsa izan zen. Esfortzu berezia eskatzen zigun horrek baina ilusio indarberrituz ekin genion erronka horri eta lan txukuna egin genuela iruditu zitzaigun. Hori izan zen Oiartzun herrian izan genuen 50. urteurrenaren ospakizunen hasiera, ezin hobea benetan, eta maila berean sentitu ditugu hu-


rrengo ekimenak ere. Xanistebanetako txupinazoa botatzeko ohorea eskaini ziguten eta momentu berezia izan zen benetan. Festa giroan, herriko jaiei hasiera emanez, herrian parte garen honetan, herria 50. urteurrenaren parte bihurtu zen.

50 urte hauetan ez ginateke inor herriaren babesik izan ez bagenu. Hori argi dugu eta ospakizunen urtea eskertzen urtea ere izan da guretzat.

Honen harira, udaleko pleno aretoan ikusgai egon zen 50 urtetako historiaren erakusketa prestatu genuen. Bideoz, argazkiz, kantaz…h istoria luze bat areto batean sartu eta xarma berezia zuen txokoa eskaini genion herriari. Bertaratu ziren hainbat jendek Lartaun zer zen eta zer den ezagutu ahal izan zuen eta oso esperientzia aberasgarria izan zen guretzat.

Horretaz gain, Lartaun abesbatzak bere historiaren zati izan zen Euskal Oihartzunak obra berreskuratu eta berpiztu zuen. Berriro obra prestatu, eta abesbatzako kideez gain, laguntzaile ugarirekin obra musikala eskaintzeko aukera izan genuen. Herriaren erantzuna benetan aparta izan zela esan genezake, bertaratu ziren ikusle ugariren txalo zaparradak entzun eta gero.

Hurrengo egunean, irailaren 21ean, izan zen 50. urteurrenari amaiera emango zion ekitaldi nagusia. Emanaldi hau Oiartzungo Doneztebe parrokian izan zen eta bertaratu ziren entzuleak, zinegotzi, alkate andereak eta musikagile ospetsu diren Javier Busto, Josu Elberdin, Xabier Sarasola eta Iñaki Tolaretxipik goratu zuten ekimen hori. Bertan, zuzendari ohiak, Iñaki Altuna, Agustin Mendizabal, Alaitz Guridi, Fernando Boto, Letizia Bergara, eta gaur egun zuzentzen gaituen Maddalen Dorronsoro ez ezik, abesbatzako kide eta kide ohiak ere izan ginen. 50 urte hauetako historia bizia taularatua; guztiok, Aritz Gonzalez aurkezle genuela, kontzertu gogoangarria eskaini genuen. Eta herri honetan ohitura den bezala, guztiok ondoren Tolare jatetxeko mahai inguruan bildu ginen bazkari eder batekin ospatuz (200 bat lagun inguru).

Aipatutako hau guztia historiaren zati bihurtu da eta oroigarri horietaz guztiez gain, ordaindu ezin diren altxorrak jaso ditugu urte honetan.

50 urte betetzeagatik, abesbatzari eskainitako obra musikalak betirako bizirik iraungo duten melodiak dira: ARGIZAIOLA, Junkal Guerrero; ARGIA, Javier Busto; IZPIA DA, Iñaki Tolaretxipi; BLONDA EDERRA, Xabier Sarasola; eta GUSTATU NAU, Jose Ignacio Ansorena.

Historia historia, idatzi honen amaierara gerturatzen ari naiz baina egunez egun Lartaun abesbatzaren historia idazten jarraitzen dugu. Idatzi honetan baino hobekiago, 2015eko Xanistebanetan argitaratuko den eta abesbatzako kide den Esteban Agirrek idatzi duen liburuan azalduko da 50 urteren historia, argazkiz eta CDz osatua. Amaitzeko, nola eskertu urte honetan hainbat erraztasun eta babes eman digun Oiartzungo Udala eta, bereziki, kultura teknikaria, zinegotzia eta alkatea. Zinez eta bihotz-bihotzez MILA ESKER lagundu diguzuen guztioi.

Baina amaierak badu jarraipena eta gure ilusioak bizirik, gure grinak pizturik eta gure bideak indartsu dirau. Atzera begiratzeak aurrerako erronkei ekiteko balio izan digu eta etorkizunerako eta formazio kultural sakona duen herri honentzako ezingo nintzateke AUDITORIUM bat eskatu gabe agurtu, Oiartzun herriak, kultura taldeek eta herritar orok behar eta merezi baitugu.

Idatzi honetan, bi argazkitan duzue zer ginen eta nor garen, ea berandu baino lehen argazkia eraikuntza berri baten aurrean izaten den. MILA ESKER DENOI. MOISES GONZALEZ

2015 XANISTEBANAK |

93


Oiartzungo Flauta Taldea

Jendeak askotan galdetzen dit zergatik nagoen Oiartzungo Flauta Taldean Donostiakoa izanda. Ez dute ulertzen zergatik joaten naizen Oiartzuneraino musika ikastera, Donostin ditudan musika eskola guztiekin.

6 urte nituenetik ikasten dut Ibargain musika eskolan, asko ikasteko aukera izateaz gain, dibertigarria ere badelako. Ibargainen giro ona dago eta umeak gusturago joaten dira musika klaseetara. Agian, beste musika eskola batean ikasten hasi banintz, ez nukeen hain gustura ikasiko. Gainera, talde eta gauza asko daude egiteko, flauta taldea haien artean. Aurreko urtean, IĂąaki, flauta taldeko zuzendaria, nire pianoko klasean agertu zen eta taldean pianoa jotzea eskaini zidan. Asko poztu nintzen txikitatik flauta taldea nire talde gus-

94 | XANISTEBANAK

2015

tukoena izan zelako. Egiten zituzten kontzertu eta bidaiak ikusten nituenean, inbidiaz begiratzen nien eta inoiz ez nuen imaginatu taldearen pianista izango nintzela.

Instrumentu bat jotzea polita da, baina, horrelako talde batean jotzea are gehiago. Asko gustatzen zait eta oso gauza politak egiten ditugu. Gainera, herritik kanpo kontzertuak ematen ditugu eta horrekin asko ikasten da. Horregatik, nahiz eta taldeko uniformea pixkat berezia den, oso gustura nago taldean eta pozik hartzen ditut autobusak entsegurtara etortzeko astero eta espero dut denbora luzez taldean jarraitzea. ZURIĂ‘E FERNANDEZ, PIANOJOLEA


Oiartzungo Irakurketa Taldea “…akorduan dut enarak zebiltzala uda hasierako aire gardenean gezien moduan”. Sarrionandiaren enara horiek bezala zebiltzan gure ideiak alde batera eta bestera, dantzan ume urduriak lez, lehenengo irakurketa saioa hasi baino pixka bat lehenago. Zer egingo ote dugu, zer esan behar dut, zerbait prestatua ekarri behar ote nuen…

Hilean behin elkartzeko erabakia hartua zegoen, eta halaxe bildu ginen lehenengo aldiz urriko astearte hartan, arratsaldeko 20:00etan liburutegiko areto nagusian. Han bertaratu ginen ezagunak zitzaizkigun aurpegiak, eta baita ezezagunagoak zitzaizkigunak ere. Oiartzuarrak, oñatiarrak, hangoak eta urrutiagokoak, adin guztietakoak. Baina denak, letra zopa honetan zerbait aurkitzeko irrikaz. Saio hartako liburuaren izenburuari jarraituz (Lasai, ez da ezer gertatzen. Ana Magalon) hitza hartu eta segidan etorri ziren beste guztiak. Hor hasi zen Oiartzungo irakurketa taldearen topaketen saioa.

Bilera hauek baino lehenago, badago beste lanketa bat ordea. Pertsonala, bakarkakoa. Liburua estreinakoz hartu eta hilabeteren buruan irakurtzearena. Batzuetan lan erraza suertatu zaigu, besteetan erronka handixeagoa, inoiz ez baitakizu zer topatuko duzun liburuko taparen barnean, zein lurralde edo pertsonaiaren mundu txikira gonbidatuko zaituen, ez eta nola kontatua izango den istorioa ere. Agian irakurtzera ausartuko ez ginatekeen liburu motak irakurtzeko aukera eman diogu geure buruari. Horrela, bada, bidaiatu dugu Medina zaharreko kaleetan barna edo Nevadako lurralde urrunetara. Denboran atzera egin dugu XVI. mendeko Nafarroako erreinuaren inguruko konkista eta zaldunen artean, baita 1936ko gerrara ere, ume xalo baten begiek idatzitako gerrara. Hurbildu gara hasiera batean oso atsegina egin ez zaigun protagonistaren erraietara, baita bat-batean duela bi mende eta erdi lokartu delarik, matxinoen inguruan bizitutakoak kontatzen dituen

gizonarengana ere. Irakurri ditugu nobela beltzak, kronika gisakoak, biografiaren antz gehiago dutenak, nobela historikoak, ipuinak, motzak, luzeak, fikzioa… Hori dena, bai, hori dena irakurri dugu. Norberaren munduaz gain, edo at, mundu txiki edo handi hauek barneratu ditugu eta buruan bueltaka, hilero joan gara liburutegira norberaren erronka txiki honi buruz hitz egitera. Hemen hasten da bigarren lana. Irakurketa pertsonalaren ostean, elkarbanatzeko garaia.

Liburuko tapa itxi arren, istorio horien leihoak irekitzen jarraitzen dute saio hauetan. Bitxia da denak elkartzean eta solasean hastean, zenbat gauza berriz ohartzen zaren. Zuk ikusi ez dituzun hainbat kontutan erreparatzen duzu, norberak interpretatutako elkarrizketa edo pasadizoak, beste modu batera ere ulertuak izan daitezkeela ikusten duzu, edo batak Donostian gertatua zelakoan, beste batek Mutrikun imajinatua duela aditzen duzu, liburuetako munduaz gain, norberarena ere bakarra eta desberdina dela jabetuz. Adostasun eta desadostasun horietatik benetako esperientziak eta erreferentzia literario gehiago ere jariatzen dira. Hor dago aberastasuna. Liburu barnean, baita liburutegiko borobil horietan gertatzen diren parte-hartze eta elkarbanatze une horietan ere. Ustekabean harrapatzen gaituzte Oiartzungo elizako bederatzietako kanpai hotsek eta bagoaz, hurrengo saiorako erronka txikia beso-azpian hartuta. Ongietorria izan da irakurketa taldea literatur zaleon artera eta ongietorria eman digu berak ere hilero, Goiatz Labandibarren gidaritzapean prestatu dizkigun saioetara. Datorren ikasturtean ere ea enarak gezien modura hurbiltzen garen irakurzale gehiago liburuetako istorioen magalera, solasean, kantari, aditzera. EIDER BERGARETXE MANTEROLA

2015 XANISTEBANAK |

95


Euskara eta gure amets ederrak AURRERA! IKASLEEN IRITZIAK “Euskal Herrian jaio nintzen, baina… zoritxarrez, nire etxean ez da euskaraz hitz egiten, eta garai hartan ez zegoen ikastola eta ikastetxerik ikasteko. Geroztik beti agertu da aitzakiaren bat geure hizkuntza ez ikasteko. Joan den urtean ezagutu nuen MAURIXIren SOTOA euskaltegia eta orain ulertu ahal dut eta hitz egin piXka bat ere bai”. Fernando.

“Euskara ikastaro honetan hitz batzuk ikasi ditut, esaldiak hobeto egiten ditut eta oso pozik nago irakasle eta ikaskideekin.” Gurtza. “Urte askotan euskara ikasteko gogoz ibili naiz baina lanagatik eta ordutegiagatik ezin izan dut. Orain niretzat leku eta ordutegi hoberenak aurkitu ditut. Hitz egitea eta euskaldun izatea direlako nire bi asmo nagusi.” Sonia.

“Autobus gidaria naiz eta beti euskaraz hitz egin nahi izan dut. Nire autobusean “hindu” familia bat (emakumeak punto gorria kopetan zutelarik) neramala eta nire aurrean EUSKARAZ HITZ EGITEN… Hasta aquí hemos llegado!!! esan nuen. Eta hemen nago Intxixun jo ta ke euskaraz”. Koldo. “Asko maite dut euskara baina txikitan ezin izan dut ikasi: nire ama nafarra da, erriberakoa; nire aitak badaki baina ezin du amarekin euskaraz hitz egin. Horregatik nik ez nuen ikasi. Mojekin ikasi dut dena gazteleraz. Nik pentsatzen nuen: jubilatzen naizenean ikasiko dut hau, nire asignatura pendiente da. Ez naiz hilko euskara ikasi gabe. Ni oso kazkagogorra naiz”. Kris.

“Ni etxean nengoen behin eta bat-batean nire alabak galdetu zidan: nola egiten da ariketa hau? Eta galderak euskaraz zeuden. Azkenean ariketa erraza zela konturatu nintzen, baina ez nekien zer galdetzen zion ariketa horrek nire alabari, eta orduan erabaki nuen euskara, gure hizkuntza, ikastea”. “Nik EUSKARA ulertu eta hitz egin nahi dut”. Ana.

96 | XANISTEBANAK

2015

IRAKASLE BERRIAK INTXIXU herri kultur lantaldea Altzibar auzoko neska-mutil kozkorrekin EUSKARA ikasteko bide berri bat ari da prestatzen: Ostiralero 18:30ean beraiek emango diete EUSKARA KLASEA guraso eta auzotarrei. Aurretik bitan aritu dira pankarta egin eta jarri, adarra jo eta euskararen beharraz oihu eginez auzoan zehar. Ondo zaindu beharrekoa da landare berria, eta benetan ederra ume eta nerabe horien asmo eta lana. Garaiak aldatzen ari direla argi adierazten dute eta ea Euskal Herriko lau haizeetara zabaltzen den haurren indar berria.

OSASUNBIDE HERRIKOIA OIARTZUNEN Hemezortzigarren urtea bete zuen maiatzean SENDABELARRAK ikastaroak: aurten ere irakasle zailduak: Maradi baserriko MARIA JEXUX eta PEPITA, PATXI HORMAZA mediku jubilatu berria eta Zubietako MARI KARMEN BALDArekin batera ARANen “Haurren elikatzea”; JOKINen “Kaktusak eta arantzadun landaretzaren erakusketa artistikoa”; JUAN TOMAS ELIZALDE eta Iturriotz auzoko JOXE MIELek “DOKTOR ZIKIN sendagilearen oroitzapenak” edota, Martzillako MARIJE eta MATTI lagunek eskainitako herri sendabide eskola argiak. Jendeak gustura ikasten du benetan bizitzeko behar duena delako. Eta gu, aurrera, hori baita lantaldearen zeregin nagusietako bat. AMONA ANASTASIA LEUNDA ELOLAREN ERAKUSKETA HERNANIN Bera gaztetatik Hernanin bizi da eta han zabaldu da erakusketa. Gurekin aspaldiko harreman estua mantentzen du eta kontua da duela hamarretik gora urte, berak, artilezko jantzi, soineko, apaingarri, jostailu eta abarrez betetako bi baul entregatu zizkiola Hernaniko Udalari lan eredugarri hori erabil zezan bera bezalako adindu, heldu, gazte eta haurren artean eskulan trebetasun hori garatzeko. Udalak, ostera, bi baulak artxibategian gordeta eduki ditu ezertarako erabili gabe.


Duela 18 urte SENDABELARRAK ikastaroak MARADIN hasi zuen bere ibilera. Maraiko ahizpak: Maria Jexux eta Pepita. Gure seme-alabak irakasle onak dira eta beharrezkoak ditugu. Altzibarko neska-mutikoak.

Hori dela eta, talde bat sortu da, ANASen eskulan horiek aurkitu, aztertu eta herriko jaietan, ekainean, ERAKUSKETA txukun bat egitea erabaki duena, Udalari Biteri kultur etxeko lokala eskatuz. Martxoan egin genuen eskaera ofiziala, otsail bukaeran, amona ANASTASIAK bere bi baulen eskulan guztiak aztertu ondoren. Geroztik pertsona multzo handi batek, ehunkak, bidegabekeria hori salatu eta bat egin du erakusketarekin. Etxeko amonaren jardun artistikoa jarriko dugu behar duen tokian eta lantalde eder bat sortuko dugu. Batzuok behintzat, artilez haria egiten ikasten hasiak gara horrela agindu digu gure amona maitagarriak eta. Eta Oiartzungo herritar guztiok jakin dezaten aurtengoan PLANTINAri egingo diogu berez merezi duen ohorea. Gure inguruan badira edonon –uda ala negu izan–, hiru motatako plantinak: Ardi mingaina (luxea), zabala eta motza (hosto txortenik gabekoa). Hirurak sendagaitasun berekoak dira eta gaztea erabili beti. Ohi denez, ardimingaina-plantina, arnasbideko gaitzetarako erabiltzen bada ere (eztula, katarroa, asma eta biriketako tuberkulosia) oso ona duzu giltzurrun, aurpegi zurbil eta larruazaleko gaitzetarako. Plantina infusioak sendatzen ditu gibel eta maskuriko gorabeherak. Bronkioetarako denean ahalik eta beroen hartu behar izaten da, egin berria eta lauzpabost aldiz hartu egunean. Zaharrek ziotenez, plantina hazi ura hartzea harriak ez sortzeko neurririk egokiena da. Bestalde, jakina denez, plantina, antzinatik erabilia izan da kolpe, zauri, ebaki, erle-liztor ziztada, zakur-suge ausiki-kozka eta abarrak osatzeko.

Eztarriko tiroide-bozioa gertatzen denean bildu lepoa plantina eta itsasgatzarekin bero-bero. Ibilaldi luzeetan oinak berotu eta babak agertu aurretik jarri plantina hostoak galtzerdi barruan. Gauean ere bai, jakina. Ikusiko duzu biharamunean! Burmuinean odol zirkulazio txarrak ekartzen dituen tronbo eta tumoreak ezabatzeko jarri barruan plantina hostoak dauzkan txano magikoa egun eta gauez. Miraria laster. Ez dago esan beharrik, baina, plantinak oso egoki zaintzen ditu guruinak (soin barruko glandulak alegia). Kasu hauetan hamar egunez eta leku bero batean oregano oliotan beratzen eduki behar izaten da. Landare basa hau oso ona duzu ere zauri zaharrak, kozkor gogortuak eta denbora luzez eserita edo etzanda egon beharrak sortzen dituen larru azaleko irekiak eta artesituak gertatzen direnean.

Infusioa hartzeko, koilaratxo bat plantina xehetuari litro laurden bat ur irakin bota, estali eta itxaron minutu pare bat hartu aurretik. Bi edo hiru aldiz egunean hartu, batean bai hurrengoan ez, bi astez hala behar bada, bestela, motzago. 2015 XANISTEBANAK |

97


Enplastoa egiteko, berriz, landare gordina pixka bat zanpatu eta jarri behar den tokian goiz eta arratsean. Xarabea egin nahi izanez gero, lau eskutada plantina xehetuari 300 gramo azukre jarri eta 250 gramo herriko ezti erantsi. Ur pixka batekin jarri berotzen su apalean nahi den xarabe lodiera lortu arte. Itzali eta kristalezko ontzitan gorde hozkailuan. On egin! “60-70-80-90” taldeak ere udan ematen du bere hoberena urtero bezala, nahiz eta urte osoan ibilerak eta entrenamendua sekula utzi ez. Oiartzungo auzoetara pasatzen da abisua eta lagun zaharrekin egoteko aitzakia polita bihurtzen da.

Oiartzungo Herri Azokak ere bete ditu 20 urte eta asmo bezain istorio ederra egina dauka: jan-edanak, eskulanak, apaingarriak trukatu edo/eta dirua herrian jasotzea ez da aurrerapen makala. Ohore eta esker handia lanean aritu eta halabeharrez utzi behar izan dutenei, gehienak, biziari utzi eta “zuek jarraitu” esan eta egin zigutenei: Axerigorriko DOLOX, Algorrizarreko ANTONIO, Bordatxikiko FAUSTO, JOXE TOLOSA Nekeordaingoa , MAITE Amaxkarrekoa, Etxalarko Ezkutukunbordako KASTORA AGESTA BARANDIARAN, GREGORIO RODRIGEZ talogile eta euskaltzain bikaina, baita Oiartzungo TXAKOLINA urtetik urtera ekarri, estimatu eta goratzen aritu izan diren Iriberriko LINO eta LONTXO IZA, Anduitzeko PATXI, Arraskuko FERMIN eta INAZIO, PATXI OLAZIREGI, INAZIO eta PATXI IBARGUEN, Kontzaloko PATXI edo otejotzean izandako Ozentzioko MIKOLAX, Portugal baserriko ERRAMUNAren bordatze , ukenduak…. eta ezin den-denak gogoratu! Intxixutarrok hor izan gara sorreratik gure herrilan eta pozarekin, 20 urte Herri Azokan eta 18 urte sendabelarrekin, gure amonen sendabelarrekin. Aupa, hor dago! INTXIXU herri kultur lantaldea “Maurixiren sotoa” euskaltegia 652 732 431 – Oiartzun – EUSKAL HERRIA

98 | XANISTEBANAK

2015


Aurtengoan ere, Haurtzaro ikastolan trikitixa, pandero eta krixkitin soinurik ez zaigu falta.

Izan ere, gogotsu dabiltza ikasleak hauspoari eraginez eta panderoa astinduz. Trikitixa ikasten 18 ikasle dabiltza eta pandero eta krixkitinekin beste 10 lagun. Horietaz gain, festa edo saioren baterako behartuz gero ikasle ohiak ere etortzen dira eta horrela osatzen dugu gure taldea. Xabi Solano eta Larraitz Etxarte trikitixa irakasten ari dira eta Izaro Ansa, berriz, pandero eta krixkitinarekin. Herrian, ikastolan eta abarretan hainbat ekintzatan hartzen dugu parte eta gustura ibiltzen gara antolatzen diren ekintzetan giroa alaituz.

Haurtzaro Ikastolan Tritikitixa eskola

Beraz, badakizu, gutukoak badituzu, hortxe gaude Ikastolan eta azaldu eta gustura hartuko zaitugu gurekin.

2015 XANISTEBANAK |

99


Ibargain Musika Eskola

Oiartzun urtekari honek ematen digun aukera hau, alde batetik, eskolaz kanpo egiten ditugun jarduerak kontatzeko aprobetxatuko dugu.

Bestetik, urtekari hau osatzen laguntzeko ikasleei aukera ematen diegula ere aipatu behar dugu. Horrela, eta zerbait aipatzekotan, aurreko urteetan 3,2, Band! Taldeak bere idazlana aurkeztu zuen, eta 2014an Amaita Swing Taldearen bizipenak azaldu genituen. Aurten aukera ematerakoan ez da inor idaztera animatu, baina sorpresa eder bat jaso genuen. Izan ere, ikasle batek, Itxaso Urrutikoetxeak, idatzi ez, ez zuela idatziko erantzutearekin batera, marrazki bat egin nahi zuela esan zigun. Guk baietz, jakina, eta hau da berak egin diguna: Ibargain Musika Eskolara bere gitarrarekin aurreneko aldiz etorri zenean... Ikasturtea ikasle kopuruaren jaitsiera batekin hasi zen. Etorkizunari begira kezkatuak gaude azkeneko urte hauetan piskanaka bada ere ikasleria gutxitzen ari baita, baina dauden ikasleak gero eta fidelagoak dira, gero eta urte

100 | XANISTEBANAK

2015

gehiago irauten dute gurekin eta haiek eta haien familiek guregan jartzen duten konfiantza ez dugu inoiz nahiko eskertuko. Lerro hauek oiartzuarrei dei bat luzatzeko ere aprobetxatu beharrean gaude: musikak merezi du eta probatzen duena gehienetan engatxatuta gelditzen da. Musika ikastearen onurak aipa genitzake, baina orain dela bi urte ekin genion gai horri eta ez dugu errepikatu nahi...


Aurreko ikasturtean helduen talde bat sortu zen, Amaita Swing Taldea, eta ikasturte honetan beste bat sortu dugu: Harizko Instrumentuen Taldea. Betidanik gure kontzertuetan horrelako taldeak egon dira, baina kontzertu zehatz batzuetarako azkeneko asteetan entseatuz. Ikasturte honetan soinu-tresna horiek eskatzen duten talde lan berezian gehiago sakondu nahi genuen eta irailetik dago martxan. Emaitzak ari dira nabaritzen, baina oraingoz horiek baino inportanteagoa da horrelako instrumentuak jotzen dituztenen artean sortzen ari den giroa eta elkarlana. Ikusiko dugu etorkizunean taldea sendotu ahala emaitza zenbateraino borobiltzea lortzen dugun... Aurten aipatu nahi dugun beste atala Facebook da. Sareen sarea den Interneten dugun ataria hortxe daukagu. Gero eta jarraitzaile gehiago ditugu bertan eta pixkan-pixkanaka Ibargain Musika Eskolaren bizitza jarraitzeko aukera ematen digu ikasle, guraso eta lagunei, bai gaur egunekoei eta baita izan direnei ere. Azpimarratzekoa da “oiartzuarrak ga� taldeak partekatzen duenean jasotzen dugun bultzakada. Irailean, 3,2,Band! Taldeak Ugaldetxoko festetan parte hartu zuen. Urriaren 11n Arraztalo Taldeak antolatuta beste kontzertu bat eskaini zuen Elizalden. Eta hilabete bereko 17an Irrisarri Land-en beste kontzertu bat eskaini zuen egun-pasa eder bati merezi zuen bukaera emateko. Azaroan, musikarien eguna ospatzeko, plazaraino hurbildu ginen beste kantuen artean Bat, bi, hiru, lau eta Txapeloaz doinu ezagunak

kantatuz eta dantzatuz. Txokolatada batekin amaitu genuen gure eguna. Hemeretzi urte jarraian daramatzagu Gabon Abestien Kontzertua Elizan egiten. Aurten ere abenduaren 19an han ginen musika eskolako talde guztiak gure abesti ezagun eta hain ezagunak ez direnekin Eliza berotu nahian. Berotu, berotu, ez genuen berotzerik lortu, baina girotu bai, beste behin ere sekulako giro ederra nabaritzen zen doinu batzuetan. Otsailean, klasiko bilakatu den piano kontzertua antolatu genuen, beti bezala ganbera talde batzuen laguntzaz. Kontzertu lasaia, iraupenaren aldetik motz xamarra baina maila, kalitate aldetik, agian ikasturteko aipagarriena izan daiteke. Gozamen handia da pianoa horrela entzutea, lortzen den isiltasuna, kontzentrazioa... Pleno Aretoa horretarako leku aparta da! Andoaingo Piano Jaialdian lortutakoa beste behin ere zoriontzeko modukoa izan da. Pianoko ikasle eta irakasleek elkarrekin egindako lanari esker, Oiartzunek leku bat du Gipuzkoako piano munduan, inongo zalantzarik gabe (urrezko 13 domina eta 8 zilarrezko).

Martxoan, Donostian ospatzen den Nazioarteko Piano Lehiaketan izan ziren musika eskolako zenbait ikasle. Haiek lortutako emaitzak ere aipatzekoak dira: hiru ikasle sailkatu ziren irabazleen kontzertuan parte hartzeko. Zorionak, Markos, Amaia eta ZuriĂąe!

Aurten berandu xamar ibili baziren ere, iritsi ziren Kaldereroak Oiartzunera (martxoaren 14an). Ez ziren asko izan, baina gogoz astindu 2015 XANISTEBANAK |

101


Apirilean ospatu zen Oiartzungo 2. Flauta Jaialdia. Musika Eskolako flauta jotzaile gehienek parte hartu zuten, baita ikasle izandakoek ere antolamendu lanetan. Goraipatzekoa da ikasleen gurasoen inplikazioa eta lana, mila esker benetan. Oiartzun herria Euskal Herriko flauta jotzaileen bilgune bilakatu da inongo zalantzarik gabe, 150 flauta jotzaile elkartu ziren eta. MAIATZA, URTERO LEGEZ, KONTZERTUZ JOSITA IZAN DUGU:

• Maiatzaren 9an Elorsoron John Berkhout Taldearen kontzertua. Oiartzungo boskote honek gonbita egin zigun beren kontzertuan elkarrekin kantatzeko eta han izan ginen Caribbean Snow kantaz gozatzen. • Maiatzaren 10ean Donostian Nazioarteko Piano Lehiaketaren garaileen kontzertua egin zen eta han aritu ziren Markos Altuna, Amaia Cortes eta Zuriñe Fernandez. Zorionak!

• Maiatzaren 28an eta 29an, Gaztetxoen kontzertuak antolatu genituen Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako ikasleentzat. Aurten 13. ekitaldia.

zituzten beren zartaginak. Larunbat arratsaldean izaten diren Kaldereroetatik igandean izaten diren Inude eta Artzainen konpartsara aldaketa handia gertatzen da. Aipatzekoa da Oiartzungo Flauta Taldeak antolatzen duen Inude eta Artzainen Konpartsa (martxoak 15). Sinestu ezinekoa da goizeko 07:30etik musika eskolan bizitzen den eraldatzea. Musika eskola izan beharrean, ileapaindegi eta aldagela bilakatzen da. Hor ibiltzen dira denak lekutxo baten bila. Aurten, Oiartzungoak bertakoak “gutxi” baldin baginen, Donostiatik Lorezainen Konpartsa etorri zen eta sinets gaitzazue musika eskolan arropak eta osagarriak uzteko baldosa librerik ez zegoela esaten dizuegunean... Musika Eskolako klarinete jotzaileak gutxi dira, baina beren jarduerak ere izaten dituzte. Aurten, alde batetik, Lesoinun jotzeko aukera izan zuten eta, bestetik, Bilbon ere aritu ziren Hondarribiko klarinete jotzaileekin batera.

102 | XANISTEBANAK

2015

• 28an eta 29an, baina ilunabarrean, musika eskolako bakarlari eta talde txikien kontzertuak izan genituen udaletxeko areto nagusian.

• Maiatzaren 30ean, Elorsoron urteroko kontzertu-jaialdia ospatu genuen Haurtzaro eta Elizaldeko lagunekin. Aipatzekoak Zaldibobo taldearen Kolore kolore kantaren bertsio alaia eta Donostia 2016 Europako Kultura hiriburua ekitaldietan erabiliko den Musikatu bizitza doinua.

Ekainean 9an Haurtzaron izan ginen gure instrumentuen aurkezpen didaktikoak egin nahian eta 16an Elizaldera joan ginen helburu berarekin.

3, 2 Band! Taldeak, Oiartzungo Udalari esker, soinu tresnerien ekipo berri bat estreinatu du aurten ekainean, besteak beste plazan, Igantzin eta Ergoiengo festetan.... Hiru kontzertuk bertan behera gelditu behar izan zuten jotzaileek ezin izan zutelako parte hartu. Hurrengo batean izan beharko du...


Bizitza antzerki hutsa da KALE NAGUSIAN Hasiberriak garela dirudi. Ba, ez; badira hiru urte bide honi ekin geniola, Oiartzunen antzerkia berpiztu nahian. Aurreko urteetan bezala, oraingoan ere, guk sortu eta ondutako teatroa antzeztuko dugu, eta izenburua horitxe: KALE NAGUSIA 14. Hamalaugarren zenbaki horretan gertatzen diren istorioak eta pasadizoak ikusleen aurrean jartzeko prest dago TXINALKA Antzerki Taldea. Aurten taldea zertxobait berritu da. Gizonezkoen kopurua bikoiztu egin da (erraza zen gero!) eta batez ere aktore gazteak batu zaizkigu. Jarraipena ziurtatuta daukagu. Katea ez dela etengo ziurtatzeko, hor dabiltza gazte eta nerabeak bere lanak egiten. Ez ditugu ahaztu nahi gure kuadrillakoak diren antzezleak baina lesioak direla medio gurekin aurten taula gainean izango ez ditugunak. Hurrengo urtean berriro oholtzan, baietz!

Urtero, esker oneko ikusleek ematen digute, egitasmo honetan galbitzanoei, animo eta indarra. Bestela ere entseguetan (gogoratu astelehenero arratsaldeko 7:00etan) gure artean dugun giro ezin hobea nahiko arrazoia da zeregin honetan ilusioz jarraitzeko. Ikusleei grazia egiteko lehenengo guri egin behar, eta horretan saiatzen gara. Gure umorea transbertsala da nonbait! Aktoreen adina ikusteak zerbait adierazten du: gazteenak 16 urte inguru eta zaharrenak 60 urte pasatxo. Entseguetarako egoitza berria eta txukuna izan dugu aurten. Hor ere hobetzen ari gara. Leku berean aritu dira dantzari helduak eta

antzezle gazteak ere. Ondokoan beste artista mota batzuk biltzen dira. Karaez kalea artearen topaleku bihurtzen ari da. Seguru asko laster herrian antzoki bat ikusteko aukera izango dugu. Edo, gutxienez, esperantza hori badugu.

Aspaldian ez da izan Oiartzunen hainbeste aukera antzerkia ikusteko. Abenduan hasita hilabetero posible izan dugu antzerkizaleok mota askotako obrak ikustea. Ikusleen artean hor nonbait harrobia berritzen ari da. Programa hori aurrera eramateko jende asko aritu da lanean eta horiei ere eskertu behar zaizkie egindako ahaleginak.

Eta ezin dugu ahaztu gure taldearen alma mater den Edurne. Astero egiten duen lan ikusgarria, jarraitzeko eta hobetzeko ematen dizkigun animoak, eta batez ere taldean sortzen duen giroak bultzatzen gaitu afizio honetan disfrutatzera. Antzerkilariak: Nati Gonzalez, Pili Arbelaitz, Joxe Miel Lopez, Amaia Ibarguren, Izaro Otxoa, Usoa Arbelaitz, Jexux Gonzalez, Udane Altuna, Junkal Galarza, Marga Maritxalar, Arantxi Mitxelena, Arantzazu Jorge.

TXINALKA ANTZERKI TALDEA.

2015 XANISTEBANAK |

103


Gaztetxoak antzerkia egiten

Urtekarirako idazteko gogoa sartu zait eta hain zuzen ere nire ikasleei galdera batzuk egiteko gogoz abiatu naiz (aurten bi gazte talde izan ditut). Talde batekin asteazkenetan elkartu naiz eta bestearekin Ostiraletan. Oso lan ezberdinak egin dituzte baina biak oso landuak izan dira. Abenduan entsegu gela berria genuenez, han bertan egin genuen emanaldi bat, eta jende asko gerturatu zen guregana. Alde batetik kuadrilategikoak eta bestetik familia eta herritarrak.

Kurtso bukaerakoa prestatzeko garaian talde bakoitzak ideia bat izan du eta, egia esan, taldeari komeni edo hobe etortzen zaiona egin dute. Batzuen antzerkian hegazkinean doaz eta besteak barnetegi batean. Pleno aretoan egingo dituzte emanaldiak eta dagoeneko maiatza bukaera denez ia dena prest dugu. Elkartu garen azken klase batean ea nire galderak nork erantzungo zituen proposatu nien; denek baiezkoa eman zidaten

104 | XANISTEBANAK

2015

eta aukeraketa bat egiteko garaian, lehenengo erantzun didatenekin egin dut. Lehenengo asteazkeneko taldeari egin nizkion galderak, talde honetan Ikastolako eta Elizaldeko DBH 1 eta DBH 2 mailakoak daude, denak dira berriak gazte antzerkian, oso jarrera ona erakutsi dute taldearekin eta nirekin. Gogoz datoz entseatzera eta horrek asko errazten ditu gauzak. Malen Elizasu: zer da gehien gustatzen zaizuna antzerkiko entseguez?

Dena gustatzen zait. Gehienbat gure artean dagoen giro umoretsua. Antzerkia egiteko ideiak botatzen ere oso ondo pasatzen dugu, baina hoberena tomas falsas deiturikoak dira. Olaia Sorondo: aurten zuen antzerkian abestiak sartuko dituzue. Nola asmatu dituzue abestiak? Ba antzerkiari alaitasun pixka bat emateko eta aldaketaren bat sartzeagatik, abesti bat


hartu eta letra aldatu diogu, doinua mantenduz. Nik bereziki abesti zatitan oso ondo pasatzen dut.

Laiene Aranburu: ia dena prest dago, ondo moldatu al zarete zuen artean? Oso ondo moldatu gara.

Eta nola sortu zen ideia?

Aurreko antzerkia adosterakoan hegazkinarena proposatu zen, baina azkenean beste gai bati buruz egin genuen, oraingoan berreskuratu dugu. Azkenean ideia askoren nahasketa bat da.

Katixa Oiartzabal: zein paper egiten duzu zuen hegaldian? Amarena, haur mugitu baten amarena. Aitarekin beti liskarrean dagoen andre batena. Bigarren taldean beteranoak edo denbora gehiago daramatenak daude, aurten gainera pauso handi bat egin dute aurrera; berez antzerkia gogoko dutela erakutsi didate.

Udane Altuna: zuretzat zein da antzerkiko momenturik onena eta txarrena? Esan dezaket antzerkiak alde on asko dituela, jende berria ezagutzeko aukera paregabea da, gainera gauza berri asko ikasten dira eta jendearen aurrean hitz egiteko beldurra galtzen laguntzen du. Baina badaude hainbat momentu edo egoera gogor ere, batzuetan zaila egiten da gidoia egitea eta antzerkian tinko aritzea, gaia aukeratzeko batzuetan desadostasunak egoten dira.

Izar Susperregi: bigarren urtea da. Uste duzu pixkanaka sakontzen zoaztela? Nabaritu duzu aldaketa? Bai, aldaketa nabaritu dut, denek hobetu dugu. Eta, azkenean, bigarren urtea izanda, konfiantza hartzen duzu eta era berean taldean ere gusturago sentitzen zara. Eta hobeto sentitzen bazara, dena hobeto ateratzen da. Nik pauso ikaragarri handia nabaritu dut taldeengan. Aurten lan handia egin dute; izan ditugu egunak ezer egin gabe egon garenak, baina horrek taldeari ere laguntzen dio, talde izateko. Luix Mitxelena: zuk ze paper duzu? Irratian egon zarete; zer egin duzue han?

