240. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

2020ko MAIATZA • 240. ZENBAKIA

Merkataritza eta ostalaritza suspertzeko Udalaren kanpainan parte hartuko dute 39 establezimenduk

Urmendi Haur Eskolan matrikulazioa martxan da

30 €ko bonoak salduko dituzte, herritarrek 40 €ko erosketak egiteko aukerarekin

0-3 ziklo osoko izen-ematea ireki da

Udalak COVID-19ak eragindako larrialdi egoerarengatik itxita egon diren edo fakturazioa jaitsi zaien herriko komertzio txikiak eta ostalaritza establezimenduak suspertzeko bonoen kanpainan 39 establezimenduk parte hartuko dute. Pasa den astelehenetik (hilak 18) uztailaren bukaera arte egongo da martxan.

Urmendi Haur Eskolan matrikulazio epea irekita dago. Hilaren 29a arte egongo da izena emateko aukera haur eskolako ziklo guztian: 0-3 adin-tartea (2018an, 2019an eta 2020an jaio(ko) diren haurrak).

Gisa guztietako establezimenduek parte hartuko dute bonoen kanpainan, erdigunean eta auzoetan daudenek. Udalak 2.500 bono banatuko ditu establezimenduen artean: 25.000 € bideratuko ditu komertzioak eta ostalaritzako establezimenduak suspertzeko kanpaina berezira. Nola funtzionatuko du kanpainak? Kanpainan parte hartuko duten establezimenduetan bonoak erosteko aukera izango da. 30 €ko bonoa erosita, 40 €ko erosketa egiteko aukera izango dute bezeroek (bono bakoitzeko 10 €ko laguntza emango dio Udalak establezimenduari). Bonoa erosten den establezimenduan bertan erabiltzeko izango da. Bonoa aldi bakarrean edo 10 €ko lau zatitan erabili ahal izango da. Bezero bakoitzak gehienez bi bono erosi ahal izango ditu establezimendu bakoitzean. Kanpaina maiatzatik uztaila bukaera arte egongo da martxan. Alegia, erositako bonoak erabiltzeko denbora-tarte hori izango dute bezeroek.

KANPAINAN PARTE HARTZEN DUTEN ESTABLEZIMENDUEN ZERRENDA: - Ainhoa Berasarte fisioterapia. - Ainhoa ileapaindegia. - Alhambra taberna. - Arkupe hortz-klinika. - Baobab. - Dixidu diseinu grafikoa. - El Paso. - Garbiñe edergintza. - Goxoki denda. - Gurutze Berri jatetxea. - Iriberri jatetxea. - Itziar edergintza. - Kabitxo taberna. - Kapeo jatetxea. - Kastro-berri taberna. - Kinkilla. - Kirikoketa ileapaindegia. - Lide Cenzano fisioterapia. - Lizarralde ortopedia. - Maddi arropa denda. - Matteo jatetxea. - Mirari Txurio ileapaindegia. - Miren taberna. - Numai ongizate zentroa. - Oiartzun autoeskola. - Oiartzun Running Shop. - Oiartzun Zone. - Ordozelai sagardotegia. - Oskarbi. - Pausoz pauso podologia. - Sasi loradenda. - Sorgin zulo taberna. - Toki Alai jatetxea. - Tolaita taberna. - Txikierdi Alde. - Txintxosta ileapaindegia. - Urkola optika. - Urrats paperdenda.

COVID-19 larrialdi egoerak matrikulazio epea atzeratu eta aurkezpen irekiak bertan behera uztea eragin du. Infomazio gehiago 943 26 00 82 telefonora deituta edo urmendi@ouip.ikastola.eus-era idatzita lortu daiteke.

Larzabalgo jolas-parkea berritu da

Arraguako Larzabal etxadiko jolas-parkea berritu du Udalak. Lurzorua aldatzeaz gain, jolasak ere aldatu dira: sare-piramidea jarri da lehen zegoen baten ordez eta, balantzin egokitu bat ere bai. 38.781,63 € inbertitu ditu Udalak lan hauetan.

