udal aldizkaria
Kirol Astea izango da bihartik hilaren 16a arte Ane Asensiok jasoko du Kirol Saria, atletismo egokituan egiten ari den ibilbidearengatik Bihartik (hilak 9) hilaren 17a arte Kirol Astea izango da, Udalak antolatuta. Ohi bezala, herriko eragileen laguntza izan du: Abittu; BPXSport; Elizalde Herri Eskola; Emarri; Girizia Mendi Taldea; Haurtzaro Atletismo Taldea; Haurtzaro Ikastola; Intxixu Trail; Kirolaisi; Labore; OTXE; Tximeleta eta Txost. Kirol Saria, Ane Asensiorentzat Aurtengo Kirol Saria Ane Asensiok jasoko du, atletismo egokituan egiten ari den ibilbidearengatik, lortzen ari den emaitzengatik eta ezintasunen aurrean ez gelditzeagatik. 200 lagunek baino gehiagok parte hartu dute prozesuan eta 27 proposamen egin dituzte. Kirol Aholku Kontseilua izan da horien artean Asensio nabarmendu duena. EGITARAUA: Martxoak 9, larunbata:
09:00-13:30: Eskola Kirola: dantza. 18:30: Harri-tira probaketa, Kontzejupean. 19:30: Emarri dokumentala eta solasaldia. Martxoak 11, astelehena: 17:00: Streetdance probaketa, Kontzejupean. 18:00: Mendi buelta korrika, LH 3-DBH 2. arteko ikasleentzat, Haurtzaro Ikastolatik. Martxoak 12, asteartea: 10:00-12:00: Zirkuitu bio-osasungarrien erabilera tailerra, Txarako parkean (Ugaldetxo). 16:30: Eskola Kirola: herri kirolak. 18:00: Bizikleta-mekanika tailerra, Kontzejupean. 18:30: Hitzaldia: “Kirola eta elikadura” (Xabier Leibar eta Juanan Legorburu), Laboren. Martxoak 13, asteazkena: 16:30-18:00: Eskola Kirola: herri kirolak. 16:45: Gimnasia erritmiko erakustaldia, Kontzejupean. 19:00: Mahai-ingurua: mendi lasterketak. Martxoak 14, osteguna: 10:00-12:00: Nordic walking ibilaldia, Elorsoro kioldegitik. 16:45: Hip-hop erakustaldia, Kontzejupean. 19:00: Film-emanaldia: Pumori, mendiaren alaba, udaletxeko areto nagusian. Martxoak 15, ostirala: 16:45: Acrosport erakustaldia, Kontzejupean. 19:00: IV. Kirol Sariaren ekitaldia eta Kirol Mahaia. Martxoak 16, larunbata: 16:00: Eskola Pilotako txapelketako finalak, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. 17:00: Spinning maratoia, Kontzejupean.
Zaintza erdigunera ekarriko dugu martxoan Feminismo sailak hilabete osoan zehar hainbat ekintza antolatu ditu Martxoan, bizitza eta zaintzak erdigunera ekartzeko ekimenak antolatu ditu Feminismo sailak. Gaiaren inguruko dokumental, hitzaldi eta tailerrekin, ahaztua eta errekonozimendu gutxi duten zaintza lanak eta horiek egiten dituzten emakumeen egoerari bisibilitatea eman nahi zaie. Zaintza lanak ezinbestekoak dira, bai enplegu munduan egiten direnak -prekarietate eta ikusezintasun handia duen sektore feminizatua daeta baita etxean, musutruk egiten direnak ere. Etxeko zaintzan lan egiten duten emakumeekin saio bereziak egingo dira.
Lehenengo saioa asteazkenean izan zen.
2019ko MARTXOA • 210. ZENBAKIA
Arditurriko bidegorrian, trenaren berri
Arditurriko trenari buruzko panel informatiboak kokatu dira Arditurriko bidegorriaren zenbait puntutan. Bidegorriaren historia ezagutzera emateko modu ludikoa da.
Udala, eraso matxisten kontra
Joan den astean gizonezko batek bere bikote emakumea erasotu zuen gure herrian. Udalak eraso matxista guztiak gaitzetsi, emakumea artatu eta mugimendu feministak deitutako elkarretaratzearekin bat egin zuen.