Nik barnetegiko gaixtoarena egiten dut, paso egiten duenarena, errebeldearena. Kasu egiten ez duena, erretzen duena. Antzerkian abesten dugunez, irratira joan ginen abesti batzuk grabatzera eta ederki pasatu dugu han. Naiara Garaiar: aurten zure taldean errifak egiteko ideia izan zenuten. Nola antolatu zarete eta zer lortu duzue horrekin? Ideia izan ondoren, inprentan jaso genituen eta bakoitzak bereak saldu ondoren, eta batak besteari salmenta horretan lagundu ondoren, gauza dezente erosi ditugu: arropa literak, zapatak, koltxoiak... Berehala ditugu emanaldiak eta era berean hurrengo urterako izen emateak. Tinko helduko diot hurrengo ikasturteari ere! LUR KORTA, ANTZERKIZALE GAZTEAK

2015 XANISTEBANAK |

105


Eta azkenean, egin dugu

Hutsetik hastea ez da sekula erraza izaten: proiektuak, plangintzak, ideiak, eztabaidak, obrak, estatutuak, araudiak‌ Lana, azken batean. Baina egin dugu. Azkenean, egin dugu.

106 | XANISTEBANAK

2015


Arazo bati aurre egiteko sortu zen Olarri Danta Taldea. Oiartzunek dantzari harrobi ona du; dantzari finak, arinak eta trebeak eman ditu herriak, eta gehienak herritik kanpora joan dira euren ibilbidea jarraitzera. Zergatik? Herrian ez dutelako beste eskaintzarik. Ez zutelako, esango dugu. Ikastetxeetako zikloa amaituta, dantzariek ez zuten herriko taldean gelditzeko aukerarik, ez baitzegoen helduen dantza talderik. Dantzariek, irakasleek eta dantzazaleek sarri komentatzen genuen zerbait egin behar genuela, eskaria ase behar genuela, beharrari irtenbidea topatu behar geniola. Baina hitzak haizeak eramaten ditu. 2014ko udaberrian, ordea, martxa hartu genuen. Aspaldiko asmoei heldu nahian bilerak egiten hasi ginen, Udalaren gidaritzapean. Bileretatik ideiak atera ziren eta ideietatik ekintzak. Gogotsu hasi ginen Udalak utzitako lokala antolatzen: garbitu, margotu, lurra jarri‌ Eta gure txokoa sortu genuen. Uztailean lokala atontzen aritu ginen eta irailean ekin genien entseguei. Berehala etorri zen gure lehen erronka: urri amaieran Euskal Herri-

ko Dantzari Eguna ospatu zen Oiartzunen. Hasiberriak ginen arren, ederki erantzun genion erronka handi horri eta giro paregabea izan zen herrian. Guretzat ere baliagarria izan zen festa, sortu berri zen taldea herriari eta Euskal Herriko beste taldeei aurkezteko aukera eduki baikenuen. Bigarren erronka ere gainean dugu: Xanistebanetako emanaldia. Urduri gaude gure bigarren plaza baita, baina gogotsu hartu dugu desafioa. Dugun onena erakusten saiatuko gara eta ziur hobera egingo dugula taldea egonkortu ahala. Denbora eta saiakera kontua da dena.

Hutsetik hastea ez da sekula erraza izaten: proiektuak, plangintzak, ideiak, eztabaidak, obrak, estatutuak, araudiak‌ Lana, azken batean. Baina egin dugu. Azkenean, egin dugu. Lehenengo urtea pasatu da eta hemendik aurrera ere lanean jarraituko dugu. Ziur bidean trabak topatuko ditugula, baina eginahalak egingo ditugu herriko harrobia indartsu manten dadin. OLARRI DANTZA TALDEA

2015 XANISTEBANAK |

107


Auntxa Trikitixa eskola

Auntxa trikitixa eskolako ikasleak eta Irungo Konserbatoriokoak, iaz Zarautzen ospatu zen Trikitixa egunean.

Urtero bezala, idazlan honen bidez gure trikiti eskolako berri ematera noakizue. Dagoenekoz hogeita lau urte pasatu dira trikiti eta panderoko klaseak ematen hasi ginela ELIZALDE HERRI ESKOLAN, eta aukera honetaz baliatuz, gure esker ona eman nahi genioke bertako jende guziari (irakasle, guraso eta abar), gure lana behar bezala betetzeko eskaintzen dizkiguten baliabide guztiengatik eta edozein ekintzatan parte hartzeko gugana jotzen dutelako. Aurtengo kurtsoan ere gure ikasleek makina bat ekitalditan parte hartu dute: Inauteritan kuestaziyuan, apirilean Irungo Konserbatorioan egindako Trikitixa jaialdian, Elizalde egunean, ekainaren 7an udaletxeko kontsejupean eginiko jaialdian... batzuk aipatzearren.

Baita ere azpimarratu nahi nuke jarraitzen dugula kontzertu-entzunaldi moduko emanaldiak antolatzen gure ikasleekin, honela beraiek ikasitakoa jende aurrean erakusteko aukera izatearren eta motibazio gehiago eduki dezaten ikasteko garaian, garrantzitsua baita hori ikaste prozesu egokiago bat edukitzeko. Trikitixa irakasteko hiru metodo erabiltzen ditugu:

1. Zenbakien bidez: gaur egunean metodorik erabiliena eta praktikoena berau da, hau erabilita lortzen diren emaitzak ikusita. 2. Aurrez aurre: irakasteko metodo hau trikitixan erabilitako aurrena da, garai batean ho-

108 | XANISTEBANAK

2015

rrela irakasten baitzuten; esan beharra dago ere gaur egunean ez dela oso erabilia.

3. Solfeoz eta zenbakiz osaturiko metodoa: esan beharra daukat zortzigarren ikasturtea dela aurten metodo hau martxan jarri genuela eta oso emaitza onak ematen ari da, ikasle multzo polit bat ikasten ari da era honetara eta, emaitzak ikusita, luzarora trikitixa irakasteko metodorik interesgarriena dela iruditzen zait, musikaren alor asko lantzen baitira: entzumena, sorkuntza, inprobisazioa, erritmoa, eta abar.

Bukatzeko esan beharra daukat zuetako norbaitek trikitixa behar badu jaialdi, kalejira, afari edo edozein ekintzatarako, gu prest gaudela parte hartzeko. Gure trikitixa eskolak egindako lanaren ondorio nagusia bertatik sortu eta sortzen ari diren trikitilari gazteak baitira.

Trikitixa edo panderoa jotzen ikasi nahi baduzu, berriz, informazio gehiagorako, deitu telefono honetara: 943 618839 edo 615790510; gurekin pertsonalki hitz egin nahi baduzu, ASTEARTEETAN egoten gara ELIZALDE HERRI ESKOLAN. Besterik gabe, agur bero bat OIARTZUAR guztioi eta XANISTEBANAK ondo igaro ditzazuela AUNTXA TRIKITIXA ESKOLAREN izenean. IĂ‘AKI ARANAGA


Kirola


Adiorik ez, eskerrik asko baino ez Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen ia 20 urte eman ondoren, ESAITek, martxoaren 21ean euskal hedabideetara bideratutako prentsa ohar baten bitartez jakinarazi zuen ibilbideari amaiera ematea erabaki zuela. Agiriak, ESAIT nola, noiz eta zertarako sortu zen azaltzearekin batera, urte luze hauetan Euskal Herrian zein nazioartean antolatutako ekimenak aipatzearekin batera, egungo egoeraren balantze xume bat egiten zuen eta euskal selekzioaren alde lan egin duten guztiei, euskal instituzio, erakunde, eragile, norbanako eta kirolariei eskerrak ematearekin batera, aurrera begira elkarlanean jarraitu behar zela aldarrikatzen zuen orain arte egindako ibilbideak merezi duelako jarraipena izatea. ESAIT (Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) 1995ean sortu bazen ere, lehen ekimen publikoa 1996ko ekainaren 26an Donostiako Kirol Etxean antolatutako mahai inguru batean antolatu zuen. Bertan, ETB, Euskadi Irratia, Herri Irratia, Diario Vasco, El Mundo, Egin eta Euskaldunon Egunkariako kirol kazetariek aritu ziren solasean. Horrela aurkeztu zuen gure moderatzaileak mahai inguru hura, “euskaldunak izanik, geure selekzioarekiko euskal sentimenduak bul-

tzatu gaitu horrelako talde bat osatzera. Gaurko mahai inguru hau antolatzen dugun lehenengoa da eta espero dugu, guztion laguntzarekin, azkenekoa ez izatea. Euskal Herrian kirola jorratzen duten euskal kazetari batzuen iritzia kaleratzeak eduki dezakeen garrantzia ikusita, animatu gara, gure lehen urrats bezala, mahai inguru hau antolatzera. Mila esker eta ongi etorri”. Begi bistakoa da ekitaldi hura hemeretzi urte hauetan egindako bidearen hasiera baino ez zela izan.

1998 urtea: Gasteizko Parlamentuan Euskadiko Kirol Legea onartu ondoren EAJ, EA, HB eta IUko parlamentarioekin ESAITen kamisetak jantzita: Argazkian ezkerretik eskubira: Bittor Sorondo + (ESAIT), Jone Goirizelaia ( HB), Iñigo Santxo (ESAITeko abokatua), Martxel Toledo (ESAITeko koodinatzailea) Iñigo Urkullu (EAJ), Sabin Intxaurraga + (EA) eta Tomás García (IU)

110 | XANISTEBANAK

2015


2007. urtea: Bilbo. EH/ CAT futbol selekzioen partidaren aurretik egindako manifestazio nazionala. 30.000 pertsona inguru bildu ziren.

Lehen urteak, batik bat, herriz herri iritzia sortzen ibili ginen, hitzaldiak, mahai inguruak eta horrelakoak antolatuz. Eta horien artean lehenengoa gure herrian Oiartzunen, 1997ko urtarrilean, Udalaren laguntzarekin eta GIRIZIA elkartearen babesarekin, liburutegian antolatutako kirol eta kultur hamabost aldia izan zen. Bertan, besteak beste, arlo hauek jorratu ziren: txirrindularitza, pilota, herri kirolak, arrauna, mendia, errugbia, futbola, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, igeriketa, judoa, sanboa, kirol medikuntza, kirol federazioak eta kirol politika. Esan beharrik ez dago hizlari modura garaiko kirolari eta kazetari ezagun eta ospetsu ugari izan genituela gure artean, eta balorazio gisa, hamabostaldi oso aberatsa izan zela guztiontzat.

Oiartzungoaren ondoren, Tolosako kirol astea eta Donostiako bizikleta ekimena antolatu genituen. Tolosako astearen barruan, hitzaldiak eta Uzturreko mendi martxa. Donostian, berriz, selekzioaren aldeko bizikleta martxa. Eta horrela, dozenaka eta dozenaka izan dira antolatutako ekimenak, kirol ekitaldiak, mahai inguruak, hitzaldiak, prentsaurrekoak, eta abar. Baina horien artean, agian, 1998ko ekainean, Gasteizko Legebiltzarrean Euskadiko kirol Legea EAJ, EA, Herri Batasuna eta Ezker Batuaren botoekin onartu zenean lortu zuen ESAITek sona handiena, batik bat hedabide mailan. Gure lehen urteak ziren eta ESAITi, alderdiekin harrema-

netan egotea eta sukaldeko lana egitea egokitu zitzaion. Oso gustura aritu ginen. Oraindik buruan daukat kirol legea onartu ondoren, aipatu alderdi horien ordezkariekin Legebiltzarreko prentsa aretoan emandako prentsaurrekoa eta elkarrekin gure kamisetak jantzita ateratako argazki bitxi hark Espainia aldean sortu zuen ezinegona. Lehen aldia zen PNVk eta HBk Gasteizko Parlamentuan elkartuta bozkatzen zutela. Bertan zegoen egungo lehendakari den Iñigo Urkullu jauna. Horrela zioen La Vanguardia egunkariak azalean: “PNV y HB se unen para votar la independencia deportiva vasca”. Eta beste batek, “ETA entra en las instituciones vascas con la excusa del deporte”. Espainiako beste egunkari batzuetan ere antzeko tratamendua eman zioten notiziari. Beste denbora batzuk ziren. Handik aurrera, ekimen sendoagoak eta indartsuagoak antolatzea erabaki genuen, besteak beste, euskal selekzioaren egunak, astebeteko mendi martxak, herri lasterketak, Tourreko irteerak, Iratiko zikloturista probak eta, azkeneko bi urte hauetan, Leitzako mendi lasterketa. Eta elkarte batzuen laguntzarekin, eta batik bat kirol txikietan, euskal herriko txapelketa batzuk ere antolatu izan ditugu.

Nazioartean ere egon da ESAIT, besteak beste, Italian Giro Della Dolomit zikloturista proban parte hartzen GIRIZIAko zikloturista batzuk tartean zirelarik, Londresko euskal etxean hitzaldia 2015 XANISTEBANAK |

111


2012. urtean, Legez besteko proposamena aurkeztu zen Madrilgo Kongresuan, eta CIU, Eskerra, BNG eta Amaiur taldeen babesa jaso zuen. Argazkian, Madrilgo Kongresuaren aurrean ageri dira proposamenari babesa eman zioten parlamentariak eta CAT (Kataluniako selekzioaren aldeko plataforma ) eta SIAREIR@S ( Galizako selekzioaren aldeko plataforma ) eta ESAITeko ordezkariak.

ematen, Bartzelonan eta Venezuelan futboleko selekzioari babesa ematen, Vienan Europako futbol txapelketan aldarrikapena egiten, Madrilgo Kongresuan Katalunia eta Galizako plataformekin batera antolatutako agerraldian edo San Frantzizkon (AEB), 2007. urtean jokatu zen nazioarteko pilota txapelketan. Bestalde, hainbat urteren ondoren Euskal Herrira Espainiako itzulia ekartzea edo eta 2020ko Eurokopa Bilbon antolatzeak sortutako egonezinaren aurrean, instituzio eta kale mailan, hainbat ekimen antolatu ditugu.

Horretaz gain, ekimen propioak eta zeresan handikoak ere antolatu dira, besteak beste, 2008 eta 2009an EH-Katalunia, EH-Espainia eta EH-Frantzia kick boxing selekzioen arteko neurketak. Edo, futbolean, 2012an ANOETAn EHKirolak eta Kontseiluarekin batera antolatutako nesken arteko EH-Eslovaquia selekzioen partida. Mobilizazio arloan ere dozenaka antolatu ditugu. Labur-labur esateko, esan daiteke, aukera non, aldarrikapena han. Ildo horretan, ezin aipatu gabe utzi Oiartzunen antolatutakoak, aipatutako hamabostaldiaz gain, herrian, 1999ko ekainean lehen euskal selekzioaren eguna antolatu genuelako; 2007ko abenduan EH-Espainia king boxeo ekitaldi mediatikoa eta 2011ko abuztuan, astebeteko mendi martxaren barruan, Elorsoro kiroldegiaren aurrean euskal selekzioaren aldeko monolitoa jarri genuen. Beraz, hemeretzi urte hauetan, aldarrikapena lau haizeetara zabaltzen saiatu garela esan dezakegu. Eta irudipena da, egun, euskal gizartearen

112 | XANISTEBANAK

2015

gehiengo handi batek bat egiten duela euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldarrikapenarekin. Eta ez dut esan nahi soilik ESAITi esker izan denik, baina neurri handi batean, ESAITek bultzatutako dinamikaren ondorio bezala bai.

Baina, tamalez, egin dena ez da nahikoa izan ofizialtasuna lortzeko, eta salbuespen gutxi batzuk kenduta, besteak beste, sokatira, sega, areto futbola, surf kaiak, body board, wushu, kunfu eta borrokako beste modalitate txiki batzuetan izan ezik, beste arlo guztietan berdin jarraitzen dugu, alegia, nazio gisa ofizialki aritzeko Espainiarekin edo Frantziarekin aritu beharrean aurkitzen dira euskal kirolariak. Horregatik, jarraitu beharra dago. Eta ez soilik nazioarteari begira, baita etxe barrura ere, zazpi herrialdeak kontuan hartuko dituen kirol egiturarik gabe gaudelako eta, beraz, ildo horretan egitura nazionalak sortzea beharrezkoa delako, kirolean ere, denok Euskal Herria bere osotasunean ordezkatzea helburu dugulako. Beraz, eta arestian aipatu bezala, aldarrikapen ziklo honi ofizialki amaiera ematea erabaki ondoren, gure esker beroenak adierazi nahi dizkiegu urte hauetan guztietan laguntza eta babesa eman diguzuen guztiei eta, bereziki, Oiartzungo Udalari, euskal selekzioaren aldeko apustua egitearekin batera, ESAITi bere bulego nazionala herrian edukitzeko aukera eman diolako. Beraz, guztioi, bihotz-bihotzez, eskerrik asko baino ez.

MARTXEL TOLEDO GARMENDIA. ESAITen sortzailea eta koordinatzaile ohia.


Martxel Toledo: ÂŤEuskal Herrian nahiko argia da selekzioaren aldeko iritziaÂť Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeko bozeramaile izan da hastapenetatik Martxel Toledo; taldea deseginda, etorkizuneko erronkei buruz eta iraganeko pasarteen inguruan aritu da elkarrizketan.

Duela hogei urte inguru hasitako ibilbidea amaitutzat ematea erabaki du ESAITek. Zergatik? Orain dela ia hogei urte sortu zen ESAIT, iritzi talde gisa. Hogei urteren ondoren, ziklo bat bukatu da. Sorrera hartan, helburuetako bat selekzioaren aldeko iritziak biltzea zen, eta helburu hura, neurri handi batean behintzat, lortuta dago. Euskal Herrian nahiko argia da selekzioaren aldeko iritzia.

Baina ziklo bat bukatu da, eta etorkizunari bidea ematea erabaki dugu. Azken batean, ESAIT bera marka bezala desagertuko da, baina ESAITek orain dela hogei urte bultzatu zuen aldarrikapen horrek jarraipena izango du. Gainera, uste dut gizarteak nahiko barneratuta duela aldeko iritzia, eta zentzu horretan behintzat, ez dugu inolako zalantzarik aurrera egingo duela. Zure iritziz, zein dira ESAITek bere ibilbidean erdietsitako lorpenik garrantzitsuenak? Orain dela hogei urte selekzioaren ofizialtasunaren aldarria ia-ia ez zen existitzen. Euskal kirolariek nazioartean bere selekzioarekin jokatzeko aukerak ezinezkoa zirudien. Iritzi taldea sortuta, eta hainbat hitzaldirekin, federazioekin egindako harremanekin, hainbat urrats txikirekin, horri buelta eman zitzaion. Akaso gehiegi ere bai, jende askok lortutzat edo eman duelako.

Egun inork ez du ezbaian jartzen euskal kirolariek badutela eskubidea bere selekzio propioa aukeratu ahal izateko, eta nik uste dut lorpen handienetakoa horixe izan dela. Eta ez dut esaten ESAITek lortu duenik, baina ESAITen laguntzarekin egin da. Selekzioen aldarrikapenean ESAIT erreferente bihurtu da, eta hori izan da hogei urteko lanaren ondorioa. Leku askotan egon, toki askotan aurpegia eman, toki askotan borrokatu... Lanaren ondorio.

Gustuko gauza duzunean, eta konbentzimenduz egiten duzunean, ez da lana. Ni sortzaileetakoa naiz, eta esan dezaket oso gustura egin dudala lan. Hainbat bilera egin ditugu, sekretuan ere bai futbolaren kasuan, baita Eguberri egunez ere... Baina gustuko tokian, aldaparik ez. ESAIT desagertuta ere, hainbat jarduera mantendu egingo dituzue, ezta?

Astebeteko mendi martxa antolatuta dago, eta horri eutsiko zaio. Gu urtero ateratzen gara Tourrera eta aurten ere joango gara. Jarduerak jarraituko du. ESAITek antolatu beharrean, selekzioaren aldeko jende batek antolatuko du. Zein markarekin? Orain ez dakit.

Abenduan Jauzia plataforma plazaratu zen, euskal selekzioen ofizialtasuna bultzatzeko iniziatiba herritarra. Jauziak hartuko al du lekukoa?

2015 XANISTEBANAK |

113


Ni ez naiz inor hori esateko. Egia esan, ez dakit haien asmoa zein izango den. Ez dakit izen batekin edo bestearekin, baina aldarrikapenak iraungo duela segurua da. Hogei urte eman dugu iritzia sortzen, eta orain jauzia eman beharra dago, hitzetatik ekintzetara. Guk askotan exijitu diogu hori Jaurlaritzari; urratsak egin behar direla. Urte asko daramagu esaten turroiaren partida amaitu behar dela, eta orain Jaurlaritzak hori onartu du. Berandu izanda ere, ongietorria egiten diogu. Zure ustez, nola egin beharko litzateke hitzetatik ekintzetarako jauzia?

Goazen guk antolatzera txapelketa. Borondate politikoa egonez gero, egin daiteke, antolakuntzarako gaitasuna egon badagoelako. Kalitatea eta gaitasuna badaude, eta borondate politikoa eta dirua behar dira. Baina inork ezin dizkio ateak itxi aukera horri. Beste nazioetan izaten dira txapelketak; Kroazian, Galesen... hiruko txapelketak-eta egiten dira. Goazen txapelketa bat antolatzera, ofiziala izango dena. Ezin dugu orain arteko formatuan jarraitu. FIFA datetan jokatzea urrats txiki bat litzateke, baina, azkenean, hori goxoki bat baino ez da. Lehiaketa serio bat behar da. Nazioartean egiten den lanak zer-nolako garrantzia du?

Lan politikoa eta juridikoa egin beharra dago. Seguru nago nazioartean gure arazoa inork ez duela ezagutzen, hori batetik. Bestetik, kontuan hartu behar da tokian tokiko araudiak ezberdinak izaten direla. Auzia juridikoki aztertuta, aukerak zabalduko lirateke, zirrikituak topatuko genituzke hainbat kiroletan selekzio gisa jokatu ahal izateko, baina orain arte ez zaio gaiari behar bezala heldu. Nola gainditu arazo politikoa, nola arazo juridikoak? Lan bateratua egin behar da. Kirol txikietan muturra sartuz gero, agerian geratuko litzateke arazoa ez dela juridikoa, politikoa baizik. Urratsak egin behar dira, bidea jorratu. Lortzeko asko badago ere, urratsak egin dira.

Sokatirakoek nazioarteko federazioko kide izatea lortu dute, eta orain Jaurlaritza-eta atera dira ospatzera, dominak eskuan. Ni 2001ean gertatu zenaz gogoratzen naiz. Sakanako neska taldea, talde bezala joan zen Munduko Txapelketara. Tiratu zuten eta irabazi. Espainiako

114 | XANISTEBANAK

2015

ereserkia jarri zieten, eta neskek, protesta gisa, alde egin zuten. Kanporatuak izan ziren, eta bi urtean ez zieten tiratzen utzi. Garai hartan ez Jaurlaritzak ez beste inork ez zien babesik eman. Horiek orain gogoratzea gauza polita da. Hura guztia tiralariek jasan dute, eta egin zuten urratsa eta atera zuten indar hori ez zaie inolaz ere aitortu. Lorpena ez da oraingo erabaki baten ondorio bakarrik, aspalditik jorratutako bidearen emaitza baizik. Sokatirakoak hemendik aurrera Basque Country izenarekin joango dira nazioartera, eta hori, behintzat, izugarrizko lorpena da. Eta sokatiran posible denak zergatik dirudi ia ezinezko beste hainbat kiroletan?

Boteretsu diren kirol horietan, interes ekonomikoak handiak dira. Nik selekzioaren gaia beti parekatu dut estatu arazo batekin. Arazo politiko bat dago oinarrian. Estatuak ezin du onartu Euskal Herriak bere selekzioa izatea, horrek de facto ekarriko lukeelako jendeak ulertzea kirolean independente direnak bestela ere hala direla. Kirol txikietan hori guztia ez da hain nabarmena. Sokatirakoek lortu dute, wushu-kung fu-koek lortu dute, segak badu bere selekzio propioa, surf-kayak-ekoek ere lortua dute, baita areto futbolekoek ere. Borondate politiko kontua da hutsean?

Borondate politikoarena kontu garrantzitsua da, kirol federazio guztiek Jaurlaritzatik jasotzen dutelako diru laguntza. Pribatuak dira batetik, baina diru laguntza publikoak jasotzen dituzte. Beraz, erakundeek eragin dezakete.

Noski, batez ere bidea ez oztopatuz. Azken batean, parte hartzen utziz. Federazioak pribatuak izan arren, agintari gehientsuenak alderdi politikoek jarritakoak dira, batez ere, Jaurlaritzak jarritakoak. Futbolean argi eta garbi ikusten da hori. EAJk jarri zuen bere presidentea eta berak kendu egin zuen kargutik, 2007an, kirolariekin batera selekzio propioa aldarrikatu zuenean, Kataluniaren kontrako partidan. Kargutik kendu zituzten bi, eta horien ordez alderdiko beste bi jarri zituzten. Kirol indartsuenetan, behintzat, EAJk botere handia izan du beti.


Argazki gogoangarri asko utzi ditu ESAITek. Zuk zeuk zein aukeratuko zenuke? Hasierakoa. Nik uste dut Jaurlaritzan ESAITek giltzarri lana egin zuela EAJ eta ezker abertzalearen artean. Lehen aldiz elkartuta bozkatu zuten selekzioaren alde, 1998ko ekainean, Kirol Legea onartu zutenean. Urkullu parlamentaria zen orduan eta kamiseta jantzita joan zen argazkia ateratzera. Argazki hura oso gogoan dut, eta bi arrazoirengatik aukeratuko nuke: hasierakoa zelako, eta ESAITek eragiteko gaitasuna erakutsi zuelako.

Une gogoangarriak ere izan dira. Zein dituzu gogoan? Sakanako neskei egin genien omenaldia ere nabarmenduko nuke. Inor ez zen ausartzen. Loiura etorri ziren. Federazioak esan zigun ez zutela ondo ikusten kaleratuak izan eta guk haien jarrera goraipatzea. Hura ere nahiko une sinbolikoa izan zen, baina gogoko dut.

Une zailak ere izan dira hogei urte hauetan, ezta? 2002an Munduko Pilota Txapelketa IruĂąean jokatu zenekoa dut gogoan. Guk manifestazioa antolatu genuen eta poliziarekin izan genituen istiluekin gogoratzen naiz. Eta une gorenetan nabarmentzekorik?

2006ko Euskal Herria-Katalunia futbol selekzioen partida. Lehen aldiz Euskal Herria izenarekin jokatu zuen selekzioak. Guk manifestazio bat antolatu genuen eta 30.000 pertsona bildu genituen Bilbon. Kirolariek deitu zuten manifestazioa eta kirolariek hartu zuten protagonismoa. Izugarrizko arrakasta izan zen. Katalan asko etorri ziren, eta San Mames bete zen. Esan dezakegu hura izan zela ia-ia une gorena. 2007koa ere dut gogoan, euskal selekzioak Venezuelan jokatu zuenean; hura, batez ere, nazioartera begira.

Jaurlaritzarekin tira-bira dezentekoak ere izan dituzue. 2006an, euskal selekzioak Katalunian jokatu zuen, eta han, federazioak, Jaurlaritzaren babes politikoarekin, Bakearen Aldeko Partida antolatu zuen. Gu kontra agertu ginen, eta autobusak antolatu eta Katalunian bertan

kontzentrazio bat egin genuen futbol zelaiaren aurrean. Jokalariekin hitz egin genuen, eta argazki hura ere garrantzitsua izan zen, selekzio guztia, jokalari guztiak, delegatu guztiak, tekniko guztiak gurekin batera atera zirelako prentsaurrekoan, hura selekzioaren aldeko partida zela esanez. Federazioa haserretu egin zen eta esan ziguten gu ez ginela nor jokalariekin hitz egiteko. Gurekin harremana eten egin zuten, baina guretzat garrantzitsua izan zen, kirolariek gure aldarrikapenarekin bat egin zutelako.

OLATZ MITXELENA, ‘OARSOALDEKO HITZA’

2015 XANISTEBANAK |

115


Elorsoro eskalada proiektua Abian da elorsoroko eskalada proiektua!

Duela urte batzuk, 10 urte inguru, hainbat kiroletan aritu ondoren eskalada ezagutu nuen. Garai hartan eskubaloian aritzen nintzen, eta Irungo Artaleku kiroldegian entrenatzen nintzen. Han nenbilela, rokodromo txiki bat zegoela ikusi eta entrenamenduen aurretik hara joaten hasi nintzen. Poliki-poliki eskubaloiko entrenamenduak uzten nituen rokodromoan eskalatzeagatik. Hala ere, hango instalazioak txikiak geratu zitzaizkigun eta Oiartzungo Kiroldegiko (garai hartan Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko erreferentzia zen bertako rokodromoa) bazkide egin ginen 4 lagun (2 irundar, errenteriar bat eta hondarribitar bat). Bertan, kuadrilla berri bat ezagutu genuen (Esko, Gaz-

116 | XANISTEBANAK

2015

te, Mikeltxo, Iratz, Ainara...) eta Elorsoroko entrenamenduetatik hainbat bidaia eta abentura berri sortu ziren (Maroko, Alpeak, Yosemite...). Konturatu orduko, kirol berri honetan erabat murgilduta geunden. Hala ere, bizitzaren gorabeherengatik Elorsorora joateari utzi genion: batzuk Irungo eskaladako lokal bateko bazkide egin ginen, beste batzuek Oiartzunen bertan lokaltxo bat sortu zuten, beste batzuek eskalatzeari utzi zioten... Nik, berriz, hainbeste harrapatu nauen kirol honetan irakasle-gida titulua ateratzeko ikasketei ekitea erabaki nuen. Titulua bukatzen ari nintzela, Piztik Elorsoron eta Lezon udako kanpainan sartutako eskalada ikastaro pare bat ematea proposatu zidan. Bertan, ikasleak zein


gustura aritzen ziren ikusita, Oiartzungo Udalari proiektu bat aurkeztea otu zitzaidan. Horretaz gain, ikaragarrizko instalazioa dago, baina etekin gutxi ateratzen zaiona eta nahiko abandonatuta dagoena: soka zaharrak, helduleku zaharrak, koltxonetak apurtuta, edozein bertan jolasean... (hori igerileku edo gimnasio batean pentsaezina da) eta izugarrizko pena ematen zidan horrelako rokodromo bat utzita ikusteak.

Oiartzungo Udalari proiektua egokia zela iruditu zitzaion (aurretik ere hainbat proposamen izan ziren), eta herriko ikastetxeetara jotzea erabaki genuen. Ez geneukan batere garbi ikastaroak aurrera egingo zuenik, izan ere urtarrilean joan ginen eskoletara eta ikastaroa otsailean hastekoa zen, eta jakina denez, gaur egungo ikasleak arratsalde guztiak beteta dituzte: eskola kirola ez bada ingelesa, esku pilota ez bada atletismoa, solfeoa ez bada partikularra... Baina talde txiki bat ateratzea nahikoa zen proiektua abian jartzeko... Eta gure harridurarako, 9-15 urte bitarteko19 ikaslek eman zuten izena!!!

Hona hemen aurtengo kuadrilla. Aipatzekoa da argazkian lau ikasle falta direla: Amets, Eneko, Iker eta Jon.

Konturatu orduko, maiatzean gaude eta ikastaroa amaitzen ari da (ekainean bukatu da). Ni oso gustura nago ikasleekin, eta iruditzen zait haiek ere pozez eta konten etortzen direla ikastarora (hori haiei galdetu beharko litzaieke). Baina honek aurrera jarrai dezan eta forma ona izan dezan, lan asko dago egiteke, bai erakundeen aldetik eta baita irakasleon aldetik ere: materialetik hasi (soka berriak, helduleku berriak, ibilbide berriak...) eta ikastaroetaraino (hastapena, perfekzionamendua, entrenamendua...).

Espero dezagun hau hasiera besterik ez izatea!!!!!

MARTXEL BEREAU

2015 XANISTEBANAK |

117


Intxixu Trail 2013ko azaro bukaerako egun bat zen lau ero lehenengo aldiz Amazkar tabernan elkartu ginenean. “Hi, herriyan re zerbatte in berko yeu ba ttiyeun parajikin, o?�, esan izan genion elkarri mendi lasterketaren batera bidean gindoazen igande goiz horietakoren batean. Egun horretan, ordea, buruan genuen mendi lasterketa egiteko ideia paperean jarri eta benetako proiektu bihurtzea genuen helburu Felipe, Alain, Gaizka eta Gorkak.

Lehen bileretan duda mordoa izan genituen, izan ere, gisa honetako antolakuntza lanetan ez genuen eskarmentu handirik. Noiz hasi, 2014ean bertan edo 2015ean? Zein ibilbide egin: maratoi erdi bat, zerbait luzeagoa edo motzagoa? Zein datatan eta nondik hasi lasterketa? Dena berria zen guretzat. Baina gauza bat argi genuen lehen momentutik: herritik herriarentzat eginikoa behar zuen izan lasterketak, hau da, zerbait herrikoia eta gu korrikalariak garen aldetik, jasotzea gustatuko litzaigukeen tratua emanez parte-hartzaile guztiei, lehenengotik azkenekoraino. Gauzak horrela, mendi lasterketen egutegia arakatu eta datetan zirrikitu bat ikusi ondoren, berehala Ergoiengo Jai Batzordera jo genuen, ekainaren 15ean haien jaiekin batera lasterketa egitea nola ikusten zuten jakiteko asmoz. Erantzuna bikaina izan zen, beraz arazo bat argitu

118 | XANISTEBANAK

2015

genuen: 2014an ekingo genion, Ergoiengo San Antonioetan.

Behin hori erabakita, ibilbidearen nondik norakoak aukeratu eta laguntzaileen bila hastea geratzen zitzaigun. Lasterketaren ibilbidea aukeratzea, egia esan, herrian dugun aukera mordoarekin, ez zen horren zaila izan. Argi genuen proba Zorrolako zubitik eta Oielekutik pasatzea nahi genuela, Oiartzungo historiarekin zerikusia duten eta mendian galdurik dauden bi leku zoragarrietatik. Gutako bakoitzak buruan bi puntu horiek lotzeko ibilbide desberdinak bagenituen ere, segituan jarri ginen ados. Ibilbidea bertatik bertara ikusi eta probatu ondoren, gainera, izan genitzakeen zalantza apurrak uxatu genituen: malda ez hain gogorrak eta gogorrak, zati lau eta azkarrak eta jaitsiera azkarrak eta zati zertxobait teknikoak biltzen zituen. Denak ados, beraz. Hurrengo hilabeteetako lana batera eta bestera laguntza eske joatea izan zen, gehienbat. Atal honetan, ezin gaitezke ezertaz kexa, izan ere, jotako ia ate guztiak zabaldu zizkiguten. Udaletik hasi eta herriko hamarnaka komertziori eskatutako laguntzak erantzun bikaina izan zuen eta, horren ondorioz, errazagoa egin zitzaigun dena. Beraz, nola ez, laguntzaile guztiei eskerrak eman beharrean gaude beste behin, beraiek gabe ez baitzen posible izango eginda-


koa. Horretaz gain, ordea, lasterketa eguna bera antolatzeko beharrezkoak diren hainbat eta hainbat gauza lotzea ere bazegokigun: baimenak, segurtasuna, korrikalariari tratua, bidegurutze eta hornidura guneetarako boluntarioak‌

Horrelaxe joan ziren, bada, ekaina arteko hilabeteak. Astea joan, astea etorri biltzen eta bileratik bilerarako tarteetan nork bere etxerako lanak egiten.

Eta halako batean, ekainaren 15a ere iritsi zen. Azken astea batera eta bestera hornidura guneetarako zein lasterketa bukaerako luntxerako generoa eta korrikalarien artean zozketatzeko produktuen bila mugituz ero xamarra izan bazen ere, ustez, dena lotuta genuen. 70 bat herritar laguntzeko prest (muxu truk, eskerrik asko!) eta eskainitako 200 dortsalak agortuta. Dena ongi atera zedin erantzukizun handia genuen, eta hori gutxi ez balitz bezala, eguraldiaren pronostikoa ez zen onena‌ Baina, zorionez, eta aurreko arratsean ibilbidea markatzen ibili ginenean goiko mendi alde guztia behe-laino itxi batek hartuta bazegoen ere, egun zoragarria atera zen egun seinalatuan, ekainak 15 egun zituen igande horretan. Eguna luzea eta gogorra izan zen, aurreko hilabeteetan egindako lana bezalaxe, baina helmugara iristean bai herritik eta bai kanpotik etorritako jende guztiaren poz aurpegia ikusteagatik eta antolatutakoagatik esker onak ematen entzuteagatik soilik, merezi izan zuen! Esan bezala, dena primeran atera zen, baina noski, lehen aldi guztietan bezala, hobetzeko gauzak ere bagenituela bagenekien. Beraz, horiek guztiak zerrendatu eta 2015era begira jarri ginen.

Udan deskantsutxo bat hartu ondoren berriro biltzekotan ginenean, mendian korrika ibiltzeko elkartzen garen taldetxo batek nabaritu genuen lasterketaren harira herrian modalitate honekiko zaletasuna piztu zela. Orduan, egun batean bildu eta talde bat sortzeko ideiari buel-

tak ematen hasi ginen. Nolabaiteko zirriborro bat egin ondoren, taldean parte hartzeko interesa eduki zezakeen jendeari deialdi bat egin genion, denok elkartu eta iritziak batzeko asmotan. Deitutako jendeak erantzun ona eman zion ideiari eta Udaleko Kirol Sailean ere aurkeztu genuen; hor ere erantzun bikaina jaso genuen. Beraz, Girizia Mendi Taldearekin harremanetan jarri eta haien babesa eskatu genien, taldekideak haiekin federatu eta azpisail bat sortzeko. Beste behin, nola ez, erantzuna ezin hobea izan zen eta haien laguntza guztia eskaini zigun mendi taldeak.

Horrela, bada, Intxixu Trail Oiartzungo Mendi Lasterketatik abiatu eta urtebete baino gutxiagoan, Intxixu Trail Girizia Mendi Lasterketa Taldea sortu eta martxan da dagoeneko 30 taldekiderekin (6 emakumezko tartean). Nork esango zigun hau orain dela denbora bat!

Taldearen helburua, lasterketaren filosofiari jarraiki, herritik herriarentzat sortutakoa izatea da. Hau da, herriko eragile bat gehiago izatea eta herriari aportatzea: lasterketa antolatzen jarraitzeaz gain, pixkanaka-pixkanaka kirol hau ezagutarazi (gaztetxoekin irteeraren bat egiteko asmoa ere badugu), jendeari mendian korrika ibiltzeko beldurra kendu, inguruko parajeetan elkarrekin ibili eta bide berriak ezagutu eta ahal dugun neurrian garai batean bide ziren eta gaur egun sasiak janda edo pixka bat utzita dauden bideak berreskuratzea dira lortu nahi ditugun gauzetako batzuk. Mendi lasterketetan parte hartu eta Oiartzun ezagutaraztearekin batera, noski.

