udal aldizkaria
2019ko EKAINA • 217. ZENBAKIA
Xanistebanetako kartel lehiaketa Fabian Iraolaren lanak irabazi du
ABARAXKA
25 kartel aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara
UDALEKUAK MARTXAN
Xanistebanak Fabian Iraolaren kartelak iragarriko ditu aurten, Jai Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak hala erabakita.
2019ko udalekuak martxan ditugu dagoeneko, uztaila gainean baitugu. Begiraleekin bilera ekainaren 8an egin genuen. Egunaren hasieran koordinatzaileok udalekuetako nondik norakoak azaldu ondoren, denon artean eta taldeka plangintza osatzeari ekin genion.
25 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara. Eragile hauek parte hartu zuten aukeraketan: Aldeguna elkartea; Ardi Latxa elkartea; Artaso elkartea; Arraztalo; Auzokalte elkartea; Elizalde Herri Eskola; Ernai; Esku Garbia elkartea; Girizia pala saila; Gure Esku Dago; Haurtzaro Atletismo Taldea; Haurtzaro Ikastola; HELTA; Ibargain elkartea; Ibargain Musika Eskola; Lartaungo txistulariak; Mindara; Oiartzungo Feministen Asanblada; Oihartzun Guk; Olarri eta Txost.
SARITUAK: Irabazlea: Fabian Iraola Poirotte. Oiartzuar onena: Eneko Salaberria Gonzalez. Akzesitak: June San Sebastian Sein eta Naiara Mitxelena Etxebeste. 100TZE Sormen Espazioko beka: Iker Dacosta Oiartzabal eta Mattin Etxebeste Sanzberro.
Horretarako guraso, haur eta herriko eragileen proposamen eta iradokizunak kontuan hartu ditugu (Arraztaloko baratzak, yoga saioak, Sahara Eguna, mendi irteerak…). Aurten, udalekuetako gai orokorra ANIZTASUNA izango da eta asteka banatu dugu, aste bakoitzean aniztasun mota bat landu edo ikusteko: 1. 2. 3. 4.
astea: astea: astea: astea:
aniztasun sexuala. aniztasun funtzionala. kultur aniztasuna. gorputz aniztasuna.
Ekainaren 11n, berriz, guraso bilera izan genuen. Guraso asko gerturatu ziren. Han ere aurtengo udalekuei buruzko informazio orokorra emateaz gain, gurasoen kezkak argitu genituen eta baita haurren zerrendak publiko egin ere, modu honetara bakoitza zein taldetan eta zein begiralerekin egongo den jakin dezan. Informazio guzti hau www.gazteoiartzun.net orrialdean dago ikusgai (bileran azaldutako guztiaren PPTa, haur taldeak, autobusaren ordutegia, baimen orria…).
Udal artxiboa ezagutzen
Haurtzaro Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak udal artxiboa ezagutzen izan dira. Koro Pascual artxibozainak herriko ondare eta harribitxi horien inguruko azalpenak eman zizkien.
Eskola Kirolera, bizikletaz
Elizalde Herri Eskolan egin da aurten ere Oarsoaldeko Eskola Kirolera egindako desplazamendu berdeak saritzeko ekitaldia, Oiartzungo ikastetxea izan baita bizikletaz saio gehienetara joan den.
Hemendik eta udalekuak hasi arte, udalekuetako koordinatzaileak Abaraxka Ludotekan egongo gara goizez lanean edozein zalantza, galdera… erantzuteko eta argitzeko prest. Bestela, uztailarean 1ean ikusiko dugu elkar!
Bihar, udalbatzar berriaren kargu-hartze ekitaldia
Eremu publikoetako sanjuan suentzako oharrak
Hezitzaileentzako hezkidetza ikastaroa
Okil beltza ezagutzeko aukera Arditurrin
Bihar, 2019/2023 legegintzaldia hasiko da, aukeratutako hautetsiek kargua hartuta. 17 zinegotzik hartuko dute zinegotzi kargua, EH Bilduko 12k eta EAJko 5ek. Ekitaldia publikoa izango da, 12:00etan udaletxean. Hauek dira kargua hartuko duten zinegotziak: Jexux Leonet; Eneritz Arbelaitz; Agustin Lekuona; Olaia Lasa; Jon del Olmo; Iosune Cousillas; Josu Delgado; Olga Leibar; Enekoitz Markos; Haizea Saez de Eguilaz; Goratz Etxeberria; Arrosa Lizaso; Rafael Bergaretxe; Iñaki Arbelaitz; Maitane Larruskain; Yon Goikoetxea eta Janire Mitxelena.
Eremu publikoetan egingo diren sanjuan suak udaletxean erregistratu egin behar dira, hilaren 19a baino lehen. Hartara, Udalak ingurumenaren, bizidunen eta ondasunen errespetua eta segurtasuna bermatu ahal izango du. Ohar hauek kontuan hartu beharko dira sua egiteko: pila ez da 3 metro baino altuagoa izango, hondakin solidoak erreko dira, ez da urbanizatutako lurraren gainean egingo eta eraikinetatik 15 metrora piztuko da sua. Udaltzaingoaren ardura izango da sanjuan suek baldintza egokiak betetzen dituztela gainbegiratzea.
Udaleku irekietan parte hartuko duten 53 hezitzaileetatik 41ek hezkidetza tailerretan parte hartuko dute hilaren 21ean eta 22an. Iazko saioan parte hartu zuten 17 gaztek sakontze tailerra jasoko dute eta, aurten lehenengoz hezitzaile gisa lan egingo duten 24 lagunek, oinarrizko formakuntza. Irakasle lanetan Urtxintxa Bizkaia elkarteko Egoitz Albeniz arituko da. Hezitzaile hauek 501 umeren ardura izango dute uztaileko udaleku irekietan eta guztiak, generoa kontuan hartu gabe, berdintasunean tratatzea izango da tailerren helburua.
Arditurriko parajeetan bizi diren hegaztiak ezagutzeko aukera paregabeak eskaintzen ari da Arditurriko parketxea herritarrei. Ekainaren 2an putre arreak ezagutzeko aukera baliatu zuten 18 bisitarik eta datorren igandean (hilak 16) okil beltza behatu eta ezagutzeko aukera izango da. Nahiz eta saioa doakoa izango den, toki mugatuak direnez, aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Horretarako arditurri@ gipuzkoamendizmendi.org helbidera idatzi edo, 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoetara deitu dezakete interesatuek.