udal aldizkaria
2020ko APIRILA • 237. ZENBAKIA
Urkabe Baita eremuan alokairu sozialeko eta zuzkidura etxebizitzak gauzatzeko proiektua
Talaia poligonoko errepidea konpontzeko lanak, martxan
Elizalde auzoa Urkabe mendiarekin "seguru" lotzeko aukera emango du egitasmoak
Udalak SPRIren laguntza jaso du finantzaketarako
Urkabe Baita eremuan zuzkidura etxebizitzak (20- Aurreko legegintzaldian hasitako egitasmoa 25 artean) eta alokairu sozialeko beste 15 etxebi- Aurreko legegintzaldian hasi zen Udala proiektu zitza gauzatzeko egitasmoa landu du Udalak. hau lantzen. "Planeamendu Orokorrak eremu horretarako ematen dituen aukerak ikusita, herriko Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailarekin sinatu beharrak asebetetzeko moduko proiektua" dela du hitzarmena Udalak proiektu hau gauzatzeko. uste du Gobernu Taldeak. Hitzarmenean bildu da erakunde bakoitzak zer egingo duen. Udalak eremua "konplexua" dela aitortzen du, batez ere sarrera-irteerak antolatzeko momentuan. Aldi baterako etxebizitzak Proiektua oraindik idatzi badago ere, sarreraGazteentzako eta behar bereziak dituzten herri- irteerak Mosa aldetik egingo direla aurreratu du tarrentzako (izan litezke hirugarren adinekoak, Udalak. mugikortasun arazoak dituztenak...) etxebizitzak izango dira, aldi baterako. Elizalde eta Urkabe mendiaren lotura Elizalde auzoari Urkabe mendira "ibilbide seguru Proiektua Urkabe Baita eremuan udal jabetzakoak eta txukuna" ere eskainiko dio proiektuak, gauzadiren lurretan gauzatuko da: Urkabe Baita jaure- tzen denean. gian bertan eta inguruko eremuetan. Elizalde "kohesionatzeko" eta auzoaren "bi ereEremua birpartzelatzeko egitekoa Udalak bere muak batzea" elementu egitasmoaren indargune gain hartuko du. garrantzitsua izango dela uste du Leonet alkateak.
Talaia industrialdeko (Arragua) errepidea eta espaloiak txukuntzeko lanak egiten ari da Udala. Herriko industrialdeetako egoera hobetzeko lanak egiten ari da Udala, Oiartzungo motor ekonomiko garrantzitsua baitira herrian dauden enpresaguneak.
Herriko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko bonoak atera ditu Udalak Hilaren 18tik aurrera erosi eta erabili ahal izango dira dena, taberna eta jatetxeetan Udalak herriko merkataritza ttikia eta ostalaritza suspertzeko bonoen kanpaina jarriko du martxan. COVID-19ak eragindako larrialdi egoeraren ondorioz, itxita egon diren eta fakturazioa jaitsi zaien establezimenduek parte hartu ahal izango dute kanpaina honetan. Hilaren 12a arte (asteartea), merkataritza eta ostalaritza-establezimenduek kanpainan izena emateko aukera izango dute, www.oiartzun.eus-en.
establezimenduen bertan). Udalak, bono bakoitzeko 10 €ko ekarpena egingo dio ostalaritza edo merkataritza establezimenduari.
Lanek 307.469,83 €ko aurrekontua dute eta Udalak Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI) laguntza jaso du. SPRIk lanaren %48 finantzatuko du eta gainerako %52a (157.469,83 €), Udalak. Lanek 10 asteko iraupena izango dutela aurreikusten da.
Mendiburu 14ko euste-hormaren lanak
Mendiburu 14ko udal eraikinaren euste-hormak izango direnak egiteko lanak hasi dira azken egunetan. Horrekin batera, alde bateko horma ere eraikiko da. Lan hauek bi hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusten du Udalak.