Hauxe da ba gure sorreraren istorio xumea. Jaioberriak gara, baina luzaroan gerra ematen jarraitzea da gure asmoa! Eskerrik asko modu batera edo bestera hau errealitate bihurtzeko laguntza eman diguzuen guztioi. Eta norbait mendian korrika egitera animatzen bada, jarri lasai gurekin harremanetan, maila guztietako jendearentzat lekua dago eta! GORKA HERCE ARBELAITZ (Intxixu Trail Girizia MLTko kidea)

2015 XANISTEBANAK |

119


Girizia mendizale elkartea Guadalajaran 2015/04/30 OIARTZUN – CAMPILLO DE RANAS Arratsaldeko laretan abiatu ginen Ugaldetxotik, hortik Antxora, Zubi, Elena eta nire bila. Honetan Ricardo genuen gidari.

Atzealdean Lasartera iritsi baino lehen hasi dira garagardoak edaten, jijiji, jajaja... giro bikaina autobusean. Lehenengo geldiunea Burgoseko restop batean, bigarrena Boceguillasen. Handik atera eta gero Somosierra igotzen hasi ginen. Ni, badaezpada, Ricardorengana hurbildu nintzen, Torrelaguna jartzen zuen irteera hartu behar genuela gogoratzeko. Baietz erantzun zidan eta handik 8 kilometrora “Horcajo de la Sierra” ipintzen duen tokian atera zen. Ni. konturatu bezain pronto, bere ondora itzuli nintzen eta handik ez hartzeko esan nion, bide horretatik ezin baitira autobusak joan kilometro batzuk aurrerago. Ahal zuen tokian buelta eman zuen, hasi da emozioa! Hortik aurrera, gidariaren ondoan dagoen aulkian eserita jarraitu nuen. Nonbait GPSak handik bidaltzen zigun baina niri kasu egiteko agindu nion. KAR KAR KAR.

Gaueko hamaiketan, gutxi gorabehera, ailegatu ginen Campillo de Ranasera. Han zegoen Fernando aterpe aurrean bere kotxeko argiak piztuta. Fernandorekin batera, iaz etorri zen Gustavo eta aurten lehenengo aldiz etorritako Idoia, Cesar eta Pedro ere gure zain zeunden. Kilometro batzuk lehenago autobusa geldiarazi zuten atzeko oilategiko garagardozaleek, ezin baitzieten pixari eutsi. Itziarrek ezetz, aguantatzeko eta izorratzeko esaten zien, baina azkenean amore eman zuen. Aterpera iritsi ginenean, maindireak hartu genituen, beno “Vip suitekoek” ez! Haiek oheak eginda zituzten... Esan beharra dago, antolakuntzaren barruan, gelak banatuta zeudela gu iristerako; Ixiarrek taldeak eginak zituen aurretik,

120 | XANISTEBANAK

2015

parranderoena, zurrunkeroena, zintzoena.... jejeje. Motxilak eta abar logeletan utzi eta gero, afaltzera, behera, jantokira. Zopa beroa, xolomo xerrak (oso meheak) ez dakit zer espezierekin eginda eta azkenburuan jogurtak, fruta... Afaldu eta mahaiak jaso eta gero batzuk ohera joan ziren eta beste batzuk (betiko martxan) berriketan geratu ginen txilao gela dotore hartan.

2015/05/01 TAMAJON – CAMPILLO DE RANAS Bezperan gosaria zortzi eta erdietan emango zigutela esan arren, jendea zortziak eta laurden inguruan jantokian gosaltzen ari zen. (Hori ere beti bezala). Gure gelakoak azkenak izan ginen, baina, hala ere, bederatziak baino lehen denak autobusean ginen. Aitor Cousillasek beheko egongela eder hartan lo egitea erabaki zuen eta Sergiok libre zegoen beste logela batean. Hauen gelan ez zen giro nonbait! Zurrunkak kanpotik entzuten ziren! Jajaja. Autobusez Tamajonera jaitsi ginen eta han ogia erosi genuen.

Abiatu ginen herria zeharkatuz eta lehenengo argazkiak ateratzen hasi ginen Ciudad encantada delakoan. Gero La Virgen de los Enebrales ermita txikian atseden txiki bat egin genuen eta gure txangoarekin jarraitu genuen. Eguraldi bikaina egiten zuen ibiltzeko, lainotsua eta fresko.

Jendea pozik zihoan. Joseba Sarasuak bere profesional-makina horrekin ez zuen detailerik galtzen. Fernando aurretik eta ni atzetik artzain papera eginez, artaldea kontrolatuz. Errekatxoa, aldapak, belarra, zuhaitzak, sendabelarrak, harriak, arrokak... lagunak genituen ibilbide osoan. Usain goxoak, Jararen irudi ederra eta gure arteko elkarrizketak, batzuetan batekin, besteetan besteekin...


Fernandoren lagunak ere tipi-tapa gure parean.

Neguan baino ur gutxiago zuten ur-jauziek eta jende gehiago. Zubietan madrildar asko etortzen da inguru hauetara.

Orain aldapak malkartsuagoak bihurtu ziren eta taldeak sortu ziren, jakina. Ez dago presarik.

Fernandoren lagunak moteltzen hasi dira. Harrituta daude gure erritmoarekin baina, batez ere, Maixabel eta Kontxi ahizpekin, ez baitaude ohituta horrelako andre sasoitsuak ikustera.

Eta iritsi zen lehenengo atsedena. Zubi arabiarraren gainean mokadutxoak jan eta gero, aurrera! Imanol eta Sergioren ustez, bide hau ez dago ongi pentsatua. Hainbeste jaitsi, hainbeste igo... zuzen eta goitik joan beharrean..... Ritxar bere belauneko bendajearekin hor doa kantari.

Handik kilometro batzuetara, Campillejo herri txiki eta politera iritsi ginen. Taberna bakarra dago eta taberna aurrean dagoen arbolaren inguruan eseri ginen gehienak gure bazkaria jatera. KaĂąak, kafeak eta abar edan genituen. Eta handik El Aljibeko ur jauzietara, elizaren atarian talde-argazkia atera ondoren. Ur-jauzietara jaisteko korta-fuegos malkartsua jaitsi behar da eta bukaeran batzuek errekatxoa zeharkatu zuten oinutsik. Beste batzuek, berriz, enborrekin egindako zubitxotik pasa genuen.

Hemendik Matallanaseko zubira, Jarama ibaiaren gainetik.

Cesar eta Idoia, Fernandoren lagunak, albaitariak eta osasun ikuskariak dira. Cesarrek behin eta berriz esaten zuen Marixabel bere heroia izango dela hemendik aurrera. Zubitik Matallanas herri abandonatura igo ginen eta dena sasiz eta belarrez beteta ikusi genuenean, eta hango iturri batean ur pixka bat edan eta gero, Roblelacasara.

Talde guztia hango iturri baten inguruan atseden hartzen eta abesten gogoratzen dut. Hori izango da oroimen berezi horietariko bat, une goxoa, denok bat egin genuen gure kantuekin eta han zeuden turistak harrituta, irribarrez guri begira. Han Joseba Sarasuak bi neska txiki ikusi zituen etxe baten ondoan eta haiekin hizketan

2015 XANISTEBANAK |

121


hasi zen. Gero beste batzuek ere parte hartu genuen elkarrizketan eta neska gazteenak bukaeran esan zigun bere gurasoek errieta egiten diotela, baina brometan. Zer barreak! Roblelacasatik aldapa bat jaitsi eta hor zegoen Ricardo gidaria, autobusarekin, eta urdaiazpiko eta ardoarekin. Erreka baten ondoan, zelai eder bat zegoen eta Fernandok eta biok ibilbidea prestatu genuenean leku aproposa zela pentsatu genuen, baina ez zegoen mahairik eta Girizkoek ez zuten mahairik eraman, beraz, iturriaren gainean dagoen harri okerraren gainean, taula jarri eta Zubizarretak taulari eutsiz, hor hasi zen Fernando urdaiazpikoa mozten.

Angelek eta beste batzuek zapatak kendu eta hankak freskatu zituzten errekatxoan, zer giro polita!! Gustavok berak erositako gazta ere atera zuen eta Hassan poztu zen, berak ez baitu txerria jaten. Han goxo-goxo egon ginen. Ematen zuen euria egingo zuela, baina ez. Gustavok lo kuluska egin zuen han etzanda, beste batzuek hankak busti, pixa, jan, edan... Sagitario batzuk elkartu ginen une batean: Amaia, Rosa....

Rosa euskara ikasten ari da Irungo AEK-n eta hasi da dexente ulertzen. Handik batzuk oinez gaurko etapa bukatzera eta beste batzuk autobusez landetxera. Herria gertu zegoen eta bidea ederra zen.

Herrira iritsi eta gero, batzuek ez zutela gehiago edan nahi eta aterpera joan ziren. Beste batzuk tabernen bila hasi ginen. Campillo de Ramos herri beltzen artean nagusia da, eta bere txoko eta bazterrak benetan ederrak dira. Han ezkontzen omen dira estatuko gay gehienak, hango udaletxe txikian. Azkenean La Fragua taberna aurkitu genuen eta batzuk barrura sartu ginen eta beste batzuk kanpoan, lurrean eserita geratu ziren.

Sergio barraren ondoan jarrita, barruko zerbitzariari nahi zuen zerrenda guztia eskatzen hasi zen eta zerbitzariak:

“Eh, eh, como decia Jack el destripador, vayamos por partes!!!”.

122 | XANISTEBANAK

2015

Ni barrez lehertzen eta Sergiok harritu aurpegia jarri zuen. Iñaki Carreritak ere ea garagardo hotza zuen galdetu zion eta zerbitzariak bi bakarrik zituela eta berak edango zituela erantzun zion. JUA JUA JUA. Guadalajarako umorea!

Gero ongi portatu zen eta dena txintxo-txintxo atera zuen. Han ginela, zerbitzaria zigarro bat erretzera atera zen eta soinean zeraman kamisetak zera jartzen zuen: “soy camarero, soltero y hetero”

Aitor Cousillasek hori irakurrita, hau esan zion: “Te falta ‘y putero’”... Glub! Juan Inazio, Kizkitza eta hirurok hau entzunda akojonatu ginen, baina zerbitzariaren erantzuna entzun genuenean lasaitu ginen: “No tío. Que eso cuesta mucho y además tengo que hacer muchos kilometros” jejeje. Ongi hartu zuen. Eskerrak.

Handik dutxara eta afaltzera. Gaur kalabaza purea eta oilasko errea. Jogurtak, fruta...

Ondoren, bezperan bezala, batzuk lotara eta beste batzuk hitz egitera. Angelek eta Iñaki Carrerak ez zuten gurekin afaldu, aipatutako taberna horretara Errealaren partida ikustera joan baitziren. Tipoak kanal plus jarri zien eta han egon ziren gustura biak.

2015/05/02 CAMPILLO DE RANAS - VALVERDE DE LOS ARROYOS Bezperan bezala gosaldu eta abiatu ginen Majaelrayo herrirantz.

Lehenengo kilometro horiek Fernandok bakarrik antolatu zituen eta nik ez nuen bidea ezagutzen; hala ere, azkena joatea erabaki nuen, aurrekoei jarraituz eta baten bat despistatzen edo entretenitzen bazen, hura bideratzeko. Aterpetik oinez atera ginen eta Campillo de Ramas herria zeharkatu genuen. Ondoren Robleluengo herri ederra pasatu genuen. Robleluengora iritsi baino lehen erlauntzak ikusi genituen. Joseba bere argazki kamera eskuetan zuela argazkiak ateratzen hasi zen. Erlauntz be-


reziak ziren, enborretan egiten diren horietakoak eta Pedrok, Idoia eta Cesarren lagunak ireki zituen. Batzuk harrituta geratu ginen baina berak erlauntzak ditu eta ohituta dago gauza horiek egiten.

Robleluengo zeharkatu eta gero, zelai bat pasatzen ari ginenean, aurrekoak GRaren markak ez zeudela edo ez genituela ikusten esaten hasi ziren. Nik orduan esan nien ea ez zekiten nondik abiatu ziren falta ziren guztiak, Fernandoren atzetik zihoazenak, eta ezetz. Atzean geratu zen talde hau, ni tartean, jakina. Juan Ignazioren GPSaren menpe geunden orain. Pilik Juan Inazio fidagarria dela esan zuen konbentzitua eta denok haren atzetik, hurrengo herria non zegoen ongi adierazten baitzuen GPSak. Aurrera egin genuen. Gustavo, Cesar eta horiek akojonatauta. Pilik bere mugikorra utzi zidan Fernandori deitzeko, nik ez dut koberturarik izaten eta.

Fernando eta horiek Majaelrayora iristen ari ziren eta herrira itzultzeko esan zidan, bera itzuliko zela gure bila, baina guk aurrera egitea erabaki genuen eta besteei herri horretan itxaroteko eskatu genien. GPSarekin Jara erraldoien artean sartzen hasi ginen eta une batean han ez zegoela irteerarik konturatu ginen. Berriro atzera, senda txiki bat zegoen eta handik hartzea erabaki genuen. Azkenean, aurkitu genuen GR-aren bide zabala eta Majaelrayora iritsi ginenean han zeuden denak. JAJAJA. Batzuei mozkortzeko denbora eman zien, EZZZZZZ txantxa da!

Herri ederra da Majaelrayo. Handik Ocejoneko igoera hasi genuen. Hasieran erraza ematen zuen arren, gero aldapak malkartsuago bihurtu ziren eta taldea, beti bezala, sakabanatzen hasi zen erritmoaren arabera. Aitorrek Imanol, Sergio eta ni motibatzaile lanetan izan gintuen. Nik ahal nuen bezala animatzen nuen: lasai, ez dago presarik…. Imanol eta bestearen estiloa, berriz, beste mota batekoa izan zen: zu lasai, hemen hiltzen bazara, plaka polita jarriko dugu: “Aquí la palmó etab”. Eta iritsi ginen lepora. Han bokatak eta abar jan genituen. Azken txanpan, berriz, batzuk mendilerrotik joan ziren Fernandorekin eta besteak nirekin, bidetik.

Jendez gainezka zegoen Ocejon, madrildar guztiak han zeudela zirudien. Gailurrera iristen ari ginenean, Juan Ignazio bide bazter batean ikusi nuen arnasestuka, bere parean jarri nintzen eta Aitorri begira (nire atzetik zetorren) zera esan nion: “Begira, Aitor, Juan Inazio es un caballero. Mira como nos espera”.

2015 XANISTEBANAK |

123


Eta Aitorren aurpegi bihurria irribarrez ikusi nuenean, Juan Inazioari begiratu nion ea zer gertatzen zen jakiteko eta orduan jabetu nintzen ez zela bera, beste bat zen, Juan Ignazioren doblea! Arropa, betaurrekoak, neurria…. Baina hau gormutua zen, barrez hasi zen eta nik barkamena eskatu nion. Gailurrean beste batzuei ere gauza bera gertatu zitzaien. JAJAJA. Portzierto, Juan Inazio ahotsik gabe itzuli zen etxera eta ez ote genuen aldatu pentsatu izan dugu.

Ocejon gailurretik ez genuen inguruko parajerik ikusi, oso lainotua zegoen. Horrek esan nahi du itzuli behar dela egun garbietan, bistak zoragarrik dira eta. Han goian argazkiak atera genituen eta kantari hasi ginen. Une hunkigarria izan zen. Tontorrean zeudenak denak harritua guri begira: Ikusi mendizaleak, Eusko gudariak…. Eta bukatzeko: “oso ondo egiten duzulako mugitu besoak olatuak bezala, xuabe, xuabe…”. Tarte horretan Eugenio ere jarri genuen dantzan! Eta hortik aurrera, Ocejonetik behera, talde handia talde txikietan banandu zen. Aurrekoak azkar eta atzekoak motelago.

Bidean helikoptero bat aldaka hautsi zuen andre bat erreskatatzen ikusi genuen eta jendea gora eta behera. Despeñalaguako ur-jauzietara gutxi batzuk joan ginen. Besteak herrira jaitsi ziren zuzenean. Ur-jauzia ere jendez gainezka. Herrira iritsi ginenean kaña bat hartu eta autobusera joan ginen urdaiazpikoa hartzera. Batzuk autobus barruan zeuden itxaroten baina Fernandok eta biok hango txoko eder bat fitxatuta genuen eta zama guztiak hartuta hara joan ginen. Mahaiak eta aulkiak dituen parke txiki horrek errekatxo bat du alboan eta hor une zoragarria pasatu genuen jaten, edaten, hankak bustitzen, hitz egiten…

124 | XANISTEBANAK

2015

Autobusean sartu ginenean kriston giro ona antzematen zen, eta aurrekoak eta Sergio Athletic-en ereserkia abesten hasi ziren, orduan atzeko batzuek Errealarena gogoz abestu genuen. Ji, ji, ji, ja, ja, ja Campillo de Ranasera berriro.

Dutxatu eta gero denok afaltzera. Gaurkoan pasta entsalada eta txerri karrilerak. Postrea betikoa.

Gauero egiten genuen moduan, batzuk txilaon berriketan aritu ginen eta beste batzuk lotara goiz.

2015/05/03 CAMPILLO DE RANAS – GUADALAJARA – OIARTZUN Hurrengo goizean gosaldu eta bertako jabeak eskainitako eztia erosi eta gero, autobusera. Fernando eta bere lagunak autoz. Guadalajara hiriburura joan ginen. Ez zegoen jende asko erdiko kaleetan eta tabernak itxita zeuden. Beste zonalde batera joatea erabaki genuen Fernandok eta biok, eta semaforo batean itxaroten ari ginenean, lasterketa bat egiten ari ziren neskak eta mutilak ikusten hasi ginen. Gu txaloka hasi ginen eta haiek harrituta. Nik uste dut ez dutela inoiz ikusi hainbeste jendea animatzen.

Gero terraza batzuetan eseri ginen, 12:30ean Ricardorekin autobusera itzuli behar genuen eta. S. Roque parkea eta abar ikusi eta gero Guadalajarari, Fernandori eta bere lagunei agur esan genien. Bidean, Olvegan geratu ginen zerbait jatera eta Idoiak eta Cesarrek emandako gazta eta ardoa dastatu genituen. Kafetxo bat hartu eta aurrera.

Gaztela Mantxa, Gaztela eta Leon, Errioxa eta Nafarroa zeharkatu eta gero, Gipuzkoara iritsi ginen. Euria ari zuen. Ugaldetxon bakoitza bere roilora. Agur, laster arte, muxuak, maletak…. JOSUNE UZKUDUN GIRIZIA MENDIZALE ELKARTEA


Oiartzun Kirol Elkartea 2014-2015 Oiartzun Kirol Elkarteak denboraldi honetan egin duena oiartzuarrei kontatzera gatoz aurten ere. 16 taldek eusten diote kirol egiturari, eta beste behin ere, letra handiekin azpimarratu behar dugu giza harrobi sendoa, 320 neska -mutilekoa. Horrek esfortzu handia dakar modu batera edo bestera Oiartzun Kirol Elkartea maite dugunontzat. Denboraldi honetan egindakoa mailaka aipatuko dugu.

lortzeko borrokan ari da bete-betean. Ekaitz Auzmendi izan da entrenatzailea, Luis Endika GaroĂąak lagunduta. OHOREZKO GAZTEAK

Aurten gazteen lehenengo taldeak erraz gainditu du iazko denboraldian lortutakoa, eta sailkapen taulako goiko aldean dago lasaitasun handiz. Entrenatzailea Edorta Fernandez izan da, Jose Manuel Martinezen laguntzarekin. GAZTEEN LEHENENGOA

Aldaketa gehien izan dituen taldeetako bat da hau, kadeteen iritsierarekin jokalari berri askorekin egin baitu topo. Denbora behar izan dute ohitutzeko, eta une honetan Kopa jokatzen ari dira. Aurten Jon Galdona izan da entrenatzailea, Ion Elarrek lagunduta. NESKAK

3. MAILA

3. MAILA

Aurreko denboraldian mailari eustea lortu ondoren, hune honetan mailaren eusteko borrokan ari gara. Jakina denez, 2012/2013 denboraldian sekulako lorpena egin genuen eta Nazionaleko Hirugarren Mailara igo ginen Klubaren historian lehenengo aldiz, eta esan bezala, une honetan mailari eusteko borrokan ari gara. Hori beste lorpen historiko bat litzateke. Izan ere, taldea aurrekontu handien aurka ari da borrokan, eta hala eta guztiz ere neurria ematen ari da, aurreko denboraldiko jokalarien %90ari eusten diola. Talde teknikoan, aurten ere Gari Argote da entrenatzailea, Eneko Pontestaren eta David Brumen laguntzarekin eta IĂąaki Tolosa prestatzaile fisikoa.

Denboraldi bikain batetik gentozen, eta oraingoan gure neskek beste pauso bat eman dute: jardunaldi baten faltan, Liga Txapelketa irabazi dute, eta horrekin Nazionaleko Lehenengo Mailarako igoera faserako sailkatzea. Horrek zer emango duen ikusteko dago, baina denboraldia bikaina izan dela esan daiteke. Entrenatzailea Jon Alkorta izan da, Eider Herrero eta Maitane Elizegiren laguntzarekin. Ordezkaria, berriz, Mikel Irigoien. OHOREZKO KADETEAK

LEHENENGO ERREGIONALA

Sekulako denboraldia egin du kadeteen lehenengo taldeak, izan ere, denboraldiko hainbat momentutan postu onenetan borrokan aritu da, eta lehenengo seien artean geratzea lortu du. Beraz, sekulako denboraldia Egoitz Astarberen eskutik, eta Julen Mendizabalen laguntzarekin.

Denboraldi honetan Preferenterako igoera faserako sailkatu da, eta desiratutako saria

Denboraldi honetan bigarren taldea igoera faserako sailkatzeko zorian izan da, eta une

KADETEEN LEHENENGOA

2015 XANISTEBANAK |

125


honetan Kopa jokatzen ari da, urrunera iristeko aukerekin. Talde honek denboraldi ona egin du, Carlos Rubio eta Gexan Estebanen eskutik. OHOREZKO HAURRAK

Talde honek aurten ere oso denboraldi ona egin du. Kopa jokatzen ari dira, eta pixka bat saiatuz gero, gauza politak egin ditzake. Aitzol Pikabea eta Beñat Trigo izan dituzte entrenatzaile. HAURREN LEHENENGOA

Klubeko haurren mailako hirugarren taldea prestakuntza amaitzen ari da, eta lehenengo fase gogor baten ondoren Kopa jokatzen ari dira, eta ongi egindako lanaren fruituak jasotzen. Borja Perianez eta Alex Perianez arduratu dira taldeaz. HAUR TXIKIAK

Txikiek denboraldi bikaina egin dute, berehala sailkatu ziren txapeldunen faserako, eta horrekin, datorren denboraldian Ohorezko Haurren Mailarako postua lortu dute. Dani Beaumont eta Inaxio Oiartzabal izan dira entrenatzaileak. EMAKUMEZKOEN ERREGIONALA

Emakumezko Gazteen beharrak asetzen ditu talde honek. Egituran erabateko aldaketa eginda, igoera fasea jokatzen ari dira, eta funtsean, etorkizunera begira ari dira lanean, Klubeko emakumezkoen egitura egonkortuz, lehenengo taldera salto egiteko. Entrenatzailea Gurutze Fernandez izan da Iban Lopezek lagunduta. EMAKUMEZKOEN OHOREZKO KADETEAK

Talde honetan ere erabateko aldaketak egin dira, eta bere kategorian egonkortzen ari da. Jende gaztea da, eta emakumezkoen oinarria lantzen jarraitzen dute emaitza onak lortuz. Anne Mugarzak eraman du taldea, Kristina Marquezek lagunduta. EMAKUMEZKOAK 8 “A”

Emakumezkoen 8 “A” taldea lanean aritu da datorren urteko kadeteen talderako jokalari izan daitezkeenei itxura hartzeko helburuarekin. Denboraldia ona izan da, eta txapeldunen fasea jokatzen ari dira. Enrike Lekuonak eta Pepe Garciak bikain eraman dute taldea.

126 | XANISTEBANAK

2015

EMAKUMEZKOAK 8 “B”

Emakumezkoen 8 “B” taldea lehenengo urteko jokalariekin osatu da, eta “A” taldea bezala, honek ere etorkizunera begirako lan handia egin du. Klubaren iritziz, Oialeku Falero eta Alex Gonzalez zuzendaritza teknikotik egiten ari diren lana oso emaitza interesgarriak ematen ari da. ALEBINAK

Klubeko talderik gazteenak maila ona eman du. Kopa jokatzen ari da. Batez ere Eskola Kiroletik kirol federaturako pauso horretan aritu dira lanean. Jose Luis Oiartzabalek eraman du taldea. ARETO FUTBOLA

Egiturari eutsiz eta berriren bat erantsiz, taldea indartu egin da eta jardunaldi batzuen faltan Autonomikorako igoerarako play-offak jokatuko dituzte beste behin ere. Entrenatzaile -jokalaria Txema Lasa da. OHARRAK

Kirol ikuspegitik denboraldi amaiera ikusgarria izan daiteke. Hori iritsi bitartean, eskerrak eman nahi dizkiegu entitateei, babesleei eta bakarka laguntza ematen diguten guztiei. Atal honetan aipamen berezia egin nahi diegu Udalari eta Alcampo hipermerkatuari. Eta amaitzeko, oiartzuar guztiei opa diegu 2015eko Xanistebanak bikainak izatea, eta bereziki gogoratu nahi ditugu hainbat arrazoi direla medio egun hauetan gurekin egon ezin direnak.

Oiartzun gogor erantzun!

OIARTZUN KIROL ELKARTEA


Zorionak OKEko nesken taldeari lidertza lortzeagatik!

Jon Alkortak zuzentzen duen nesken taldeak aurten ere lehenengo mailara igotzeko play offak jokatu ditu. Urtero esan ohi dudan bezala, Oiartzungo neskek aurten ere denboraldi bikaina egin dute. Lidertza lortu dute eta Athletik B taldea 4 punturen aldearekin atzean utzi dute. Gure nesken datuak ikaragarriak eta ikusgarriak dira: 26 partida jokatu dituzte. Horietatik 22 irabazi, 4 berdindu eta denboraldi osoan ez dute partidu bat bera ere galdu! 111 gol alde eta 13 gol bakarrik aurka!!! Estatuko lehiaketetan, Bartzelona eta Real Madrileko gizonezkoen taldeek bakarrik lortu dituzte gol kopuru horiek. Esan bezala, denboraldi bikaina eta txalotzeko modukoa izan da. 2015 XANISTEBANAK |

127


Ikustekoa zen neguan, zelaia lokaztuta egonda ere, zer-nolako indar eta kemenarekin jokatzen zuten. Maitane Toledo prestatzaile fisikoak ere lan bikaina egin du, taldea fisikoki oso ondo prestatuta zegoela nabarian gelditu da. Taldeko giroa ere oso ona izan da eta hori ere nabaritu da. Zaleeri buruz, berriz, zer esan, beti taldearen ondoan egon dira, bai etxeko partidetan eta baita etxetik kanpoko partidetan ere, taldeari animoak emanez. Urtero esan ohi dudan moduan, poztekoa da harrobiko taldeetan Oiartzungo gero eta neska gehiago jokatzen ikustea. Goiko taldean oiartzuar neska gehiagok jokatzea da falta zaiguna, baina ez da erraza, maila oso zaila eta gogorra baita. Ez dugu ahaztu behar futbolean jokatzen duten mutilen eta nesken kopurua oraindik ere alde handikoa dela. Hala eta guztiz ere, itxaropen handia daukat Oiartzungo nesken jokalari gazteengan. Tradizio handiko taldea dugu Oiartzungo nesken taldea, titulu eta txapelketa mordo bat irabazitakoak dira. ZORIONAK eta eskerrak eman talde eta laguntzaile guztiei, Karla Lekuonak (nesken taldearen sortzaileak) oso harro egoteko motiboak ditu!!! OKEko Hirugarren mailako taldeak, berriz, ezin izan dio mailari eutsi eta datorren denboraldian Ohorezko Erregionalean jokatuko du. Ikaragarrizko lorpena izan da Hirugarren mailan 2 urtez jarraian jokatu ahal izatea, jokalari gehienak oiartzuarrak direla kontun hartuta.

128 | XANISTEBANAK

2015

Orain dela urte batzuk oso urruti eta ia ezinezkoa iruditzen zitzaigun Hirugarren mailan jokatzea. Nahiz eta batzuetan sufritu, alde positiboarekin gelditu nahi dut: oso esperientzia ona izan da jokalarientzat eta baita zaleentzat ere. Beste probintzietako taldeen aurka jokatzeko aukera izan dugu, nahiz eta ekomomikoki gu baino talde indartsuagoak izan (batzuk erdi profesionalak dira). Beste talde batzuk Bigarren mailan eta Bigarren B mailan jokatutako jokalariez osatuta daude, baita talde bat edo beste lehen mailan ibilitako jokalariekin ere. Oso harro esan dezakegu harrobiko jokalari gehien izan dituen taldea OKE izan dela, taldearekin gehiago identifikatzea dakar horrek. Oiartzun Irratian Mirari Martiarena eta biok oso gertutik jarraitu ditugu denboraldi osoan mutilen eta nesken taldeak eta gure asmoa horrela jarraitzea da. Apartekoa izan da zaleen jokaera, beti taldearen ondoan eta zer esanik ez kanpoko partidetan. Beti dago zerbait hobetzeko, eta esan beharra daukat etxeko partidetan zale gutxi batzuen portaera ez dela oso ona izan, baina orokorrean oso ona izan da.

zorionak OKEko mutilei bi denboralditan Hirugarren mailan jokatzegatik!


ZORIONAK, NESKAK! PRIMERAKUK ZAZTE!

Esan bezala, datorren denboraldian Ohorezko Erregionalean jokatuko dugu Gipuzkoako taldeen aurka, oso multzo polita da eta hainbat herri bisitatzeko aukera polita da. Normala den bezala, jokalari batzuek taldea utzi egingo dute eta beste batzuk etorri egingo dira, hori bai, lehen esan dudan bezala, harrobian oinarrituz. Utziko duten jokalari batzuk futbolean oso gazte hasi ziren eta denboraldi asko eta asko taldean eman dituzte: Ioritz Azpiroz, Enekoitz Markos, Unai Arbelaitz, Beñat Apaolaza, Aritz Bereziartua… Eskerrak eman beharrean gaude horiei, ordu asko eta asko eman baitituzte futbola eta beren lana edo ikasketak uztartzen.

OKEko neskak lehen mailara igo dira! El Olivo (Vigo) taldearen aurka, Vigon 1-2 irabazi ondoren. Joaneko partidan, Karla Lekuona futbol zelaian 2-1 irabazi zuten.

Gari Argote entrenatzailea ere taldea uztekotan da. Hasieran jokalari bezala ibili zen eta ondoren OKEko hainbat talderen entrenatzailea izan da. Azken 6-7 urteetan, berriz, goiko taldeko entrenatzailea izan da. Bere laguntzaileek ere azken denboraldia izango dute: David Brun, Eneko Pontesta “Pontti” eta Iñaki Tolosa prestatzaile fisikoa. Horiei ere eskerrak eman nahi dizkiet urte hauetan taldearen alde egin duten lanagatik. Bukatzeko, esan egunero neska-mutil pila bat entrenatzen direla Ugaldetxon, eta asteburuetan partida asko jokatzen direla. Beti esan ohi dudan bezala, eskerrak eman lehendakariari eta batzordeko kide guztiei, baita taldeetako entrenatzaile, laguntzaile, prestatzaile guztiei ere eta futbolzelai inguruan lan egiten duten boluntario guztiei ere!!! Oiartzun Irratian Mirari Martiarenak eta biok esaten dugun moduan, “kirolak, eta kasu honetan futbolak, haur eta gazteak hezteko tresna izan behar du”.

AURTEN BAI! LORTU DUGU! ZORIONAK OKEko NESKEN TALDEARI LEHEN MAILARA IGOTZEAGATIK!

JOXE MIGEL LOPEZ

2015 XANISTEBANAK |

129


Emarri, harri zaharren emankizun berria

Ibili arnasa, tente gorputza. Gora burua. Birikak bete, ezker hanka aurrean jarri. Adi epailearen txilibitu hotsari. Adi oinak, adi belarriak. Sufritu, eta ez etsi. Zer dira, bada, zure bizitzako hamabost minutu? Eta ba! Pausoa bata bestearen atzetik, zortziak batera. Ezker eta eskuin. Plaza bat. Indartu hankak. Hamabost minutu, hogei minutu. Arnasa ibiliz, izerdia eginez, zuzen mantenduz, gorputza sartuz. Aurrera. Beti aurrera. Txilibitu soinua. Makila gora. Eta bai, orain bai, orain behera‌

130 | XANISTEBANAK

2015

Mirari Lizaso, Karmele Irastorza, Araitz Elgeta, Garazi Moreno, Eneritz Arbelaitz, Onintza Mitxelena, Onintza Azpiroz eta Mirari Martiarena oiartzuarrak dira, Iratxe Lopetegi eta Marina Del RĂ­o Lezokoak eta Garazi Cabo, Janire Altuna, Olatz Mitxelena eta Eneritz Gartzia Astigarragakoak. Mikel Arriaga astigartarra eta Egoitz Iturbe urretxuarra aritzen dira orain agintari eta gidari lanetan.

ERGOBIAN SORTU, EMARRIN ERAIKI Ergobiko neskek ireki zuten Emarrik jarraitu duen bidea. Betiere euskaldunak izaki, apustu baten aitzakian hasi ziren Ergobiko neskak harri-tiran. Tiraka-tiraka, plaza bakarra zena hiru plaza eta txapelketa batean bihurtu zen. Hala, Gipuzkoako I. Emakumeen Giza Proba txapelketan parte hartu zuten. Horren ondoren, ordea, taldekide gehienek jarraitu nahi


ez eta taldea banandu egin zen. Baina ilusioa ez zen amatatu. Ergobi taldeko bik oraindik bazuten gogoa harriarekin jarraitzeko eta inguruko lagunengana jo zuten. Familia-bazkaria antolatzeko kafea hartzeko gelditu ziren astigartarretako bat eta oiartzuar bat. Bazkaririk antolatu ez baina taldea osatzeko lehenengo harriak biltzeari ekin zioten. Halaxe etorri zen Oiartzun eta Astigarragaren arteko lotura. Segituan jaso zuten Goizuetako ferian desafioa egiteko aukera. Taldea osatu eta hasi ziren elkar ezagutzen, elkarrekin pausoa lantzen, indarra lantzen, erresistentzia lantzen. Halaxe, 2013ko urrian sortu zen talde berria, izenik gabeko taldea. Izen asko eta asko bota bazituzten ere, Xabier Amuriza bertsolariak asmatu zuen denen gustukoarekin: Emarri, emakume eta harri. Laburra, sendoa, espresiboa.

“TA GIZA PROBAN, NESKA TA MUTIL, AURKARI BEZAIN SOZIO…” Hala dio Kupela taldearen Udara abestiak… Ez da berria herri kirolen mundua gizonek gobernatua dela idaztea. Esaterako, Giza Proba kirolari berari Gizon Proba deitu izan zaio urte luzez. Izen egokia, oso, parte-hartzaileak gizonak badira. Baina Emarritarrak emakumeak dira, eta emakume gisara hartzen dute parte. Hau da, euren gorpuzkera eta pisua kontuan hartuta. Euren proportzioan. Darabilten harriak 550 kilogramoko pisua du. Euren lan-saioak 15 eta 20 minutu artekoak izan ohi dira, plaza edota aurkariaren arabera. Eta eurak lan hori egiteko trebatzen dira urte osoan zehar.

Plazaz plaza jende asko ezagutzeko aukera izan ohi da, era guztietako jendea, eta denek izan ohi dute zer esana. Taldekideek diotenez, polita da emakume zein gizon heldu askoren erreakzioa eta miresmen keinua ikusi eta entzutea. Eurak pozik daude emakume gazteak plazan ikusten dituztelako. Baina bada ere kontrakorik, helburua ulertzen ez duenik, eboluzioa jarraitu ez duenik. Hortxe sartzen da proportzioaren eta gizon-emakumeen arteko lehiaren tira-bira. Gorpuzkera eta pisua aintzat hartuta, Giza Proba kirolean (beste askotan egi-

ten den bezala) proportzioekin jolastu beharra dago. Horregatik darabilte emakumeek darabilten harria, eta euren helburua ez da, ez eta izango ere, gizonen harri bera mugitzea. Aurkari bezain sozio izateko hori ulertzea beharrezkoa da, oso.

TXAPELA MOREA BERAIENTZAT Oiartzungo Antiju Moriak taldeak joan den martxoan Emarriko kideak omendu zituen, emakumeak kirolean duen parte-hartzea modu kontzientean lantzeagatik. Emarritarrek egunerokotasunean bizi dute Giza Proba, eta konturatzen dira emakumeek mundu honetan duten lekua zein den. Hortxe, kontzientzia. Tradizioaren izenpean eraikita dauden munduetan eta espazio publikoetan zaila da erroak haustea, tradizioak puskatzea. Baina Emarrik badu horretarako indar eta gogoa, eta pausoz pauso ari da harri zahar horiek mugitzen. Hortxe, parte-hartze kontzientea.

“…UDA GARAIAN SORTZEN BAITIRA NAHI ADINA KONBINAZIO!” Eta hala segi kantuak! Konbinazio horiei esker izan du Emarrik jendaurrean trebatzeko aukera. Plazaz plaza, Euskal Herrietan aurrera eta atzera. Iaz 17 plaza egin zituen taldeak, ia denak maiatza eta urria bitartean, orduantxe baitira herrietako festak eta Giza Probak badu bere lekua halakoetan. Aurten, maiatzaren 17an, Perurenan lehenengoz egin den I. Emakumeen Giza Proba Txapelketan hasi du uda garaiko denboraldia taldeak. Orain, buru-belarri jarraituko du ia bi urte hasitako bidearekin. Bejondeizuela, neskak! Ez etsi eta eutsi harri zaharkitu horren berrikuntzari! 2015 XANISTEBANAK |

131


Bote luzea berriro Oiartzunen! ZER DA BOTE LUZEA? Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da. “Bote Luzea� Joko Zuzenen arteko zaharrena da, ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Ez dezagun ahaztu XIX. gizaldiko azken laurdena arte ez zirela hormaren aurka jokatzen hasi euskaldunak. Ordu arte beti zuzenean aritzen ziren pilotan, aurrez aurre, Europa osoan bezala. Mendian, Pilotasoroetan, eta herrietako Plazetan jokatzen zen.

