udal aldizkaria
2020ko MAIATZA • 241. ZENBAKIA
Udala: "Norberak etxean egin dezakeenak zein ondorio dituen adibide garbia da atez ateko bilketa"
Udaletxea tramite administratiboetarako ireki da
10 urte bete dira Oiartzunen hondakinak biltzeko atez ateko sistema ezarri zenetik
Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Hondakinen kudeaketa eredua irauli zen duela 10 urte. Norberak etxean egin dezakeenak zein ondorio dituen ikusteko adibide garbia izan zen. Guztiok sortzen ditugu hondakinak eta kontzientzia hartu eta herritarrak heziz gero, onura ikaragarria da. Egun, Oiartzunen zenbat biltzen da gaika? Egunero etxean sortzen ditugun hondakinak kontuan hartuz %80,3. Garbigunean bildutakoa gehituz gero, %84,14. Kale garbiketakoa ere gehituta, %81,5. Hamar urte ondoren zein da balantzea? Ohitura aldaketa nagusia duela 10 urte egin genuen. Hala ere, hondakinen kudeaketan lanean jarraitu behar da. Hondakinen kontua oso loturik dago jendarte ereduarekin: bizimodu motaren arabera hondakin gehiago edo gutxiago sortzen dira. Lortu dugu hondakinen kudeaketaren arazoa plazaratzea eta gaika sailkatzea oinarrizkoa izatea, baina oraindik asko dugu hobetzeko murrizketan. Zein arlotan hobetu daiteke oraindik? Helburua beharrezko ez den hondakinik ez sortzea da, zero zabor. Hondakinen kudeaketaren lehenengo printzipioa murrizketa da, ondoren berrerabil-
tzea eta azkenik, birziklatzea. Gaika sailkatzeko pausoa eman genuen, beste printzipioetan sakondu behar dugu. Batez ere hondakinen murrizketak izan behar du erronka. Errefusa asko sortzen dugu eta asko murriztu liteke oraindik. Atez ateko bilketarekin lortu dugu hondakinak egoki sailkatuta bidaltzea birziklatzera. Hori mantendu egin behar dugu gutxienez. Atez ateko hondakinen bilketan aldaketarik eragin al du koronabirusak? Atez ateko hondakinen bilketa oso sistema pertsonalizatua da. Hori dela eta, koronabirusarekin kutsatutako herritarren hondakinen bilketa ere pertsonalizatua izan da. Berrogeialdian zeuden herritarren hondakinak gaueko bilketatik kanpo antolatu ditugu. Besterik. Osasun krisi honetan hausnarketa ugari ari gara egiten. Zer nolako bizimodua dugu? Zein da gure eredua? Hondakinen gaia ere hor kokatu behar dugu. Orain arteko eredu honek sortzen ditu hondakinak, baliabideak xahutuz eta sortzen dituen ondorioak kontuan hartu gabe. Ekonomia zirkularraren ideia teoriatik praktikara eraman behar dugu.
Biblioteka maileguak egiteko ireki da Eskaerak egiteko eta liburuak hartzeko ordutegia antolatu du liburutegi-zerbitzuak Manuel Lekuona bibliotekak ateak ireki ditu, li- (sarreran gel hidroalkoholikoa jarri du Udalak deburu eta DVD-en maileguak egiteko eta materiala nen eskura) eta musukoa eraman beharko dute. bueltatzeko. Neurri bereziekin hasi da zerbitzua ematen bazkideei. 14 urtez azpiko haurrek etxeko heldu batekin joan beharko dute bibliotekara. Igogailua ere ez din da Maileguak egiteko, aldez aurretik telefonoz (943 erabili (beharra duenak, liburuzainarekin hitz egin 49 38 64), e-mailez (bibliotekamaileguak@oiart- beharko du). Ikasle Gela, egunkariak eta ordenazun.eus) edo telematikoki (www.katalogoak.eus- gailu gela ezingo dira erabili oraindik. kadi.eus) eskatu ahal izango dira. Kasu horietan, hurrengo egunean jasoko dira liburuak, bibliotekako ohiko ordutegian (astelehenetik ostiralera 09:00-13:00/16:00-20:00 eta larunbatetan, 09:0014:00).
