227. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Gazte Batzarrak datorren urtean 5.000 € gaztetxeko azpiegitura hobetzera bideratzea erabaki du Urtea bukatu aurretik lan mundura begirako lau formakuntza tailer antolatuko ditu Udalak Gazte Batzarra gauzatu da, Udala eta herriko gazteak elkartzeko espazio gisa. Udalaren ordezkari Haizea Saez de Eguilaz Gazteria zinegotzia eta Eneritz Arbelaitz alkateordea izan ziren.

Urtea bukatu aurretik, tailerrak Iaz, Gazte Batzarrean Gazteria saileko 5.000 € lanmundura begirako formakuntzara bideratzea proposatu zioten gazteek Udalari.

Gazteak ere herriko parte -eta etorkizun- direnez gero, garrantzia berezia du Gazte Batzarrak Udalarentzako, auzo batzarren osagarri. Hirugarren urtez egin da Gazte Batzarra, ikusirik auzo batzarretan 30 urtez azpikoen kopurua nahiko txikia izan ohi dela (nahiz eta aurten kopuru hori pixka bat igo den).

Udalak formakuntza saio hauei buruzko proposamen zehatza aurkeztu zuen Gazte Batzarrean eta eta begi onez ikusi zituzten planteamendua eta gaiak.

Horrela, herriko gazteei ere Udalaren egoeraren berri eman eta datozen urteetako proiektu garrantzitsuenen berri lehen eskutik eman nahi izan zaie, haien iritziak, proposamenak eta kezkak ere biltzeko.

Ahalik eta gazte gehienek izan dezaten formakuntza saio hauetan parte hartzeko aukera, ostiraletan eta larunbatetan egitea proposatu zuten gazteek. Orain, Udalak formakuntza emango dutenekin adostuko du egutegi zehatza (abenduan edo urtarrilean izango dira). Lau saio izango dira, honako gaiak lantzeko: nola egin CVak; enplegu tailerra; nola prestatu lan elkarrizketak eta ekintzailetzari buruzko tailerra. Datorren urterako proposamenak Datorren urtean ere, Gazteria saileko beste 5.000 € zertara bideratu proposamenak jaso zituen Udalak Gazte Batzarrean. Diru hori Kataxulo gaztetxeko azpiegiturak hobetzera bideratzea erabaki zuten gazteek. Oihartzun Guk gazte asanbladaz gain, Landetxeko lokala beste eragile batzuek ere erabiltzen dute: Kuadrillategik, Gazteen Antzerki Eskolak...

‘Kontrako eztarritik’, ito gabe

Emakumeenganako indarkeria eta aurre egiteko hartutako estrategiak bertsolaritzaren munduan bizitutakoak hitz-neurtutan azaldu zituzten Uxue Alberdik, Miren Artetxek eta Alaia Martinek.

Baratzarako ikastaroa egiten

Behemendiren bidez, produktu fitosanitarioen aplikatzaile ikastaroa antolatu da Oiartzunen. Fraisoro eskolako bi irakasle ari dira formakuntza saioak ematen.

2019ko AZAROA • 227. ZENBAKIA

ABARAXKA Azken hilabete hauetan Izeba proiektua eta Eskutik egitasmoen aurkezpenak egin ditugu Oiartzunen Abaraxkak antolatuta. Biak harrera etxeetan bizi diren adin txikiko haurrei familian edo norbanako bezala denbora eskaintzeko bolondres programak dira. Bai bata eta baita bestea ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean daude eta Eskutik-en kasuan Gurutze Gorriarena ere bai. Egitasmo hauen inguruan zertxobait gehiago jakiteko arduradunak eta bolondresak hurbildu dira gurera. Batetik, egitasmoa zein den, nondik norakoak, bien arteko ezberdintasunak zein diren… ezagutarazteko, baina baita bolondres direnek beraien esperientziak partekatzeko, kontatzeko, jendearen beldurrak kendu eta benetan behar hauek azaleratzeko. Harrera oso ona izan da. Bi aurkezpenetara hurbildu dira herritarrak interesa azalduz, zalantzekin, konpromisoaz kezkatuz… Aurkezpenen ondoren, azalpen guztiak entzun ondoren, herritarrek izena eman dute bi proiektuetan. Izeba proiektuan norbanakoek edo familiek hartzen dute parte, Eskutik egitasmoan, aldiz, norbanakoek, haur bakoitzari heldu bat izendatzen da. Hauxe da bi egitasmo hauen ezberdintasun nagusienetakoa. Harrera etxeetan bizi diren haurrei segurtasuna, konfiantza, atentzioa, laguntza, maitasuna… eskaintzea dute helburu biek, baina bakoitza bere eremu eta bidetik. Aisialdian eragin, ikastetxeko lanak egiten lagundu, kirol edo kultur ekintzetara lagundu… Astean ordu pare bat konpartitzea eta egotea izango litzateke Eskutik egitasmoaren parte-hartzaileen konpromisoa, printzipioz ikasturte edo urtebetez. Izeba proiektuak, berriz, izeba batek hartzen duen rolaren antzeko lanketa bat eskatzen du. Kasu honetan norbanakoa edo familia osoa izan daiteke izeba. Norbaitek egitasmoren batean parte hartzeko interesik balu, gurekin harremanetan jarri edo zuzenean Aldundiaren edo Gurutze Gorriko proiektuetan jaso dezake informazio gehiago.

Isastiko espaloia berritzeko lanak hasiko dira

Killirikupe eta Heltarekin hitzarmenak

Oiartzun Irratiarenn hobekuntzentzat laguntza

Ugaldetxoko Isasti etxadiko espaloia eta ur-hoditeria konpontzeko lanak egiten hasiko da Udala datozen egunetan. Manuel Lekuona etorbidean egingo dira lanak, izan ere, hoditeria hori nagusia da, herrirako zentrala. Materiala zaharkitzeak hoditeria lehertzeko arriskuak eragiten ditu, eta hori ekiditeko hartu da mantenu lanak egiteko erabakia. Aurreikuspenen arabera, hiru hilabeteko iraupena izango dute eginbeharrekoek. Isasti eremuko mantenu eta berritze lan hauetara 83.470 € bideratu ditu Udalaren Hirigintza sailak.

Killirikupe eta Helduen Tailerrak (HELTA) elkarteekin hitzarmenak berritu ditu Udalak, datozen lau urtetarako. Emakumeen ahalduntzean eta herriko helduei aisialdirako tailerrak egiteko aukera ematen jarraitu dezaten, urtean 5.000 € (Killirikupek) eta 20.000 € (HELTAk) jasoko dituzte, euren ekintzak antolatzen jarraitu dezaten azken urteetan bezala. Horrez gain, bi taldeek elkarbanatuko duten lokala ere utzi die Udalak lau urterako: Karaez kaleko 2. zenbakiko lokala, hain zuzen ere. Bi taldeek ibilbide luzea dute.

Oiartzun Irratiaren hedapena hobea izan dadin, Udalak antena eta irratiestudioko mahaia berritzeko laguntza eman dio herriko irratiari. Guztira, 15.500 €ko diru-laguntza jaso du Oiartzun Irratiak Udaleko Euskara sailetik. Lanak egin ahal izateko, astebetez emisiorik ez zuen egin irratiak, baina ondoren berriz bueltatu da 106.5 FM-ra. Euskarazko herri komunikabideen aldeko apustua egina du Udalak, euskaraz eta hurbileko informazioak herritarrentzako duen garrantziaren jabedun delako eta oiartzuarrek ere ongi baloratzen duten tresna delako.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.