BOTE LUZEAREN EZAUGARRIAK Jokalekuak 55-60 metro luze eta 12-15 metro zabalekoak dira, normalean. Sakea jokalekuaren alde batean dagoen botarrian botea emanez egiten da.

Zaldin. Oiartzun

Zelaia zatitzen duen marra botarritik 35 metrora ipintzen da. Pilotaleku ireki eta paretarik gabekoan aurrez aurre jarritako bi taldek jokatzen dute, pilota esku hutsez alde batetik bestera jaurtiz. Gehienbat airez jokatzen da, nahiz eta pilotak bote bat ematea onartzen den. Pilotak gozoak dira. Taldeak lau edo bost pilotarik osatzen dituzte. Joko zuzen guztietan bezala, kintzeka eta jokoka kontatzen da. Kintzeaz gainera, xixak edo arraiak gertatzen dira, pilotari batek pilota gelditzean edo alboetatik ateratzen denean. Arraiak taldearen leku aldaketa dakar, eta eremuen zatitze-marra pilota ateratako edo gelditutako lekuaren parean jartzen da.

Zaldin. Oiartzun

132 | XANISTEBANAK

2015


BOTE LUZEA EUROPAN, EUSKAL HERRIAN ETA OIARTZUNEN Euskal Herrian jokatzen zena eta gaur egun beste Europako herrialdeetan oraindik ere jokatzen dena oso antzeko jokoa da. EUROPAN ETA AMERIKETAN

Pilotan jokatzeko era zuzen hori oso zabaldua zegoen aintzina. Txinan, Egipton, Grezian, Erroman… Ameriketako zenbait herritan ere aritzen ziren: Mexikon, Kolobian, Ekuadorren, Bolivian, Venezuelan…

Nazioarteko federazioa den Confederation Internacional des Jeux de Ballek antolatzen du munduko txapelketa eta Europako kluben arteko Champions League ere bai. Champions honetan Kersken Belgikako taldea izan da txapelduna azken bi urteetan. Aurtengoa Frisian jokatuko da, Franeker herrian.

2014. “Kaatsen” (Bote Luzea) finala. Franeker (Herbehereak). Egipto.

Erroma..

Grezia..

Mexiko.. 2013. Belgikako Kersken taldea, Europako txapelduna..

Erromatarrak izan ziren batez ere Europako medebaldera zabaldu zutenak; Britaniar irletara, Belgikara, Herbehereetara, Frantziako Pikardiara, Italiako Toskanara, Valentziar lurraldeetara, Euskal Herrira…

“Llargues”, “Pelota a Mano”, “Manito”, “Ball Pelote”, “Pallapugno”, “Handball”, “Jeu de Paume”, “Chazas”, “Kaatsen”, “Bote Luzea”… izen horiek guztiek oso antzekoa den esku-pilota modalitatea izendatzen dute. Gaur egun Europako herri hoietan bizirik diraute Bote Luzearen antzekoek. Txapelketa famatuak dituzte eta profesionalak diren pilotariak ere aritzen dira jokoan zuzenean. Milaka jarraitzaile eta ikusle biltzen dituzte joko horiek Europako zenbait herrialdetan jokatzen diren txapelketa famatutan.

2014. “Llargues” (Bote Luzea) finala. Valentzia.

Confederation Internacional des Jeux de Balle..

2015 XANISTEBANAK |

133


EUSKAL HERRIAN

OIARTZUNEN

Euskal Herriko pilota-joko modalitaterik zaharrena da bote luzea, Pilotasoroetan mendian eta herriko plazetan jokatzen zena. Dokumentuek diote VI. gizaldian aritzen zirela euskaldunak pilotan.

Betidanik izan da Oiartzualdea oso pilotazalea eta bote luzeak berebiziko garrantzia izan du inguru hauetan.

Euskal Herrian beste joko zuzenetako modalitateak bizirik mantentzen baditugu ere (laxoa, pasaka, errebotea‌) oinarrizkoa den bote luzea ia galdurik daukagu. Gaur egun ez dago bote luzeko txapelketarik. Gehienez ere erakustaldiak antolatzen dira noizbehinka han eta hemen. Iparraldean, Baztanen eta Oiartzunen ahaleginak egiten ari dira modalitate hori berreskuratzeko.

Garrantzi horren adibide dira dokumentuen bitartez egiaztatuak dauden Pilotasoroen kokapenak eta berriak: Zaldin, Zaria, Tellerieta, Eldotz, Sorondo, Olanditu, Egiburu (Oiartzun) Listorreta (Errenteria), Aku, Larre, Goizarin (Artikutza), Frain, Nabaluztegi (Lesaka), Krater (Ametsagaina, Donostia)‌

Zaldin. Oiartzun.

2013. Donostia.

Goizarin. Goizueta. 2013. Irurita.

2015. Pasai Antxo.

134 | XANISTEBANAK

2015

Krater. Ametsagaina, Donostia.


Oiartzungo jokaleku nagusia udaletxe-aurreko plaza zen.

Zenbaitetan pilotasoroetan aritzeko debekuak eta trabak ezarri zituzten Oiartzungo Udalaren ordenantzek, kontrolik gabeko dirua jokatzen zelako aitzakian. Elizkizun garaian debekatua zegoen Oiartzungo plazan pilotan aritzea.

Tresnekin jokatzen hasi zirenean, plaza txikitxoa izaki eta Beheko Plaza eraiki zuten auzo lanean oirtzuarrak, 1750ean, laxoan eta errebotean aritzeko. Gaur egun bote luzerako ere erabiltzen da. XX. gizaldiaren hasieran oraindik ere bote luzean aritzen ziren Zaldinen.

BOTE LUZEAREN BERRESKURAKETA EUSKAL HERRIAN ETA OIARTZUNEN 2014an sortu zen PILOTA ZUZENEAN! eragile taldea. Talde horren partaideak Euskadiko Pilota Federazioa, Gipuzkoako Euskal Pilota Federakundea, EHU, Laxoa Elkartea, Behar Zana, Zubieta eta Txost dira.

Talde eragile horren helburu nagusia orokorrean, joko zuzenak bultzatzeaz gain, batez ere bote luzea berreskuratzeko plan serio bat bultzatzea da. IFARRALDEAN bertako federazioak talde bat osatzeko ardura hartua du.

NAFARROAN Baztan eta Malerrekako Laxoa elkarteak jadanik osatua duen taldea indartu nahi du. GIPUZKOAN Oiartzungo Txost Pilota Taldeak hartua du talde pare bat osatzeko ardura.

Oiartzungo plaza.

2015eko irailean Holandako Franeker herrian jokatuko den Llargues Champions League horretan Euskal Herriko bi talde dira aurkeztekoak aurrenekoz.

BOTE LUZEAREN BERRESKURAKETA OIARTZUNEN Oiartzungo Txost Pilota Taldearen helburuetan, besteak beste, joko zuzenak berreskuratzea dago. Dagoeneko lortua du Oiartzunen, historikoak ziren eta galduak zeuden errebotea eta eskuzko pasaka modalitateak berpiztea.

Oiartzungo plaza.

Oiartzungo Beheko plaza.

Orain, agian historikoena eta zaharrena den bote luzea berreskuratzeari ekin dio.

2015eko martxoan, Txost Pilota Taldea PILOTA ZUZENEAN! talde eragilearen sortzaile eta bultzatzaile zenez gero, abian ipini zituen bote luzea modalitateko lehen entrenamenduak Gipuzkoan. Entrenamendu horien helburua Gipuzkoako herrietan bote luzeko erakustaldiak emateko gai izango ziren bi talde osatzea zen alde batetik, eta irailean Europako Champions League famatuan aurkezteko talde sendo bat lortzea bestetik. 2015 XANISTEBANAK |

135


20 pilotarik osatzen dute oraingoz proiektu honen funtsa. Pilotari gehienak oiartzuarrak badira ere, Donostia, Zarautz, Hernani, Villabona, Andoaingoak ere tartean dira. Entrenamenduak larunbat goizez egiten dituzte, Oiartzungo Beheko Plazan. Pilotarien seriotasuna, gogoa eta erakusten duten konpromisoa ikusirik, bote luzea berreskuratzeko urrats garrantzitsua egin dela uste dugu.

JOXE MARI MITXELENA ANTON MENDIZABAL (TXOST Pilota Taldeko kideak)

Laster batean bote luzea plazan, Zaldinen edo Sorondon? Zergatik ez?

2015. Entrenamenduak, Beheko Plazan.

136 | XANISTEBANAK

2015


2015 XANISTEBANAK |

137


138 | XANISTEBANAK

2015


2015 XANISTEBANAK |

139


Oiarpe KEren

2014-2015 denboraldiko emaitzak Gravniko finala jokatu duten pilotariak.

Oiartzungo esku pilota aurrerantz doa emaitza onak emanez, neurri handi batean Oiarpek egindako lanari esker. 11 urte igaro dira dagoeneko taldea sortu zenetik eta hasierako ilusio berarekin jarraitzen dute oraindik bertako partaideek. Horien lanari esker, Oiarpeko pilotariak Euskal Herriko edozein txapelketatan ikus daitezke, maila guztietan gainera: Infantil, Kadete, Jubenil, 22 urtez azpiko nahiz Senior mailan.

Parte hartzea garrantzitzua izan arren, lana eginez emaitza onak ere iristen dira, eta Oiarpeko pilotariek, bere lan onari esker, jendearen arreta piztea lortu dute. Telebistaz ere ikusi ahal izan ditugu Oiarpeko pilotariak txapelketa garrantzitsuetako finalak jokatzen. Hori eredugarria da gazteentzat, eta gauza oso ona gazteei pilotarako grina sortzeko.

Herriarteko Txapelketan egindako papera azpimarratu beharko genuke. Azken 10 urtez jarraian parte hartu ondoren, 2013 urtean lortu genuen inoiz Oiartzungo herriak lortu ez duena, Gipuzkoa mailan Txapeldun ateratzea eta hori gutxi ez dela Euskal Herri mailan txapeldunorde izatea. 2014an Gipuzkoako txapeldunorde geratu ginen, oso txapelketa ona egin ondoren.

Aurten ere ilusio eta gogo handiz gaude, berriz ere paper ona egiteko asmoz. Gure ustez talde polita dugulako. Horretaz gain, Oiarpe taldeak asko eskertzen du gurasoen laguntza, eta aurrera begira zuen kolaborazioa biziki eskertuko genuke.

140 | XANISTEBANAK

2015


OIARPEREN URTEKO EMAITZAK: Kurpil Kirolak txapelketa: Senior mailan: Andoni Ugalde eta Iñigo Ugalde txapeldun geratu ziren finalean Aurrera Saiazeko Labaka-Esnaola bikoteari 22-20 irabazi ostean. Herriarteko txapelketa: Oiartzun txapeldunorde geratu zen, finalean Donostiaren aurka hiru partidak galdu ostean.

Kadete mailan: Oroitz Sein eta Ekain Etxeberriak 22-12 galdu zuten Bikuña-Alberdi donostiarren aurka. Jubenil mailan: Xabier Azpiroz eta Andoni Floresek 22-21 galdu zuten Chiapuso-Aranguren donostiarren aurka. Senior mailan: Andoni Ugalde eta Ander Imazek 22-11 galdu zuten Urmeneta-Ortiz de Orbina donostiarren aurka.

Añorgako txapelketa: 22 urtez azpiko mailan: Andoni Ugalde txapeldunorde izan zen Hernaniko Eneko Aizpitarte lagun zuela, finalean 22-20 galdu ostean Arteaga lasartearra eta Erasun zizurkildarraren aurka. Errenteriako txapelketa: 22 urtez azpiko mailan: Andoni Ugalde txapeldunorde geratu zen Urretxuko Erostarbe lagun zuela, finalean 22-14 galdu ostean Arteaga lasartearra eta Erasun zizurkildarraren aurka.

Oiartzungo III. Esku Pilota Saria: Jubenil mailan: Aitzol Arzallus txapeldun izan zen Espinal huartearrarekin batera eta Andoni Flores txapeldunorde Gelis zestoarrarekin; finala 22-6 amaitu zen. Senior mailan: Ander Imaz txapeldun geratu zen Arteaga lasartearrarekin batera eta Iñigo Ugalde txapeldunorde Ojuel hernaniarrarekin; finala 22-14 amaitu zen.

Getariako txapelketa: 22 urtez azpiko mailan: Andoni Ugalde eta Iñigo Ugalde txapeldun geratu ziren, finalean Azketa-Atxa bikoteari 22-14 irabazi ostean. Olako txapelketa: Alebin mailan: Ekain Sein eta Xabier Aburuza txapeldun geratu ziren, finalean 18-12 irabazi ostean Baztango bikoteari.

Kadete mailan: Egoitz Etxabe eta Oihan Lopez txapeldunorde geratu ziren, finalean 22-15 galdu ostean Canaval-Telletxea bikotearekin. Aizarnazabalgo txapelketa: 22 urtez azpiko mailan: Andoni Ugalde txapeldunorde geratu zen Segurako Xanet Imaz bikote zuela, finalean 22-17 galdu ostean Peru Labaka-Legarreta bikotearen aurka. Gipuzkoako txapelketa: Senior banaka: Jokin Hernandez txapeldun izan zen, finalean Aurrera Saiaz taldeko Iturberi 22-14 irabazi ostean. Senior binaka 1. maila: Andoni Ugalde eta Iñigo Ugalde txapeldunorde izan ziren, finalean Aurrera Saiaz taldeko Arteaga-Erasun bikotearen aurka 22-12 galdu ostean. Hala ere, Ohorezko Mailara sailkatzea lortu zuten hurrengo denboraldirako. Bortzirietako txapelketa: Alebin mailan: Ekain Sein eta Xabier Aburuza txapeldun geratu ziren, finalean Iker Amiano eta Unai Amiano irundar bikoteari 18-9 irabazi ondoren.

Infantil mailan: Ekaitz Salaberria eta Jon Iñarra txapeldunorde izan ziren, finalean 18-3 galdu ondoren Txaruta taldeko Asier Bailarena eta Oier Ariztegi bikotearen aurka. Kadete mailan: Oroitz Sein eta Ekain Etxeberria txapeldun izan ziren, finalean 18-9 irabazi ondoren Arkupe taldeko Jonan Fagoaga eta Beñat Ordoki bikotearen aurka.

Memorial Pebet txapelketa: Kadete mailan: Oroitz Sein txapeldun geratu zen Aginagako Arangurenekin, finalean 22-15 irabazi ostean Exposito-Aizpitarte bikoteari. Altzako txapelketa: Senior mailan: Ander Imaz txapeldun izan zen Azpiri bikote zuela, finalean 22-18 irabazi ostean Yoldi-Sarasa bikoteari.

San Anton txapelketa: Promesa mailan: Jokin Hernandez eta Andoni Flores txapeldun izan ziren, finalean 22-19 irabazi ostean Unanue-Juaristi bikoteari.

Senior mailan: Andoni Ugalde txapeldunorde izan zen Soraluzeko Aldape bikote zuela, finalean 22-13 galdu ostean Larrañaga-Murgiondo bikotearen aurka. 2015 XANISTEBANAK |

141


Ortuellako txapelketa: Promesa mailan: Ander Imaz txapeldunorde izan zen Ortuellako Rey bikote zuela, finalean 22-13 galdu ostean Etxeberria-Ibarrondo bikotearen aurka. Euskal Herriko txapelketa: Senior banaka: Andoni Ugalde txapeldun geratu zen, finalean Olaizola lesakarrari 22-7 irabazi ostean. Bortzirietako txapelketa banaka: Alebin mailan: Ekain Sein txapeldun geratu zen, finalean 16-6 irabazi ostean.

Kadete mailan: Ekain Etxeberria txapeldun geratu zen, eta Oroitz Sein, berriz, txapeldunorde; finaleko emaitza 18-16koa izan zen.

Herriartekoa, 2014.

Gipuzkoako Trinketeko txapelketa: Kadete banaka: Imanol Ugalde txapeldun izan zen, finalean Odriozola urnietarrari 30-15 irabazi ondoren.

Kadete binaka: Imanol Ugalde eta Oihan Lopez txapeldunorde izan ziren, finalean 40-14 galdu ostean Odriozola-Aldumberri bikote urnietarraren aurka.

Jubenil banaka: Argoitz Otaño txapeldun izan zen, finalean 35-18 irabazi ostean Rodriguez hernaniarrari. Jubenil binaka: Zigor Salaberria eta Argoitz Otaño txapeldun izan ziren, finalean 40-11 irabazi ostean Pagola-Urruzola bikote hernaniarraren aurka Malerrekako txapelketa: Senior elite mailan: Ander Imaz txapeldun geratu zen Mendinueta gasteiztarra bikote zuela, finalean 22-17 irabazi ostean Elizalde-Eskudero bikoteari.

142 | XANISTEBANAK

2015

Memorial Goñi txapelketa: Senior mailan: Ander Imaz txapeldun izan zen Dorronsoro amurrioarrarekin, finalean 22-14 irabazi ostean Urbieta-Perez bikoteari. GRAVNI txapelketa: Trinketean: Jubenila binaka: Zigor Salaberria eta Argoitz Otaño txapeldunorde izan ziren, finalean 40-36 galdu ostean Sanchez-Juankorena bikote nafarraren aurka. 22 urtez azpikoak banaka: Jokin Hernandez txapeldunorde izan zen, finalean Iparraldeko Alcasenaren aurka 40-34 galdu ostean. Ezker paretean: 22 urtez azpikoak banaka: Andoni Ugalde txapeldunorde izan zen, Larrañaga gasteiztarraren aurka 22-16 galdu ostean. 22 urtez azpikoak binaka: Ander Imaz txapeldun izan zen Arteaga lasartearra bikote zuela, finalean 22-15 irabazi ostean Agirre-Lasa nafarrei.

Ajangizeko txapelketa: Senior mailan: Ander Imaz txapeldunorde izan zen Uriona bizkaitarrarekin, finalean 22-19 galdu ostean Elordi-Erostarbe bikotearen aurka. OIARPE KE


Herri eragileak


Bejondeiola Oiartzungo herriari * Lur-sailak uzteagatik * Traktorea erosteko dirua biltzen laguntzeagatik * Kontsumo taldearen bidez lan integrazioa bultzatzeagatik * Jaietan gure azokara hurbiltzeagatik * Pertsona erdigunean jartzen duen proiektuan sinisteagatik

144 | XANISTEBANAK

2015


Urteko laburpena 2014KO UZTAILA/ABUZTUA • Kontsumo taldearen bisita Ergoiengo baratzera. • Iturriozko Santiyotan azokan barazki postua. • Xanistebanetan azoka. Jai batzordean parte hartuz eta inguruko ekoizleen laguntzaz, azoka antolatu genuen Baserritar egunean. Pintxo lehiaketan eta Sagardo lehiaketan ere parte hartu genuen. • Abuztuko oporretan, kontsumo taldeko barazki bilketak baratzeetan. Kontsumo taldeko kideek barazkiak baratzean bertan jasotzeko aukera izan zuten.

2014KO IRAILA/URRIA

• Kontsumo taldea 30 kidetik 35 kidera handitu zen. • Herriko Gizarte-Hezkuntza kontseilua. Pasa den urtean bezala, herriko beste eragileekin kontseiluan parte hartzen jarraitu dugu.

• Buruko Osasunaren nazioarteko egunaren harira, kontzertua Kontsejupean Hiru Bi Band!-en eskutik. • Foru Aldundiko Aurrekontu Parte-hartzaileetan gaixotasun psikikoa duten Oarsoaldeko pertsonentzat proiektua. Arraztalok Oiartzunen hasi zuen lana eskualdera zabaltzeko, aurrekontu parte-hartzailetan 50.000€-ko ekarpena gorde da 2015 urterako. Horrela, eskualdeko beste hiru herrietan Oiartzunen egiten ari garena erakutsi eta hurrengo urteetan haiek ere herri mugimenduak sortzea da helburua.

• Ustiategi ekologikoaren zigilua lortzeko konbertsio prozesuaren hasiera. ENEEK elkartearen gidaritzapean ziurtagiri ekologikoa lortzeko lanak hasi ditugu.

• Eusko Legebiltzarreko galderari erantzuna. Arraztalok, beste eragileen laguntzaz, Eusko Legebiltzarrari Enplegu Zentro Bereziei buruzko galdera egin zion. Lanbidek zentro horiek sortzeko legedia garatu gabe du, eta ondorioz Arraztalok ezin du bere Enplegu Zentro Berezia sortu.

2014KO AZAROA/ABENDUA • Kontsumo Taldeari buruzko erreportajea Hamaika telebistan. • Txerri Eguneko azokan barazki eta jaki postuak.

2015KO URTARRILA/OTSAILA • Sagardoaren ikastaroa, Guillermo Castaños enologoarekin, urtarrilaren 24an. Sagardoaren kalitatea oinarri hartuta, paregabeko sagardoa ekoizteko gakoak eman zituen.

• Arartekoaren hitzaldia izan genuen urtarrilaren 27an. Buruko gaixotasunari buruzko gaiak landu zituen: edonori gerta dakioke, Osasun Zerbitzuen laguntza bakarrik ez da nahikoa, buruko gaixotasuna duten pertsonen %70-%80 langabezian dago. • Euskara Elkartera ekimenaren fase berrian parte hartzea.

• Elizalde Herri Eskolako ikasleak baratzeetan. 1. mailako ikasleak baratzeetan egiten dugun lana bertatik bertara ikusi ahal izan zuten. • Elikadura Burujabetzari buruzko mahai ingurua. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren eskutik, gure esperientzia elkarbanatzeko aukera izan genuen. • Itzulpenak egiteko laguntzaileak lortzeko deialdia. Gaixotasun psikikoaren inguruko materiala euskarara itzultzeko pertsonen bila gabiltza.

2015EKO MARTXOA/APIRILA

• Foru Aldundiko Aurrekontu Parte-hartzaileetan gaixotasun psikikoa duten Oarsoaldeko pertsonentzat proiektua. Hitzarmenaren prestaketa eta planifikazioa. • Haurtzaro Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleen bisita baratzeetara.

Oiartzungo Gaixo Psikikoen Elkartea 17. posta kutxa - 20180 Oiartzun & 634 254 670

arraztaloelkartea.wordpress.com /

arraztalo@gmail.com / @arraztalo

2015 XANISTEBANAK |

145


Atsolorra

2014an jaiotako oiartzuar berriei ongietorria

Urteak aurrera doaz guztientzat, eta baita guztiok osatzen dugun gizarte honentzat ere. Eta urteekin batera, garaiak ere aldatu egiten dira. Garai batean gure jai, ohitura eta festak zuzentzen zituzten motore eta instituzioek gaur egun galdu dute beren indarra, baina sakoneko helburu eta arrazoiek indarrean jarraitzen dute kasu askotan. Eta halaxe zen aurtengo martxoan elkartu gineneko kasuan ere. Gure artera sortu berri diren haur eder guztiei ongietorri goxo bat zor diegu, lehen zor genien bezala eta biharko egunez zor izango diegun moduan, egunero sortzen dugun gizartearen berme handiena baitira.

Udal lantaldeko kide den Miren Irigoienen gidaritzapean, kutsu erlijiosoetatik aparte festa ospakizun sozial bat egiteko motibazioak bultzatuta, inguruko beste herri batzuetan berreskuratutako ohitura bati eutsi nahi izan genion: atsolorra. Gutako askorentzat inoiz entzun gabekoa zen hori Miren gai horrekin urbildu zitzaigun arte. Gero, poliki-poliki, ikasten joan ginen zer zen hori guztia, eta azkenerako festa polita antolatu genuen. Atsolorraren inguruko ezagutza teknikoan EreĂąozun lehendik atsolorra antolatu zuten lagunak eta M. Carmen Basterretxea antropo-

146 | XANISTEBANAK

2015

logoa izan genituen irakasle. Eta ezin ahaztu Oiartzungo helduengandik eta beren kabuz urte hauetan atsolorrak egin dituztenengandik jaso genuen informazio guztia. Behin bila hasitakoan, jende asko ezagutu genuen gaur egungo garai modernoetan (XX. mendetik aurrera) atsolorrak egin dituena Oiartzunen. Gurutzeko Galdos tabernako Pepi Castrillejok eta Inaxi Lasak hizketaldi atsegina eskaini ziguten beraiek ospatutako atsolorrei buruz. Ez omen zen jatekorik eta edatekorik falta izaten. Hura bai festa!

Funtsean, atsolorra, Basterretxea antropologoaren esanetan, haur jaioberriari komunitatera egiten zitzaion ongietorria zen. Garai batean ez zegoen gaur egun daukagun infraestrukturarik. Ez ospitalerik, ez emaginik... Baserrian haur batez erditutakoan ama ahuldurik geratzen zen eta inguruko baserrietako emakumeek etxeko zereginak arintzen laguntzen zioten. Behin amak indarrak bereskuratu eta haurra pixka bat sendotutakoan, festa bat antolatzen zuten etxean, eta bertan elkartzen ziren laguntzen ibilitako guztiak. Alde batetik, laguntza hori eskertzeko modu paregabea zen eta, bestetik, jaiotako haurra komunitatean onartzeko festa edo erritua. Gaur egun aito-


na-amonak izaten dira kasu askotan laguntza hori ematen digutenak. Erditzea ospitalean egiten da gehienetan eta inguruko bizilagunekiko lotura eta harremanak ez dute zertan estuak izan. Atsolorrak, beraz, inguruko baserrietako emakumeei eskerrrak ematearen izaera galdua du, baina haurra komunitatean onartzearena inoiz zentzurik galduko ez duen kontua da, gizarteak gizatasuna mantentzen duen bitartean.

Horrekin guztiarekin, eta EreĂąozun egindakoa eredu hartuta, elkartu ginen udaletxean zenbait guraso ilusionatu, gure haurrei ongietorri goxo bat egiteko ideiak tentatuta. Hasiera batean ideia asko sortu ziren, oso interesgarriak denak, egia esaterako. Hamar bat haurren gurasoak bildu ginen. Ahal genuen neurrian eta ahal genuen moduan elkartzen ginen. Gaur azaltzen zenak hurrengoan ezingo zuen eta, era berean, gaur azaldu ez zen beste bat azalduko zen hurrengoan. Azkenerako, nahiko lantalde sendo eta konprometitua sortu zen, baina guztien artean aipatu beharra dut Mirenek egindako lana, berari esker lortu baikenuen atsolorra antolatzea hein haundi batean. Egunak aurrera joan ahala sortutako ideia guztiak aurrera eramateko denbora faltak eraginda, ideia zehatz batzuk gailendu ziren eta poliki-poliki ospakizunari forma eman genion. Eguna iritsi zenean 27 familia elkartu ginen udaletxean. Goizeko hamaiketan zen hitzordua eta apurka-apurka oiartzuar berri txikiak bertaratu ziren aita-amen konpainian eta asko eta asko aitona-amonek ere lagunduta. Helduen gauzak egiteko espazio hori, pleno aretoa, haurrek konkistatu zuten goiz hartan eta beren modura moldatua izan zen. Haurrak protagonista izaki, manta batzuk jarri genituen erdi -rdian gurasoekin gustura lurrean eser zitezen eta jostailurik ere ez zen falta. Gainerakoak haien bueltan geratu ziren bertan festarekin gozatzeko. Iritsi ahala, kartulinatxo bat jaso zuen haur bakoitzak bere izen-abizenak bertan idatziak zituena. Jarraian ekitaldi instituzional guztiek eskatu moduan, hitzaldiak izan ziren: zinegotzia, alkatesa... Baina ez nolanahiko hitzaldiak. Izan ere, zinegotziaren eta alkatesaren haurrak omenduak izan ziren goiz horretan eta kontatu zituzten kontuek normalean baino emozio gehiago zuten. Aipamen berezia egin

zitzaien aitona-amonei. Izan ere, beraien laguntza izugarria da gaur egun haurrak kontzeko orduan, eta guraso eta haurrek osatzen dugun familia txikia sostengatzeko ezinbesteko zutabea bihurtu dira. Bertsolariek ere ez zuten zitara faltatu nahi izan eta bertso ederrak kantatu zituzten atsolorreko protagonista guztiak omenduz: gurasoak, aitona-amonak eta, nola ez, haur jaioberriak. Baina esan dut lehen helduentzako leku hori haurrek konkistatu zutela eta izan zuten, bada, haurrek ere beraientzako jolasen bat edo beste... Atsolorra antolatu genuenon gidaritzapean, zenbait haur kanta-jolas abestu genituen guztion artean. Garai batean gure aitona-amonek eta gure gurasoek guri erakutsitakoak gure haurrekin disfrutatzeko aukera izan genuen. Azkenik festako benetako protagonistak protagonista izan ziren momentua iritsi zen: hurbildutako haur bakoitza omendu genuen, banan-banan. Bakoitzaren izen-abizenak irakurri ahala, hasieran banatutako kartulinatxoak mural haundi batean jarri genituen koloretako irudi polit bat osatu arte. Eta euskaldun onak bezela, atsolorraren osagai nagusietako bati erreparatuaz, han bildu genuen janari pilarekin hamaiketakoa eta bazkaria egin genuen. Bakoitzak zerbait eraman genuen jateko, patata tortillak, bizkotxoak, gisatua... Ez zen jatekorik falta eta tripa aseta bukatu genuen ekitaldi xume eta goxo hura. IĂ‘AKI ARBELAITZ ARANBURU

2015 XANISTEBANAK |

147


Palestina

Al escribirme el presidente de un país dándome las gracias, sabiendo quién era sentí que era un gesto especial, ciertamente, pero pensé que en realidad aquello no tenía demasiada importancia. Cuando fue un joven palestino con síndrome Down quien me dio la mano dándome las gracias, “Salam” en su idioma, fue también un gesto especial y además… importante. Estábamos en Jerusalén y minutos antes, bulldozers y soldados judíos acababan de demoler lo único que yo creía tenían, su vivienda. Tenía varios hermanos, entre ellos la pequeña Rana de cinco años que ajena a la tragedia, me sonrió desde su escondite. Aquel día les prometí que contaría su historia, que contaría lo que allí está sucediendo. Yo tengo mi vivienda, ellos ya no, pero ellos sentían tener a Allah, su dios, algo que yo nunca tendré. Resulta que he llegado a la conclusión de que ha sido necesario mirarme en el espejo de Palestina y del Sahara, para lograr verme a mí mismo y continuar construyendo mi propia identidad vasca.

Por eso estoy convencido de que todo cuanto hagamos en nuestro querido pueblo en apoyo o hermanamiento con Palestina y Sahara, esos la-

148 | XANISTEBANAK

2015


zos que pueden parecer casi invisibles y que poco a poco vamos tejiendo, acercando estos tres pueblos, nos ayudará a construir nuestra propia identidad y creo no ser el único que piensa así. Diversas actividades que se han desarrollado en Oiartzun y la respuesta de sus gentes, pueden ser una prueba de ello y también, de que el sendero que de alguna forma hemos tomado, puede llevarnos todavía más lejos. Los acontecimientos de Palestina de este verano, el asesinato de cientos de niños en los bombardeos, ha quedado impune, como cabía de esperar. No así respuesta de las personas, de la gente que en realidad puede considerarse humanidad, esa ha sido bien diferente y no es necesario salir a la calle para decir lo que se piensa, basta con sensibilizarse con lo que se ve y ocurre, dándose cuenta del genocidio cultural y humano que está cometiendo Israel, la víctima que se convirtió en verdugo. Gracias a las personas que en Oiartzun se han movilizado, hemos podido acercarnos un poco más a esta tragedia, bien con los paneles que pudieron verse en fiestas, gracias a la concentración en la que un par de centenares de oiartzuarras se juntaron en la plaza para mostrar su repulsa por los bombardeos indiscriminados, simbolizando ancianos, madres, padres, niñas y niños esa repulsa estampando con pintura roja las siluetas de sus manos sobre una bandera de Israel. Gracias también a las decenas de niños y jóvenes que hicieron sus dibujos para los niños palestinos, gracias a una exposición de significativas fotografías en la que colaboraron una docena de reconocidos fotógrafos palestinos. Gracias también a la persona que llevó la bandera palestina a la balconada del Ayuntamiento en el txupinazo o gracias al Elkartasun Eguna Palestinarekin, que se celebró el pasado noviembre, presentado por Fernan Garate y que contó con la actuación de Esteban Martiarena y Felipe Eizagirre, con la proyección de dos cortometrajes de la realizadora Antzine Biain que después ofreció una charla y la despedida de nuestro concejal de Cultura, Asier Legorguru. Esperamos que estas iniciativas hayan servido para que los Oiartzuarras puedan conocer un poco más lo que sucede en Palestina y de alguna forma haya contribuido a estrechar, aunque sea un poco, los lazos entre nuestros pueblos. Ahora nos queda, tratar de continuar este camino porque cada día que pasa, Israel roba un po-

co más de tierra palestina, detiene y encarcela a más gente, humilla más y más a los palestinos, destruye más viviendas y se va apoderando de los recursos de la tierra palestina.

Hace escasas semanas una importante institución de Madrid me ofreció trabajar en la edición de un libro, una oportunidad para las personas que andan navegando por el mundo de la literatura y la poesía. Además, la parte artística era con obras de un artista de Jerusalén. Pensaba aceptar pero antes quise conocer más detalles del artista. Ahí llegó mi sorpresa, el artista de Jerusalén era israelí. Antes de responder me puse a investigar como si fuera detective dentro de una película. En fin, el artista en cuestión, era además un reconocido científico judío que había combatido contra los palestinos y su padre, había sido un destacado sionista de la época. Son esas ocasiones que se presentan en la vida para tomar decisiones importantes. Creo que no hace falta decir lo que hice, respecto al libro del reconocido científico y artista israelí, porque ya me conocéis y creo que tal y como me enseñaron, el camino de construir algo, empieza por ejemplo.

Espero que cuando pasen los años, si me ocurre como a mi padre que hace nada nos dejó, y voy perdiendo la memoria poco a poco, primero se escape el recuerdo de las cosas que no tienen tanta importancia, como la vez que me escribió el presidente de un país, dándome las gracias y aguanten en mi cabeza historias como la de la familia palestina de Jerusalén y mi promesa de contar lo que allí sucedía. XABIER SUSPERREGI

2015 XANISTEBANAK |

149


Saharako irribarrea

Metu, Mohamed, Salakha, Said, Fatimetu, Yu... azken urteetan Oiartzunera etorri diren haurretako batzuk dira. Saharatik etorriak, udako epelera. Epelera diogu, basamortuan egiten duen bero izugarritik etortzen direlako. Gu Oiartzunen Xanixtebanak 30-35 gradutan ospatu beharrean bageunde, kexatu egingo ginateke eta data beretan Saharako basamortuan 50 gradu egiten ditu itzaletan.

Baina haurrak ez dira basamortuko jauregi magikoetatik etortzen. Aljeriako basamortuko errefuxiatu kanpamentuetatik etortzen dira. Ia 40 urte baitaramatzate sahararrek eurena ez den lurralde batean bazterturik. Marokok kendutako lurrean ezin bizi eta Aljeriak utzitako basamortu zatian. Mendebaldeko Saharan bizi diren sahararrek egoera gogorrak pairatzen dituzte, jazarpenak, atxiloketak eta torturak... Azken hilabeteetan ezaguna egin da Hassana Aaliaren kasua, Espainiako Gobernuak ez baitzuen hare asilo eskaera onartu eta estatua uzteko agindua eman zuen. Hassanak oiartzuarron eta Oiartzungo Udalaren babesa jaso zuen, eta gurean izan zen berak eta bere herritarrek bizitakoak kontatzen. Ez baita egoera isolatua Hassanarena, urte luzez zapalduta bizi den herri baten oihua baizik. Udan etortzen diren haur sahararrak ere badira oihu horren oihartzuna. Plaza, igerilekua, udalekuak, frontoiak... alaitzen dituzte gurean

150 | XANISTEBANAK

2015

euren irribarreekin eta beren Saharako daira eta wilayaetan zoriontsu dira. Baina badituzte beharrak, batez ere osasun eta elikadura arloari dagozkienak. Udako oporraldia indarberritzeko aukera da: sendagilearengana joan, dentistarengana joan, ongi eta maizago jan... Urteko gainontzeko hamar hilabeteetan gorputzak behar bezala eusteko. Osasuna indartzeaz gain, burua ere indartzen dute. Ezagutzen baitute beste herri, jende, kultura, ohitura eta hizkuntza bat. Partekatzen dugu oiartzuarrok sahararrekin eta sahararrek oiartzuarrekin. El Watan elkarteak urtero egiten du ahalegina haur sahararrak Oiartzuna ekartzeko. Aurten zazpi familiak zabaldu dituzte Sahararentzat ateak eta elkartetik eskerrak eman nahi genizkieke. Urtean zehar zenbait ekintza ere antolatzen ditugu, bai Oiartzunen eta baita Aljeriako errefuxiatu kanpamentuetan ere. Bi herrien arteko elkarlana sortuz.

Saharar herriari elkartasuna adierazi nahi dion oiartzuar orok ditu El Watan elkarteko ateak zabalik. Sahararen aldeko astean, janari bilketan, haurren harreran edo errefuxiatu kanpamentuetako bidaietan. Eskerrik asko bidelagun zareten guztiei!! Shukran!!!! EL WATAN


Ar Redadeg Aurten, Korrika eduki dugu herrian eta ongi etorri ederra egin diogu ekimen horri oraingoan ere. Euskal Herri osotik igarotzen den lekukoak eta bertan adierazten den mezuak euskaldun guztioi gogorarazten digu hizkuntza aberats bat daukagula herri honetan, euskaraz hitz egin eta bizi nahi dugula. Hau guztia esan ondoren, hemendik aipatu eta gogoratu behar dugu munduan zehar beste herri batzuk ere badaudela, indar handiz babesten saiatzen diren hizkuntza propioak dauzkatenak. Bretainian urteak daramatzate beren hizkuntza berreskuratzeko lanetan. Gurean bezalaxe, bretoieraz ikasteko eskola-sare propioa eratu dute, eta baita helduen gau-eskolak ere. Gainera, Euskal Herrian bezalaxe, han ere badute beren Korrika: Ar Redadeg esaten diote, eta hemengo helburu berberak ditu.

