226. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Mendiburu 14ko lanak esleitu dira

Kuadrillategiko begiraleak formatzen

Urtea bukatu aurretik lanak hasiko direla aurreikusten du Udalak Mendiburu 14ko erabilera anitzeko udal eraikina (kultur aretoa; erretiratuen egoitza; taberna eta euskalgintza -Intxixu AEK euskaltegia, Oiartzun Irratia eta Udaleko Euskara saila-) batuko dituen eraikina egiteko lanak esleitu ditu Udalak. Eraikuntza Artapena SL enpresak egingo ditu gaur egun dagoen eraikina eraisteko lanak eta berria eraikitzeko obrak. Urriko udalbatzarrean hartu zen Kontratazio Mahaiak aztertu eta egindako proposamena onartzeko erabakia. Udalbatzarrak ahobatez onartu zuen proposamena.

2019ko AZAROA • 226. ZENBAKIA

25 hilabeteko epea izango dute horretarako. Lanen aurrekontua 5.536.337 â‚Ź izango da.

Eskualdeko Kuadrillategi egitasmoko begiraleek formakuntza saioa jaso dute. Pello Jauregi irakaslea -euskararen metodologian aditua- izan zuten hizlari, eta besteak beste, Kuadrillategi egitasmoaren sorrerari buruz ere aritu zitzaien begiraleei.

"Lanak urtea bukatu aurretik hasiko direla" espero du Udalak, Jexux Leonet alkateak udalbatzarrean adierazi zuenez. Guztira, sei enpresak aurkeztu dute beren burua Mendiburu 14ko eraikina egiteko lehiaketa publikora. Gazte Izanak, Euskal Herria plazara behin-behinenean Mendiburu 14 udal eraikina gauzatu ahal izateko urratsak ematen hasi da Udala. Izan ere, eraitsi ahal izateko, lehenengo bertan zeuden zerbitzuak hustu eta birkokatu behar izan dira. Esaterako, orain arte eraikin horretan egoitza zuen Gazte Izanak erretiratuen elkartea Euskal Herria plazako 8. zenbakira lekualdatu da behinbehinean. Mendiburu 14ko eraikina burutzen denean, hango lehenengo solairuan izango dute espazioa, irisgarritasun neurri guztiak beteko dituena eta herriko erretiratuen bilgune izateko egokitua egongo dena.

Eskola Agenda21eko eskaeren jarraipena 2018/2019 ikasturtean Eskola Agenda 21en baitan Oiartzungo ikastetxeetako ikasleek Udalari egindako eskaeren erantzunaren berri jasotzen izan dira ikasle ordezkariak. Ander Santesteban Mendi-Ingurumen teknikariak eman zizkien azalpenak.

Feminismo sailak ekintzak antolatu ditu azarorako Emakumeenganako indarkeriaren kontrako jarrera feministak erakutsiko dira Feminismo sailak emakumeenganako indarkeria mota ezberdinak ikusarazteko eta eremu bakoitzean horiei aurre egiten duten jarrera feministak erakusteko, egitaraua antolatu du azaroaren zehar.

salto. Ondoren, Kurdistango YPJko emakume gerrillariei buruzko tertulia Maddi Gallastegi Rojavarako Brigada Feministako kidearekin. Azaroak 22, ostirala: Erradikalak ginen, gara eta izango gara emanaldia (Ane Labaka eta Bea Egiazabal). Gobernu Taldeko emakume zinegotziek herritar Azaroak 23, larunbata: Autodefentsa feminista denak gonbidatu dituzte parte hartzera. tailerra (09:00-14:00 eta 15:00-18:00). Saio guztiak udaletxeko areto nagusian izango Ekitaldi guztiak doakoak izango dira, baina auto- dira, 19:00etan. defentsa tailerrean izena eman beharko da (hilak 22a baino lehen), tokiak mugatuak direlako.

Shensei-ei harrera etxekoia udalean

Honbu Kenpo Kaiko Alain Isasa eta Emma Garmendia shensei-ek Munduko Txapelketa irabazi dute bi modalitatetan. Herriaren partez zorionak emateko, harrera egin zieten Enekoitz Markos kirol zinegotziak eta Eneritz Arbelaitz alkateordeak.

EGITARAUA: Azaroak 14, osteguna: Kontrako eztarritik bertso saio literarioa. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Miren Artetxe eta Alaia Martin. Gai-jartzailea: Danele Sarriugarte. Azaroak 21, osteguna: Comandante Arian eta El

Gazte batzarra izango da datorren astelehenean

118 lagun, Tren Berdean Arditurrira azaroaren 1ean

99 lagunek eskatu dute euskara ikasteko beka

Lore-eskaintza 36ko gerrako biktimei

Gazte Batzarra izango da datorren astelehenean (hilak 18, Kataxulo gaztetxian 19:00etan). Gazteekin 2020ko aurrekontuak eta herriko proiektu nagusien azalpena egin ondoren, iazko Gazte Batzarrean gazteek eskatutako formakuntza saioen zehaztasunak eman eta adostuko dira (lan-mundurako formakuntzari begira). Ikastaroen egutegia ere gazteekin adosteko asmoa du Udalak. Aurtengo Gazte Batzarra bukatzeko, 2020an Gazte Politika saileko 5.000 â‚Ź zertara bideratuko diren erabakiko dute biltzen diren gazteek.

Azaroaren 1ean, Arditurriko tren berdea martxan izan zen. 118 lagunek baliatu zuten Ergoiengo Pagoaldeatik Arditurrira txu-txu trenez joan eta han, Arditurriko meategiak barrutik ezagutzeko. Izan ere, bi gauzak -trena eta meategietara bisita- prezio berezian konbinatzeko eskaintza egin zuten Udalak ea Gipuzkoako Parketxe Sareak, arrakasta handiz oraingo honetan ere. Tren Berdearen eta meategietako bisita gidatuen hurrengo eskaintza berezia abenduaren 6an izango da (aldez aurretik erreserba egitea komeni da).

99 oiartzuarrek eskatu dute euskara ikasteko Udalak ematen dituen bekak. Horietako 78 B2 arteko mailatako ikasleak dira, eta euskara dohainik ikasteko aukera izango dute Udalak ikasturte honetan martxan jarri duen beka sistemari esker. Gainerakoak B2 mailatik goitiko ikasleak dira. Horiek %50 eta %70 arteko laguntza jasotzeko aukera izango dute. Helduen euskalduntzerako eskubide unibertsala bermatzeko pausoa eman du Udalak, azkeneko urtetako beka sistema zabalduz eta doakotasunerako pausoa emanez.

Aspaldiko ohitura duenez, azaroaren 1ean lore-eskaintza egin du aurten ere Udalak PeĂąa Gancheguik kanposantuan 36ko gerrako gudarien omenez eraikitako monumentuan. Lore-eskaintza honekin frankistek gerra garaian hildako oiartzuarrak eta Oiartzunen fusilatutako Gipuzkoako beste herrietako bizilagunak gogoratu nahi izaten ditu urtero Udalak, memoria, justizia eta erreparazio ekintza batean. Eneritz Arbelaitz, Olaia Lasa eta Agustin Lekuona zinegotziek ordezkatu zuten Oiartzungo Udala egun horretan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.