udal aldizkaria
Udalak osasun-prebentzio neurriak hartu ditu
2020ko MARTXOA • 235. ZENBAKIA
ABARAXKA
Kiroldegia, pilotalekua, futbol zelaia, biblioteka, haur eskola eta ludoteka itxi dira Osasun publikoa zaintzeko prebentzio neurri gisa, Oiartzungo Udalak zenbait neurri hartu ditu. Jakinarazpen berriak egiten arte indarrean egongo dira: - Udaleko Krisi Mahaia eta langileentzako protokoloa martxan daude. - Hirugarren adinarekin lotutako zerbitzuak bertan behera geratzen dira: Gazte Izanak erretiratuen elkartea itxita, eta Bidelagun eta Torri Gukin programak bertan behera geratu dira. - HELTAko ikastaroak bertan behera geratu dira. - Udalak antolatzen dituen ekitaldi guztiak bertan behera geratu dira. - Kanpoko eragile eta elkarteek antolatu baina udal eraikin edo eremu publikoa erabiltzen duten ekitaldiak bertan behera geratu dira.
- Eremu pribatuan antolatutako ekimenetan jende asko saihesteko gomendioa luzatu die Udalak antolatzaileei. - Elorsoro kiroldegia, Karla Lekuona futbol zelaia, Madalensoro pilotalekua, Manuel Lekuona biblioteka eta Abaraxka ludoteka itxi dira. - Urmendi Haur Eskola itxita dago, printzipioz, martxoa bukaera arte. - Herriko ostalaritza guneei pintxoak tapatzeko gomendioa luzatu die Udalak. - Eskola Kirola eta entrenamendu saio guztiak bertan behera geratu dira. Herritarrei lasaitasunez eta arduraz jokatzeko eskatu nahi die Udalak, osasun publikoa zaintzea denon ardura delako. Emandako gomendioei kasu egiteko eskatzen da.
Edari energetikoen kontsumoaren inguruko kontzientzia hartzeko astea izan da hau Adin Txikiko Mahaiak bideratu du kanpaina Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Institutuan Adin txikikoen edari energetikoen kontsumoaren inguruan kontzientziazio eta sentsibilizatzeko saioak martxan jarri dira, Adin Txikiko Mahaiak bideratuta. Elizalde Institutuan eta Haurtzaro Ikastolan gaia lantzen hasi dira DBH 1., 2. eta 4. mailako ikasleak Agipadeko hezitzaileekin. Kuadrillategin ere gaia landu dute, Agintzariko hezitzaileen laguntzarekin. Guraso eta helduengana heltzeko ere bideak landu dira: ikastetxeetako eta Abaraxka ludotekako guraso guztiei helarazi zaie bideo informatibo bat. Elorsoro kiroldegiko eta Xorrola herri barruko pantailetan ere jarri da astebetez bideo hori.
zein gurasoen artean horren ondorioen inguruko ezjakintasun handia dagoela detektatu baitute herrian nerabeekin esparru ezberdinetan (hezkuntza formal zein ez formalean) aritzen direnek. Adin Txikiko Mahaiaren helburua prebentzioa da. Bertan parte hartzen dute herrian adin txikikoekin zuzenean lan egiten duten eragileek: Agipad; Agintzari; Abaraxka ludoteka; Elizalde eskola; Haurtzaro Ikastola; Kuadrillategi; eta Udaleko Gizarte-Ongizate eta Gazteria sailetako arduradunak.