Ar Redadeg ekimena 2008an jarri zen martxan. Naoned herrian (Nantes) hasi eta, 600 km Bretainian zehar ibili ondoren, bukaera Karaezen eduki zuen. 2014. urtean laugarren ekitaldia egin zen: Morlaix-etik Glomel-era, 1.500km, 300 herri, eta 5 departamentutatik pasatu zen, indar eta ilusioz. Bretainian indarra hartzen hari den ekimen bat da, eta guk ere gure aportazio txikia egin nahi izan diogu oiartzundik. Oiartzuarrok 2014. urteko Ar Redadeg ekimeneko kilometro bat erosi genuen eta bertan Karaezko lagunak gure ordezkari izan genituen. Ea hurrengo batean ekonomikoki laguntzeaz gain bertan korri egitera ere animatzen garen. Gora bretoiera! Gora Ar Redadeg! Gora munduko hizkuntza aniztasuna! KARAEZ-OIARTZUN SENIDETZA ELKARTEA

2015 XANISTEBANAK |

151


KILLIRIKUPE Berdintasunaren Aldeko Emakumeen Elkartea 1990: Duela 25 urte emakumearen gaiaren inguruan lanean ari zen aditu talde batek proiektu berritzaile bezain interesgarria aurkeztu zuen udaletxean. Udaleko taldeari iruditu zitzaion herrirako onuragarria izango zela eta aurrerabidea eman zion. Horrela, bada, abiatu zen guretzat hain baliagarria den unibertsitate txiki hau.

Hasieran parte-hartzea mistoa zen, eta gero emakumeena bakarrik izatera pasatu zen.

Kostua Udalak finantzatu zuen bere osotasunean. Laboral Kutxaren gaineko lokaletan ematen ziren ikastaroak. Emakumeok egonezinez, jakin-minez, eguneroko bizimodua (konplexua arlo guztietan) nola bideratu deskubritu nahirik ikastaroetara joaten jarraitu genuen.

1992: Taldea legezko egin zen. Parte-hartzaileek hileko kuota ordaintzen genuen ikastaroek irauten zuten bitartean (horretaz gain, Udaleko eta Emakundeko diru-laguntzak genituen), eta horrela, taldeak aurrera jarraitu zuen. Irabazi asmorik gabeko taldea gara. Gauza bakarra eskatzen zaigu: asistentzia betetzea.

Emakumearen gaiak psikologiatik abiatuta lantzeak sozialki interpretazio oker ugari ekarri zituen duela 25 urte: arazoak genituen pertsonak ginela, beste egitekorik ez genuela eta beste tabu pila bat zeuden gaiari buruz. Baina, hala eta guztiz ere, astero klaseetara joaten ginen. Killirikupetik pasatu diren pertsona guztien nekaezintasuna nabarmentzekoa da: hasi zirenak, jarraitzen dugunak eta, hainbat arrazoi direla medio, falta direnak. Guztien nekaezintasu-

152 | XANISTEBANAK

2015


nak ahalbidetu du gure herriko bizitza sozial, kultural eta politikoan integratzea eta parte hartzea. Antolatzen ditugun ikastaroetan liburuak irakurtzen ditugu eta filmak ikusten ditugu. Tresna bat zein bestea erabili, taldean lantzen dugu, eta adostasunera iristen gara gure adituen laguntzaz. Gure bizitza maila guztietan enfokatzen laguntzen digu, gure bulkadei eusten. Abusuen eta genero indarkeriaren kontra lan egiten dugu, egunetik egunera emakumea postu publikoetan eta, orokorrean, gizartean integratuagoa egon dadin. Gure heziketak sustrai sendoak ditu “besteek zer esango” dutenaren inguruan, eta funtsik gabeko beldur eta lotsetan. Esan behar dizuegu gutako bakoitzak asko ikasten dugula, egunero, orduro eta minuturo pixka bat gehiago gu geu izateko. Modu horretan, gure barneko “ni hori” indartzen dugu, eta batez ere, askeago sentitzen gara arlo guztietan. 2015: Azpimarratu behar dugu duela 25 urte jarraitzeko adorea, irmotasuna eta ausardia izan zuten emakumeei esker gaur egun Killirikupek errealitatea izaten segitzen duela. Ikastaroak ematen ditugun lokalak Udalak uzten dizkigu; bat udaletxean bertan (euskarako taldearena), eta bestea Karaez kalean (gaztelaniako taldearena). Astean ordu eta erdiko iraupena izaten dute klaseek.

Gai asko lantzen ditugu. Gai unibertsalak dira menderatzea, maitasuna, boterea, elkartasuna... Horri guztiari ekarpen txiki bat egiten saiatu gara, beti bezala, ahularena indartuz eta bortitzarena indargabetuz. Aurten landu ditugun egileak hauek dira: Maite France Hirigo-

yen. El acoso moral eta El abuso de debilidad, alde batetik, eta bestetik Marcela Lagarde, Claves feministas para la negociacion en el amor. Eduki horiek barneratzen laguntzeko eta parte hartzea sustatzeko bi film ikusi eta aztertu ditugu, eta baita bi nobela ere. Taldeen artean konplizitate handia dago. Gure egitekoa da, eta aurrera jarraitu behar dugu, garrantzitsua eta hil edo bizikoa baita errepresio, krisi, gehiegikeria sexista eta abar gure inguru hurbilenean ikusten dugun garai hauetan. Zer pentsatua ematen digu eta, era berean, konpromisoan jartzen gaitu, gure esku dauden bitartekoak jartzeko poliki bada ere, aurrera egiteko. Herriko taldeetan integratuta gaude. Giro sano eta alaian lan egiten dugu, eta datorkigunari nola aurre egin ikasteko aukera ugari izaten ditugu: beti, aurrera egiteko gogoz eta borrokatzeko prest. Amaitzeko, Udalari eskerrak eman nahi dizkiogu eman digun diru-laguntzagatik, eta urteotan utzi dizkigun lokalengatik. Gure ikastaroetara etortzeko interesa dutenek, berriz, jakin bezate ongi etorriak izango direla. ESKERRIK ASKO.

KILLIRIKUPE, BERDINTASUNAREN ALDEKO EMAKUMEEN ELKARTEA

2015 XANISTEBANAK |

153


Oiartzungo Udalak, aurtengo apirilaren 29an, udal batzarrean, Oiartzun Frackingnik gabeko herria izendatu du eta horretarako baliabide guztiak jartzeko ardura hartu du.

ZER DA FRACKINGA? Hidrokarburoak ustiatzeko teknika bat da, bai gasa zein petrolioa ateratzeko, AEBetan garatua. Lehendabizi, zulaketa bertikala (1km-4km) egiten da eta, behin gasa duen lur azpiko haitz geruzara iritsita, zulaketa horizontala (0,5KM-1km) egiten da. Lehergailuekin lehen bideak egin eta gero, ura, hondarra eta gehigarri kimiko kutsakor batzuekin osaturiko jariakin bat bidaltzen da presio handiz lur azpira, eta pitzadura asko sortzen ditu ehunka metrotan. Modu horretan gasa libratu eta lur azalerantz bidaltzen da. Teknika honen bitartez milaka putzu ustiatu dira AEBetan eta orain mundu guztira zabaltzen saiatzen ari dira teknika arriskutsu hori. Euskal Herrira ere bai. Euskal Herrian, hidrokarburoak aurkitzeko saiakera asko egin dira.

Gure lurraldeak eta hidrokarburoak aurkitu izan diren beste lurralde batzuek duten antzekotasuna ikusita , petrolio-konpainiek desiragarri bilakatzen dute babestu nahi dugun amalurra. Emaitzetan denetarik izan diren arren, urte askotan zehar saiakera horiek arrakasta eskasa izan dute. Hala ere, Fracking metodoen bidez (erauzte prozesua naturarekiko oso bortitza da) bilatzeko dagoen bolada berri baten aurrean aurkitzen gara. Berriz ere Euskal Herria lehentasunezko eremu bihurtu da. Ezberdintasuna, kasu honetan, zulaketa horizontala eta etapa

154 | XANISTEBANAK

2015

anitzen bidezko apurketa hidraulikoaren arteko konbinazioan datza (beste leku askotan ezohiko gasaren ustiatzea ustez egingarri bilakatu dutena).

Eusko Jaurlaritzak sistema honen aldeko apustua egin du, eta horren froga nabariena da SHESAk (Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi S.A.), %100an diru publikoarekin dabilen enpresak, gure lurraldean egin diren ikerketa baimenen bultzatzailea izatea. Ez da interesa duen enpresa bakarra, baina bai baimenik gehien biltzen dituena.


Egitasmo hori 2005ean hasi zen, hainbat baimenen eskaerekin eta horietako lehena 2006an eman zen. Enara deituriko baimena ezagunena bada ere, orain arte EAEn emandako beste 11 baimen daude (Ebro A, E, D, Libra, Usoa, Enara, Mirua, Usapal, Urraca, Geminis eta Saia), eta onartzeko tramitean beste 6 (Pegaso, Lurra, Lore, Galileo, Sustraia, Landarre). Baimen horiek guztiek EAEren zati handi bat hartzen dute: Arabaren %88, Bizkaiaren %78 eta Gipuzkoaren %40 inguru. Gaur egun, putzu askoren ustiatze baimena jada eskatua dago eta horietako batzuei, Gasteizko Udalerriko Subilanan dagoen Enara-1i adibidez, zundatzen hasteko, udal lizentzia lortzea bakarrik geratzen zaie.

Fracking izenez ezagutzen den teknikarekin zulatu diren zonaldeetan hainbat arazo sortu dira; hala nola, uraren eta airearen kutsadura, mugimendu sismikoen agerpena, inguruaren okupazio altua eta honen hondatzea edota putzuen inguruan bizi diren biztanleengan eta animaliengan osasun arazoak. Horren guztiaren ondorioz, Frantziak debekatuta dauka bere herrialdean, New York-eko estatuak berdin egin du 2014ko abenduan, Herbehereetan, Australian eta beste toki batzuetan moratoria eskatu dute. Bainan galdera da, zergatik eta zer dela eta agertzen zaigu Frackingnaren sistema ezohikoa orain?

Arrazoiak, nire ustez, honetan daude: a) Energia fosilen beherakada larria hemendik urte gutxira, erreserbek gailurra jo dute eta beherako bidea hartu dute. B)Sistema konbentzionalak (ohikoak) gasa eta petrolioa ateratzeko zailtasunak handitzen ari dira, teknikoki eta ekonomikoki. B) Herrialde askotan (India, Txina, Brasil...) kontsumoa erruz handitzen ari da. Egoera berri horrek -luzerako dugu- bidegurutze baten aurrean jartzen gaitu guztiok. Orain arte bezala ustiatzen jarraitu baliabide fosilak (klima aldaketan duen eragin guztiarekin) edo beste bide bat jorratzen hasi, gizarte berri bat eta jasangarriago bat bideratzeko edo gizarte xurgatzaile amorratuari eusteko orain arte bezala. Lehengoarekin jarraitu edo energia berriztagarriaren bidea hartu, efizientziarekin batera, eraikuntza jasangarriak eginez, garraio publikoak indartuz, mugikortasun zentzu gabekoak murriztuz (lana-etxea), tokian tokiko elikadura kontsumoa bultzatuz. Bide luzea, beharbada, baina eraginkorra. Besteak Frackingera darama.

GURE ESKU DAGO! KEPA OLAIZ (Ekologistak Martxan)

2015 XANISTEBANAK |

155



Irakaskuntza


Haurtzaro Ikastola, hezkuntzan etengabeko hobekuntza prozesuarekin konprometitutako ikastola arloak eta indarguneak identifikatzen dira. Datu horiek hurrengo urteetarako helburuak finkatzea modua ematen diote Hezkuntza Sailari.

BIKAINTASUNA DIOGUNEAN, ZERTAZ ARI GARA? Hezkuntzan bikaintasunaz hitz egitean, pertsonaren ikuspegitik ari garela ahaztu gabe, • Ikasleen emaitza akademikoen batez bestekoa altua da.

• Ikasleriaren gehiengoak emaitza akademiko orekatuak lortzen ditu, nahiz eta ikaskuntza prozesuan arazoak izan ikastolak ez dituelako alde batera uzten.

• Gure proiektua inklusiboa, irekia eta integratzailea da. Era guztietako ikasleak ditugu eta denei eman behar zaie formazio egokiena herritar euskaldunak eta arduratsuak garatzeko.

Haurtzaro Ikastola aukeratua izan da, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan ospatutako NAZIOARTEKO HEZKUNTZA BIKAINTASUNARI BURUZKO EZTABAIDA ETA HAREN SUSTAPENERAKO PROPOSAMENAK EUSKADIKO HEZKUNTZA SISTEMA deituriko topagunean parte hartzeko. Etengabeko hobekuntzarekin arrakasta eta emaitza akademiko bikainak lortu dituzten ikastetxeak izan dira lehenetsiak topagunean parte hartzera. Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistemaren eta bertako ikastetxeen bikaintasun-maila neurtzeko aldizkako ebaluazioak egiten ditu Hezkuntza Saialak; horien bidez, euskal hezkuntza sistemak hobetu beharreko

158 | XANISTEBANAK

2015

ETA HORI NOLA NEURTZEN DA? Irakas-sistema ebaluatu eta ikertzeko ISEI-IVEI Eusko Jaurlaritzaren erakundea da eta hezkuntza-sistemaren ebaluazio orokorra egiteaz arduratzen da. Nazioarteko azterketa sakona egin du eta, bereziki, bikaintasun-maila altua duten herrialdeen hezkuntza-sistemaren ezaugarriak aztertu ditu. Lan horri esker, emaitza bikainak lortzen dituzten sistemetan faktore komunak identifikatu ditu. Bikainak diren ereduak aintzat hartuta eta euskal hezkuntza-sistemaren errealitatea zein den jakinik, ISEI-IVEIk hezkuntza-bikaintasunerantz bideratzeko neurri-proposamenak aholkatzen ditu.


Hezkuntzan jakina da badaudela kanpo faktoreak ikaslearen hezkuntza prozesuan (errendimendua, jarrera) eragiten dutenak: gurasoen maila profesionala, ikasketa maila eta maila sozioekonomikoa (ISEK izena ematen zaio faktore multzo horri). Jakina da baita ere badaudela ikastetxearen barne antolaketako faktoreak ikaslearen errendimendua hobetzen dutenak; eta horiek dira kontuan hartzen direnak hezkuntza bikaintasunaz ari garenean: ikastetxearen funtzionamendua, jardun pedagogikoa, ikastetxean bultzatzen diren berrikuntza eta hobekuntza proiektuak, eta ikastetxearen kudeaketa eta antolaketa eraginkorra. Haurtzaro Ikastolaren kasuan gure kanpo ebaluazioko emaitzek datu hori adierazten dute: Haurtzaro Ikastolako antolakuntza eta funtzionamendu pedagogikoak, irakasleen lanak, bertan bultzatzen diren berrikuntza proiektuek, eta ikastolaren kudeaketa gardenak eta eraginkorrak eragiten dute gure ikasleen emaitzak onak izatea (baita maila sozioekonomikoa baxua dutenena ere); hau da, ikasle guztiengana iristen da errendimenduaren hobekuntza. Eusko Jaurlaritzaren (ISEI-IVEI) ikerketa horren emaitzek horixe adierazten dute: maila sozioekonomikoa ez dela oztopo Haurtzaro Ikastolan emaitza onak lortzeko (ISEK maila). Maila sozioekonomiko ezberdinetako ikasleek, bataz beste, emaitza parekoak lortzen dituzte. Arrazoi horregatik, ISEI-IVEIren aldetik deituak izan gara foro horretara gure ikastolako funtzionamenduaren berri emateko. HAURTZARO IKASTOLA

2015 XANISTEBANAK |

159


Oiartzungo Dantzari Txikien Egunak Haurtzaro Dantza Taldeak, sortu zenez gero, ikasturtean zehar ikasitako dantzak herriari eta herrikideei erakusteko hainbat plazatan dantzatzeko aukera izan du: auzoetako festak, Inauteriak, Inude eta Artzainak, San Joanetako soka dantza, Xanistebanetako urteroko zaharren egoitzako emanaldia eta baita, hasiera batean, Ikastola Egunaren ospakizun festan egiten zen emanaldi txikia eta gerora, bi ikasturtez behin eta Ikastola Egunarekin loturik, baina bezperako edo hurrengo egunean antolatzen hasi zen Ikasturte Amaierako Emanaldi esanguratsua ere. Hala eta guztiz ere, Haurtzaro Dantza Taldeko dantzariek hobekien pasatzen duten plaza Dantzari Txikiena izan ohi da.

Dantzari Txiki Egunak herri askotan antolatu ohi dira eta herri bakoitzeko Dantza Taldeak hartu ohi du hori egiteko ardura. Aurrez, Eskolarteko Dantzari Txiki Egunak antolatu ohi ziren eta horiek herriz herri txandakatuz joan ohi ziren. 1995. urtean Oiartzunen ospatu zenean, Gipuzkoako dantza talde anitz elkartu ziren. Gerora, ordea, herri bakoitzeko Dantza Taldeak hasi ziren euren herriko Dantzari Txiki Egunak ospatzen eta Haurtzaro Dantza Taldeak urtetik urtera, herri askotako gonbidapenak jaso izan ditu, Leozkoak, Oreretakoak, Urretxukoak, Beasaingoak, Tolosakoak, Donostiakoak, Lesakakoak eta IruĂąekoak, besteak beste. Egoera honen aurrean, trukean guk ere halako egun baten gonbita egiteko beharra ikusi genuen. Behar horren hariari tiraka, Oiartzunen Dantzari Txiki Eguna antolatzeari ekin zitzaion 2012/2013ko ikasturtean Haurtzaro Dantza Taldean. Lehenengo, egun handiko egitaraua osatu zen eta argi ikusi zen, batetik, goiza haurrak dantza egin zezaten erreserbatuko zela eta, bestetik, arratsaldea erromerian haurrekin batera, dantza irakasleek, gurasoek eta animatzen zen orok dantza egiteko aprobetxatuko zela. Hori horrela, eguerdiko bazkaria ere beharrezkotzat ikusi zen, batik bat, urrutitik zetozen Dantza Taldeei begira. Bigarrenez, gonbidatuei zego-

160 | XANISTEBANAK

2015


kienez, gonbidatuak izan ginen herrietako Dantza Taldeez gain, gure haurrek beste probintzia eta beste herrietako dantzak ezagut zitzaten, Euskal Herriko lurralde bakoitzeko Dantza Talde bat gutxienez gonbidatzea erabaki zen. Hori dela eta, Oiartzungo hiru Dantzari Txiki Egunetan zortzi dantza talde inguru elkartu izan gara herrian, hots, 300 dantzari txiki inguru. Hiru urteetako Dantzari Txiki Egunak zen baino zein arrakastatsuagoak izan dira, aurtengoan eguraldiak batere lagundu ez baldin badu ere.

Azkenekoa apirilaren 26an ospatu zen, hilabeteko azken igandean eta goizeko 10:30erako guztiok Ikastolako frontoian elkartu ginen, hamaiketakoa egin ondoren kalejiran irteteko. Kalejira laburra egin eta gero, emanaldia eskaini zuten Madalensoron. Aurtengoan, Tolosako Udaberri Dantza Taldea, Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldea, Lezoko Murixka Dantza Taldea, Urretxuko Lurra Dantza Taldea, Oiartzungo Elizalde Dantza Taldea, Gasteizko Indarra Dantza Taldea, Eugiko Eugi Dantza Taldea eta Hendaiako Akelarre Dantza Taldea izan genituen herrian, Haurtzaro Dantza Taldearekin batera. Dantza taldeez gain, gainera, herriko trikitilariek eta dultzaina joleek ere parte hartzen dute jaialdian, herriko ospakizuna izanik, guztientzat baita gustukoa herriko kaleetara irtetea. Dantzari Txiki Egunak, ordea, ez dira dantzarien dantzak herriei erakusteko bide alaieneta-

koa bakarrik. Kontuan hartzekoa da irteera horiek egiten dituzten talde txikienak LH2 eta LH3 inguruko haurrak izan ohi direla eta beste jende batekin egun pasa bat egiteak askotarako balio die haurrei. Jende mordoa ezagutzen dute, probintzia eta adin ugaritako dantzariak, diziplina eta exijentzi maila ezberdinetako dantza-irakasle berriak, arropa berriak, dantza berriak ikusi, musika eta instrumentu berriak ezagutu, eta abar. Horrek guztiak dantzaren mundua irekiarazten die haurrei, dantzak, entsegu geletako lau pareten artean eta herriko auzoetan dantza egiteko baliagarria izateaz gain, Nafarroako herrietaraino joateko aukera ematen duela ikusarazten baitie. Ez da hutsala, bestalde, Dantza Taldeen artean urtetik urtera eta Dantzari Egunetik Dantzari Egunera sortzen den harremana, zeinak emanaldietarako elkarlaguntza ahalbidetu eta elkarrekin ekitaldi eta irteera gehiago sortzeko parada ematen baitute, besteak beste. 2015. urteko Oiartzungo Dantzari Txiki Eguna hirugarrena baino ez da izan, baina ikusiak ikusi ondoren, urte luzeetan antolakuntzan jarraituko dugula argi dugu Haurtzaro Dantza Taldeko kideok, gure dantzari txikien, Euskal Dantzaren beraren, euskal kultura-ondarearen eta gure herriaren onurarako.

ARAITZ IPARRAGIRRE LEKUONA Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldeko arduraduna

2015 XANISTEBANAK |

161


‘Golden5’ begirada Haurtzaro Ikastolan Erronka handia bada ere, gure bideak hortik joan behar duela sinesten dugu, bidean gatazkak eta ezinak ditugula eta izango ditugula ukatu gabe. Ikastolako proiektu pedagogikoetan (Urtxintxa, Txanela eta Eki) definituak ditugu horretarako ikasleekin etengabe lantzen ditugun bi konpetentzia orokor: Norbera izaten ikasi eta elkarrekin bizitzen ikasi.

Ikasleen alderdi positiboak nabarmentzeak arrakasta dakar, zalantzarik gabe. Gure gizartea anitza da, gu ere hala gara, eta aniztasun horrek gero eta ertz gehiago ditu: familia eredu desberdinak, urritasun fisiko edo psikikoa duten pertsonak, baliabide ekonomiko desberdinekoak, hainbat jatorritako etorkinak eta atzerritarrak, ideologia eta sinesmen askotakoak... Beraz, aniztasun hori gizartean dago eta horren isla ikastolan.

Aniztasun horren baitan, ondoren adierazten diren jarrerak ere kokatuko genituzke: arauak onartzeko zailtasuna, motibazio falta, eskolaerrendimendu eskasa, autoestimu baxua, berdinen arteko indarkeria harremanak... Horiek guztiak, zoritxarrez, Europako herrialde guztietako ikastetxeetan gertatzen diren egoerak dira, eta hezkuntza profesionalei etengabe berritzea eskatzen diete egoera horiek , baliabide berriak behar dituztelako. Haurtzaro Ikastolan aniztasun horrek ikastolako bizitza eta jarduerak kolorez betetzen ditu, denak desberdinak baina aldi berean berdinak garela agerian jarriz; hau da, elkartzen gaituena urruntzen gaituena baino gehiago dela ikusaraziz.

162 | XANISTEBANAK

2015

Hala ere, hobetzen jarraitzeko asmoz, 14-15 ikasturtean lanerako ikuspegi berri batean trebatzen hasi dira ikastolako 5 irakasle, eta 16-17an ikastola osora zabaltzea dugu asmoa lan egiteko modu hori: GOLDEN5 proiektua. Irakasleek bi aurpegiko errealitatea izan behar dute kontuan: aniztasunari modu kolektiboan erantzuteko premia duen gizartea batetik; bestetik, ikasle bakoitzaren behar indibidual akademikoak eta sozialak artatzeko gai izango den heziketa.

Xede bikoitz horrekin, eta hezkuntzan ikasleen motibazioa hobetzea ipar hartuta, 2004an Golden5 proiektua abiatu zuten Europako bost herrialdetako profesionalek: norvegiarrek, belgikarrek, italiarrek, poloniarrek eta espainiarrek. Golden5 programak talde harremanen bi teoria ditu oinarrian: atribuzioen teoria eta espektatiben teoria. A) ATRIBUZIOEN TEORIA (Heider 1958)

Alferra da, txukuna da, bizkorra da, lotsagabea da, euskara ona du, kalkuluak buruz egiteko erraztasuna du‌ Atribuzioak pertsona bati atxikitzen zaizkion ezaugarriak dira, eta, teoria horren arabera, gizakiak beste pertsona batzuek egindako atribuzioak baieztatu eta, gainera, atribuzio hori egiazkoa dela ziurtatzeko adibide zehatzak bilatu ohi ditu.


b) ESPEKTATIBEN TEORIA (Pigmalion efektua ere esaten zaiona, Rosenthal 1978)

“Pentsatzen dugun horixe ikusten dugu”. Teoria horren arabera, giza garunak pentsatzen duenaren arabera hautematen du errealitatea. Premisa hori ikastetxeetako eguneroko jardunera eramanez gero, hainbat paralelismo egin daitezke. Esate baterako, irakasleak pentsatzen badu ikasle jakin batek arazo akademikoak dituela eta gainera jarrera txarra duela, horixe izango da gelara sartzen denean ikasle horrengan ikusiko duena. Irakaslearen ikuspegi horrekin, baina, arazoa handitzeko arriskua egon daiteke, ikuspegi negatiboek jokabide negatiboak dakartzatelako. Egoera mota horiei buelta ematea, hau da, negatiboa positibo bilakatzea proposatzen du Golden5ek eta irakasleari hainbat estrategia eskaintzen dizkio ikasle guztiez era baikorrean pentsatzeko eta pertsona denen alderdi positiboak ikusi eta bistaratzeko. Alderdi positiboetan fokua jartzeak motibazioa handitzen du, eta motibazioak, era berean, ikaslearen eraginkortasuna. Bi teoria horiek kontuan izateaz gain, Golden5 programak audientzia efektuaz ere hitz egiten du. Hau da, atribuzio bat taldean partekatzen bada, atribuzio horretan egiten den balorazioa talde horretan dauden pertsona kopurura iristen da eta haiek ere bereganatu egiten dute atribuzio hori. Beraz, Golden5 irakasleei zuzenduriko heziketa proiektua da, eta helburu nagusia irakasleari eskola-giro atseginagoa eta ikasgela-giro eraginkorragoa lortzen laguntzea da. Horretarako, bost eremu proposatzen ditu: gelaren kudeaketa, harremanak eraikitzen, giza giroa, ikasketa doitua eta familiaren eta ikastetxearen arteko harremana. Irakasleari eremu bakoitzeko gako-urrats batzuk eta agenda bat aurkezten zaizkio ikasleen jarraipena sistematizatu dezan. HAURTZARO IKASTOLAN

LH3. zikloko irakasle talde bat Golden5 programan murgildu da. Maria Jesus Lerak, Sevillako Unibertsitateko katedraduna psikologian eta Golden5 programaren koordinatzaile nagusiak, gidatu dituen prestakuntza saioetan parte hartu du. Programa horrek bost eremu lantzen ditu

eta aurten lehenengo bi eremuak landu dira: gelaren kudeaketa eta harremanak eraikitzen. Beraz, prestakuntza ez da bukatu, eta falta diren hiru eremuak, hurrengo bi ikasturtetan landuko dira. Prestakuntza jaso duen irakasle taldea buru-belarri murgildu da proiektuan, eta prestakuntza jasotzeaz gain, saioetan proposatutako metodologia aplikatu du ikastolako eguneroko jardunean.

Lehenengo gako-urratsak Maria Jesus Lerak berak proposatu dizkigu, mintegian landu dugunean oinarrituz. Gure egitekoa gako-urrats horiek ikasle guztiekin lantzen digula ziurtatzea da. Eta hori guztia modu sistematikoan, antolatuta eta planifikatuta. Horretarako, aste bakoitzean ezaugarri ezberdinetako bost ikasle aukeratuko dira beraiengan behar den begirada hori jartzeko. Astez aste, ikasle guztiak aukeratutako gako-urratsetatik pasatu dira, “ikusten ez diren ikasle horiek” ere bai, eta zikloa bukatzean gako-urrats berriak aukeratu dira.

Irakasleek Golden5 proiektuaren inguruan egiten duten balorazioa oso positiboa izan da. “Aldaketa txikiak eta errazak dira egin beharrekoak, baina lorpenak handiak. Ikasleen alderdi positiboak indartzea ez da berria; hala ere, programak dakarren sistematizazioak laguntzen du ihes egiten duten ikasleak presente edukitzen, eta arazoak dituztenen alderdi positiboak ikusten”. Programaren egokitasuna baloratu ondoren, Haurtzaro Ikastolak Golden5 proiektuaren aldeko apustua egin du, bidenabar irakasle guztiek Golden5 programaren prestakuntza jasoa dute ikasturte bukaeran. Ondorio argia da, Irakaslearen begiratua aldatzea da garrantzitsua. “Ikasle bakoitzak merezi du atribuzio positibo bat ikasgelan, baita zeinen ona den halako gaitan denen aurrean esatea ere”. HAURTZARO IKASTOLAKO LH 3. ZIKLOKO IRAKASLEAK

2015 XANISTEBANAK |

163


Haurtzaro Ikastolako azken lehendakariekin txor-txorka Haurtzaro Ikastolan, langileek eta ikasleek ez ezik, gurasoek ere protagonismo gaitza dute seme-alaben egunero hezkuntza prozesuan. Batzar Nagusia baldin bada ikastolako organo nagusia, Kontseilu Errektoreak, langileek eta gurasoek osatua, darama eguneroko martxaren zama nagusia, Zuzendaritza taldea izanik bertako kudeatzaile nagusia, lehendakariarekin batera. Julian Bergaretxe izan zen Haurtzaro Ikastolako Kontseilu Errektoreko aurreneko lehendakaria, eta tarteko denak ahaztu gabe, IĂąaki Irastorza azkenekoa. Zazpi urtez eraman du karguaren zama bizkarrean ikastolako ikasle ohi eta gurasoak. Asko ikasi omen du urte horietan, une atseginak eta bihurri samarrak bizi ere bai. Kontu horietaz guztiez aritu gara IĂąakirekin, eta jarraian laburbildu dugu elkarrizketa.

IĂ‘AKI IRASTORZA, HAURTZARO IKASTOLAKO LEHENDAKARI OHIA

Zenbat urte izan zara lehendakari, eta zenbat eskaini diozu lan honi? Kontseilukide 2004-05. ikasturtetik izan naiz, eta horretan oraindik ere jarraitzen dut, baina lehendakari gisa 2008-2009. ikasturtetik aritu naiz. Beraz, aurtengoa zazpigarren ikasturtea izan da lehendakari karguan. Hasierako asmoa karguan epealdi motzagoa egitea zen, baina bat dela eta bestea dela, denbora joan egiten da, eta azkenerako bat baino gehiago nirekin aspertu ere egingo zen!

164 | XANISTEBANAK

2015

Eskaini, berriz, ez dakit ba, askotan nondik begiratzen den izaten da. Segur aski, etxekoek nahi baino gehiago eta bazkide askok nahi baino gutxiago eskainiko nion. Baina onartu behar dut gauzak ondo egin nahi badira, denbora, arreta eta dedikazioa behar direla. Haurtzaro Ikastola gizatalde handia da, ondo funtzionatzen duena, ospe handikoa, eta gizatalde hori osatzen dugun guztion ordezkari nagusia izatea, ohore handia izateaz gain, ardura handia ere bada. Barruan, ikastolako esparru guztietan, izugarri lan ona egiten duen jende asko ari da, eta horien ordezkari dabilenak ere txukun jardun behar du, edo behintzat horretan saiatu behar du. Gauzak txukun egiten saiatzeak ahalegin handia eskatzen du, eta segur aski inor gutxik ikusten duen isilpeko lan hori izango da eskainitakoaren zatirik handiena. Hala ere, pozik esan dezaket nik eskaini dudana baino gehiago jaso dudala urte hauetan guztietan.

Eta kargu horrek zerbait eman al dizu zuri?

Niri eman? Asko, izugarri. Ikastolan beti talde-lanean aritzen gara, eta talde horietan asko ikasi dut. Eremu askotariko jendea egokitu gara urte hauetan elkarrekin lanean, bakoitza bere formazio, eskarmentu, iritzi, bizipen eta abarrekin, eta benetan asko ikasteko aukera izan dut. Gainera, lagun asko eta oso onak egin ditut. Gurea bezalako egitasmo batean elkarrekin lanean aritzeak, hor suertatzen diren zailtasunek, atsekabeek, neke eta pozek... harreman berezia sortzen dute. Akaso probatu ez duenari kosta egingo zaio ulertzea, baina hori dena bizitzea niretzat oso aberasgarria izan da.


Zein izan da ibilbide luze horretan bizi izan duzun unerik atseginena? Eta zein txarrena, makurrena? Horrelako karguak dakarren ardura onartzen duzunean erantzukizunak ere zure gain hartzea onartzen duzu, eta hainbeste urtetan beti tokatzen dira tartean une zailagoak edo gogorragoak. Horrelakoak, bila joan gabe ere etortzen dira! Ez da beti dena gozo-gozo eta xamur-xamurra izaten, baina esango nuke orokorrean nahiko sendo eta lasai bizi izan ditudala egoera makur horiek. Hala ere, zenbait egoera berezitan, gai pertsonalak eta sentimenduak tartean daudenean, norberak ere gaizki pasatzen du, ordezkari baino lehenago pertsona zarelako, eta hor, normala denez, beste gauza asko nahasten direlako. Horrelakoetan ez da erraza izaten behar den oreka mantentzea. Une atseginak, berriz, asko izan dira, eta ez nuke jakingo bat bereizten. Edozein ekintza antolatu, izan Seaskaren aldeko jaialdia edo Nafarroako ikastolei laguntzeko salmenta, izan ikastolaren eguna edo Xanistebanetako taberna... Ekintza edozein dela ere, jendea beti lanerako eta laguntzeko prest azaltzen da. Horrelakoetan, jendearen erantzun hori ikustean, poza izugarria izaten da, eta egiten diren ahalegin guztiek merezi dutela sumatzen duzu.

Oro har, zertan hobetu da Haurtzaro Ikastola zuk kargua hartu zenuenetik? Ez dakit honi egoki erantzuteko gai naizen! Nirea baino ezagutza eta formazio hobea beharko lirateke hori behar bezala baloratu ahal izateko. Segur aski, eremu askotan hobetuko zen, baina sortu zenetik beti hala izan da, beti hobetzen joan izan da eta orain ere halaxe izango zen noski. Hobetzeko baliabide eta lanabesak sortu dira, Plan estrategikoa eta Kalitate egitasmoa adibidez, eta nik uste horiek asko lagundu dutela hobetze bide horretan. Orain denok argiago

dugu norantz joan behar dugun, lehentasunak zein diren, zein den bakoitzaren lana eta nola egin behar dugun lan hori. Bestalde, iruditzen zait prozesu horretan barne giroa eta kohesioa ere indartu egin direla. Zer utzi duzu egiteko? Zein dira gaur egun gure ikastolak dituen premiarik larrienak? Egiteko utzitakoak? Ikastoletan, borondate pixka bat izanez gero, beti aurkituko duzu egiteko dagoen zerbait! Izango ditugu egin gabeko asko, baina beste zerbaitek lehentasun handiagoa zuelako izango dela pentsatu nahi nuke. Hala ere, egia esan, nik ez dut zerbait egin gabe utzi izanaren sentsaziorik, ez dudalako eten bat bezala irudikatzen. Lehen ere aipatu izan dut Kontseilu Errektorean daramazkidan azken hamaika urte hauetan 50 lagunetik gora aritu izan garela bertan lanean, txandan-txandan, eta horrek erakusten du lan egiteko modu jakin bat dagoela. Batzuk joan eta besteak etorri, proiektua bera da garrantzia duena, guk, proiektuak aurrera egin dezan lagundu besterik ez dugu egiten. Gure ikastolaren premiei dagokienez, berriz, betiko premia material eta ekonomikoak alde batera uzten baditugu, esango nuke belaunaldien arteko transmisioa dela heldu beharreko gai garrantzitsuenetakoa. Orain arteko langile eta guraso askok ikastolen hasierako garai bereziki zail haiek ezagutu eta bizitu genituen, langile bezala, guraso bezala edo ikasle bezala. Garai haiek bizitu zituen hari ez zaio ezer azaldu beharrik. Oso argi du zergatik eta zertarako sortu ginen, nondik gatozen eta nora goazen, eta esan daiteke oroitzapen haiek memorian baino gehiago bihotzean dauzkala jasoak. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, langile batzuei erretiroko garaia iristen ari zaie eta datozen guraso eta langile berri askok ez zituzten garai haiek ezagutu. Hor transmisio lan handia egin beharko dugu soka eten ez dadin. 2015 XANISTEBANAK |

165


Ikastolako guraso ere bazaitugunez, zein da gurasoen eginkizun nagusia, ikastolari begira, seme-alabei begira? Zertan hobetu daiteke langintza hori? Guraso izatea dagoen langintzarik zailenetakoa da, beraz seguru zer hobetu asko izango dugula, ez dut dudarik egiten. Seme-alaben heziketan gurasook dugun eginkizunaren inguruan bakoitzak bere iritzia du eta norberak jakingo du nola jokatu. Hala ere, garbi dago heziketa, ez akademikoa bakarrik, baizik eta heziketa osoa, integrala, eman nahi badiegu gure seme-alabei, denon parte-hartzea eta lankidetza beharrezkoak direla. Baina denon parte-hartzea beharrezkoa izanagatik ere, ez genuke ahaztu behar gurasoona dela ardura nagusia, eta iruditzen zait gero eta maizago uzten dugula ardura hori besteen esku. Ikastolari begira ere, gurasook nahi izanez gero, badugu zer hobetua. Gure seme-alabentzat ikastolan jasotzen duten kalitatezko heziketa hori nahi dugulako matrikulatzen ditugu bertan, baina gero zenbaitetan ahaztu egiten zaigu ikastolako jardueran guk parte hartzea dela kalitatezko heziketa integral hori lortzeko gakoetako bat. Hobetu nahi badugu, bazkidetza deitzen diogun esparru horretan badugu zer egina eta zertan saiatua. Aholkurik bai lehendakari berriarentzat, edo kontu horiek hari bakarrik esatekoak dira?

Asierrek badu nahiko patxada, eskarmentu eta ezagutza ardurei lasai aurre egiteko. Ikastolako ikasle ohia da, bi urte daramatza Kontseiluan eta ondo ezagutzen du Haurtzaro, beraz, ez dut uste nire aholkuen beharrean dagoenik.

