udal aldizkaria
2019ko ABENDUA • 229. ZENBAKIA
Hezkidetzan formakuntza saioak eskaintzen ari da Udaleko Feminismo saila herriko ikastetxeetan
KIÑU ERRALDOI TXIKIA: EITB MARATOIKO ‘LAU TEILATU’
Urmendi Haur Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan dagoeneko egin dituzte saioak Udaleko Feminismo sailak herriko hezkuntza komunitatean hezkidetza arlo estrategiko gisa lantzea ahalbidetzeko, herriko ikastetxeetan hezkidetzako formakuntza saioak eskaintzen ari da. Ikastetxeek Hezkidetza Planak egitea da Udalaren nahia, eta horretarako lehen urrats gisa eskaini da formakuntza. Hezkidetza zer den, egiten denaren inguruan hausnartu, nola gauzatu hezkuntza proiektuetan... ildo batzuk barneratzea da formakuntza tailerraren egitekoetako bat, ikastetxeek euren jardunean txertatu ahal izateko.
Urmendi Haur Eskolan, langile guztientzako formakuntza saioa Urmendi Haur Eskolan bertako langile guztiek jaso dute hamar orduko formakuntza, Eider Goiburu hezitzailearen eskutik. Urmendi Haur Eskola Udalaren 0-3 hezkuntza etapako partzuergoa denez, bertako langile guztiekin egin da formakuntza lana. Haurtzaro Ikastolan ere hezkidetzako formakuntza jaso dute zuzendaritzak eta hezkutza ziklo ezberdinetako hezkidetza lantaldeetako irakasleek. Goiburu izan da saio hauen arduraduna ere. Elizalde Herri Eskolari eta Elizalde Institutuari ere hezkidetzako formakuntza saioak garatzeko aukera eskaini die Udalak. Hori gauzatzeko egutegia eta modua lantzen ari dira Udala eta bi ikastetxeetako zuzendaritzak. Feminismo sailak, urte osoko lana Askotan, Udaleko Feminismo sailaren ekintzak martxoaren 8an edota azaroaren 25ean bihurtzen dira ikusgarri, baina urte guztian barneko lanean jarduten du Udaleko Feminismo sailak, hain ikusgarriak ez diren baina bizi garen gizarte ereduaren inguruko hausnarketa bideratzen eta errotik eraldatuko duten jarrera eta ekintzei bide emateko baliabideak eskaintzen.
Bost herribide konpontzen
Arraguan, Iturriotzen eta Ugaldetxon bost herribide konpontzeko lanak gauzatzen ari da Udala: Makarraztegi, Barin, Ugarte Berri, Larraburu eta Mendibil baserriaren atzekoak dira.
Tren Berdea eta meategiak
Abenduaren 6an Tren Berdea eta Arditurriko meategiak prezio berezian bisitatzeko aukera baliatu zuten 150 lagunek. Gabonetan, Arditurriko meategiak irekita egongo dira lehenengoz.