ABARAXKA, HERRIKO ERAGILE ETA NORBANAKOEKIN ELKARLANEAN Abaraxkak badu herriko norbanako eta eragileekin elkarlanean aritzeko ohitura eta grina. Orain arte zerrenda luzea izan da gurekin elkarlanean aritu diren elkarteena: Soinuena Herri Musikaren Txokoa; Ibargaingo flauta taldea; Aldeguna elkartekoekin Arraguako jaietako haurrentzako tartetxoa antolatzen; Itturri merktari elkartekoak; Torri Gukin- aiton-amoneki; Abaraxkako gurasoekin eta herriko norbanakoekin ere antolatu izan ditugu mendi irteerak, tailerrak, baserrietara bisitak…; Arraztalo; Luberri museo geologikoa; Elika; Haziak egitasmoa, Ttur-Ttur; herriko antzerki taldeak... Sinisten eta sentitzen dugu Abaraxkak herrira atera behar duela, gure herriko gazteen heziketa herriarena ere badelako. Elkarlana, herrigintza, trukea, transmisioa, elkar zaintza... landu eta zabaldu nahi ditugun baloreetako batzuk dira. Zerrenda luzatzeko gogoz, eragile berri batekin egin dugu topo azken hilabetean: Oiartzungo Zinegileekin. Izenak dioen bezala, zinema maite duen elkarte bat da hau. Film bat estreinatu dugu herrian: otsailaren 29an, Turuleka Oiloa. Ekimen honetan gure herrian zinema-egarria dagoela ikusi ahal izan zen. Harrituta geratu ginen hurbildu zen jendetza ikusita! Jendeak aldez aurretik sarrerak erosteko eskaera egin zuen eta, hala, Abaraxkan astebete lehenago sarrerak jarri genituen salgai eta jendea hurbildu zen erostera. Azken elkarlan honek helburu anitz eta ezberdinak ditu: batetik, Landetxen egingo duten kultur etxeari begira desio, behar eta ohitura bat sortzea. Bestetik, euskarazko aisialdia indartzea, hemendik aurrera euskaraz estreinatzen diren filmak herrira ekartzea, euskal zinemaren kultura bultzatzea... Abaraxkan bagenekien filmak erakargarriak direla, baina orain arte lantzen ez dugun esparru bat landuko dugu: estreinuak. Herritarrek, haur eta familiek bereziki, euskarazko film berriez gozatzeko aukera paregabea dela uste dugu. Beraz, adi hemendik aurrera!
Hemen lotura: https://www.youtube.com/ watch?v=7uotYv-EJc4 Kezka Adin Txikiko Mahaian Adin Txikiko Mahaian agertu zen edari energetikoen kontsumoaren inguruko kezka. Adin txi kikoen artean, goiti doa kontsumoa eta nerabe
Bertsoaren herria, harrika
Koldo Izagirre idazleak Euskal Herrian barrena, bertsolarien eskulturen bidezko bidaia bat eskaini zuen Bertsoaren harria liburu aurkezpenean, Alaia Martin eta Oihana Iguaranek lagunduta.
Kuadrillategin Agintzarirekin egin zuten saioa.
Alain Isasa, Kirol Asteko izarra
Kirol Astean antolatutako ekintzak arrakastatsuak izan dira, baina benetan hunkigarria izan zen Alain Isasa kenpo kai-ko kenshi-ak Kirol Saria jaso zuen momentua.
Denis Lacorrek aztertuko du organoaren historia
‘Oiartzun 2020’ urtekarirako lanak
San Esteban elizako Cavaillé-Coll organoaren historia Denis Lacorre organoegile eta zahaberritzaile frantsesak ikertuko du, Udalak eman duen bekako adituen epaimahaiak hala erabakita. Sei hilabeteko epea izango da lana gauzatzeko eta 3.950 €ko laguntza jasoko du. Lana euskaraz eta frantsesez aurkeztuko du. Lacorre Frantzian zein Euskal Herrian organoegile sonatua da. Besteak beste, Donostiako Santa Maria eta San Bizente elizetako organoekin eta Tolosa, Azkoitia eta Usurbilgo organoekin lan egin izan du.
Oiartzun 2020 urtekarirako lanak aurkezteko epea ireki da idazle eta elkarteentzat. Maiatzaren 1a arte jasoko dira idazlanak. Idazlanek gehienez bi orrialde eta bi argazki izango dituzte. Gaia dela eta, egileren batek espazio gehiago beharko balu, Urtekari Batzordeko kideekin jarri beharko du harremanetan. Hauek baloratuko dute idazlanari toki gehiago ematea interesgarria ote den. Urtekariak herriko historiarekin, ondarearekin, pertsonekin... lotutakoak biltzen ditu. Lan guztiak kultura@oiartzun.eus helbide elektronikora bidali beharko dira.