udal aldizkaria
2020ko AZAROA • 251. ZENBAKIA
Udala eta PuntuEus Fundazioaren arteko hitzarmena eremu digitalean euskararen erabilera gehitzeko
ABARAXKA LUDOTEKA
Euskal Herrian aitzandaria da herriko entitateetan PuntuEus domeinua zabaltzeko asmoa
PROIEKTU BERRIAK ABARAXKAN
Oiartzungo Udalak eta PuntuEus Fundazioak hitzarmen aitzindaria sinatu dute eremu digitalean euskararen presentzia gehitzeko. Euskal Herri mailan, lehenengo aldia izan da udal batek eta PuntuEus Fundazioak gisa honetako hitzarmena sinatu dutena.
2020-2021 ikasturtearena ez da hasiera erraza izan, baina hala eta guztiz ere, motibazioarekin eta gogotsu ekin diogu. Aurrekoan aipatu bezala aldaketa ugari ditugu gurean, baina Abaraxkak oinarrian eta funtsean dituen balore batzuk COVID19ak ez ditu aldatezn: herria, herrigintza, euskal kultura, parte-hartzea, berrerabilpena, natura, berdintasuna, elkarlana…
Hitzarmenak bi urteko iraupena izango du. Herriko ingurune digitalaren egoera aztertuko da lehenik eta behin, baina hitzarmenaren puntu garrantzitsuena -edo kanpora begira gehien ikusiko dena, bederen-, Oiartzungo Udalak herriko 100 enpresa eta entitateri PuntuEus domeinura pasatzeagatik urtebetez domeinua ordaintzea izango da (ondoren, entitate bakoitzak ordainduko luke domeinua).
Abaraxkako hezitzaileak luzerako diren proiektu berrietan murgilduta gaude. Besteak beste, Ondare Mahaiarekin aztertzen ari gara modu dibertigarri eta autonomoan gure familiek eta haurrek Oiartzun ezagutu dezaten. Era berean, Mater ontzimuseoko kideekin Plastiflish-aren inguruko lanketan gabiltza. Guretzat oso berezia den proiektu bizi bat dugu esku artean: IHOTE KARTA JOLASA. Intxixu, basandre, sorgin, ote gizona, zomorrozinko, suzko akerra, sua, kuestaziyua, auzoak…. batu ditugu karta jolas batean.
Oiartzungo Udalak Euskara Merkataritzara, Euskara Elkartera eta LANIN egitasmoetan parte hartzen duten ostalaritza, merkataritza, enpresa eta entitateei eskainiko die lehenengo aukera.
Karta jolas hau ez da jolasa soilik. Ilusio, mimo eta maitasunez sortu eta landutako baliabide ederra da. Honi esker gure herriko ohitura eta kultura, jolasean, era kolektiboan, euskaraz, hezkidetzan… jaso eta transmititzeko modua aurkitu dugu. Kutxatxo deigarri eder batean dator. Barruan karta hauekin nola jolastu, ihoteen historia eta hauen berri ematen duen koloredun liburuxka bat du eta 56 karta erakargarri.
Jexux Leonet alkateak eta Josu Waliño PuntuEus Fundazioko lehendakariak sinatu dute hitzarmena.
Oiartzungo ondarearen webgunea martxan da www.ondarea.oiartzun.eus-en 200 fitxa daude momentuz
Egun gutxi barru izango ditugu hain maiteak ditugun pertsonaia hauek gure etxean elkarrekin jolasteko prest. Ihoteeei buruz gehiago jakiteko: oiartzungoihotik.eus/
Oiartzungo ondarea biltzeko webgunea aurkeztu du Udalak Ondarearen Jardunaldien baitan, Ondare Mahaiarekin batera martxan jarritako egitasmoa: www.ondarea.oiartzun.eus.
Abaraxka udal ludotekari buruz gehiago jakiteko: www.gazteoiartzun.net Basandreek eta sorginek dioten bezala... MAPAIPITEPE ZAPAIPITUPUZTEPEGUPU.
Helburua, webgunean osatu den katalogoa herriko ondarearen "biltegi birtuala" izatea da. Momentuz, 200 fitxa ditu webguneak, baina Jon del Olmo zinegotziak aurkezpenean azaldu zuenez, "proiektu parte-hartzailea" izatea da helburua, "edozein herritarrek izan dezan aukera fitxak osatzeko". Horretarako, webgunean bertan Harremanetarako atala dago. Leire Mitxelena Ondare Mahaiko kideak webgunea "erabiltzeko oso erraza" dela nabarmendu zuen, eta "altxor txiki hau saltseatzera" gonbidatu zituen herritarrak.
Emakumeenganako indarkeria, argitara
Euskaraldiko formakuntza udaletxeko langileekin
Mugikortasunari buruzko inkesta herritarrentzat
Azaroaren 25aren bueltan, emakumeenganako indarkeria mota ezberdinak erakusaraztea da Udalaren helburua. Aurten, bereziki jarri nahi izan da arreta indarkeria instituzionalean. Aste honetan, Cris Lazarraga eta @culomalaren emanaldia izan da, bikote harreman ez osasuntsuen inguruan. Josefina Lambertori buruzko Florecica dokumentala ikusteko aukera ere izan da (www. segunsurja.wisxiste.com/oiartzunflorecica). Datorren astean, bi hitzaldi izango dira: Kartzela feminismotik (hilaren 24) eta sorgin ehiza Euskal Herrian (hilak 26).
Euskaraldia hasi da gaur. Aurten, entitateak izan dira lanketa gune nagusiak eta Oiartzungo Udalak ere, entitate gisa, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko konpromisoa bere egin du. Ariguneak sortu dira udaletxe barruan eta bertako langileek formakuntza jaso dute Euskaraldi honetan euskararen erabileran euren alea jartzeko. Aitziber Arnaiz Oiartzungo Euskara teknikaria, Imanol Haro UEMAko teknikaria eta Aitzol Perez de San Roman Euskaraldiko Oiartzungo arduraduna izan dira saioen dinamizatzaileak.
Oiartzungo mugikortasunaren inguruko diagnostikoa lantzen ari da Udala, ondoren, udalerriko mugikortasuna iraunkorrago egiteko plana diseinatu ahal izateko. Azterketa teknikoaz gain, herritarren parte hartzea ere beharrezkoa izango da diagnostikoa ahalik eta errealean izan dadin. Horretarako, www.oiartzun.eus webgunean zintzilikatu dugun inkesta betetzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Inkesta betetzen duten herritarrek bizikleta baten zozketan parte hartuko dute (abenduaren 11n egingo da zozketa).