250 Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Udalak eta Aranzadik 1936tik Oiartzunen gertatu diren giza eskubideen urraketak ikertuko dituzte Udala osatzen duten bi alderdi politikoek -EH Bildu eta EAJ- adostu dute lanketa egitea 1936tik gaur arte Oiartzunen izan diren giza eskubideen urraketak ikertzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Udalean ordezkaritza duten bi alderdi politikoek (EH Bildu eta EAJ) adostu dute lanketa egitea, "etorkizuneko bizikidetza eraikitze aldera, iraganari begiratu beharra dagoelako, errepikatu ez dadin". Honela, iazko uztailean 1936an errepresaliatutako zinegotzi abertzaleen omenez egindako ekitaldia mugarri izan zela adierazi dute.

2020ko AZAROA • 250. ZENBAKIA

Gau Beltza ospatu da

Beste urteetako moduan ezinezkoa izan bada ere, osasunlarrialdi egoerara egokituta, Gau Beltza ospatzen asmatu du Abaraxka ludotekak. Herriko gazteen antzerki eskolen, Onintza Etxebesteren eta Urtzi Olaziregiren laguntza izan dute.

Aranzadi izango da metodo zientifiko bidez ikerketa egingo duena. Horretarako, bi garai bereiziko ditu: memoria historikoa (1936-1959 arteko urraketak) eta gertuko memoria (1960tik gaur arte). Aranzadik artxibo lana egingo badu ere, herritarren laguntza eskatu du. Oiartzuarren (giza eskubideen urraketen biktimenak zein ondorengoenak) testigantzak eta informazio biltzeko bi modu prestatu dituzte: memoria@aranzadi.eus helbidea eta 943 46 61 42 telefonoa.

Gerran hildakoei lore-eskaintza

Azaroaren 1ean ohitura duenez, Udalak lore-eskaintza egin die 36ko Gerran eraildako oiartzuarren eta Oiartzunen hildakoen omenez kanposantuan dagoen PeĂąa Gancheguiren eskulturan.

Ondarearen Jardunaldiak antolatu dira Gaurtik hasita, astero izango dira kultur jarduerak abenduaren 2a arte Ondarearen Jardunaldiak antolatu ditu Udalak eta Ondarearen Mahaiak, Oiartzungo ondarearen arlo ezberdinak argitara emateko eta herritarrek ezagutu ditzaten. Egitaraua osasun-larrialdi egoerarengatik, unean uneko osasun-neurriak errespetatuz eta bermatuz eramango dira aurrera Ondarearen Jardunaldiak. Besteak beste, aforo mugatua izango da ekintzetan eta horregatik, derrigorrezkoa izango da tokia aurrez erreserbatzea. Horretarako, 943 49 45 21 telefonora deitu edo turismoa@oarsoaldea.eus helbidera idatzi beharko da. EGITARAUA: Azaroak 6, ostirala: Oiartzungo ondarearen webgune aurkezpena (udaletxeko areto nagusian, 19:30ean). Azaroak 7, larunbata: Oiartzungo gotorlekuetatik gazteluetara (Doneztebe plazatik, 09:30ean).

Azaroak 14, larunbata: Elizaldeko kaskotik ibilaldia (Doneztebe plazan, 10:00etan). Azaroak 20, ostirala: Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile Mugarri aurkezpena (udaletxeko areto nagusian, 18:30ean). Azaroak 21, larunbata: Ibilbide geologikoa Arditurrin (Uztapide plazatik, 10:30ean). Azaroak 22, igandea: San Esteban elizako tekladun soinu-tresnen zaharberritzea (San Esteban elizan, 11:00etan). Azaroak 27, ostirala: Oiartzungo hotsak proiekzioa eta zuzeneko musika (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan). Azaroak 28, larunbata: Familia plana: Oiartzungo herri musikaren errepertorioa (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan). Abenduak 2, asteazkena: Xabier Lete ttiki liburuaurkezpena Antton Kazabon egilearekin (udaletxeko areto nagusian, LH 2. mailako herriko ikasleentzat).

Urmendi, Euskaraldirako prestatzen

Urmendi Haur Eskolak entitate gisa parte hartuko du Euskaraldian eta aste honetan, Aitzol Perez de San Roman Euskaraldiko dinamizatzailearekin formakuntza saioa egin dute langileek.

Osasun larrialdian, neurriak eta baliabideak

Ikasle Gelako aforoa egokitu da egoerara

Bidezarra eta Ozentzio kaleen berrantolaketa

Igandean, orientazio jolasa Arditurri inguruan

COVID19ak eragindako osasun-larrialdi egoeraren aurrean, Udalak baliabideak jartzen eta neurriak hartzen jarraituko duela adierazi nahi du. Oiartzuarren osasuna zaintzea eta bermatzea da Udalaren helburu nagusia. Horregatik, prebentzio neurri orokorrak gogora ekarri nahi ditu: musukoa erabiltzea, pertsonen arteko distantzia mantentzea eta jende pilaketak ekiditea. Jende pilaketak saihestea kutsatze-kateak eteteko ezinbestekoak dira; horregatik, Udalak kezka du asteburuetan Doneztebe plazan izandako jende multzoengatik.

COVID19ak eragindako larrialdi egoerarengatik Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurrietara egokitzeko, Manuel Lekuona bibliotekako Ikasle Gelako aforoa egokitu behar izan da. Ikasle Gelak zerbitzua ematen jarraituko du bibliotekaren ordutegi barruan (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara), baina aurrerantzean, aldi berean gehienez zortzi ikasle egon daitezke aretoan -mahai bakoitzeko, ikasle bana-. Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Iturriozko Bidezarra eta Ozentzio kaleetan trafikoa antolatzeko margoketa lanak egin ditu Udalak. Besteak beste, aparkalekuak berrantolatu ditu Udalak. Bi kale horietan, 35 aparkaleku markatu dira. Horrez gain, Ozentzio kale osoa norabide bakarrekoa izango da aurrerantzean (goitik beheiti jaisteko). Iturriotz auzoko mugikortasuna hobe-tzeko egin dira lan hauek. Iturriozko auzo batzarretan ager-tzen den kezka izan ohi da mugikortasuna, trafikoarekin eta aparkalekuekin zerikusia duten kontuak. Horiek hobetzea espero du Udalak.

Datorren igandean orientazio jolasa izango da Arditurriko parketxean. Familia giroan egiteko plana da Iparra galdu gabe izenburua duena. Pista bidez, orientazioa lantzea da helburua, hiru kilometro inguruko ibilbide erraz bat eginez. Goizeko 10:00etatik 12:00ak bitartea, taldekako irteerak izango dira. Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea (arditurri@ gipuzkoanatura.eus edo 943 49 52 69/688 89 50 68 telefonoetan). Saioaren prezioa 3 â‚Źkoa izango da pertsonako. Osasun prebentziorako neurriak beteko dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.