Udaletxea aurrez aurreko tramite administratiboak egiteko irekita dago, gisa horretako arreta eskaintzen duten sailetan. Harrera egiteko, derrigorrez aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da. Herritarren eta udal langileen osasuna bermatzeko neurriak hartu ditu Udalak udaletxea ireki aurretik. Honela, gel hidroalkoholikoa herritarren eskura jarri du harrera-gune guztietan eta babes pantailak. Era berean, herritarrek derrigorrez maskararekin joan beharko dute udaletxera eta bi metroko segurtasun distantzia mantendu. Igogailua ezinbestekoa denean soilik erabiltzeko gomendatzen da eta beti bakarrik (mugikortasun arazoak dituztenek laguntzaile bat izan dezakete). Tramite administratiboak, berriz martxan Era berean, larrialdi egoerarengatik etenda geratu ziren tramite administratibo guztiak berriz ere martxan daude joan den ekainaren 1a geroztik. Aurrez aurreko arretarako hitzordua dagokion sailean eskatu behar da. Hemen telefonoak: Harrera orokorra: 943 49 01 42 Gizarte-Ongizatea: 943 49 05 52 Hirigintza: 943 49 03 77 Kontu hartzailetza: 943 49 13 77 Udaltzaingoa: 943 49 33 11
Liburuak eta DVDak itzultzeko, sarrerako buzoia eta harreran jarri den saskia erabili daitezke. Eskuak garbitzea eta musukoa, derrigorrezko Bibliotekara doazen erabiltzaileek eskuak garbitu
Luberri eta Soinuenea museoak ireki dira
Urmendi Festa bertan behera geratu da
Arditurrik jarduerak eskainiko ditu ekainean
Landetxe eta Beheko Plaza berriz ere txandakakoak
3.160 kilo silo plastiko bildu ditu Udalak
Luberri Ikasgune Geologikoa eta Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa museoak aste honetan ireki dira. COVID-19ak eragindako larrialdi egoerarengatik itxita egon dira (birtualki zenbait proposamen egin badituzte ere). Orain, iraila arte gutxienez, osasun baldintza bereziekin irekiko dituzte museoak, batez ere bisitari kopurua mugatuta. Bisita gidatuak aldez aurretik eskatu beharko dira eta bisitariek derrigorrez musukoak eraman beharko dituzte. Informazio gehiago museoetan bertan emango dute: 943 26 05 96 (Luberri) eta 943 49 35 78 (Soinuenea).
Aurten ez da Urmendi Festarik izan. Haur Eskolako hezkuntza komunitatea osatzen duten guraso eta langileek elkarrekin antolatzen dute egun hau, "komunitatea indartzeko eta herriari ospakizun bat eskaintzeko". COVID-19 larrialdi egoerak eragin duen salbuespen egoera dela eta, aurten Urmendi Festa ez egitea erabaki dute, "sare sozialetan eginez gero, ez lukeelako egunak bere esentzia mantenduko". Izan ere, Urmendi Festaren zentzua haur eskolako eraikin nagusian bilduta sortzen zen giroa dela baloratu da.
Arditurri parketxea jarduerak eskaintzen hasiko da bihartik aurrera (hilak 6, larunbata). Ekaineko larunbat guztietan familientzako orientazio jolasak antolatu dituzte (10:00-12:00). Horrez gain, igande honetan ibilaldi gidatua antolatu dute: Kausotik Oialeku aldera joko dute (10:00), mairubaratzak ezagutzeko, mitologiaren laguntzarekin. Hau ere familian egiteko plana izango du. Jardueretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da: arditurri@gipuzkoanatura. eus. Meategietako bisitak aurrerago jarriko dituzte martxan.
Beheko Plazako eta Landetxeko aparkalekuak berriz ere txandakoak dira. Gisa honetara, Elizalde auzoan dauden estalitako aparkaleku publiko guztiek berriz ere COVID19ak eragindako larrialdi egoeraren aurretik bezala funtzionatzen dute, auzoetatik herrigunera datozenei epe motz, ertain eta luzeko aparkaleku aukerak emateko. Astelehenetik larunbatera, Beheko Plazan gehienez hiru orduz utzi ahal izango da autoa eta Landetxen, berriz, sei orduz. Txandakako ordutegia 08:00etatik 14:30ak bitartean izango da.
3.160 kilo silo plastiko bildu ditu Udalak, aurreko astean egindako bilketa berezian. Ergoienen, Gurutzen, Karrikan eta Ugaldetxon propio bilketa hori egiteko egokitutako bost guneetan bildu dira belar bolak biltzeko erabiltzen den plastiko berezi hau. Hondakin hau egoki kudeatzeko, beharrezkoa da silo plastikoa gaika biltzea eta dagokion gunera bideratzea egoki tratatzeko. Udalak urtean bitan egiten du bilketa, herriko baserritarrei euren lanean erabiltzen duten hondakin berezi hau egoki birziklatzeko aukera eskainiz.