udal aldizkaria
2019ko IRAILA • 223. ZENBAKIA
Aurtengo auzo batzarrak hilaren 30etik urriaren 3ra izango dira herriko zortzi auzoetan
ABARAXKA
2020ko aurrekontua, proiektu nagusiak eta auzotarren iritziak bilduko dira
ABARAXKA LUDOTEKAN 2019-2020 IKASTURTEA
Auzo batzarrak izango dira datorren astean: astelehenetik ostegunera (hilaren 30etik urriaren 3ra).
2019-2020 ikasturtea hastear dugu Abaraxka ludotekan. Oporrak bukatu, atseden hartu eta lekua goxatu ondoren, ateak zabaltzeko ordua iritsi da.
Gai hauek landuko dira: 2020ko aurrekontuen proposamena aurkeztu; herriko eta auzoetako proiektuak aurkeztu; 2019/2023 legegintzaldiaren aurkezpena eta, auzotarrek dituzten kezka eta proposamenak. Aurten, legegintzaldi aldaketa dela eta, auzo batzuetan ordezkari berriak izango dira. Horiek aurkezteko ere baliatuko da momentua.
Gobernu Taldeak herritarrak auzo batzarretan “parte hartzera gonbidatu” ditu herriaren egoerari buruzko “lehen eskuko informazioa” eskuratzeko aukera paregabea direlako. Horrez gain, batzar hauek auzo-bizitzetarako duten garrantzia ere azpimarratu du Gobernu Taldeak. Izan ere, auzoetan garatzen diren proiektu eta hobekuntza gehienak auzo batzarretan agertzen diren proposamenetatik abiatzen dira. Auzotarren eskaerak oso kontuan hartzen ditu Gobernu Taldeak. EGUTEGIA: Altzibar: Urriak 2, asteazkena, Olatxo auzo lokalean (Olalde). Arragua: Irailak 30, astelehena, frontoi ondoko lokalean. Elizalde: Urriak 2, asteazkena, Manuel Lekuona bibliotekan. Ergoien: Urriak 1, asteartea, Auzokalte elkartean. Gurutze: Urriak 3, osteguna, Bizardia elkartean. Iturriotz: Irailak 30, astelehena, auzo lokalean. Karrika: Urriak 1, asteartea, Artaso elkartean. Ugaldetxo: Urriak 3, osteguna, eskoletan. Bilera guztiak 19:00etan izango dira.
Arditurri bide berdea da
Arditurriko Bide Berdearen Eguna ospatu da. 60 lagunek parte hartu zuten Errenteriatik eta Oiartzundik antolatutako bizikleta martxetan, eta 100ek bisitatu zituzten meategiak.
Udako igerilekua, itxita
Udako igerilekuko denboraldia joan den irailaren 15ean bukatu zen. Aurretik, itxiera festa egin zen. Aurten, 18.865 erabiltzaile izan ditu udako igerilekuaren zerbitzuak.
Ohiko moduan, aurten ere astelehenetan Familia Eremuari irekiko dizkiogu ateak. Familia Eremuan 0-6 urte arteko haurrak dira protagonista eta hauek Abaraxkan matrikulatzeak beren familia eta ingurunea ere baimentzen ditu astelehenetan bertaratzera. Gainera, adin tarte honetako haurrek ere aukera izango dute goizetan Abaraxka erabiltzeko. Astelehenetan eta goizetan zerbitzuaren erabilpen egokia egiteko, izena ematea beharrezkoa da. Horretarako izen-emate fitxa bete eta zerbitzua erabiliko duten kide guztien argazkiak behar dira. Era berean, herrian bizitzea edo/eta haurra bertan eskolatua egotea da izena emateko baldintza. Asteartetik ostiralera handitxoen txanda izango da, LH1-LH6 artekoena, hain zuzen ere. Hauek ere izena eman beharko dute Abaraxkan parte hartzeko, argazkia ekarriz eta izen-emate fitxa betez. Familia Eremuan bezalaxe, herrian erroldatua egon behar da edo/eta herriko bi ikastetxeetako batean eskolatua. Larunbatetan, berriz, Abaraxka ibiltaria izango dugu urte osoan zehar. Abaraxka ibiltarian ekintza oso ezberdinak egiten dira herriko eragile eta norbanakoekin elkarlanean: Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa, Intxixu AEK, Hitzen Lihoa, Torri Gukin, etabar. Kasu honetan, edozeinek har dezake parte Abaraxka ibiltarian, hau da, ez da beharrezkoa inongo baldintzarik edo orririk betetzea zerbitzua erabiltzeko. Urrian hasiko dugu ikasturtea eta hileko lehen bi asteetan eta astelehen guztietan izango ditugu ate irekiak. Abaraxka ezagutzeko gerturatzea, lagun berriak egitera, zalantzak argitzera etortzea etabar gonbidatzen zaituztegu. Urriaren 5ean, larunbata, Abaraxkako hasiera festa izango dugu. Egun hau Abaraxka ezagutzera emateko ere baliatuko dugu. Bukatzeko, aipatu nahi dugu gure proiektuak eta zerbitzuak aurkezteko kafetxo baten bueltan guraso bilerak egingo ditugula Abaraxkan bertan,15:30ean, egun hauetan: URRIAK 2: LH 1-6 mailetako gurasoentzat. URRIAK 7: Familia Eremuko gurasoentzat. Bertan elkar ikusiko dugula espero dugu!
AISAn izena emateko epea irekiko da urria hasieran
Kuadrillategin 180 gaztetxok eman dute izena
Udal antzerki eskoletan sei talde osatu dira aurten
AISAn izen-ematea urriaren 1etik 10era izango da. Euskal Herritik kanpo jaio diren 16 urtez goitiko edozein herritarrek parte hartu dezake euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko oinarrizko ikastaroan. Izen-ematea Euskara zerbitzuan edo Intxixu AEk-n egin ahal izango da (biak, Fermiñene etxean). AISA ikastaroko eskolak urriaren 21etik otsailaren 14ra bitarte emango dira, ikasleekin adostuko den egun eta ordutegiaren barruan. Ikastaroaren prezioa 6 € izango da. Intxixu AEK euskaltegiko irakasle batek emango ditu saioak.
Kuadrillategi egitasmoan DBH 1. eta 2. mailako 180 gaztetxo oiartzuarrek eman dute izena. Ikasturtea urriko lehenengo ostiralean hasiko dute, Kataxulo gaztetxian -ikasturtean zehar lekuz aldatu beharko dute, Mendiburu 14ko lanengatik-. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneko sei begirale izan dira gaztetxoekin ekintzak antolatzearen arduradunak: Uxue Flamarique, Lide Ibarguren, Itsaso Markos, Adur Oiartzabal, Ugaitz Susperregi eta Nerea Vallejo. Aurreko astean Elizalde Institutuan eta Haurtzaro Ikastolan izan ziren begiraleak aur-
Udalaren antzerki eskolek 2019/2020 ikasturtean sekula baino ikasle gehiago bilduko dituzte. Gazteen Antzerki Eskolan bost talde osatu dira ikasturte honetan. Lur Korta eta Saioa Aizpurua irakasleekin ariko dira 12 eta 18 urte arteko 58 gaztetxo. Aste honetan funtzionamenduaren aurkezpena egin diote gurasoei eta urrian hasiko dituzte eskolak. Era berean, Txinalka helduen taldeak dagoeneko hasi ditu saioak -argazkian-, Tessa Andonegi irakaslearen gidaritzapean. Helduen taldean 12 lagun ariko dira ikasturte honetan.