Dena den, gaztetan amari ikasi nion Oiartzunen garai batean inor ezkontzera zihoanean askok erabiltzen zuten esaera polit bat bazela, eta kargu berriari lotuta Asierren galde egiten didatenean, maiz, nire kolkorako irribarre batekin esaera huraxe etortzen zait burura:

“Orain igerriko ziok ze preziyo itten duten artuak ta illarrak!�

166 | XANISTEBANAK

2015

Aurten Asier Bergaretxe egin da IĂąakiren lekukoaren jabe. Asier dugu, beraz, ikastolako lehendakari berri-berria. Hau ere ikasle ohia eta gurasoa. Bi urte daramatza Kontseilu Errektorean, eta laster hartu du ikastolako martxa. Lehendakari berriarekin ere izan dugu berriketarako aukera, eta hizketaldi horren xehetasunak ere jarraian izkiriatu ditugu. Ikastola zertan aldatu den, egitasmo berriak...

ASIER BERGARETXE, HAURTZARO IKASTOLAKO LEHENDAKARI BERRIA Ikastolako ikasle, guraso eta orain lehendakari. Zein ote da funtziorik zailena? Bakoitza bere garaian tokatzen zaizu, eta orduan zailena huraxe da. Ikasle garaia nahiko ongi pasatu nuen, gainera oroitzapen onak ditut ordutik eta gaur egun arte mantendu ditut irakasle izan nituenekin harreman onak. Guraso izatearena pauso handia izan zen, eta lehendakariarena, oraindik balorazio bat egiteko goiz xamar da niretzat. Hala ere, iruditzen zait ardura handiena guraso izatearena dela, hori betiko da. Zerk mugitu zaitu kargu hau hartzera?

Zalantzarik gabe, txikitatik ikastolarekiko jaso dudan ikuspegiak. Herrigintzako zutabe garrantzitsua hezkuntza da, ikastolak herrigintzan izan duen garrantzia gure etxean betidanik jaso da eta hori horrela sentitu izan dut beti. Proiektu horretan parte hartu ahal izatea ohore handia da.


Ikasle zinenetik hona, zertan aldatu da ikastola? Onerako? Txarrerako? Izugarri aldatu da, baliabideetatik hasi eta proiektuaren beraren garapeneraino, denean aldatu da. Gure aurrekoek egindako lana ikaragarria izan da, aldaketa guztiak ustez onerako izan dira, ikastolen proiektua herrian erabat txertatzea lortu da. Haurtzaro Ikastola, erreferente bihurtu da, eta horrek esan nahi du, kontseilutik hasi, zuzendaritza, langileak, gurasoak, ikasleak... guztion artean lan handia egin dela. Baina beti dago zer egina eta ezin gara erlaxatu eta lan berrietan indar berdinarekin jarraitu behar dugu guztiok. Kontseilu Errektorean bi urteko ibilbidea egin ondoren, orain lehendakariaren ikuspegitik, zein dira ikastolaren lehentasunak? Ikuspegi orokor batetik begiratuta, Hezkuntza Lege berri baten beharra dagoenez, berau bultzatzea da gure lehentasuna, eta ahal bada, lege horren sortze prozesuan parte hartzea, gure beharrak bertan hasieratik ongi jasoak izan daitezen.

Barrura begira, berriz, belaunaldien arteko transmisioa ondo egitea eta aurrerantzean ere transmisio hori ongi egin dadin beharrezkoak diren tresnak sortzea izango litzateke lehentasun. Horretan, beste esparru guzietan bezalaxe, oso baliagarri izango zaigu duela urte batzuk abiatu genuen Kalitate egitasmoa. Beraz, egitasmo horren garapena ere lehentasunen artean sartuko nuke, eragina esparru guztietan sumatuko baita.

Zure ustez, zein da ikastolaren marka, beste ikastetxeetatik bereizten gaituen ezaugarria? Ikastolen eredua garbia da; gure jarduera guztiaren ardatza eta helburua ikasleen eta familien hezkuntza beharrak asetzea da. Hezkuntza behar horiek ez dira soilik akademikoak; elkarlana, solidaritatea, ekiten ikastea... balioak azken finean, eta balio horiek irakasten dizkiegu gure ikasleei. Baina ez esparru teorikoan, gure eguneroko jarduerarekin eta lan egiteko moduarekin baizik. Horretarako baliabide ekonomiko eta material mugatuak dauzkagu, baina hori ez da oztopo gaindiezina izan orain artean ikastolontzat. Baliabide eskasia hori langileen eta gurasoen dedikazioarekin gainditzen dugu, eta hor sumatzen den aldea handia da. Ikastetxe

gehienetan erakundeetatik jasotako dirua soilik izaten da jarduera osoaren ardatza eta muga, eta horren baitan antolatzen dira zerbitzuak, ikasleen eta familien beharrei askorik begiratu gabe. Nik uste aldea dexentekoa dela.

Langile irakasleen aldetik, ezberdintasun nabarmenak dituzte eskola publikokoekin alderatuz. Lan ordu kopurua, soldata‌ Zure ustez, Ikastolen Elkarteak zerbait gehiago egin al dezake diferentzia nabarmen horiek leuntzeko? Saiatu behintzat egin beharko dugu! Adibide bat jarriko dizut: normala denez Xorrola erabiltzeko ordaindu egin behar izaten dugu, baina horregatik inork ez du auzitan jartzen Xorrola zerbitzu publikoa denik. Ikastolok ematen dugun zerbitzua ere publikoa da, baina Hezkuntza Sailetik jasotzen dugun tratamenduan hori ez da islatzen. Datuak begiratu besterik ez dago. Hezkuntza Sailak badaki ikastolok diruaren erdia baino gutxiago jasoagatik ere emaitza hobeak lortzen ditugula, beraz, horrek berandu baino lehen aldatu beharko du hezkuntza sistema egonkor eta sendoa nahi badugu behintzat. Ba al daukazu buruan proiektu konkreturen bat aurrera ateratzeko asmo berezirik? Ikastolak beti izan du 0-18 adin tarteko hezkuntza bermatzeko asmoa eta horretan indar berezia egiteko garai egokia izan daiteke, pausoz pauso. Bestalde, ikasle ohien arteko harreman sarea sortzea ere gauza ederra izango litzake, azken finean, horiek baitira ikastolaren etorkizuna bermatuko dutenak nagusiki.

A. KAZABON Ikastolako irakaslea

2015 XANISTEBANAK |

167


‘Txinpart’, ikastolaren ahotsa azken 20 urteetan Ikastolek, oro har, hainbat ezaugarri dituzte, hain zuzen ere, bereziak egiten dituztenak ikastetxe euskaldun hauek. Lehenengo aldiz euskara hutsean irakasten hasi zirenak izatea litzateke aurrenekoa, esate baterako. Metodologia aldetik beti aurrerakoienen aldeko apustua egitea litzateke beste bat. Eleaniztasunaren proiektuan ere aitzindari izatea hurrengoa. Euskal kulturaren eta ohituren transmisioa eskutik eskura eta ahoz ahoz ziurtatzen duen eskola, laugarrena.

Eta horrela jarraitu dezakegu zerrenda luze bezain zabala eraikitzen, baina ez da hori gaurko gure gaia. Zerrenda horretatik berezitasun gehienak bere egiten ditu gure Haurtzaro Ikastolak, eta ez hori bakarra. Bere-bereak dituen ezaugarriak ere baditu, beste ikastetxe eta eskolekin alderatuz nabarmen bereizten dutenak Oiartzungo ikastola. Hots, hor dihardu oraindik ere duela 32 urte martxan jarri genuen Bertso Eskolak, bat aipatzearren. Baina bada beste bat, beste ezaugarri bat, gure ikastola berezietan berezi egiten duena: TXINPART aldizkaria. 62. aleak ikusi berri du argia aurtengo ekainean, eta ez da azkenekoa izango. Datorren ikasturtean 63.a argitaratuko dugu, eta atzetik 64.a, eta jarraian 65.a, eta... Etenik gabeko katanbegiak elkarri josiz, Haurtzaro Ikastolaren historiaren katea osatuz jarraituko du Txinpartek aurrerantzean ere.

168 | XANISTEBANAK

2015

Badira 21 urte lehenengo alea argitaratu genuela, 1994ko abenduan plazaratu genuen 0 ale hura. Tokitan zagonk! Oso ale apala izan zen, orrialde gutxi zituen, baina gure intentzioak argi eta garbi azaltzen genituen ale hartan. Beldur pixka bat ere bagenuen, baina baita ilusioa eta gogoa ere proiektua aurrera ateratzeko.

Elebitan izan zen lehenengo ale hura. Hizkuntzaren trataeraren gaia ere artean ez geneukan erabat definitua eta tentu handiz genbiltzan garai haietan gai horrekin. Hala ere, laster ulertu zuten gurasoek zein zen proiektuaren helburua, eta handik aurrerako guztiak euskara hutsean atera ahal izan ditugu. Lehenengo orrialdean, Agurra zetorren. Jarraian, Buzoia, iritzien atala zena. Ondoren Haurtzaro informatzen izenez bataiatu genuen atala, eta bertan ikastolako berriak zihoazen. Gehiago jakin dezagun zetorren atzetik, eta bertan hezkuntza munduko esperientziak, iritziak eta teoriak agertzen ziren. Gu ere kazetari izeneko saila, erreportajeek, elkarrizketek eta, oro har, ikasleen lanek osatzen zuten. Hatzak bete lan atalean, bereziki ikastolako ikasleen lanak agertzen ziren. Eta, azkenik, Nahaste borrasten, denbora-pasa eta jolasak.


Hiru hilabetez behin hasi ginen publikatzen tirriki-tarraka, eta gezurra badirudi ere, gaur arte, aurrez aipatu bezala, 21 urteko ibilbidea egin dute 62 aleek. Bada zerbait.

Euskaren txokoa ere gainezka zetorren 61. alean. Euskaraz Bizi izeneko proiektuaren berriak, 19. Korrika-ren girotze lanak, Eskuttun elkartearen azken lanak...

Martxoko 61. aleak eduki multzo izugarria zekarren. Hasteko, ikasleen urteko ekintza osagarri eta ibilaldien zerrenda aberats eta ia amaigabea. Horien barruan, aurtengo prosa eta poesia lehiaketako emaitzen berriak. 17 sari banatu ziren, eta horietatik 14 ikastolako ikasleentzat izan ziren. Bada zerbaiten seinale.

Ez da lan makala horrelako proiektua hiru hilabetez behin plazaratzea, ahalegin galanta ikastolako langile eta ikasleen aldetik, baina ziur gaude eginahal horrek aurrerantzean ere jarraituko duela.

Gaur egungoak, itxuraz eta edukiz franko aldatu dira, baina espirituak berdi-berdin jarraitzen du. Ikastolako ahotsa herrira zabaldu, herritarren artean barreiatu. Guraso, ikasle ohi eta euskaltzale guztiengana helarazi Haurtzaroko berriak eta proiektuak.

Haur Hezkuntzatik hasi eta mailaz maila, ikasleen urteko proiektuak irakur eta ikus genitzakeen hurrengo atalean. Aurtengo inauterietako festa erraldoiaren eskaparete koloretsuak betetzen zituen erdiko lau orrialdeak. Ikasleen artikuluak, erreportajeak, poemak, narrazioak... Benetako kazetari eta idazleen lan ikusgarriak.

KOMUNIKAZIOA TALDEA HAURTZARO IKASTOLA

2015 XANISTEBANAK |

169


Oiartzundik Aloze eta Sohütara, Aloze eta Sohütatik Oiartzunera, elkartuz, zabalduz… Euskal Herria saretuz

Basabürü Ikastolaren, Eperra Ikastolaren eta Haurtzaro Ikastolaren arteko lankidetza hitzarmena martxan da Ikasturte honen hasieran, UDALBILTZAK, Zazpiak Bat Harreman Sarearen bitartez, Oarsoaldeko udalek eta Zuberoako ikastolek martxan zuten proiektuan parte hartzeko gonbita egin zion Haurtzaro Ikastolari. Haurtzaro Ikastolaren parte-hartzearekin, Oarsoaldearen eta Zuberoaren arteko elkarlana arlo guztietara zabalduko litzateke, baita hezkuntza eremura ere, eta indartu egingo litzateke.

Zazpiak Bat Harreman Sarea informazio eta harreman agentzia da. 2007az geroztik ari da lanean eta 2009ko abenduan legeztatu zen. Pentsaera anitza duten zazpi herrialdeetako pertsonen izenean legeztatu da eta elkarte honen egoitza soziala Maulen (Zuberoa) dago.

170 | XANISTEBANAK

2015

Bere lan ibilbidean zehar proiektu zehatzak bultzatu ditu elkarte horrek hainbat giza esparrutan, besteak beste, nekazaritzan, industrian eta kulturan. Esparru horietan, auzolanean, hainbat proiektu bultzatu ditu. Horien artean dago Alozeko eta Sohütako ikastolen eta bi udalen arteko elkarlana abiapuntu hartuta, OARSO bailaran sortutako batzorde berezia, Zuberoarekin harreman iraunkorrak garatzeko helburuarekin. Horren lekuko da joan den urriaren 18an Oiartzunen ospatutako Zazpiak Bat eguna.

Gaia Kontseilu Errektorean aztertu ondoren, ikastolak zalantzarik gabe baietza eman zion lankidetza horri.

Esperientzia Euskal Herria Saretzen egitasmoan kokatzen da eta esperientzia pilotua da, horrek berarekin dakarren ardura guztiarekin; helburua da, gurean ematen den esperientzia adibide gisa harturik, bailarako beste ikastolak eta Iparraldekoak saretuz joatea.


2014ko urraiaren 18an hitzarmen bat adostu eta lankidetza harremana aurrera eramateko konpromiso hartu zuen eragile bakoitzak, eta 2015eko maiatzaren 6an, Haurtzaro Ikastolan egindako ekitaldian sinatu ziren proiektu hori garatzeko bi hitzarmenak.

Lehena, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako eta EGKF Euskal Garapen eta Kohesio Fondoko lehendakariak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Bertan izan ziren, baita ere, Oiartzungo alkatea, Zazpiak Bat elkarteko ordezkariak, eta Haurtzaro, Basabürü eta Eperra ikastoletako ordezkariak.

Udalbiltzako lehendakari Mertxe Aizpuruak hitzarmenaren garrantzia nabarmendu zuen:

“Euskal Herriaren etorkizunean berebiziko garrantzia du lurralde osoan hezkuntza kalitatezkoa eta euskalduna bermatzeak eta ikastolen arteko harremana indartzeak. Horregatik gure poztasuna agertu nahi dut Udalbiltzaren eta Ikastolen elkartearen arteko elkarlana posible egingo duen lankidetza hitzarmenagatik”. Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu pozik azaldu zen hitzarmenarekin, eta lurraldeak euskaraz lotzeko zubiak egitera gonbita egin zien ikastolei:

“Gaur ikasle diren gure haurrek eraikiko dute, eraikitzekotan, etorkizuneko Euskal Herri euskalduna. Gure egitekoa da etorkizuneko haien egiteko hori erraztea, eta zer hoberik beren arteko ezagutza eta hartu-emanak orain bertan ereiten hastea baino. Ziur gaude Elkarrekilan Euskal Herria proiektuak Elkarrekilan Zuberoan proiektuaren adinako arrakasta izango duela. Eperra, Basabürü eta Haurtzaro ikastolak ditugu lehenak. Sohüta, Aloze eta Oiartzun. Gaurtik bertatik, ikastola guztiak gonbidatzen ditugu parte hartzera, harremanak eraikitzera, lurraldeak euskaraz lotzeko zubiak egitera”. Akordioan esaten den moduan, hitzarmen horren xedea Udalbiltzaren Euskal Garapen eta Kohesio Fondoaren eta Ikastolen Elkartearen arteko elkarlan marko bat finkatzea da.

2015 XANISTEBANAK |

171


Hartu zituzten konpromisoak hauexek dira:

Alde biek Euskal Herriko administrazio ezberdinen pean dauden ikastolen arteko lankidetza sustatuko dute. Lankidetza hori Elkarrekilan Euskal Herria lelopean egingo da Euskal Herriko lurralde guztietako ikastolen artean. Alde biek lurralde ezberdinetan kokaturik dauden ikastolen arteko kohesioa, barne ezagutza eta elkartasuna bultzatuko dute. Horretarako, ikasle, irakasle eta gurasoen arteko trukaketak sustatuko dituzte, hala nola, giza harremanak indartzeko, euskararen eta euskalkien alde, kirola, teknologia berriak, elikadura burujabetza edo alde biek landu nahiko luketen beste edozein gai lantzeko. Hitzarmen honek parte hartu nahi duen ikastola ororentzako balio du, eta iraupen mugagabea dauka.

Bigarren hitzarmena, Elkarrekilan Euskal Herria egitasmoarena hitzarmena, Haurtzaro ikastolan izenpetu zen. Ez zen kasualitatez aukeratutako lekua izan. Izan ere, Alozeko Basabürü Ikastolako haurrak bertan ziren, 3 egunetako egonaldian, egitasmo horren baitan eginiko lehen esperientziaren barruan. Esperientzia horretan Sohütako Eperra Ikastolako ikasleek ere hartuko dute parte aurrerantzean. Hala, hiru ikastola horien arteko hitzarmena ere izenpetu zuten. Hitzarmenaren helburua da hiru ikastoletako ikasle, irakasle eta gurasoen ar-

172 | XANISTEBANAK

2015

tean harremanak indartzea. Horrela, Zuberoako eta Oarsoaldeko eremu euskalduna osatzen duten pertsonen arteko harremanak indartu nahi dira.

EKINTZAK HAUEXEK IZANGO DIRA: • Hiru ikastoletako ikasleen artean trukaketak antolatzea. 2014-2015 ikasturtean, Haurtzaro Ikastolak, Basabürü Ikastolako ikasleei eginen die harrera lehen esperientzia gisa. Hitzarmena sinatu den unean, Zuberoako 22 ikasle bertan dira hain zuzen ere. • Hiru ikastoletako irakasleen artean trukaketak antolatzea. • Hiru ikastolen arteko gurasoen trukaketak antolatzea. Hori, adibidez, Mauleko besten karietara antolatu daiteke, haur eta gurasoen arteko egun bat martxan jarriz.

• Hiru ikastolen artean, bi lurraldeetako geografia, historia, kultura, produktu lokalak… ezagutaraztea. Hori, adibidez, Haurtzaro Ikastolan Zuberoako produktuak ezagutarazteko egun berezi bat antolatuz gauzatu daiteke. • Hiru ikastoleen artean kirol arloko txapelketak antolatzea. Lehen urratsak egin ditugu, hasi besterik ez gara egin.

ELKARREKILAN EUSKAL HERRIA!

HAURTZARO IKASTOLA


Berezkoa bezain aberatsa Jakina da eta askotan entzuna haurra hainbat material eta bizipenekin esperimentatuz hazten dela. Urmendi haur eskolan behin eta berriz errepikatzen den esaldia da hori.

... Peru, irakasleak gelako sukalde txokoan bere eskura utzitako artaburuak hartu eta aletzen ari da. Bitartean, Maddik, Peruk biluztutako txikorta hauek errepide bilakatzen ditu edota animalientzako itxitura. … Arai ttikia katuka altxorraren saskiraino iritsi da eta han aukeratutako bi maskorrekin bata bestea jotzen hasi da; “kax-kax-kax”. Igurtziz gero, berriz, soinu ezberdina… Jon Arairi begira dago eta halako batean bi eskuekin saskiko laranja fruitua hartu du ahora eramanez. … Mikel ontzia iturrian urez bete eta landareak ureztatzen hasi da. … Mattin eta Naroa baratzetik jasotako ilarrak aletzen dabiltza. Bitartean, Iratik aleak hartu eta ontzi batean sartu ditu egurrezko koilararekin nahasiz. Martxelek, berriz, ilaran jarri ditu aleak banan-banan.

Haurra behatzeko tartea hartzen denean, zenbat jaso dezakegun. Berezkoa baita, utziz gero noski, haurraren sortzeko gaitasuna. Material egokiak (arriskurik gabeak, ahalik neutral eta naturalenak) eta errespetuzko gi-

roak izugarri lagun diezaioke haurrari bere esperimentazioan. Hori guztia haurrari eskaintzea eta bermatzea, beraz, ezinbesteko bihurtu izan da.

Gure egunerokotasunean haurrak eskaintzen dizkigun momentu edo ekintza ttiki bezain handi horiek jasotzea aberatsa eta interesgarria da, bere hastapeneko eta iniziatiba propioz sortutako jarrerak baitira. Zer esanik ez, helduaren onarpen eta begiradapean eginiko lorpenak direnean. Etengabeko esperimentazio eta bizipen horiei helduz, haur bakoitzak bere bidea egiten baitu sortzen eta izaten uzte hutsarekin. Esperimentazioan, beraz, helduon eta haurren arteko harremanak hartzen duen garrantziaz gain, ingurune fisikoa ere ardatz nagusietakoa izango da; bai espazioa bera eta baita materiala ere.

2015 XANISTEBANAK |

173


• Hainbat tamainatako ontzi ugari. • Kaxa handiak; kartoizkoak, fruta kaxak…

Bestetik, ingurune naturalak eskaintzen dizkigunak. Naturak berezkoa duena. Haurrak bere kabuz kalean aurkitu dezakeena. Besteak beste:

• Belazeetan; belarra bera, loretxoak, ihintzaren hezetasuna, lurra, zulotxoak… • Erreka bazterreko freskotasuna, harriak, ura… • Xomorroak eta animaliak.

• Erliebeak; lauak, maldatsuak, koskak, zuloak… • Harriak, makilak, adarrak, enborrak, hondarra… Batetik, irakasleak gelara eramana eta proposamen modura aurkezturiko materiala; besteak beste: • Egurrezkoak; uztai txikiak, makilak, koilarak, pintzak, kaxak, karrakak… • Metalezkoak; giltzak, koilarak, potoak, enbutuak, ontzi txikiak, tapak, kateak… • Paperezkoak eta kartoizkoak; paper ezberdinak, sukaldeko paper roiloak, kartoizko kaxak, kartoizko tubo luzeak… • Neurri eta testura ezberdineko oihalak, gomak, larru eta ilezkoa objektuak; zintak, trapuzko panpinak, larruzko diru zorroak, pelotatxoak, hainbat tamainatako oihalak, poltsak, txapelak, oinetakoak, neurri askotako sokak… • Material naturalak; frutak, lumak, txikortak, harriak, pinaburuak, esponja naturalak, hezurrak, kortxoak… • Material naturalez eginiko objektuak; artilezko pilotak, zumitzezko saskiak…

174 | XANISTEBANAK

2015

Zeinen interesgarria den, haurra, berak ikusi duen, aukeratu duen eta hartu duen objektu natural horrekin jolasean ikustea. Material hori guztia denon eskura dugu, gainera, ez da inon ere erosi beharrik!!!!!

Kalean ibiltze horrek haurrarengan beste hainbat bizipen eta sentsazio ere sortarazten ditu; euria, elurra, kazkabarra, haizea (hotza denean edota udazkeneko haize eroa), eguzkiaren goxotasuna edota berotasun handiegia, itzala, arriskuak… Horrek guztiak naturarekiko errespetuzko jarreren lanketan ere eragina izango du.

Bizitzako lehenengo urte horietan haurrak bizi izandako esperientzia atsegin horiek guztiak ondorengoa ere atseginagoa izate horretan lagunduko dute. Beraz, har dezagun aintzat hain sinplea, berezkoa eta erraza den eskaintza!! NAIARA ARBELAITZ ETA IBINTZA IRAGORRI Urmendi Haur Eskolako zuzendaritza taldea


Arraztalo Elizalde Herri Eskolaren helbururik garrantzitsuenetakoa herrian parte hartzea da, herriko eragileekin sare lana osatu eta, herrian, herriarekin eta herriarentzat ekintzak egitea. Horrexegatik ditugu Bertso Bazkaria eta Ihoteak, besteak beste.

Bide honetatik doa aurkezten dugun ekintza hau ere. Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleek eta Arraztaloko kideek egiten dutena hain zuzen ere. 6 eta 7 urte bitartean dituzten ikasle horiek, Oiartzungo Gaixo Psikikoen elkarteko partaideekin batera, baratzeko lanak egin dituzte. Ekintza benetan aberasgarria, inolako duda izpirik gabe.

Irakasleok argi dugu eginez gehiago ikasten dutela haurrek; horregatik, papera alde batera utzi eta eskuak zikintzea erabaki genuen. Negu garaian tipulinak eta ilar txikiak landatu zituzten ikasleek (horretarako belar txarrak kendu behar izan zituzten). Ikasle askok, baratzeko lana ezagutzeaz gain, gozatu ere egin zuten. Baina momenturik onenak udaberrian izan ziren, beraiek landatu zuten hori jasotzeko aukera eduki zutenean. Beraiek beren eskuekin landatutakoa nola hazi zen ikusi eta jaso egin baitzuten. Horren ondoren, sagarrak biltzera ere joan ginen. Ikasleek kizkia erabiliz jaso zituzten sagarrak. Kizkia 60 zentimetro inguruko makila da, muturrean iltze oker bat duena eta sagastian sagarrak banan-banan lurretik zare edo otarrera biltzeko erabiltzen den tresna da. ELIZALDE LH

2015 XANISTEBANAK |

175


Gu ere artistak

Artera hurbiltzeko modu ezberdinak bilatu nahian, zenbait artistaren artelanak aztertu genituen, eta ikusi eta gozatu genituen lan horiek ikusita, guk ere gure artelanak sortu ditugu. Erabili genituen materialak hauek dira: errotulagailuak, tenperak, akuarelak, mota eta kolore askotako paperak, argizariak‌ Ikusitako artista horiek zegokien garaian kokatzeaz gain, bizilekuan ere kokatu ditugu, mapa erraldoi batean. Horrek pentsatzen ez genuen ondorio positiboa ekarri digu: geografia lantzeko aitzakia paregabea izan genuen. Ikasleei bidaiatzeko irrika handitu zitzaien, lekuak ezagutzeko gogoa edukitzea, 7-8 urteko neska mutilengan oso polita izan zen.

Garaiei garrantzia emanez, gizakien lehenengo artelanak genituen, labar-artea landuz. Garai horretako gizakiek beren bizipenak kobazulo eta harrietan adierazten zituzten marrazkien bitartez. Horrela, guk ere, gaur egungo bizipenak jasotako harri batzuetan marraztu genituen. Jarrian, erromatarrek egindako mo-

176 | XANISTEBANAK

2015

saikoak ezagutu genituen. Mosaikoak direla eta, denboran hurbiltzen joan ginen poliki-poliki. Gaudiren garaira iritsi arte. Orduan mosaikoak sortzen hasi ginen.

Munduko artista garrantzitsu asko landu ditugu: Kandinsky, Miro, Andy Warhol eta Van Gogh. Baina, ez zitzaigun ahaztu bertan ere artistak izan ditugula, baditugula eta izango ditugula. Horregatik Antonio Valverde Ayalde margolariaren artelanak ezagutu ditugu. Oiartzungo paisaiak, kaleak, etxeak ageri dira haren kuadro askotan. Horrela, guk ere Oiartzungo paisaiak marraztu ditugu. Artista horiek guztiek erakutsi digute gure bizipenak eta sentimenduak hainbat modutan adierazi ditzakegula. Sortzeko askatasuna sentitu genuen, esteriotipoetatik urrunduz eta gehiago gozatuz. Konturatu gara gure barruan artista bat dagoela, beraz, gu ere artista bat gara. ELIZALDE LH


Bertso bazkaria 2014/2015 ikasturtea hasi bezain pronto, luxuzko ekitaldia izan genuen gurean. Iraileko hirugarren larunbatean, Elizalde Herri Eskolako 1. bertso bazkaria antolatu genuen. Andoni EgaĂąak, Maialen Lujanbiok eta Ander Lizarraldek lan bikaina egin zuten gure gozamenerako. Eguna inurrien gisara hasi genuen. Goizean goiz hasi genituen prestaketa lanak. DBHko Euskara taldeko ikasleak, irakasleak eta gurasoak elkartu ginen bazkari goxo-goxoa prestatu asmoz. Sukalde lana, mahai prestaketa, soinu-teknikariak... Guztiok hara eta hona. Bazkaltzeko tenorean heldu zitzaizkigun ikus-entzuleak. Eguraldi ederra lagun, jendea esertzen joan zen, baita gure hiru protagonistak ere. Irati Matelo gazteak Habaneran kantatutako bertsoak ireki zuen bazkari-bidea. Argudioan aritu ginen giro ederrean. Bapo bazkaldu eta kafearekin batera hasi genuen bertso saioa. Gai jartzailea eskolako gurasoa: Leire Beloki. Bertsolarien pare aritu zen hau ere. Bere lehenengo plaza izaki, bikain aritu zen.

Herriko bertso eskoletako gazteek ere parte hartu zuten. Anderri, Maialeni eta Andoniri puntuak jartzen aritu zitzaizkien modu bihurrian. Kirioak dantzan izanagatik, ederki aritu ziren haiek ere. Borondate handia erakutsi zuten herriko gazteek eta badute meritua horiek ere, alajaina! Saioa sekulakoa izan zen. Bizia eta zirikatzailea. Bertaratutakoak izan zituzten jomugan bertsolariek hainbat kasutan. Ariketetako bat irakasleak antzematearena izan zen. Jendartetik ibilita aritu ziren bertsotan eta, nola ez dakigun arren, frankotan asmatu egin zutela aitortu beharra dugu. Beste ariketa batean, Oiartzungo trainera berria osatzeko kide bila abiatu ziren eta halaxe osatu zuten herriko trainera berria. Puntuei erantzutea, segidillak, hamarrekoak eta zortzikoak; denak, neurri-neurrikoak. Saioa19:30ean ahitu zen gutxi goiti-beheiti. Bertsolariak eta bertaratuak esker onez, baita antolakuntzakook ere.

Gure asmoa ez zen izan bertso bazkari soil-soila eskaintzea. Batetik, bertsolaritza euskarak duen zutabeetako bat da eta euskaldunok behar-beharrezkoa dugu hori mantentzea, goxatzea eta hurrengoei irakastea. Herriko gazteek geletan lantzen dute (bai ikastetxeetan eta baita bertso eskoletan ere) eta haiei ere tokitxo bat eskaini nahi genien, merezi baitute. Bestetik, Elizalde Herri Eskolatik gure herriari ateak irekitzeko beste aukera bat izan zen. Giro eta adin desberdinetako jendea mahai baten bueltan, barre eta algaraka . Preziorik ez duen argazkia. Heldu den irailean, berriz ere, protagonista berberekin egingo dugu bertso bazkaria. 2.a, hain zuzen ere. Herritarren eskaerei erantzunez, jolas tailerren zerbitzua eskainiko dugu txikienentzat. Hartara, bertsoez eta jolas pedagogikoez gozatzeko aukera izango dugu guztiok.

Irailean elkar ikusiko dugulakoan‌ Ongi-ongi segi! ELIZALDE LH

2015 XANISTEBANAK |

177


Ihoteak

Bada urte franko herriko inauteriak edo ihoteak lantzeko eta indartzeko hautua egin genuela gure eskolan. Urtez urte indartzen eta sakontzen joan gara, eta aurten izan dugu ospakizunik borobilena.

Eguberrietako oporrak bukatu bezain laster jarri ginen buru-belarri lanean. Zakuak egiten, ihote taldekoekin biltzen, zaku erraldoia prestatzen edota banderen nolakotasuna zehazten. Ostiralean, lehenengo elur malutekin batera, abiatu ginen kalejiran musika eta dantza artean. Ikusmira paregabe eta magikoaren jabe egin ginen. Karroxaz (astoa lagun), trikitilariz eta bestelako musikaz lagunduta, ehunka ikasle zakuz jantzita eta dantzan, gure zoko eta bazterrak zuriz janzten ziren bitartean. Hala, sorgin bila joan ginen kalejiran eskolakook FermiĂąene ondoan dagoen Arizmendienera. Bertan ikusi genituen sorgin bihurri eta lotsatiak. Behin eta berriz aritu gintzaizkien ejuka eta, azkenean, gurera hurbilduz karroxara igo ziren. Herriko plazan bukatu genuen borobila eta abar dantzatuz.

178 | XANISTEBANAK

2015

Eguerdian ihoteetako festa handia ospatu genuen Elorsoro kiroldegian. Auzoetako banderek alaiturik, HH, LH eta DBHko ikasle eta irakasleok parte hartu genuen bertan. Aurten, sorginak omendu nahi izan genituen. Matte ditugu sorginak eta toki berezia eskaini nahi izan genien gure jai handian. Arrunt ongi portatu ziren gurekin eta eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu egin zuten lanagatik. Baita ihote taldeko guztiei ere. Aurrerantzean ere, elkarlanean aritzeko borondate osoarekin utzi genuen aurtengoa. Asteburu magiko horretan, igande goizean Elizaldeko guraso elkarteak antolatutako karroxa izan genuen. 3. urtez gure kaleak alaitzeko eta girotzeko sortua. Ikasle, guraso eta herritar ororen parte-hartzearekin. Antzerkiak, bertsoak eta dantzak oinarri, inoiz baino ederragoa atera da aurtengoa.

Dudarik gabe, oiartzuarrontzat astebururik bereziena den honetan, eskolakook bide beretik jarraitu nahiko genuke. Gure ale ttikia jarriz eta etorkizuna eraikiz. ELIZALDE LH


Soinu zahar

Badira 5 urte Elizalden dantzak, eskolaz kanpoko ekintza bat izatetik, gurasoek eskatuta, pauso bat gehiago eman eta dantza talde izaera hartu zuela. Eskolaz kanpoko ekintzari ostiraletako dantza taldea gehitu zitzaion.

Liga bi sailetan banatzen da: A saila (2004tik 2008ra jaiotakoak) eta B saila (2000taik 2003ra jaiotakoak). A sailean 9 mutilek eta 24 neskak dute izena emanda; B sailean, 9 mutil eta 55 neskak. Liga osoan berriz, 17 dira parte hartu duten oiartzuarrak.

Gaur egun, taldeko emanaldietan ez ezik, taldeko zenbait dantzarik Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen soinu zahar eta aurresku ligan ere parte hartzen dute. Liga edo txapelketa horiek abendutik apirilera izaten dira eta hainbat herritan egiten dira kanporaketak (Elgoibar, Beasain, Lezo, Ibarra‌). Kanporaketa horien ostean, ongien sailkatu direnak maiatzean ospatzen den finalera pasatzen dira.

Oiartzuarrak paper oso ona egiten ari dira beste behin ere liga horretan. Horrek eta plazaz plaza Elizalde dantza taldeak ematen dituen emanaldiek aurrera jarraitzeko animoak ematen dizkigute eta, beraz, hurrengo urteetan ere indarrean jarraituko dugu!

Nahiz eta oraindik lan asko eduki aurretik, denbora honetan taldea pixkanaka forma hartzen joan da eta gaur egun baditu 5-6 plaza urtean zehar dantzariek egiten duten lana erakutsi ahal izateko. Azkeneko urteetan Arrasate, Donostia, Trintxerpe, Zumarraga eta Oiartzungo dantzari egunetan izan gara, herrian egiten diren ekintzetan parte hartzeaz gain (intxixuak, artzain eta inudeak, ihoteak‌).

Urteak dira Elizaldeko ikasleek liga horretan parte hartzen dutela. Hori dela eta, azken urteetan liga horretako kanporaketa antolatu du Elizalde dantza taldeak. Aurten ere egin genuen, martxoaren 29an. Bertan A saileko mutilak eta B saileko neskak lehiatu ziren: 8 mutil eta 22 neska. Horietatik, zazpi izan ziren oiartzuarrak.

ELIZALDE LH

2015 XANISTEBANAK |

179


Xamarri elkarrizketa Xamar Elizalde Institutuan izan da, gure artean. Urte asko hezkuntzan ibili eta gero, euskal kulturarekin lotuak dauden zenbait publikazio egin izan ditu. Bere azkeneko lana Euskara Jendea dokumental sorta izan da. Bertan, euskara ardatz nagusi hartuta, euskaldunen historia kontatzen dute. Hizkuntza eta historia, historia eta hizkuntza, elkarren artean izan duten eragina islatzen dute. Urteetako lanaren emaitza aurkeztera etorri da. Gure galderak bere Aezkoako etxetik erantzun ditu. Egitasmo hau nori bideratua dago? Zein publikori? Printzipioz interesa duen nornahiri zuzendurik dago, jakina, pentsatzen baitut edozein euskaldunek interesa izan dezakeela bere kulturaren historian. Baina bereziki interesgarria da, nire ustetan, ikasten ari diren gazteendako, hasieratik izan dezaten Herriaren, hots haien buruen irudi bat zuzenagoa guk gure heziketan izan genuena baino. Zu irakaslea izan zara. Ongi islatzen al da, zure ustetan, euskal kultura ikasleen kurrikulumetan? ELIZALDE: Xamar, zer dela eta animatu zineten Euskara Jendea dokumentala egiten? Zer beharra ikusten zenuten? Kontutan hartuz euskararen egoera, alegia Herriaren egoera, mintzoarekiko motibapena lantzeko beharra funtsezkotzat jotzen da. Ez dakit sobera ohartzen garen baina erderarekiko motibapena etengabe lantzen da medioetan, curriculumean, kalean, legean‌ era desberdinetan eta maiz uste dugu euskararekiko motibapena berezkoa dela, landu beharrik gabekoa. Nere ustetan gurean ere etengabe elikatu beharra dago eta horretarako zer hoberik kontatu ez diguten gure historia baino; ez dezagun ahantz gure mintzo komunitateak historiaurretik orain arte bizirik iraun duela, kasu harrigarria mendebaldeko Europan. Dokumentalak eszenario honetan kokatzen ditut. Zabal dezagun ikerle mailan dagoeneko ezaguna dena eta hauts dezagun jendeak normalean topiko faltsu eta konplexuz beteta duen Herri irudia.

