218. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Arizmendi-enea berreskuratzeko lanak hasi dira Helburua jauregia eta lorategia herritarrei irekitzea da Arizmendi-enea kale-jauregia berreskuratu eta Etxebizitzaren barrualdean ere elementu gehienak herritarrei ireki ahal izateko lanak hasi dira. mantendu egingo dira. Etxebizitzaren egitura errespetatuko da, baita Arizmenditarren garaiko Lanek zortzi hilabeteko iraupena izango dutela au- altzairu eta elementu dekoratibo esanguratsuenak rreikusten da eta 535.366,69 €ko inbertsioa egingo ere. du Udalak eraberritze lan hauetan. Ganbarako kapila ere bere horretan mantenduko Arizmendi-enea jauregia eta haren lorategia onda- da. re izendatzeko prozesua ere martxan da. Erabilera memoria historikoa eta ondarearen Kanpoko itxura mantenduko da inguruko eragileekin adostu da Arizmendi-enea eraikinaren kanpoko itxura man- Arizmendi-enea XVIII. mendeko kale jauregia da, tendu egingo da eraberritze lanetan. Fatxadako tipologia horretako bakarra Oiartzungo kasko elementuak eta teilatua konponduko dira, baina historikoan. Mantentze lanak bukatutakoan pudauden elementuak ahalik eta gehien errespeta- blikoari irekitzea da Udalaren asmoa. tuz. Beheko solairuan, Oiartzungo Turismo Bulegoa egongo da eta etxebizitza bisitatu ahal izango da. Arizmenditarren altzari originalek apainduko dute etxea, XX. mende hasierako etxebizitza mota hau nolakoak ziren imajina egiteko herritarrek. Ganbaran, espazio ireki bat ere sortuko da.

2019ko EKAINA • 218. ZENBAKIA

2019/2023 udalbatzarra osatu da

2019/2023an Oiartzungo udalbatzarra osatuko duten hautetsiek hartu dituzten euren zinegotzi aktak. Alkate izateko hautagai bozkatuena EH Bilduko Jexux Leonet izan zen, eta berriz berea da alkate makila.

'Empalabramiento', ikasiz ahaldundu

Alfabetatzearen eta euskara zein gaztelera pixka bat ikasi bitartean, emakumeen ahalduntzea lantzea du helburua Empalabramiento tailerrak. Jatorri ezberdinetako 9 emakumek hartu dute parte saioetan.

Garaje izandakoan, berriz, erabilera anitzeko espazio bat sortuko da. Lorategia ere irekita egongo da. Arizmendi-enearen berreskurapenaren ildoak eta etorkizuneko erabilerak definitzeko, memoria historikoaren eta ondarearen inguruan lan egiten duten herriko eragileekin harremanetan egon da Udala.

UEMAk zazpi hizkuntzatan hiztegia banatuko du Oiartzunen 3.000 ale banatuko dira Turismo Bulegoan eta ostatuetan UEMAk udalerri euskaldunetan turismoak hizkuntzaren erabileran eta paisaian duen eragina aztertu du eta ateratako ondorioetatik abiatuta, aurtengo udan zazpi hizkuntza batzen dituen hiztegia banatuko du UEMAko herrietan.

Turista gehienak, katalanak eta madrildarrak UEMAk egin duen azterketatik jakin dugu udalerri euskaldunak bisitatzen dituzten turista gehienak euskal herritarrak, kataluiniarrak eta madrildarrak direla.

Oiartzungo Turismo Bulegoan eta ostatuetan 3.000 ale banatuko dira. Euskaraz, katalanez, gazteleraz, galegoz, frantsesez, ingelesez eta alemanez dago idatzita hiztegia, sarrera ttiki batekin.

Horiez gain, Europako beste herrialdetatik datozen turista gehienak hizkuntza gutxituak dituzten eremuetatik datoz, ondorioz, badute hizkuntzarekiko halako sentsibilizazio eta errespetu bat ere.

UEMAren Salto! udalekuak

UEMAk antolatutako Salto! udalekuetan parte hartzen ari diren 56 gazteak (tartean hiru oiartzuar) Oiartzundik pasatu dira. Herriko gazte euskaltzaleekin partekatu dute egonaldia.

Uztailaren 1ean irekiko da Oiartzungo Turismo Bu- Horiei guztiek euskara errespetatzeko aukera izanlegoa (Fermiñene etxean). go dute hiztegi honekin.

Abittuk 46 erabiltzaile izan ditu ikasturte honetan

Txakur-kaken ardura gogorarazteko kartelak

Tren Berdea, udan asteazkenero Arditurrira

Oiartzun-Karaez senidetza taldeak botako du txupina

Abittu egitasmoak 46 laguni jarduera fisikoaren inguruan aholkua eman eta jarraipena egin die ikasturte honetan. Aurtengo nobedade nagusia osasun zentroan ere orientazio zerbitzua martxan jarri dela izan da. Irailean, berriz zerbitzua martxan jarriko da Elorsoron eta osasun zentroan. Datorren ikasturtean, Gizarte-Ongizate arloko etxez etxeko zerbitzuaren erabiltzaileekin lanketa egitea izango da helburuetako bat. Abittu Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Mugiment programak elkarlanean gauzatzen dute Oiartzunen.

Txakur kakak ez biltzeak bizilagunen artean sortzen dituen bizikidetza arazoak ekiditeko eta auzoetako batzarretan jasotako eskaerak aintzat hartuz, Udalak txakurren jabeek euren animalien kakak botatzeko jarrita dituen zakarrontzi guztietan jabeen ardura dela gogora ekartzen duen kartelak jartzen ari da. Arazoa larriena dagoen herriko hiru puntuetan (Altzibarren, Olalden; Arraguan, Ganboxan eta Elizalden, Ibargain parkean) horiez gain panel gehiagarriak jarri dira, txakurjabeak euren ardura zein den ahaztu ez dezaten.

Uztailean eta abuztuan, asteazkenero Tren Berdeak Doneztebe plaza eta Arditurriko meategia lotuko ditu. Egune horietako bakoitzean hirutan abiatuko da trena Arditurrira: 10:00etan, 11:15ean eta 16:00etan. Bueltako itzulia ere egingo du. Asteazkenero, Tren Berdea eta Arditurriko meategia batera bisitatzeko aukera izango da 3 €an (4 urte arteko haurrak), 10 €an (5-65 urte arteko bisitariak) eta 8 €an (65 urtez goitikoak eta taldeak). Aurrez erreserba egin beharko da 943 49 45 21 telefonora deituta.

Xanistebanetako txupinazoa Oiartzun-Karaez Senidetza Taldeak botako du, bi herrien arteko senidetzaren 25. urteurrena ospatzeko. Christian Troadec, Karaezko (Bretainia) alkatea izango da abuztuaren 2an udaletxeko balkoian gure herriko festen hasierako suziriari su emango diona. Jai Batzordeak, zeuden proposamenen artean, senidetza taldeari herriko festei hasiera emateko ohorea eskaintzea erabaki du. Abuztuaren 1eko kultur ekitaldian ere, aipamen berezia izango du Oiartzun eta Karaezen arteko senidetzaren urteurrenak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.