242 AP

Page 1

udal aldizkaria

2020ko EKAINA • 242. ZENBAKIA

Xanistebanak bertan behera uztea erabaki dute Jai Batzordeak eta Udalak

Arditurriko meategiak berriz irekita daude

Uda Kulturala antolatuko du Udalak udako hilabeteetan

Asteburuan familientzak bi ekintza antolatu dituzte

Jai Batzordeak eta Udalak aurtengo xanistebanak bertan behera uztea erabaki dute. COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoera dela eta, herriko festak osasun segurtasun neurri guztiekin ospatzerik ez dagoela uste dutelako hartu dute erabaki hori.

COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerarengatik zenbait astez itxita egon ondoren, Arditurriko Interpretazio Zentroa eta meategiak berriz irekita daude. Oraingoz, oinarrizko bisita egiteko aukera soilik izango dute bisitariek, osasun neurri guztiak errespetatuz.

Udalak eta Jai Batzordeko eragileek ahobatez hartu dute erabakia. Bileran xanistebanetan ekintzak antolatzen dituzten 22 eragilek hartu zuten parte eta alkatetza, Kultura eta Feminismo sailetako udal arduradunek: Jexux Leonet alkateak, Iosune Cousillas Kultura zinegotziak eta Olga Leibar Feminismo zinegotziak.

la: herritarrei seguruak izango dira ekintza kulturalak eskaintzeko udan zehar. Herriko kulturgile eta eragileekin elkarlanean antolatuko da Uda Kulturala. Izan ere, asmoetako bat COVID19ak gogor astindu duen kulturaren sektorea laguntzea izango da. Antolatuko diren ekintzak egunez izango dira eta aforo mugatuarekin.

Familientzako eskaintza Honez gain, bestelako eskaintzak ere egiten hasi dira familientzat. Asteburu honetan orientazio jolasa izango da larunbatetan (bihar, hilak 20, eta datorren astean, hilak 27 ere izango da).

Uda Kultura antolatuko du Udalak Hala ere, Udalak uste du COVID19aren eboluzio positiboa den heinean, ekintzak berreskuratzen eta normaltasunera bueltatu behar duela herriak. Hori dela eta, ahal den heinean udaran zerbitzuak eta ekintzak berriz martxan jarriko dira.

Mineralak ezagutzeko tailerra ere izango da datorren igandean (hilak 21). Kasu guztietan, aldez aurretik erreserba egin beharko da:

Hori dela eta, Uda Kulturala antolatzen ari da Uda-

Establezimendu txikientzako dirulaguntza 150.000 € bideratuko ditu Udalak merkatari, ostalari eta zerbitzuei laguntzeko Udalak 150.000 €ko dirulaguntza emango die herriko merkatari txiki, ostalari eta zerbitzuen establezimenduei, COVID19ak eragin dien kalte eta geldialdiaren ondoren jarduera ekonomikoa berrabiaratzeko. Herrigunean, auzoetan, poligonoetan eta merkatal guneetan dauden txikizkako establezimenduek eskatu dezakete laguntza uztailaren 3a arte, agiriak aurkeztuta, udaletxeko harreran edota Bulego Elektronikoan (www.oiartzun.eus).

Honela, talde txikietan -segurtasun distantziak mantenduzegingo dira bisitak eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da (norberak eraman beharko du berea). Arditurriko Interpretazio Zentroak eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa jarriko du bisitarien eskura.

Establezimendu bakoitzak gehienez 2.000 €ko laguntza jasoko du. Laguntza hauek bateragarriak izango dira beste erakundeek (publikoak edota pribatuak) ematen dituzten laguntzekin.

Telefonoa: 943 49 50 69/943 49 45 21 E-maila: arditurri@gipuzkoanatura.eus Webgunea: www.gipuzkoanatura.eus

Fermiñene eta Arizmendi-enean lanak

Fermiñene eta Arizmendi-enea eraikinetan hezetasunaren kontrako lanak egiten ari da Udala. Bi etxeek horma partekatzen dute eta bertatik hezetasuna hedatzen da. Arizmendi-enea biziberritzeko lanen ondorioetako bat da hezetasunaren kontrako lan hau. 30.000 € pasatxo bideratu ditu Udalak lan hauetara.

