udal aldizkaria
2020ko URTARRILA • 231. ZENBAKIA
Indarkeria matxistak Oiartzunen duen eraginaren inguruko diagnostikoa aurkeztu du Udalak
ABARAXKA
Oarsoaldeko erakundeen arteko koordinazio hobetzea izango da lehentasunetako bat
GABON OPORRETAKO EKINTZAK
Oiartzunen indarkeria matxistaren eraginaren diagnostikoa aurkeztu du Udaleko Feminismo sailak. Diagnostikoa egitearen helburu nagusia “herrian dagoen egoera jakitea” izan da, “aurrerantzean lanerako lehentasunak ezartzeko eta gure lana hobetzeko premiak identifikatzeko”.
Ikastetxeetan oporrak bukatu dira. Abaraxkakoontzat ekintzaz beteriko egunak izaten dira “opor” horiek. Aurten ere egitarau anitza osatu dugu denon artean.
2016 eta 2019ko maiatza arteko datuekin eta indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei arreta ematen dioten arlo ezberdinetako profesionalekin (Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta udaltzaingoa; osasun zerbitzuak; Ertzaintza; herriko ikastetxeak...) osatu da diagnostikoa. Udalak Emakunderen dirulaguntza jaso du lan hau egiteko. “Datu guztiak jakitea ez da erraza, emakume denek ez dutelako laguntza eskatzen edo salaketa
jartzen. Gainera, Datuen Babeserako Legeak ere datu guztiak izatea zailtzen du”. Kezka handiena, koordinazio falta Zuzeneko arreta ematen duten gainontzeko erakundeek ere parte hartu dute. Gehienek, erakundeen arteko koordinazio falta, trebakuntza beharra eta baliabide eskasia aipatu dute. Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeentzako Oarsoaldeko Autolaguntza Taldeak eta herriko talde feminista eta emakume taldeek (Antiju Morik, Killirikupe eta HELTA) ere parte hartu dute diagnostikoan. Udala lanean ari da “Arreta hobetzeko neurriak hartzen ari gara, baina azken helburua prebentzioan eragitea da, indarkeriarik existituko ez den gizarte parekide bat eraikitzeko”, azpimarratu zuen Maitane Iribar Feminismo teknikariak. “Zerbitzuak martxan jartxen hasia da Oiartzungo Udala eta koordinazio arazoak lehenbailehen konpontzea da gure lehentasuna”. “Azken urteetan indarkeria matxistaren inguruko kontzientzia eta baliabideak hobetu dira”. Herritarren artean “hausnarketa” bultzatu nahi du Udalak.
Udalaren ekonomiaz ikasten
Eneritz Arbelaitz alkateordeak Haurtzaro Ikastolako DBH 4. mailako Ekonomiako ikasleei udalen funtzionamendu ekonomikoa azaldu zien, euren herrikoa adibide gisa erabilita.
‘Itsaspeko bihotzak’, literaturaz
Galtzagorri elkarteak Itsaspeko bihotzak erakusketa eta tailer literarioa jarri du martxan Oiartzunen. Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleekin saioak egin dituzte.
