udal aldizkaria
'Kulturabirusa' kultur egitaraua antolatu du Udalak uztaileko asteburuetarako
2020ko UZTAILA • 241. ZENBAKIA
Beilatokiko aparkalekua, txukunduta
Elizaldeko idi-dema plazako aparkalekua -beilatokiari eta udako igerilekuari zerbitzua ematen diona- txukundu du Udalak. 14.178 € bideratu ditu lan hauetara.
Ekitaldietan herriko kultur eragileek eta sortzaileek izango dute protagonismoa Uda berezia izango da aurtengoa. Jende pilaketak saihesteko, udako kultur ekitaldiak bertan behera geratu dira (auzoetako festak, xanistebanak...). Udalak ez du nahi hori herritarrek kulturaz gozatzeko eta sortzaile zein kultur eragileek plazarik ez izateko arrazoia izatea, eta horregatik, Kulturabirusa zikloa antolatu du. Honela, uztaileko asteburu guztietan ekintzak izango dira gurean. Udalak herriko kultur eragile, eragile sozial eta sortzaileen laguntza izan du egitaraua osatzeko. Ekintzak, herrigunean eta auzoetan Herrigunean izango dira ekintza gehienak: Arizmendiko lorategian, Hipatia lorategian, Haurtzaro Ikastolan, Ibargain parkean... Hala ere, auzoetan ere kultur eskaintza egon dadin ahalegina egin du Udalak (eguraldi txarra eginez gero, kontsultatu non diren ordezko tokiak). Ekintzak dohainik, baina txartelarekin Egitarauko ekimenek aforo mugatua izango dute, COVID19ak eragindako osasun-larrialdi egoerako neurrietara egokitzeko. Dohainik izango dira ekintza guztiak, baina batzuetan parte hartzeko txartela eskuratu beharko da. Pertsona bakoitzak gehienez ekintzako bi txartel hartu ahal izango ditu. Turismo Bulegoa Astelehenetik igandera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara dago irekita. EGITARAUA: Uztailak 3, ostirala: 19:00: Lur Kortaren ipuin-kontaketa (Kalexa plaza).
Zer gertatzen da herrian? erronkaren aurkezpena (Biyurrienearen sare sozialak). Uztailak 4, larunbata: 19:30: Parramurritza kantu emanaldia: Nikole, Joxe Leon eta June (Arizmendi lorategia). Uztailak 9, osteguna: 18:30: Izaro eta Lohizune kantuan (Olalde plaza). Uztailak 10, ostirala: 19:00: Hiru biñaka zirkuitua: - Edurne Agirrezabala. - Jon Martin, Iker Lauroba eta Ane Narbarte. - Maider Zabalegi eta lagunak. Uztailak 11, larunbata: 11:00: Mendi martxa (Iturriozko frontoia). 19:30: Bakean dagoena bakean utzi, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai (Arraguako frontoia). Uztailak 16, osteguna: 17:00: Kolore festa (Iturriozko frontoia). 18:30: Tailerra: kaxa menstruala (pleno aretoa). Uztailak 17, ostirala: 19:00: Hiru biñaka zirkuitua: - Izar Aizpuru eta Alaia Gaztelumendi. - Alaia Martin eta Ainara Lasa. - Eneko Gil eta Hatxe. Uztailak 18, larunbata: 10:30/11:15/12:00/12:45: Pasta tailerra (Karrikako frontoia). 18:30: Oiartzungo Flauta Taldea eta Bi Bemol (Arizmendi parkea). Uztailak 23, osteguna: 18:30: Malen eta Ekain, eta June Galardi kantuan (Uztapide plaza, Ergoien). Uztailak 24, ostirala: 12:00/18:00: Erakusleiho ARTEan bisita gidatua (Fermiñenetik). Erakusketa: hilaren 17tik 31ra komertzioetan. 22:00: Erik eta Win (Haurtzaro Ikastola). Uztailak 25, larunbata: 22:00: Lartaun abesbatza (Arizmendi lorategia). Uztailak 26, igandea: 11:00: Ondarea herrian (Doneztebe plazatik). Uztailak 30, ostirala: 12:00: Iya zein den oiartzunarrogo finala (Ikastolako frontoian). 19:00: Organoa eta herri musika (elizan). Uztailak 31, larunbata: 19:30: Harri Beltzaren kontzertua (kanpandorretik).