Oialeku bidea auzolanean garbitzen
Oialeku bidea (Karrika) auzolanean garbitzen aritu dira herribidearen alboko jabeak. Udal ordenantzak mantenu-lan horien ardura alboko jabeena dela zehazten du eta karrikatarrak xuxen ari dira euren ardura betetzen.
EGITARAUA: Martxoak 20, asteazkena: 19:00, udaletxean: Hitzaldia: Etxeko langile eta zaintza langileen egoera, eskubideak eta gizarte erantzukizuna. Hizlaria: Isabel Otxoa, EHUko Zuzenbideko irakaslea. Martxoak 22, ostirala: 19:00, udaletxean: Zinegoak LGBT Nazioarteko film jaiako laburmetraien emanaldia. Martxoak 30, larunbata: 17:00, udaletxean: Hitzaldi-tailerra: Cuidar a las cuidadoras, Bidez Bide elkarteakin.
HOBEKIk Europako Zuzentaraua jarraituko du
‘Oiartzun’ urtekarirako lanak bidali daitezke
Maider Zabalegik diskoa aurkeztuko du herrian
Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea, martxan
HOBEKI Euskal Herriko hondakinen kudeaketa hobetzeko toki-elkartea da eta Oiartzun kide da. Aurreko astean, Euskal Herriko datuen azterketa aurkeztu zen Larrabetzun. Ondorio nagusia, Europako Zuzentaraua ez dela betetzen Euskal Herrian eta helburuak lortzeko, organikoa bereizi eta ongi tratatzea gakoa dela izan da. HOBEKIko kide diren herriek jardunbide horretan segituko dutela lanean jakinarazi zuten Eneritz Arbelaitz Oiartzungo alkateordeak, Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkateak eta Mattin Aldaia Hernaniko zinegotziak.
Oiartzun urtekarirako idatziak aurkezteko epea irekita dago. Deialdia norbanako eta eragileei zuzenduta dago. Kultura sailean aurkeztu daitezke pendrivean edo CDan, eta emailez lanak bidaltzeko aukera ere emango da aurten. Horretarako helbidea kultura@oiartzun.eus izango da. Aurkezten den lan bakoitzak gehienez ere bi argazki izango ditu. Oiartzun urtekaria herriko historia, oiartzuarrak eta bestelakoak biltzen ditu. Urtez urte, herriko ondarea aberasten jarraitzeko lan mardula izan ohi da liburua.
Maider Zabalegi abeslari oiartzuar ezagunak bere bakarkako bigarren diskoa, Bidean, aurkeztuko du herrian hilaren 23an (larunbata). Kontzertua udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan eta sarrerak dagoeneko salgai daude. Oiartzunen, Elorsoro kiroldegian eta Kastro Berri tabernan daue kontzerturako sarrerak salgai, eta Errenteriako Xenpelar kulturdendan ere egongo dira eskura, 10 €ren truke. Maider Zabalegi Alaitz eta Maider bikotearekin egin zen ezagun eta duela bi urte, bakarlari ibilbideari ekin zion.
Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea martxan dagoela jakinarazi nahi die Udalak herritarrei. Lehengo astean ireki zen epea, eta apirilaren 30a arte izango dute ibilgailuak dituzten oiartzuarrek horiengatik dagokien kopurua Udalari ordaintzeko epea. Udalarekiko zerga eta tasen ordainketak helbideratuak dauzkaten herritarrei apirilaren 4an kobratuko zaizkie dagokien kopurua, helbideratua duten kontu korrontetik. Datekin erne ibiltzeko eskatzen du Udalak, data pasata errekargua ordaindu behar izaten baita.
!
aski prexk aldizkaria
JOXAN APAOLAZA eta IMANOL BARRENETXEA: “Dirua badago pentsio duinak izateko, borondate kontua da”
Klixk!
Gipuzkoako pentsionisten Duintasuna elkarteko Oiartzungo kideak dira Joxan Apaolaza eta Imanol Barrenetxe.
