214. Aski Prexko

Page 1

udal aldizkaria

Uda Kirol programak 37 jarduera prestatu ditu Oiartzunen 6 eta 12 urte arteko haurrentzako 10 jarduera eskainiko dira Uda Kirol eskaintza osatu dute aurten ere eskualdeko lau udalek, kirol elkarte eta eragileekin elkarlanean. Guztira, 37 kirol-jarduera ezberdin egiteko aukera izango da ekainaren 17tik irailaren 8a arte eskualdeko lau herrietan.

Oiartzunen antolatutako ekintza gehienak Elorsoro kiroldegian egingo dira, lerro irristaketa eta gimnasia akrobatikoa izan ezik. Horiek, bidegorrianpilotalekuetan (eguraldiaren arabera, aterpea behar izango baita) eta parkeetan egingo dira.

Horietako 10, Oiartzunen eskainiko dira: Kirol txokoa; padel hastapena; igeriketa; eskalada; street dance; gazte cycling; kick boxing; gimnasia erritmikoa; gimnasia akrobatikoa eta lerro irristaketa.

Uda Kirol eskaintzako jardueretan izen-emateak Elorsoro kiroldegiko sarreran egin beharko dira, dagokien orriak beteta.

2019ko MAIATZA • 214. ZENBAKIA

Ugaldetxoko zubia, irekita

Ugaldetxoko zubia, bidegorria eta Kalexa plaza lotzen dituena, irekita dago. Oinezkoen segurtasuna hobetzeko eta mugikortasuna errazteko gauzatu da eraikin hau. Era berean, auzoari kohesioa emateko balio izango du.

Eskualdean 27 kirol jarduera gehiago Eskualdean beste 27 kirol jarduera egiteko aukera Oiartzunen, haurrentzako eskaintza izango da. Jarduera gehienak haur eta gaztetxoei Sei eta 12 urte arteko haurrei zuzendurako kirol bideratuak dauden arren (3 urtetik goiti), badira eskaintza da Oiartzungoa. helduei eskainitako jarduerak ere. Jarduerak ekainaren 24an hasiko dira eta uztai- Errenterian igeriketa; irristaketa; zumba; tenis; laren 28an bukatu. Kirol jarduera bakoitzak bere padel; gazte-fit; eta kirol ekintzak izango dira. Leprezio propioa izango du: 29,50 eta 63 € artean. zon, boleibola; top kirola; igeriketa; zirkoa; gimnasia erritmikoa; dantza; gimnasia akrobatikoa; eskalda; ura; igeriketa; aquafit; tono-zikloa; zikloa eta nordic walkinga. Pasaian, Kirol Txokoa; tenisa; pilota; eskalada; zunba; ciclo indoor; judo; skate; gimnasia akrobatikoa; zirkoa; piraguismoa; arrauna; BTT; paddle surf eta urpekaritza. Kasu hauetan ere, prezio ezberdina izango du jarduera bakoitzak, 20 eta 85 € artean. Eskualdeko beste herrietan antolatutako ekintzetan izena emateko ere, Elorsoro kiroldegira jo beharko dute oiartzuarrek.

'Empalabramiento' tailerra martxan jarriko da Alfabetatze premiak dituzten emakumeei bideratuta dago

Xanistebanetako Jai Batzordearen bilera Txupinazoa botatzeko proposamenak bilduko dira Xanistebanetako Jai Batzordearen bigarren bilera izango da datorren asteazkenean, hilak 8, Manuel Lekuona bibliotekan (19:00etan). Herriko festetan ekintzak antolatu nahi dituzten talde, elkarte eta eragile guztiak daude bilerara deituak. Horrez gain, bilera horretan xanistebanen hasiera markatzen duen txupinazoa botatzeko proposamenak bilduko dira. Gauetako egitaraua, prest Gaueko musika dagoeneko antolatuta dago. Horretarako, urtarrilean biltzen hasi zen batzorde txiki bat, Josune Cousillas Kultura zinegotziarekin.