Ekintza berri bat sartu nahi izan dugu, guraso batekin batera antolatutako mendi irteera. Mikelek eta bere familiak lagunduta, Ugaldetxon hasi eta Munaundin barrena Iturrioztik buelta emanez osatu genuen ibilbidea. Gure poztasunerako familia ugarik hartu zuten parte. Beste berrikuntzak Soinuenea-Herri Musikaren Txokoko lagunekin gauzatutakoak izan ziren. Hilero izaten gara Ergoiengo museoan baina erakusketaren bisita gidaturik egin gabek ginen. Juan Mari Beltran gidari genuela instrumentu asko ezagutu eta entzuteko aukera izan genuen. Herri danborrada ere egin genuen Jon perkusio irakaslearekin. Biak arrakastatsuak izan ziren eta familiak izan ziren protagonista. Kantu merienda ere antolatu genuen Itziar eta Manex gitarra eta biolin-joleekin batera. Kantatuz eta dastatuz pasatu genuen arratsaldea. Sukaldaritza begetarianoa izan genuen beste ekintza berria. Rakelen gidaritzapean eta oso modu jostagarrian, elikadura osasuntsuaren inguruko pauta eta informazioa jasotzeko parada izan genuen. Denon artean otordu orekatuak osatu genituen. Jaki ugari ekarri zizkigun eta batzuk dastatzeko aukera izan genuen: dilista gorriak, tofua, kalabaza, humusa... Esne eta arrautzarik gabeko krepak eginez amaitu genuen. Errezeta idatzia eraman zuten etxera. Puzgarriak ohiko moduan jendetsuak izan ziren, baita Xanisteban eguneko erromeria eta talo tailerra ere. Erraldoi txikiekin ere jolasean eta ibilbidean gozatu zuten herriko txikitxoek. Eskerrak eman nahi dizkiegu ekintza hauek antolatzen lagundu eta parte hartu duten guztiei eta bertaratu ziren haur, heldu eta familiei. Berriz egunerokoari helduko diogu eta ziztada goxoak ematen jarraituko dugu. Badakizue gure ateak irekiak dituzuela bai ekintzetan parte hartzeko baita proposamenak egiteko ere.
Kirol Sarirako hautagaiak propoposatu daitezke
Mendiburu 14 udal eraikinaren lanak hasi dira
Urmendi Haur Eskolan ate irekiak eta aurrematrikula
Arizmendi-eneako altzarien inbentarioa
Oiartzungo V. Kirol Sarirako hautagaiak proposatzeko epea irekita dago, hilaren 25a (larunbata) arte. Horretarako bi bide egongo dira: Elorsoro kiroldegian dagoen kutxan edo on-line (www.oiartzun. eus). Kirol Sariaren helburua kirol arloan egindako ibilbidearengatik, izandako emaitzengatik edota kirola sustatzen egindako lanarengatik gailendu diren oiartzuarrak omentzea da. Jasotzen diren proposamenen artean, Oiartzungo Kirol Kontseiluak erabakiko du saritua. Sari banaketa martxoaren 6an egingo da, Kirol Astearen baitan.
Mendiburu 14 erabilera anitzeko udal eraikina egiteko lanak hasi dira. Aurreko astean hasi zen lanak egingo dituen enpresa egitekoetan. Lehenengo, obra eremuan hesiak jarri eta mikrozundaketa lanak egingo ditu enpresak, gaur egun bertan dagoen eraikina eraisteko ondoren. Hasierako lan hauek -prestakuntza eta eraisketa lanak- ekaina arte iraungo dutela aurreikusten da. 25 hilabeteko epea izango du enpresa eraikitzaileak Mendiburu 14 erabilera anitzeko udal eraikinaren eta Landetxe plazaren berritzea buru-tzeko.
Urmendi Haur Eskolan 2018an jaiotako haurren (bi urteko gelak) aurrematrikulazio epea izango da hilaren 27tik apirilaren 30a bitartean. Hilaren 22an (asteazkena), Urmendi Haur Eskolaren proiektu pedagogikoaren eta zerbitzuei buruzko bilera informatiboa izango da (Urmendi Haur Eskolan, 17:00etan). Urmendiren lanerako modua eta instalazioak ezagutzeko aukera ere izango da. 2019 eta 2020an jaiotako haurren matrikulazio datak ere hauek berak izango dira, baina bilera informatiboak aurrerago egingo dira.
Arizmendi-enea etxeko altzarien inbentarioa egin du Udalak, etxearen biziberritzearen barruan, ez baita soilik eraikina berritzea Udalaren helburua. Inbentarioa egiteaz gain, altzarien egoera ere aztertu da eta konpontzeko beharra dutenak konpontzera bideratu dira. Etxea herritarrei irekitzen zaienean altzariak ere ikusi ahal izango dira, Arizmenditarren etxea nolakoa zen imajinatzeko eta horiek balorean jartzeko. XX. mende hasierako euskal burgesiaren ohiko etxe baten ezaugarriak ditu, dekorazio eta altzari aldetik ere bai.