Ihoteetan intxixu, basandre eta sorginak berriz ere asteburu batez herriko jabe bihurtu zirela irudikatu zen. Auzo guztietan egin ziren kuestazioek, Haurtzaro Ikastolako burrunbak eta Elizalde Herri Eskolako karroxak ere herria girotzen lagundu zuten.
Oiartzunen Duintasuna taldea behar dela zergatik uste izan duzue? JOXAN APAOLAZA: Ikusi genuen jubilatuei dagokien problematika ez dagoela landuta herrian eta jende askoren kezka da. Jubilatu askok esaten zuen zerbait egin behar zela, eta orduan, biltzen hasi ginen iaz. IMANOL BARRENETXEA: Dinamika orokorraren olatua iritsi zen. Egoera orokorrak kezkatzen gaitu, baina herriko egoeraren azterketa egitea komeni zitzaigula pentsatu genuen, ze egoeratan gauden jakiteko. Badakigu Oiartzun herri pribilegiatu xamarra dela, baina badaude kasu larriak. Eta zein da Oiartzungo egoera? IMANOL: Udalari Gizarte-Ongizateko datuak eskatu genizkion, egoeraren argazki bat ematen digulako. 65 urtetik gora ditu Oiartzungo biztanleriaren %25ak baino gehiago. Pentsa zenbat jende den: 2.500 lagun. Horiek pentsioa jasotzen dute, edo ez. JOXAN: Ziur etxekoandre askok ez dutela ezer jasotzen. Alarguntasuna dutenek, senarraren pentsioaren %55a jasotzen dute. Senarrak 1.000 € jasotzen bazituen, andreak 550 €. Esaidazue diru hori bizitzeko nahikoa ote den... IMANOL: Badira 90 urteren bueltan bakarrik bizi direnak eta 600 €kin moldatu behar dutenak hilean. Horrekin ezin da bizi eta familiaren laguntza behar dute. Hilero elkartzen zarete. Zer lantzen duzue? IMANOL: Azkeneko asteartean biltzen gara, 10:30ean Gazte Izanak-en lokalean. Udalak utzi digu tokia. Datuak kontrastatu, bildu eta lan pedagogiko bat egin beharra dago. Informazioa zabaldu behar dugu herrian. Ikusten ari gara tendentzia zein den: aberatsak geroz eta aberatsago dira, pobreak geroz eta pobreago eta pentsio sistemak geroz eta arrisku handiagoan daude. Herrian jende asko dago 600 € inguruko pentsioekin -alargunak, emakumeak... batez ere-, egoera nahiko prekarioan. 1.080 €ko gutxieneko pentsioa aldarrikatzen dugu. Pentsatzen dugu dirua badagoela, arazoa nola banatzen den da. Hori da zabaldu nahi duguna. 1.080 €ko gutxieneko pentsioaren aldarrikapenak oihartzuna izan du. Egi bihurtu daiteke? IMANOL: Dirua badago, borondate kontua da. Modu progresibo batean lortu behar da, badakigu golpetik ezin dela, baina helburua lortzeko badaude bideak. Eztabaida izan da Eusko Jaurlaritzan baina ez dira akordiora iritsi. Ez da diruarengatik izan, beste arrazoi batzuk egon dira. Pertsonen aurretik jartzen dira proiektu erraldoiak eta beste gastu batzuk. Erdigunean ez dute pertsona jartzen. JOXAN: Gastu militarra adibidez. Edo banketxeak erreskatatzeko 65.000 milioi € inbertitu zituen Mariano Rajoyren gobernuak. Nondik? Gizarte segurantzaren kutxatik. 1.080 €ko pentsioaren onuradunak zeintzuk lirateke? IMANOL: Duintasun minimoarekin bizitzeko pertsona orok izan behar lukeen oinarrizko kopurua da. Badakigu zenbat kostatzen den bizitzea: jatekoa, elektrizitatea... Jendea ez da iristen ezta argindarra ordaintzera, negu partean moztu egin behar izaten dute. Horrelako egoerak ekidin egin behar dira eta aukera badago. Norentzako? Denentzako. Askotan esaten da emakumeengatik ez dutela kotizatu eta ez dutela pentsioa jasot-
zeko eskubiderik. Emakume bat etxean geratu bada, gizonak lanean zen bitartean, lana egin du gizartearentzat: seme-alabak hazten, etxea aurrera ateratzen... Eskubidea izan behar luke pentsioa jasotzeko, gizarteari ekarpen handia egin diolako. JOXAN: Ez du kotizatu, baina gezurra da lanik ez duela egin. Etxekoandretza ez bada lana... zer da? Fitxatu gabe, baina mila ordu sartuz. Eskubide guztia dute duintasunez bizitzeko adina kobratzeko.
