udal aldizkaria
2019ko URRIA • 225. ZENBAKIA
Auzo batzarren balorazio positiboa egin dute Udalak eta herritarrek
ABARAXKA
2020ko aurrekontua, proiektu nagusiak eta auzoko beharrei buruz hitz egin dute
GAU BELTZA
Auzo batzarrak bukatu dira eta bai Udalak eta bai herritarrek balorazio positiboa egin dute. Udalak auzo batzarrak “ahalduntze prozesu” gisa ulertzen ditu, “auzoetan komunitatea sortzen dute bilera hauek; iritzi ezberdinak trukatzen dira eta herritarrek gaien inguruan duten ikuspuntuaren neurria hartzeko ezin hobeak” baitira.
2014. urtea arte, urriaren 31 jai bezpera besterik ez da izan gurean. Urte horretan ordea beldurrari, misterioari eta zirrarari tartea eskaintzeko asmoz, GAU BELTZA ospatzen hasi ginen Oiartzunen. Horrek, jai bat birrasmatzeko aukera eskaini zigun eta herrian zein inguruan ikertzen aritu ondotik, herritarron festa hau berreskuratu genuen.
Herritarren balorazioa saioen ondoren bete duten inkestari buruz jakin du Udalak, eta 10etik 8,27ko balorazioa eman diote batzarrei. Udalak emandako azalpenak eta auzo bakoitzeko akta www.oiartzun.eus webguneko Udala saileko Auzoak atalean daude.
Bizikidetza, auzo guztietan gehien aipatutakoa Gehien errepikatu diren kexak edo kezkak bizikidetzarekin harremana dutenak dira: ibilgailuak auzoguneetan hartzen duten abiadura handia; txakurrak solte ibiltzen dituzten eta kakak jasotzen ez dituzten jabeak; hondakinak ateratzeko ordutegia ez errespetatzea edo gaika ez sailkatzea... Arauak errespetatzen ez dituzten herritarrekin neurriak hartzeko eskatu dute bizilagunek, “isunak jarrita”. Horiez gain, herri mailako proiektuei buruzko iritziak ere jaso dira. Parte hartu duten herritarrei esker ona 124 lagunek parte hartu dute auzo batzarretan; aurreko urteetako oso kopuru antzekoa. Altzibarren, Ergoienen eta Ugaldetxon parte-hartzaile kopurua igo egin da. Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten herritar guztiei. Horrez gain, auzo batzarren garrantzia azpimarratu du, izan ere, Udalaren eta herritarren artean zuzeneko harremana sortzea ahalbidetzen dute eta iritziak trukatzekoa, bai bilera momentuan bertan bai ondoren ere. Izan ere, auzo batzarretan parte hartu dutenekin harremana mantentzen du Udalak e-mail bidez, auzoari buruzko informazioa helaraziz.
Euskaraldirako berotzen
2020an izango da berriz Euskaraldia eta motorrak berotzen hasteko, aurkezpena egin da. Kike Amonarriz euskaltzale ezagunaren hitzaldia izan zen, oiartzuarrak aktibatzeko.
Arizmendi-eneako lanak ikusten
Arizmendi-enea berritzeko lanak ikusten egon dira Ondarearen Mahaiko kideak, udal ordezkariak eta Agirre-Arizmendi familiako kideak, Udaleko Kultura sailak gonbidatuta.
