212. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Ongietorria 2018an jaiotako oiartzuarrei Iaz jaio ziren 79 haurretatik 28k parte hartu dute atsolorran 2018an jaiotako 79 oiartzuarretatik 28k eta haien guraso, senide eta aiton-amonek atsolorra ospatu dute.

2019ko APIRILA • 212. ZENBAKIA

Zuhaitz Eguna, Pilotasoron

Zuhaitz Egunaren aurtengo helburua Pilotasoro (Karrika) eremua bertako zuhaitzez betetzea izan da. 70 guraso eta haurrek hartu zuten parte, primerako eguraldiak lagunduta.

Giro paregabean joan zen ekimena: txalaparta, kantuak, bertsoak, zapien banaketa eta jaioberrien argazkiekin zuhaitza osatu ziren, hamaiketakoaren aurretik.

Larre Planaren batzarra

Oiartzungo mendi publikoetako Larre Planaren 2018ko jarraipena egin eta 2019ko lanak zehaztu eta onartzeko batzarra egin dute Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oiartzungo Abeltzainen Elkarteko bazkideek.

Udaleku irekietan izen-ematea zabalik dago Aurten lehenengo aldiz, on-line izena emateko aukera ere izango da

Maider Zabalegiren bira hasiera

Maider Zabalegik bere bakarkako bigarren lanaren, Bidean, aurkezpen bira berarentzako tokirik berezienean hasi du oraingoan ere: gure herrian. Primerako harrera izan zuen.

Hilaren 12a arte, HH 1. mailatik LH 6. maila arteko Aurten lehenengoz, on-line izena emateko aukera Oiartzungo haurrentzako -edo bertako ikastetxee- ere eskainiko da: gazteoiartzun.net-en bidez. tan ikasten dutenentzako- uztailean izango diren udaleku irekietan izena emateko aukera dute. Hamabostaldiko prezioa 37 € haurreko (50 € autobusarekin) izango da eta hilabete osoa 73 € (100 € Uztailaren 1etik 30era izango dira aurtengo udale- autobusarekin). Familia bereko hiru haur matrikukuak, bi txandatan banatuta: uztailaren 1etik 12ra latzean, bakoitzak %25eko deskontua izango du. izango da lehenengoa, eta uztailaren 15etik 30era bigarrena. Hezitzaileak behar dira Udaleku irekietan hezitzaile izateko interesa duIzen-ematea Mendiburu kaleko 5. zenbakiko bule- tenek ere epe horren barruan aurkeztu beharko goan egin daiteke 08:30etik 11:30era eta 14:30etik dituzte euren curriculumak nemakurri@gmail.com 16:30era (hilaren 12an, goizez bakarrik egongo da helbidera bidalita. EGA, aisialdi begirale ikastaroa aukera). eta hezkidetzan formakuntza baloratuko dira.

Autokonpostatzeko aukera eskaintzen du Udalak

Paper kontuak eta errenta aitorpena euskaraz

Etxez etxeko zerbitzua asteburuetara zabaldu da

Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan da

Hondakin organikoa etxean kudeatu nahi duten herritarrek autokonposta edo auzokonposta (bizilagunen artean, adibidez Altzibarko Olalde eremuan egiten den bezala) egiteko aukera dute. Oiartzungo Udalak oraindik ere autokonposta zerbitzua eta formakuntza eskaintzen ditu. Horretarako, atez ateko Informazio Bulegoarekin harremanetan jarri behar dute: 943 49 03 77 (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era). Hondakin organikoa etxean konpostatzen duten herritarrek hondakinen tasan %20ko deskontua jasoko dute.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, gremioetan euskararen normalizazioa sustatzeko kanpainaren baitan, aurten zerbitzu bulegoekin egingo du lan (aholkularitzak, inmobiliariak, aseguruak eta finka administratzaileak). Horrez gain, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia ere egin du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Iaz, Oiartzunen egindako errenta aitorpenen %36,37 izan ziren euskaraz. Diru eta paper-kontuak egiterakoan, euskara normaltasunez erabili daitekeela ere kontzientzia nahi ditugu herritarrak.

Gizarte-Ongizate sailak bideratzen duen etxez etxeko arreta zerbitzua asteburu eta jai-egunetara zabaldu du Udalak. Behar handiena duten zerbitzuaren erabiltzaileek jasoko dute asteburuetako zerbitzua euren etxean. Egindako zabalkundearen ondorioz, etxez etxeko zerbitzua urtean 365 egunez emango du Gizarte-Ongizate sailak. Zerbitzu hau behar duten herritarrek Gizarte-Ongizate sailarekin jarri behar dute harremanetan. Horretarako, hitzordua hartu behar dute 943 49 05 52 telefonora deituta, astelehenetik ostiralera, goizez.

Xanistebanak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da. Aurten ere bost sari banatuko ditu Jai Batzordeak osatuko duen epaimahaiak: kartel irabazlea (600 €), oiartzuar onena (300 €), bi akzesit (50 €) eta haurren artean lanik onenarentzako, 100TZE Sorkuntza Zentroan urtebeteko matrikula. Maiatzaren 1a izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna, udaletxeko harreran. Artista bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ditzake lehiaketa honetara. Lehiaketari buruzko informazio osatua www.oiartzun.eus-en dago.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.