Alfabetatze premiak dituzten emakumeentzako raz eta gazteleraz izango dira. Empalabramiento tailerra eskainiko du Udaleko Feminismo sailak datorren astetik aurrera. Erabiliko duen metodologia anitza izango da: ariketa gramatikalak, irteera kulturalak, taldelanak, Zazpi saio izango ditu tailerrak, maiatzaren 8tik hausnarketa guneak... ekainaren 19a arte. Asteazkenero, bi orduko saioak izango dira udaletxean, 14:30etik 16:30era. Del Campok badu esperientzia Empalabramiento tailerrean, izan ere, dagoeneko Eibarren, AzpeiTailerra dohainik izango da eta ez dago aldez au- tian edota Donostian tailer hauek martxan jarri rretik izena eman beharrik; egunean bertan ager- baitituzte, emaitza positiboekin. tzea aski izango da taldean parte hartzeko. Tailerrari buruzko infomazio gehiago feminismoa@ Nerea del Campo eibartarra da tailerraren sortzai- oiartzun.eus helbide elektronikora idatzita eskulea eta bera izango da irakaslea ere. Saioak euska- ratu daiteke.

Sai arreak behatzeko aukera Aiako Harrian

Hondakinen tasa ordaintzeko epea, irekita

Autodefentsa tailerrean izen-ematea martxan da

Pello Añorgaren ipuin kontaketa

IKT-en azterketaren aurkezpena gurasoentzat

Sai arreak bistatzeko saioa antolatu dute hilaren 12rako (igandea) Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak Arditurriko Interpretazio Zentroan. Bisita gidatu baten bidez, Aiako Harrian habia egiten duten hegazti sarraskijale hauen ohiturak eta bizitza ezagutzea da saioaren helburua. 10:00etan azalpenak euskaraz emango dira eta 10:30ean, gazteleraz. Ondoren, 11:00etan, behaketa izango da. Lekua mugatua denez, aldez aurretik erreserba egin behar da 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoetara deituta. Buruko 5 € ordaindu beharko da.

Hondakinen tasa ordaintzeko epea irekita dago, ekainaren 30a arte. Ordainketak helbideratuak dauzkaten herritarrei maiatzaren 30ean egingo zaie dagokien kobraketa. Etxeko hondakin organikoa autokonpostaren edo auzo-konpostaren bidez kudeatzen dituzten herritarrek %20ko hobaria izango dute dagokien diru-kopuruan. Autokonposta edo auzo-konposta egiteko interesa duten herritarrek Atez ateko Infomazio Bulegoarekin jarri behar dute harremanetan: 943 49 03 77 telefonora deituta jasoko dituzte azalpenak.

Autodefentsa ikastaroa izango da hilaren 18an, Maitena Monroy fisioterapeuta eta ekintzaile feministaren eskutik. Zortzi orduko tailerra izango da, egun bakarrean emango duena: goizeko 10:00etatik 19:30era. Eguerdian, atsedena izango da. 14 urtez goitiko emakumeei eskainitako ikastaroa da. Tailerra dohainik izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da udaletxeko harreran edo on-line (labur.eus/s5OC8), tokia mugatua delako (20 emakume). Horretarako azkeneko eguna hilaren 16a, osteguna, izango da.

Hilaren 13an (astelehena) ipuin kontaketa izango da Manuel Lekuona bibliotekan, ohiko orduan: 17:00etan. Pello Añorga ariko zaie oraingo honetan kontu-kontari, 4 urtez goitiko haurrei. Ipuin kontaketan ohiko arauak errespetatu beharko dira: behin saioa hasita ezingo da sartu eta helduek ezingo dute saioan geratu. Beti bezala, ipuin kontaketa prestatuta dagoen adin-tartea errespetatzeko eskatzen zaie gurasoei, haurren gozamenerako eta irakurzaletasuna sustatzeko helburua bilatzeko aproposa izan dadin.

IKTen erabileraren inguruan Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako LH 5. eta DBHko ikasleekin eta haien gurasoekin egin den azterketaren datuen aurkezpena izango da hilaren 8an (asteazkena) Manuel Lekuona bibliotekan (17:30) Arkaitz Lareki EHUko irakasle eta azterketaren zuzendariak emango ditu azalpenak. Berez, gurasoentzako deialdia da, baina nahi duen guztiak parte hartu dezake. Gaztetxoek IKTen zein erabilera egiten duten eta hauen gurasoek zer uste duten alderatu ditu, besteak beste, ikerketak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.