246. Aski Prexko

Page 1

udal aldizkaria

Udako igerilekuko lurra aldatu du Udalak, legedi berriaren baldintzetara egokitzeko

2020ko IRAILA • 246. ZENBAKIA

Motorrentzako aparkalekuak plazan

Euskal Herria plazako aparkalekuan motorrentzako 19 aparkaleku markatu dira eta bizikletak uzteko tokia ere txukundu da.

Datorren igandean, hilak 13, bukatuko da aurtengo denboraldia Udako igerilekua datorren igandean (hilak 13) itxiko da. Aurten, COVID19 osasun larrialdia dela eta, ez da itxiera festarik izango (uretako puzgarriak eta txokolatada haurrentzat).

Hori dela eta, udaberri honetan berrikuntza lanak egin dira bi hilabetez, udako igerilekuaren zerbitzua Eusko Jaurlaritzaren araudi berrira egokitzeko.

Hala ere, ohiko ordutegian egongo da irekita: 11:00etatik 20:00etara.

Udalak 30.342,95 € bideratu ditu lan hauetara.

Igerilekuko ondoko lurra aldatu da Aurtengo denboraldia berezia izan da: COVID19a dela eta, beranduago ireki da igerilekua (uztailean) eta aforoa kontrolatu behar izan da. Horren guztiaren eta erabilaren balorazioa aurrerago egingo du Udalak (denboraldia bukatu eta datu guztiak eskuartean izatean).

Elizalde eskolako jolasparke berdea

Elizalde Herri Eskolako jolasparkean gune berdea sortu eta iturria jarri du Udalak, Elizaldeko Guraso Elkartearen eskaera aintzat hartuta.

Hala ere, aurten beste aldaketa nabarmen bat izan da udal azpiegitura honetan: igerilekuaren ondoko lurra aldatu baitu Udalak. Igerilekuetako legedia aldatu da eta iaz, araudi berrira egokitzeko zorua aldatu beharko zuela jakin zuen Udalak.

Urmendi Haur Eskolan ikasturtea hasi da 110 ikasle hartuko ditu udal ikastola partzuergoak, hiru egoitzatan banatuta Urmendi Haur Eskolan hasi da 2020/2021 ikasturtea. Aurtengoan, 110 haur hartuko ditu udal ikastola partzuergoak.

Karrika, oinezkoentzako seguruago

Karrikako Xabalean, plazan, oinezkoen segurtasuna eta mugikortasuna hobetzeko zebra-bideak eta oinezkoentzako pasabideak markatu dira.

0-3 hezkuntza zikloa eskaintzen du Urmendi Haur Eskolak. Aurtengoan ere, hiru egoitzatan banatuta egongo da udal ikastola partzuergoa: Urmendiko egoitza nagusian (Maria Garaiar plaza); Haurtzaro Ttikin eta Arri-gainen. Herriko ttiki hauen heziketaz arduratuko dira 18 irakasle eta hiru sukaldari. COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoera dela eta, neurri bereziak hartuta hasi da ikasturtea Urmendi Haur Eskolan. Aurreko ikasturte bukaeran ere ireki zituen ateak haur eskolak, eta orduan hartutako neurriekin jarraituko da, oro har: higiene neurriak beteko dira eta gurasoak haur eskolako eremu barrura ez dira sartuko, besteak beste.

Gipuzkoarrak izan dira udan turista Oiartzunen

Irakurketa Taldea hilabete honetatik aurrera, martxan

Fermiñene etxeko teilatua berritu da

COVID19 berrogeialdirako hondakin zerbitzu berezia

Turismo Bulegoa irekita egon da Fermiñenen uztailaren 1etik abuztuaren 31ra. Aurten, Oiartzunera hurbildu diren bisitari gehienak gipuzkoarrak izan dira (igoera nabarmena) eta COVID19aren eragina nabaritu da, Espainiako estatutik eta atzerritik etorritako bisitarien kopurua jaitsi baita. Tren Berdean Arditurriko meategiak bisitatzeko antolatutako irteerak arrakasta izugarria izan dute, plaza guztiak bete baitira. Kulturabirusa zikloko ekitaldietarako txartelak ere Turismo Bulegoan banatu dira aurten eta mugimendua sortu du horrek.

Manuel Lekuona bibliotekako Irakurketa Taldeak hilabete honetan ekingo dio 2020/2021 ikasturteari, Goiatz Labandibarrek gidatuta. Lehenengo irakurgaia Albert Camusen Izurria klasikoa izango dute eta hilaren 22an elkartuko dira liburu honi buruz hitz egiteko (20:00etan). COVID19ak eragindako osasun neurriek eskatzen dituzten segurtasun baldintzak bermatuta egingo dira saioak liburutegian. Irakurketa Taldean parte hartzeko interesa duenak, bibliotekako harreran jaso dezake informazio gehiago.

Fermiñene etxeko teilatua aldatu da uda honetan, Fermiñenek berak eta Arizmendi-eneak zuten hezetasun arazoa konpontzeko asmoz. Txapazko teilatu berria jarri zaio Fermiñene eraikinari, eta uraren hoditeria ere berritu da, teilatuaren egitura aldatzerakoan hoditeria ere berrituta. Lan horiek eginda, bi eraikinetan zegoen hezetasun arazoa konponduko delakoan dago Udala. Lan hauekin batera, aukera baliatuz, eraikina oso-osorik margotzeko baliatu da aukera. Lan hauetara 30.651,90 € bideratu ditu Udalak.

COVID19 gaitzarekin kutsatuta dauden herritarrentzako, edota berrogeialdia bete behar dutenentzako, hondakinen bilketa zerbitzu berezia du antolatua Udalak. Helburua isolamenduan dauden herritarren hondakinak egoki bildu eta kudeatzea da, beste inoren osasuna arriskuan jarri gabe. Zerbitzu hori erabiltzeko, 943 49 33 11 telefonora deitu beharko dute herritarrek, hondakinak bilketa berezian jasotzeko (egunez egingo da hondakin horien bilketa). Gainontzeko herritarrek hondakinak ohiko moduan atera beharko dituzte: ilunabarretan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.