209. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Gizarte-ongizate sailak harrera ordutegia zabalduko du martxoaren 1etik aurrera Aurten 1.845.000 €ko aurrekontua izango du arloak Gizarte-Ongizate sailak herritarrei harrera egiteko ordutegia zabalduko du martxoaren 1etik aurrera. Egun horretatik aurrera, astelehenetik ostegunera 08:30etik 13:30ak arte hartuko dira erabiltzaileak eta ostiraletan, 09:00etatik 13:30ak arte. Gizarte-Ongizate saileko harrera zerbitzuan hitzordua hartzeko aurrez 943 49 05 52 telefonora deitu behar da. Harrera zerbitzu honetan Oiartzungo Udalaren gizarte-ongizate sailak eskaintzen dituen zerbitzu eta laguntzei buruzko informazioa ematen da, baita beste erakunde eta elkarteei buruzkoa ere. Gizarte-Ongizate saila Gizarte-Ongizate saila garrantzitsua da Oiartzungo

Gizarte-Ongizate saileko harrera bulegoa.

Kalexako zubia, jarrita

Ugaldetxon, Kalexa plaza eta bidegorria lotzen dituen zubia jarri da. Orain, inguruan urbanizazio lanak egingo dira, zubia ireki eta oinezkoentzako erabilgarri izan dadin.

Udalarentzat. Herritar guztien ongizatea bermatzeko aurten 1.845.400,99 €ko aurrekontua izango du. Besteak beste zerbitzuan hobekuntzak egin ahal izango dira honela. Gizarte-ongizate saila datutan: - 2018an, 1.657 hitzordu eman zituen Gizarteongizate sailak. Horietako 1.125ek jaso zuten onuraren bat. - Erabiltzaile gehienak (%57,67) Euskal Herrikoak dira. Jatorriaren arabera, hurrenak Espainiako estatutik etorritakoak (%9,8), latinoamerikarrak (%4,25), magrebtarrak (%3,6) eta Europako Batasuneko herrialdetakoak (%2,12) dira. - Gizarte larrialdietako laguntza jasotzen duten %69,5 emakumezkoak dira eta %20,33, 65 urtez goitikoa. - Adineko eta behar bereziak dituzten 64 herritarrek jasotzen dute etxez etxeko laguntza zerbitzua. Horien arteko %62,5a emakumezkoa da eta bakarrik bizi dira %54,59. - Tasa eta zergen salbuespena 84 herritarri onartu zaie. - Oinarrizko errenta laguntza jasotzen dute 120 oiartzuarrek (2018ko abenduko datua). Horien arteko %45,83k Euskal Herria du jatorria eta %24,16k, Espainia. - Familia laguntza jasotzen dute 36 familia-unitatek. %72,22 euskal herritarra da.

Bide heziketa OTXErekin

OTXEko txirrindulariek bide heziketako saioa egin dute Oiartzungo udaltzainekin. Besteak beste, errepidean edo bidegorrian txirrindulari gisa dituzten eskubide eta betebeharrak ezagutu dituzte.

