237. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

2020ko APIRILA • 237. ZENBAKIA

Olaia Lasa, Gizarte-Ongizate zinegotzia: "Herritar talde handia dago laguntzeko prest, ikaragarria da"

Zergen eta tasen kobraketa malgutu du Udalak

Gizarte-Ongizate sailaren egunerokoa erabat aldatu du COVID-19aren larrialdi egoerak

Dekretua onartu ondoren aplikatuko dira neurriak

Olaia Lasa Gizarte-Ongizate zinegotziak azaldu digu zer eragin izan duen larrialdi egoera honek bere sailaren barruan eta zertan ari diren. Salbuespenezko larrialdi egoerak inpaktu zuzena izan du Gizarte-Ongizate sailean. Asko aldatu al da sailaren lanerako modua? Guztia aldatu behar izan dugu. Adibidez, arreta zuzena ez dugu ematen, telefonikoki ari gara jendea artatzen. Honez gain, egoera berriak sortzen ari dira eta egunean egunekoari erantzun berriak ematen gabiltza. Egoera larrienean dauden herritarrek zer jakin behar lukete momentu honetan? Hemen gaudela beraien beharrei erantzuteko. Aurrez aurre artatu ezin badugu ere, beti egongo da norbait telefonoaren beste aldean kezkei edota larritasunei erantzun bat ematen saiatzeko prest. 70 urtez goitiko herritar guztiei deitu die Udalak. Zein helbururekin? Batetik, gure kezka eta gertutasuna adieraztea. Jakin nahi dugu gure herriko helduek zer moduz daramaten egoera hau. Bestalde, detektatu nahi izan dugu laguntza behar izan dezakeen jendea. Erosketak egitera joateko zailtasunak dituena, bakarrik bizi dena eta konpainia beharra duena‌ Udalak zer eskaini die 3. adineko herritar horiei? Aurreikusten ziren behar nagusiak erosketak egiteko zailtasunak edota bakardade sentsazioa ziren. Orokorrean, Oiartzungo helduak sasoitsu eta umoretsu daude. Gehiengoaren erantzuna izan da beren kabuz moldatzen direla edo badutela sarea. Oso eskertuta azaldu dira kezka azaltzeagatik. Tartean, baziren tertulian aritzeko gogoz zeudenak. Laguntza eskaera berezirik egon al da 3. adinekoen aldetik? Jarri da martxan neurri berezirik?

COVID-19ak eragin duen larrialdi egoera dela eta, udal zergak eta tasak kobratzearen inguruan zenbait erabaki hartu ditu Udalak: ordainketa epearen barruan daudenak ordaintzeko epea luzatuko da eta uda aurretik martxan jarri behar zutenena atzeratu. Dekretua aurreko ostiralean onartu zuen Udalak eta neurriak dekretua sinatu ondoren hasten dira aplikatzen.

Izan dugu triste dagoela aitortu digunik. Bakardadea arintze aldera, Oiartzun Aurrea bolondres taldeko kide batek egunean pare bat aldiz deitzen dio. Harreman berriak sortuko ditu egoera honek. Erosketak egiteko laguntza beharren bat ere izan da, baina oraingoz etxez etxeko zerbitzuarekin ase dugu behar hau. Eskertzekoa da herritarrek azaldu duten borondatea besteei laguntzeko. Jakitea gure zerbitzuak ailegatuko ez balira ere herritar talde handi bat dagoela erantzuteko prest, ikaragarria da. Ezgaitasuna duten pertsonak baimendua dute kalera ateratzea. Zein neurri errespetatuta? Edozeinentzako etxean egotea zaila bada, ezohiko egoeraren bat bizi dutenentzako are zailagoa da, eramangaitza askotan. Dibertsitate funtzionalen bat duten pertsonek baimena dute kalera irteteko babes neurriak hartuta: pertsona bakar batez lagunduta, etxe inguruan eta denbora ahalik eta murritzenean. Nahikoa da pertsona honek bere dibertsitate funtzionala ziurtatzen duen agiria eskura izatearekin. Sare sozialetan irakurri dut hiriren batean autismoa duen haur batekin paseora atera eta jendeak balkoietatik irain egin dietela. Askotan ez dakigu bizilagunek zein egoera bizi duten; epaitu aurretik informatu beharko ginateke. Etxez etxeko zerbitzua bermatu du Udalak. Zein neurri hartu dira? Udala etxez etxeko gutxieneko zerbitzua eskaintzen ari da. Etxez etxe artatzen ditugunak dira ahulenak birus honen aurrean eta babestu behar ditugu. Horregatik, langileen babes neurriak zorroztu ditugu. Kalean bizi den jendearekin neurri berezirik hartu al ditu Udalak? Oiartzunen bi pertsona geneuzkan egoera honetan. Bietako bati Oiartzunen bertan larrialdi pisu batean eman diogu irtenbidea eta bestea, berriz, Errenteriako Udalak martxan jarri duen aterpetxe batean dago. Herritarrek elkarren zaintzarako zer egin dezakete? Batak bestea zaintzeko beharrean gaude: gure ingurukoekin harremanak sendotu, telefonoz edo bideo-deiak eginez. Gure aiton-amona eta gurasoei egunero deitu, zer moduz dauden galdetu eta coronavirusa ez diren gaiez, anekdotez‌ hitz egin burua arintzeko.

