221. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

2019ko ABUZTUA • 221. ZENBAKIA

Aitortza egin dio Udalak 1936ko udalbatzako zinegotzi errepresaliatuei eta haien familiei

ABARAXKA

Alkatetzaren sarreran oroigarri bat inauguratu zuten Jexux Leonetek eta Jon Belderrainek

ANIZTASUN UDALEKUAK

1936an desegin eta errepresaliatutako udalbatzako kideei aitortza eta oroimen ekitaldia egin zion Udalak uztailaren 27an, hain zuzen ere frankistek 1936an oiartzuarrek legitimoki aukeratutako udalbatzarra desegin zuten egun berean.

Amaitu dira 2019ko Oiartzungo aniztasun udalekuak. Plangintzak eta dinamikak egiteko garaian kontuan hartu nahi izan dugun balorea izan da hau. Astero aniztasun bat landu eta aldarrikatu dugu herriko gaztetxoekin, hiru urtetik hasi eta 12 urte arte, adin tarte bakoitzari berea eskainiz eta bere beharretara egokituz.

Udala osatzen duten bi talde politikoetako ordezkariek -EH Bildu eta EAJ- parte hartu zuten ekitaldian. 1936an zinegotzi ziren zortzi hautetsi abertzaleen senideekin partekatu zuten ekitaldi intimoa eta haien ohorezko plaka ere inauguratu zen. MEMORIA, JUSTIZIA eta ERREPARAZIOA: Feliziano Belderrain Agirre: Alkatea. Ondasunak

bahitu zizkioten. Lapurdin erbesteratua. Leontzio Aranburu Agirre: Ondasunak bahitu eta Iruñean fusilatu zuten. Manuel Irigoien Mitxelena: Iruñeako San Cristobalen desagerrarazia. Familiak ez daki non dagoen. Segundo Berrondo Retegi: Ihes egitea lortu zuen. Urruñan erbesteratua lau urtez. Itzultzeko, 8.000 pezetako isuna ordaindu behar izan zuen. Jeronimo Ugaldebere Labandibar: San Cristobalen preso izan zuten. Esteban Goienetxe Arozena: Lau urte preso San Cristobalen. Ondoren, Santanderrera deserriratua. Luziano Aristizabal Etxeberria: Langile Batailoietara kondenatua. Aritxulegiko errepidea egiten aritu zen. Jose Ignacio Odriozola Oiartzabal: San Cristobalen egon zen preso.

Aniztasun sexuala, sexu eta genero aldetik, begirale eta haur anitzak elkartu garelako hilabete osoan zehar. Hau aldarrikatzeko komun komunak ipini ditugu, genero ezberdinetako muralak margotu eta diseinatu ditugu, genero ezberdinetako haurrak ezagutu ditugu, erraldoi txikien istorioak ezagutu ditugu… Aniztasun funtzionala nola ez landu gurean! Arlo funtzional ezberdin eta anitzekoak topatu ditugu udalekuetan, beraz beharrezkoa eta ezinbestekoa da arlo hau ere ukitzea. Kirol egokituak, ONCEko materiala, zentzumen jolasak… txertatu ditugu. Kultur aniztasuna izan dugu hirugarren astean. Oiartzun anitz bat ikusten ari gara azkenaldian eta guk hau ere nabari dugu udalekuetan, orduan eta familia migratzaile gehiagoren presentziarekin: errumaniarrak, saharauiarrak, hondurarrak, filipinatarrak, nikaraguarrak, argeliarrak… Sahara Eguna ospatu dugu, munduko jolasak erakutsi ditugu, ipuinak kontatu ditugu… Gorputz aniztasuna zer esanik ez. Guztiok dugu gorputz ezberdina: argal, lodi, txiki, handi… baina gureak diren gorputzak. Gorputz-muralak egin ditugu, ipuinak eta bideoak ikusi….

Festen aurreko kultur ekitaldia

Xanistebanetako kultur ekitaldia izan zen atzo. Urtekaria aurkeztu, kartel lehiaketako sariak banatu eta aitortzak egin ziren, Oiartzun-Karaez senidetzaren 25. urteurrenari bereziki.

