udal aldizkaria
B2 maila arte euskara ikastea dohainik izango da Ikasturte hasieran erdia aurreratuko du Udalak eta bukaeran, gainerakoa 2019/2020 ikasturtean, euskara dohainik ikasi ahal goa izango da aurrerantzean gure herrian. Hoizango dute oiartzuarrek B2 maila arte. rregatik, bi kasuetan dauden herritarrak animatu nahi ditu Udalak. Udalak helduek euskara ikastearen doakotasunaren bidean eman duen pausoa garrantzitsua da. Diru-laguntza jasotzeko baldintzak Diru-laguntza jaso ahal izango dute baldintza B2 mailatik goitiko euskara ikasleentzako azken hauek betetzen dituzten oiartzuarrek: urteetako beka sistema mantenduko du Udalak, eta ikasturtearen %70 arte hartuko du bere gain - Oiartzunen erroldatuta daudenek. sektore berezien kasuan. - Euskara eskoletara %85eko asistentzia dutenek. Euskara ikastea edo hobetzea sekula baino erraza- Euskaltegi homologatu batean izena eman dutenek. Diru-laguntza eskaerak urriaren 1etik 31ra egin beharko dituzte euskara ikasleek. Laguntzaren banaketa Laguntzen erdia ikasturte hasieran aurreratuko du Udalak, eta gainerakoa ikasturte bukaeran emango du, asistentzia frogatu ondoren.
2019ko IRAILA • 222. ZENBAKIA
Ondarearen Mahaia ez dago geldirik
Ondarearen Mahaiak bilera informatiboa egin du. Herriko ondarea biltzeko eta katalogatzeko webgunea antolatzen ari da Udala eta hori aurkeztu zuen Miren Amoriza teknikariak. Urrian egingo diren ekitaldiak ere aurkeztu zizkien mahaiko kideei.
Udalaren eta Harri Beltzaren hitzarmena Udalak eta Harri Beltzak hitzarmena berritu dute. Jexux Leonet alkateak eta Joseba Errekalde Harri Beltzako lehendakariak sinatu dute, elkartearen 25. urteurrenean. Udalak diru-laguntza eta Ugaldetxon lokala utziko dio hiesaren kontrako elkarteari.
Udako ikastarak eta barnetegietako egoitza gastuak ere laguntzen ditu Udalak. Beka horien eskaera egiteko epea urriaren 1etik 19ra izango da.
Xorrola autobusa larunbatetan ere izango da Mugi sisteman sartu da herri barruko zerbitzua, erabiltzaileentzako abantailekin Aurreko larunbatetik Xorrola herri barruko auto- rraio zerbitzuetan (Xorrola, Ekialdebus, Euskobusak larunbatetan ere emango du zerbitzua. La- Tren...); denbora-muga baten barruan garraioz alrunbat goizetan, 07:10etik 15:10era emango du datzea prezio bakarrarekin... zerbitzua (Arraguako abiapuntuko ordutegia). Abantaila horiek probesteko, Mugi txartela egiteHerritarren eskaera izan da herri barruko autobus ra animatu nahi ditu Udalak oiartzuarrak. Horrezerbitzua zabaltzea. Udalak, zerbitzuaren kontra- tarako aukera dago Pikoketa estankoan (Arragua), tua berritzeko orduan, aintzat hartu du eskaera Urrats eta Zapirain estankoan (Elizalde) eta Mamuhori. teko estankoan (Ugaldetxo).
Bidegorriko lanen azken fasea
Bidegorriko argiztapena berritzeko lanak hirugarren eta azken fasean sartu dira. Ugaldetxon, Atamitxetik Igerobi bidea bitarteko zatia berrituta bukatuko dira lanak.
Mugi sisteman sartu da Xorrola Horrez gain, Oiartzungo Udalak Gipuzkoako Garraio Agintaritzarekin egin duen hitzarmenari esker, Xorrola autobusa Mugi sisteman sartu da. Iraila hasieratik dago martxan. Mugi sistemaren barruan egoteak Xorrolaren erabiltzaileei abantailak ekarriko dizkie. Hala nola, deskontuak Mugi sistemaren barruan dauden ga-
Udako igerilekua asteburu honetan itxiko da
Kuadrillategin izen-ematea martxan da ikastetxeetan
Bide Berdeen Eguna Arditurriko bidegorrian
Tren Berdeak 680 lagun eraman ditu Arditurrira
Udako igerilekuaren denboraldia igandean (hilak 15) bukatuko da aurtengoz. Hala ere, aurretik bihar (hilak 14, larunbata) itxiera festa izango da 12:00etan igerilekuan bertan. Denboraldi bukaera ospatzeko puzgarriak eta jolasak izango dira, etxeko txikienentzako. Iraileko ohiko ordutegia izango du asteburuan igerilekuak: 11:00etatik 20:00etara. Elorsoro kiroldegiko bazkideek euren bazkidetza-zerbitzuen barruan dute udako igerilekuaren erabilera ere. Gainerakoek, denboraldiko bonoa edo eguneko sarrerak izan dituzte eskura.
Kuadrillategi egitasmoan izena emateko aukera dute DBH 1. eta 2. mailetako ikasle oiartzuarrek hilaren 24a arte. Kuadrillategi doako ekintza da, eskualdeko lau herrietan Oarsoaldeko Euskara zerbitzuak eskaintzen duena. Kuadrillategin izena emateko eskuorriak Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Institutuan entregatu beharko dituzte ikasleek. Aisialdian euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneko hezitzaileek dinamizatuko dute. Urriaren 4an (ostirala) hasiko dira saioak, Kataxulo gaztetxian.
Datorren igandean (hilak 15) Bide Berdeen Eguna ospatuko da Arditurrin. Bizikleta martxak abiatuko dira Oiartzundik (Doneztebe plazatik) eta Errenteriatik (Gamon zumarditik), 10:00etan. Kaskoa beharrezkoa izango da eta argia, gomendagarria. Arditurrin hamaiketakoa izango dute parte-hartzaile guztiek baita eskaintza bereziak ere: meategiak prezio berezian bisitatzeko aukera, segway zirkuituak eta jolasak, 14:00ak arte. Familia giroan egiteko plana izango da, edozein adinetako lagunek egiteko moduko ibilbide errazarekin.
Tren Berdeak 687 bisitari eraman ditu udako asteazkenetan Doneztebe plazatik Arditurriko meategietara. Balorazio positiboa egin du Udalak, Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Oarsoaldeko Turismo Sailak. Bisitari horiek meategiak ezagutzeko aukera izan dute Tren Berdearen ibilbidea egitearekin batera. Arditurri ingurua ezagutzeko aukera desberdin honek arrakasta izan duela argi dago, bisitarien aldetik jasotako inpresioak ere positiboak izan baitira. Lehenengo aldia izan da udan asteazkenero irteerak egin dituena Tren Berdeak.