udal aldizkaria
2020ko IRAILA • 247. ZENBAKIA
Auzo batzarrak egingo ditu Udalak, aforo mugatuarekin eta toki berrietan
Euskaraldian parte hartuko dute herriko 39 eragilek
Aldez aurretik tokia erreserbatzea gomendatzen du Udalak
Hilaren 27an bukatuko da izena emateko epea
COVID19arengatik formatua aldatu behar izan Toki mugatuak izango dira, beraz, tokia aldez aubadu ere, Udalak aurten ere aurrez aurreko Auzo rretik erreserbatzea aholkatzen da: ekarpenak@ Batzarrak egiteko konpromisoari eutsiko dio. oiartzun.eus-era idatzi edo 943 49 18 62ra deitu. Gai zerrenda ohikoa izango da: Udalaren egoera; 20201eko behin-behineko aurrekontuaren aurkezpena; auzoen errepasoa eta ekarpenak biltzea. Urtero dira garrantzitsuak auzo batzarrak, baina COVID19ak udalgintzan izango duen eraginaren informazio zuzena eman nahi du Udalak aurten.
Musukoa jantzi eta distantziak errespetatu beharko dira auzo batzar guztietan.
EGUTEGIA: Saio guztiak 19:00etan. Urriak 5, astelehena: Ergoien eta Ugaldetxo. Urriak 6, asteartea: Altzibar eta Elizalde. Urriak 7, asteazkena: Iturriotz eta Karrika. Auzo batzuetako batzarrak udaletxean izango Urriak 8, osteguna: Arragua eta Gurutze. dira Bizi dugun egoera berezia dela eta, momentuko osasun egoerara eta irizpideetara egokituta egingo dira bilera guztiak. Honela, Altzibar, Arragua, Iturriotz eta Ugaldetxo auzoei buruzko batzarrak udaletxeko areto nagusian egingo dira (Xorrola herri barruko autobusa erabili daiteke garraiorako). Elizalde, Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoetako batzarrak, berriz, ohiko tokietan egingo dira (Manuel Lekuona bibliotekan; Auzokalte, Bizardia eta Artaso elkarteetan).
Xabier Lete lehiaketak irudia izango du Metrokoadrokako Allende Arnaiz eta Idoia Beratarbide artistek sortu dute Duela bi urtetik hona, Udaleko Euskara sailak haur Aurten, kantari eta poeta oiartzuarraren heriotzaeta gaztetxoen artean literaturzaletasuna susta- ren 10. urteurrena beteko den honetan, lehiaketatzeko antolatzen duen prosa eta poesia lehiaketak ri irudia eta logoa sortu dio Udalak. Xabier Leteren izena darama. Metrokoadroka Sormen Laborategiko Allende Arnaiz eta Idoia Beratarbide herriko artista plastikoek sortu dituzte irudia eta logoa.
Euskaraldia geroz eta hurbilago dago, eta Oiartzungo lantaldea dagoeneko entitate, elkarte eta eragileekin lanean ari da, euren lan-guneetan Ariguneak sortu eta euskaraz gehiago eta gehiagorekin aritzeko konpromisoa hartu dezaten. Dagoeneko herriko 39 entitatek eman dute izena Euskaraldian, eta gainerakoak animatu dituzte agerraldi batean, tartean, Udalak berak. Igandea (hilak 27) izango da Euskaraldian izena emateko epea. Horretarako, oiartzun@euskaraldia.eus-era idatzi dezakete. PARTE HARTUKO DUTEN ERAGILEAK: - ABB Niessen - Lizar harategia - Antunez botika - Lorza higiezin zerbitzuak - Beerlagun SL - Marisol janaridenda - BPXport - Mikel ileapaindegia - Caixabank - Miren Aizpurua administratzailea - City oiartzuarra - Museo del vino taberna - Dixidu diseinu grafikoa- Oiarpe Kirol Elkartea - Elizalde dantza taldea - Oiartzun autoeskola - Elizalde institutua - Oiartzungo Organozaleak - Garmendi txokolategia- Oiartzungo Udala - Girizia elkartea - Olarri dantza taldea - Harri Beltza elkartea - Prefabricados Urkia - Haurtzaro dantza taldea -Rekalde 21 - Haurtzaro Ikastola - Sasi loredenda - Hitz Hots elkartea - Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea - Intxixu AEK - Txintxosta ileapaindegia - Izaro arrandegia - UriĂąa harategia - Kabitxo taberna - Urrats paperdenda - Kirikoketa ileapaindegia - Laboral Kutxa - Labore Oarso
Azalpena Xabier Leteren izen-abizenen lehenengo hizkiekin jolastu dute irudia sortzeko garaian. L hizkiarekin idazluma bat irudikatu dute eta erdian kokatu duten Xrekin, sinadura edo sortzailea erdigunean jartzea adierazi du. Horri, gutun-azal edo orri bat irudikatuko lukeen elementu ikonografiko bat gehitu diote. Aurrerantzean, irudi hau erabiliko da lehiaketan.
'Lanera bizikletan' egitasmoa, Oarsoaldean
Bidegorriko seinalizazioa berritu da uda honetan
San Esteban elizako organoa desmuntatu da
Oarsoaldea Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gurpil Artea elkarteak eskualdeko lantokietara joan-etorriak bizikletaz egitea sustatzeko Lanera bizikletan proiektua aurkeztu berri dute. Gure eskualdeak dituen industri-eremu eta bidegorri sareek gisa honetako egitasmo batean aitzindari izateko aukerak ematen dituela uste dute erakunde sustatzaileek. Azterketa bat, dekalogo bat, bizikleta elektrikoen mailegua eta beste zenbait ekintza aurreikusten dira bizikleta eguneroko garraio bihurtzeko egitasmo honetan.
Bidegorriko seinalizazioa berritu eta txukuntzeko lanak egin dira uda honetan. Talaia (Arragua) eta Arditurri (Ergoien) arteko lurreko seinalizazioa egoera kaxkarrean zegoelako, berriz margotu da. Helburua, bidegorria toki seguruagoa bihurtzea eta erabilera arauak argiago egotea izan da. Bestetik, Olalde-Cadarso bidegorri zatian (Altzibar), zutitako seinaleak aldatu dira, herriko gainerako bidegorri sarearen berdinak izan daitezen, sareari koherentzia emateko asmoz. Udalak 26.325,18 â‚Ź bideratu ditu lan hauetara.
Udalak mantenu eta margoketa lanak egin ditu azken asteetan zenbait auzotan: Arraguan (Makarraztegi poligonoko aparkalekuak); Elizalden (Elorsoro kiroldegian elbarrien-tzako aparkalekuak; Euskal Herria plazan motorrentzako eta bizikletentzako aparkalekuak; Elizalde Herri Eskolan larrialdi irteeretarako eskailerak); Iturriotzen (Ozentzio 26-28 plazako baranda); Karrikan (jolasparkeetan garbiketa lanak) eta Gurutzen (Bizardia plazan garbiketa eta bankoen mantenua). Epe motzean, auzo gehiagotan egingo dira gisako lanak.