Barraketako fitxen irabazleak

Xanistebanetako barraketarako musika proposamenak egin dituzte 74 gaztetxok. Horien artean, 10ek gaur jaso dituzte zozketa bidez irabazi dituzten fitxak barraketan erabiltzeko.

Haur anitzak eta irekiak nahi eta behar ditugulako, Abaraxka ludotekako hezitzaileok gure hazi txikia erain nahi izan dugu aurten ere hilabete osoan zehar, 56 begiraleekin eta 502 umeekin ANIZTASUNA ALDARRIKATZEN.

Elorsoro kiroldegia itxita hilaren 5etik 18ra

Hondakinen bilketan aldaketak xanistebanetan

Erasoen kontrako babes guneak xanistebanetan

Ikastetxeetan egin diren txikizioen salaketa

Elorsoro kiroldegia itxita egongo da hilaren 5etik 18ra (biak barne), mantenu lanak eta sakoneko garbiketa egiteko. Hilaren 3an ere, herriko festa eguna delako, itxita egongo da. Gainerako egunetan astez, 07:00etatik 20:30ra, larunbatetan 09:00-14:00 eta 16:00-20:00, eta igandetan, 09:00-14:00 izango da ordutegia. Aldiz, udako igerilekua irekita egongo da hilabete osoan -abuztuaren 3an izan ezik-, 11:00etatik 20:00etara. Iraileko kirol jardueretan izen-ematea egiteko aukera izango da hilaren bukaera arte edo plazak bete arte.

Xanistebanak direla eta, Elizalde auzoko zenbait kale eta plazatan hondakinen bilketaren ordutegian aldaketak izango dira hilaren 2tik 7ra. Goizez atera beharko dituzte hondakinak bizilagunek, egun bakoitzean dagokiona, 08:00etatik 09:00etara, eta bilketa ondoren egingo da. Kale eta plaza hauei eragingo die aldaketak: Aialde; Donibane; Kontzejupe; Kontzejuerreka; Mendiburu; Putxutxoerreka; eta Rafael Pikabea (1,3, 5, 7 eta 10 zenbakiak) kaleak eta Doneztebe, Euskal Herria, Kaskazuri eta Landetxe plazak.

Xanistebanetan, erasoen kontrako babes guneak eta sexu bizi gunea egongo dira Killirikupen (Donibane kale aldera). Hilaren 2an (18:00etatik 21:00etara) eta 6an (17:00etatik 20:00etara) Emaginek indarkeriarik gabeko gunea eta autodefentsa feministari buruzko aholkularitza eta informazioa emango du. Aldiz, hilaren 4an (18:00etatik 21:00etara) eta 5ean (17:00etatik 20:00etara) Bizibitxiren txanda izango da. Sexualitateari buruzko informazioa eta materiala izango dituzte, baita indarkeriarik gabeko babes gunea ere.

Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde eskolako eremuetan azken asteetan izan diren txikizioak salatzen ditu Udalak. Bide batez, egileei jakinarazi nahi die txikizio gehiago baldin badira, neurriak hartu beharko dituela. Herriko ikastetxeetako eremuak publikoak dira, herritar guztiei irekiak daude, eta txikizio hauek ez diote soilik hezkuntza komunitateei egiten kalte: oiartzuar guztien ondasunen kontrako erasoak dira. Hori dela eta, txikizio-egileei euren jarreraren inguruan hausnartzeko gonbita egiten die Udalak, oiartzuarren hobebeharrez.


!

aski prexk aldizkaria

AMAIA MITXELENA eta EDURNE SAIZAR: “Herrian Bi Bemol aurkezteko plaza hoberik ez genuke aurkituko”

Klixk!

Amaia Mitxelena eta Edurne Saizar Bi Bemol dira: Amaia ahotsa eta Edurne teklatua.

Iturriozko festetan izan da aurten ere zer ikusia, zer gozatua eta zer dastatua. Festen hasieran auzotar bat omentzeko ohiturari ekin diote Jai Batzordeko kideek, lertxunaren azpian. Aurtengoan, bereziki gogoan izan dute Ion Zabaleku Zapo, eta haren senideek jaso dute iturrioztarren oroigarria.

