udal aldizkaria
Kontxa Murgia gogora ekarriko du Oiartzunek Otsailaren 6tik 8ra antolatu dituzte ekintzak Udalak eta Fato Daniel Castelaok Kontxa Murgia omenduko dute Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok datorren astean. Bide batez, Euskal Herriaren eta Galiziaren arteko loturak sendotu eta azaleratzeko ere baliatzen da Kontxa Murgiaren omenaldi xume hau.
Kontxa Murgia, Galizian errefuxiatutako oiartzuar liberala Kontxa Murgia Oiartzunen jaio zen 1806an, San Esteban parrokiako garaiko organistaren alaba izan zen. Kontxak bederatzi urte bete zituenean, Tolosara joan ziren bizitzera eta handik Galiziara I. Aurtengoan, otsailaren 6tik 8ra, hiru egunetan Karlistadan, familia pentsamenduz liberala zenez hiru ekintza izango dira. Xose Estevez historiala- Euskal Herritik ihes egin baitzuten. riaren azken liburuaren aurkezpena; Gabriel Aresti, Manuel Maria eta Antton Kazabonen poemen Han ezkondu zen Murgia, Jose Martinez botikariaerrezitaldia (Haizea Lekuona, Oihane Mitxelena rekin. Bi seme izan zituzten. Horietako bat, Maeta Edurne Saizarrek musikatua) eta Murgiaren nuel Martinez: gerora Rosalia de Castro poetaren omenezko lore-eskaintza antolatu dira. senarra izango zena, Academia Galegako lehenengo lehendakaria eta Galiziako abertzaletasunaren aitzindari izan zen. EGITARAUA: Otsailak 6, osteguna: Las matxinadas en Euskal Herria (siglos XVI-XIX) liburu aurkezpena, Xose Estevez egilea eta Anjel Rekalde Nabarraldeko editorearekin (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan). Otsailak 7, ostirala: Poesia errezitaldi musikatua (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan). Otsailak 8, larunbata: Kontxa Murgiari omenaldia eta lore eskaintza (Manuel Lekuona bibliotekan, 12:00etan).
2020ko URTARRILA • 232. ZENBAKIA
'Empalabramiento' gehiago andreentzat
10 emakume inguru alfabetizatzen edo maila hobetzen ari dira, Feminismo Sailari esker. Horrekin batera, ahalduntze eta saretze lana ere egiten du Empalabramiento tailerrak.
Indarkeria matxistarik gabeko herria
Oiartzunek ez du eraso sexistarik onartzen. Indarkeria matxistaren kontrako mezu argia jarri da herriko lau puntutan (Beheko Plazan, Arraskularre kalean eta, Iturriotz eta Ugaldetxoko bidegorriko sarreretan) Udalaren eta Oiartzungo Feministen Asanbladaren elkarlanari esker.
'Kontzejutik' eta Gotti Betti udal aldizkaria eta agendaren itxura berritu du Udalak Herriko ekintzen agendak espazio gehiago izango du aurrerantzean Udalak hilero etxez etxe banatzen duten Kontzejutik udal aldizkariaren itxura berritu da 2020a hastearekin batera.
Etxebizitzen birgaitze energetikoa
Etxebizitzen birgaitze energetiko integralari buruzko hitzaldia eman zuen Oarsoaldeko Hiru-R proiektuak Oiartzunen, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatuta. Eskualdean herriz herri ari dira egitasmoa azaltzen.
Itxura berritzeko arrazoi nagusia Gotti Betti hilabeteko kultur agendari espazio handiagoa ematea izan da, herritarrei zerbitzu hobea emateko asmoz. Herriko kultur, kirol eta bestelako eragileek antolatzen dituzten ekitaldi kopurua goiti doa urtez urte, herriko bizitzaren adierazgarri. Ekintza horiek hobeto jaso eta informazioa erabilterrazagoa izan dadin erabaki du Udalak Kontzejutik-en itxura berritzea. Aurrerantzean, itxura berritu hau izango du aldizkariak.
Maria Mendizabal sopranoaren kontzertua
Atsolorra, martxoko azkeneko igandean
Urteko lehenengo ipuin kontaketa, asteazkenean
Kirol Sarirako 103 proposamen jaso dira
Maria Mendizabal soprano oiartzuarrak eta Maria Jose Barandiaran pianista donostiarrak musika klasiko kontzertua eskainiko dute bihar (otsailak 1) udaletxeko areto nagusian (19:00etan), Kultura sailak antolatuta. Euskal Herriko eta nazioarteko konpositoreen piezak baliatuta, "maitasunaren ikuspegi ezberdinetatik bidaia geografiko eta musikala" eskainiko dute. Susana Alonso artista grafikoak prestatutako bideo batek lagunduko ditu Mendizabal eta Barandiaran kontzertuaren zati batean. Sarrera dohainik izango da.
2019an jaiotako 70 haur oiartzuarrei ongietorria emateko atsolorrerako eguna adostu dute Udalak eta gurasoek: martxoaren 29an (igandea) izango da ekitaldia, udaletxeko areto nagusian. Hilabete batzuk daramatzate saioa prestatzen guraso bolondresek eta Iosune Cousillas Kultura zinegotziak, elkarlanean. Atsolorraren oinarri historikoak errespetatuko dituzte txalapartaren deia eginez eta hamaiketakoarekin. Komunitatera ongietorria emateko saioa izango da, euskaraz eta euskal kulturan hezteko konpromisoa hartzeko.
Urteko lehenengo ipuin kontaketa izango da Manuel Lekuona bibliotekan datorren asteazkenean (otsailak 5). Lur Korta kontalari oiartzuarrak lau urtez goitiko haurrentzako saioa prestatu du. Kontaketa 17:00etan hasiko da, beheko aretoan. Ohi bezala, gurasoei ipuinkontaketaren ordutegia errespetatzeko eskatzen die bibliotekak eta behin saioa hasi ondoren, ezin dela sartu gogora ekarri. Kasu honetan, gurasoek ezingo dute saioan geratu. Bibliotekak ipuin-kontaketak haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko antolatzen ditu.
Oiartzungo Udalak duela bost urtez geroztik banatzen duen Kirol Sarirako proposamenak bildu ditu. Guztira, 103 lagunek egin dituzte proposamenak, on-line eta Elorsoro kiroldegian. Parte hartu dutenek, guztira, 25 kirolari, kirol elkarte eta kirol eragile oiartzuar proposatu dituzte Oiartzungo V. Kirol Saria jasotzeko hautagai gisa. Laster, Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak bilera batean erabakiko du nor izango den irabazlea. Sari banaketa Kirol Astearen baitan egingo da, aurtengoan, martxoaren 6an (ostirala).