Ihoteetan, herria hankaz gora
Zeintzuk dira momentu honetan Duintasunan dituzuen kezka nagusiak? IMANOL: Pentsio sistema arriskuan ikusten dugu eta Oiartzunek kontzientziatu behar du egoera honetaz. Informazioa zabaldu nahi dugu hitzaldien bidez, sinadura bilketen bidez, eskuorriak banatuz... Aldarrikapen justuak dira. Pentsio sistemak bideragarriak ez direla esaten dutenen aurrean baditugu beste herrialde batzuetako datuak eta ereduak, non babes minimoak lehen esandakoak baino askoz altuagoak diren eta, estatuak sistema eta soldata duinagoak bermatzen dituen. Kontua borondatea da. Hain zuzen, martxoaren 20an hitzaldi bat antolatu dugu. Baleren Bakaikoa ekonomilariak pentsio sistemei buruz hitz egingo du, Manuel Lekuona bibliotekan 19etan. JOXAN: Instituzioetatik badago asmo bat pentsioak bide pribatutik sustatzeko. Pixkanaka sistema publikoa baztertzeko eta desagerrarazteko, azken batean. Gauza bat: toki askotan sistema pribatuak porrot egin du, adibidez, Txilen.
Inauteriak ere pasatu dira
Inauteriak ospatzeko, Haurtzaro Ikastolak desfilearekin eta jaialdiarekin girotu zuen herria aurreko ostiralean. Urmendi Haur Eskolako handienek ere ospatu zuten inauteri eguna, zirkoa herrira ekarrita. Horrez gain, Oihartzun Guk-ek larunbatean afaria eta kontzertua antolatu zituen Kataxulo gaztetxian.
Pentsioak Espainiako gobernuaren eskumena dira. Zuen aldarrikapenetako bat hemen kudeatzea da, ezta? IMANOL: Aldarrikatzen ari gara sistema publiko duina, baina nahi duguna Euskal Herriak pentsio sistema propio bat izatea da. Garbi daukagu hemen hobeto kudeatuko dela. Gizarte Segurantzaren eskumena euskal instituzioena izatea nahi dugu. Agian partida batzuk aldatu beharko lirateke, baina azken finean aurrekontuak nola banatzen diren da kontua. JOXAN: Garbi dugu horrela gestioa txukunagoa eta askoz ondratuagoa izango litzatekeela.
Elikadura burujabetza eta emakumeak
Labore Oarsok Txusa Balbasen hitzaldia antolatu zuen, elikadura burujabetza eta emakumeei buruz hitz egiteko. Lepo bete zen Laboreko sukalde eremua. Gaiak interesa piztu zuela, ezin ukatu.
Taldean zaudetenen profila zein da? IMANOL: Denak jubilatuak eta gizonezkoak, gehiago. Gure egoera pertsonaletatik haratago, kezkatuak gaude egoera orokorrarekin. Badago jende bat egoera larrian eta ezin dira bazterrean utzi, ezer gertatuko ez balitz bezala jarraitu, gu ongi gaudelako eta gainerakoak, hor konpon marianton. Iruditzen zaigu solidarioak izan behar dugula. Hurrengo zita martxoaren 26an duzue. Zergatik gonbidatuko zenituzteke Oiartzungo erretiratuak? JOXAN: Gure pentsio sistema arriskuan egon litekeelako. Hasteko, gugatik. Eta gero, gure seme-alaba eta bilobengatik. Ez da txantxetarako kontua.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Martxoaren 8tik 14ra
Egunez: Agirrezabalaga • Arraskuelarre, z/g • 943 49 14 95 Gauez: Pages Aseginolaza • Biteri, 11 (Errenteria) • 943 52 45 12