233 Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

2020ko OTSAILA • 233. ZENBAKIA

Elikagaien kontsumoaren eta landa-lurraren egokitasunaren neurketa egin du Udalak

ABARAXKA

Oiartzunen badago frutagintza, baratzagintza eta abeltzantzarako behar adina lur

IHOTIK ABARAXKA LUDOTEKAN

Oiartzungo Udalak herriko elikadura-kontsumoaren ohiturak eta gastua, landa-lurraren egungo erabilera eta elikagaien ekoizpenerako egokitasunaren arabera Oiartzungo landa-lurraren katalogazioa eta neurketa egin du. Ondorio nagusia argia da: Oiartzunek badu auto-hornikuntzarako nahikoa gaitasun ekoizpenerako lurraren aldetik.

Konturatu orduko otsailan sartu gara, mozorro, festa, jai giro, algara, dantza eta sorpresen hilabetean. Gure herrian bi asteburuz ospatu ohi dira inauteriak. Lehenik ihoteak izaten dira eta bigarren astean, beste herrien gehiengoaren antzera, inauteriak ospatzen ditugu.

Gaindegiak eta Gislanek egin dute diagnostikoa eta jendaurreko aurkezpenak interesa sortu zuen. Elikagaien kontsumoa gora, 1. sektorea behera Julen Landa Gislaneko teknikariak azaldu zituen datu nagusiak: elikagaien kontsumoa eta egiten den gastua goraka doa Oiartzunen (18 milioi € gas-

tatu ziren 2018an); aldiz, lehenengo sektorea beheraka doa bai langile kopuruan eta baita herriko ekonomian duen pisuan (%1era ez da iristen). Lurrei dagokionez, baratzagintza, frutagintza eta abeltzaintzarako egokiak edo oso egokiak diren lurrak aztertu dira. Egokienak abeltzaintzarakoak dira, baina badago nahiko lur egoki herria elikaduran burujabe izateko. Lurren katalogazioa edonoren eskura publiko jarrita dago labur.eus/oiartzun_lur helbidean. Oiartzunek, “aukerak” eta “arriskuak” Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzaileak Oiartzunen “arriskuak” eta “aukerak” daudela azaldu zuen bukaeran. Aukeren artean aipatu zuen Oiartzun errenta eta formazio maila altuko herria dela eta halako herrietan, kalitatezko eta bertako elikadurari garrantzia handiagoa ematen zaio. Era berean, azken urteetan herrian egin diren ahaleginak aipatu zituen: Lurbizi egitasmoa -Labore eta Arraztalori lurra utzi diena-, Labore Oarso denda... Arriskuen artean, berriz, aipatu zuen baratzagintza eta frutagintzarako lurrik onenak eremu urbanoaren ondoan daudela, eta lur horien gainean bestelako interes handiak egoten direla.

Bi hitzaldik eta dokumental-emanaldi batek osatuko dute egitaraua

Zikloa bi hitzaldik eta dokumental-emanaldi batek osatuko dute. Hitzaldiak Itxaso Martin eta Maria Zapata antropologoek emango dituzte. Buru osasunaren eta generoaren artean dagoen harremana, eraginak eta arrakalak aztertzeko eta hausnartzeko aukera emango du Feminismo sailak antolatutako ziklo honek.

Datak iritsi aurretik hasi gara ziztadak ematen. Gure txoko goxoa zakuz; oihalez; herriko koloreez; intxixu, sorgin eta basandreen argazkiez… apaindu dugu. Ezin ahaztu paretetan itsatsi ditugun zomorrozinko, ote gizona eta herritarrak edo zomorroak. Gure herriko ihoteak bultzatzeko asmoz tailerrak antolatu ditugu eta herritarrak hurbildu dira etxeetan apaingarri bezala jartzeko zakuak egitera, jantziak jostera eta baita intxixu, sorgin eta basandre txikiak egitera ere. Urtero bezala herriko amona eta aitona batzuk ere bertaratu dira gurekin batera herrian zabaltzeko zaku apaingarriak jostera. Elkarren laguntzaz eta ihote baltsaren doinu alaiez barneratu ditugu herriko dantza honen pausoak. Ihoteen web orrialdea ere landu dugu. Bertako ipuinak kontatu, argazkiak eta bideoak ikusi, abestiak kantatu eta, nola ez, pertsonaiak aztertu eta ikasi ditugu. Azken urteetan, ihoteetako ostiralean eta larunbatean Abaraxka ez irekitzea erabaki dugu, herriko haurrek bertako jai eta ohituretan murgildu eta parte hartu ahal izateko.

