252. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Oiartzungo Udalak eta Euskaldendak-ek Amazonen balizko inplantazioarengatik kezka partekatzen dute Lanbarren eremuan jarduera logistiko edo industrialak baimendu daitezke Oiartzungo Udala Euskaldendak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako merkatarien elkartea) eta Dendartean (Gipuzkoako merkatarien elkartea) elkarteekin bildu da, Amazonek bere jarduera Oiartzunen ezartzeko agertu duen interes eta asmoak eragiten dien kezka partekatzeko. Jexux Leonet Oiartzungo alkatea Bittor Lizarribar eta Amador Viteri, bi elkarteeko lehendakariekin, bildu da. Udalaren kezka transmititu eta eremu horretan soilik jarduera industriala edo logistikoa baimendu daitekeela argitu du. Jarduera horietarako, Udalak ezingo luke lizentziarik ukatu.

2020ko ABENDUA • 252. ZENBAKIA

Leteren Mugarri-aren aurkezpena

Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile Mugarri liburua aurkeztu dute herrian, Ondarearen Jardunaldien baitan, egileek: Elixabete Perez Gazteluk, Haizea Saez de Eguilazek eta Anjel Lertxundik. Idoia Beratarbide ilustratzaileak ere parte hartu zuen saioan.

kokatzeko baimena ukatuz. Oiartzungo Udalak konpromisoa hartu du Euskaldendak-Dendarteanek proposatutako bide horren bideragarritasuna aztertzeko. Horretarako, udal barruko zein Eusko Jaurlaritzako teknikoei txosten berriak eskatu dizkie, eta kanpo aholkularitza bat ere kontratatuko du. Udalak zein merkatari ttikien elkarteek elkarlanean jarraitzeko asmoa berretsi dute egindako bileran.

Indarkeria instituzionala, agerian

Emakumeenganako indarkeria mota ezberdinak daude eta aurten, Udalak bereziki jarri du fokua indarkeria instituzionalean. Kartzelaren eta XVI.-XVII. mendeetako sorgin ehizen inguruko hitzaldiek hausnarketa sustatu nahi izan dute.

Euskaldendak-ek proposamena aztertuko du Udalak Lanbarren eremuan garraio-logistika enpresa batek zuen eremua inbertsio funts bati saldu ondoren, Amazonek bertan jarduera hasteko asmoa agertu du. Euskaldendak/Dendarteanek proposamen bat aurkeztu dio Oiartzungo Udalari, Amazonen aktibitatea jarduera logistiko beharrean, txikizkako merkataritza gisa katalogatzea eskatuz; hartara, Oiartzungo Hirigintza Plan Orokorraren eta Eusko Jaurlaritzaren Establezimendu Komertzial Handien legearekin talka egingo bailuke, gune horretan

Otsamantegin, igelak erruten

Otsamantegin (Ergoien) hezegune bat sortu zuten Udalak eta Aranzadik, herritar bolondresen laguntzarekin. Orain, lehenengo baso-igel gorriak euren arrautzak erruten hasi dira bertan.

Kazabonen liburuak herriaz

Antton Kazabon idazleak Xabier Lete ttiki eta Burnizko potoa liburuak argitaratu ditu, Oiartzungo ondarearekin lotuta. Xabier Lete ttiki herriko LH 2. mailako ikasleei aurkeztu die berak.

Karrikan eta Ergoienen, geltokiak

Karrikan eta Ergoienen autobus geltoki bana jarri du Udalak, taxibus zerbitzuaren erabiltzaileentzako eta ikastetxeetako autobusak erabiltzen dituzten ikasleei zerbitzua emateko.

Mendiburu 14ko lanak, berriz ere martxan

Igandero, 'Iparra galdu gabe' Arditurrin

Ihoteei buruzko karta jolasa sortu du Abaraxkak

'Loreak eta zauriak' emanaldirako sarrerak

Mendiburu 14 eremuan erabilera anitzeko udal eraikina eraikitzeko lanak berriz ere martxan daude, bi hilabeteko etenaldiaren ondoren. Etenaldia egitea lanen lur mugimenduak San Esteban elizan artesi bat eragin ondoren erabaki zen, lurra estabilizatzeko eta mugimenduen neurketa egiteko. Bi hilabetez lan horiek egin dira. Azaroa hasieran lanak berriz martxan jartzeko baldintzak bazeudela ondorioztatu zuten teknikariek, baina zuhurtziaz, bi aste gehiagoko etenaldia egin zen. Orain, lanak hurbiletik zainduz, berriz martxan daude.

Abenduko igandeetan (hilaren 6an, 13an, 20an eta 27an) Arditurri eremuan Iparra galdu gabe orientazio jolasean aritzeko aukera emango du Arditurriko parketxeak (Gipuzkoako Parketxe Sarearen eta Oiartzungo Udalaren eskutik). Ordu eta erdiko pista jolas erraza da planteatzen dena, familian egiteko modukoa (hiru kilometro inguruko ibilbide baten inguruan). Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da parte hartzeko: arditurri@gipuzkoanatura.eus edo 943 49 50 69/688 89 50 68 telefonoetara deituta.

Oiartzungo ihotik karta-jolasa sortu du Abaraxka udal ludotekak, herriko kultura eta ondarea jolas bidez transmititzeko asmoz. Hiru jolas ezberdinetan jokatzeko aukera ematen du ihoteei buruzko karta-jolasak. 15 â‚Źren truke dago salgai toki hauetan: Abaraxka ludotekan; Dixidu diseinu grafikoan; Ehuntzen sormen espazioan; Elizalde Herri Eskolan; Haurtzaro Ikastolan; Intxixu AEK euskaltegian; Labore Oarson eta Oiartzun Irratian. Iosu Mitxelenaren marraztu eta Dixidu diseinu grafikoak egin du diseinu lana.

Xabier Leteri buruzko Loreak eta zauriak emanaldirako sarrerak salgai daude Urrats paper-dendan, 10 â‚Źren truke. Disziplina arteko emanaldia antolatu dute Joserra Senperenak, Xabier San Sebastianek, BeĂąat Gaztelumendik eta Quico Pugesek, kantuz eta bertsotan Lete gogoratzeko. Oiartzungo emanaldian luxuzko kolaboratzaileak izango dituzte, Lete hurbiletik ezagutu zutenak: Antton Valverde eta Oihana Lekuona. Udalak antolatutako emanaldia hilaren 13an (igandea, 18:00etan) izango da Elorsoro kiroldegian.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.