udal aldizkaria
2020ko URRIA • 249. ZENBAKIA
2019an jaiotako oiartzuarren atsolorra ospatu dute Udalak eta gurasoek, neurri bereziekin
ABARAXKA LUDOTEKA
Iaz jaiotako 31 haur eta haien etxekoak bildu ditu ospakizunak
EZ OHIKO IKASTURTE BERRIA
2019an jaiotako oiartzuarrei ongietorria emateko Ongi etorri! atsolorra, modu berezian bada ere, ospatu dute Bidatz; Haitz; Izei; Thiago; Ian; Arane; Ane; Adur; Udalak eta gurasoek. Uxue; June; Laia; Iratz; Eider; Arwa; Ekhi; Aiur; Adrian; Xiara; Izar; Arene; Naim; Oihan; Adei; HaiHasiera batean, martxoan zen ongietorria ospatze- ze; Aia; Alain; Senan; Maddi; Ariane; Haitza; Aitor; koa, baina COVID19ak eragindako larrialdi egoera Amuitz; Uxuri; Helga; Arai; Lee; Mikel; Roman; eta etxeratzearengatik, ezin izan zen ospatu. Maren; Ninbe; Daniela; Adei; Zoe Djeneba; Eira; Hize; Nikolas Peter; Kirmen; Uxue; Niko; Mara; Hala ere, Udalak eta gurasoek hasieratik argi izan Lua; Camila Eunice; Ariane; Kerman; Chielota Gazuten ahal zenean eta ahal zen modura, oiartzuar briel; Jon; Ekhi; Enara; Martxel; Juan Carlos Mefittiki hauek ez zirela ongietorririk gabe geratuko. boset; Sofia; Elene; Soumyadip; Luka; Ines Maria; Hori dela eta, aurreko igandean izan zen ospakizu- Lia; Enaitz; Haritz; Ibai; Elias; Liher; Hodei eta na Arizmendi-eneako lorategian. Kaiet.
Azkenean bai, Abaraxka ludotekak ateak ireki ditu 2020-2021 ikasturte honetan. Erabaki ez errazez beteriko iraila pasa ondoren, urrian urtero bezala Abaraxka ibiltaria martxan jarri dugu. Dagoeneko proposamen bilketak, Gau Beltza tailerra… egin ditugu.
Bi txandatan ospatu da atsolorra 2019an Oiartzunen jaiotako 73 haurretatik 31k eta haien etxekoek parte hartu dute aurtengo atsolorran. Bi taldetan banatuta ospatu dute harrera -jende pilaketak saihesteko helburuarekin-.
Planteamendu eta aukera ezberdinak aztertu ondoren eta oztopoak oztopo, aldaketekin bada ere, aurrera egitea erabaki dugu. Ikasturtea ez ohikoa izango dela argi dugu, baina aurrez aurreko presentzia lehenetsi da. Egora berri honek behartuta, aldaketa askorekin gatoz. Partehartzaileak, protokoloak, aforoak, ordutegiak, plangintzak, burbuilak…. Ziurrenik gure lan egiteko moduan, gure haurrekin harremantzeko moduan, egunerokotasunean eragin handiak izango dituzten aldaketak izango dira hauek. Baina hezitzaileok, oztopo guztiak gainditzeko ahalegina egingo dugu. Higienea eta segurtasuna kontuan hartuta, gure txokoa leku seguru bihurtu nahi dugu non herriko haurrak lasai, eroso, onartuak, entzunak, babestuak sentituko diren.
Hala ere, guztiek jaso dute bere zapia eta oiartzuar etorriberrien zuhaitza, oroimenerako, baita herriko komunitateko kide izango direnaren aitortza.
