udal aldizkaria
2019ko UZTAILA • 219. ZENBAKIA
Udaleko batzordeak nola osatuko diren onartu dute zinegotziek
ABARAXKA UDALEKUETAKO BEGIRALEEN HEZKIDETZA IKASTAROA
Udalaz kanpoko erakundeetako ordezkariak ere onartu dira 2019/2023 legegintzaldiko udalbatzarrak osatu dira. Batzorde bakoitzean EH Bilduko hiru zinegotzik eta EAJko bik parte hartuko dute. Udalaz kanpoko erakundeetako ordezkariak zeintzuk izango diren ere adostu da. Era berean, hileko azkeneko asteazkenak onartu dira ohiko udalbatzarrak egiteko egun gisa. 19:00etan izango dira bilkurak eta edozein herritarrentzako irekiak. EH Bilduko Gobernu Taldeko Jexux Leonet, Eneritz Arbelaitz eta Agustin Lekuona arduraldi osoan ariko dira udaletxean, Olaia Lasa %50ean eta Iosune Cousillas %25ean. EAJko Janire Mitxelena ere arduraldi osoan ariko da. UDALEKO BATZORDEBURUAK: Euskara: Josu Delgado. Feminismoa: Olga Leibar. Gazteria eta Kirola: Haizea Saez de Eguilaz. Gizarte-Ongizate: Olaia Lasa. Hirigintza: Agustin Lekuona. Ingurumena eta mendia: Eneritz Arbelaitz. Kultura: Iosune Cousillas. Langileria: Jexux Leonet. Obra eta zerbitzuak: Agustin Lekuona. Ogasuna: Jon del Olmo. Parte-hartzea: Eneritz Arbelaitz. Planeamendua: Agustin Lekuona.
UDAL KANPOKO ERAKUNDEETAKO ORDEZKARIAK: Aiako Harria Parke Naturala: Agustin Lekuona. AĂąarbeko Urak: Jexux Leonet. Behemendi: Agustin Lekuona. Euskal Fondoa: Eneritz Arbelaitz. Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritza: Eneritz Arbelaitz. Gipuzkoako Parketxe Sarea: Eneritz Arbelaitz. Hobeki: Eneritz Arbelaitz. Lanbarren: Jexux Leonet. Oarsoaldea Garapen Agentzia: Jexux Leonet. OTASA: Jexux Leonet, Eneritz Arbelaitz, Agustin Lekuona eta Iosune Cousillas. San Markos Mankomunitatea: Eneritz Arbelaitz. Udalbiltza: Eneritz Arbelaitz. UEMA: Josu Delgado, Arrosa Lizaso, Iosune Cousillas, Enekoitz Markos eta Jexux Leonet. Urmendi Haur Eskola: Jexux Leonet eta Eneritz Arbelaitz.
Hastapeneko formakuntza 17 begiralek jaso dute eta oinarrizkoa 24k. Udalekuetako begiraleen gehiengoak jaso du nolabaiteko formakuntza esparru honetan. Abaraxkako kideok gure herrian eta gure lan esparruan hain beharrezkoa eta garrantzitsua den hezkidetzan formatzea ezinbestekoa dela uste dugu eta horretan gabiltza Udaleko Feminismo sailarekin elkarlanean. Formakuntza interesgarria bezain aberasgarria suertatu zaigu, asko baitugu ikasteko eta transmititzeko berdintasunari dagokionean. Arlo teorikoaz gain, ikastaroetan norbanakoen esperientziak eta bizipenak partekatzeko aukera izan dugu. Urteetan jasotako heziketa dela eta barneratutako ohitura, espresio, jokaera, etabar ez-berdintzaileez ohartzea ez da erraza eta are gutxiago hauek aldatzea. Dena den, heziketa munduan gabiltzanok ezinbestekoa dugu eta gure ardura da aurrerapausoak ematea, eredu izateaz gain, haurrak hezten ari baikara. Gainera, aurtengo udalekuetan aniztasuna dugu ardatz, bere osotasunean (sexuala, funtzionala, kulturala eta gorputz aniztasuna). Ikastaroak lagungarriak izan zaizkigu plangintzak egin eta osatzeko orduan.