Momentuz, 2.500 bono aterako ditu Udalak eta 25.000 € bideratuko ditu herriko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko pizgarrietan.
SPRIren diru-laguntza jasoko da Hilaren 18tik aurrera, herritarrek bonoak erosteko eta erabiltzen hasteko aukera izango du (datorren astean emango dugu parte hartuko duten establezimenduen berri). Herritarrek 30 €ko bonoa erosita, 40 €ko erosketa egiteko aukera izango dute (bonoa erositako esta-
Angeluko hilketa matxista salatu du Udalak
Talaiako garbigunea eta altzari bilketa, martxan
Euskal Herria plazan, berriz txandakatzea
Bidez Bide zerbitzua berriz martxan da
Konfinamendu arintzearen 0 faserako aholkuak
Angelun (Lapurdi) aurreko asteazkenean (hilak 6) izandako hilketa matxista salatu du Oiartzungo Udalak, emakumenetzako indarkeria matxistarik gabeko bizitzak nahi ditugula aldarrikatzeko. Udaletxeko balkoian indarkeria matxistaren kontrako puntu lila ere jarri da. 89 urteko gizonezko batek 83 urteko emaztea hil zuen eta, ondoren, gizonak bere buruaz beste egin zuen. Herriko zein Euskal Herriko mugimendu feministak hilketa matxista hau salatzeko gaur (hilak 8) 19:00etan antolatu duen kazeroladan parte hartzeko deia egin du.
Etxeko noizbehinkako hondakinak eta hondakin bereziak egoki kudeatzeko, Talaiako garbigunea berriz irekita dago. Ohiko ordutegia izango du, astelehenetik larunbatera goizez eta arratsaldez eta, igandetan goizez bakarrik. Udalak bi ostegunetik behin egiten duen altzari bilketa ere martxan dago. Zerbitzu hori erabiltzeko, Atez Ateko Informazio Bulegoarekin jarri behar da lehenengo harremanetan: 943 49 03 77 edo atezate@oiartzun. eus. Bi zerbitzu hauek etenda egon dira COVID-19ak eragindako larrialdi egoerarengatik.
Euskal Herria plazako aparkalekuan berriz ere txandakatze sistema martxan da. COVID-19ak eragindako larrialdi egoera hasi zenean, bertan behera utzi zuen Udalak txandakatze sistema. Egoera normaltzeko 0 Fasean komertzio txikiak euren ohiko jarduerara bueltatzen hasiko direla eta, berriz ere txandakatze sistema martxan jartzea erabaki da, auzoetako bizilagunei plaza inguruko komertzio txikietara heltzeko erraztasunak eman asmoz. Ordu eta erdiko doako txandakatzea izango da astelehenetik larunbat eguerdira.
Udaleko Gizarte-Ongizate sailak eta Behemendik elkarlanean landa eremuan bizi diren adineko eta mugikortasun arazoak dituzten herritarrei eskaintzen dioten Bidez Bide zerbitzua berriz martxan da. Martxoaren 13an, COVID-19ak eragindako larrialdi egoerak eraginda, bertan behera geratu zen landa eremuko herritarrak zerbitzuetara (enkarguetara eta medikutara, adibidez) hurbiltzeko helburua duen zerbitzua. Erabiltzaile berriren batek beharra balu, Gizarte-Ongizate sailarekin jarri behar du harremanetan (943 48 05 52).
COVID-19ak eragindako konfinamendu arauak arintzen hasi dira azken egunetan. 0 Fasea deitu zaion honetan Udalak oinarrizko prebentzio neurriak ez ahaztutzeko eskatu nahi die herritarrei: eskuak maiz garbitzea (etxetik ateratzerakoan eta sartzerakoan, beti) eta pertsonen arteko distantzia (bi metro) mantentzea etxetik ateratzekoan (erosketak egitean, haurrekin, txakurrarekin, kirola egitean...). Era berean, kalera ateratzeko ordutegiak daudela gogora ekarri eta errespetatzeko eskatu du Udalak.