udal aldizkaria
2019ko MAIATZA • 215. ZENBAKIA
Oiartzungo gaztetxoek egiten duten IKT-en erabilera desegokiaren kopurua ez da altua
ABARAXKA
LH 5. mailatik goitiko ikasle eta gurasoekin egin du azterketa Adin Txikiko Mahaiak
IKASTURTE BAT GEHIAGO HEZTEN
Oiartzungo LH 5. eta 6. mailako eta DBHko ikasleek IKT-ak nola erabiltzen dituzten aztertu du GizarteOngizate saileko Adin Txikiko Mahaiak.
Konturatu orduko ikasturte osoa pasatu zaigu berriz ere. Badirudi atzo hasi ginela Abaraxkako matrikulazioarekin eta dagoeneko udalekuetan gaude. Honek esan nahi du gure ludotekako ateak ixteko unea iritsi zaigula.
Arkaitz Lareki, EHUko Didaktika saileko irakasleak zuzendu du aurten ere azterketa (egiten den hirugarrena da) eta gurasoen aurrean aurkeztu zuen, Agintzariko Javi Bravo hezitzailearekin batera. Oiartzunen identifikatu dituzten erabilera desegokien kopurua ez da izugarria. Hala ere, ikasleek onartu dute erabilera desegoki batzuk egiten dituztela. Errepikatuenak, hauexek: helduen edukietan sartu; whatssap taldeetatik kanpo utzi gelakideak; ezezagunen lagun eskaerak onartu; aitortzen dutena baino denbora gehiago erabili IKT-ak... “Askotan, erabilera desegokiak nahi gabe egiten dituzte, dena broma dela uste dutelako”.
Telefono mugikorra, gurasoen kezka nagusia Gurasoen kezka nagusia telefono mugikorra zein adinetan eman behar den izan zen. Larekiren ustez, “ez dago soluzio bakarra, haur eta familia bakoitza desberdina delako”. Hala ere, DBH arte ez ematearen aldekoa dela adierazi zuen. Behin telefono mugikorra ematean, erabilera baldintzak zehaztea garrantzitsua dela azpimarratu zuen. “Etxeko guztiek arauak betetzea garrantzitsua da, gurasoak direlako seme-alaben eredu”. Era berean, gurasoek seme-alabei sare sozialetan edukiak argitaratu edo partekatu aurretik pentsatzea zeinen garrantzitsua den transmititu behar dietela esan zuten adituek. Ikastetxeetan lanketak Herriko ikastetxeetan LH 5-6 eta DBH 1-2 mailetako ikasleekin saioak egin dira aurten, ikerketaren datuak aztertzeko eta erabilera arduratsuak sustatzeko zein arriskuei buruz hitz egiteko. “Arriskuen pertzepzioa altu mantentzea garrantzitsua da, geroz eta pertzepzio altuagoa, orduan eta erabilera desegoki gutxiago egiten baitira”, esan zuen Larekik. Datorren ikasturte hasieran beste hitzaldi bat antolatuko da gurasoentzako, erabilera desegokiak ematen direnean nola jokatu lantzeko.
Cadarso eraitsi da
Altzibarko Cadarso eremuan bukatu dira fabrika zaharra eraisteko lanak. Momentuz, hesitutako eremu bat sortu da Karrikara doan bidegorri ondoan.
Sai arreak ezagutzen
Aiako Harrian bizi diren sai arreak ezagutzeko aukera izan da Arditurriko Parketxeari esker. 23 lagunek hegazti espezie hau gehiago ezagutzeko aukera baliatu dute.