2.000 € establezimendu bakoitzarentzat Udalak lagunduko dituen kontzeptuak hauek izango dira: errentamendu eta mailegu gastuak; hornidura eta zerbitzu errepikakorrak; aholkularitza gastuak; COVID19arengatik egin beharreko moldaketen gastuak; aseguru gastuak; hardware eta softwareak eskuratzea; ERTE eta CATA kudeatzeko gastuak; eta udaberri/uda denboraldiko gastuak.

Kirol instalazioak uztailaren 1ean irekiko dira

Urmendi Haur Eskolak ateak irekiko ditu berriz

Uda Kirol eskaintza izango da Oiartzunen

Bono kanpainak herritarren harrera ona izan du

Ikasle Gela eta informatika zerbitzuak, irekita

Uztailaren 1ean COVID19ak eragindako larrialdi egoerarengatik itxita egon diren udal kirol instalazioak irekiko dira: Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekua. Neurri bereziekin irekiko dira, erabiltzaileen osasuna bermatzeko. Horretarako, besteak beste, erabiltzaile kopuru mugatua izango dute. Mantenu lanak egin dira ireki aurretik, beraz, aurtengo abuztuan ez dira itxiko Elorsoro kiroldegia eta Madalensoro pilotalekua. Larrialdi egoerak iraun duen bitartean, Elorsoro kiroldegiko bazkide kuotarik ez du kobratu Udalak.

Urmendi Haur Eskolak ateak irekiko ditu datorren astelehenean (hilak 22). COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoera dela eta, neurri bereziak hartu behar izan ditu haur eskolak. Besteak beste, haur bakoitza heldu bakarrak eramango du Urmendira, eta sartu-irteerak geletako kanpoko ateetatik egingo dituzte. Martxoaren 14tik itxita egon da haur eskola COVID19ak eragindako alarma egoerarengatik. Bitarte honetan, 0-3 hezkuntza tarteko Udal Ikastola Partzuergoak ez die kuotarik kobratu familia erabiltzaileei.

Uda Kirol eskaintza egin du aurten ere Oarsoaldeko Kirol Mahaiak, haur eta helduentzat. Guztira, 14 kiro modalitate egiteko aukera izango da datorren astelehenetik (hilak 22) irailaren 4a arte. Horietako sei, Oiartzunen bertan: cycling-a; eskalada; entrenamendu funtzionala; igeriketa; multifitness; OTXEren bike eskola eta padela. Lau urtetik goitiko haur eta helduentzako eskaintza izango da. Izen-ematea on-line egin beharko da (www. oiartzun.eus) edo uztailaren 1etik aurrera, Elorsoro kiroldegiko harreran ere bai.

Herriko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko Udalak bonokanpaina martxan du. Batzuek dagoeneko bono guztiak saldu dituzte, baina oraindik batzuetan eskuratu daitezke. Bezeroak 30 €ko bonoa erosi eta 40 €ko erosketa egiteko aukera du, Udalak bono bakoitzeko 10 €ko laguntza emango duelako. Kanpaina honetan parte hartu nahi duten komertzio eta ostalaritza establezimenduek oraindik badute aukera. Horretarako udaletxearekin jarri behar dute harremanetan: 943 49 01 42 edo covid19merkatariak@oiartzun.eus.

Ikasle Gela eta informatika zerbitzua berriz ireki dira Manuel Lekuona bibliotekan. COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerarengatik, neurri bereziekin. Ikasle Gelak, adibidez, gehienez 12 ikaslek egon ahalko dute aldi berean, distantziak mantenduz. Bileren kasuan, 33 lagun arte elkartuko dira. Ikasle Gelaren ordutegia Manuel Lekuona bibliotekaren bera izango da egoera aldatu arte. Ganbarako ordenagailuak eta Internet zerbitzua erabiltzeko aukera ere eskaintzen hasi da biblioteka (gehienez 8 lagun aldi berean).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.