Luzapena Ibilgailuen zergari (ordaintzeko epea ekainaren 30a arte atzeratuko da) eta uraren tasari eragingo die (apirilaren 30a arte). Ordainketa helbideratua ez dutenei eragingo die luzapenak. Ordainketa helbideratua duten herritarrei dekretua indarrean egon aurretik kobratu zitzaien. Atzeratuko direnak, berriz, hauek dira: kontribuzioa (maiatzean kobratu beharrean abuztuaren 1etik irailaren 15era kobratuko da); hondakinen tasa (ekainaren 1etik uztailaren 15era izango da epe berria) eta uraren hurrengo tasaren kobraketa ere bai (uztailaren 15etik irailaren 15era). Enpresa, merkatari eta ostalariek hondakinen tasa erabileraren baitan ordainduko dute. Erabaki honekin, sektore horien egoera ekonomikoa ere arintzea espero du Udalak. Zorren zatiketa eta atzerapenen kasuan, zatiketa planetan onartutako kuoten ordainketa hilabetez atzeratuko da inolako interesik gabe.

Iturburu etxea fumigatu du Udalak

Karrikako Iturburu etxea (haur eskola zena, eta udal jabetzekoa dena) fumigatu du Udalak, aurreko udaberrian egin bezala. Izan ere, auzotar batzuk euli-kopurua hazi dela kexatu ziren. Udalak azterketa egin eta Iturburu fumigatzeko erabakia hartu du. Aurten egoeraren jarraipena egiten segituko du.

Bibliotekan mailegu digitalak egin daitezke

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin du Udalak

Ipuin kontaketa digitalak antolatu ditu bibliotekak

Udaleku irekietarako hezitzaileak behar dira

Eskola Kirolako ariketak, etxean bertan

Manuel Lekuona bibliotekak E-liburutegiaren bidez mailegu digitalak egiteko aukera dagoela gogora ekarri du, baita filmak on-line ikustekoa da: eliburutegia.euskadi. eus helbidean. Maileguak egiteko ezinbestekoa da liburutegiko bazkide izatea (pasahitza eta erabiltzailea eskatzen baitira, eta filmen kasuan, e-mail bat ere aktibatu behar da). Bibliotekako bazkide ez denak, pasahitza eta erabiltzaile zenbakia ahaztu dituenak, edo e-maila aktibatzea nahi duenak, bibliotekarekin harremanetan jarri behar du: biblioteka@oiartzun.eus-era idatzita.

2019ko errenta aitorpena on-line onartzeko epea ireki du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun sailak aste honetan. Azken 15 urteetan bezala, Oiartzungo Udalak (UEMA eta Oarsoaldeko Euskararen Batzordearekin batera), errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi ditu oiartzuarrak, edozein delarik ere modalitatea. Iaz, oiartzuarrek egindako errenta aitorpenen %37,10 izan zen euskaraz. Era berean, eskualdean errenta aitorpena euskaraz egiten dutenek bi lagunentzako otorduaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Lur Kortaren ipuin kontaketa digitalak antolatu ditu Manuel Lekuona bibliotekak. Lehenengoa joan den astean egin zen (bihar arte ikusgai dago Kortaren beraren youtubeko kanalean) eta bihar, hilak 9, hurrengo ipuin kontaketa digitala izango da, 12:00etatik aurrera. Berriz ere astebetez egongo da ikusgai Kortaren ipuin kontaketa saioa on-line. Aurrez aurreko ipuin kontaketa saioak bertan behera utzi behar izan ditu Udalak COVID-19ak eragindako larrialdi egoerarengatik, baina haurrentzako saioak egiten jarraituko du.

Uztailaren 1etik 30era izango dira udaleku irekiak, Abaraxka ludotekak eta Udalak antolatuta. Haurren izen-ematea irekita dago (500 haur arte). Udalekuak antolatzeko, lanerako hezitzaileak ere behar dira. Horretarako, lanerako interesa dutenen curriculumak jasotzen ari da Abaraxka ludoteka. Aisialdiko begirale titulua; EGA edo baliokidea; eta hezkuntza, psikologia edo gizarte ikasketak eskatzen dira lanerako. Sorosle titulua eta hezkidetzan formakuntza ere baloratuko dira. udalekuak.oiartzun@gmail. com helbidera bidali behar da.

Eskola Kirolako hezitzaileak egunero erronka bana proposatzen aritu dira haurrei, etxean egiteko modukoak, errazak eta dibertigarriak. Aste Santuko oporraldia dela eta, egun hauetan ez da proposamenik berririk egingo, baina Kirolaisi XXIren Youtubeko kanalean ikusgai daude proposatutako guztiak. Haurrek eurek ez ezik, gurasoekin batera egiteko ariketa eta erronka errazak dira, etxean egon daitekeen materiala baliatuz. COVID19ak eragin duen larrialdi egoera pixka bat arintzeko egindako proposamenak dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.