udal aldizkaria
Mendiburu 14ko lanak asteartean hasiko dira Mendiburu kaleak Landetxe plazarekin eta Yon Oñatibiarekin dituen loturak itxiko dira Mendiburu 14 erabilera anitzeko udal eraikina egi- informatiboa egin zuen Gabonetan, bertatik berteko lanak datorren asteartean, hilak 7, hasiko tara informazio guztia emateko eta izan zitzakedira. ten zalantzak argitzeko. Hala ere, badira herritar guztiei eragingo dioten aldaketak. Esaterako, Yon Oñatibia eta Mendiburu kalea lotzen dituen arrapala eta eskailerak itxita egongo dira lanek irauten duten bitartean. Gauza bera Landetxe plaza eta Mendiburu kalea lotzen Lanak direla eta, Mendiburu kalean eta Landetxe dituzten eskailerekin ere (pilotaleku ondokoak). plazan zenbait aldaketa izango dira. Udalak bi gune horietako bizilagunekin aurrez aurreko bilera Horrez gain, Correoseko materiala kargatzeko eta deskargatzeko gunea aldatuko da lanen eraginez. Iparralde etorbidetik egingo dute, Landetxe plazaren atzealdetik. Hori dela eta, Correos irekita dagoen bitartean aparkatzeko toki bat postako ibilgailuentzako erreserbatuta egongo da.
2020ko URTARRILA • 230. ZENBAKIA
Herriko ttikienentzako goxokiak
Olentzero eta Maridomingi eskutik hartuta, Urmendi Haur Eskolako, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleak udaletxera hurbildu ziren abenduaren 24an.
Egingo den lehenengo lana gaur egun dagoen Mendiburu 14ko eraikina eraistea izango da. Lan hauek urtarriletik ekaina arte izango direla aurreikusten du Hirigintza sailak.
Euskara, Kultura eta Gizarte-Ongizatea Mendiburu 14 udal eraikinak bere baitan Kultura, Gizarte-Ongizate eta Euskara saileko zerbitzuak eskainiko ditu lanak bukatzen direnean: kultur aretoa; Gazte Izanak erretiratuen egoitza; taberna; Euskara saila; UEMA; Intxixu AEK euskaltegia; Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta Oiartzun Irratia.
Ibarreko mugikortasuna, hobetuta
Ibarreko (Iturriotz) mugikortasuna hobetzeko lanak bukatu dira eta semaforoak dagoeneko martxan daude. Oinezkoentzako espaloiak eta pasabideak ere eraiki dira, eta bide batez, auzoguneko hoditeria ere berritu da.
2020an kultur ekintzak antolatzeko diru-laguntza eskaerak egin daitezke Urtarrilaren 31 izango da eskaerak egiteko epemuga 2020an Oiartzunen kultur ekintzak antolatu nahi Guztira, 43.250 € bideratuko ditu Udalak kultura dituzten eragileek Udalaren diru-laguntza eska- arloko herri eragileen ekintzetara. tzeko epea martxan dago. Informazio guztia www.oiartzun.eus-eko Iragarki Urtarrilaren 31 izango da eskaerak egiteko epe- Taula atalean dago eskura. muga. Eskaerak elkarteek zein norbanakoek egin ditzakete.
'Margolaria'-ren tertulia musikatua
Mikel Urdangarin musikariak eta Oier Aranzabal zinema-zuzendariak Margolaria dokumentala erakutsi dute abendu bukaeran Oiartzunen eta ondoren, tertulia musikatuan giro berezia sortzea lortu zuten.
43.250 € bideratuko dira laguntzetara Diru-laguntza eskaerak bi modutara egin daitezke: www.oiartzun.eus-en on-line, Bulego Elektronikoaren bitartez, edota udaletxeko erregistroan aurrez aurre. Eskaera guztiak jasota, diru-laguntzen ordenantzako irizpideen arabera baloratuta emango dira diru-laguntzak.
Gizarte-Ongizate arloko laguntzak onartu dira
Kanposantua txukundu da, haizeteen ondoren
Tasa eta zergen salbuespen eskaera egin daiteke
Babesgabetasun egoeran dauden famili eta norbanakoentzako eta, laguntza behar duten adin txikiko oiartzuarrentzako laguntzak onartu ditu Udalak. Gizarte-Ongizate sailak laguntza bakoitzera 35.000 € bideratuko ditu, 70.000 € guztira. Babesgabetasun egoeran dauden herritarrek laguntzak urte guztian zehar eskatu ahal izango dituzte, beharrezko dokumentuak aurkeztuta. Adin txikikoen laguntza eskatzeko epea, berriz, dagoeneko irekita dago. Informazio gehiago www. oiartzun.eus-en eskuratu dezakete interesatuek.
Abendu erdialdean izan ziren abiadura eta intentsitate handiko haizeteek anabasa eragin zuten kanposantuan. Hori dela eta, kanposantu eremuaren txukunketa lanak egin ditu, ezinbestean, Udalak. Besteak beste, sei hilarri hautsi zituzten abenduaren erdialdean izan ziren haizeteek eta lorontzi dexente hautsi. Udaleko garbitasun brigadak ingurua txukundu zuen abendu bukaeran eta hondatutako hilarrien jabeekin harremanetan ere jarri da, gertatukoaren eta euren senitartekoen hilarrien egoeraren berri emateko.
2020ko udal tasen eta zergen salbuespena eskatzeko epea irekita dago udaletxeko erregistroan. Otsailaren 29an bukatuko da horretarako epea. Tasa eta zergen salbuespena eskatzeko zenbait baldintza bete beharko dituzte herritarrek. Beharrezko ziurtagiri guztiak aurkeztu beharko dituzte salbuespen eskaerarekin batera udaletxeko harreran. Epez kanpo egiten den eskaerarik ez da kontuan hartuko, beraz, epeekin tentuz ibiltzeko eskatu nahi die Udalak tasa eta zergen salbuespena eskatzeko aukera duten herritarrei.