180 | XANISTEBANAK

2015

Ez, hain zuzen hogei urtez haur eta gazteekin lanean emanik aski begi bistakoa zen niretako gure kurrikulumaren beharra. Hortik sortu zen gure kulturaren dibulgazio materiala sortzeko asmoa, hutsune nabaria ikusten bainuen hezkuntza munduan baina baita ere herritar gehienengan. Dokumentalak urrats bat gehiago izan dira bide horretan, lehenago liburuak plazaratu nituen, Orhipean eta Euskara Jendea bera ere, dokumentalak egin baino lehen liburua baitzen. Oraingoan behar zen talde tekniko eta baliabide ekonomiko xume zenbait bildurik ekin genion aspaldiko asmoari. Oiartzungo hitzaldian, batez ere erromatarren garaia aztertu duzu. Zergatik? Gure historiako topiko eta mitorik handienetarikoa Erromako inperioaren ingurukoa da. Erromak Europa gehiena menderatu zuen eta ondorioz lehenagoko kultura guztiak edo desagertu edo guztiz bestelakatu ziren; euskarak, aldiz, bizirik iraun zuen. Azalpen errazak zioen Erromak ez zuela euskaldunen herria menperatu, baina azken berrogei urteetako aurki-


kuntza arkeologikoak kontuan hartuz, jadanik ez dago duda izpirik oso-osorik konkistatu zuela. Eta, gure historiaren atal honetan, Oiartzun ageri zaigu nabarmenki Arditurri meategi multzoarekin; horregatik atalik egokiena iduritu zitzaidan bertan aritzeko. Labur esanda, zein izan da erromatarren eragina Euskara jendearengan orokorki, eta Oiartzunen partikularki? Eraginaren neurria ez da oraindik osoki ezaguna. Hizkuntzan, hasteko, aski handia izan zen, baina ez da erabat ezagutzen norainoko aldaketa pairatu zuen. Garbi dagoena da Erroma baino lehenagoko euskara eta ondorengoa desberdinak direla, hiztegitik haste, egituretan segi‌ hizkuntzalariek hori aztertzen dute baina Erroma baino lehenagoko euskara aski ezezaguna da, hortik ikertzaileen zailtasuna aldaketaren munta neurtzeko.

Pentsatzekoa da Erromak ere eragina izan zuela euskaldunen kosmogonian, ohituretan eta, oro har, eguneroko bizitzan; bost-sei mendeko menderakuntza zinez luzea da. Oiasso hiriak eragin gaitza izanen zukeen Oiartzun inguruko bizitzan. Oiasso portu garrantzitsua zen eta bertan biltzen zuten Arditurriko meategietan ustiatutako minerala ondoren kanpora igortzeko, bidenabar aipaturik Bidasoaren kontaminazioa eragin zuela duela bi mila urte. Hiriek josten zituzten inguruko harremanak, kulturalak, lanekoak, etab. Edonola ere, euskara, aldatu bazen ere Erromako eraginpean, bizirik atera zen menderakuntza hartatik; salbuespen gaitza mendebaldeko Europan.

Parisko Louvre museoan izan zarete Gipuzkoako aztarnen bila, ezta? Historialariek kontaturik, bagenekien garrantzia ematen ziotela Mocconius izeneko Erromako funtzionario baten hilarriari. Bertan haren curriculuma ageri da eta, aipatutakoen artean, baskoien eta barduloen lurraldeko 24 hiriren zentsoa ageri da. Pentsatu genuen ederra izan zitekeela hilarri hori filmean agertzea eta haren bila hasi ginen. Itzuli-mitzuli ibilirik Parisko Louvre museoaren biltegi batean gorderik zegoela jakin genuen eta hara joan zen lan talde bat filmatzeko.

Anekdota da bertan arduradunarekin komentatu zutela pena zela Gipuzkoako historian pitxi bat den harria Parisko biltegi batean metaturik egotea. Sorpresa izan zen arduradunak argi utzi zuela hemengo museoren batek eskaera ofiziala egiten bazuen harria ekartzeko mailegu gisa, dudarik ez izateko Louvrek onartuko zuela. Hau guztia Oiasso museoko Mertxe Urteaga zuzendariari kontatu genion eta prest ageri da behar diren gestioak egitera harria bertara ekartzeko. Agertzen al da zuen dokumentaletan Oiartzunen beste aipamenen bat edo inguru honetako beste historia kontakizunik? Oiartzun bereziki ez, baina bada estatuen arteko mugari buruzkoa, nola sortu zen eta haren eragina. Jakina, muga horrek eragin handia izan du bereziki Oiartzungo eskualde osoan eta aspaldidanik baldintzatu du egunerokoa. Azken bolada honetan ematen du historia berridazten ari dela. Zer diozu?

Bai, nik uste dut baietz, hala dela. Alde batetik, ikerlariek lan handia egiten dute, aurkikuntza arkeologikoek ez dute etenik eta, bestetik, orain arte bakarrik historia ofiziala zegoen, baina badirudi gure historialariak ere bere ikuspegia ekartzen ari direla egiten diren lanetara, historiaren ikuspegi zabalago eta aberatsagoa dakarrena, nire ustez. Zure ikuspegitik, nola ikusten duzu gaur egun Euskara jendea?

Oro har, betiko gisan, bere identitatea atxiki eta aurre egin nahian erronka berriei, baina, beharbada, sobera ohartu gabe egoeraren hauskortasunaz. Euskararen zentralitatea Herri eraikuntzan ere ez dirudi behar adinakoa denik gaur egun, eta hori kezkagarria da. Hizkuntza komunitatearen garapenak ez badu aurrera egiten, orain arte egindako guztia ixtantean eror daiteke. Botere gabeko mintzairen egoera ez da sekula egonkorra: aurrera ez badu egiten, atzera eginen du. Mila esker, Xamar, zure informazioagatik eta gure Institutura etortzeagatik. Zorte on zure dibulgazio lanetan! ELIZALDE DBH

2015 XANISTEBANAK |

181


14/15 ikasturtean zehar ELIZALDE BHIko ikasleek eginiko ekintza nagusien kronika KORRIKA 2015. FLASHMOBA Aurtengo Korrika gure ikastetxean ere ospatu genuen. Hori zela eta, Flahmob moduko ikus-entzunezkoa grabatu genuen gure instalazioetan.

Kanpoko patioan hasita, ikastetxe barnetik jarraituz, goiko solairuko leihoetan bukatu zen. Handik, behean zeuden ikasleen eta irakasleen grabaketarekin amaiera eman zitzaion flashmobari. Argazkian, ikastetxeko ikasleak, bukaerako grabaketa egiten ari zen bitartean.

EUSKARAREN ASTEA. ALBAOLA FUNDAZIOA Ikastetxean urtero ospatzen den Euskararen Astean ekintza anitz antolatzen dira. Horien adibide bat ondoan dugu: DBH 1. mailako ikasleak Albaola Itsas Kultur Faktorian egiten den lana ezagutzera joan ziren. Oso gustura entzun zituzten azalpenak eta harrituta geratu ziren Albaolan egiten den lanarekin. Argazkian, hasierako azalpenak entzuten, ontzigintza alderdira pasatu aurretik.

EUSKARAREN ASTEA. XABIER AMURIZA Idazleak Ikastetxean kanpaina aprobetxatuz, Amurizak ikastetxean emandako hitzaldiaren irudia duzue hemen. DBH 4. eta 2. mailako ikasleentzat bideratua, literaturaren eta bizitzaren inguruko hausnarketan murgildurik aritu zen. Ikasleentzako oso interesgarria izan zen, eta horren arrakastaren zergatia Amurizaren esateko eretan bilatu behar da.

182 | XANISTEBANAK

2015


HEZIKETA FISIKOA. ESPELEOLOGIA Espeleologia irteera DBH 4. mailakoekin urtero egiten dugun Gorputz Hezkuntzako jarduera da. Itziar aldeko kobazuloetara joaten gara. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kirol kanpaina aprobetxatuz, Mendi Federazioko laguntzaren bitartez egiten dugu jarduera. Lur barneko misterioak eta mirariak ikusteko eta askoren beldurrak eta zalantzak esperimentatzeko ere balio du, halako ezohiko natur inguruan. INAUTERIAK 2015. IRAKASLEAK. 2015eko Inauterietan Elizaldeko irakasleek bere tartetxoa hartu zuten kanta pare bat eskaintzeko. Ikasleek txalotu zuten, eta txistuak ere entzun ziren. Irakasleek interesa jarri zuten eta hurrengorako kantu koralean hobetzeko asmoarekin bukatu zuten. Ikasturtero antolatzen dugun Inauteri festan giro ona izan zen, zalantzarik gabe.

INAUTERIAK 2015. IKASLEAK Ikasleek ikasturtero jartzen duten irudimena eta ahalegina txalotzekoak dira. Bai parodiatzeko momentuan bai dantza egiterakoan. Batzuek koreografiak ondo landuta eramaten dituzte, beste batzuek jantzietan indar gehiago jarrita; eta, gainera, musika aukeraketan ondo asmatuta, dena biribil doa. Ondoan dugu 1. mailako ikasle talde bat euren emanaldian mozorroa jantzen, bakoitzak bere rola zeukalarik.

TXURI-URDIN. DBH 1 ETA 2. Anoetako pistan gozatzen. Kasu honetan, DBHko 2. mailako ikasleak. Ikastetxean tradizio bihurtu den irteera; beste helburu batzuk baztertu gabe, helburu ludikoa da bere ardatza. Batzuentzat patinatzen ikastea da nahia eta beste batzuentzat hobetzea, denentzat jolastea eta ondo pasatzea.

2015 XANISTEBANAK |

183


ESKI IRTEERA, MARTXOAN – DBH 3 Azken ikasturteetan Frantziako hainbat eski estaziotara bideratu ditugu Institutuak antolatutako eski irteerak. Aurrekontuaren arabera, Saint Lary, Cauterets eta Gourette izan dira gure eskiatzeko abiapuntuak. Aurten zenbat gertakizun izan dira eta Gourettera joateko aukera galdu genuen. Enpresa antolatzailearekin hitz egin ondoren, Candanchu-ko aukera eskaini ziguten. Antzeko aurrekontuarekin hara joan ginen eta esperientzia guztiz positiboa izan da. Zoritxarrez, ikasle bat lesionatu egin zitzaigun, baina bertako asistentzia medikua oso ona izan zen. Alderdi guztietan, errepikatzeko moduan.

ARTE EDERRETAKO MUSEOA. ‘EQUIPO CRÓNICA’ ERAKUSKETA – DBH 4. Bilboko Arte Ederretako museoan zegoen Equipo Crónicari buruzko erakusketa ikusi zuten gure ikasleek. Talde horren garrantziaz jabetzeaz gain, haiek egindako artelanen erakusketa gidatua eta azalduta ikusi zuten. Geroxeago, erakusketarekin erlazionaturiko tailer bat egin zuten ikasleek bi begiraleren gidapean. ZAMUDIOKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEA – DBH 4.

PARIS, IKASKETA BIDAIA-DBH 4.

Ikasturte honetan, DBH 4. mailako ikasleak Parisera joan dira ikasketa bidaian, Aste Santua baino lehenago. Azken sei ikasturteetan Europako beste herrialdeetako hiriburuetara izan dira irteerak: Paris, Londres edo Erroma. Irteerak nagusiki hiru helburu izaten ditu: pedagogikoa, ludikoa eta elkarbizitzarekin lotutako bizipenekin gozatzea. Ikasleak eta irakasleak nekatuta baina pozik etorri dira. Izan ere, gauza eta leku asko ikusi eta bisitatu dituzte egon diren egunetan. Gogorrena autobuseko joan-etorria dela komentatzen dute.

184 | XANISTEBANAK

2015

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia parkearen barruan dagoen BTEK gunea bisitatu zuten gure ikasleek. Bisitaldi interaktibo horren helburua gazteen artean zientzia eta teknologia hedatzea da. Bertan nanoteknologiak, bioteknologiak, komunikazio eta informaziorako teknologien berrikuntzak, robotika… era horretako ezagutzak ikusteko eta dastatzeko aukera izan zuten gure ikasleek. Bisitaldian zehar aditu baten laguntza izan zuten une orotan, eta hark gidatuta, hainbat gairekin lotutako guneak bisitatu zituzten. Bukaeran, robotikari buruzko tailerra egin zuten ikasleek. Bertan ibilgailuen mugimendua kontrolatzeko programa informatikoak erabili eta praktikan jarri zituzten zeuden ibilgailu txikiekin. ELIZALDE DBH


Oiartzungo Hezkuntza Plataformaren aurkezpen agerraldiko testua Badira zenbait hilabete hezkuntzaren gainean eztabaidatzeko plataforma sortu genuela Oiartzunen. Gure herriko eta Euskal Herriko hezkuntza ereduari buruz gogoeta egin eta aurrerapausoak ematea da helburua. Gure hezkuntza propioa sortzeko bidean sakontzen joatea, alegia.

Espainiatik inposatutako hezkuntza -legeak ez ditugu nahi Euskal Herrirako. Ez orain arteko legeak, ezta etor daitezkeen LOMCE edo HEZIBERRI bezalakoak ere. Euskal Herriak bere hezkuntza-sare propioa garatzen hasi behar du eta oiartzuarrok gure ale txikia jarri nahi dugu hemendik hasita, Oiartzundik hasita.

Horregatik hasi gara elkarlanean. Haurtzaro Ikastolak, Elizalde Herri Eskolak, hainbat eragilek, norbanakoek‌ Denok dugu tokia sortu berri dugun Hezkuntza Plataforma honetan. Sentsibilizazio kanpaina egiten eta herria informatzen aritu gara. Hurrengo egunetan, lege horien aurkako sinadura bilketa abiatuko dugu‌ Hezkuntza guztiona delako eta gizartean daukagun altxorra delako.

LOMCE eta HEZIBERRI hartu ditugu abiapuntutzat. Espainiatik inposatutako lege horri ere aurre egin behar diogula sinesten dugu. Nola edo hala aurrerapausoak eman eta herri gisa erantzuteko tenorea ailegatu da.

2015 XANISTEBANAK |

185


Zergatik esaten diogu ezetz lege arrotz berri honi? Euskara eta euskal kultura heriotzara kondenatzen dituelako, baztertzailea delako eta ikasleak erabat mailakatu eta bakartzen dituelako, autoritarioa delako, familien eta herritarren parte-hartzea zailtzen duelako, erlijioa inposatzen duelako, ikasleen berezitasunen errealitatetik urrun dagoen hezkuntza inposatu nahi duelako, sistema merkantilista baten beharrei erantzuten dielako‌ hamaika arrazoirengatik esaten diogu ezetz Heziberriren curriculum aginduari!

Gu kalitatezko hezkuntzaren alde gaude. Hezkuntzak herritarra behar du izan. Herritarra eta denona. Oiartzungo herria, herri hezitzaile baten aldeko apustua egiten ari da dagoeneko. Beraz, ikasleak baztertzen dituen hezkuntza sistemaren aurka gaude erabat. Ez gara zenbaki hutsak eta ez dugu hala izan nahi. Pertsonak gara ororen gainetik. Hezkuntza komunitatea osatzen dugun eragileon parte-hartzea beharrezkoa dugu. Baita gainerako herritarrona ere. Horregatik elkartu

186 | XANISTEBANAK

2015

gara gaur hemen denok. Ikasleak, irakasleak, mekanikoak, amonak eta aitonak, ostalariak, gurasoak, hezitzaileak, kirolariak‌

Denok amesten dugun herria sortzeko parte hartuko dugu eta denontzat tokia izango duen hezkuntza eredua martxan jarri nahi dugu. Herritik hasita. Horregatik esaten diogu ezetz Heziberriri. Ez da guk nahi dugun legea eta ez da Euskal Herritarrok behar duguna ere.

Oiartzunen sortu berri dugun plataforma honetan denok dugu tokia, eta beharrezkoa zaitugu. Eraso arrotzei herri gisa erantzuteko behar zaituztegu. Geure seme-alabak dira Euskal Herriaren etorkizuna eraikiko dutenak. Hezkuntza bera da horretarako zutabea. Zain dezagun gure ondarea!

Oiartzunen, 2015eko maiatzaren 13an. OIARTZUNGO HEZKUNTZA TOPAGUNEA


Abaraxka KAIXO, LAGUNAK!! AURTEN, OIARTZUNGO ERLETXOEK HAINBAT ABENTURA BIZI IZAN DITUGU ETA TARTETXO HAU APROBETXATU NAHI GENUKE ZUEKIN URTE HONETAN BIZITU ETA SENTITUTAKOAK KONPARTITZEKO. EZER BAINO LEHEN, ADIERAZI NAHI GENUKE GURE OHARRAK (ETA BERAZ BAITA IDATZITXO HAU ERE) ZERGATIK IDAZTEN DITUGUN LETRA LARRIZ. IZAN ERE, ERLETXO BATZUEI ERRAZAGO EGITEN ZAIE ORAINDIK LETRA LARRIZ IRAKURTZEA ETA GURETZAT GUZTIOK ULERTZEAK GARRANTZIA DUENEZ… BA LETRA LARRIZ EGITEN DUGU GUZTIA! HAINBAT PROIEKTURI ATERPEA EMATEN DIE ABARAXKA LUDOTEKAK. ASTELEHENETAN HAUR HEZKUNTZAKO 3-5 URTE BITARTEKO HAURREK FAMILIAREKIN JOLASTEKO ERABILTZEN DUTE LUDOTEKA. ASTEARTETIK OSTIRALERA, BERRIZ, LEHEN HEZKUNTZAKO ERLETXOAK ELKARTZEN DIRA. LARUNBATETAN, ABARAXKA IBILTARIA JARTZEN DUGU MARTXAN ETA, HITZAK DIOEN BEZALA HERRIKO TXOKOETARA MUGITZEN GARA. IAZ EKAINEAN ITXI GENUEN LUDOTEKA ETA BURU-BELARRI JARRI GINEN UDALEKUEN ANTOLAKETAN. IZAN ERE, UZTAILEAN HERRIAN ANTOLATZEN DIREN UDALEKU IREKIEK OSATZEN DUTE GURE PROIEKTUAREN LAUGARREN HANKA. LABUR BADA ERE, PROIEKTUAREN ADAR BAKOITZA AZALDU NAHI GENIZUEKE.

2015 XANISTEBANAK |

187


EGURALDIA LAGUN IZAN EZ GENUENEZ EZIN IZAN GENITUEN NAHI BESTE EKINTZA AURRERA ERAMAN, BAINA HAUEK PREST ETA BURUTZEKO GOGOZ DITUGU! FAMILIA EREMUA IAZ MARTXAN JARRI GENUEN PROIEKTU HAU. PROIEKTUAK HAUR HEZKUNTZAKO FAMILIAK JARTZEN DITU ERDIGUNEAN.

UDALEKUAK IAZ HAURTZARO IKASTOLAN ELKARTU GINEN 400 HAUR INGURU ETA 40 HEZITZAILE UDAKO OPORRALDIAK JOLASEZ ZIPRIZTINTZEKO ASMOZ. UDALEKUAK HASI AURRETIK GUZTIA ANTOLATU BEHAR IZATEN DA ETA GUK HAINBESTETAN AIPATZEN DUGUN PARTE HARTZEARI LEKU EMANEZ MAIATZEAN NAHI IZAN ZUTEN HAURREKIN BILERA BAT BURUTU GENUEN. ASMOA ARGIA IZAN ZEN: UDALEKUEI BEGIRA HAURREN INTERES ETA NAHIAK EZAGUTZEA. ESTREINEKOZ EGIN GENUEN HALAKO BILERA BAT ETA GU POZIK GERATU GINEN ERANTZUNAREKIN, HAUR ASKOK HARTU BAITZUTEN PARTE ETA IDEIA EZBERDIN DEZENTE BILDU GENITUEN. BETI ADIERAZTEN DIEGU HAURREI EUREI HITZA EMATEAK EZ DUELA ESAN NAHI GUZTIA GAUZAGARRIA DENIK BAINA EGIN AHALAK EGIN GENITUEN EUREN INTERESEKO UDALEKUAK ANTOLATZEKO. HAURREN IRITZIAZ GAIN GURETZAT FUNTSEZKOAK DIREN ZENBAIT EKINTZA EDO BALORE ERE TXERTATU GENITUEN: HERRIKO HELDUEKIN HARREMANA, SAHARAR KOMUNITATERA GERTURATU, HERRIKO HAURREK JOLASTEKO LUDOTEKA AURREKO PLAZA JOLASEZ MARGOTU, KIROL MUNDUAN DABILTZAN HERRIKO EMAKUMEEKIN HARREMANA,…

188 | XANISTEBANAK

2015

JOLASTEKO ESPAZIO BAT DA, GURASOEKIN (EDO HAUR BAKOITZARENTZAT KUTTUNA DEN HELDU BATEKIN) KONPARTITZEKO LEKUA, FAMILIAK ELKAR EZAGUTZEKO MOMENTUA, GAUZA BERRIAK IKASTEKO UNEA, EMOZIOAK ASKATZEKO EREMUA. HORI GUZTIA ETA ASKOZ GEHIAGO DA FAMILIA EREMUA. NORMALEAN, ASTELEHENETAN HAUR ETA GURASOAK LUDOTEKAKO MATERIALEKIN SORTZEN DITUZTE EUREN ABENTURAK. HALA ERE, TARTEKA, HILABETEAN BEHIN EDO ESKAINTZA BEREZIREN BAT ERE IZAN DUGU. “IRRIKUTXA” ZAIN IZATEN DUTE TARTEKA FAMILIEK. ETA IRRIKUTXAREN BARRUAN ZER? BA ALDIRO SOPRESA BAT! ABENTURA BERRIAK SORTZEKO MATERIALA. AURTEN SORPRESA BEREZI BAT EDUKI GENUEN IHOTEETAN. IZAN ERE, HERRIKO SORGINEK BISITATU ZUTEN LUDOTEKA ETA HAURREKIN DANTZAN, JOLASEAN ETA MARGOTZEN ARITU ZIREN. ABARAXKA LUDOTEKA EGUNERO ARNASESTUKA IRISTEN DIRA LEHEN ERLETXOAK LUDOTEKARA, LEHENBAILEHEN IRITSI NAHIAN EGINDAKO KORRIKA SAIOAREN ONDOREN. HASIERAN, SARRERAN ESERTZEN GARA NORMALEAN, BAKOITZAK ESKUARTEAN DAKARREN MERIENDA JATEN DUEN BITARTEAN EGUNAREN ERREPASOTXOA EGITEN DUGU: NOLA JOAN DEN EGUNA,


EDO ELKAR IKUSI GENUNEN AZKEN ALDITIK GERTATUTAKOAK, EDO BESTERIK GABE ONGI GAUDELA ESATEN DUGU, EDO ESKUARTEAN DUGUN PROIEKTUARI BURUZ ARITZEN GARA… BEREHALA BAKOITZA BERE ERRITMORA, DUEN EGUNAREN EDO GOGOAREN ARABERA, JOLASEAN MURGILTZEN HASTEN DA. BATZUETAN BEREHALA SORTZEN DUGU TALDE JOLASA, BESTE BATZUETAN TALDETXOETAN EDO BAKARKA BAKOITZAK BERE BEHARREI BIDE EMATEN DIE. URTARRILEAN, ERLETXO HIZTUNEN TOPAKETA BEREZIA EGIN GENUEN ETA BERTAN IKASTURTE HONETAN EGIN NAHI ZITUZTEN EKINTZAK JASO GENITUEN. BESTEAK BESTE: DISKOTEKA, MERENDOLA, ALTXORRAREN BILA, ZINEA, MENDIRA JOAN, LUDOTEKAN GAUA PASA… GEROZTIK, HORIEK AURRERA ERAMATEN ARITU GARA; BAI LUDOTEKAKO EGUNETAN ETA BAITA ABARAXKA IBILTARIKO EGUNETAN ERE. ABARAXKA IBILTARIA LARUNBATETAN ETA OPARRALDIETAN HERRIKO TXOKOETAN ELKARTZEN GARA ETA EKINTZA ASKOTARIKOAK EGIN DITUGU: SLACK LINE, ZINEA, HAURREN FESTA BATZORDEA, ARRITXULORA EGUN PASA, HOCKEYA, BIGARREN ESKUKO AZOKA SAHARARA ELIKAGAIAK BIDALTZEKO, ERROMERIA ETA TALO JATEA, PUZGARRIAK, BIZIKLETA BUELTA, SOINUENEAREKIN ELKARLANEAN ANTOLATUTAKO HAINBAT EKINTZA, OIHALEKIN JOLASEAN,…

EUSKARA. EUSKARAZ BIZI AHAL IZATEKO EGITEN DUGU LAN. HORREGATIK ARITZEN GARA EUSKARATIK ETA EUSKARAZ!

LAU PROIEKTU HORIEK OINARRI SENDOAK DITUZTE BERE BAITAN ETA GURETZAT EZINBESTEKOAK DIREN ZUTABEAK. GURETZAT AISIALDIA ETA JOLASA DIRA TRESNA ETA BITARTEKO, BAINA AISIALDIAN GARATZEN DEN PROIEKTU HONEN ATZEAN LEHEN BEGIRATUAN IKUSTEN EZ DIREN BALIO ASKO DAUDE…

HERRIGINTZA. HERRIAK GURI ESKAINTZEN DIGUNA HARTZEA ETA GUK HERRIARI ESKAINTZEA. HERRIAREKIN HARTU-EMANEAN ARITZEAK ERE GURETZAT GARRANTZI BEREZIA DU. HERRIA MODU ZABALEAN ULERTZEN DUGU: HERRIKO ERAGILEAK, HERRITARRAK, KOMERTZIOAK, UDALA, AUZOAK,…

2015 XANISTEBANAK |

189


HEZKIDETZA. MUTIL ETA NESKEK AUKERA BERDINTASUNA IZAN DEZATEN ETA MUTIL ETA NESKA IZATEAZ GAIN NAHI DUTEN BEZALAKO MUTILAK ETA NESKAK IZATEKO ASKATASUNA IZAN DEZATEN EGITEN DUGU LAN. NATURA/KALEA. MAITE DUGU NATURA. HORREGATIK, NATURA EZAGUTZEKO, ZAINTZEKO AHALEGINA EGITEN DUGU. NATURAZ, KALEAZ GOZATZEN SAIATZEN GARA! EGURALDIAK ALA UZTEN DIGUNEAN, BARRUKO MATERIALA KALERA ATERA ETA BERTAN ARITZEN GARA GUREAN. PARTE-HARTZEA. PARTE-HARTZEA MODU ZABALENEAN ULERTU ETA LANTZEN DUGU. GURETZAT PARTEHARTZEA EZ DELAKO ZER EGIN NAHI DUTEN ESATEA SOILIK, EGIN NAHI DUTEN HORI EGIN AHAL IZATEKO BIDEAN EGIN

190 | XANISTEBANAK

2015

BEHARREKO URRATSAK EZAGUTU ETA EGITEA BAIZIK. EUREN AMETSAK EGIA BIHURTZEKO ARDURA HARTZEA DA. BAITA EUREN ARTEAN SORTZEN DIREN EGUNEROKO GATAZKAK KUDEATZEN IKASTEA ERE (GATAZKAK ERE, AMETSAK BEZALA, EURENAK DIRELAKO ETA HORIEK ASKATZEN SAIATZEA ETA ASMATZEA ERE EUREN ARDURA DELAKO). LAGUNTZAREKIN BAINA BIDEA BERAIEK URRATZEA ALEGIA.

HURRENGO URTERA ARTE, LAGUNAK!! PLAZER BAT DA ABENTURA HAUEK GUZTIAK ELKARREKIN ERAIKI ETA BIZITZEA!! MAITE ZAITUZTEGU!!!

JASO GURE ZIZTADA GOXUA!


Zenbait idazlan


Oiartzuarrek hondakinen birziklapenean hobetzen jarraitzen dugu Aurten bost urte beteko dira Oiartzunen hondakinen atez ateko bilketa ezarri zenetik, eta geroz eta emaitza hobeak lortzen ari gara hondakinen birziklapenari dagokionez. Izan ere, gaikako bilketarekin hondakinen birziklapen tasa izugarri igotzea lortu dugu 2010etik ona, eta sortutako errefus kopurua txikitzen doa urtez urte. Zero zabor bidean, errefus hori ahal den guztia murriztea da helburu nagusia, errefusera doazen materialak ezin baitira birziklatu eta, ondorioz, zabortegian bukatzen dute, horrek ingurumenean duen eraginarekin. Birziklapena hobetu eta zero zabor helburuari begira, etxeko hondakinak dira garrantzi handiena dutenak, izan ere Oiartzunen urtean sortzen diren hondakinen %80a baino gehia-

192 | XANISTEBANAK

2015

go etxean ohikoenak diren hondakinei dagokie (organikoa, ontzi arinak, papera eta kartoia, beira, errefusa). Beraz, Oiartzungo herritar guztien partaidetza funtsezkoa da, bai herrian sortutako hondakin kopurua murrizteko bidean, bai sortutako hondakinen birziklapena igotzeko bidean ere. 2010ean atez ateko bilketa sistema abian jarri zenetik, gaika kudeatutako etxeko hondakinen tasa urtero igo da, nahiz eta azken urteotan igoera hori geldoagoa izaten ari den. 2010ean etxeko hondakinen birziklapen tasa %60ra ez zen iritsi, eta 2014an ia %84ra iristea lortu dugu, datu bikaina, eta Gipuzkoako lurraldean dagoen batez bestekoaren oso gainetik dabilena (%44koa 2014an).


Gaikako bilketaren baitan jasotako frakzioek azken bost urteetan izan duten joera ikusirik, hausnarketa hauek egin daitezke:

• Gaika bildu eta birziklatzera bideratu arren, gaika bildutako frakzio guztiek, papera eta kartoia salbu, goranzko joera azaldu dute azken bost urteetan, bereziki hondakin organikoek eta ontzi arinek. Birziklapena sustatzeaz gain, hondakinen prebentziorako ekimenak abian jarri beharko dira, joera hori aldatzea lortzeko. • Errefusak beherako joera orokorra darama Oiartzunen, nahiz eta 2014an datuak zertxobait gora egin duen. Gertutik jarraitu beharreko datua izan beharko da, beherako joera mantentzen dela ziurtatzeko behar diren neurriak hartzeko. • Ahalegin handiagoa egin beharko da Udaletik hondakinen prebentzioa sustatzeko, hondakin onena sortzen ez dena baita.

Bestalde, aurtengoan Udalak Talaiako Larrialdi Gunearen eta Garbigunearen inguruko lanketa berezia egin du, izandako arazoak aintzat harturik. Herritarrek Udalari aurkez-

tutako kexak, batez ere, inguruaren garbitasun eta antolamendu faltari buruzkoak ziren. Egoera aztertzeko, atez ateko informazio bulegoko arduradunak Talaiako Larrialdi Gunearen jarraipena egin zuen.

Azterketak erakutsi zuen Larrialdi Gunea eta Garbigunea egoki ez erabiltzeko arrazoia informazio falta dela batzuetan. Gainera, egindako inkestetan eta ikusitako arazoetan oinarriz, aipatu azterketan hainbat proposamen jaso ziren Talaiako Larrialdi Gunea hobetzeko. 2015ean zehar Udalak berrantolaketa bat egiteko aukera aztertu beharko du, eta ondoren egoki erabiltzeko, funtsezkoa izango da herritar guztiei informazioa behar bezala emango zaiela bermatzea, hor baitago gakoa gerora larrialdi eremua egoera onean mantendu dadin. Garbiguneari dagokionez, Oiartzungo Udala iritsi da akordio batera Sanmarkorekin Talaiako Garbiguneko ordutegia zabaltzeko, eta 2015eko apirilaren 18tik aurrera honako ordutegia izango du:

NEGUKO ORDUTEGIA

UDAKO ORDUTEGIA (UZTAILAK 15-IRAILAK 15)

Astelehenetik Ostiralera

9:30-13:00/15:30-18:30

Astelehenetik Ostiralera

9:30-14:00

10:00-13:50

Igandea

10:00-13:50

Larunbata

9:30-13:30/15:30-17:50

Jaiegunak

Itxita

Igandea

Larunbata Jaiegunak

9:30-13:30/15:30-17:50 Itxita

2015 XANISTEBANAK |

193


Herri barruko mugikortasuna Gipuzkoa mailan auto kopuru handienetakoa duen herria dela Oiartzun abiapuntutzat hartuta, 2009an herri barruko mugikortasuna indartu behar zela eta, lanketa hasi zen Udalean. Herrian erreferentzia bihurtu diren bi zerbitzu ditugu honen ondorioz, Xorrola eta taxibusa.

194 | XANISTEBANAK

2015


Xorrola 2009ko ekainaren 1ean hasi zen zerbitzua eskaintzen herrian. Aurretik lan asko egin zen, eta honen isla, urte bereko otsailean abiatutako parte hartzean 257 herritarrek emandako erantzuna izan zen. Postontzi, helbide elektroniko eta bestelako aukeren artean, herriarentzat nolako zerbitzua eskaini behar zen iritzia emateko erabili zuten aukera. Lehen hilabetean 2.682 desplazamendu egin zituzten erabiltzaileek, 122 eguneko. Hasiera izateko, datu izugarriak.

2014ko hilabete bereko datuak hartuta, bikoiztu egin dira datuak. 6.465 desplazamendu izan ziren, egun bakoitzean 294 batez beste. Ohitura aldaketak zailak diren arren, zerbitzurik baloratuena izatera pasatu da eta herriaren egunerokotasunean erreferentzia den zerbitzua da.

Azken urteetako datuak ere izugarriak dira. 2013 eta 2014ko datuak hartuta, urteko totalak eta txartelaren erabilpenarekin kontrastatuak, 65.078 desplazamendu egitetik 72.488 egitera pasatu da. Beraz, 7.410 desplazamendu gehiago urtebetean.

2012. urtean 56.000 inguru izan ziren, eta, hortaz, 16. 488 desplazamendu gehiago 2014an. Xanistebanetako erabiltzaileen datuak ere aipatzekoak dira. Ibilbidea aldatzen den arren, soilik egun hauetan, 2009ko 564 desplazamenduetatik 2014ko 1.561era pasatu gara (hirukoitzu egin da).

Aurrera begirako erronka txartel bakarra eta bere tarifetara egokitzearena izango da. Egun ez dira oraindik baldintzak betetzen, desplazamendu motzetarako erabiltzen baita, herri barrukoetarako. Egun 0,7 â‚Ź-koa da prezioa esku diruz ordaintzen bada, hasi zenetik, 0,1 â‚Ź igo da 6 urtetan. Baina, txartelarekin ordaintzen bada, 0,5 â‚Ź. Txartelaren erabilpena eta fidelizazioa indartzeko eta eskertzeko apustua egin baitu Udalak irizpide horiekin.

Beste zerbitzu erreferentziala taxi busarena da. Batzuentzat Xorrolita gisa ezagunagoa akaso. Zerbitzu hori Xorrola iristen ez zen auzoak

herriarekin lotzeko jarri zen martxan 2009. urtean. Herri barruko garraio zerbitzua osatzeko hartutako erabakiaren ondorioz sinatu zen hitzarmena herriko taxi gidarien eta Udalaren artean. Zerbitzuaren egutegia Xorrolarenaren bera da, herri barruko garraio zerbitzua erabat osatzeko asmoz. London taxi modeloko ibilgailua da zerbitzurako erabiltzen den autoa, gidaria eta beste 5 bidaiari eraman ditzakeena. Gurpil aulkientzat egokituta dago gainera, irisgarritasuna hobetzeko eta herritar guztiontzat pentsatua.

Zerbitzua bizia eta aldakorra denez, azken urteotan jasotako eskariei irtenbidea emateko asmoz, ordutegiak egokitu, zerbitzua zabaldu eta ikastetxeetako haurren desplazamenduak errazteko aldaketak egin dira. Hasierako 6 zerbitzuetatik 9ra pasatu da, eta tartean Legarre sartu da. Horrela, gune honen mugikortasun eta irisgarritasun arazoei konponbidea eman nahian, pauso txiki honekin indartu nahi izan da. Ikastetxeetako ordutegira egokitzeko bitartekoak ere jarri dira, eguerdian ikastetxeetako geltokiko geldialdia 10 minutu luzatuta. Hilabetero 400 desplazamendu inguru egiten direla egiaztatu dugu. Zerbitzua egokitzen eta aldatzen joan denez, ez dugu 2009ko datuekin alderatzerik, baina 2014tik hartu diren laginek (hilabeteetan datuak hartu dituzte gidariek), zerbitzuaren egonkortzeak eta desplazamenduen ordutegi zabalpenak bide onetik goazela erakutsi digu. Urte bukaerarako (2015) 440 desplazamenduko batez bestekoa espero da hilero. Azken urteotan mugikortasunaren gaian egindako lanketen fruituak bistakoak dira eta bide honetan jarraitu behar dugu guztiok.

2017an izango da Xorrolaren esleipen berria. Dagoeneko hainbat premia eta proposamen daude bilduta, zerbitzuaren berrantolaketa eta egokitze baten oinarri izan daitezkeenak. Horiekin eta gerora herritarrok proposatzen ditugun berriekin landuko da zerbitzuaren egokitzea. Ondorioz, badugu aukera herriako mugikortasunaren alde lan egiteko.

2015 XANISTEBANAK |

195


Oarsoaldea, geroa ereiten Azken urteotako krisiak eragin nabarmena izan du Oiartzunen ere, ikusi besterik ez dago langabezia-tasak eduki duen bilakaera. 2006. urtean biztanleria aktiboaren %5,68a zegoen langabezian, eta 2015. urtearen hasieran, berriz, %10,39a. Gure herriko datuak eskualdekoak baino nabarmen hobeak izaten jarraitzen dute hala ere. Izan ere, Oarsoaldeak %6,89ko langabezia-tasa zuen 2006an, eta urte honen hasieran %15,27koa. Krisiak gogor astindu du gure eskualdea ere, inondik inora. Testuinguru honetan are eta garrantzitsuago bihurtu dira langabeziari aurre egiteko programak eta laguntza-lerroak, eta bide horretan zeresan handia du Oarsoaldea Garapen Agentziak. Urte hauetan guztietan lanean aritu gara langabeei eta bazterketa arriskuan dauden herritarrei baliabideak eskaintzen, eta ehunka izan dira garapen agentziaren laguntza jaso duten oiartzuarrak. Urtekari honek ematen digun aukeraz baliatuz, amaitu berri dugun legegintzaldian oiartzuarrek agentziaren eskutik jaso duten zerbitzuaren errepasoa egin nahi izan dugu, enpleguaren eta gizarteratzearen alorretan arreta jarriz: Oarsoaldearen Enplegu Sailak tresna eta programa ugari jartzen ditu bailarako langabeen eskura. Esate baterako, lan bila dabiltzan herritarrek bilaketa hori era autonomoan egiteko enplegu zentroa erabil dezakete, lan bilaketa eraginkor bat egiteko lan orientazioa jaso, lanerako prestakuntza ikastaroak egin, edota enpresetan praktikak egiteko programetan parte hartu dezakete. 2011 eta 2015 urteen artean, Oarsoaldearen Enplegu Zerbitzuak 320 oiartzuar artatu ditu urtero batez beste, eta urtero 10 oiartzuar inguruk hartu dute parte gure ikastaroetan. Bestalde, Oarsoaldeak bailarako Udalekin batera lan munduratzeko eta gizarteratzeko planak jartzen ditu martxan, eta udaletako gizarte zerbitzuek eta Garapen Agentziak elkarlanean egiten dute lan, gizarte eta lan alorre-

196 | XANISTEBANAK

2015

tako diagnosi partekatuak egin eta neurrira egindako ibilbide pertsonalizatuak adosteko.