ABARAXKA
Gure Kiñu erraldoi txikiak minbizia du, horregatik darama Aspanogiko zapia buruan. Bere erraldoi txiki lagunek -Arkotx, Arrasku eta Blenda- laguntzen eta zaintzen dute. Kiñuk baditu lagun gehiago: Abaraxkako erletxoak eta senideak, Soinueneako musikariak… eta Oiartzun herria bera ere. Soinean darama Naizeneko kamiseta, bizkarrean motxiladun umeen motxila urdina eta han Juneren Hegoak, Bihotzez eta Mindarako txapak. Berarekin konpartitzen dute bere ibilbidea. Kiñu babestuta eta gustura sentitzen da bere lagunekin, bereziki denak hurbiltzen zaizkionean. Kantuan, dantzan, barrez, alai izaten dira elkarrekin. Batzuetan triste egon eta negar ere egiten dute, baina bizitzaren zati bat da hori ere. Une txarrak ere bizi arren, Kiñu ez dago bakarrik eta ez da bakarrik sentitzen. Abenduaren 4ean ere horrela sentitu zen Kiñu Abaraxkan hainbeste jende sartzen ikusi zuenean. Haurrak, helduak eta aiton-amonak elkartu ginen. Sorpresa handi bat prestatu zioten lagunek, EITBko Maratoirako Lau Teilatu kantua grabatzeko deialdi publiko bat eginez. Txistulari eta guzti!!! A ze sorpresa! Kiñu eta bertaratutakoak nor baino nor alaiago eta nor baino nor urduriago geunden. Haurren minbiziaren kontrako EITBko Maratoian parte hartu eta gure babesa adierazi nahi genien Kiñuri eta bere egoeran dauden haur eta familiei. Grabatzeko unea iritsi zen. Kiñu eta bere lagun erraldoi txikiak atzean zeuden zutik, txistulariak alboan. Hauek sarrera emandakoan, ozen abestu genuen Lau teilatu. Behin eta berriz abestu genuen, grabazioa polita izatea nahi baikenuen. Gure harridurarako, abestiaren bukaeran Kiñu altxa eta saltoka eta dantzan hasi zen, pozez txoratzen zegoen gure erraldoi txikia. Denak txaloka eta oihuka hasi ginen, Kiñu animatzen eta babesten. Hau zoramena Abaraxka Ludotekan sortu zena! Amaitutakoan, Kiñu oso nekaturik zegoen eta atseden hartzera joan zen. Nahiz eta nekatuta egon, elkartasunak utzitako sentipena aurpegian islatu zitzaion eta ezin zuen burutik kendu.
‘Margolaria’ ikusi eta entzuteko aukera
Landetxe eta Mendiburuko bizilagunekin bilera
Organoa aztertzeko beka deitu du Udalak
Bibliotekako fatxada txukuntzen ari dira
Oier Aranzabalek zuzendutako Margolaria dokumentala ikusteko aukera izango da hilaren 27an, ostirala, udaletxeko areto nagusian (18:00), dohainik. Dokumentalaren abiapuntua Mikel Urdangarin musikariaren eta Alain Urrutia margolariaren arteko elkarrizketa bat da, eta hortik abiatzen da sortzeprozesuez eta artista bizimoduari buruzko 103 minutuko hausnarketa. Emanaldiaren ondoren, protagonistetako birekin, Oier Aranzabal zuzendariarekin eta Mikel Urdangarin musikariarekin, solasaldi musikatua izango da.
Landetxe plazako eta Mendiburu kaleko bizilagunak bilera informatibora deitu ditu Udalak, urtarrilean hasiko diren Mendiburu 14 erabilera anitzeko udal eraikinaren lanen berri emateko. Bileran lanen nondik norakoen berri eman eta eragin ditzaketen eragozpenak aipatuko dituzte. Udal ordezkariek eta Mendiburu 14ko proiektua egin duen arkitektura-estudioko profesionalek parte hartuko dute bizilagunekin egingo den bilera honetan. Bilera udaletxeko areto nagusian izango da datorren astelehenean (hilak 23), 19:00etan.
San Esteban elizako Cavaillé-Coll organoaren historia ikertzeko Manuel Lekuona beka deitu du Udalak. Ikerketa proposamenak urtarrilaren 31 arte aurkeztu daitezke udaletxean. Informazio osatua www.oiartzun. eus-eko Kultura sailean dago. 3.950 €ko laguntza jasoko du aurkezten den proiektu onenak. Oiartzungo Cavaillé-Coll organoa 1842an eraiki zuten Cavaillé-Coll aita-semeek eta 1861ean erosi zuen Oiartzungo Udalak. Urte hauetan adierazgarri izan diren aspektu ezberdinak bilduko dituen ikerketa izango da Manuel Lekuona beka.
Manuel Lekuona bibliotekako fatxada txukuntzeko lanak hasi ziren joan den astean. Mantenu lan hauetan, fatxadako harria garbituko da eta margotuta dagoen horma zatia berriz pintatuko da. Lanek bi hilabete inguru iraungo dutela aurreikusten da. Mantenu lanetara 26.530 € bideratuko ditu Udalak. Udal eraikin eta zerbitzu publikoen mantenu lanak lehentasunezkoak dira, egoera onean mantendu daitezen eta herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua kalitatezkoa izan dadin. Bibliotekako lan hauek ere mantenu-lan horien barruan kokatzen dira.