Bi Bemol nolatan sortu zen? EDURNE SAIZAR: Ibargain Musika Eskolako gure irakasleari, Juan Garmendiari, asko gustatzen zaio abestiei introa egitea piano eta ahotsarekin. Duela bi urteko maiatzean Bryan Adamsen kanta bat prestatzen ari ginen, eta introa egiteko eskatu zigun. Maiteminduta geratu zen. Esan zigun abesti osoa egiteko udaletxeko kontzertuan. Introa oso polita zen, baina askotan, luzatzen duzunean xarma galtzen du. Pentsatu genuen luzatu beharrean abesti desberdinen zatiak jotzea. Sei abestiko nahasketa egin genuen. Hurrengo ikasturtean Emausekoak Social Factorya inauguratzeko kontzertu bat egin nahi zutela esanez iritsi ziren Ibargainera, eta gu proposatu gintuzten. Orduan, izena jarri genion taldeari. AMAIA MITXELENA: Oinarria Juanek sortu zuen, eta taldea Emausek. Ordutik, zein izan da taldearen ibilbidea? EDURNE: Abendu hartan Euskararen Egunerako gauza bera egin genuen, baina euskarazko abestiekin. Kanta gehiago egiten hasi ginen. AMAIA: Helburua zen ordubeteko kontzertu bat emateko moduan egotea. Zein da Bi Bemolen estiloa? AMAIA: Cover-ak egiten ditugu, gure eremura eramanda. Medley-ak izaten dira. Normalean ez dira abesti osoak eta gure ukitua ematen diegu. EDURNE: Funtsa goxo jotzea da. Ez dugu abesti kañerorik, pianoaren estiloa errespetatzeko. Nola aukeratzen dituzue kantak? EDURNE: Kantaren bat gustatzen bazaigu, besteari proposatzen diogu, eta ados baldin badago, aurrera. Lehenengo-lehenengo abestia sortzeko Amaiari zerrenda bat bidali nion 80. hamarkadako, euskaldun eta abesti modernoen zerrendarekin. Hortik egin genuen aukeraketa. Kanta asko pentsatu gabe sortzen dira, pianoan jarri eta ia bakarrik. Beste batzuetan, landu eta landu aritzen gara... Xanistebanetan estreinatuko dugun kanta berriari zenbat hobekuntza egin ote dizkiogu! AMAIA: Gustu pertsonalarengatik aukeratu eta baztertzen ditugu kantak. EDURNE: Kanta batzuk ez dira Bi Bemolerako. Adibidez, Totorekin gertatzen zaigu hori. Batzuetan ez da egin nahi duguna bakarrik, baizik eta ongi zer geratuko den. AMAIA: Totoren Africa adibidez oso konplikatua da instrumentu eta koro asko daudelako. Baina Queen-en Bohemian Rhapsody-k ere mila koro dauzka eta kantatu izan dugu. EDURNE: Jamie Cullum, adibidez, pila bat gustatzen zaigu eta beti gaude zerbait egitekotan, baina ez gara animatzen. Batzuetan lotsatu egiten gara... Alaitz eta Maider, adibidez, omenaldi moduan sartu genuen. AMAIA: Ez daukagu estandarrik! Nola heltzen zarete abestiak ezagutzera? AMAIA: Nik youtube asko erabiltzen dut. Abesti batean sartu eta gomendioetatik saltoka ibiltzen naiz; horrela abesti asko ezagutzera iristen zara. EDURNE: Ni garai bateko hit-en zalea naiz. Spotifyn zerrenda egiten dut. Gero, parrandan ez dut ezer ezagutzen, nire munduan murgilduta bizi naizelako.

tua. Duela hiru urte Hiru, bi, band!-eko abeslaria taldetik joan zen eta orduan hasi nintzen. EDURNE: Ni ere sei urterekin hasi nintzen Ibargainen. Teoriak, pianoak... egin behar ziren guztiak egin ditut. Orkestrara 14 urterekin-edo sartu nintzen. 20 urte noa orkestran! Eskolak sortu dituen talde gehienetan ibili naiz: Flauta Taldean; pregoian; Istrianen... Kamara taldean jarraitzen dut eta Iruñeako Sinfonietta Academica de Pamplonan ere 10 urte daramatzat. Ekainean, Zugarramurdiko kobazuloan Star Warsen soinu banda jo genuen!