Atzera begiratuz, urtero bezala aisialdiaren bitartez dinamika anitz eta ezberdin asko eginez hainbat balore transmititzen saiatu gara. Hauetako batzuk erabat txertatuak ditugun gure urtetako plangintzetan: euskal kultura, hezkidetza, herrigintza, parte-hartzea (ihoteak, Emakumearen Eguna, Herri Musikaren Txokoarekin elkarlana, jolas librea…). Aurten, bereziki KULTUR ANIZTASUNA izan dugu gai eta ardatz gurean eta, nola ez, honi lotuta ere izan ditugu ekintza eta proposamen berriak. Honela, Soinuenea-Herri Musikaren Txokoko kideekin batera herriarentzako izango diren erraldoi txikiak sortu ditugu. Erraldoi txiki hauen bizipenak eta istorioak ezagu-tzeko parada izango duzue laster, eta ikusiko duzue zeinen anitzak diren bai izaeraz eta baita jatorriz ere. Ez kasualitatez, Emakumearen Egunaren harira aurkeztea erabaki genuen: pozgarria izan zen herrian hainbeste jende eta erraldoi ikustea gure erraldoi txikien atsolorra ospatzeko. Udaleko Gizarte-Ongizate eta Euskara zerbitzuarekin elkarlanean bi harrera saio egin ditugu Abaraxkan. Harrera saio hauetan, azken hilabeteetan Oiartzunera bizitzera etorriberriei ongi etorri esateko eta ongietorria emateko parada izan dugu. Bakoitzaren jaioterria ezagutu dugu, gastronomia, jolasak, musika… eta gure herriaren berri jakin dute beraiek. Zerk aldentzen gaituen begibistan dago, baina zerk batzen gaituen bilatu nahi izan dugu. Abaraxka anitz bat ikusi dugu: nigeriarrak, nrasildarrak, hondurarrak, errumaniarrak... denek bat eginez eta elkar ezagutuz. Apirilean zehar herrian sortu den 10301 Elkartasun Keinurekin ere bat egin dugu eta Oiartzun harrera herria dela ozen adierazi nahi izan dugu guk ere. Ludotekako sarreran dugun egurrezko zuhaitza apaindu dugu, lasterketako pankarta sortu dugu, munduko jolasetara jolastu gara eta, nola ez, maiatzaren 4ko bazkari erraldoian izan gara. Ikasturte bukaerarekin batera Abaraxkako ateak itxiko ditugu baina bertako hezitzaile eta begiraleoi udalekuetan ere ikusiko gaituzue herriko txiki eta gaztetxoekin berriz ere jolasean eta aldarrian. Maiatzak 31n egingo dugun azken festara gonbidatuak zaudetela jakin ezazue!!!
‘En femme’ dokumentala, sexu aniztasunaren alde
Kontribuzioa ordaintzeko epea martxan da
Urmendi Eguna ospatuko da hilaren 26an
‘40 urte, 40 gezur’ erakusketa udaletxean
Datorren astelehenean, hilak 20, En femme dokumentala ikusteko aukera izango da udaletxean (19:00). Bartzelonan cross-dressing-a praktikatzen duen komunitatearen berri ematen du dokumentalak. Emanaldiaren ondoren, Alba Barbé i Serra zuzendariarekin iritziak trukatu eta galderak egiteko aukera izango da. Hilaren 19a Gay-les-transfobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Aniztasun sexualaren kontrako fobia horien aurrean sentsibilizatzeko antolatu du Feminismo sailak dokumental emanaldi hau.
Kontribuzioa -OHZ- ordaintzeko epea irekita dago. Ekainaren 30a izango da ordainketak egiteko epemuga (hortik aurrera, errekargua kobratzen zaie ordaindu gabeko fakturei). Udaletxeko zerga eta tasa betebeharrak helbideratuak dituzten herritarrei ekainaren 6an kobratuko zaie dagokien kopurua. Helbideratu gabeko fakturak helbideratzeko, udaletxeko Kontuhartzailetza zerbitzuan egin behar da eskaera. Udaletxearentzako praktikoagoa eta merkeagoa da ordainketak helbideratzea, eta ingurumenarekin lagunkoiagoa.
Urmendi Eguna ospatuko du herriko 0-3 hezkuntza komunitateak hilabete honetako azkeneko igandean: hilaren 26an. 10:30ean hasita, guraso eta irakasleek prestatutako antzerkia izango da Urmendi Haur Eskolako egoitza nagusiko sarreran. Horrez gain, Maria Garaiar plaza txokoetan banatuko dute, familien gozagarri -eta, batez ere, etxeko txikienak gogoan-: photocalla, aurpegi margoketa, goxo txokoa, talogileak, fruitu eta edari txokoa... izango dira. Hamaiketakoa eta musika ere izango dira goizpasa alaitzeko.
Udalbiltzak prestatutako 40 urte, 40 gezur erakusketa dago ikusgai udaletxeko areto nagusian, hilaren 28a arte. Iazko abenduan 40 urte bete zituen Espainiako estatuko 1978ko Konstituzioak eta haren “iruzurrak” agerian jartzeko eta “ez gaituela ordezkatzen” adierazteko sortu du erakusketa Udalbiltzak. Konstituzioko 40 artikulu aukeratu eta horiek Euskal Herrian zein eragin duten azaltzen dute erakusketa osatzen duten 40 panelek. Erakusketa ibiltaria aurrez Iruñean, Etxarri Aranatzen, Seguran edota Zerainen ere egon da ikusgai.