Arditurrin, familientzako ekintzak
Arditurriko Interpretazio Zentroa bisita gidatuak eta familientzako eskaintzak egiten ari da. Uztaileko eta abuztuko igande guztietan orientazio jolasak izango dira.
Larrialdi zaintza zerbitzua, martxan
COVID19ak eragin duen osasun larrialdi egoera dela, ohiko udalekuak antolatzerik ez du izan Udalak. Horren partez, 97 haur larrialdi zaintza zerbitzua jasotzen ari dira.
Udako igerilekua irekita dago uztailaren 1etik
'Bertatik bertara', hamar ostalaritza establezimendu
Pagoaldea eta Aldaburu txukuntzeko lanak
Bibliotekak udako ordutegia dauka
Elizalde eskolako frontoian jarriko dira hauteslekuak
Udako igerilekua irekita dago uztailaren 1az geroztik, COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoeragarengatik neurri bereziak hartuta. Honela, aforoaren %60arekin ireki da (400 lagun gehienez aldi berean). Elorsoro kiroldegiko bazkideek bazkidetzan sartuta dute udako igerilekuko erabilera. Gainerakoek, eguneko sarrera erosteko edo denboraldiko bonoa egiteko aukera izango dute (iaz baino merkeago, denboraldia laburragoa izango delako). Udalaren webgunearen bidez, momentuan momentuko aforoaren berri izan dezakete erabiltzaileek.
UEMAk udalerri euskaldunetan Bertatik bertara kanpaina jarri du martxan, bertako hizkuntza, produktuak eta barne turismoa sustatu asmoz. Oiartzunek ere parte hartuko du egitasmoan eta herriko 10 ostalaritza-establezimendutan mahai-gainekoak banatu dituzte Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Bertatik bertara kanpainan parte hartuko dute Elizalde, Ergoien eta Gurutzeko establezimendu hauek: Gazte Izanak; Irubide; Joxixionia; Kabitxo; Miren taberna; Pikoketa; Toki Alai; Tolaita; Tolare eta Usategieta.
Ergoiengo Pagoaldea poligono industrialeko barruko errepide zati bat txukuntzeko lanak egin ditu aste honetan Udalak. 10.802 €ko inbertsioa egin du Udalak hormigonatzen lan hauetan, bidearen egoera hobetzeko. Era berean, aste hasieran Ugaldetxoko Aldaburu herribideko sarrera ere konpondu du Udalak, Tajo enpresaren sarrera dagoen inguru horretan, bidea egoera kaxkarrean baitzegoen. Lan horiek gauzatzeko 4.235 € bideratu ditu Udalak. Industriaguneak hobetzeko lanen barruan kokatu daitezke bi obra hauek.
Manuel Lekuona bibliotekak udako ordutegia izango du abuztuaren 31 arte. Honela, goizetan bakarrik egongo da irekita zerbitzua. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara egongo da irekita eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara. COVID19ak eragindako larrialdi osasun egoerak biblioteka erabiltzeko moduak aldatu ditu. Hala ere, pixkanaka normaltasunera bueltatzen ari da guztia. Aste honetan, liburutegien arteko mailegua jarri da martxan berriz eta erabiltzaileek apal artean ibiltzeko aukera dute (15 minutuz).
Datorren igandean (hilak 12) Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoera dela eta, jende pilaketak saihesteko helburuarekin, Elizalde auzoko hauteslekuak tokiz mugitu dira. Honela, Elizalde Herri Eskolako frontoian kokatuko dira hautesmahaiak. Sarreran sekzioen antolaketa azaltzeko orri informatiboa jarriko du Udalak. Bozkatzeko musukoa derrigorrezkoa izango da eta, haurdunek eta 65 urtez goitikoek lehentasuna izango dute. Hauteslekuak tarteka desinfektatuko dira.