Iturriozko Aste Nagusia

Entsaiatzeko nola moldatzen zarete? EDURNE: Askotan entseatzen dugu presiopean, kontzerturen bat aurreikusia dugunean. Sortze lanetan gaudenean ere saiatzen gara geratzen. AMAIA: Nik txandaka lan egiten dudanez, konplikatua da egun zehatzak hartzea. Azkeneko bi asteak eromen totala izaten dira. Orain bezala. EDURNE: Herrian emango dugun lehenengo kontzertua da abuztuaren 4koa. Ilusio asko egiten digu, baina aldi berean presioa eta nerbioak hor daude. Ondo egin nahi dugu, eta berezia. Nolako kontzertua ari zarete prestatzen?

Harri Beltzaren kontzertua

Harri Beltzak hiesaren kontra urtero antolatzen duen udako kontzertuan aurtengoan Kup taldea aritu da. 2003an sortu zen abesbatza eta sariak jaso izan dituzte nazioarteko lehiaketetan. Asteazkenean, gozatu ederra hartu zuten Harri Beltzaren kontzertuko leialek.

AMAIA: Gazteak erakartzea da gure helburua. Sartu ditugu zaharrek ezagutuko ez dituzten taldeak. Oinarria lasaia da, zatitxoekin osatutako kontzertu bat izango da. Zuen lehenengo plaza da herrian. Nola sortu zaizue aukera? EDURNE: Jai Batzordean. Ni bertara joaten naiz Ibargain Musika Eskolaren izenean, pregoiaren antolatzaile gisa. Kontzertu lasaia egingo zutela esan zuten Oiartzungo Feministen Asanbladakoek, baina bilatzen ari zirela taldea. Bilera bukatu zenean hurbildu egin nintzen eta gure berri eman nien. Youtubeko erreferentzia eman nien, gustatu zitzaien eta horrelaxe. Herrian aurkezteko plaza hoberik ez genuke aurkituko: babestuak goaz eta gogo handiarekin. Gertukoa, goxoa, lasaia izango da kontzertua: etxekoa. AMAIA: Ez da zutik ikusteko kontzertu bat izango, baizik eta eserita.

Onintza Ostolazari elkartasuna

Onintza Ostolaza eta beste 46 euskal herritarren aurkako epaiketa hasiko da irailean. Ostolazarekiko elkartasuna eta herrian nahi dutela adierazteko, herritar multzo handia bildu da. Epaiketa politikoen kontrako adierazpena ere izan zen abuztuaren 1eko agerraldi jendetsua.

Gaur hasiko dira xanistebanak. Nola bizitzen dituzue? EDURNE: Ni kontzertuetara joaten naiz, musikariei errespetuz. Dantza emanaldia ere sakratua da, eta ahal dudanetan kiroldegira joaten naiz. Pregoian ere ateratzen gara: nerbio askorekin bizitzen dut, antolatzaile bezala. AMAIA: Pregoian lehenengo urtea iaz izan nuen, eta aurten berriz aterako naiz. Duela hiru urte arte parrandazaleagoa nintzen, baina orain ahotsa zaintzeko lasaiago ibiltzen naiz. Gehien bat, musika kutsua izango dute nire xanistebanek. Kontzertuera joango naiz eta azkeneko egunean ere abestuko dut Hiru, bi, bandekin; horrek asko baldintzatzen ditu xanistebanak. Bi Bemol FACEBOOKen: https://www.facebook. com/BiBemolTaldea/ Bi Bemo YOUTUBEn: https://www.youtube. com/channel/UCUvioDzgKEBoP3S4Il-HASw

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

Zuen musika ibilbidea zein izan da?

GUARDIAKO FARMAZIA:

AMAIA: Ibargain Musika Eskolan hasi nintzen sei urterekin, eta gaur arte. Juanek Nau taldean sartzea eskaini zidan, baina ez zen nire momen-

Abuztuaren 2tik 8ra

Egunez: Antunez Irastorza • Doneztebe, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Pages Aseginolaza • Biteri, 11 (Errenteria) • 943 52 45 12


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.