Arraskuelarre kalea norabide bakarrekoa izango da Aparkalekuak ere markatu dira kalearen beheko eremuan Elizalde auzoko Arraskuelarre kalea berrantolatu du Udalak, eremu horretako mugikortasuna hobetzeko intentzioarekin.
www.gazteoiartzun.net blogean gure eskaintza ikusteko aukera duzue. Aurten gainera, on-line eskaintza anitzak egingo ditugu, bertaratu ezin dutenak Abaraxka Ludotekako partaide senti daitezen. Ikasturte honetan emozioek berebiziko garrantzia hartuko dute gurean. Nola sentitzen gara? Nola eragin digu egoera berri honek? Zer da behar duguna? Irudimena eta sormena lagun, hauekin jolasean izango gara: marrazten, adierazten, korapiloak askatzen, zurrunbiloan gora eta behera irri eta negar eginez…. Orain arte hartutako erabakiak eta aldaketak ez dira behin betikoak. Osasun egoerak eskatuta protokoloak eta arauak aldatzen joan daitezke, ondorioz baita gure eskaintza bera ere. Beraz, nahiz eta ludotekako izen emateak egin diren, norbaitek parte hartu nahi badu gurekin harremanetan jarri besterik ez du egin behar.
Horretarako, kalea norabide bakarrekoa bihurtu da. Beharrezko seinaleak eta margoketak egin dira horretarako. Horrekin batera, aparkalekuak markatu dira kalearen beheko eremuan.
Bien bitartean jaso ezazue gure ziztada goxua!
Lanak bukatu arte ibilgailuentzako itxita egon da eremua. Momentuan bizilagunentzako deserosotasunak eragin arren, aurrera begira eremuko bizilagun eta erabiltzaileentzako egokiagoa eta erosoagoa izango delako egin da berrantolaketa.
Etxebizitza Bulegoa etxe hutsen jabeekin egon da
Kuadrillategin izen-ematea martxan dago
Ipuin kontaketak itzuli dira bibliotekara
Kiroldegiko tarifa murrizketen eskaera
Herrian dauden etxebizitza hutsak alokairu duinean merkaturatzeko, Udalak kanpaina jarri du martxan berriz. Etxebideren ASAP programaren berri zuzenean emateko gutunbidalketa egin du eta Oiartzungo Etxebizitza Bulegotik etxejabeei banaka-banaka deiak egingo zaizkie, ASAP programaren berri emateko eta etxe hutsak merkaturatzen dituztenentzako abantailak azaltzeko (Udalarenak eta Etxebiderenak). Abantaila hauek ekonomikoak dira hein handian: hobariak zergetan; dirulaguntzak berriztapen lanetarako...
Oiartzunen bizi edo ikasten duten DBH 1. eta 2. mailako gaztetxoek aisialdian euskara erabiltzeko ohiturak sustatzeko Kuadrillategi egitasmoa martxan jarriko da ikasturte honetan ere, COVID19 osasun larrialdi egoerarengatik beharrezko neurriak hartuta. Izen-emateko epea irekita dago hilaren 30a arte. Aurten, on-line egin beharko da prozesu hori, www.oarsoarrak.eus webgunean. Aurreko urteetan bezala, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneko hezitzaileek dinamizatuko dituzte saioak, eta ostiraletan izango dira.
Manuel Lekuona bibliotekak ttikienen artean irakurzaletasuna sustatzeko ipuin kontaketak jarri ditu martxan ikasturte honetan, COVID19ak eragindako osasun-larrialdi egoerarengatik moldatuta. Honela, saio irekiak beharrean Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleak eskola-orduetan joan-go dira Lur Kortaren ipuinak en-tzutera, ikastetxeetako burbuilak errespetatuz. Bost urteko ikasleak izan dira ipuin kontaketa modalitate berria estreinatu dutenak eta azaroan, LH 1. mailako haurren txanda izango da.
Elorsoro kiroldegiko bazkidetzaren tarifa murrizketa eskatzeko epea irekita dago. Tarifa murrizketaren onuradunak izango dira %33ko ezgaitasuna baino gehiago dutenak; diru-sarrera kopuru bat gainditzen ez duten herritarrak eta diru sarrerak bermatzeko errentaren, larrialditako laguntzaren edo kotizatu gabeko pentsioen onuradunak. Eskaerak udaletxeko harreran egin beharko dituzte onuradun izan daitezkeenek, euren egoeraren inguruko agiri guztiak aurkeztuta. Horretarako epemuga azaroaren 10a izango da.