Geroztik, urtez urte indarra hartuz joan den gaua bilakatu da urriaren 31, bai gure herrian eta baita inguruan ere, izen ezberdinak hartuz: Arimen gaua, Gaba beltza, Katu baltz… Euskal Herriko herri gehiagotara ere urtez urte zabalduz joan da gainera. Zabalkunde hau errazteko Euskaltzaleen Topaguneak Gau Beltza antolatzeko baliabide materialak bildu ditu eta Abaraxkako kideok parte hartu dugu sorrera horretan, gure herriko festaren nondik norakoak komunitatean partekatzen. Oiartzungo Gau Beltzari dagokionez, aipatzekoa da lehendabiziko urtetik oso ongi barneratu dela herrian. Konturatu gabe, herritarroi familian eta lagun artean beldurra konpartitzeko espazioa bihurtu zaigu eguna (ikusi gure herrian ospatu diren Gau Beltzetako bideoak youtuben: Gau beltza 2014, Gau beltza 2015, Gau beltza 2016, Gau beltza 2017). Hala ere, urtez urte formatua handitzen eta eragileak aldatzen joan dira: Txinalka antzerki taldeko partaideak, Soinuenea Herri Musikaren Txokoko kideak, norbanakoak… Hauei esker, urtez urte Gau Beltza ezberdina izan da eta era natural eta goxo batean Oiartzungo beldurraren familia handituz joan da. Era berean, egunak berak ere aldaketak izan ditu urtetik urtera. Lehenengo urteetan herriko zenbait txokotan antzerki txikiak ikusi eta entzuteko aukera izaten genuen, baina orain herritarren parte-hartzea handia da eta Doneztebe plaza eta inguruak txiki geratu dira. Beraz, 2019AN ZER ESKAINIKO DIGU GAU BELTZAK?
Kataluniako proces-ari elkartasuna Oiartzundik
Produktu fitosanitarioen aplikatzaile ikastaroa
Eskola Kirolan 221 haur oiartzuar dabiltza
Juansendoko errotarria jarri da bidegorrian
Kataluniako proces-aren kontra Espainiako Auzitegi Gorenak jarritako epaia justifikaezina dela adierazi du Oiartzungo Udalak, EH Bilduk eta EAJk adostu duten adierazpen instituzional bateratuan. Era berean, bai Kataluniak eta baita Euskal Herriak ere erabakitzeko eskubidea berezkoa dutela aldarrikatu du Oiartzungo Udalak eta politiko katalanak aske uzteko eskatu du. Udaleko ordezkari politikoek eta langileek bat egin zuten urriaren 18an euskal sindikatuen gehiengoak lantegietan deitutako elkarretaratzearekin.
Produktu fitosanitarioen aplikatzaile ikastaroa eskainiko da Oiartzunen, Behemendiren eskutik. Ikastaroa Fraisoro Eskolako Luis Cebrian eta Egoi Martieda irakasleek emango dute. Sei egunetan izango da tailerra, arratsaldez, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan: azaroaren 18an hasi eta abenduaren 4a arte. Ikastaroaren bukaeran azterketa egingo da eta ikasleek titulua lortuko dute. Izena azaroaren 7a arte eman daiteke, behemendi@behemendi.eus-era idatzita edota 943 49 02 19 telefonora deituta. Ikastaroaren kostua 50 € izango da.
Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako LH 3. eta 6. maila arteko 221 haur oiartzuar ari dira parte hartzen aurtengo Eskola Kirolean, 22 taldetan banatuta. Adin tarte horretan dauden ikasleen %47,53k parte hartzen du Eskola Kirolan. Nesken artean, %37,44 da kopurua eta mutilen artean, %56,50k. Eskualdeko lau udalek elkarrekin eskaintzen duten egitasmoa da Eskola Kirola, jarduera fisikoa euskaraz egitearen erabat lotuta dagoena. Eskualdeko datu orokorrak emateko elkartu ziren udal teknikariek Elorsoro kiroldegian.
Juansendo errota izandakoaren harria bidegorrian, Yurrita errotaren parean, kokatu da (Ugaldetxo). Orain arte udal biltegian egon da errotarria, baina Ondarearen Mahaiaren eta Udalaren arteko elkarlanari esker, bertatik atera eta kokaleku egokia eman zaio, herritarrek ondare honen berri izan dezaten eta errotek Oiartzunen izan zuten garrantziaz jabetu daitezen. Juansendo errota Ugaldetxon egon zen, gaur egun Mamut merkatal gunea dagoen tokian. XVII. mendeaz geroztik baditugu errotaren erreferentziak, 1964 arte behintzat martxan egon zena.