Parte hartzeko aukera bada oraindik Bonoak bukatu arte banatuko ditu Udalak. Oraindik kanpainan parte hartzeko aukera izango dute merkatari eta ostalariek: covid19merkatariak@ oiartzun.eus edo 943 49 01 42 telefonora deituta (astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara).

Silo plastikoaren bilketa egingo da datorren astean

Bibliotekako buzoia berriz erabilgarri dago

Komertzioen berrirekitzea, euskarazko errotuluekin

Udal Fondoa ez murrizteko eskaera egin du alkateak

Errenta mekanizatua ere euskaraz egiteko deia

Silo plastikoaren bilketa berezia egingo du Udalak datorren astean (hilak 28, ostegunean). Ergoien, Gurutze, Karrika eta Ugaldetxo auzoetan, belar bolak biltzeko erabiltzen den plastiko berezi hau biltzeko puntuak jarriko dira. Hauek izango dira: Arbelaitz bidea (Ergoien); Bizardia elkartearen ataria (Gurutze); Gaintzabal bidearen sarrera (Karrika); Zerradi poligonoko aportazio gunea eta Txaparreko zintzilikarioak (Ugaldetxo). Astelehenetik aurrera (hilak 25) utzi ahal izango da plastikoa, bestelako hondakinik gabe eta sokaz bildua.

Manuel Lekuona bibliotekako buzoia berriz ere erabilgarri dago, bazkideek etxean dituzten liburuak bueltatzeko. COVID-19aren larrialdi egoera hasi zenetik itxita egon da biblioteka: mailegu eta itzulketa zerbitzurik ez da izan. Orain, liburuak bueltatzen hasteko aukera izango dute erabiltzaileek. Liburuek hamabost eguneko berrogeialdia pasatu beharko dute. Biblioteka irekitzeko neurriak zehazten ari dira (EAEko liburutegi sarea), eta ordurako etxean egon diren materiala eskuragarri egotea ahalbidetuko du itzulketak egiteak.

Udalak eta Ttur-Tturrek COVID19ak eragindako larrialdi egoerarengatik itxita egon ondoren berriz euren ateak ireki dituzten herriko komertzioei segurtasun neurrien berri euskaraz (edo elebitan) emateko errotuluak eskaini dizkiete, Bai Euskarari elkarteak eskura jarri dituen doako baliabideen bidez. Norberak inprimatu dezake edo bestela, Ttur-Tturrekin harremanetan jarri (943 26 01 82). Udalak eta Ttur-Tturrek Euskara merkataritzara egitasmoa lantzen dute, herriko komertzioetan euskararen normalizazioa sustatzeko.

Jexux Leonet Oiartzungo alkateak, Gipuzkoako beste 55 alkaterekin batera (EH Bildukoak eta independienteak), Gipuzkoako Foru Aldundiak Udal Fondo Forala murrizteko hartu duen erabakiaren kontra, gutuna bidali du Ogasun sailera. Udal Fondoa ez murrizteko eskaera egin dute alkate horiek denek eta irtenbidea adostua izan dadila. Horrez gain, Gipuzkoako udalei 20 milioi euroko diru-laguntza bideratzeko ere eskatu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak bere kabuz hartu duen erabakia salatu dute Leonetek eta gainerako alkateek.

Errenta aurrez aurre, era mekanizatuan, egiteko aukera eskaintzen hasi da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun saila. Joan den astetik, hitzorduak ematen ari dira. Udalak, UEMArekin eta Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin batera, gisa honetara errenta aitorpena egingo duten herritarrei gogora ekarri nahi die errenta mekanizatua ere euskaraz egin daitekeela. Errenta aitorpena oraindik euskaraz egiten ez duten herritarrei pauso ttiki baina garrantzitsu hori emateko deia egin die Udalak, UEMArekin eta Oarsoaldeko beste hiru Udalekin batera.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
240. Aski Prexko! by Oiartzungo Udala - Issuu