udal aldizkaria
2019ko APIRILA • 213. ZENBAKIA
Iparralde etorbidean espaloi zati bat egiten ari da Udala, Andreberonika eta Elizalde hotelaren artean
ABARAXKA
Altzibarko Cadarso enpresa eraisteko lanak bukatu dira
UDALEKUETAKO MATRIKULAZIOAREN EMAITZAK
Iparralde etorbidean espaloi zati berri bat egiten hasi da Udala, Andreberonika etxearen eta Elizalde hotelaren artean.
Bukatu dugu 2019ko udalekuetako matrikulazioa. Bi aste osoz (apirilak 1-12) izan dute Oiartzunen erroldatutako haurrek edo bertan eskolatuak daudenek izena emateko aukera. Aurten lehen aldiz, hobekuntza bezala, on-line egiteko aukera bakarrik eskaini dugu. Nahiz eta edonork Internet bidez matrikulatzeko aukera eduki, gu ere laguntzeko prest izan gara bi aste hauetan egokitu dugun bulegoan. Jende askok egin du izen-ematea gugana gerturatu gabe.
Lanek 35.500 â‚Źko aurrekontua dute. Gisa honetan, oinezkoen mugikortasuna hobetuko eta pasabide seguruetara heltzeko modua izango dute. Cadarso eraisten bukatu da Hontaz gain, Altzibarko Cadarso enpresa izandakoan eraisteko geratzen zen eraikin zatia botatzeko lanak egin dira azken asteetan. Aurretik, eraikina bota ahal izateko despiezatu
egin ziren enpresaren zati batzuk. Ugaldetxon, Kalexa plaza eta bidegorria lotzen dituen zubia ere ireki da oinezkoei. Aritxulegiko mahaiak konpontzen Era berean, Aritxulegiko mahaiak eta bankoak berritzen ari da Udala. Lan horiek bukatuta, gauza bera egingo da Oieleku eremuko banko eta mahaiekin. Guztira, 12 mahai eta haiei dagozkien bankoak konponduko dira eta 1.800 â‚Ź inguruko inbertsioa egingo du Udalak.
Udalekuak txandaka herriko ikastetxetan burutzen dira; aurten Elizalde Herri Eskolaren txanda da. Hauek dira oraintxe ditugun datu orokorrak: 497 haurrek eman dute izena. Hauei, Oporrak bakean egitasmoarekin herrira etortzen diren Saharako haurrak gehitu behar zaizkie. Gehiengoak hilabete osoko epealdia parte hartuko du (1-30) eta gutxiengoak bigarren hamabostaldian (15-30); heren bat izango da lehen hamabostaldia aukeratu duena (1-13). Ikastetxeei dagokionez, Haurtzaro Ikastolakoak dira jaso ditugun izen-emate gehienak (340). Badago Oiartzunen bizi eta bertan ikasten ez duen haur kopuru txiki bat ere (9) eta gainontzekoak, (148) Elizalde Herri Eskolakoak dira. Autobus zerbitzua erabiliko duten haur kopurua ere oso handia izango da (87). Ziurrenik bi autobus izango ditugu lehen hamabostaldian.
Espaloi berria Andreberonika etxe parean egingo da.
Cadarso erabat bota da aste honetan.
Ar Redadegekoak Korrikan
Ongi etorri Oiartzunera, lagun!
Bretoieraren alde antolatzen den Ar Redadeg lasterketa herrikoiaren antolakuntzako taldeak Oiartzunera etorri dira Korrikan parte hartzera. Aurretik, Udalak harrera egin zien Girizia elkartean.
Euskal Herria, Kataluinia, Nigeria, Errumania, Maroko, Nikaragua...-tik Oiartzunera etorritakoei ongietorria eman zaie; Ibargaingo flauta taldearen laguntza izan zen horretarako.
Izen-emate orrian bai gurasoek eta baita haurrek ere udalekuetarako proposamen atal bat izan dute. Helburua jendearen proposamenak eta iradokizunak jasotzea izan da, plangintza egiteko orduan udalekuak biziko dituztenen ideiak jaso eta, aukera badago, txertatzeko. Hauexek egindako proposamenak: - Mendi bueltak edo irteerak. - Erraldoiak. - Entzierroa. - Egun osoko irteerak. - Ingurugiro, kirol eta kultura jarduerak. - Ogia egitea. - Yoga. - Sukaldaritza. Beste urte batez uztailean irriz, jolasez, kolorez, aniztasunez, musikaz... hitz batean, HAURREZ, beteko ditugu Oiartzungo kaleak.
Demografiari lotuta, ikasleen eskerak
XXI. Prosa eta Poesia lehiaketako liburuxka
Ondarearen proiektuaren nondik norakoen berri
Haurtzaro Ikastolako DBH 2. mailako ikasleen bisita jaso zuen Udalak aurreko astean. Ikasgelan demografia arloaren ingurukoak ikasten eta aztertzen aritu ondoren, Oiartzuni dagozkion datuen aurkezpena eta proposamenak egitera hurbildu ziren udaletxera. Eneritz Arbelaitz alkateordeak entzun zituen ikasleek egin nahi zituzten eskaerak eta ondoren, harreran erregistratu zituzten eskaerak. Bide batez, herritarrek Udalari gauzak eskatzeko duten modu ofiziala zein den ikasteko aukera izan zuten gaztetxo hauek.
XXI. Prosa eta Poesia lehiaketan saritutako ikasle oiartzuarren lanekin liburuxka argitaratu du Udalak, ohitura duenez. Jokin Mitxelena ilustratzaile oiartzuarrak sari banaketak bertan ipuin edo poema bakoitzari egin zizkien ilustrazioek apaintzen dute liburuxka. Herriko hiru ikastetxeetan (Elizalde Herri Eskola, Elizalde Institutua eta Haurtzaro Ikastola) LH 3. mailatik goitiko ikasle guztiei banatu zaie ale bana. Gainontzekoentzako, irakurgai dago digitalki Udalaren webgunean (www.oiartzun.eus) Euskara sailean.
Ondarea biltzeko egitasmoaren aurrerapausoak aurkeztu dizkie Miren Amoriza teknikariak herriko norbanako eta eragileei. Ondasun higiezinin katalogazioan orain arte egindakoa azaldu, udal biltegian dauden ondasun higiezinei buruzko asmoak kontatu, ondarea bilduko duen webguneaz azalpenak eman... Bildutakoen proposamenak ere jaso ziren bileran eta batzuk martxan jartzea adostu zen, herriko ondarea oiartzuar guztien eskura jarri eta ezagutu dezaten. Kultura saila ari da ondarea biltzeko egitasmoa gidatzen, herritaren laguntzarekin.