udal aldizkaria
Abaraxka ludotekak ateak irekiko ditu, osasun-larrialdi egoerara moldatutako neurriekin
2020ko URRIA • 248. ZENBAKIA
Auzo batzarrak, formatu berrian
Udalaren egungo egoera eta datorren urteari begirako aurreikuspenak azaldu ditu Gobernu Taldeak COVID19arengatik neurri bereziak hartuta antolatu diren Auzo Batzarretan.
Aste osoa Lehen Hezkuntzako haurrei aisialdia eskaintzeko bideratuko da Abaraxka ludotekak datorren hilaren 19an irekiko ditu ateak, COVID19ak eragin duen osasun larrialdi egoerarengatik zerbitzua moldatuta.
Asteburuetako Abaraxka Ibiltaria dagoeneko martxan dago. Saio hauetan parte hartzeko ez da Abaraxkako bazkide izan beharrik.
Aldaketa nabarmenena aforo-muga izango da: 15 lagun sartzen dira ludoteka barruan. Hori dela eta, astelehenetik ostiralera LHko ikasleei aisialdia eskaintzara bideratuko da espazioa.
Aurten, aire librean ahalik eta jarduera gehien egiten saiatuko dira Abaraxka ibiltarian.
Ondorioz, astelehenetan izaten zen Familia Eremua (0-6 urte arteko haur eta familientzako zerbitzua) bertan behera geratuko da momentuz.
Genero formakuntza administratiboekin
Udaletxeko administrari eta zenbait teknikarik euren lanean genero berdintasun politikak eta klausulak nola bermatu jakin dezaten, formakuntza jaso dute.
Talde iraunkorrak sortuko dira Ludotekak talde iraunkorrak sortuko ditu, zikloka. Honela, astelehen eta asteazkenetan LH 1-2 mailetako haurrak; astearte eta ostegunetan, LH 3-4koak eta ostiraletan, LH 5-6koak jasoko ditu. Talde bakoitza 13 haur eta bi hezitzailek osatuko dute. Izen-ematea hilaren 12an bukatuko da eta on-line egin beharko da, www.gazteoiartzun.net blogean (dohainik).
Mendiburu 14ko lanak eten dira hilabetez Lur-mugimenduek elizan sortu duten kaltea konpontzeko hartu da erabakia Mendiburu 14n erabilera anitzeko udal eraikina egiteko lanak hilabete batez gelditu dira, lur-mugimenduak pitzadura eragin dutelako San Esteban parrokian.
Udalak Euskaraldian parte hartuko du
Udalak Euskaraldiarekin bat egin du: EH Bilduk eta EAJk ahobatez onartu dute babesa ematea eta euskaraz gehiago, gehiagotan eta gehiagoarekin aritzeko konpromisoa hartzea.
Udaletxeko zein kanpoko irizpide teknikoak jarraituz, lur-mugimenduak neurtu eta lurra ongi estabilizatu arte, lanak bertan behera uztea erabaki da. Bitartean, neurketak egiten jarraitu eta lurzorua estabilizatzeko beharrezko neurriak hartu dira. Mendiburu 14 eraikina egiteko lanekin, hala ere, aurrera jarraituko du Udalak. Bertan kultur aretoa, Gazte Izanak-en erretiratuen egoitza eta euskalgintza (udaleko Euskara saila; UEMA; Intxixu AEK euskaltegia; Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta Oiartzun Irratia) hartuko ditu. Hurrengo urteetako inbertsio garrantzitsuena eta lehentasunezkoa izango da eraikina Udalarentzat.
Ipuin kontaketak, haurren burbuilak errespetatuz
Abittu orientazio zerbitzua martxan da Elorsoron
Atsolorra ospatuko da datorren igandean
Altzibarko Agerre-alde etxadian asfaltatze lanak
Internet zerbitzua landa eremuko ikasleentzat
Haurrentzako ipuin kontaketak antolatuko ditu Manuel Lekuonak datozen hilabeteetan, baina COVID19a dela eta, neurri bereziekin. Honela, saio irekiak antolatu beharrean, saio itxiak antolatuko dira, ikastetxeetako burbuilak mantendu ahal izateko. Lehenengo saioa Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako 5 urteko haurrentzako izango da, Lur Kortaren eskutik, hilaren 14an, 15ean eta 16an. Egun horietan bi ikastetxeetako adin-tarte horretako haurrak hurbilduko dira ipuin-kontaketara, eskola orduen barruan.
Abittu, jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua, berriz martxan da Elorsoro kiroldegian. Orientatzailearekin hitzordua hartuta funtzionatzen du herritarrei tratu pertsonalizatua ematen dion zerbitzu honek, Udalak sustatzen duena, Eusko Jaurlaritzako Mugiment ekimenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Hitzordua hartzeko abittu@oiartzun.eus-era idatzi edo 943 49 25 52 zein 695 695 804 telefonoetara deituta. Abittuk osasun zentroan ematen duen zerbitzua ez da martxan jarriko COVID19 larrialdi egoeraregatik.
2019an jaiotako oiartzuarren atsolorra ospatzekotan ziren Udala eta gurasoak martxoan, baina COVID19ak eragindako osasun-larrialdi egoera eta itxialdiarengatik, bertan behera geratu zen. Hala ere, Udalak eta gurasoek argi zuten aukera egotean ospatuko zutela atsolorra, oiartzuar ttikienak ongietorririk gabe ez zirela geratuko. Hori dela eta, datorren igandean (hilak 18) ospatuko da atsolorra, jende pilaketak saihesteko eta osasun neurri bereziekin. Honela, parte hartuko duten haur eta gurasoek bi txandatan ospatuko dute atsolorra.
Altzibarko Agerre-alde etxadiko barruko kaleko errepidea eta 1, 2 eta 3 portelan atarietan asfaltatze lanak egin ditu Udalak. Bidearen mantenu lanak egin dira egoera kaxkarrean zegoelako. Auzoguneak erabiltzaile kopuru handia dauka, bizilagun dentsitate handiko gunea delako eta x ere badaudelako bertan. Astebete inguru iraungo dute lanek, eta bitarte horretan, normalean Agerre-aldetik ateratzeko erabiltzen den bidea aparkarlekurako sartu-irteeratarako bidea izango da. 16.302,58 â‚Ź bideratu ditu Udalak lan hauetara.
Landa eremuan bizi direlako Interneteko konexiorik ez edo kalitate eskasekoa duten goi mailako ikasketetako ikasleei zerbitzua eskainiko die Udalak, ikasturte honetan ikastetxe batzuek on-line hezkuntza ematea erabaki dutelako. Honela, ikasle hauek Manuel Lekuona bibliotekako ganbara erabiltzeko aukera izango dute. Horretarako, aldez aurretik eskaera egin beharko dute ekarpenak@oiartzun.eus helbidera idatzita. Euren datu pertsonalak emateaz gain, zerbitzua erabiltzeko eskola ordutegiaren berri eman beharko dute.