210. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Kirol Astea izango da bihartik hilaren 16a arte Ane Asensiok jasoko du Kirol Saria, atletismo egokituan egiten ari den ibilbidearengatik Bihartik (hilak 9) hilaren 17a arte Kirol Astea izango da, Udalak antolatuta. Ohi bezala, herriko eragileen laguntza izan du: Abittu; BPXSport; Elizalde Herri Eskola; Emarri; Girizia Mendi Taldea; Haurtzaro Atletismo Taldea; Haurtzaro Ikastola; Intxixu Trail; Kirolaisi; Labore; OTXE; Tximeleta eta Txost. Kirol Saria, Ane Asensiorentzat Aurtengo Kirol Saria Ane Asensiok jasoko du, atletismo egokituan egiten ari den ibilbidearengatik, lortzen ari den emaitzengatik eta ezintasunen aurrean ez gelditzeagatik. 200 lagunek baino gehiagok parte hartu dute prozesuan eta 27 proposamen egin dituzte. Kirol Aholku Kontseilua izan da horien artean Asensio nabarmendu duena. EGITARAUA: Martxoak 9, larunbata:

09:00-13:30: Eskola Kirola: dantza. 18:30: Harri-tira probaketa, Kontzejupean. 19:30: Emarri dokumentala eta solasaldia. Martxoak 11, astelehena: 17:00: Streetdance probaketa, Kontzejupean. 18:00: Mendi buelta korrika, LH 3-DBH 2. arteko ikasleentzat, Haurtzaro Ikastolatik. Martxoak 12, asteartea: 10:00-12:00: Zirkuitu bio-osasungarrien erabilera tailerra, Txarako parkean (Ugaldetxo). 16:30: Eskola Kirola: herri kirolak. 18:00: Bizikleta-mekanika tailerra, Kontzejupean. 18:30: Hitzaldia: “Kirola eta elikadura” (Xabier Leibar eta Juanan Legorburu), Laboren. Martxoak 13, asteazkena: 16:30-18:00: Eskola Kirola: herri kirolak. 16:45: Gimnasia erritmiko erakustaldia, Kontzejupean. 19:00: Mahai-ingurua: mendi lasterketak. Martxoak 14, osteguna: 10:00-12:00: Nordic walking ibilaldia, Elorsoro kioldegitik. 16:45: Hip-hop erakustaldia, Kontzejupean. 19:00: Film-emanaldia: Pumori, mendiaren alaba, udaletxeko areto nagusian. Martxoak 15, ostirala: 16:45: Acrosport erakustaldia, Kontzejupean. 19:00: IV. Kirol Sariaren ekitaldia eta Kirol Mahaia. Martxoak 16, larunbata: 16:00: Eskola Pilotako txapelketako finalak, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. 17:00: Spinning maratoia, Kontzejupean.

Zaintza erdigunera ekarriko dugu martxoan Feminismo sailak hilabete osoan zehar hainbat ekintza antolatu ditu Martxoan, bizitza eta zaintzak erdigunera ekartzeko ekimenak antolatu ditu Feminismo sailak. Gaiaren inguruko dokumental, hitzaldi eta tailerrekin, ahaztua eta errekonozimendu gutxi duten zaintza lanak eta horiek egiten dituzten emakumeen egoerari bisibilitatea eman nahi zaie. Zaintza lanak ezinbestekoak dira, bai enplegu munduan egiten direnak -prekarietate eta ikusezintasun handia duen sektore feminizatua daeta baita etxean, musutruk egiten direnak ere. Etxeko zaintzan lan egiten duten emakumeekin saio bereziak egingo dira.

EGITARAUA: Martxoak 6, asteazkena: 19:00, udaletxean: En tránsito dokumentala. Martxoak 20, asteazkena: 19:00, udaletxean: Hitzaldia: Etxeko langile eta zaintza langileen egoera, eskubideak eta gizarte erantzukizuna. Hizlaria: Isabel Otxoa, EHUko Zuzenbideko irakaslea. Martxoak 22, ostirala: 19:00, udaletxean: Zinegoak LGBT Nazioarteko film jaiako laburmetraien emanaldia. Martxoak 30, larunbata: 17:00, udaletxean: Hitzaldi-tailerra: Cuidar a las cuidadoras, Bidez Bide elkarteakin.