Arditurriko trena, asteazkenero Sarnaren kontrako bainuak Uztaileko eta abuztuko asteazkenetan Arditurriko Tren Berdeak irteera bereziak egingo ditu Doneztebe plazatik meategietara. Turismo Bulegoan erosi daitezke txartelak.
Udalekuak martxan hasi baino lehen udalekuetako begiraleek hezkidetzaren inguruko formakuntza jaso dute. Batzuek hastapeneko ikastaroa egin dute, gurekin lehen urtea dutelako edo iaz egin ezin izan zutelako. Besteek egin dutena sakontze ikastaroa izan da.
Ardientzako sarnaren kontrako bainuak eman ditu Udaleko Mendi eta Ingurumen sailak. Zazpi artzainek baliatu dute zerbitzua eta ia 500 ardik jaso dute sarnaren kontra tratamendua.
Formakuntzak duen garrantziaz oso kontziente gara. Izan ere, begiraleak formatuak badira, udaleku hezkidetzaile batzuk lortzea errazagoa izango da eta gure hazi txikia ereingo dugu herriko txikienen artean, berdintasunari dagokienean. Gizarte berdintzaile eta anitzago batean sinisten dugu eta Abaraxkako kideok gure indarrak bide horretan jarri eta jarriko ditugu!
91 gaztetxok egin dituzte musika proposamenak
Arditurri Eguna izango da datorren igandean
Xanistebanetan hesien zaintzan aritzeko eskaintza
Bidegorrian argiteria hobetzeko lanak
91 gaztetxok baliatu dute Euskara sailak xanistebanetako barraketarako musika proposamenak egiteko aukera. Gehienak DBHko ikasleak izan dira eta neskak (%57,14). Egindako proposamen guztiak aintzat hartuko dira musika zerrenda egiteko orduan. Parte-hartzaileak barraketako fitxen zozketan parte hartuko dute. Sarituek abuztuaren 2an, xanisteban bezperan, jasoko dute euren oparia. Baldintza hamar proposamenetik zortzi euskarazko abestiak izatea zen, eta ia gaztetxo guztiek errespetatu dute eskatutakoa.
Arditurri Eguna izango da igandean (hilak 14). Goizeko 10:30etik 14:00etara jarduera ezberdinak egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek: meategiak bisitatu prezio berezian (10:30-14:00); historiaurreko bizimodua ezagutu (10:30-13:30); taloak prestatu eta dastatu (10:30-14:00); mineralak ezagutzeko bisita gidatua (12:00) edota sendatutako hegaztien askatzea (11:30). Goiz guztian kantina ere egongo da. Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatu dute eguna, eragile eta herriko talde batzuen laguntzarekin.
Xanistebanetan hesien zaintzan lan egiteko interesa dutenek izena eman ahal izango dute udaletxeko harreran hilaren 19a (ostirala) arte. Bete beharreko baldintzak hauek izango dira: 18 urteak beteta edukitzea, oiartzuarra izatea eta euskaraz jakitea. Hesien zaintzan lan egingo dutenak zozketa ireki bidez erabakiko dira. Zozketa hilaren 23an egingo da udaletxean, 15:00etan, eta edonor bertaratu ahal izango da. Euskara jakintza ziurtatzeko egiaztagiririk ez dutenei hilaren 24an egingo zaie ahozko froga.
Altzibar eta Ugaldetxo arteko bidegorri zatian argiztapena hobetzeko lanak hasi dira. Hiru hilabete iraungo dute lanek -aurreikuspenen arabera- eta faseka egingo dira. Lehendabizi, Altzibar eta Gaetxe arteko zatian egingo dira lanak -dagoeneko martxan-. Bigarren fasean Gaetxe eta Ugaldetxoko Atamitx artean egingo dira lanak eta bukatzeko, Atamitx eta Igerobi bideko bidegurutzea arte. Fase bakoitzean, bidegorria itxiko da baina bide alternatiboak eskainiko dira. Udalak 332.600 â‚Źko inbertsioa egingo da lan hauetan.