udal aldizkaria
2020ko ABUZTUA • 245. ZENBAKIA
Xabier Lete prosagilea azaleratuko du 'Zerbitzuko lanean' Mugarri berriak
Olalden bi lokal komertzial salgai jarri ditu Udalak
Elixabete Perez Gaztelu, Haizea Saez de Eguilaz eta Anjel Lertxundi dira egileak
Irailaren 30a arte egin daitezke eskaintzak
Mugarriren 26. zenbakia Xabier Leteren inguruan ardaztu dute Elixabete Perez Gaztelu, Haizea Saez de Eguilaz eta Anjel Lertxundi egileek. Leteren alde ezezagun bat ekarri nahi izan dute argitara: kazetari eta prosagile gisa egin zuen lana. Horri zor dio Mugarrik izenburua: Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile.
gabe dago oraindik, eta digitalizazioen kalitatea ere ez da onena. Anjel Lertxundik, Leteren lagun mina izandakoak, Leteren prosa "hurbilekoa" dela adierazi du, "gihartsua eta inor indiferente uzten ez duena".
Leteren pentsamendua eta unibertsoa gehiago 89 lan bildu dituzte ezagutzeko lan paregabea da. Liburu 12 €an dago Letek 1965 eta 2011 artean idatzi zituen 89 testu salgai Oiartzungo ohiko komertzioetan eta Elkabildu dituzte liburuan, gehienak iritzi generokoak. rren liburu-dendetan. Testuen multzo handiena (67) euskaraz idatzitakoak dira eta gainerako 22ak, gazteleraz. Zeruko Argia (bertan argitaratu zuen lehenengo prosako testua 1965ean), Erlea, Hegats, Euskaldunon Egunkaria, Muga, Garaia, Errenteriako Oarso urtekaria, Oiartzungo eta Hernaniko urtekarietan eta Jakin-en argitaratutako lanak bildu dira.
Altzibarko Olalde eremuan bi lokal komertzial salgai jarri ditu Udalak, lehiaketa ireki bidez. Lokaletako baten hasierako prezioa 106.441,60 € izango da eta bestearena, 38.957,26 € (BEZ gabe). Hutsik dauden lokal hauetan merkataritza jarduerak martxan jartzea da Udalaren helburua. Eskaerak datozen egunetan Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argiratzen denetik irailaren 30a arte egin ahal izango dira. Informazio guztia www.oiartzun.eus-eko Iragarki Taulan, Oiartzungo udaletxeko Idazkaritzan edo oiartzun@oiartzun.eus helbidera idatzita eskuratu daiteke.
Leteren unibertsoa ulertzeko lana Bilaketa lana ez dela erraza izan zehaztu du Saez de Eguilaz egileak, izan ere, Leteren lana ez dago katalogatua. Gainera, kasu askotan digitalizatu
Kulturabirusak abuztuan segituko du Herriko eragileekin eta sortzaileekin antolatu du programazioa Udalak EGITARAUA: Abuztuak 1, larunbata: 19:00: Arozenatarren ttun-ttuna (Arizmendin). Abuztuak 2, igandea: 09:00: Diana (Elizalde auzoan).
10:30: Ezkila-jotzea. Abuztuak 3, astelehena: 11:00: Kalejirak (auzoetan). Abuztuak 5, asteazkena: Erronka birtualak (Biyurrienearen sare sozialetan). Abuztuak 13, osteguna: 18:00: Elikadura tailerra (Arizmendin). Abuztuak 15, larunbata: Mugalayan kontuk, altxorraren bila. Abuztuak 16, igandea: 12:00: Bertso saioa (Karrikako frontoian). Abuztuak 27, osteguna: 18:00: Bizikleten mekanika tailerra, emakumeentzat (Haurtzaro Ikastolako frontoian). Abuztuak 28, ostirala: 19:30: Suo Gan-en kontzertuan (Arizmendin). Abuztuak 29, larunbata: Baga, biga, liga! finala (Beheko plazan).
Helduen Antzerki Eskolan izen-ematea, irailean
Tabernetan arduraz jokatzeko deia
'Oiartzun 2020' urtekaria salgai dago ohiko tokietan
Txinalka, helduen antzerki eskolan izena emateko epea irailean irekiko da: 1etik 11ra. Aurtengoan, izenematea on-line egingo da. Horretarako, www.oiartzun.eus webgunean irailaren 1ean aktibatuko den formularioa bete beharko da eta ordainagiria kultura@oiartzun.eus-era bidali beharko da. Helduen antzerki taldea 18 urtez goitikoentzako da. Irakasle lanetan Tessa Andonegi ariko da. Irailaren 16an hasiko da ikasturtea. Eskolak asteazkenetan izango dira, 19:00etatik 21:00etara, Karaez kaleko udal lokalean.
Udalak eta Oiartzungo Tabernarien Elkarteak ostalaritza establezimenduetan errespetatu beharreko arauak gogora ekarri nahi izan dituzte, xanistebanak bertan behera geratu diren honetan: tabernak 01:00etan itxiko dira, baina 00:00etatik aurrera ezingo da barran kontsumitu. Horrekin batera, gogorarazi dute musukoa erabiltzea derrigorrezkoa dela kontsumitzeko momentuan izan ezik eta gehienez 10eko taldeak elkartu daitezkeela. COVID19ari aurre egiteko jende pilaketak saihestea da lehentasuna, xanistebanik gabe ere.
Oiartzun 2020 urtekaria ondu du Urtekari Batzordeak, herritarren laguntzarekin. Aurtengoan, Nikolas Urdanpilleta gurutzetarra izan da elkarrizketatu nagusia. Ohiko tokietan dago salgai: Berezi janari dendan (Altzibar); Pikoketa estankoan (Arragua); Garmendi txokolategian, Garmendia okindegia, Urrats paper-dendan eta Zapirain estankoan (Elizalde); Galdos tabernan (Gurutze); Ibarreko gasolindegian, Martin harategian eta Pottolo janaridendan (Iturriotz) eta, Intxixu jatetxean eta Mamuteko liburudendan (Ugaldetxo).
Genero politika aktiboetan formakuntza
Udal zinegotzi guztientzako genero formakuntza antolatu du Feminismo sailak, genero ikuspegidun politika aktiboa egin ahal izateko oinarrizko printzipioak barneratzeko.