udal aldizkaria
Josu Delgado eta Iosune Cousillas: "Oiartzunek badu zenbait berezitasun bisitarientzat erakargarriak"
2020ko UZTAILA • 244. ZENBAKIA
Arditurriko hezeguneak
Arditurrin hezeguneak sortu dira, ekosistemarentzako bereziki garrantzitsuak direlako putzuak. Aranzadiko jendearekin auzolanean putzuak erakutsi ziren oiartzuarrei.
UEMAk martxan jarri duen 'Bertatik bertara' egitasmoa martxan jarri da gurean Aurtengo udan, Bertatik bertara egitasmoa martxan jarri du UEMAk udalerri euskaldunetan bertako produktuak, barne turismoa eta bertako hizkuntza indartzeko. Zergatik erabaki du Oiartzunek 'Bertatik bertara' egitasmoan parte hartzea? JOSU DELGADO: Oiartzunek badu zenbait berezitasun beste toki askotan aurkitzen zailak direnak, eta berezitasun horiek herri erakargarria egiten dute ezagutu nahi duen edozein bisitarientzat. Horretaz aisa konturatzen gara Oiartzunen, nabarmena baita eskualdeko herriek eta guk izan dugun bilakaera desberdina. Horrek bestelako paisaia utzi du herrian, hizkuntza-paisaia ere bai. Kanpaina hau oso ongi egokitzen zaio gure herriaren izaerari, balioei eta nahiari. Zer dauka Oiartzunek bisitariari eskaintzeko? IOSUNE COUSILLAS: Oiartzun oso herri aberatsa da ondarearen aldetik eta turismo egitera datorrenak eskaintza handia topatuko du. Erdigunean XVII. eta XVIII. mendeko etxe dotoreak daude: Fermiñe-
ne, Arizmendi, udaletxea, eliza, erromesen ospitalea izan zena... Aiako Harria parke naturaleko Interpretazio Zentroak antolatzen ditu bisitak eta bestelako ekimenak. Mairubaratza dexente ditugu eta bisitatzeko bideak seinaleztatua daude. Oiartzun zortzi auzok osatzen dute eta Arditurriko Bide Berdeak lotzen ditu. Naturaz gozatzeko ibilbide paregabea da, Tren Berdean ere ezagutu daitekeena. Altzibartik Artikutzara ere beste Bide Berde bat dago, XX. mende hasierakoa. Zergatik animatuko zenituztekete oiartzuarrak udalerri euskaldunetan barne turismoa egitera? JOSU DELGADO: Herri euskaldunak ezagutzeak berriki arte euskararen lurraldea nolakoa izan den ulertzen lagunduko digu; ezagutza horrek balio du gaur egun hautsi xamartua dagoen lurraldea kohesionatua irudikatzeko. Eta iragana irudikatzeak etorkizuna proiektatzea dakar. Gainera, herri euskaldunetako hizkuntzaren erabilerak bisitarien motibazioa sendotzen du, eta, era berean, ezagutza handitzeko aukera ematen du.
Kulturabirusa hedatzen hasi da
Kulturabirusaren ekintzak arrakasta izaten ari dira herrian. Eragile eta sortzaileei plaza eman eta herritarrei kulturaz gozatzeko aukera ematen ari da Udala uda honetan.
Gizarte zerbitzuen bulego berria Mendiburu 5ean Hiru bulego egokitzeko lanak egiten ari da Udala, irailean zerbitzua ematen hasteko Gizarte Zerbitzuentzako bulego berriak egokitze- Mendiburu 14ko eraikina bukatu ondoren Fermiñeko lanak egiten ari da Udala, Mendiburu kaleko 5. ne etxean kokatu aurretik, ordezko aukera txukuzenbakian (lehen Atez Ateko Informazio Bulegoa nak bideratzen ari da Udala. izan zenean). Gizarte zerbitzuetako atal bat bertan kokatuko da. Horretarako, hiru bulego prestatzen ari da Udala. Irailerako, prest Hirigintza sailak 20.000 € bideratuko ditu egokitzapen lan hauek egitera. Aurreikuspenen arabera, hilabete inguru iraungo dute egin beharreko lanek. Helburua datorren ikasturtean -irailean- bulego horiek irekitzea da. Egokitzapen lanak bukatu arte, Fermiñene etxean ari dira zerbitzua ematen Gizarte-Ongizate zerbitzuetako zenbait atal. Udaletxeko eraikinean duten bulegoa ttiki geratu zaio Gizarte-Ongizate sailari eta behin betiko
'Oporrak bakean'-eko laguntza, Saharara
Eskola Kirolan joan-etorri iraunkorrak ia erdia dira
Talaiako larrialdi gunea, bizilagunentzako bakarrik
Saharako haur errefuxiatuentzako udan antolatzen den Oporrak bakean programa bertan behera geratu da aurten COVID19ak eraginda, beraz, aurten ez dute haur sahararrek uda Oiartzunen pasatuko. Programara bideratu behar zuen laguntza Saharako errefuxiatu guneetara bideratuko du, hala ere, Udalak. Ilargi Erdi Gorriaren bidez janaria bidaliko du kanpamenduetara (elikagai eskasia dute nazioarteko laguntzarik ez delako heldu COVID19arengatik) eta uda gurean pasatu behar zuten 8 haurrei maleta bana janari, arropa eta eskola materialarekin.
Eskola Kirolako partidetara ikasle eta familiek joan-etorri iraunkorrak egin ditzaten saiakera berezia egiten du Oarsoaldeko Kirol Kontseiluak azken urteetan. Pixkanaka kopurua igotzen ari da: azkeneko ikasturtean eskualdeko joan-etorrien %45a izan da iraunkorra (bizikletaz, oinez, garraio publikoan edo auto partekatuan). Aurreko ikasturteetan, iraunkortasuna saritzeko sari banaketa egin izan ohi da, ikastetxeen eta ikasleen jarrerak saritzeko. Aurtengoan, sari banaketa hori bertan behera geratu da COVID19arengatik.
Talaiako larrialdi gunea bizilagunek erabiliko dute aurrerantzean, giltzarekin. Atez ateko bilketa martxan jarri zenetik, herritarrek hondakinak larrialdia zutenerako irekita egon da edukiontzi gunea. Egin den erabilera txarrak zuzentzeko Udalak egin dituen ahaleginek ez dutenez erabilera hobetu, gunea ixteko erabakia hartu da. Aurrerantzean, garbiguneko ordutegiaren barruan utzi beharko dira ontzi arinak, papera eta kartoia eta errefusa. Organikoaren behar bereziak daudenean, udaltzaingoarekin jarri beharko da harremanetan.
Taxibusaren plazako geltokia, adierazita
Ergoien, Gurutze eta Karrika lotzen dituen taxibusaren plazako geltokia adierazteko kartela jarri du Udalak. Manuel Lekuona bibliotekako autobus geltokia ere adierazten du seinale berak.