2019ko OTSAILA • 209. ZENBAKIA

ABARAXKA Oiartzungo herrian jakina eta ezaguna da Abaraxka ludoteka ez dela ohiko ludoteka bat. Bertako hezitzaileok aisialdia hezitzailea dela ulertzen dugu eta premisa horri lotuta jolasaren bitartez hainbat balore lantzeko, txertatzeko eta transmititzeko lanketak egiten ditugu bertan eta baita bertatik ere. Helburu, ardatz eta oinarri ezberdin anitz ditugu, herrigintza hauetako bat. Aurreko Aski Prexko batean ere aipatu genuen Soinuenea-Herri Musikaren Txokoko lagunekin batera herriarentzako izango diren erraldoi txikiak diseinatzeari eta sortzeari ekin diogula. Zazpi saio egin ditugu gure gustuko erraldoi txikiak nolakoak nahi diren pentsatzen, diseinatzen eta sortzen. Tamainaz txiki baina guretzako hain handi diren erraldoi hauek martxoaren 9an aurkeztuko dizkiogu herriari: erraldoien atsolorra izango dugu gurean. Bien bitartean, erraldoi hauek dantzatzen ikasteko tailerrak antolatuko ditugu, jendea eta bereziki haurrak behar direlako hauek maneiatu eta bizitza emateko. Proposamena eta asmoa, gure herrian konpartsa txiki bat sortzea da. Erraldoi handiak bezala, erraldoi txikiak ere urtean hainbat egunetan kalera atera eta herrian txertatzea. Hemendik herriko txiki, gaztetxo eta familiei gonbidapena egin nahi dizuegu erraldoi txiki hauen mundura hurbiltzeko. Erraldoiak gustuko badituzu, 5-12 urte artekoa bazara eta nolakoak diren ezagutu nahi baduzu, hurbildu zaitez Abaraxka Ludotekara edo Soinuenea-Herri Musikaren Txokora. Familia berri bat eraiki nahi dugu! Interesgarria litzateke talde finko bat sortzea eta herriko ekitaldietan erraldoi txikien parte hartzea bermatzea. Denon artean erabakiko dugu gure presentzia non ziurtatu, dantzak eta beste. Beraz, erraldoiekin herria ziztatzera gonbidatzen zaituztegu.

Emakumeenganako indarkeriaren kontra

Gizarteko harrera ordutegia, zabalagoa

Etxebizitza Bulegotik 9 etxe huts merkatura dira

Industria sortzaileari buruzko jardunaldiak

2017ko azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, herriko hiru artistak (Idoia Beratarbide, Ainara Lasa eta Ane Narbarte) sortu zuten hilorama kokatu da Fermiñene etxeko horman. Oiartzungo mugimendu feministak egin zion eskaera Udalari mozio baten bidez, eraikin publiko batean egunero ikusiko den emakumeenganako indarkeriaren kontrako mezu hau jartzeko. EH Bilduko Gobernu Taldeak eskaera onartu zuen eta joan den astean jarri zen. EAJ abstenitu egin zen.

Gizarte-Ongizate sailak herritarrei harrera egiteko ordutegia zabalduko du. Martxoaren 1etik aurrera, astelehenetik ostegunera 08:30etik 13:30ak arte hartuko dira erabiltzaileak Gizarte-Ongizate arloan, eta ostiraletan, 09:00ak 13:30era. Hitzordua hartzeko 943 49 05 52 telefonora deitu behar da. Gizarte-ongizate arloko harreran sailari eta eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazioa ematen du, baina beste erakundeei buruzko informazioa ere. Herritar bakoitzari bere beharren araberako harreta ematen zaio.

2016ko irailean jarri zen martxan Oiartzungo Etxebizitza Bulegoa. Ordutik, 9 etxebizitza merkaturatu dira alokairu duinean ASAP eta Bizigune egitasmoen bidez. Orain artek datuek erakusten dute oiar-tzuarrek nahi dutela alokairu duinean bizi, baina alokatzeko etxebizitzak dira falta dira. Hori dela eta, etxejabeei Etxebizitza Bulegoaren bidez Etxebide zein Udalak eskaintzen dituen zerbitzu eta bermeak ezagutzeko. Etxebizitza Bulegoarekin harremanetan jartzeko: etxebizitza@oiartzun. eus/943 49 41 29.

Oarsoaldea Garapen Agentziak ekintzailetzari buruzko jardunaldi eta tailer inspiratzailea antolatu ditu Oiartzunen. Martxoaren 14an (jardunaldia) eta 21ean (tailerra), 09:00etatik 11:00etara izango dira saioak Manuel Lekuona bibliotekan. Eskualdeko kasu praktikoak ezagutuz -tartean, Oiartzungo Mirokutana ikus-entzunezkoak-, industria sortzailean ekintzaile izan nahi dutenentzako formakuntza izango da. Parte hartzeko www. inspiraekintzaileak.com webgunearen bidez eman behar dute izena interesatuek.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.