2019ko MARTXOA • 210. ZENBAKIA

Arditurriko bidegorrian, trenaren berri

Arditurriko trenari buruzko panel informatiboak kokatu dira Arditurriko bidegorriaren zenbait puntutan. Bidegorriaren historia ezagutzera emateko modu ludikoa da.

Udala, eraso matxisten kontra

Joan den astean gizonezko batek bere bikote emakumea erasotu zuen gure herrian. Udalak eraso matxista guztiak gaitzetsi, emakumea artatu eta mugimendu feministak deitutako elkarretaratzearekin bat egin zuen.

Oialeku bidea auzolanean garbitzen

Oialeku bidea (Karrika) auzolanean garbitzen aritu dira herribidearen alboko jabeak. Udal ordenantzak mantenu-lan horien ardura alboko jabeena dela zehazten du eta karrikatarrak xuxen ari dira euren ardura betetzen.

HOBEKIk Europako Zuzentaraua jarraituko du

‘Oiartzun’ urtekarirako lanak bidali daitezke

Maider Zabalegik diskoa aurkeztuko du herrian

Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea, martxan

HOBEKI Euskal Herriko hondakinen kudeaketa hobetzeko toki-elkartea da eta Oiartzun kide da. Aurreko astean, Euskal Herriko datuen azterketa aurkeztu zen Larrabetzun. Ondorio nagusia, Europako Zuzentaraua ez dela betetzen Euskal Herrian eta helburuak lortzeko, organikoa bereizi eta ongi tratatzea gakoa dela izan da. HOBEKIko kide diren herriek jardunbide horretan segituko dutela lanean jakinarazi zuten Eneritz Arbelaitz Oiartzungo alkateordeak, Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkateak eta Mattin Aldaia Hernaniko zinegotziak.

Oiartzun urtekarirako idatziak aurkezteko epea irekita dago. Deialdia norbanako eta eragileei zuzenduta dago. Kultura sailean aurkeztu daitezke pendrivean edo CDan, eta emailez lanak bidaltzeko aukera ere emango da aurten. Horretarako helbidea kultura@oiartzun.eus izango da. Aurkezten den lan bakoitzak gehienez ere bi argazki izango ditu. Oiartzun urtekaria herriko historia, oiartzuarrak eta bestelakoak biltzen ditu. Urtez urte, herriko ondarea aberasten jarraitzeko lan mardula izan ohi da liburua.

Maider Zabalegi abeslari oiartzuar ezagunak bere bakarkako bigarren diskoa, Bidean, aurkeztuko du herrian hilaren 23an (larunbata). Kontzertua udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan eta sarrerak dagoeneko salgai daude. Oiartzunen, Elorsoro kiroldegian eta Kastro Berri tabernan daue kontzerturako sarrerak salgai, eta Errenteriako Xenpelar kulturdendan ere egongo dira eskura, 10 €ren truke. Maider Zabalegi Alaitz eta Maider bikotearekin egin zen ezagun eta duela bi urte, bakarlari ibilbideari ekin zion.

Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea martxan dagoela jakinarazi nahi die Udalak herritarrei. Lehengo astean ireki zen epea, eta apirilaren 30a arte izango dute ibilgailuak dituzten oiartzuarrek horiengatik dagokien kopurua Udalari ordaintzeko epea. Udalarekiko zerga eta tasen ordainketak helbideratuak dauzkaten herritarrei apirilaren 4an kobratuko zaizkie dagokien kopurua, helbideratua duten kontu korrontetik. Datekin erne ibiltzeko eskatzen du Udalak, data pasata errekargua ordaindu behar izaten baita.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.