udal aldizkaria
1936ko udalbatzarrari aitortza eta oroimena Udaleko bi taldeek, EH Bilduk eta EAJk, senideekin batera ekitaldia egingo dute 1936ko uztailaren 27an, tropa frankista matxinoak Nafarroatik Oiartzunera sartu eta herria hartu zuten. Egun hartan, frankistek oiartzuarrek legitimoki aukeratutako udalbatzarra desegin eta EAJko zortzi hautetsi abertzale atxilotu zituzten. Errepresalia gogorrak pairatu zituzten hautetsi horiek: kargugabetzeak, jabetzak bahitzea, kartzela, lan behartuetara zigortuak, deserriratzeak eta baita heriotza ere (Leontzio Aranburu eta Manuel Irigoien fusilatu egin zituzten frankistek, baita Segundo Berrondoren 18 urteko semea ere, baserrira aitaren bila joan eta topatu ez zutelako errepresalia moduan).
Segundo Berrondo Retegi: Ihes egitea lortu zuen. Urruñan erbesteratua lau urtez. Itzultzeko, 8.000 pezetako isuna ordaindu behar izan zuen. Jeronimo Ugaldebere Labandibar: San Cristobalen preso izan zuten. Esteban Goienetxe Arozena: Lau urte preso San Cristobalen. Ondoren, Santanderrera eta Argentinara deserriratua. Luziano Aristizabal Etxeberria: Langile Batailoietara kondenatua. Aritxulegiko errepidea egiten aritu zen. Jose Ignacio Odriozola Oiartzabal: San Cristobalen egon zen preso.
2019ko UZTAILA • 220. ZENBAKIA
Saharako haur errefuxiatuei ongietorria
Saharako sei haurrek Oporrak bakean pasatuko dituzte aurten Oiartzunen. El-Watanek eta Udalak ongietorria emateko festa antolatu zuten Landetxe plazan haurrekin eta hartu dituzten familiekin.
Uda Kiroleko lau jarduera Oiartzunen
Hautetsi horien memoria berreskuratzeko, haien lanari aitortza egiteko eta justizia eta erreparazioaren bidean, Udalak (EH Bilduko Gobernu Taldea eta EAJ elkarrekin aritu dira ekitaldi hau prestatzen), haien senideekin ekitaldi intimo bat antolatu du biharko.
Oarsoaldeko Kirol Mahaiak eskainitako Uda Kirol jardueretako lau talde osatu dira Oiartzunen: haurrentzako padela, eskalada eta igeriketa, eta helduentzako entrenamendu funtzionalaren ikastaroa.
MEMORIA, JUSTIZIA eta ERREPARAZIOA: Feliziano Belderrain Agirre: Alkatea. Ondasunak bahitu zizkioten. Lapurdin erbesteratua. Leontzio Aranburu Agirre: Ondasunak bahitu eta Iruñean fusilatu zuten. Manuel Irigoien Mitxelena: Iruñeako San Cristoba- Oroimenaren Astea Kattin Txikiko kideek eta Udalean ordezkaritza duten bi taldeek (EH Bildu eta EAJ) batera len desagerrarazia. Familiak ez daki non dagoen. aurkeztu dute.
Xanistebanetarako prestatzen
Xanistebanak ate joka ditugu eta sumatzen da hori festa gunea izango den eremuetan: Beheko Plazan sokamuturrerako hesiak dagoeneko han daude, baita txosnaguneko oholtza izango dena ere.
Oarsoaldearen 25. urteurrena
Oarsoaldea Garapen Agentziak -Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiak parte hartzen duten erakundea- 25 urte bete ditu eta ospatzeko balorazio ekitaldia egin da.
Arditurri Eguna, primerako giroan
Zortzigarrenez ospatu da Arditurri Eguna eta giro ederrak lagunduta, jende asko hurbildu zen meategi gunera. 130 lagunek meatzuloak bisitatzeko baliatu zuten aukera.
Mendiburu 14ko xehetasun azterketa onartu da
'Oiartzun 2019' urtekaria ostiraletik salgai egongo da
Xanistebanetan garraio publiko zerbitzu berezia
Pirinioetako Burdinaren Bidea, Arditurrin ikusgai
Xanistebanetako kultur ekitaldia, abuztuaren 1ean
Mendiburu 14ko erabilera anitzeko eraikinaren xehetasun azterketa onartu du udalbatzarrak, ahobatez. Xehetasun azterketa behin-behinean apirilean onartu zuen udalbatzarrak eta jendaurrean egon den denboran ez du alegaziorik jaso. Era beran, epe honetan AESAren aldeko txostena ere jaso du xehetasun azterketak, beraz, eraikina eraikitzen hasteko hurrengo urratsak ematen jarraitzeko baimena du Udalak honela. Mendiburu 14 eraikinean kokatuko dira euskalgintza eta Udalaren euskara zerbitzua, erretiratuentzako gunea eta kultur aretoa.
Oiartzun 2019 urtekaria ostiraletik (hilak 26) salgai egongo da sei auzotan banatutako 12 puntutan. 4 € izango da salneurria: Berezi janaridenda (Altzibar); Pikoketa estankoa (Arragua); Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats paperdenda eta Zapirain estankoa (Elizalde); Galdos taberna (Gurutze); Ibarreko gasolindegia, Martin harategia eta Pottolo janaridenda (Iturriotz) eta, Intxixu jatetxea eta Mamut merkatal guneko paperdenda (Ugaldetxo). Garmendi txokolategian eta Urratsen xanistebanetako zapiak ere salduko dira, 5 €an.
Xanistebanetan herri barruko garraio publikoak zerbitzu berezia eskainiko du. Xorrola herri barruko autobusak abuztuaren 2tik 6ra 07:10ean hasi eta 22:40ak arte emango du zerbitzua (Arraguan hasi eta bukatuta). Esteban Muruetagoiena anbulatorioko (Manuel Lekuona etorbidea) eta Yon Oñatibia kaleko geltokiak ez dira egongo, eta Iparralde etorbidean egongo da ordezko geltokia (Manuel Lekuona biblioteka parean). Ergoien, Gurutze, Karrika eta Legarreko taxibusa ere ibiliko da xanistebanetan, ohiko ordutegiaren barruan.
Arditurriko interpretazio zentroan Pirinioetako Burdinaren Bideari buruzko erakusketa egongo da ikusgai hilaren 29tik abuztuaren 31 arte, dohainik. Ordutegia Interpretazio Zentroak duena izango da: asteartetik igandera eta jai egunetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Erakusketak garai batean Pirinioen bi aldeetan burdingintzak izan zuen presentzia eta garrantzia dakar lehen planora eta Euskal Herriko, Kataluiniako, Okzitaniako eta Andorrako erakundeek elkarlanean landu dute ondare hori transmititzeko.
Abuztuaren 1ean (osteguna) xanistebanetako kultur ekitaldia izango da, Udalak antolatuta, urteroko moduan. 18:00etan hasiko da ekitaldia udaletxeko areto nagusian, irekia dena, eta bertan Oiartzun 2019 urtekaria aurkezteaz eta xanistebanetako kartel lehiaketako irabazleei sariak banatzeaz gain, Oiartzun-Karaez senidetzaren 25. urteurreneko ekitaldi instituzionala egingo da. Christian Troadec, Karaezko alkateak, parte hartuko du ekitaldian, bi herrien arteko harremanaren urteurren borobila omentzeko asmoz.