Buru osasunari feminismotik begiratzeko zikloa antolatu du Udaleko Feminismo sailak Udaleko Feminismo sailak, Arraztalo elkartearekin elkarlanean, buru osasunari feminismotik begiratzeko zikloa antolatu du.

Abaraxkako kideok duela urte batzuk gure herriko ohituraren eta kulturaren aldeko apustua egingo genuela erabaki genuen eta horrexegatik ihoteak ospatzen ditugu inauterietako lehen asteburuan eta ez inauteriak bigarrengoan.

EGITARAUA: Otsailak 19, asteazkena: Hitzaldia: Frankismo garaiko hutsuneetan arakatuz: eroetxeetan sartutako emakumeen istorioak (udaletxeko areto nagusian, 18:30ean). Otsailak 20, osteguna: Hitzaldia: La depresión y su recuperación. Una mirada sociocultural y feminista del malestar (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan). Otsailak 27, osteguna: Dokumentala: Zauria(k). Eromena. Gorputza. Feminismoa (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan).

Ihoteen inguruko informazioa biltzen duen webaren link-a helarazi nahi dizuegu eta bertan nabigatzera animatu zaituztegu: http://www.oiartzungoihotik.eus. Sorginek esaten duten moduan: GOPORAPA IPIHOPOTEPEAPAK!!!

Kontxa Murgiaren omenaldiak, 20 urte

Alain Isasa kenshi-ak jasoko du Kirol Saria

Arraguako igogailua martxan jarri da

Kontxa Murgia Egaña zena omentzeko ekitaldiak izan dira aurten ere, Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok elkarlanean antolatuta. Duela 20 urte hasi ziren Manuel Martinez Murgia, Galiziako abertzaletasunaren aitzindaria izan zenaren ama -oiartzuarra bera, Manuel Lekuona bibliotekan jaioaomentzeko saioak antolatzen, Euskal Herritarrok alderdi ezkertiar abertzaleko Xabier Iragorri alkate zela. Aurtengoan, ekitaldi ofizialean Iosune Cousillas Kultura zinegotziak eta Xose Estevez historialari galiziarrak hartu zuten parte.

Alain Isasa Zufiria kenpo kaiko kenshi-ak jasoko du aurtengo Kirol Saria. Herritarrek egindako proposamenak jaso eta herriko kirol elkarteek osatzen duten kontseiluak erabaki du Isasa saritzea. Alain Isasa 28 urteko kenshi-a Munduko Txapelduna izan da bost urtez kenpo kaiko zenbait modalitatetan eta Honbu Kenpo Kai elkarteko irakaslea ere bada. Urtetan egindako esfortzua, lana, lortutako emaitzak eta Oiartzunen kenpo kaiarekin egin duen lana aitortuko dio Kirol Sariak. Bosgarren urtez emango du Udalak herriko kirolariak saritzeko saria.

Arragua auzoan, Ganboxa eta Iturrine kaleen artean jarri den igogailua martxan dago joan den ostegunaz geroztik. Goratz Gezala Arraguako zinegotzi arduraduna bertan izan zen egun horretan, lanak bukatuta nola geratu diren ikusten eta igogailua probatzen. Arraguako auzotarren eskaera izan da igogailu batekin lotzea auzoaren goiko eta beheko aldeak, auzotarren mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetze aldera. Lanak iazko maiatzean hasi ziren eta 214.208 €ko inbertsioa egin du Udalak lan hauetan. Auzotarren eskaera ase delako pozik dago Udala.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.