udal aldizkaria
Xabier Lete lehiaketako sariak banatu dira Jokin Mitxelenak momentuan ilustratu zituen irabazleen lan guztiak Oiartzungo 8 eta 18 urte arteko gaztetxoek idatzitako prosa eta poesiako lanik onenek saria jaso dute. Aurten, Euskara batzordeak lehiaketari Xabier Lete izena jartzea erabaki du eta hala izango da aurrerantzean: herriko sortzaileari aitortza egin eta transmisioa sustatzeko hartu da erabakia.
zituen in situ eta Goiatz Labandibarrek Gure alde izeneko testua irakurri zuen. Ondoren, koaderno batean sinatzeko aukera izan zuten bertan zeuden haur, gaztetxo eta helduek.
2019ko AZAROA • 226. ZENBAKIA
Euskararen eragileen festa
Euskararen Festa 2020ko Euskaraldirako motorrak berotzen hasteko baliatu dute aurtengoan Euskaraldiko lantaldeak, Abaraxka ludotekak eta Udalak. Herriko kultur eragile ugarik parte hartu zuten.
Prosa eta Poesia lehiaketako epaimahaia literatura, hezkuntza eta euskalgintzako osatu dute: Pello Josu Delgado Euskara zinegotziak eta Aitziber Ar- Añorga, Sohalge Arbelaitz, Izar Azpiroz, Imanol Irinaiz Euskara teknikariak aurkeztu zuten saioa. goien, Intxixu AEK euskaltegia, Goiatz Labandibar, Aingeru Palomo, Marijo Telletxea eta Ttur-Ttur Jokin Mitxelenak saritutako lan guztiak ilustratu Euskaltzaleon Bilgunea. IRABAZLEAK: Prosa: 1. saila: Lur Martin eta Manex Arabolaza. 2. saila: Mireia Sagarra eta Aiara Inziarte. 3. saila: Ane Etxebeste eta Ilargi Ziaurritz. 4. saila: Malen Etxebeste eta Naroa Etxebeste. 5. saila: Ane Garmendia eta Mattin Etxebeste. 6. saila: Malen Elizasu eta Luix Mitxelena. Poesia: 3. saila: Kattalin Arabolaza eta Xuar Sarasola. 4. saila: Malen Etxebeste eta Maia Lasa. 5. saila: Haitz Aranburu eta Maren Aginaga. 6. saila: Leire Ugartemendia eta Malen Frantsesena.
Kauka herriarekin elkartasuna
Garabidek Kolonbiako kauka herri indigena pairatzen ari den sarraskiaren kontra, elkartasun ekintza antolatu zuen Aritxulegi inguruan. Oiartzungo Udalak ere parte hartu zuen, Iosune Cousillas eta Haizea Saez de Eguilaz zinegotziek ordezkatuta.
Indarkeria matxista pairatzen duten 18 emakume artatzen ditu Udalak Aurten, bederatzi kasu berri heldu dira Gizarte-Ongizate sailera Indarkeria matxista pairatzen duten 18 emakume gizartea du helburu, baina jakitun da oraindik lan artatzen ditu momentu honetan Oiartzungo Udale- handia dagoela egiteko, izan ere, Oiartzun ere ez ko Gizarte-Ongizate sailak. da salbuespena: indarkeria matxista egiturazkoa da gizartean. Aurten, 2019an, bederatzi kasu berri heldu dira Udalera. Guztira, adin txikiko 16 oiartzuar daude Horregatik, indarkeria matxistaren kontrako konemakume horien kargu; horiek ere indarkeria ma- promisoa berrresten du Udalak. txista pairatzen dute.
Gazteak ere hika ari dituk/ditun
Gazteen artean hikaren erabilera sustatzeko, ikastaroa antolatu dute Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak. 15 gaztek eman dute izena. Abenduan lau saio egingo dituzte Xabier Eizagirrerekin, noka eta toka aritzeko.
Udalera heldu diren kasu gehienetan, emakumea bera izan da bere egoeraren berri ematera etorri dena. Indarkeria matxistari aurre egiteko emakume horiek izan duten ausardia baloratu eta txalotu nahi du Udalak. Indarkeriaren kontrako konpromisoa Oiartzungo Udalak indarkeria matxistarik gabeko
Udal teknikariak genero berdintasunean formatzen
Arditurri, Europako Ondare Industrialaren Ibilbidean
Tren Berdea eta bisita gidatuak bihar Arditurrin
Oiartzungo Udaleko 24 teknikarik formakuntza saioa jaso dute, Berdintasun legeak eta berdintasun irizpideak politika publikoetan aplikatzeak dituen ondorioak ezagutzeko eta nola egin baliabideak eskaintzeko. Isabel Alonso Cuervo eta Marixe Noya adituekin bost saio presentzial egin dituzte eta ariketa praktikoak on-line. Artxiboa, biblioteka, brigada, Euskara, Giza baliabidea, Gizarte-Ongizatea, Idazkaritza, Informatika, Hirigintza, Kirola eta gazteria, Kontu-hartzailetza, kontratazioa eta udaltzaingo sailek hartu dute parte.
Arditurriko meategi eremua Europako Ondare Industrialaren Ibilbidean sartu da. Hala dela ziurtatzeko agiria jaso zuen Kristina Brit OTASAko idazkariak, European Route of Industrial Heritage (ERIH) fundazioaren eskutik. Elkarte horren helburua Europaren garapen industrialean garrantzitsuak izan diren guneak balioan jarri eta turismora bideratzea da. Europa guztian 1.850 puntuk dute izendapena. Euskal Autonomia Erkidegoan, 32k. Horietako bat izango da, aurrerantzean, Arditurriko meategi eremua ere.
Arditurriko Tren Berdea martxan izango da bihar (hilak 6), goizez. Trena eta meategien bisita uztartzen dituen eskaintza berezia izango da. Goizean hiru irteera egingo ditu Tren Berdeak Pagoaldea industrialdetik: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Ondoren, Arditurrin meategiak bisitatzeko aukera izango da: oinarrizko bisita edo sakonekoa, prezio murriztuan (7 € sakoneko bisitarekin eta 5 € oinarrizkoa; 12 urtez beheitikoek prezio murriztuagoak izango dituzte). Aldez aurretik tokia hartzea komeni da 943 49 50 96 telefonora deituta.