udal aldizkaria
Ibarren mugikortasuna hobetzeko lanak hasi dira Semaforoa jarriko da eta oinezkoentzako pasabideak margotuko dira Ibarren (Iturriotz) mugikortasuna hobetzeko eta en zubira pasatzeko izango dena. oinezkoentzako segurtasuna bermatzeko lanak hasi dira. 124.000 € inbertituko dira Lanek 124.060,91 €ko aurrekontua izango dute. Ibarre parean GI-3631 errepidetik pasatzen diren Egin beharrekoak zortzi asteko epean bukatuko ibilgailuen abiadura murrizteko semaforoa jarriko direla aurreikusten da eta Construcciones Oteguida. Semaforo honek oinezkoek botoia sakatzen du- Gaztañaga enpresak gauzatuko ditu. tenean aldatuko du kolorea. Mugikortasun eta segurtasun lan hauek egin behar Horrekin batera, oinezkoentzako bi pasabide ma- direla baliatuko da Ibarreko ur-hoditeria aldatzeko rraztuko dira, bat Ibarreko autobus geltokiarekin ere. lotzeko eta bestea, bidegorriko sarrera egiten duUdala eta Aldundiaren arteko hitzarmena GI-3631 errepidea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa da. Lanak gauzatu ahal izateko, Udalak lur pribatuak eskuratu ditu. Horrez gain, Udalaren eta Aldundiaren artean hitzarmena sinatu dute, Udalak bere gain hartu ditzan lan hauek gauzatzeko ardura (berez, Aldundiaren eskumeneko errepidea izanik, erakunde hari baitzegokion lanak gauzatzea).
2019ko URRIA • 224. ZENBAKIA
Katerin Artola dantzariaren eskaintza
Katerin Artola Telleria dantzariak Soinu Zahar eta Aurresku Txapelketan bigarrenez segidan irabazi duen oroigarria eskaini dio Oiartzungo herriari. Iosune Cousillas Kultura zinegotziak jaso zuen haren eskutik Patxi Epelderen eskultura.
Ludotekan, ate irekiak familientzat
Abaraxka ludotekan eta Familia Eremuan hasi dira ate irekiak eta izen-emateak martxan daude hilabete honetan. Ate irekien helburua zerbitzuak ezagutzea da eta horretarako gurasoentzako kafe-tertuliak ere antolatu dira.
Auzotarrek aspaldi egindako eskaera erantzungo du lan hauekin Udalak. Aurreko astean, Iturriozko auzo batzarrean Ibarreko lanak berehala hasiko zirela jakinarazi zuten udal ordezkariek.
Udalak lanerako lehenengo auto elektrikoa hartu du Eraginkortasun energetikoan ematen hasitako urratsak indartuko ditu Oiartzungo Udalak lanerako lehenengo auto elek- Gaetxeko biltegian jarri da udal ibilgailu honentrikoa erosi du. Udaletxeko elektrizisten lantal- tzako -eta aurrerantzean etorriko direnentzakodeak erabiliko du. kargatze puntua.
Erroten ondarea ezagutzen
Errotak gure ondare historikoaren parte garrantzitsua dira. Oiartzunen martxan dauden bi errotak -Yurrita eta Arraskueezagutuz, historiaren zati hori ezagutzeko aukera izan da.
Eneritz Arbelaitz mugikortasun zinegotziak, Agustin Lekuona Hirigintza zinegotziak eta Oier Etxebeste udaletxeko elektrizisten arduradunak aurkeztu dute ibilgailua. Ibilgailu elektrikoak erakunde publikoetan Eusko Jaurlaritzak aurreko martxoan onartu zuen legeak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera erakunde publikoak behartuko ditu erosten dituzten ibilgailu berriak elektrikoak izatera. Oiartzungo Udala aspaldi hasia da eraginkortasun energetikorako neurriak hartzen. Udal eraikinetan argiztapena, berogailu sistemak... egokitu dira horretarako, baita kaleko argiztapena ere.
Euskara bekak eskatzeko epea martxan da
Tasak eta zergak ordaintzeko epea martxan
Tren Berdea eta Arditurriko meategiak, batera
Gipuzkoako erretiratuen eguna, Oiartzunen
Euskara ikasteko diru-laguntza eskatzeko epea irekita dago hilaren 31 arte. Ikasturte honetan, B2 maila arteko ikasleek dohainik ikasteko aukera izango dute Udalaren bekari esker eta hortik goitiko mailetako ikasleei, gutxienez %50 arte (kasu batzuetan %70 arte ere bai) finantzatuko zaie. Udako euskara ikastaro eta barnetegietan ikasten aritu diren ikasleek ere orain egin beharko dute diru-laguntza eskaera (urriaren 19a arte kasu hauetan). Eskaerak eta informazioa Euskara sailean egin behar dira (Fermiñene etxea/euskara@oiartzun.eus).
Hondakinen gaineko tasa ordaintzeko epea martxan dago (azaroaren 11 arte) eta jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzekoa ere bai, dagokienen kasuan (azaroran 10a arte). Bi ordainketa horien kasuan, helbideratutako ordainketak urriaren 29an kobratuko ditu Udalak. Datorren astean, berriz, uraren tasa ordaintzeko epea irekiko da: hilaren 15etik abenduaren 15era egongo da horretarako epea zabalik. Kasu honetan, helbideratutako ordainketak azaroaren 16an kobratuko ditu udaletxeko kontuhartzailetza sailak.
Tren Berdeaz eta Arditurriko meategiez batera gozatzeko aukera eskainiko dute Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak hiru aldiz urtea bukatu baino lehen. Lehenengo saioa bihar izango da (hilak 12). Hurrengo saioak azaroaren 1ean eta abenduaren 6an izango dira. Pagoaldetik Arditurrira Tren Berdean joan eta meategiak bisitatzeko aukera prezio berezian eskainiko dira (7 € sakoneko bisita eta 5 € oinarrizkoa; 12 urtez beheitiko haurrentzako prezio bereziekin). Aldez aurretik erreserba egitea komeni da Turismo Bulegoan.
Gipuzkoako erretiratuen elkarteek urriaren 19an euren eguna Oiartzunen ospatuko dute aurtengoan. Gipuzkoako 75 elkartetako 625 lagun bilduko dira. Erretiratuen martxarekin hasiko da eguna eta indarrak hartzeko Elorsoro kiroldegian bazkaria antolatu dute. Udalak AGIPENSek antolatutako ekitaldia lagunduko du eta parte hartuko du, harreran bertan. Jexux Leonet alkateak eta Olaia Lasa GizarteOngizate zinegotziak AGIPENS eta Gazte Izanak elkarteetako ordezkariekin batera aurkeztu dute egun horretako egitaraua.