Lan ildo horiei jarraiki sortu zen, esaterako, Oarsotek gizarteratze enpresa, lan munduratzeko zailtasunak dituzten emakumeak lan -merkatuan sartzeko ahalegin publikoak eta pribatuak batzen dituen proiektua. Momentu honetan 17 emakumek egiten dute lan bertan, eta pasa berri den legegintzaldiak iraun duen bitartean 7 oiartzuarrek izan dute bertan lan egiteko aukera. Beste alde batetik, 2012. urtean Garapen Agentziak diagnostiko-prozesu bat landu zuen zetozen urteetarako Oarsoaldeko enplegu�planak egin ahal izateko oinarriak finkatuz. Tokiko erakundeekin eta instituzioekin, eragile sozialekin, enpresekin eta gure eskualdearen garapen ekonomikoan eta sozialean parte hartzen duten beste erakunde batzuekin adostuta egindako proiektua izan zen diagnostiko hori, eta lan horretan oinarrituz garatutako enplegu planei esker, 36 oiartzuar kontratatu ziren, 21 lagun 2013an eta 15 2014an. Horretaz gain, Udaletako Gizarte Zerbitzuetako departamentuarekin koordinazioan, Kokatu izeneko egitasmoa jarri dugu martxan, udalerriko emakumeak lan-munduan txertatzeko enplegu egitasmoa. Horri esker, 2015. urtea amaitu aurretik Oiartzungo sei emakumek sei hilabeteko kontratua sinatuko dute eskualdeko enpresetan. Gainera, aurretik esan bezala, Oarsoaldea eta udaletako Gizarte Zerbitzuen arteko elkarlana eguneroko jarduna da guretzat, eta urtero urtero 40-50 oiartzuarrekin egiten dira ikuspegi soziala eta laborala uztartzen dituzten diagnostiko pertsonalizatuak. Norbanakoei laguntzeaz gain, Oarsoaldea Garapen Agentzian eskualdeko enpresek hainbat eremutan izan ditzaketen beharrak asetzeko espezializatutako lan-taldeak dauzkagu Industria Sustapen Sailean: finantzaketa bilatzen eta diru-laguntzak lortzen laguntzen dugu, zoru industriala eskuratzeko laguntza


eskaintzen dugu, enpresaren beharretara egokitutako langileak hautatzen laguntzen dugu, enpresako langileen prestakuntza beharrak diagnostikatu eta ikastaroak antolatzen ditugu, etab. Bide horretan, azken legegintzaldian Oiartzunen kokatutako enpresen 105 lan-eskaintza kudeatu ditugu, eta 13 enpresetako 126 langilerentzat bideratu ditugu prestakuntza-ikastaroak. Horretaz guztiaz gain, eskualdeko ekintzaileei laguntzeko Enpresa Txikiei Laguntza Saila ere badugu, enpresa berri bat sortzeko egin behar diren urrats guztietan laguntzeko. Proiektuaren bideragarritasuna eta proiektua gauzatu arteko urratsak ekintzailearekin batera aztertzen ditugu, eta laguntzak, dirulaguntzak eta baldintza onenak dituzten finantzaketa bideak eskaintzeaz gain, enpresari lanerako prestatzen ditugu ekintzaileak, enpresa kudeaketa ikastaroen bitartez. Azken

lau urteetan, 2011-2015 epean, 129 oiartzuarri lagundu diegu euren ideiak lantzen enpresa-proiektu berriak martxan jarri ahal izateko. Garapen Agentziaren gainerako sailetako langileekin batera (Kontsumoa, Turismoa, Euskara, Hiri-Berriztapena eta Garapenerako Lankidetza) Enplegu, Industria Sustapen eta Enpresa Txikiei Laguntza Saileko lankideak gogor dihardugu lanean egunero, oiartzuarrak lan munduratzeko beharrezko tresnak eta baliabideak eskainiz, eta gure enpresa-ehuna sendotzeko urratsak eginez. Geroz eta gehiago dira gure zerbitzuak erabiltzen dituzten oiartzuarrak, baina oraindik ezagutzen ez bagaituzu, bisitatu gure webgunea, www.oarsoaldea.net, edota etor zaitez gure bulegotara eta ezagutu zure alde egin dezakegun guztia.

2015 XANISTEBANAK |

197


Torri gukin

2015ean, Udalak eta bereziki Gizarte Zerbitzuek bultzatuta, TORRI GUKIN egitasmoa jarri dugu martxan.

Helburua Oiartzungo adineko herritarren aisialdia, gizarteratzea eta parte-hartzea dinamizatu eta bultzatzea da.

Hasiera batean, herriko hiru auzotan hastea zen asmoa. Horretarako, eskutitz baten bitartez herriko adinekoak (65 urtetik gorakoak) bilera batera deituak izan ziren. Auzo bakoitzean bertakoekin egin zen bilera egitasmoaren nondik norakoak azaldu eta herritaren iritziak jasotzeko., Bilera horien ondorioz, urtarrilean eta Arraguan hasi gara auzotarrekin lanean. Arragua izan baita, oraingoz, herritar gehien elkartzera animatu den auzoa. Urtarriletik aurrera Arraguan asteazkenero, hezitzaile baten laguntzaz, auzoko 8-10 pertsona elkartzen gara. Oiartzungo herrian beste hainbat gizarte esparrutan eta herritarrekin bultzatu den bezala, adineko pertsonen artean ere parte hartzea bultzatu nahi dugu eta programa honek ere hori du ardatz. Horretarako egin diren ekintzak parte-hartzaileekin adostu dira. Aldez aurretik hezitazaileek programa zehaztua dute adin horretarako egingarri diren eta iradokitzaile izan daitezkeen zenbait ekimen bilduz, baina programa hau parte-hartzaileekin aztertu da, haien iritzi eta iradokizunak entzun eta jaso dira eta denon artean azken programa eta egutegia zehaztu dugu.

198 | XANISTEBANAK

2015

Asteazkenero oso ekimen ezberdinak egin ditugu: •

Soinuenera bisita

Hitzaldiak

• • • • • • • •

Sendabelarrak ikasi Memoria lantzeko ariketak

Mahai jolasak, jolas kooperatiboak Paseoak

Kantu tailerra Meriendak

Oiartzun irratikoekin elkarrizketa. ……..

Aurten egin ezin izan ditugun ekimen asko ditugu prestatuak; Internet, haur eta adinekoak elkarreragiten, solidaritate ekimenak, tailerrak, txangoak, herriko ekimenetan parte hartzea..Konturatu baino lehen urte erdia pasa zaigu.

Irailean berriz ere indarberrituta jarriko dugu proiektua martxan eta ziur gaude herriko auzo gehiagotara joango garela herritarrei TORRI GUKIN esanez. NEKANE MARTIARENA LABANDIBAR ETA GARAZI MORENO KAZABON, Torri Gukineko hezitzaile eta dinamizatzaileak


Urtean zehar albiste izan dira


Urtean zehar albiste izan dira 14/05/08 Bost oiartzuar garaile izan ziren Gravni txapelketako finalean. Oiarpeko Andoni Ugalde, Ander Imaz eta Xabier Azpiroz, eta Txosteko Txomin Nazabal eta Andoni Zabala txapeldun handiak.

14/05/02 Haurtzaro Atletismo Taldea primeran ibili zen Gipuzkoako Banakako txapelketan. Hiru jardunaldietan hamahiru domina lortu zituen.

14/05/03 Bretainiako Karaez herriko ordezkariak Oiartzunen izan ziren, bi herrien arteko senidetza hitzarmenaren 20. urteurrena ospatzeko.

14/05/06 Oiartzungo Kirol Elkarteko emakumeen taldeak bigarren postuan amaitu zuen 13/14 denboraldia, emaitza bikainekin. Bigarren mailako talde bakarra izan zen etxean jokatutako neurketa guztiak irabazi zituena; aldi berean, gol gutxien jaso eta gol gehienak sartu zuena izan zen. Horrela, 1. mailarako bidean, igoera fasea jokatzeko txartela lortu zuen.

200 | XANISTEBANAK

2015

14/05/09 Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak lankidetzan antolatutako Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistikoa irabazi zuen Goiatz Labandibar idazle oiartzuarrak. 14/05/10 Gure Esku Dago dinamikak antolatuta, 600 lagunek elkartu zuten GariĂąo baserria eta Errandonea etxea. Ekitaldi horrekin eman zitzaion amaiera erabakitze eskubidearen aldeko asteari. 14/05/11 Getxoko Arenas taldeari irabazita, OKEko Oiartzun futbol taldeak ziurtatu egin zuen Hirugarren mailako txartela beste urtebetez.

14/05/29 Iraitz Mateo oiartzuarrak parte hartu zuen 34. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketaren finalean. Era berean, Araitz Sagarnak eta Mateok berak aipamena jaso zuten idatzizko ariketan.


14/05/31 Ugarte sagardotegiaren gerizpean, Udaberri jaiaren zilarrezko urteurren arrakastatsua ospatu zen. Joseba Gurutz Ezeiza Kaxkak egin zuen txotx irekiera.

14/06/03 Gurutze auzoko baserri bat erori zen eta bertako bi anai-arreba juxtu-juxtu atera ziren bizirik. Segurtasun neurriak hartu eta baserria eraitsi egin behar izan zuten.

14/06/15 Ergoien auzoko festetan, Intxixu Trail Oiartzungo I. Mendi Lasterketa jokatu zen eta 224 korrikalarik parte hartu zuen. Carlos Garcia Recondo irundarrak eta Izaskun Zubizarreta Gerendain oiartzuarrak lortu zuten podiumeko lehen postua.

14/06/21 Kote Kamatxo zinemagile oiartzuarrak Atxuriko milagrua film laburra grabatu zuen Done Eztebe plazan. Horrela, Oiartzun Bilboko Atxuri auzo bihurtu zuen.

14/06/21 Giro ezin hobean, auzoen arteko seigarren desafioa jokatu zen Iturriotz auzoan. Gurutzeko festa batzordeko kideek eraman zuten garaikurra. 14/06/22 Haurtzaro Atletismo taldeak 30. urteurrena ospatu zuen. Guztira 70 lagun elkartu ziren Periko Sanroma entrenatzaileari eskainitako omenaldian. 14/07/10 Oiartzun herriak ez zuen lortu bigarren urtez jarraian Herriarteko Eskuzko Gipuzkoako pilota txapelketa irabaztea. Donostiak eraman zuen txapela.

14/07/18 Oielekuko txabolak 100 urte bete zituen. Girizia Mendizale elkarteak ingurua txukundu eta atea pintatu zuen. Era berean, paraje horretan dagoen mendizaleen basoa ere garbitu zuten. 14/07/19 Tindufeko basamortutik etorrita, Saharako sei haur iritsi ziren herrira, uda igarotzera. El Watan eta Oiartzungo Udalak elkarlanean bideratutako proiektuan sei familiak parte hartu zuten. 2015 XANISTEBANAK |

201


14/07/20 Ia 400 haurrek parte hartu zuten Udalak antolatutako uztaileko udaleku irekietan. Hilaren 1ean eman zioten hasiera eta 30a bitarte egunero lau orduz aisialdi eskaintza euskaldun eta hezitzailea jasotzen aritu ziren 4 eta 12 urte bitarteko haurrek.

14/07/31 Harri Beltza elkarteak 20 urte bete zituen, Hiesaren aurka lanean, Gibdunei eta bere ingurukoei laguntza eskaintzen. Done Eztebe elizan, urteroko kontzertua antolatu zuen Lartaun abesbatzaren laguntzarekin, XVIII.a, kontzertu solidario eta sinbolikoa. Programa bi ataletan banatu zuten: alde batetik, abesbatzaren ibilbidearen errepaso txikia; bestetik, obra berriak ere estreinatu zituzten.

14/08/01 Adolfo Leibar Axpek omenaldi beroa jaso zuen Xanistebanen aurreko ekitaldi kulturalean, familiartekoez inguratuta.

Beloki eta Bibiano Arbelaitz zeuden egitasmoaren atzean. Erredakzio lanetan, berriz, Eihartze Aramendia, Goiatz Labandibar, Gaizka Lasa eta Jexux Olaziregi kazetari oiartzuarrak.

13/08/02 Lartaun Abesbatza bidelagun, hasi ziren Xanistebanak. Lehendabizikoz, udalbatzako kide guztiek soka-dantzari ekin zioten, arrakasta handiz, Doneztebe plazan.

14/08/04 Sebastiana Camio oiartzuarrak 101 urte bete zituen. Oiartzungo Udalak omenaldia egin zion. Era berean, herriko aitona edadetuenari ere, Jose Maria Erauskini, egin zioten bisita udal agintariek.

14/08/01 Jexux Olaziregi BagĂźes kazetari oiartzuarrak Oiartzun 2014 urtekariko elkarrizketa nagusia Gurutze auzoko Juanito Galdos Arbideri egin zion. 14/08/01 Mugarri bildumako 21. alean Oiartzungo txirrindularitzaren historia jaso zen. Juanjo Aranburu, Joxe Mari

202 | XANISTEBANAK

2015

14/08/04 Xabier Mendiburuk irabazi zuen Xanistebanetako VI. pintxo-lehiaketa.


eta geroztik ilusioz ari dira lanean taldeko arraunlari gazteak. Gehienak oiartzuarrak dira, baina inguruko jendea ere bildu zaie. Jon Perurena Jonpe da elkartearen presidentea.

14/08/05 Julen Mitxelena, Gipuzkoa taldeko oiartzuarra, seigarren sartu zen afizionatuen 67. Xanisteban Sarian, elite eta 23 urtez azpiko mailako txirrindulari onenenekin borrokan ibili eta gero. Garailea Aritz BagĂźes errenteriarra izan zen, bi ordu 43 minutu eta 9 segundoko denbora egin eta gero.

14/09/14 Larraitz Etxarte gazte oiartzuarrak irabazi zuen 34. Trikitilari Gazteen txapelketa, Zarautzen.

14/08/23 Oiartzun Kirol Elkarteko Oiartzun taldeak 1-2 galdu zuen Hirugarren mailako denboraldiko lehen partidan, Pasaiaren aurka, Karla Lekuona zelaian.

14/09/01 Olarri Dantza Talde berria sortu zen, 16 urtetik gorako dantzariekin.

14/09/01 Kirol elkarte berria sortu zen herrian, Oiartzungo Itsaslapurrak. Arraun elkartea lanerako indar biziz jaio zen

14/09/19 Lartaun abesbatzaren 50. urteurrenaren karietara, kategoriazko ospakizunak egin ziren herrian. Larunbatean, Euskal Oihartzuna ikuskizuna eskaini zuten, Haurtzaro Dantza Taldearen laguntzaz; igandean, berriz, kontzertu aparta egin zuten Done Eztebe parrokian. Bertan, abesbatzako zuzendari ohi guztiek parte hartu zuten, baita 50 urteotan zehar abesbatzan noizbait kantatu zutenek ere. 2015 XANISTEBANAK |

203


14/09/29 Ugaldetxoko San Migeletan ospatutako goitibeheren jaitsierak arrakasta izan zuen beste behin ere. Txipitiko maldan bildutako dozenaka ikusleek ederki gozatu zuten zortzi tramankuluekin.

entzundako ipuin, kantu labur eta gertaerak jaso zituen Karrika auzoko Aroxkene baserriko alabak.

14/10/04 Torri gukin erretiratuentzako aisialdi eskaintza martxan jarri zen herrian. Arragua, Ergoien eta Gurutze auzoetan hasi ziren garatzen proiektua. 14/10/04 Abaraxka ludotekak ikasturte hasierako festa ospatu zuen Kontzejupe plazan, giro ederrean. Rokodromoa, puzgarriak, jolasak, merienda‌ denetarik zegoen haur eta gaztetxoen gozamenerako.

14/10/18 Zazpiak bat eguna ospatu zen herrian, Udalbiltzak, bailarako lau udalak eta BasabĂźruko Herriko Etxeak babestuta. Besteak beste, Alotze, SohĂźta eta Haurtzaro ikastolek kolaborazio-hitzarmena sinatu zuten. 14/10/21 Euskarako irakurketa taldeak egin zuen lehen saioa Manuel Lekuona bibliotekan. Ana Magalon idazlearen Lasai, ez da ezer gertatzen mikroipuin liburua aztertu zuten.

14/10/25 Basilio Rubiok omenaldi xumea jaso zuen Karla Lekuona zelaian, OKEn azken 33 urteetan egindako lana aitortzeko. 14/10/11 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko Mendira jaialdia ospatu zen herrian, arrakasta osoz. Mendi ibilaldia, eskalada txapelketa, slackline erakusketa eta bertso-eskalada-showak osatu zuten egitarau oparoa.

14/10/16 Maritxu Gaztelumendi Urruzola oiartzuarrak Aitona sutondoan ipuin kontari liburua plazaratu zuen. Bertan, 1940ko hamarkadan aitonari

204 | XANISTEBANAK

2015

14/10/26 Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Euskal Herriko Dantzarien


Eguna ospatu zen. Euskal Herriko 34 dantza taldetako 1.000 dantzari aritu ziren ikuskizun koloretsua eskaintzen. Festa handia Oiartzunen egiteak bazuen nahiko arrazoi: herrian sortu berria zen Olarri Dantza Taldearen lehen agerraldi publikoa.

14/11/12 80 urte bete zituzten oiartzuarrek omenaldia jaso zuten. Gurutze-berri jatetxean ospatu zuten eguna, jai giroan.

14/11/23 Oiartzungo Antzerkizale Taldeak osatutako antzerki-programaren baitan, Lezoko Orratx! taldearen Hariak lana ikusteko aukera izan zen udal areto nagusian.

14/11/24 Haurtzaro Ikastolaren eta Basque Culinary Centerren artean elkarlanean Ongizatea sukaldatuz izeneko

proiektua jarri zuten martxan. Denera, 120 ikasle sukaldari bihurtu ziren astebetez; gurasoek ere trebatzeko aukera aproposa izan zuten.

14/11/28 Eskola Feministarekin eman zitzaion amaiera Emakumeenganako Indarkeriaren aurka antolatutako asteari. Besteak beste, bideo foruma, hitzaldia, ipuin kontaketa, elkarretaratzea eta mural erakusketa egin ziren.

14/11/29 Elkartasun Eguna Palestinarekin ospatu zen herrian. Antzine Biainek Palestinari buruz egindako bi dokumental erakutsi zituen: Amal eta Qalbi (Itxaropena eta Nire bihotza, euskaraz). Gero, Biainek 2009. urtean Palestinan egindako bidaiari buruz hitz egin zuen. Azkenik, Oiartzungo Helduen Bertso Eskolako Esteban Martiarena eta Felipe Eizagirre kideek Palestinaren aldeko bertsoak eskaini zituzten.

14/11/29 Arditurriko txondorra piztu zen jai giroan, bertsolariek eta tobera-joleek lagunduta. Jose Billaluze Legatzak, Jose Manuel Etxarte Trumoiak, Josetxo Arbelaitz Baxerrik eta Joxe Ramon Agirre Marronek izan zuten pizteko ohorea. Azken hilabete osoan arituak ziren prestaketa lanetan, Arditurrin. Lehendabizi brasa bota zuten tximiniatik, gero egur txikiak, eta berehala piztu zuten txondorra. Maisuak izaki langintza horretan.

14/12/03 Eguraldi kaxkarra eginagatik, Euskararen aldeko herri lasterketak egin ziren. Horren ondoren, familiako argazkia atera zen Euskaraz bizi nahi dugu pankartaz lagunduta. Era be2015 XANISTEBANAK |

205


Kontzejupean eskuz, pala, joko garbi eta paxaka modalitatean jokoan.

rean, Oiartzungo ikasleek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuten.

14/12/17 Odei Mujika Diez oiartzuar gazteak Donostiako Unibertsitatean Kimika ikasketak egin ondoren, ikasketaagiri onena lortu zuen. 14/12/18 Juan Aranburu Artikutzako trenaren azken lekukoa hil zen, Azpeitian, 106 urte zituela. Zaldinberri baserriko semeak Artikutzako trenean lan egin zuen.

14/12/ 20 Olatz Mitxelena Larreta oiartzuarrak irabazi zuen Bordari Literatura Saria, Hondarribian. Oinordetzak lanari esker eskuratu zuen lehen saria. 14/12/20 Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta herriko eragileen eskutik, Txerri Eguna eta Ganadu feria mundiala antolatu zuen Beheko Plazan. 14/12/24 Haurtzaro Ikastolako DBH 4. mailako ikasleek 700 euro bildu zituzten Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde. Horretarako, abenduko atseden garaietan hamaiketakoak saltzen aritu ziren, baita San Tomas egunean bigarren eskuko jostailuak saltzen ere.

14/12/27 30 ordu pilotan jarraian ekimena jarri zen martxan. Guztira 120 oiartzuar aritu ziren Madalensoron eta

206 | XANISTEBANAK

2015

14/12/28 III. Elkartasun Lasterketa Herrikoia antolatu zuen Herrira mugimenduak, euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko. 300 kirolzale animatu ziren 6,5 kilometroko ibilbidea egitera.

15/01/15 28. Mendi Jardunaldiak hasi ziren, Girizia Mendi taldearen eskutik. Besteak beste, Ainhoa Perez de Nanclares gasteiztarra eta Koldo Zubizarreta oiartzuarra izan ziren, Mundua bizikletaz, Asia izeneko ikuskizuna aurkezten, bikoteak 2013an Asian barrena bizikletaz egindako bira hain zuzen. Bestalde, 2014ko irteerak izenburupean, Girizia Mendi taldeak azken urtean egindako ibilaldien bideo emanaldi ikusgarria aurkeztu zuen. Azkenik, mendi ibilaldia egin zuten Uitziko gainera (Nafarroa). Ibilaldian zehar, Ireber mendia (1.208 m) igo zuten. Lau ordu eta erdiko zeharkaldiari (gosaria barne) Aldatz herrian eman zioten amaiera, Martitxonea sagardotegira joan baitziren bazkari goxo baten aitzakian. 15/01/11 Amaiur Errazkin Lekuona korrikalaria garaile Lasarteko Nazioarteko 60. krosean.

15/01/25 Oiartzungo EH Bilduk maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako zerrendaburua zein izango zen erabaki zuen: Karrika auzoko Jexux Leonet Elizegi, hain zuzen. 15/01/26 Udalak, herriko hainbat elkarteren laguntzaz, Kirol Astea antolatu zuen.


Egunero kirol bat aztertu zuten, arrakasta handiz. Besteak beste, futbola, pilota, mendi lasterketak, txirrindularitza, kirola eta nutrizioa, pasaka, erraketalariak eta makila borroka jorratu zituzten.

15/01/27 Arraztalo elkarteak gonbidatuta, IĂąigo Lamarka Arartekoak hitzaldia eskaini zuen udal areto nagusian. Buruko gaixotasuna duten pertsonen egoera aztertu zuen. 15/01/27 Euskal Herriko Unibertsitateko 25 ikaslek Kristina Zuza fisikako irakaslearekin batera Haurtzaro Ikastola bisitatu zuten. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako masterrean Teknologiako espezialitatea egiten ari diren ikasleak ziren, hain zuzen ere, eta teknologiako tailerra eta laborategia bisitatu zituzten. 15/02/02 OKEren Emakumezkoen taldea denboraldi bikaina egiten ari da eta dagoeneko bigarren postuan dago sail-

kapenean.

15/02/06 Intxixuak eta Sorginak iritsi dira herrira. Bandera igoerarekin Ihote festa ospatu zen. Goizean, Elizalde Herri Eskolako ikasle-irakasleek elurrari muzin egin eta desfile alaitsua egin zuten. Arratsaldez, Haurtzaro Ikastolakoek burrunba mundiala antolatu zuten, giroa suspertzeko. Larunbatean, Kuestazio jendetsua egin zen auzo guztietan.

15/02/08 Elizalde Herri Eskolak antolatutako desfilea egin zen igande Ihotean. Gero, gauen Intxixuak eta Sorginak Kataxulora itzuli ziren. 15/02/11 Herriko elkarteek Euskara Elkartera egitasmoaren fase berriari ekin zioten. Euskararen erabilera indartzeko zeregina badagoela berretsi zuten.

15/02/12 Donostiako 26. Lilaton emakumeen lasterketan parte hartzeko, Antiju Morik talde feministak entrenamendu saioak antolatu zituen. Astelehenero eta ostegunero Elorsoro kiroldegiko atarian elkartu eta taldean irteten ziren entrenatzera. 15/02/27 Aroia Makuso pianista oiartzuarrak eta Xabier Pimbert zeharkako txirulariak kontzertua eskaini zuten udal areto nagusian.

15/02/28 Hassanna Aalia aktibista sahararrak Udalaren babesa jaso zuen. Marokoko tribunal militar batek epaitu zuen gaztea 2012an eta Gdaim Izikeko gertaeretan parte hartu izana egotzita, bizi osorako kartzela zigorra jarri zioten. Udalak Aaliarentzako asilo politikoa eta Saharako herriak pairatzen duen errepresioaren bukaera eskatu zuen. 2015 XANISTEBANAK |

207


15/03/01 OKEko emakumeen taldeak Bigarren Mailako lehen postua hartu zuen, Athletic taldeari 4-0 irabazita, Karla Lekuona zelaian.

15/03/25 Oiartzungo Udalak Hirigintzako Plan Orokorra onartu zuen. Gaia propio lantzeko, 18 Planeamendu batzorde egin ziren 2011/2015 legealdian.

15/03/05 Herrian skate park bat egiteko partehartze prozesua jarri zen abian.

15/03/31 Trabajadoriak, frankismoaren gatibuak Oarsoaldean bideo dokumentala grabatu zen Arditurrin. Kattin Txiki elkarteak egin zuen, Mikel Mendizabal Cristobalek zuzenduta.

15/03/08 Emakumeen Egunaren harira, egitarau oparoa antolatu zuten Kilirikupe elkarteak, Oiartzungo Emakume taldeak eta Antiju Morik taldeak, Udalarenlaguntzarekin. Besteak beste, Artistak plazara ekimena jarri zuten martxan. 15/03/15 Inude eta Artzainen konpartsak Oiartzungo kaleak jai giroz jantzi zituen. Olaia Felipe eta Jon Mitxelena izan ziren protagonista nagusiak.

15/04/11 Urtero legez, barrikote jendetsua egin zen Elorosoro kiroldegian, Karrikako Artaso elkartearen eskutik. Aurrez, Askatasun haizea dabil ekimena egin zen Done Eztebe plazan, herri kirolekin. Afariaren hasieran, Manuel Intxauspe Txokok eta Joxe Arbelaitz Ttakalok egin zuten txotx irekiera, txalo zaparrada artean. 15/04/18 Oiartzungo II. Flauta Jaialdia antolatu zen. 150 flautista elkartu ziren eta egun osoz alaitu zuten herria.

15/04/19 OKEko emakumeen taldeak 0-3 hartu zuen mendean LogroĂąo taldea eta bigarren mailako liga irabazi zuen. Hortaz, igoera fasea jokatzeko aukera eskuratu zuten Alkortaren neskek. 15/03/21 Tropel koloretsuak zeharkatu zuen Oiartzungo bailara. Hasi berritan iritsi zen 19. Korrika. Eguraldi petrala izanagatik, lekukoak ez zuen laguntzailerik falta herrian barrena egin zuen ibilbidean.

15/03/22 2014an Oiartzunen jaiotako haurrei ongietorri gozoa egin zitzaien udaletxean, garai bateko atsolorra ospatuz.

208 | XANISTEBANAK

2015

15/04/24 Oiartzungo Gure Esku Dago-ren aldeko taldeak antolatuta, Euntze Eguna


ospatu zen Done Eztebe plazan. Makina bat herritar bildu zen festa giroko joste egunarekin bat eginez.

15/04/25 Oiartzungo Eusko Alderdi Jeltzaleak Segundo Garin Casares izendatu zuen EAJ/PNVren taldeburua.

15/04/26 Dantzari-harrobi oparoak girotu zuen Oiartzungo bailara. Guztira 250 dantzari elkartu ziren III. Dantzari txiki egunean, Haurtzaro Dantza Taldearen ekimenez.

15/04/30 Girizia Mendi taldeko 40 mendizale abiatu ziren Guadalajara aldera. Lau eguneko zeharkaldia egin zuten Herri Beltzaren barrena.

15/04/30 OKEko Hirugarren Mailako taldeak ez zuen lortu jaitsiera postuetatik ateratzea. Hortaz, Ohorezko Erregional Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian. GOIZARIN

2015 XANISTEBANAK |

209



Oiartzun argazkietan


Ozentzioko ermitaren inaugurazio eguneko meza nagusia. 1978 urtea. Joxe Albisua, Boni bikarioa eta Joxe Mari.

Ozentzioko ermitaren inaugurazio eguna. 1978 urtea. Bertsolariak; Joxe M. Arbelaiz, Gotzon Isasa eta Koxme Lizaso.

212 | XANISTEBANAK

2015


Sorondoko erromeria. Ozentzioko ermitan meza. 1980. urte inguruan, jendea kanpoan meza entzuten.

Sorondoko erromeria. Meza ospatzeko prestatzen. On Juan Francisco Ormaetxea Apaiz Ttikia. 1975. urte ingurua.

2015 XANISTEBANAK |

213


Neska eta mutila trontzan. Sorondoko erromeria, 1980-1985 urte ingurua.

Sega apustua Sorondoko erromerian. 1980. urte ingurua.

214 | XANISTEBANAK

2015


Gizonezkoak sokatiran. Sorondoko erromeria. 1980-1985 urte ingurua.

Emakumeak sokatiran. Sorondoko erromeria. 1980-1985 urte ingurua.

2015 XANISTEBANAK |

215


Sorondoko erromeriko ikuspegi orokorra. Herri kirolak. 1980. urte ingurua.

Oiartzungo mendizaleak, Ernio mendi tontorrean, Oiartzungo gurutzearen bueltan. 1940. urte ingurua.

216 | XANISTEBANAK

2015


Rafael Pikabea Oiartzungo Seme Kuttun izendatzea. 1922. urteko abuztuaren 6a. Pikabea eskuinean, Aginagalde alkatea ezkerrean.

Ergoiengo Ardotz baserriko familia. Oiarzabal-Aranburu familia. 1912. urtea. Goian, Maria Ankamotxenekoa.

2015 XANISTEBANAK |

217


Aste Santuko prozesio bat, Oiartzungo Done Eztebe plazan. 1925. urtea.

Oiartzungo agintariak, aurreskua dantzatzen, Xanistebanetan, plazan. 1910-1915 urte ingurua.

218 | XANISTEBANAK

2015


Bi kamioiren arteko talka, Aialde kalearen hasieran, Zirkulo taberna egoten zen parean. 1950. urte ingurua.

Xanistebanak, 1919. urtea. Korrikalari lasterketa. Jendea begira plazan, Killirikupe aurrean.

2015 XANISTEBANAK |

219


Ahari jokoa, Sorondoko erromerian. 1985. urte ingurua.

Sorondoko erromerian, asto proba bukatu ondoren. Sarituak. 1980-1985 urte ingurua.

220 | XANISTEBANAK

2015


“Mixiyutako� prozesioa, Oiartzunen. 1929. urteko Domund egunean, azaroan.

Girizia Mendi Taldearen ibilaldia Marokora. 2009. urteko apirilaren 12an. Toubkal mendi tontorra, 4.167 m.

2015 XANISTEBANAK |

221



Aurkibidea 5 7

Alkatearen agurra Editoriala

Elkarrizketa 10

Arantxa Lete

historia 26 28 30 34 38

Antonio Valverde Ayalderen jaiotzaren mendeurrenean (1915-2015) Antonio Valverde Casas Ayalde artista eta idazlea duela 100 urte jaio zen Aranburuola burdinolaren arrasto arkeologikoak Kontxa Murgia Egañari omenaldia Coro eta Maritxu, Oiartzungo emakume pilotariak

seme-alabak 42 Onintza Ostolaza Arruabarrena 50 Arritxu Maritxalar 54 Leire Agirrezabala 57 Aroia Makuso 60 Antton Kazabon 63 Agustin Mendizabal 65 Saioa Ballesteros 68 Juan Aranburu gogoan 73 Manuel Intxauspe Bergara Txoko

kultura 82 Luberri Oiartzungo ikasgune geologikoa 84 Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa 2014. urtean 87 Korrika 19: Ahaldundu! 88 Oiartzun Irratiaren zentzua 89 Euskara elkartera, etapa berria, helburu berberak 92 Lartaun Abesbatzaren 50. urteurrena 94 Oiartzungo Flauta Taldea 95 Oiartzungo Irakurketa Taldea 96 Euskara eta gure amets ederrak aurrera! 99 Haurtzaro Ikastolan Tritikitixa eskola 100 Ibargain Musika Eskola 103 Bizitza antzerki hutsa da kale nagusian 104 Gaztetxoak antzerkia egiten 106 Eta, azkenean, egin dugu Olarri 108 Auntxa Trikitixa eskola

Kirola 110 113 116 118 120 125

Adiorik ez, eskerrik asko baino ez Martxel Toledo: «Euskal Herrian nahikoa argia da selekzioaren aldeko iritzia» Elorsoro eskalada proiektua Intxixu Trail Girizia mendizale elkartea Guadalajaran Oiartzun Kirol Elkartea 2014-2015


127 130 132 137 140

Zorionak OKEko nesken taldeari lidertza lortzeagatik! Emarri, harri zaharren emankizun berria Bote luzea berriro Oiartzunen! Txost Oiartzun Oiarpe KEren 2014-2015 denboraldiko emaitzak

Herri eragileak 144 146 148 150 151 152 154

Bejondeiola Oiartzungo herriari Atsolorra: 2014an jaiotako oiartzuar berriei ongietorria Palestina Saharako irribarrea Ar Redadeg Killirikupe, Berdintasunaren Aldeko Emakumeen Elkartea Fracking ez

Irakaskuntza 158 160 162 164 168 170 173 175 176 177 178 179 180 182 185 187

Haurtzaro Ikastola, hezkuntzan etengabeko hobekuntza prozesuarekin konprometitutako ikastola Oiartzungo Dantzari Txikien Egunak Golden5 begirada Haurtzaro Ikastolan Haurtzaro Ikastolako azken lehendakariekin txor-txorka Txinpart, Ikastolaren ahotsa azken 20 urteetan Oiartzundik Aloze eta SohĂźtara, Aloze eta SohĂźtatik Oiartzunera, elkartuz, zabalduz... Berezkoa bezain aberatsa Arraztalo Gu ere artistak Bertso bazkaria Ihoteak Soinu zahar Xamarri elkarrizketa Elizalde BHIko ikasleek eginiko ekintza nagusien kronika Oiartzungo Hezkuntza Plataformaren aurkezpen agerraldiko testua Abaraxka

Zenbait idazlan 192 Oiartzuarrek hondakinen birziklapenean hobetzen jarraitzen dugu 194 Herri barruko mugikortasuna 196 Oarsoaldea, geroa ereiten 198 Torri gukin

Urtean zehar berri izan dira 200

Oiartzun argazkietan 212


ZUZENDARITZA-IDAZKARITZA TALDEA Urtekariaren Udal Batzordea:

• Josune Cousillas Aramanedi • Joxan Eizmendi Garate

• Goiatz Labandibar Arbelaitz • Jaione Ugaldebere Sarasua IDAZLE LANKIDEAK Colaboradores Literarios • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •

Abaraxka Agirrezabala, Leire Antiju Morik Aramendia, Eihartze Aranburu Juan, sendia Arbelaitz, Iñaki Arbelaitz, Orkatz Arraztalo Elkartea Atez Ate Auntxa Trikitixa Eskola Azmarrin Taldea Ballesteros, Saioa Bereau, Martxel Elizalde Herri Ikastetxea El Watan Emarri taldea Estévez, Xosé Girizia Mendi Taldea Goikoetxea, Arkaitz Gonzalez, Moises Gutierrez, Klara Harri Beltza Haurtzaro Ikastola Haurtzaro Trikitixa Helta Herce, Gorka Herri Musikaren Txokoa-Soinuenea Ibargain Musika Eskola Intxixu-AEK Euskaltegia Intxixu Herri Kultur Lantaldea Irigoien, Imanol Juanes, Jon Karaez Oiartzun Senidetza Elkartea Kazabon, Antton Kilirikupe Korta, Lur Labandibar, Goiatz

• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •

Lartaun Abesbatza Leibar, Adolfo Legorburu, Asier Lete, Arantxa Lekuona, Sorkunde Lopez, Joxe Migel Luberri Ikasgune Geologikoa Makuso, Aroia Maritxalar, Arritxu Martiarena, Mirari Matelo, Suberri Mendizabal, Agustin Mendizabal, Anton Mitxelena, Olatz Oarsoaldea, Garapen Agentzia Oiarpe, Errebote Taldea Oiarpe Kirol Elkartea Oiartzungo Helduen Antzerki Taldea Oiartzun Kirol Elkartea Oiartzungo Flauta Taldea Olaiz, Kepa Olarri, Dantza Taldea Olaziregi, Jexux Ostolaza, Onintza Palomo, Ainhoa Salaberria, Eneko Sanzberro, Joxe Mari Susperregi, Xabier Toledo, Martxel Torres, Jose Angel Ttur Ttur, Oiartzungo Euskaltzaleon Bilgunea Txoko, Intxauspe Manuel Txost, Errebote Taldea Ugaldebere, Jaione Urmendi Haur Eskola

• Zapirain, Aitziber


Easo Motor Lintzirin poligonoa, 10 OIARTZUN

Tel.: 943 26 03 91


Oiartzun

Egunero zerbait hobeago. Alcampo bizitza.

Xanisteban Zoriontsuak

obras de urbanizaciรณn edificaciรณn excavaciones y movimientos de tierras vivienda unifamiliar

c/ elbarrena, 4 poligono lambarren OIARTZUN

obra de urbanizaciรณn

tel: 943-51 03 12 - 943 51 65 97

AMENABAR

equipamiento deportivo

alzola@alzolaconstruccion.com


OIARTZUN 2015


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.